You are on page 1of 26

12

ERLIJIOAREN LEGEA

ERDI AROKO AZOKAN, Erdiko Asiako oasi batean eraikitako Samarkanda


hirian, siriar merkatariek beren eskuak txinatar zeta finen gainean pasatzen
zituzten, estepetako tribuetako biztanle gogorrek mendebal urrunetik ekarritako
esklabo horailen azken saila erakusten zuten, eta dendariek urrezko txanpon
distiratsuak, idazki exotikoak eta errege ezezagunen irudiak grabatuak zituzte-
nak, sakelaratzen zituzten. Han, garai hartako ekialdearen eta mendebaldearen,
iparraren eta hegoaren arteko bidegurutze garrantzitsuenetakoan, gizadia batzea
eguneroko kontua zen. Prozesu berbera aurki zitekeen Kublai Kanen armada
Japonia inbaditzeko bildu zenean, 1281ean. Mongolen zalduneria, larruz jan-
tzirik, banbuzko kapelak buruan zituzten txinatar oinezko soldaduekin juntatu
zen, korear laguntzaile mozkorrak Txinaren Hegoaldeko Itsasoko marinel
tatuatuekin batera borrokatzen ziren, Erdiko Asiako ingeniariek ahozabalik
entzuten zituzten europar abenturazaleen fantasiazko kontakizunak, eta guztiek
obeditzen zituzten enperadore bakar baten aginduak.
Bitartean, Mekako Kaaba sakratuaren inguruan, gizadia batzea beste era
batera gertatzen zen. Mekara joandako erromesa izan bazina, eta Islamaren
santutegirik sakratuena inguratzen ariko bazina 13 OOean, Mesopotamiako talde
batekin egin zenezake topo; han ariko ziren mesopotamiarrak, haizeak jantziak
harrotzen zizkiela, begiak estasiz sutan eta beren ahoekin behin eta berriz J ain-
koaren laurogeita hemeretzi izenak errepikatzen.Justu aurrean ikus zenezakeen
Asiako estepetako patriarka turko bat afrontuak zaildua, makila batek lagundu-
rik herrenka zebilena, eta bere bizarra pentsakor igurzten zuena. Alde batean,
larruazal hel-beltzaren gainean urrezko bitxiak dirdiraka zituela egon zitekeen
Maliko afrikar erreinuko musulmanen talde bat. Iltze-kanelaren, kurkumaren,
kardamomoaren eta itsas gatzaren urrinak Indiako anaiak edo agian Ekialde
urrunagoko espezia-uharte misteriotsuetakoak han zirela jakinarazik9 zuen.

204
Erlijioaren legea

Gaur egun, askotan, erlijioak diskriminazioa, desadostasuna eta batasun eza


eragiten dituela uste izaten da. Hala ere, berez, erlijioa gizadiaren hirugarren
batzaile handia izan da, diruarekin eta inperioekin batera. Ordena eta hierar-
kia sozial guztiak imajinatuak direnez, guztiak hauskorrak dira, eta zenbat eta
handiagoa izan gizartea orduan eta hauskorragoak. Erlijioaren funtsezko zeregin
historikoa egitura hauskor horiei gizakiez gaindiko zilegitasuna ematea izan da.
Erlijioek baieztatzen dute gure legeak ez direla giza apetaren emaitza, baiz*
eta agintaritza absolutu eta goren batek aginduak direla. Horrek laguntzen du
gutxienez oinarrizko lege batzuk eztabaidaz kanpo jartzen, eta beraz egonkor-
tasun soziala bermatzen.
Hortaz erlijioaren definizioa hauxe izan daiteke: gizakiaz gaindiko ordena
batean sinestean oinarrituriko giza arauen eta balioen sistema. Honek bi irizpide
desberdin ditu bere baitan:
1. Erlijioek diote gizakiaz gaindiko ordena bat badela, gizakien apeten
edo hitzarmenen emaitza ez dena. Futbol profesionala ez da erlijio
bat, zeren lege, erritu eta sarri erritual bitxi asko dituen arren,
edonork baitaki gizakiek berek asmatu zutela futbola, eta FIFAk
noiznahi handitu dezakeela atearen tamaina edo ken dezakeela jokoz
kanpokoaren araua.
2. Gizakiaz gaindiko ordena horretan oinarriturik, batzailetzat dituen
arauak eta balioak ezartzen ditu erlijioak. Mendebaldeko biztanle
askok gaur egun sinesten dute mamuetan, maitagarrietan eta
berraragiztapenean, baina sineste horiek ez dira estandar moral eta
port~erazkoen sorburu. Horrela bada, ez dute erlijio bat osatzen.

Ordena sozial eta politiko hedatuak zilegitzeko trebetasuna duten arren,


erlijio guztiek ez dute baliatu gaitasun hori. Bere babespean askotariko giza-
taldeak bizi diren lurralde zabal bat batzeko, erlijio batek beste bi ezaugarri
gehiago izan behar ditu. Lehenik, beti eta leku guztietan balio duen gizakiaz
gaindiko ordena unibertsal bat jarri behar du. Bigarrenik, behin eta berriz aha-
legindu behar du sineste hori edonori zabaltzen. Bestela esanda, unibertsala eta
misiolaria izan behar du.
Hobekien ezagutzen diren historiako erlijioak, hala nola islama eta budis-
moa, unibertsalak eta misiolariak dira. Horregatik, jendeak joera du uste izateko
erlijio guztiak haiek bezalakoak direla. Berez, antzinako erlijio gehienak tokian
tokikoak eta esklusiboak ziren. Haien jarraitzaileek tokiko jainko eta espirituetan
sinesten zuten, eta ez zuten interesik giza arraza osoa konbertitzeko. Dakigun

205
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

neurrian, erlijio unibertsal eta misiolariak K.a. lehen milurtekoan agertu ziren
lehenbizikoz. Haiek agertzea historiako iraultzarik garrantzitsuenetakoa eta
gizadia batzeko funtsezko ekarpena izan zen, inperio unibertsalak eta diru
unibertsala agertzearen parekoa.

ARKUMEAK ISILARAZIZ

Animismoa zenean sineste-sistema nagusia, giza arau eta balioek kontuan izan
behar zituzten beste hainbat izakiren ikuspegiak eta interesak, hala nola animalia,
landare, maitagarri eta mamuenak. Adibidez, Ganges Haraneko ehiztari-biltzaile
talde batek arau bat jar zezakeen, jendeari pikondo bereziki handi bat botatzea
debekatzeko, bestela pikondo espiritua haserretuko zelako, eta mendekua har-
tuko zuelako. Beste ehiztari-biltzaile talde batek, Indo Haranean bizi zenak,
debeka zezakeen jendeak azeri buztan-zuriak ehizatzea, azeri buztan-zuri batek
behin jakinarazi ziolako adineko emakume jakintsu bati non aurki zezaketen
taldekoek obsidiana preziatua.
Horrelako erlijioek joera zuten ikuspegiz oso tokikoak izateko eta leku,
klima eta fenomeno jakin batzuen bereizgarriak azpimarratzeko. Ehiztari-
-biltzaile gehienek mila kilometro karratu baino askoz azalera handiagoa
izaten ez zuen eskualde batean ematen zuten bizitza osoa. Bizirik irauteko,
haran jakin bateko biztanleek beren harana arautzen zuen gizakiaz gaindiko
ordena ulertu behar zuten, eta horren araberako portaera izan behar zuten.
Ez zuen zentzurik urruneko haran bateko biztanleak arau berberen arabera
joka zezaten konbentzitzen ahalegintzeak. Indoko jendeak ez zuen Gangesera
misiolariak bidaltzeko lanik hartzen, hangoak konbentzitzeko ez zezatela azeri
buztan-zuririk ehiza.
Laborantzaren iraultza, dirudienez, iraultza erlijioso batekin batera gertatu
zen. Ehiztari-biltzaileek Homo sapiensaren estatus berekotzat har zitzaketen
landare basatiak biltzen zituzten, eta animalia basatiei jazartzen zieten. Ardia
ez zen gizakia baino gutxiago, gizakiak ardiak ehizatzen zituelako, gizakia tigrea
baino gutxiago ez zen bezalaxe, tigreek gizakiak ehizatzen zituztelako. Izakiak
batzuk besteekin zuzenean komunikatzen ziren, eta partekatzen zuten habitata
gobernatzeko erregelak negoziatzen zituzten. Ostera, laborariak landareen
eta animalien jabe ziren, eta haiek manipulatzen zituzten, eta nekez beheratu
zitezkeen mailaz bere ondasunekin negoziatzeko. Horregatik, Laborantzaren
iraultzak erlijioan izan zuen lehen eragina mahai biribil espiritual bateko kide
berdinak ziren landareak eta animaliak jabetza bihurtzea izan zen. /

