You are on page 1of 6

8.

- LURRAREN ATMOSFERA

1. LURRAREN ATMOSFERA. AIREAREN KONPOSIZIOA

 ATMOSFERA: planeten gas-estalkia


 Eguzki Sistemako ia planeta guztiek dute atmosfera
 AIREA: Lurraren atmosferaren gas-nahastea

AIREAREN KONPOSIZIOA
 NITROGENOA (N2): % 78
 koloregabea, usaingabea, geldoa
 ez du beste substantziekin erreakzionatzen
 OXIGENOA (O2) : % 21
 Koloregabea, bizidunek arnasteko ezinbestekoa
 Substantzia asko erraz oxidatzen ditu
 ARGONA (Ar) : % 0,9
 Geldoa
 OZONO (O3) : oxigenoaren deribatua, oso proportzio txikian
 Pozoitsua, kutsagarri arriskutsua
 Atmosferaren goi-geruzetan eguzkiaren erradiazio UM
iragazten ditu
 Izpi horiek kaltegarri zaizkigu izaki bizidunei
 KARBONO DIOXIDOA (CO2): % 0,03
 Koloregabea, geldoa, garrantzitsua
 Materia organikoa sortzeko, fotosintesiaren bidez
 Berotegi-efektua eragiten duelako

2. ATMOSFERAREN EGITURA

 TROPOSFERA: 0 – 10 Km
 10 Km-ko lodiera (Lurzorutik tropopausaraino)
 Zenbat eta gorago, tenperatura baxuago (goi-goian – 55
ºC)
 Atmosferako aire osoaren % 90
 ESTRATOSFERA: 10 – 40 Km
 30 km-ko lodiera (tropopausatik estratopausara)
 Goiko aldean ozono sortzen da
 Eguzkiaren izpi UM-ek oxigeno molekulekin talka
egitean
 Zenbat eta gorago, tenperatura altuagoa (goi-goian 17 ºC)
 Ozono sortzeko erreakzioetan beroa sortzen da
 Ozonosfera. Ozonoz aberatsa den lekua
 MESOSFERA: 40 – 80 Km
 40 Km-ko lodiera (estratopausatik mesopausara)
 Zenbat eta gorago, tenperatura baxuagoa (goi-goian – 100
ºC)
 IONOSFERA: 80 km-tik gora muga zehatzik gabe (500 km?)
 Zenbat eta gorago, tenperatura altuagoa
 Eguzki-erradiazioek goiko aldea berotzen dutelako
 EXOSFERA: goiko aldea, espazioko hutsa
 Izar uxoak eta aurora polarrak sortzen dira

1/6
 Satelite artifizialak ibiltzen dira

3. ATMOSFERAREN JATORRIA

HASIERAKO ATMOSFERA
 Duela 4500 milioi urte, sumendi-jarduera handia zen Lurrean
 Lurraren barneko gasak airera hedatzen ziren
 Karbono dioxidoa eta ur-lurruna nagusiki
 sufre oxidoak, nitrogeno oxidoak eta argona ere

ATMOSFERAN IZANDAKO ALDAKETAK


 Ur-lurruna kondentsatuz joan zen, eta prezipitazio eran jalki
 Horrela sortu zen hidrosfera
 Karbono dioxidoa (hasierako atmosferaren % 95) gutxitu zen
 Autotrofoek fotosintesian erabiltzen zuten materia
organikoa sortzeko
 Karbonozko harriak sortu ziren (kareharriak)
 Sufre oxidoak eta nitrogeno oxidoak ozeanoetan disolbatu ziren
 Sufreak harriak eratzen ditu (igeltsua)
 Nitrogenoa fotosintesian erabiltzen dute autotrofoek
 Oxigenoa fotosintesiaren ondorioz sortu zen
 Ugarituz joan zen % 21eko kontzentrazioan egonkortu
arte

4. ATMOSFERAREN EGOERA. METEOROLOGIA

 EGURALDIA, une eta leku jakin bateko atmosferaren egoera da


 Eguraldi-iragarpenetan erakusten dira:
 Sateliteen argazkiak (Meteosat)
 Mapa meteorologikoak (antizikloiak eta
depresioak)
 Mapa adierazgarriak (sinboloak)
 METEOROLOGIA, atmosferaren nondik norakoak aztertzen ditu
 Tenperatura, prezipitazioak, airearen hezetasuna, presio
atmosferikoa

