Professional Documents
Culture Documents
Harari Erlijioa PDF
Harari Erlijioa PDF
ERLIJIOAREN LEGEA
204
Erlijioaren legea
205
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
neurrian, erlijio unibertsal eta misiolariak K.a. lehen milurtekoan agertu ziren
lehenbizikoz. Haiek agertzea historiako iraultzarik garrantzitsuenetakoa eta
gizadia batzeko funtsezko ekarpena izan zen, inperio unibertsalak eta diru
unibertsala agertzearen parekoa.
ARKUMEAK ISILARAZIZ
Animismoa zenean sineste-sistema nagusia, giza arau eta balioek kontuan izan
behar zituzten beste hainbat izakiren ikuspegiak eta interesak, hala nola animalia,
landare, maitagarri eta mamuenak. Adibidez, Ganges Haraneko ehiztari-biltzaile
talde batek arau bat jar zezakeen, jendeari pikondo bereziki handi bat botatzea
debekatzeko, bestela pikondo espiritua haserretuko zelako, eta mendekua har-
tuko zuelako. Beste ehiztari-biltzaile talde batek, Indo Haranean bizi zenak,
debeka zezakeen jendeak azeri buztan-zuriak ehizatzea, azeri buztan-zuri batek
behin jakinarazi ziolako adineko emakume jakintsu bati non aurki zezaketen
taldekoek obsidiana preziatua.
Horrelako erlijioek joera zuten ikuspegiz oso tokikoak izateko eta leku,
klima eta fenomeno jakin batzuen bereizgarriak azpimarratzeko. Ehiztari-
-biltzaile gehienek mila kilometro karratu baino askoz azalera handiagoa
izaten ez zuen eskualde batean ematen zuten bizitza osoa. Bizirik irauteko,
haran jakin bateko biztanleek beren harana arautzen zuen gizakiaz gaindiko
ordena ulertu behar zuten, eta horren araberako portaera izan behar zuten.
Ez zuen zentzurik urruneko haran bateko biztanleak arau berberen arabera
joka zezaten konbentzitzen ahalegintzeak. Indoko jendeak ez zuen Gangesera
misiolariak bidaltzeko lanik hartzen, hangoak konbentzitzeko ez zezatela azeri
buztan-zuririk ehiza.
Laborantzaren iraultza, dirudienez, iraultza erlijioso batekin batera gertatu
zen. Ehiztari-biltzaileek Homo sapiensaren estatus berekotzat har zitzaketen
landare basatiak biltzen zituzten, eta animalia basatiei jazartzen zieten. Ardia
ez zen gizakia baino gutxiago, gizakiak ardiak ehizatzen zituelako, gizakia tigrea
baino gutxiago ez zen bezalaxe, tigreek gizakiak ehizatzen zituztelako. Izakiak
batzuk besteekin zuzenean komunikatzen ziren, eta partekatzen zuten habitata
gobernatzeko erregelak negoziatzen zituzten. Ostera, laborariak landareen
eta animalien jabe ziren, eta haiek manipulatzen zituzten, eta nekez beheratu
zitezkeen mailaz bere ondasunekin negoziatzeko. Horregatik, Laborantzaren
iraultzak erlijioan izan zuen lehen eragina mahai biribil espiritual bateko kide
berdinak ziren landareak eta animaliak jabetza bihurtzea izan zen. /
206
Erlijioaren legea
Horrek, ordea, arazo larri bat sortu zuen. Abeltzainek nahi izan zezaketen
beren ardiak erabat kontrolatzea, baina bazekiten garbi kontrola mugatua zela.
Itxi zitzaketen ardiak kaiolatan, ahariak zikira zitzaketen, eta arkume emeak
aukera zitzaketen hazteko, baina ezin zuten segurtatu ardiak arkume osasuntsuz
erdiko zirenik, eta ezin zuten saihestu epidemia hilgarriak agertzea. Nola berma
zezaketen, orduan, artaldeen emankortasuna?