206
Erlijioaren legea

Horrek, ordea, arazo larri bat sortu zuen. Abeltzainek nahi izan zezaketen
beren ardiak erabat kontrolatzea, baina bazekiten garbi kontrola mugatua zela.
Itxi zitzaketen ardiak kaiolatan, ahariak zikira zitzaketen, eta arkume emeak
aukera zitzaketen hazteko, baina ezin zuten segurtatu ardiak arkume osasuntsuz
erdiko zirenik, eta ezin zuten saihestu epidemia hilgarriak agertzea. Nola berma
zezaketen, orduan, artaldeen emankortasuna?
Jainkoen jatorriari buruzko oinarrizko teoria batek dio jainkoak garrantzitsu
bihurtu zirela, arazo horri soluzioa ematen ziotelako. Jainkoek, hala nola eman-
kortasunaren jainkosak, zeruaren jainkoak eta medikuntzaren jainkoak garrantzia
hartu zuten, landareek eta animaliek hitz egiteko abilezia galdu zutenean, eta
jainkoen zeregin nagusia gizakien eta landare eta animalia mutuen arteko artekari
izatea zen. Antzinako mitologiaren parte handi bat, berez, legezko kontratu bat
da, eta horren arabera gizakiek jainkoei hitzematen diete betiko debozioa, lan-
dareen eta animalien kontrolaren truke. Genesiaren liburuaren lehen kapituluak
horren adibide bikaina dira. Milaka urtean Laborantzaren iraultzaren ondoren,
liturgia erlijiosoa, batez ere, gizakiek arkumeak sakrifikatzean, eta ardoa eta
pastelak botere jainkotiarrei eskaintzean zetzan, eta jainkoek ordainetan uzta
ugariak eta artalde emankorrak emango zituzten.
Laborantzaren iraultzak hasieran askoz eragin txikiagoa zuen sistema animis-
taren beste kideen estatusean, hala nola harkaitz, iturri, mamu eta deabruenean.
Alabaina, haiek ere pixkanaka estatusa galdu zuten, jainko berrien mesedetan.
Jendeak ehunka kilometro karratu gutxiko lurralde mugatuetan bizitza osoa
ematen zuenez, bere behar gehienei erantzun ziezaieketen tokiko espirituek.
Baina behin erreinuak eta merkataritza-sareak zabaldu eta gero, jendeak ahal-
men handiagoko entitateekin jarri behar izan zuen harremanetan; hala, entitate
horien boterea eta autoritatea erreinu oso batera edo merkataritza-haran oso
batera heltzen ziren.
Behar horiei erantzuteko saiakerak erlijio politeistak (grekozko: poly = asko,
theos =jainko) agertzea ekarri zuen. Erlijio horiek ulertu zuten mundua jainko
ahaltsu batzuek kontrolatzen zutela; esate baterako, emankortasunaren jain-
kosak, euriaren jainkoak eta gerraren jainkoak. Gizakiek dei egin ziezaieketen
jainko haiei, eta jainkoek, debozioak eta sakrifizioak jasotzen bazituzten, euria,
garaipena eta osasuna emateko lana har zezaketen.
Animismoa ez zen erabat desagertu politeismoa iritsi zenean. Deabruek,
maitagarriek, mamuek, harkaitz sakratuek, iturri sakratuek eta zuhaitz sakra-
tuek jarraitu zuten ia erlijio politeista guztien parte izaten. Espiritu haiek jainko
handiek baino askoz garrantzi gutxiago zuten, baina nahiko onak ziren pertsona

207
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

arrunt askoren behar arruntetarako. Erregeak bere hiriburuan dozenaka ahari


gizen sakrifikatzen zituen, gerraren jainko handiari eskaintzeko, eta, aldi berean,
otoitz egiten zuen barbaroak garaitzeko; nekazariak, berriz, bere txabolan kande-
la bat pizten zion pikondo maitagarriari, gaixorik zegoen bere semea sendatzen
lagun ziezaiola eskatzeko.
Hala ere, jainko handiak agertzeak izan zuen eraginik handiena ez zen
ardien edo deabruetan izan zuena, baizik eta Homo sapiensaren estatusean izan
zuena. Animistek pentsatzen zuten gizakia munduan bizi ziren izaki askotako
bat besterik ez zela. Politeistek, berriz, mundua jainkoen eta gizakien arteko
harremanen islatzat hartu zuten. Gure otoitzek, gure sakrifizioek, gure bekatuek
eta gure ekintza onek zertzen zuten ekosistema osoaren zoria. Uholde izugarri
batek garbitu zitzakeen milaka milioi inurri, kakalardo, dortoka, antilope, jirafa
eta elefante, hain zuzen sapiens ergel batzuek jainkoak haserretu zituztelako.
Politeismoak, beraz, jainkoen estatusa ez ezik gizadiarena ere goresten zuen.
Zorte eskasagoa zuten sistema animista zaharreko kideek beren handitasuna
galdu zuten, eta estrak edo apaindura isila bihurtu ziren, gizakien eta jainkoen
arteko drama handian.

IDOLATRIAREN ONURAK

Bi mila urteko buru-jate monoteistak eragin du, mendebaldeko biztanle gehie-


nek politeismoa hartzea idolatria ezjakintzat eta umekeriatzat. Hori estereotipo
bidegabea da. Politeismoaren barne logika ulertzeko, beharrezkoa da jainko
askorengan sinesteak azpian duen ideia zentrala ulertzea.
Politeismoak ez du nahi eta nahi ez eztabaidatzen unibertso osoa gobernatzen
duen botere edo lege bakarra badenik. Izan ere, erlijio politeista gehienek eta
are erlijio animistek onartzen dute badela botere goren bat jainko, deabru eta
harkaitz sakratu guztien atzean dagoena. Greziar politeismo klasikoan, Zeus,
Hera, Apollo eta haien kideak botere ahalguztidun eta unibertsal baten men-
dekoak ziren. Hori Zoria zen (Moira, Ananke). Eskandinaviako jainkoak ere
zoriaren mendekoak ziren, eta hark kondenatzen zituen Ragnarok-eko Gainkoen
amaierako) kataklismoan. Afrika Mendebaldeko Yoruba erlijio politeistan, jainko
guztiak Olodurame jainko gorenarengandik jaioak ziren, eta haren mendean
geratu ziren. Politeismo hinduan, printze bakar batek, Atmanek, milaka jainko
eta espiritu, gizadia eta mundu biologikoa eta fisikoa kontrolatzen ditu. Atman
da unibertso osoaren betiereko esentzia edo arima, eta baita banako eta f eno-
meno guztiena ere. /

208
Erlijioaren legea

Politeismoaren oinarrizko ideia, monoteismotik bereizten duena da, mundua


gobernatzen duen botere gorenak ez duela interesik eta aurreiritzirik eta, beraz,
ez zaizkiola axola mundutarron nahiak, ardurak eta kezkak. Ez du zentzurik
botere horri eskatzeak gerran irabaztea, osasuna edo euria egitea, zeren bere
goragoko ikuspegi horretatik, ez baitago alderik erreinu jakin batek irabaztearen
eta galtzearen artean, hiri jakin batek aurrera ala atzera egitearen artean, pertsona
jakin bat sendatzearen ala hiltzearen artean. Greziarrek ez zuten alferrik galtzen
sakrifiziorik, Zoriari eskainiz, eta hinduek ez zioten tenplurik eraikitzen Atmani.
Unibertsoko botere gorenera hurbiltzeko arrazoi bakarra desira guztiei uko
egitea litzateke, eta gaizkia onarekin batera onartzea, hau da, porrota, pobrezia,
gaixotasuna eta heriotza ere onartzea. Horrela, hindu batzuek, Sadhuak edo
Sannyasiak deritzenek, beren bizitzak Atmanekin bat egiteko ahaleginean ematen
dituzte, eta, beraz, argitasuna lortu nahian. Saiatzen dira mundua oinarrizko
printzipio horren ikuspuntutik ikusten, ohartzeko desira mundutar et~ beldur
guztiak, beren betiereko ikuspegitik, zentzurik gabeak eta iragankorrak direla.
Hindu gehienak, ordea, ez dira Sadhuak. Kezka arrunten zingiran sakon hon-
doratuak daude, eta Atmanek ez die askorik laguntzen eguneroko arazo horiei
aurre egiten. Gai horietan laguntza izateko, hinduek botere partzialak dituzten
jainkoetara jotzen dute. Hain zuzen, haien botereak partzialak direlako, eta ez
unibertsalak, Ganesha, Lakshmi eta Saraswasti moduko jainkoek interesak eta
aurreiritziak dituzte. Horregatik gizakiek tratuak egin ditzakete botere partzial
horiekin, eta horien laguntzaz fidatu, gerrak irabazteko eta gaixotasunetatik
sendatzeko. Ezinbestean, botere txiki horietako asko daude, zeren behin prin-
tzipio gorenaren botere unibertsala zatikatzen hasiz gero, halabeharrez jainko
bat baino gehiago sortzen dira. Horregatik daude hainbat jainko.
Politeismoaren ideiak tolerantzia erlijioso handira eramaten du. Izan ere,
politeistek sinesten dute, alde batetik, badela botere goren eta batere interesik
gabeko bat, eta, beste alde batetik, badirela aurreiritzi asko dituzten hainbat
botere partzial ere, eta, horrenbestez, jainko baten debotoek ez dute eragozpe-
nik onartzeko beste jainko batzuk badirela, eta eraginkorrak direla. Politeismoa
berez da pentsamolde irekikoa, eta oso gutxitan jazartzen die "heretikoei" eta
"paganoei".
Politeistek inperio handiak konkistatu zituztenean ere, ez ziren saiatu beren
mendekoak konbertitzen. Egiptoarrek, erromatarrek eta aztekek ez zuten
misiolaririk bidali atzerrira, Osirisen, Jupiterren edo Huitzilopochliren, hau
da, jainko azteka nagusiaren, gurtza zabaltzera, eta ez zituzten armadak bidali
helburu horrekin. Espero zen inperio guztiko mendeko herriek errespetatuko