TRESNA METEOROLOGIKOAK
 TERMOMETROA: tenperatura neurtzeko
 BAROMETROA: presio atmosferikoa
 HIGROMETROA: airearen hezetasuna
 ANEMOMETROA: haizearen abiadura
 PLUBIOMETROA: prezipitazioak (metro koadroko jasotako ur
kantitatea)
 HAIZE-ORRATZA: haizearen noranzkoa

5. PRESIO ATMOSFERIKOA ETA HAIZEA

 Airearen grabitate-erakarpenagatik PRESIO ATMOSFERIKOA


sortzen da
 Egoera normaletan, itsas-mailan 1024 milibarrekoa da
(mb)

2/6
 ISOBARA: presio bereko puntuak lotzen dituen lerro kurbatuak

AIREA MUGITU EGITEN DA


 Aire beroa aire hotza baino arinagoa da; airea mugitzen da:
 Aire beroa gorantz, presio atmosferikoa gutxituz
 Aire hotza beherantz, presio atmosferikoa handituz
 Bi gune bereizten dira:
 ANTIZIKLOIAK: inguruko baino presio atmosferiko
handiagoa
 DEPRESIOAK: inguruko baino presio atmosferiko
txikiagoa
 Airea beti antizikloietatik depresioetara joaten da
 Antizikloietan, erlojuaren noranzkoan (kanpora)
 Depresioetan, erlojuaren kontrako noranzkoan (barnera)
 Antizikloi eta depresioen arteko presio-aldea handia denean,
haize zakarra
 Isobara kopuru handia dago
 Isobarak hurbilago daude

6. HEZETASUNA ETA HODEIAK

 Aireak beti du hezetasuna, ur-lurrun eran


 aire lehorreko kilogramo batean dauden ur gramoak
 Hezetasunak bi iturri ditu:
 Lurruntzea: ozeanoetakoa, ur kontinentaletakoa, lur-zoru
hezekoa
 Izaki bizidunen jarduera: landareen izerditzea, animalien
arnastea
 Aire beroak ur-lurrun gehiago izaten du aire hotzak baino
 Aire heze beroa hoztean, ur-lurruna kondentsatzen da
(tantak):
 Ihintza: aireko gauzetan (O ºC azpian, izotz zuria)
 Hodeiak: airean esekiak, hodeiak (ur tanta txikiko
masak)

HODEIEN OINARRIZKO ITXURAK


 ZIRRUAK: Hodei garai zuriak, zuntz itxurakoak
 Zerrendak edo bakartuta
 ALTOSTRATUAK: Hodei lauak, zerrenda luze paraleloak
 Ia zeru osoa estaltzen dute
 KUMULOAK: kotoi itxurako hodei trinkoak
 Goiko aldea distiratsua, eta behekoa iluna
 NINBOSTRATUAK: itxura lausoko geruza grisaxkak
 Prezipitazioen ondorioz

7. PREZIPITAZIOAK

 Hodeietako ur-tanta mikroskopikoak dira


 hotzagatik, handitu eta erori egiten dira (prezipitatu)

HIRU PREZIPITAZIO-MOTA:
 EURIA: Hezetasun handia duen airea hoztean
3/6
 Kondentsazioagatik sortutako tanta handiak erortzen dira
 ELURRA: atmosfera zero azpiko tenperaturan dagoenean
 Ur-lurruna izoztu, elur-malutak sortuz
 TXINGORRA: ura izozten denean
 Izotz-esferak gora eta behera handituz, erori arte

8. EGURALDI-IRAGARPENAK ETA KLIMA

 Eguraldi-iragarpenak egiteko erabiltzen diren datuak:


 Depresioak: presio atmosferiko txikia, haizea
barnealderantz
 Hezetasuna daramanez, hodeiak eratu,
prezipitazioak sortu
 Antizikloiak: presio atmosferiko handia, haizea
kanpoalderantz
 Ez da hodeirik egongo, Eguzkiak argi
 Iberiar penintsulan, depresioak mendebaldetik
ekialderantz
 Atlantikotik Mediterraneorantz