Jainkoen jatorriari buruzko oinarrizko teoria batek dio jainkoak garrantzitsu
bihurtu zirela, arazo horri soluzioa ematen ziotelako. Jainkoek, hala nola eman-
kortasunaren jainkosak, zeruaren jainkoak eta medikuntzaren jainkoak garrantzia
hartu zuten, landareek eta animaliek hitz egiteko abilezia galdu zutenean, eta
jainkoen zeregin nagusia gizakien eta landare eta animalia mutuen arteko artekari
izatea zen. Antzinako mitologiaren parte handi bat, berez, legezko kontratu bat
da, eta horren arabera gizakiek jainkoei hitzematen diete betiko debozioa, lan-
dareen eta animalien kontrolaren truke. Genesiaren liburuaren lehen kapituluak
horren adibide bikaina dira. Milaka urtean Laborantzaren iraultzaren ondoren,
liturgia erlijiosoa, batez ere, gizakiek arkumeak sakrifikatzean, eta ardoa eta
pastelak botere jainkotiarrei eskaintzean zetzan, eta jainkoek ordainetan uzta
ugariak eta artalde emankorrak emango zituzten.
Laborantzaren iraultzak hasieran askoz eragin txikiagoa zuen sistema animis-
taren beste kideen estatusean, hala nola harkaitz, iturri, mamu eta deabruenean.
Alabaina, haiek ere pixkanaka estatusa galdu zuten, jainko berrien mesedetan.
Jendeak ehunka kilometro karratu gutxiko lurralde mugatuetan bizitza osoa
ematen zuenez, bere behar gehienei erantzun ziezaieketen tokiko espirituek.
Baina behin erreinuak eta merkataritza-sareak zabaldu eta gero, jendeak ahal-
men handiagoko entitateekin jarri behar izan zuen harremanetan; hala, entitate
horien boterea eta autoritatea erreinu oso batera edo merkataritza-haran oso
batera heltzen ziren.
Behar horiei erantzuteko saiakerak erlijio politeistak (grekozko: poly = asko,
theos =jainko) agertzea ekarri zuen. Erlijio horiek ulertu zuten mundua jainko
ahaltsu batzuek kontrolatzen zutela; esate baterako, emankortasunaren jain-
kosak, euriaren jainkoak eta gerraren jainkoak. Gizakiek dei egin ziezaieketen
jainko haiei, eta jainkoek, debozioak eta sakrifizioak jasotzen bazituzten, euria,
garaipena eta osasuna emateko lana har zezaketen.
Animismoa ez zen erabat desagertu politeismoa iritsi zenean. Deabruek,
maitagarriek, mamuek, harkaitz sakratuek, iturri sakratuek eta zuhaitz sakra-
tuek jarraitu zuten ia erlijio politeista guztien parte izaten. Espiritu haiek jainko
handiek baino askoz garrantzi gutxiago zuten, baina nahiko onak ziren pertsona
207
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
IDOLATRIAREN ONURAK
208
Erlijioaren legea
209
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
zituztela inperioaren jainkoak eta erritualak, jainko eta erritual haiek inperioa
babesten eta zilegitzen zutenez. Hala ere, ez zieten eskatzen beren tokiko jainkoak
eta erritualak uzteko. Azteka Inperioan, mendeko herriak behartzen zituzten
Huitzilopochlirentzako tenpluak eraikitzera, baina tokiko jainkoak gurtzeko
tenpluen ondoan jasotzen zituzten, eta ez haiek ordezkatuz. Kasu askotan,
elite inperialak berak herri menderatuaren jainkoak eta erritualak beregana-
tzen zituen. Erromatarrek pozik gehitu zituzten beren panteoian Zibele asiar
jainkosa eta Isis egiptoar jainkosa. Erromatarrek luzaro toleratu ez zuten jainko
bakarra kristauen jainko monoteista eta ebanjelizatzailea izan zen. Erromatar
Inperioak ez zien eskatzen kristauei beren sinesteak eta erritualak uzteko, baina
espero zuen haiek errespetatuko zituztela inperioa babesten zuten jainkoak eta
enperadorearen jainkotasuna. Hori leialtasun politikoaren aitorpentzat hartzen
zen. Kristauek hori egitea kartsuki errefusatu zutenean, eta jarraitu zutenean
arbuiatuz edozein konponketa-ahalegin, erromatarrek erreakzionatu egin zuten
eta talde politiko iraultzailetzat hartu eta jazarri egin zituzten kristau horiek.