209
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

zituztela inperioaren jainkoak eta erritualak, jainko eta erritual haiek inperioa
babesten eta zilegitzen zutenez. Hala ere, ez zieten eskatzen beren tokiko jainkoak
eta erritualak uzteko. Azteka Inperioan, mendeko herriak behartzen zituzten
Huitzilopochlirentzako tenpluak eraikitzera, baina tokiko jainkoak gurtzeko
tenpluen ondoan jasotzen zituzten, eta ez haiek ordezkatuz. Kasu askotan,
elite inperialak berak herri menderatuaren jainkoak eta erritualak beregana-
tzen zituen. Erromatarrek pozik gehitu zituzten beren panteoian Zibele asiar
jainkosa eta Isis egiptoar jainkosa. Erromatarrek luzaro toleratu ez zuten jainko
bakarra kristauen jainko monoteista eta ebanjelizatzailea izan zen. Erromatar
Inperioak ez zien eskatzen kristauei beren sinesteak eta erritualak uzteko, baina
espero zuen haiek errespetatuko zituztela inperioa babesten zuten jainkoak eta
enperadorearen jainkotasuna. Hori leialtasun politikoaren aitorpentzat hartzen
zen. Kristauek hori egitea kartsuki errefusatu zutenean, eta jarraitu zutenean
arbuiatuz edozein konponketa-ahalegin, erromatarrek erreakzionatu egin zuten
eta talde politiko iraultzailetzat hartu eta jazarri egin zituzten kristau horiek.
Eta hori ere grina handirik gabe. Kristo gurutziltzatu zutenetik Konstantino
enperadorea konbertitu zen arteko 300 urtean, Erromatar enperadore politeis-
tek lau jazarpen orokorri baizik ez zieten ekin kristauen aurka. Lekuan lekuko
administratzaile eta agintariek bultzatu zuten kristauen aurkako indarkeria
euren kabuz. Baina, jazarpen guztien biktima guztiak batuta ere, hiru mendeo-
tan, erromatar politeistek milaka kristau batzuk baizik ez zituzten hil. 1 Ostera,
hurrengo 1.500 urtean zehar, kristauek milioika kristau sarraskitu zituzten,
maitasunaren eta errukiaren erlijioaren interpretazio apur bat desber9inak
defendatzearren. XVI. eta XVII. mendeetan Europa bipildu zuten katolikoen
eta protestanteen arteko gerrak dira batez ere aipatzekoak. Gerra haietan parte
hartu zuten guztiek onartzen zuten Kristoren jainkotasuna eta haren errukizko
eta maitasunezko Ebanjelioa. Alabaina, ez ziren ados maitasun horren izaeran.
Protestanteek sinesten zuten Jainkoaren maitasuna hain dela handia non Jainkoa
haragitu baitzen eta utzi baitzuen torturatu eta gurutziltza zezaten, eta horren
bidez jatorrizko bekatutik askatu zituela, harengan sinesten zuten guztiak, eta
haiei zeruko ateak ireki zizkiela. Katolikoek zioten fedea, funtsezkoa izanagatik,
ez zela nahikoa. Zeruan sartzeko, sinestunek elizaren erritualetan parte hartu
behar zutela, eta ekintza onak egin behar zituztela. Protestanteek ez zuten hala-
korik onartu, uste baitzuten erritual eta ekintza onen konpentsazioa Jainkoaren
handitasuna eta maitasuna gutxiestea zela. Zeruan sartzea norberaren ekintza
onen baitan dagoela pentsatzen duenak bere buruaren garrantzia handiesten du,
eta horrek esan nahi du Kristok gurutzean sufritzea eta Jainkoaren m~tasuna ez

210
Erlijioaren legea

direla nahikoa. Eztabaida teologiko horiek ikaragarri bortitzak bihurtu ziren eta
XVI. eta XVII. mendeetan, katolikoek eta protestanteek elkar hil zuten ehunka
milaka. 1572ko abuztuaren 23 an, ekintza onen garrantzia azpimarratzen zuten
katoliko frantsesek Jainkoak gizadiari dion maitasuna nabarmentzen zuten
protestante frantsesen erkidegoei eraso zieten. Eraso horretan, San Bartolome
gaueko sarraskian, 5 .000-10.000 protestante hil zituzten 24 ordu baino gutxia-
goan. Erromako Aita Santuak Frantziako gertakarien berri izan zuenean, hain
zegoen pozez gainezka non haiek ospatzeko otoitzaldiak antolatu baitzituen, eta
Giorgio Vasariri Vatikanoko geletako bat sarraskiaren fresko batez apain zezan
enkargatu zion (gaur egun gela hori ez dago bisitatzerik) .2 Erromatar Inperio
politeistak iraun zuen denbora guztian hil zituen kristauak baino gehiago hil
zituzten beste kristau batzuek 24 ordu horietan.

JAINKOA BAKARRA DA

Denborarekin jainko politeisten jarraitzaile batzuk hainbeste laketu ziren euren


patroi propioarekin, oinarrizko ideia politeistatik egin baitziren. Hasi ziren sines-
ten euren jainkoa bakarrik zela jainko, eta bera zela unibertsoko botere gorena.
Hala ere, aldi berean, jarraitu zuten pentsatzen hark interesak eta aurreiritziak
zituela, eta uste zuten berarekin akordiotara irits zitezkeela. Horrela jaio ziren
bada erlijio monoteistak, eta haien jarraitzaileek erregutzen zioten unibertsoko
botere gorenari lagundu ziezaiela gaixotasunetatik sendatzen, loteria irabazten
eta gerran garaile izaten.
Ezagutzen dugun lehen erlijio monoteista Egipton agertu zen K.a. 350 ingu-
ruan, Akenaton faraoiak adierazi zuenean Egiptoko panteoiko jainko txikietako
bat, Aton jainkoa, zela unibertsoa gobernatzen zuen botere gorena. Akenatonek
instituzionalizatu zuen Atonen gurtza estatuaren erlijio gisa, eta saiatu zen beste
jainko guztien gurtza geldiarazten. Haren iraultza erlijiosoak ez zuen arrakastarik
izan, ordea. Bera hil ondoren, Atonen gurtza bertan behera utzi zuten, panteoi
zaharraren mesedetan.
Politeismoak jarraitu zuen han eta hemen beste erlijio monoteista batzuk
sortzen, baina ez zuten garrantzi handirik, besteak beste ez zutelako lortu euren
mezu unibertsala digeritzerik.Judaismoak, adibidez, argudiatzen zuen unibertso-
ko botere gorenak interesak eta aurreiritziak dituela, baina bere interes nagusia
nazio judu txikia eta Israelgo lurralde iluna direla. Judaismoak gauza gutxi
zeukan beste nazioei eskaintzeko, eta bere existentziaren parterik handienean
ez da izan erlijio misiolari bat. Etapa horri dei dakioke "lekuko monoteismoa".

211
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

Aurrerapen handia kristautasunarekin etorri zen. N azareteko Jesus luzaro


itxarondako Mesias zutela juduei sinetsarazten saiatu zen juduen sekta esoteriko
batekin hasi zen sinesmen hori. Haatik, sekta horretako lehenengoetako liderretako
batek, Tarsoko Paulok, zioen unibertsoko botere gorenak interesak eta aurreiritziak
baldin baditu, eta hark onartu bazuen bere burua haragitzea eta gurutzean hiltzea,
gizadia salbatzeko, hori guztiek entzun beharrekoa zela, ez juduek bakarrik. Beraz,
beharrezkoa zen Jesusen berri ona, hau da, ebanjelioa munduan zehar zabaltzea.
Pauloren argudioak lur emankorrean jausi ziren. Kristauak gizaki guztiei
zuzenduriko misiolaritza antolatzen hasi ziren. Historiako aldaketa ezustekoe-
netako batean, sekta esoteriko judu horrek Erromatar Inperio boteretsuaren
kontrola hartu zuen.
Kristauen arrakasta eredutzat hartu zuen Arabiar Penintsulan zazpigarren
mendean agertu zen beste erlijio monoteista batek, Islamak. Kristautasunak
bezala, Islamak ere sekta txiki batean izan zuen sorrera, munduko txoko urrun
batean, baina ezusteko historiko are lasterrago batean lortu zuen Arabiako
basamortuetatik irten eta Ozeano Atlantikotik Indiarainoko inperio handi
bat konkistatzea. Handik aurrera, ideia monoteistak garrantzi handia izan du
munduaren historian.
Monoteistek politeistak baino askoz fanatiko eta misiolariago izateko joera
izan dute. Beste sinesmen batzuen zilegitasuna aitortzen badu erlijio batek, esan
nahi du bere jainkoa ez dela unibertsoko botere gorena, edo Jainkoagandik egia
unibertsalaren zati bat bakarrik jaso zuela. Monoteistek sinetsi izan dute Jainko
bakarraren mezu osoa daukatela, eta, horrenbestez, beste erlijio guztiak gutxies-
tera jo izan dute halabeharrez. Azken bi mila urtean, monoteistak behin eta berriz
saiatu izan dira beren boterea sendotzen, bortizki suntsituz lehiakide guztiak.
Horrek funtzionatu du. K.o. lehen mendearen hasieran, ez zegoen ia mono-
teistarik munduan. K.o. 500. urtearen inguruan, munduko inperiorik handie-
netako bat, Erromatar Inperioa, gobernu-sistema kristaua zen, eta misiolariak
lanpeturik zebiltzan, kristautasuna zabaltzen Europa, Asia eta Afrikako beste
leku batzuetara. K.o. lehen milurtekoaren bukaerarako, Europa, Mendebaldeko
Asia eta Ipar Afrikako jende gehiena monoteista zen, eta Ozeano Atlantikotik
Himalaia bitarteko inperioekJainko handi bakarrak aginduak zirela aldarrikatzen
zuten. XVI. mendearen hasierako, monoteismoak Afroasia gehiena menderatzen
zuen, Ekialdeko Asia eta Afrikaren hegoaldeko muturreko parteak salbu, eta bere
atzapar luzeak Hego Afrika, Amerika eta Ozeaniarantz luzatzen hasia zen. Gaur
egun, Ekialdeko Asiatik kanpoko jende gehiena erlijio monoteistaren bateko
kide da, eta ordena politiko globala zimendu monoteisten gainean era~ita dago.

