You are on page 1of 4

4.

maila BURUKETAK (II)

Lehengo astean, 1.350 ikusle joan ziren film bat ikustera. Aste honetan,
berriz, lehengo astean baino 75 ikusle gutxiago joan dira. Zenbat ikusle
joan dira guztira bi asteetan film hori ikustera?

Irenek lorategiko hesia margotu nahi du, eta horregatik, 3 poto margo
berde eta 4 poto margo beltz erosi ditu. Poto bakoitzak 14 € balio du.
Zenbat ordaindu du guztira Irenek?

Maitek 350 € zituen aurreratuta. Atzo 64 € gastatu zituen, eta gaur,


32 €. Zenbat diru geratu zaio?

Julenek 2 €-ko 180 txanpon ditu itsulapikoan. Unaik 370 € ditu. Nork du
diru gehien aurreratuta?

Nautilus itsasontziak 2.200 kg-ko 112 edukiontzi daramatza. Itsasalde


itsasontziak, berriz, Nautilusek baino 400 kg gehiago daramatza. Zenbat
kilo daramatza itsasontzi bakoitzak?
4.maila BURUKETAK (II)

Eskola batean, 15 laguneko 2 talde dabiltza judoan eta 12 laguneko 3


talde karatean. Zenbat ikasle dabiltza eskolan?

Arantxak 20 €-ko 5 billete zituen eta semeari 2 billete eman dizkio


urtebetetzean. Zenbat diru geratu zaio?

Idoiak 126 kromo dauzka eta 3 multzo berdinetan banatu ditu. Zenbat
kromo jarri ditu multzo bakoitzean? Geratu al zaio kromorik banatu gabe?

132 lagunek ibilaldi bat egin nahi dute aintzira batean. 4 lagunentzako
txalupak eta 5entzako txalupak daude horretarako. Zein txalupa hartu
behar dituzte, txalupak erabat betetzeko eta inor kanpoan ez geratzeko?

Josuk 126 botila kutxatan banatu zituen. 6 botila jarri zituen kutxa
bakoitzean. Zenbat kutxa behar izan zituen? Geratu al zitzaion botilarik
kutxetatik kanpo?
4.maila BURUKETAK (II)

Andel batean 1.795 litro freskagarri daude. Hortik, 2 litroko botilak bete
nahi dira. Zenbat botila bete ahal izango dira? Zenbat litro geratuko dira
andelean?

Uxuak hainbat liburu 4 gelatan banatu ditu. 125 liburu utzi ditu gela
bakoitzean. Zenbat liburu banatu ditu guztira?

Kepak hainbat karpeta 3 mahaitan banatu ditu. 28 karpeta jarri ditu


mahai bakoitzean, eta 2 sobera geratu zaizkio. Zenbat karpeta zituen
banatzeko?

4 lagun bi opari erostera joan dira. Opariak lauren artean ordaindu behar
dituzte. Opari batek 58 € balio du, eta besteak, 22 €. Zenbat diru jarri
behar du bakoitzak?

Zinema batean 4 areto berdin daude. Gaur, 812 ikusle joan dira zinema
horretara, eta aretoak erabat bete dira. Zenbat ikusle hartzen ditu areto
bakoitzak?
4.maila BURUKETAK (II)

Josuk bi puzzle berdin osatu ditu, eta horretarako, 1.500 pieza ondo jarri
behar izan ditu. Zenbat pieza ditu puzzle bakoitzak?

Enekok 989 €-ko ordenagailu bat eta 181 €-ko inprimagailu bat erosi ditu.
Hileko 9 kuotatan ordainduko ditu. Zenbat ordaindu beharko du hilean?

Maiderrek 327 kg intxaur bildu ditu. 11 kg bota egin ditu, hondatuta


zeudelako. Gainerako intxaurrak 2 kg-ko poltsatan sartu nahi ditu.
Zenbat poltsa beharko ditu?

Amaiak 46 m-ko oihal zati bat du. Gaur goizean, 12 m moztu ditu zati
horretatik, eta arratsaldean, beste 9 m. Zenbat metro oihal ditu orain?

Loreak 46 m-ko oihal zati bat du. Gaur goizean, 12 m moztu ditu zati
horretatik, eta arratsaldean, beste 9 m. Zenbat metro moztu ditu
guztira?

You might also like