Eta hori ere grina handirik gabe. Kristo gurutziltzatu zutenetik Konstantino
enperadorea konbertitu zen arteko 300 urtean, Erromatar enperadore politeis-
tek lau jazarpen orokorri baizik ez zieten ekin kristauen aurka. Lekuan lekuko
administratzaile eta agintariek bultzatu zuten kristauen aurkako indarkeria
euren kabuz. Baina, jazarpen guztien biktima guztiak batuta ere, hiru mendeo-
tan, erromatar politeistek milaka kristau batzuk baizik ez zituzten hil. 1 Ostera,
hurrengo 1.500 urtean zehar, kristauek milioika kristau sarraskitu zituzten,
maitasunaren eta errukiaren erlijioaren interpretazio apur bat desber9inak
defendatzearren. XVI. eta XVII. mendeetan Europa bipildu zuten katolikoen
eta protestanteen arteko gerrak dira batez ere aipatzekoak. Gerra haietan parte
hartu zuten guztiek onartzen zuten Kristoren jainkotasuna eta haren errukizko
eta maitasunezko Ebanjelioa. Alabaina, ez ziren ados maitasun horren izaeran.
Protestanteek sinesten zuten Jainkoaren maitasuna hain dela handia non Jainkoa
haragitu baitzen eta utzi baitzuen torturatu eta gurutziltza zezaten, eta horren
bidez jatorrizko bekatutik askatu zituela, harengan sinesten zuten guztiak, eta
haiei zeruko ateak ireki zizkiela. Katolikoek zioten fedea, funtsezkoa izanagatik,
ez zela nahikoa. Zeruan sartzeko, sinestunek elizaren erritualetan parte hartu
behar zutela, eta ekintza onak egin behar zituztela. Protestanteek ez zuten hala-
korik onartu, uste baitzuten erritual eta ekintza onen konpentsazioa Jainkoaren
handitasuna eta maitasuna gutxiestea zela. Zeruan sartzea norberaren ekintza
onen baitan dagoela pentsatzen duenak bere buruaren garrantzia handiesten du,
eta horrek esan nahi du Kristok gurutzean sufritzea eta Jainkoaren m~tasuna ez
210
Erlijioaren legea
direla nahikoa. Eztabaida teologiko horiek ikaragarri bortitzak bihurtu ziren eta
XVI. eta XVII. mendeetan, katolikoek eta protestanteek elkar hil zuten ehunka
milaka. 1572ko abuztuaren 23 an, ekintza onen garrantzia azpimarratzen zuten
katoliko frantsesek Jainkoak gizadiari dion maitasuna nabarmentzen zuten
protestante frantsesen erkidegoei eraso zieten. Eraso horretan, San Bartolome
gaueko sarraskian, 5 .000-10.000 protestante hil zituzten 24 ordu baino gutxia-
goan. Erromako Aita Santuak Frantziako gertakarien berri izan zuenean, hain
zegoen pozez gainezka non haiek ospatzeko otoitzaldiak antolatu baitzituen, eta
Giorgio Vasariri Vatikanoko geletako bat sarraskiaren fresko batez apain zezan
enkargatu zion (gaur egun gela hori ez dago bisitatzerik) .2 Erromatar Inperio
politeistak iraun zuen denbora guztian hil zituen kristauak baino gehiago hil
zituzten beste kristau batzuek 24 ordu horietan.
JAINKOA BAKARRA DA
211
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
212
Erlijioaren legea
'(J
I
213
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
Politeismoak erlijio monoteistak ez ezik dualak ere sortu zituen. Erlijio dualek
elkarren aurkako bi botere daudela onartzen dute: ongiarena eta gaizkiarena.