212
Erlijioaren legea

'(J
I

t=ttt Islama 1000. urtearen ondoren


Kristautasuna 500-1000 urteetan
- Kalifa-herri musulmana une gorenean

5 MAPA: Kristautasunaren eta Islamaren hedapena.

Animismoak politeismoaren barruan bizirik iraun zuen bezalaxe, politeis-


moak jarraitu zuen monoteismoaren barruan bizirik irauten. Teorian, behin per-
tsona batek sinetsiz gero unibertsoko botere gorenak interesak eta aurreiritziak
dituela, zer zentzu du botere partzialak gurtzeak. Nork nahiko luke burokrata
apal batengana jo, presidentearen bulegoa berarentzat zabalik baldin badago?
Teologia monoteistak Jainko gorena ez den beste jainkorik ez dagoela esateko,
eta haiek gurtzera ausartzen den edonoren gainean infernuko sua eta sufrea
isurtzeko joera du.
Hala ere, beti egon da osin bat teologiaren teorien eta errealitate historikoen
artean. Pertsona gehienei zaila gertatu izan zaie erabat digeritzea ideia mono-
teista. Jarraitu dute mundua "gu" eta "haiek" sailetan banatzen, eta unibertsoko
botere gorena urrun eta arrotz ikusten beren behar arruntentzat. Erlijio mono-
teistek jainkoak aurreko atetik egotzi zituzten zalaparta handiz, baina ostera
hartu zituzten alboko leihotik. · Kristautasunak, esate baterako, bere santuen
panteoia garatu zuen, eta haien kultuaren eta jainko politeistenaren artean ez
dago alde handirik.

213
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

Jupiter jainkoak Erroma defendatu zuen bezala, eta Huitzilopochtlik-ek


Azteka Inperioa babestu zuen bezala, erreinu kristau bakoitzak bere santu patroia
zuen, zailtasunak gainditzen eta gerrak irabazten laguntzen ziona. Ingalaterra
San Jurgik babesten zuen, Eskozia San Andresek, Hungaria San Estebanek
eta Frantzia San Martinek. Hiriek eta herriek, lanbideek eta are gaixotasunek,
bakoitzak bere santua zuen. Milango hiriak San Anbrosio zuen, Venezia San
Markok zaintzen zuen. San Florianek babesten zituen tximinia-garbitzaileak
eta San Mateok esku bat botatzen zien nahigabeturiko zerga-biltzaileei. Buruko
minik balclin bazenuen, San Agaziori errezatu behar zenion, baina hagineko
minez bazeunden Santa Apolonia askoz entzule hobea zenuen.
Santu kristauek ez zuten jainko politeista zaharren antza bakarrik. Askotan,
jainko horiek berak ziren baina mozorroturik. Adibidez, Irlanda zeltaren jain-
kosa nagusia kristautasuna iritsi aurretik Brigita zen. Irlanda kristautu zenean,
Brigita ere bataiatu egin zuten. Santa Brigita bihurtu zen, eta hura da gaur egun
ere Irlanda katolikoan santurik beneratuena.

ONAREN ETA GAIZKIAREN ARTEKO GUDUA

Politeismoak erlijio monoteistak ez ezik dualak ere sortu zituen. Erlijio dualek
elkarren aurkako bi botere daudela onartzen dute: ongiarena eta gaizkiarena.
Monoteismoak ez bezala, dualismoak sinesten du gaizkia botere independen-
tea dela. Ez dela Jainkoak sortua, ezta haren mendekoa ere. Dualismoak dio
unibertso osoa bi indarrok borrokatzen diren gudu-zelaia dela, eta munduan
gertatzen den oro gatazka horren parte dela.
Dualismoa mundu-ikuskera interesgarria da, modu labur eta sinplean eran-
tzuten baitio gaizkiaren arazoari, giza pentsamenduaren funtsezko kezketako
bati: "Zergatik dago gaizkia munduan? Zergatik dago sufrimendua? Zergatik
gertatzen zaizkie gauza txarrak pertsona onei?" Monoteistek gimnastika inte-
lektuala egin beharra dute, esplikatzeko Jainko orojakile, ahalguztidun eta
perfektuak nola onartzen duen munduan hainbeste sufrimendu izatea. Azalpen
oso ezagun baten arabera, hori gizakiari askatasuna emateko Jainkoak duen era
da. Deabrurik ez balego, gizakiek ezingo lukete aukeratu ongiaren eta gaizkiaren
artean, eta, beraz, ez lukete erabakimenik izango. Hori ez da, ordea, erantzun
intuitiboa, eta berehala beste hainbat galdera sortzen dira. Erabakimenak giza-
kiei gaizkia hautatzea ahalbidetzen die. Berez, askok gaizkia aukeratzen dute,
eta, kontakizun monoteista estandarraren arabera, horrek Jainkoaren zigorra
izan behar du ondorio. Jainkoak aldez aurretik baldin bazekien pertyona jakin

214
Erlijioaren legea

batek bere erabakimena gaizkia hautatzeko erabiliko zuela, eta horren ondorioz
infernuan betiereko torturak jasateko zigorra izango zuela, zergatik sortu zuen
Jainkoak pertsona hura? Teologoek ezin konta ahala liburu idatzi dituzte gal-
dera horiei erantzuteko. Batzuei erantzunak sinesgarriak iruditu zaizkie. Beste
batzuei ez. Ukatu ezin dena da monoteistek zaila daukatela gaizkiaren arazoari
erantzuna aurkitzea.
Dualistentzat, erraza da gaizkia esplikatzea. Gauza txarrak gertatzen zaizkie
pertsona onei ere, mundua ez dagoelako Jainko on baten esku bakarrak gober-
natua. Bada beste botere gaizto independente bat munduan askatuta dabilena.
Gaizkiaren botereak gauza txarrak egiten ditu.
Dualismoak baditu bere desabantailak. Gaizkiaren arazoa konpontzen
badu ere, ordenaren arazoak asaldatzen du. Mundua Jainko bakar batek sortu
bazuen, garbi dago zergatik den hain leku ordenatua, eta zergatik diren gauza
guztiak lege berberen araberakoak. Baina ongia eta gaizkia borrokatzen badi-
ra mundua kontrolatzeko, bietatik zeinek ezartzen ditu elkarren arteko gerra
kosmikoa gobernatzen duten legeak? Etsaiak diren bi estatu borroka daitezke,
biek obeditzen dituztelako fisikaren legeak. Pakistandik jaurtitako misil batek
jo ditzake helburuak Indian, grabitateak era berean funtzionatzen duelako bi
herrialdeetan. Ongia eta gaizkia borrokatzen direnean, zer lege erkideren arabera
aritzen dira nor baino nor, eta nork ezarri zituen lege horiek?
Horrela bada, monoteismoak esplikatzen du ordena, baina gaizkiak asalda-
tzen du. Dualismoak esplikatzen du gaizkia, baina ordenak asaldatzen du. Bada
era logiko bat misterioa argitzeko: argudiatzea Jainko ahalguztidun bat dagoela
unibertso osoa kreatu zuena, eta hori gaizkia dela. Baina historian inork ez du
irentsi hori.
Erlijio dualistek mila urte baino gehiagoko loraldia izan zuten. K.a. 1500
eta K.a. 1000 bitarteko uneren batean Zoroastro deituriko profeta bat lanean
ari zen Erdiko Asiako lekuren batean. Haren sinestea belaunaldiz belaunaldi
transmititu zen, harik eta erlijio dualistarik garrantzitsuena izatera iritsi zen arte:
zoroastrismoa. Zoroastristek mundua Abura Mazda ongiaren jainkoaren eta
Angra Mainyu gaizkiaren jainkoaren arteko gudu kosmiko baten antzekoa zela
uste zuten. Gizakiek ongiaren jainkoari lagundu behar zioten gudu horretan.
Zoroastrismoa erlijio garrantzitsua izan zen Persiako Akemenestar Inperioan
(K.a. 550-330), eta geroago Persiako Sasandar Inperioan erlijio ofiziala izan zen
(K.o. 224-651). Eragin garrantzitsua izan zuen Ekialde Hurbileko eta Erdiko
Asiako ondorengo ia erlijio guztietan, eta beste erlijio dualista batzuk inspiratu
zituen, hala nola gnostizismoa eta manikeismoa.