EGURALDIA ETA KLIMA


 Eguraldia: leku eta une jakin batean den atmosfera-egoera
 Klima: oso denboraldi luzean izandako eguraldiaren sintesia
 Tenperatura-parametroak (maximoak eta minimoak)
 Plubiositatea (jasotako ur kantitatea)
 Klimograma: urtebetean, hiletik hilera, grafikoki adierazten dira:
 Batez besteko tenperatura
 Guztizko prezipitazioak

9. GIZA JARDUEREN ERAGINA

 Gizakion jarduerek eragina dute atmosferan


 Kutsadura, berotegi-efektua, ozono-geruzako zuloa,…

ATMOSFERA KUTSATZEN DUTEN ZENBAIT SUBSTANTZIA


 KARBONO DIOXIDOA (CO2):
 erregai fosilak erabiltzean sortzen da (ikatza, petrolioa)
 Atmosferan metatzeak berotegi-efektua areagotzen du
 Lurra pixkanaka berotzeak klima-aldaketa dakar;
ondorioak:
zikloi tropikal suntsigarriak ugaritzea
kasko polarretako izotza urtzea
itsaso maila igotzea
hainbat eremutan lehorte larriak izatea
 SUFRE OXIDOAK eta NITROGENO OXIDOAK:
 Kalitate txarreko gasolina eta ikatza erretzeagatik
 Urarekin elkartzean euri azidoa sortzen du
 azido sulfurikoa eta nitrikoa duen euria edo elurra;
ondorioak:
eraikinak eta monumentuak hondatzea
landareak eta animalia belarjaleak hiltzea
 CFC GASAK:
4/6
 Industrialki egindako gasak (aerosolak, aire girotutako
tresnak)
 Ozono-geruza txikitzen dute
 Ez du erradiazio ultramorearen kontra ondo
babesten;
larruazala erretzea, larruazaleko minbizia
. babes-kremak eta betaurrekoak
erabili behar
 KEDARRA:
 Ikatza eta beste erregai batzuk erretzean sortutako
partikula solido txiki-txikiak
 esekita geratzen direnez, airea ez da gardena
hirietako zikinkeria areagotzea
eraikinak eta monumentuak hondatzea
etengabe arnastu ezkero, birikietako gaitzak

GURE OSASUNA
 Arnasten dugun airea funtsezkoa da gure osasunerako
 Kutsagarri batzuk pozoitsuak dira kontzentrazio handian
 Etengabe kedarra arnasteak eztarria eta bronkioak
minberatzen ditu
 Arnas aparatu osasuntsua izateko eta odolak behar beste oxigeno
jasotzeko:
 Atmosfera garbi dagoen lekuetara jo
 Gorputz-ariketak egitea

10. ATMOSFERAREN GAINEKO ERAGINA ZUZENTZEA

 Kutsadura atmosferikoaren ondorio kaltegarriak ez izateko


erabakiak

GOBERNUEI DAGOZKIEN ERABAKIAK


 Kutsadurarik ez eragiteko nazioarteko protokoloak iristea:
 1997an, Kyotoko protokoloa: klima-aldaketa
geldiarazteko
 Karbono dioxido kantitatea murrizteko
 Energia-mota ez kutsagarriak hedatzea (haizea eta
eguzkia)
 Legeak ematea:
 CFC gasak egin eta erabil debekatzeko
 Tximinietan iragazkiak jar ditzaten behartzeko
 Kedarrik eta gas kutsagarririk airera ez dezaten
(sufre oxidoak)
 Kanpainak bultzatzea:
 Herritarrak erregaiak aurreztea zein garrantzitsua den
ohartarazteko
 Birziklatzea erraztea:
 Plastikoa eta papera egitea kutsagarriagoa da birziklatzea
baino

BANAKOEI DAGOZKIGUN ERABAKIAK


 Energia aurreztea:

5/6
 Ur beroa neurriz erabili
 Berokuntza neurriz erabili; bero denean itzali
 Elektrizitatea aurreztu; behar ez ditugunean itzali
 Garraio publikoa erabili
 Aerosolik ez erabiltzea, CFC gasik badute
 Hobe da presiopeko gasik ez duten lainoztagailuak
erabiltzea
 Birziklatzea:
 papera, plastikoa eta beira dagozkien edukiontzietan
botatzea

6/6

You might also like