Monoteismoak ez bezala, dualismoak sinesten du gaizkia botere independen-
tea dela. Ez dela Jainkoak sortua, ezta haren mendekoa ere. Dualismoak dio
unibertso osoa bi indarrok borrokatzen diren gudu-zelaia dela, eta munduan
gertatzen den oro gatazka horren parte dela.
Dualismoa mundu-ikuskera interesgarria da, modu labur eta sinplean eran-
tzuten baitio gaizkiaren arazoari, giza pentsamenduaren funtsezko kezketako
bati: "Zergatik dago gaizkia munduan? Zergatik dago sufrimendua? Zergatik
gertatzen zaizkie gauza txarrak pertsona onei?" Monoteistek gimnastika inte-
lektuala egin beharra dute, esplikatzeko Jainko orojakile, ahalguztidun eta
perfektuak nola onartzen duen munduan hainbeste sufrimendu izatea. Azalpen
oso ezagun baten arabera, hori gizakiari askatasuna emateko Jainkoak duen era
da. Deabrurik ez balego, gizakiek ezingo lukete aukeratu ongiaren eta gaizkiaren
artean, eta, beraz, ez lukete erabakimenik izango. Hori ez da, ordea, erantzun
intuitiboa, eta berehala beste hainbat galdera sortzen dira. Erabakimenak giza-
kiei gaizkia hautatzea ahalbidetzen die. Berez, askok gaizkia aukeratzen dute,
eta, kontakizun monoteista estandarraren arabera, horrek Jainkoaren zigorra
izan behar du ondorio. Jainkoak aldez aurretik baldin bazekien pertyona jakin
214
Erlijioaren legea
batek bere erabakimena gaizkia hautatzeko erabiliko zuela, eta horren ondorioz
infernuan betiereko torturak jasateko zigorra izango zuela, zergatik sortu zuen
Jainkoak pertsona hura? Teologoek ezin konta ahala liburu idatzi dituzte gal-
dera horiei erantzuteko. Batzuei erantzunak sinesgarriak iruditu zaizkie. Beste
batzuei ez. Ukatu ezin dena da monoteistek zaila daukatela gaizkiaren arazoari
erantzuna aurkitzea.
Dualistentzat, erraza da gaizkia esplikatzea. Gauza txarrak gertatzen zaizkie
pertsona onei ere, mundua ez dagoelako Jainko on baten esku bakarrak gober-
natua. Bada beste botere gaizto independente bat munduan askatuta dabilena.
Gaizkiaren botereak gauza txarrak egiten ditu.
Dualismoak baditu bere desabantailak. Gaizkiaren arazoa konpontzen
badu ere, ordenaren arazoak asaldatzen du. Mundua Jainko bakar batek sortu
bazuen, garbi dago zergatik den hain leku ordenatua, eta zergatik diren gauza
guztiak lege berberen araberakoak. Baina ongia eta gaizkia borrokatzen badi-
ra mundua kontrolatzeko, bietatik zeinek ezartzen ditu elkarren arteko gerra
kosmikoa gobernatzen duten legeak? Etsaiak diren bi estatu borroka daitezke,
biek obeditzen dituztelako fisikaren legeak. Pakistandik jaurtitako misil batek
jo ditzake helburuak Indian, grabitateak era berean funtzionatzen duelako bi
herrialdeetan. Ongia eta gaizkia borrokatzen direnean, zer lege erkideren arabera
aritzen dira nor baino nor, eta nork ezarri zituen lege horiek?
Horrela bada, monoteismoak esplikatzen du ordena, baina gaizkiak asalda-
tzen du. Dualismoak esplikatzen du gaizkia, baina ordenak asaldatzen du. Bada
era logiko bat misterioa argitzeko: argudiatzea Jainko ahalguztidun bat dagoela
unibertso osoa kreatu zuena, eta hori gaizkia dela. Baina historian inork ez du
irentsi hori.