215
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

K.o. hirugarren eta laugarren mendeetan, manikeismoa Txinatik Ipar Afri-


karaino hedatu zen, eta une batean bazirudien kristautasunari irabaziko ziola,
eta Erromatar Inperioan nagusituko zela. Hala ere, manikeoek Erromaren arima
galdu egin zuten kristauen mesedetan, zoroastrismoaren jarraitzaile zen Sasandar
Inperioa musulman monoteistek menderatu zuten, eta uhin dualista baretu egin
zen. Gaur egun erkidego dualista gutxi batzuek baino ez dute irauten Indian
eta Ekialde Hurbilean.
Alabaina, monoteismoaren gorakadak ez zuen benetan dualismoa desage-
rrarazi. Monoteismo juduak, kristauak eta musulmanak sineste eta praktika
dualista asko bereganatu zituzten, eta guk "monoteismoa" deitzen dugunaren
ideia oinarrizkoenetako batzuk, berez, dualistak dira jatorriz eta espirituz. Ezin
konta ahala kristau, musulman eta juduk gaizkiaren indar ahaltsu batean sinesten
dute, kristauek deabrua edo Satanas deitzen dutenaren antzeko batean. Indar
horrek independenteki jardun dezake, Jainko onaren aurka borroka daiteke,
eta kaosa eragin dezake Jainkoaren baimenik gabe.
Nolatan izan daiteke monoteista bat horrelako sineste dualista baten aldekoa?
(Testamentu Zaharrean inola ere agertzen ez dena bestalde) Logikaz ezinezkoa
da. Edo sinesten duzu Jainko ahalguztidun bakarrarengan edo sinesten duzu
ahalguztidunak ez diren aurkako bi boteretan. Hala ere, gizakiek gaitasun harri-
garria dute kontraesanetan sinesteko. Horrela bada, ez luke harrigarria gertatu
behar milioika kristau, musulman eta judu jainkozalek aldi berean sinestea
Jainko ahalguztidun batengan eta deabru independente batengan. Ezin konta
ahala kristau, musulman eta judu iritsi dira imajinatzera Jainko onak deabrua-
ren aurkako borrokan gure laguntza behar duela ere, eta, hain zuzen, horretan
oinarritu dira, besteak beste, gerra santurako eta gurutzadetarako deiak.
Beste kontzeptu dualista garrantzitsu bat, batez ere gnostizismoan eta
manikeismoan, izan da gorputzaren eta arimaren, materiaren eta espirituaren
arteko bereizketa zorrotza. Gnostikoek eta manikeoek argudiatzen zuten ongia-
ren jainkoak espiritua eta arima sortu zituela, eta materia eta gorputzak, aldiz,
gaizkiaren jainkoaren sorkuntzak izan zirela. Gizakia, ikuspegi horren arabera,
gudu-zelai baten antzeko zerbait da, arima onaren eta gorputz gaiztoarentzat.
Monoteismoaren ikuspegitik, horrek ez du zentzurik. Zergatik bereizi behar
dira horren zehazki gorputza eta arima, edo materia eta espiritua? Eta zergatik
argudiatu gorputza eta materia gaizkia direla? Azken finean, gauza guztiak Jainko
on berberak kreatu zituen. Baina dikotomia dualistek ezinbestean erakarri behar
zituzten monoteistak, hain zuzen haiek laguntzen zietelako gaizkiaren arazoa kon-
pontzen. Horrela bada, kontrakotasun horiek azkenean pentsamendu kp stauaren

216
Erlijioaren legea

eta musulmanaren giltzarri bihurtu ziren. Zeruan, ongiaren jainkoaren esparruan,


alegia, eta infernuan, hots gaizkiaren jainkoaren esparruan, sinestea ere jatorriz
dualista zen. Ez dago Testamentu Zaharrean sineste horren arrastorik, eta hark
inoiz ez du esaten pertsonen arimak bizirik jarraitzen duenik gorputza hil eta gero.
Berez, monoteismoa, historian interpretatu izan den moduan, jainkozko
aterki batean nahasirik dauden ondare monoteista, dualista, politeista eta ani-
misten kaleidoskopio bat da. Batez besteko kristauak Jainko monoteistarengan
sinesten du, baina baita deabru dualistarengan, santu politeistengan eta mamu
animistengan ere. Erlijio gaietako ikertzaileek badute izen bat ideia desberdin eta
are kontraesanezko horiek aldi berean ontzat emate hori eta hainbat jatorritako
erritualen eta praktiken konbinazio hori izendatzeko. Sinkretismoa esaten diote.
Egia esan, sinkretismoa litzateke munduko erlijio handi bakarra.

NATURAREN LEGEA

Orain arte aztertu ditugun erlijio guztiek ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen
dute: guztien muina edo ardatza jainkoengan eta naturaz gaindiko beste entitate
batzuetan duten fedea da. Hori begien bistakoa iruditzen zaie mendebaldeko
biztanleei, sineste monoteistak eta politeistak ezagutzen baitituzte. Berez, ordea,
munduaren historia erlijiosoa ez da mugatzen jainkoen historiara. K.a. lehen
milurtekoan, guztiz bestelako erlijioak hasi ziren zabaltzen Afroasian zehar.
Etorri berriek, esate baterako, jainismoak eta budismoak Indian, taoismoak
eta konfuzianismoak Txinan, eta estoizismoak, zinismoak eta epikureismoak
Mediterraneo aldean, ez zituzten kontuan hartzen jainkoak.
Sineste horiek defendatzen zuten mundua gobernatzen duen gizakiaz gain-
diko ordena lege naturalen emaitza dela, eta ez jainkoen borondate eta apetena.
Naturaren legean oinarrituriko erlijio horietako batzuek jarraitu zuten jainkoen
existentzia aldezten, baina haien jainkoak naturaren legeen pean zeuden, giza-
kien, animalien eta landareen antzera.Jainkoek beren nitxoa zuten ekosisteman,
elefanteek eta arantzurdeek berenak zituzten bezalaxe, baina ezin zitzaketen
naturaren legeak aldatu, elefanteen antzera jainkoek ere ez baitzuten horretarako
ahalik. Aukerako adibidea budismoa da, lege naturalean oinarrituriko antzinako
erlijiorik garrantzitsuena, federik handienetakoa izaten jarraitzen duena.
Budismoaren figura nagusia ez da jainko bat, gizaki bat baizik, Siddhartha
Gautama. Tradizio budistaren arabera, Gautama Himalaiako erreinu txiki baten
oinordekoa zen, K.a. 500 inguruan. Printze gaztea sakon hunkiturik zegoen
inguruan nabari zuen sufrimenduagatik. Ikusi zuen gizonek eta emakumeek,

217
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

haurrek eta adinekoek, denek sufritzen zutela, ez bakarrik gerra, izurrite eta
halako halabeharrezko ezbeharrengatik soilik, baizik eta baita larritasunagatik,
etsipenagatik eta pozik ez egoteagatik ere. Bazirudien horiek guztiak giza izae-
ratik ezin bereizizkoak zirela. Jendeak aberastasuna eta boterea bilatzen du,
jakinduria eta ondasunak eskuratzen ditu, semeak eta alabak sortzen ditu, eta
etxeak eta jauregiak eraikitzen ditu. Hala ere, lortzen duena lortzen duela, ez
dago inoiz pozik. Pobre bizi direnek aberastasunekin amets egiten dute. Milioi
bat dutenek bi milioi nahi dituzte. Bi milioi dituztenek 10 milioi nahi dituzte.
Aberatsak eta ospetsuak ere gutxitan daude gustura. Haiek ere harrapatuta daude
etengabeko kezka eta ardura artean, harik eta gaixotasunak, zahartzaroak eta
heriotzak bukaera garratza ematen dieten arte. Pilatu duten guztia kea bezala
desagertzen da. Bizitza ero-lasterketa bat da. Baina nola ihes egin horri?
Hogeita bederatzi urte zituela, Gautama bere jauregitik desagertu zen
gauerdian, familia eta ondasunak atzean utzita. Etxegabe gisa bidaiatu zuen
erromes, Indiako iparraldean zehar, sufrimenduari alde egiteko bidearen bila.
Ashram monasterio hinduak bisitatu zituen, eta guruen oinetan eseri zen, baina
ezerk ez zuen askatzen erabat, beti gelditzen zitzaion nahigaberen bat. Ez zuen
etsi. Erabaki zuen bakardadean sufrimendua ikertzea, erabat askatzeko metodo
bat aurkitu zuen arte. Sei urte eman zituen gogoeta egiten giza nahigabearen
esentziaz, zioez eta sendabideez. Azkenean konturatu zen sufrimendua ez dutela
eragiten zorigaiztoak, injustizia sozialak edo jainkoen apetek. Ostera, sufrimen-
dua norberaren gogamenaren portaera-ereduek eragiten dutela.
Gautamaren ideia zen gogamenak esperimentatzen duena edozer dela ere,
normalean desira bizi batez erreakzionatzen duela, eta desirak atsekabea dakarre-
la. Gogamenak desatsegina den zerbait esperimentatzen duenean, suminduratik
libratzea irrikatzen du. Gogamenak plazera ematen dion zerbait esperimentatzen
duenean, irrikatzen du plazerak iraun dezan eta areagotu dadin. Horregatik,
gogamena inoiz ez da asetzen, eta aztoraturik egoten da. Hori oso nabaria
izaten da gauza desatseginak esperimentatzen ditugunean, adibidez oinazea.
Oinazeak irauten duen bitartean, ez gaude gustura eta dezakegun guztia egiten
dugu hura saihesteko. Hala ere, gauza atseginak esperimentatzen ditugunean
ere ez gaude inoiz pozik. Beldur gara plazera desagertuko ote den, edo espero
dugu areagotuko dela. Jendeak urtetan amesten du maitasuna aurkituko duela,
baina gutxitan egoten da pozik aurkitzen duenean. Batzuk larritu egiten dira
bikotekideak utziko ote dituen pentsatuta. Beste batzuek sentitzen dute gutxire-
kin konformatu direla, eta norbait hobea aurki zezaketela. Eta denok ezagutzen
ditugu bi sentimenduok izan dituzten pertsonak.
/

218
Erlijioaren legea

··'

(}

• Budak jardun izan zuen eskualdea


• Budismoa antzina erlijio nagusia zen eskualdea
mtf Budismoa gaur egun erlijio nagusia den eskualdea

6 MAPA: Budismoaren hedapena

Jainko handiek bidal diezagukete euria, erakunde sozialek justizia eta osa-
sun-zaintza ona eman diezagukete, zorte onak kasualitatez aberastu gaitzake,
baina ezerk ez ditzake alda gure oinarrizko portaera-ereduak. Hortaz, erregerik
handienak ere kondenatuta daude nahigabeturik bizitzera, etengabe ihes eginez
nahigabetik eta oinazetik, beti plazer handiagoen bila.
Gautama ohartu zen bazela era bat sorgin-gurpil horretatik irteteko. Goga-
menak zerbait atsegina edo desatsegina esperimentatzen duenean, ulertzen baditu
gauzak ·diren bezala, orduan ez dago sufrimendurik. Tristura esperimentatzen
baduzu tristura joatea desiratu gabe, tristura sentitzen jarraitzen duzu, baina ez
duzu sufritzen harekin. Izan daiteke aberastasuna tristuran. Poza esperimen-
tatzen baduzu desiratu gabe pozak iraun dezan eta areagotu dadin, jarraitzen
duzu poza sentitzen gogameneko bakea galdu gabe.
Baina nola lortu gogamenak onar ditzan gauzak diren bezala, desirarik
gabe? Onartzea tristura tristura bezala, poza poz bezala, oinazea oinaze bezala?

219
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

Gautamak arau etiko sorta batean oinarritu zituen gogoeta-teknika horiek;


pertsonei benetako esperientzian zentratzen eta irrikak eta fantasiak alde batera
uzten laguntzea zen arau horien helburua. Praktika horiek gogamena entrena-
tzen dute, arreta guztia galdera honetan jartzeko: "Zer ari naiz esperimentatzen
orain" eta ez beste honetan: "Zer esperimentatu beharko nuke horren ordez?"
Zaila da gogamen-egoera horretara iristea, baina ez da ezinezkoa.
Gautamak arau etiko batzuetan oinarritu zituen gogoeta-teknikak, eta arau
horien helburua zen pertsonei benetako esperientzian zentratzen laguntzea eta
fantasietan ez jausteko jarraibideak ematea. Bere jarraitzaileak hezi zituen hil-
ketarik ez egiteko, sexu aldetik promiskuoak ez izateko, lapurretarik ez egiteko,
ekintza horiek ezinbestean irrikaren sua bizitzen dutelako (boterearen, plazer
sentsualaren edo aberastasunaren bila). Garrak guztiz itzalita daudenean, nirvana
deritzon poz- eta lasaitasun-egoera perfektu batek ordezkatzen du irrika. Nirvana
hitzaren adiera literala "sua itzaltzea" da. Nirvanara heltzea lortu dutenak guztiz
libratzen dira sufrimendutik. Errealitatea argitasunik handienaz esperimentatzen
dute, fantasietatik eta liluretatik libre. Seguruenik, jarraituko dute gauza desa-
tseginekin eta oinazearekin topo egiten, baina horrelako esperientziek ez diete
atsekaberik eragingo. Irrikarik ez duen pertsonak ezin du sufritu.
Tradizio budistaren arabera, Gautama bera heldu zen nirvanara, eta guztiz
libratu zen sufrimendutik. Horregatik deitzen zioten "Buda", esan nahi baita
"buruargia". Budak handik aurrerako bizitza osoa bere aurkikuntzak besteei
azaltzen eman zuen, guztiak libratu ahal izan zitezen sufrimendutik. Bere ira-
kaspenak lege bakarrean laburbildu zituen: sufrimendua irrikatik sortzen da;
sufrimendutik guztiz libratzeko modu bakarra irrikatik guztiz libratzea da; eta
irrikatik guztiz libratzeko modu bakarra errealitatea den bezala esperimentatzeko
gogamena entrenatzea da.
Lege hori, dharma edo dhamma izenez ezagutzen dena, budistek naturaren
lege unibertsaltzat daukate. "Sufrimendua irrikatik sortzen da" maxima beti
eta nonahi da egia, fisika modernoan E eta mc2 beti berdinak diren bezalaxe.
Budistek lege horretan sinesten dute, eta beren jarduera guztien euskarritzat
hartzen dute.Jainkoengan sinestea, bestalde, haientzat garrantzi gutxiagokoa da.
Hauxe da erlijio monoteisten lehen printzipioa: "Jainkoa existitzen da. Zer nahi
du nigandik?" Budismoaren lehen printzipioa, berriz, beste hau: "Sufrimendua
existitzen da. Nola ihes egin diezaioket?"
Budismoak ez du ukatzen jainkoen existentzia; euriak eta garaipenak ekar
ditzaketen izaki boteretsu gisa definitzen dituzte, baina haiek ez dute eraginik
sufrimendua irrikatik sortzen dela dioen legean. Pertsona baten ~gamena

220
Erlijioaren legea

libre baldin badago irrikatik, ez dago jainkorik hura miserable egin dezakeenik.
Alderantziz, behin pertsona baten gogamenean irrika sortzen bada, unibertsoko
jainko guztiek ezin dute salbatu sufrimendutik.
Hala ere, erlijio monoteistak bezalatsu, budismoaren antzera lege natura-
lean oinarrituriko erlijioak inoiz ez dira benetan jainkoak gurtzetik libratzen.
Budismoak esaten dio jendeari sufrimendutik guztiz libratzeko, azken helburua
bilatu behar duela, eta ez bidean zehar dauden geltokiak; esate baterako, abe-
rastasun ekonomikoa eta botere politikoa. Hala ere, budisten ehuneko 99k ez
zuen lortzen nirvanara heltzea, eta etorkizunean noizbait iristea espero bazuen
ere, bizitzaren parte gehiena lorpen praktikoak lortu nahian ematen zuen. Beraz
jarraitzen zuten zenbait jainko gurtzen, hala nola jainko hinduak Indian, Bon
jainkoak Tibeten eta Xinto jainkoak Ja ponian.
Gainera, denbora joan ahala, sekta budistek buden eta bodhisattven pan-
teoiak garatu zituzten. Izaki horiek gizakiak nahiz ez-gizakiak dira, c;ta sufri-
mendutik guztiz libratzeko gaitasuna dute, baina beren askapena errukiaren
mesedetan ahazten dute, miseriaren zikloan harrapaturik dauden ezin konta
ahala izakiri laguntzeko.Jainkoak gurtu ordez, budista asko izaki buruargi horiek
gurtzen hasi ziren, eta haiei laguntza eskatzen, nirvanara heltzeko ez ezik, baita
arazo praktikoei aurre egiteko ere. Horrela bada, buda eta bodhisattva asko
aurkitzen ditugu Asia Ekialdean zehar, beren denbora euria ekartzen, izurriteak
geldiarazten eta are gerra odoltsuak irabazten ematen dutenak, otoitzen, lore
koloretsuen, intsentsu urrintsuaren, eta arroz eta gozokizko oparien truke.

GIZAKIAREN GURTZA

Azken 300 urteak sekularizazioa hazi den aro gisa deskribatzen dira askotan,
eta esaten da denbora horretan erlijioak garrantzia galduz joan direla. Erlijio
teistez ari baldin bagara, neurri handi batean hori egia da. Baina kontuan hartzen
baditugu lege naturalean oinarrituriko erlijioak, orduan ikusten da modernitatea
erlijiozaletasun handiko aroa dela, misiolaritza-ahalegin paregabeak egin direla
aro horretan, eta historiako erlijio-gerra odoltsuenak gertatu direla. Mundu
modernoan lege naturalean oinarrituriko hainbat erlijio berri agertu dira, hala
nola liberalismoa, komunismoa, kapitalismoa, nazionalismoa eta nazismoa. Fede
horiei ez zaie gustatzen erlijio direnik esatea, eta ideologiatzat hartzen dute beren
burua. Baina hori ariketa semantiko hutsa da. Erlijio bat baldin bada gizakiaz
gaindiko ordena batean sinestean oinarrituriko giza arauen sistema bat, sobietar
komunismoa islama bezain erlijio zen.

221
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

Islama eta komunismoa desberdinak dira, jakina, islamak jainko ahalguz-


tidun kreatzaile baten mandatutzat hartzen baitu mundua gobernatzen duen
gizakiaz gaindiko ordena, eta sobietar komunismoak, aldiz, ez du jainkoengan
sinesten. Baina budismoak ere ez die garrantzi handirik aitortzen jainkoei, eta,
hala ere, erlijioen artean sailkatu ohi dugu. Budistek bezalaxe komunistek ere
giza ekintzak gidatu behar lituzkeen lege natural eta ezin aldatuzkoen gizakiaz
gaindiko ordena batean sinesten zuten. Budistek naturaren legea Siddharta
Gautamak aurkitu zuela sinesten duten bezala, komunistek sinesten zuten
naturaren legea Karl Marxek, F riedrich Engelsek eta Vladimir Ilitx Leninek
aurkitu zutela. Baina aipatutakoez gain, budismoak eta komunismoak badute
bestelako antzekotasunik. Beste erlijio batzuek bezala, komunismoak ere baditu
bere idazki sakratuak eta bere liburu profetikoak, hala nola Marxen Das Kapital,
iragarri zuena historia laster bukatuko zela proletariotzaren garaipenarekin.
Komunismoak bazituen bere jaiak eta ospakizunak, esate baterako, Maiatzaren
Lehena eta Urriko Iraultzaren urteurrena. Bazituen bere teologoak, dialektika
marxistaren jarraitzaileak, eta sobietar armadaren unitate bakoitzak bazuen
kapilau bat, komisarioa zeritzona, soldaduen eta ofizialen debozioaren monitore
zena. Komunismoak bazituen martiriak, gerra santuak eta heresiak, adibidez,
troskismoa. Sobietar komunismoa erlijio fanatiko eta misiolaria zen, eta espero
zen Marxen eta Leninen ebanjelioa zabalduko zuela, are gizon-emakumeen
bizitzaren truke.
Irakurle batzuk oso deseroso sentituko dira arrazoitzeko era honekin. Hobeto
sentiarazten bazaitu, libre zara esateko komunismoa ideologia dela eta ez erlijioa.
Ez dago alderik. Fedeak bana ditzakegu bi sailetan: alde batetik jainkoetan zen-
traturiko erlijioak eta bestetik lege naturaletan oinarritzen direla aldarrikatzen
duten jainkorik gabeko erlijioak. Baina orduan, kontsekuente izateko, zenbait
sekta budista, taoista eta estoizista ideologien sailean sartu beharko genituzke
eta ez erlijioen sailean. Alderantziz, onartu beharko genuke ideologia moderno
askotan jainkoengan sinesteak irauten duela, eta haietako batzuk, batez ere
liberalismoak, ez dutela zentzu handirik sineste hori gabe.

Ezinezkoa litzateke fede moderno guztien historia hemen azaltzea, batez ere ez
daudelako muga garbiak haien artean. Monoteismoa eta herritarren budismoa
bezain sinkretikoak dira fede modernoak. Budista batek jainko hinduak gurtu
litzakeen bezalaxe, eta monoteista batek Satan existitzen dela sinets lezakeen
bezalaxe, gaur egungo estatubatuar tipiko bat aldi berean nazionalista da (Ame-
rikako Estatu Batuek historian zeregin berezia dutela sinesten du) ,1 merkatu

222
Erlijioaren legea

ERLIJIOA

Giza arau eta balioak l Gizakiaz gaindiko ordenan sinestea

• •
Futbola Erlatibitatearen
teoria

Erlijioa gizakiaz gaindiko ordena batean sinestean oinarrituriko giza arau eta balioen sistema
bat da. Erlatibitatearen teoria ez da erlijio bat, (orain arte behintzat) ez dagoelako hartan oina-
rrituriko araurik eta baliorik. Futbola ez da erlijio bat, inork ez duelako argudiatzen bere arauek
gizakiaz gaindiko aginduak islatzen dituenik. Islama, budismoa eta komunismoa erlijioak dira,
horiek guztiak gizakiaz gaindiko ordena batean sinestean oinarriturik dauden giza arau eta ba-
lioen sistemak direlako. (Kontuan izan ez direla gauza bera "gizakiaz gaindiko" eta "naturaz
gaindiko". Naturaren lege budista eta historiaren lege marxistak gizakiaz gaindikoak dira, ez
direlako gizakien legeetan oinarrituak. Hala ere ez dira naturaz gaindikoak.)

librearen kapitalista da (lehia irekia eta norberaren interesa bilatzea direla gizarte
aberats bat sortzeko biderik egokienak sinesten du), eta humanista liberala da
(sinesten du gizakiei kreatzaileak ezin besterenduzko eskubide batzuk eman
dizkiela). Nazionalismoa 18. kapituluan aztertuko dugu. Kapitalismoak, erlijio
modernoetan arrakastatsuenak, kapitulu oso bat merezi du, 16. kapitulua, eta
haren sineste eta erritual nagusiak azaltzen dira bertan. Kapitulu honen ondoko
orrialdeetan erlijio humanistak tratatuko ditugu.
Erlijio teistek jainkoen gurtza dute ardatz. Erlijio humanistek gizadia gurtzen
dute, edo, hobeto esateko, Homo sapiensa. Humanismoak sinesmen hau du oina-
rrian: Homo sapiensak natura sakratu eta bakarra duela, beste animalia guztien
eta beste fenomeno guztien izaeraren aldean funtsez desberdina. Humanistek
sinesten dute Homo sapiensaren izaera bakarra munduko gauzarik garrantzitsue-
na dela, eta berak zertzen duela unibertsoan gertatzen den guztiaren esanahia.
Jainko gorena Homo sapiensaren ongia da. Munduko enparauak eta beste gauza
guztiak existitzen dira espezie horren onerako.

223
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

Humanista guztiek gizadia gurtzen dute, baina ez daude ados definizio


horretan. "Gizadia"ren definizio zehatzaz eztabaidak dituzten elkarren aurkako
hiru sektatan zatitu izan da humanismoa; gisa berean borrokatzen ziren kristauen
sekta aurkariakJainkoaren definizio zehatza ezartzeko. Gaur egun, sekta huma-
nistarik garrantzitsuena humanismo liberala da, sinesten duena "giza izaera"
gizabanakoen nolakotasuna dela, eta gizabanakoen askatasuna, beraz, sakrosan-
tua dela. Liberalek diotenaren arabera, gizadiaren izaera sakratua Homo sapiens
bakoitzari dagokio. Gizabanakoaren muinak esanahia ematen dio munduari,
eta hura da autoritate etiko eta politiko guztien iturburua. Dilema etiko edo
politiko batekin topo egiten badugu, geure barnera begiratu eta geure barneko
ahotsa entzun behar dugu, giza izaeraren ahotsa. Humanismo liberalaren agindu
nagusiek barneko ahots horren askatasuna intrusiotik eta kaltetik babesteko
helburua dute. Agindu horiei, batera hartuta, "giza eskubideak" esaten zaie.
Horregatik gaitzesten dituzte liberalek, adibidez, tortura eta heriotza-zigorra.
Europa modernoan, hasieran uste zuten hiltzaileek ordena kosmikoa bortxatzen
eta desorekatzen zutela. Kosmosa berriz orekara eramateko, beharrezkoa zen
gaizkilea torturatzea eta jendaurrean hiltzea, horrela mundu guztiak ikusi ahal
izan zezan ordena berrezartzen zela. Hiltze ikaragarriak ikustea oso gogoko
denbora-pasa zuten londrestarrek eta paristarrek Shakespeareren eta Molie-
reren garaian. Gaur egungo Europan, hilketak gizadiaren izaera sakratuaren
bortxaketatzat hartzen dira. Ordena berrezartzeko, gaur egungo europarrek ez
dituzte torturatzen eta hiltzen gaizkileak. Horren ordez, "gizatiarrena" iruditzen
zaien zigorra ezartzen diote hiltzaileari, eta, modu horretara, gaztigatzen dute;
beraz, haren giza santutasuna babesten eta are berregiten dute. Hiltzailearen
giza izaera errespetatzen delarik, mundu guztiari gogorarazten zaio gizadiaren
santutasuna, eta ordena berrezartzen da. Hiltzailea defendatzen delarik, zuzendu
egiten dugu hiltzaileak okertu duena.
Humanismo liberalak gizakiak santutzen dituen arren, ez du ukatzen Jain-
koa existitzen denik, eta, berez, sineste monoteistetan du oinarria. Gizabanako
bakoitzaren izaera aske eta betierekoan sineste liberala, banakoen arima aske
eta betierekoen sineste kristau tradizionalaren zuzeneko ondarea da. Arima
betierekoak eta Jainko Kreatzailea aintzakotzat hartu gabe, zailtasun gogaikarria
bihurtzen da liberalentzat azaltzea zer duen hain berezia sapiens banakoak.
Beste sekta garrantzitsu bat humanismo sozialista da. Sozialistek sinesten
dute "giza izaera" kolektiboa dela eta ez indibiduala. Sakratutzat daukate ez
gizabanako bakoitzaren barneko ahotsa, Homo sapiens espezie osoa baino.
Humanismo liberalak gizabanakoentzat ahalik eta askatasunik handien' bilatzen

224
Erlijioaren legea

du, eta humanismo sozialistak, aldiz, gizaki guztien arteko berdintasuna bilatzen
du. Sozialistek diotenaren arabera, desberdintasuna gizadiaren santutasunaren
aurkako biraorik txarrena da, gizakien bigarren mailako nolakotasunei ema-
ten dielako lehentasuna, haien esentzia unibertsalari eman ordez. Adibidez,
aberatsak pribilegiatzen direnean pobreen gainetik, diruari balio handiagoa
aitortzen diogu, gizaki guztien esentzia unibertsalari baino, eta hori berbera da
aberatsentzat nahiz pobreentzat.
Humanismo liberala bezala, humanismo sozialista zimendu monoteisten
gainean dago eraikita. Gizaki guztiak berdinak diren ideia, arima guztiak Jain-
koaren aurrean berdinak diren monoteismoaren uste osoaren bertsio berritua
da. Monoteismo tradizionaletik benetan eten den sekta humanista bakarra
humanismo ebolutiboa da. Sekta horren ordezkaririk ospetsuena naziena da.
Naziak eta beste sekta humanistak bereizten zituena "gizadiaren" definizioa zen.
Nazien definizioak eboluzioaren teoriaren eragin handia zuen. Beste humanistek
ez bezala, naziek sinesten zuten gizadia ez dela unibertsala eta betierekoa, baizik
eta espezie mutakor bat, eboluziona dezakeena edo endeka daitekeena. Gizakiak
eboluziona dezake supergizaki bihurtzeko edo endeka daiteke subgizaki izatera.
Nazien asmo nagusia gizadia endekatzetik babestea zen eta hoberanzko
eboluzioa bultzatzea. Horregatik esaten zuten naziek ariarren arraza, gizadiaren
formarik aurreratuena, babestu eta bultzatu egin behar zela, eta aitzitik ende-
katutzat jotzen zituzten Romo sapiensaren aldaerak, hala nola juduak, ijitoak,
homosexualak eta gaixotasun mentalak dituztenak, baztertu eta are sarraskitu
egin behar zirela. Naziek zioten Romo sapiensa bera antzinako gizaki batzuen
populazio "jaso" batek eboluzionatu zuenean agertu zela, eta neanderthalen
moduko populazio "eskasak" desagertu egin zirela. Populazio desberdin horiek
azken finean ez ziren arraza desberdinak baino, baina independenteki ebolu-
zionatu zuten beren eboluzio-bideetan. Hori berriro ere gerta liteke. Naziek
ziotenaren arabera, dagoeneko Romo sapiensa zenbait arrazatan banatu da,
bakoitza bere nolakotasun propioekin. Arraza horietako batek, ariar arrazak,
zituen nolakotasunik finenak, hau da arrazionalismoa, edertasuna, integritatea,
prestasuna. Hortaz, ariar arrazak zuen gizakia supergizaki bihurtzeko gaitasuna.
Beste arraza batzuk, esate baterako, juduak eta beltzak, gaur egungo neandertha-
lak ziren, nolakotasun eskasagoak zituztenak. Uzten bazitzaien gurutzatzen eta
bereziki ariarrekin ezkontzen, endeka zitzaketen giza populazio guztiak eta
kondena zezaketen Romo sapiensa desagertzera.
Harrezkero biologoek gezurtatu dute nazien arrazen teoria. Batez ere
1945etik aurrera egin diren genetikako ikerketek frogatu dute giza leinuen arteko

225
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

desberdintasunak naziek postulatzen zituztenak baino askoz txikiagoak direla.


Baina ondorio horiek nahiko berriak dira. 1933an jakintza zientifikoa artean
mugatua zenez, nazien usteak ez zeuden hain lekuz kanpo. Hainbat giza arraza
existitzen zirela, arraza zuria jasoagoa zela, eta arraza jasoago hori babestu eta
landu behar zela, uste oso zabalduak ziren mendebaldeko elite gehienen artean.
Mendebaldeko unibertsitate prestigiotsuenetako ikertzaileek, garai hartako
metodo zientifiko ortodoxoak erabiltzen zituztenek, arraza zurikoak afrikarrak
edo indiarrak baino adimentsuagoak, etikoagoak eta trebeagoak zirela ustez
frogatu zuten lanak argitaratu zituzten. Washington, Londres eta Camberrako
politikariek jakintzat eman zuten beren eginkizuna zela arraza zuria adultera eta
endeka ez zedin zaintzea, adibidez, Txinatik eta are Italiatik ariar herrialdeeta-
rako, adibidez AEBetarako eta Australiarako, immigrazioa mugatuz.

ERLIJIO HUMANISTAK- GIZADIA GURTZEN DUTEN ERLIJIOAK

Humanismo liberala Humanismo sozialista Humanismo ebolutiboa

Homo sapiensak izaera bakar eta sakratua du, beste izaki eta fenomeno guztien
izaeratik funtsez desberdina dena. Ongi gorena gizadiaren ongia da.

"Giza izaera" indibiduala "Giza izaera" kolektiboa "Gizadia" espezie


da eta Homo sapiens da eta Homo sapiens mutakorra da. Gizakiak
bakoitzarengan dago. espezie osoan dago. endeka daitezke
subgizakietara edo
eboluziona dezakete
supergizakietara.
Agindu nagusia Homo Agindu nagusia Homo Agindu nagusia
sapiens bakoitzaren barne sapiens espeziearen gizadia subgizakietara
muina eta askatasuna barruan berdintasuna endekatzetik babestea
babestea da. babestea da. eta supergizonetara
eboluziona dezan
bultzatzea da.

Posizio horiek ez ziren aldatu, besterik gabe ikerketa zientifiko berriak argi-
taratu zirelako soilik. Garapen soziologiko eta politikoak askoz aldaketa-eragile
ahaltsuagoak izan ziren. Zentzu honetan, Hitler-ek ez zuen bere hilobia bakarrik
zulatu, arrazakeriarena ere bai. Bigarren Mundu Gerra abiarazi zuenean, bere
etsaiak "gu" eta "haiek" argi eta garbi bereiztera behartu zituen. Gero, nazien
ideologia hain arrazista zelako, hain zuzen, arrazakeria belzturik geratu zen

226
Erlijioaren legea

30 IRUDIA: Propaganda naziaren posterra, eskuinean "arraza puruko ariar" bat eta ezkerrean
"arraza nahasiko" bat erakusten dituena. Garbi dago naziek giza gorputza miresten zutela, eta
baita ere beldur zirela arraza eskasagoek gizadia kutsatu eta endekatuko ote zuten.

mendebaldean. Baina aldaketak denbora behar izan zuen. Zurien gailentasunak


jarraitu zuen izaten ideologia nagusia AEBetako politikan, gutxienez 1960ko
hamarkada arte. Australia Zuriaren politikak mugatu egiten zuen zuriak ez ziren
pertsonen migrazioa, eta indarrean jarraitu zuen 1973 arte. Australiar aborigenek
ez zituzten izan eskubide politiko berak 1960ko hamarkada arte, eta askori ez
zieten uzten hauteskundeetan bozkatzen, herritar gisa funtzionatzeko egokitzat
ez zituztelako hartzen.
Naziek ez zuten gorrotatu gizadia. Humanismo liberalaren, giza eskubideen
eta komunismoaren aurka borrokatu ziren, hain zuzen, gizadia miresten zutelako
eta giza espezieen gaitasun handian sinesten zutelako. Baina, eboluzio darwi-
nistaren logikari jarraikiz, argudiatzen zuten hautespen naturalari utzi behar
zitzaiola banako desegokiak garbitzen, eta bizirik irauteko eta ugaltzeko egokie-
nak bakarrik uzten. Ahulei lagunduz, liberalismoak eta komunismoak banako
desegokiei bizirik irauten uzteaz gainera, ugaltzeko aukera ere ematen zieten, eta,

227
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA

31 IRUDIA: 1933ko komiki nazi bat. Hitler


supergizakia sortzen ari den eskultore gisa
agertzen da. Intelektual liberal betaurreko-
dun bat zur eta lur dago supergizakia sortze-
ko behar den indarkeria ikusita. (Ikus halaber
:Dtr llilb~ouer :Deutfd)fonb~
giza gorputzaren goreste erotikoa).

beraz, hautespen naturala eragozten zuten. Horrelako mundu batean, gizakirik


egokienak ezinbestean ito egingo lirateke, egokitu gabeko gizaki endekatuen
itsasoan. Eta gizadia gero eta moldagaitzago bihurtuko litzateke belaunaldiak
igaro ahala, eta azkenean desagertu egingo litzateke.
1942ko biologia-ikasliburu aleman batek "Naturaren legeak eta gizakia"
izenburua duen kapituluan dio, naturaren lege gorena dela izaki guztiak bizirik
irauteko borroka gupidagabe batean sarturik daudela. Landareak lurragatik nola
lehiatzen diren, eta kakalardoak bikotekidea aurkitzeko nola borrokatzen diren
eta abar deskribatu ostean, ikasliburuak ondorio hau ateratzen du:

Bizitzeko gudua gogorra eta errukigabea da, baina bizitza mantentzeko era
bakarra da. Borroka horrek bizitzeko desegokia den guztia kentzen du, eta bizirik
irauteko gai den guztia hautatzen du ... Lege natural horiek ezin ukatuzkoak dira;
bizidunek frogatzen dituzte, bizirik irautearekin berarekin. Errukigabeak dira. Haien
aurka jartzen direnak garbituak izango dira. Biologiak ez digu hitz egiten animaliez
eta landareez soilik, gure bizitzetan jarraitu beharreko legeak ere erakusten dizkigu,
eta bizitzeko eta lege horien arabera borrokatzeko nahia indartzen dizkigu. Bizitzaren
esanahia borroka da. Gaixoa lege horien aurka bekatu egiten duena! /

228
Erlijioaren legea

Ondoren Mein Kampfliburutik harturiko aipu bat dago: "Naturaren burdinazko


logika borrokatzen saiatzen den pertsonak, halaber, borrokatzen ditu horrekin gizaki
gisa duen bizitza izateagatik eskertu beharko lituzkeen printzipioak. Naturaren aurka
borrokatzeak norberaren suntsipena dakar" 3

Hirugarren milurtekoaren hasieran, humanismo ebolutiboaren etorkizuna ez


dago garbi. Hitler-en aurkako gerra bukatu ondoko hirurogei urtean, tabua izan
zen humanismoa eboluzioarekin erlazionatzea, eta Homo sapiensa hobetzeko
metodo biologikoen erabilera proposatzea. Baina gaur egun egitasmo horiek
berriro boladan daude. Inork ez du hitz egiten arraza eskasagoak edo jende
apalagoa sarraskitzeaz, baina askok aurreikusten dute giza biologiaz dugun gero
eta ezagutza handiagoa supergizakiak sortzeko erabiltzea.
Aldi berean, osin handia ari da irekitzen humanismo liberalaren aldekoen
eta bizitzaren zientzien azken aurkikuntzen artean, eta ezingo dugu arrakala
hori aintzat hartu gabe luzaroan jarraitu. Gure sistema politiko eta judizial
liberalek sinesmen hauxe dute oinarrian: gizabanako orok barne izaera sakratu
ezin zatituzkoa eta ezin aldatuzkoa duela, izaera horrexek emateri diola zentzua
munduari eta horixe dela autoritate etiko eta politiko guztien iturburua. Giza-
banako bakoitzaren barnean dagoen arima aske eta betierekoaren sinesmen
kristau tradizionalaren berraragiztatzea da hori, nahiz eta azken 200 urteotan,
bizitzaren zientziak sinesmen kristau hori erabat higatzen aritu diren. Giza
organismoaren barne funtzionamendua aztertzen duten zientzialariek ez dute
arimarik aurkitu hor. Gero eta gehiago argudiatzen dute giza portaera hormonek,
geneek eta sinapsiek zertzen dutela, eta ez erabakimenak; hau da, txinpantzeen,
otsoen eta inurrien portaera zertzen duten indar berberek. Gure sistema poli-
tiko eta judizialak neurri handi batean aurkikuntza desegoki horiek tapizpera
eskobatzen saiatzen dira. Baina guztiz zintzoak izanik, zenbat denbora manten
dezakegu biologia saila eta zuzenbide eta zientzia politikoen sailak banantzen
dituen horma?

229

You might also like