Erlijio dualistek mila urte baino gehiagoko loraldia izan zuten. K.a. 1500
eta K.a. 1000 bitarteko uneren batean Zoroastro deituriko profeta bat lanean
ari zen Erdiko Asiako lekuren batean. Haren sinestea belaunaldiz belaunaldi
transmititu zen, harik eta erlijio dualistarik garrantzitsuena izatera iritsi zen arte:
zoroastrismoa. Zoroastristek mundua Abura Mazda ongiaren jainkoaren eta
Angra Mainyu gaizkiaren jainkoaren arteko gudu kosmiko baten antzekoa zela
uste zuten. Gizakiek ongiaren jainkoari lagundu behar zioten gudu horretan.
Zoroastrismoa erlijio garrantzitsua izan zen Persiako Akemenestar Inperioan
(K.a. 550-330), eta geroago Persiako Sasandar Inperioan erlijio ofiziala izan zen
(K.o. 224-651). Eragin garrantzitsua izan zuen Ekialde Hurbileko eta Erdiko
Asiako ondorengo ia erlijio guztietan, eta beste erlijio dualista batzuk inspiratu
zituen, hala nola gnostizismoa eta manikeismoa.
215
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
216
Erlijioaren legea
NATURAREN LEGEA
Orain arte aztertu ditugun erlijio guztiek ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen
dute: guztien muina edo ardatza jainkoengan eta naturaz gaindiko beste entitate
batzuetan duten fedea da. Hori begien bistakoa iruditzen zaie mendebaldeko
biztanleei, sineste monoteistak eta politeistak ezagutzen baitituzte. Berez, ordea,
munduaren historia erlijiosoa ez da mugatzen jainkoen historiara. K.a. lehen
milurtekoan, guztiz bestelako erlijioak hasi ziren zabaltzen Afroasian zehar.
Etorri berriek, esate baterako, jainismoak eta budismoak Indian, taoismoak
eta konfuzianismoak Txinan, eta estoizismoak, zinismoak eta epikureismoak
Mediterraneo aldean, ez zituzten kontuan hartzen jainkoak.
Sineste horiek defendatzen zuten mundua gobernatzen duen gizakiaz gain-
diko ordena lege naturalen emaitza dela, eta ez jainkoen borondate eta apetena.
Naturaren legean oinarrituriko erlijio horietako batzuek jarraitu zuten jainkoen
existentzia aldezten, baina haien jainkoak naturaren legeen pean zeuden, giza-
kien, animalien eta landareen antzera.Jainkoek beren nitxoa zuten ekosisteman,
elefanteek eta arantzurdeek berenak zituzten bezalaxe, baina ezin zitzaketen
naturaren legeak aldatu, elefanteen antzera jainkoek ere ez baitzuten horretarako
ahalik. Aukerako adibidea budismoa da, lege naturalean oinarrituriko antzinako
erlijiorik garrantzitsuena, federik handienetakoa izaten jarraitzen duena.
Budismoaren figura nagusia ez da jainko bat, gizaki bat baizik, Siddhartha
Gautama. Tradizio budistaren arabera, Gautama Himalaiako erreinu txiki baten
oinordekoa zen, K.a. 500 inguruan. Printze gaztea sakon hunkiturik zegoen
inguruan nabari zuen sufrimenduagatik. Ikusi zuen gizonek eta emakumeek,
217
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
haurrek eta adinekoek, denek sufritzen zutela, ez bakarrik gerra, izurrite eta
halako halabeharrezko ezbeharrengatik soilik, baizik eta baita larritasunagatik,
etsipenagatik eta pozik ez egoteagatik ere. Bazirudien horiek guztiak giza izae-
ratik ezin bereizizkoak zirela. Jendeak aberastasuna eta boterea bilatzen du,
jakinduria eta ondasunak eskuratzen ditu, semeak eta alabak sortzen ditu, eta
etxeak eta jauregiak eraikitzen ditu. Hala ere, lortzen duena lortzen duela, ez
dago inoiz pozik. Pobre bizi direnek aberastasunekin amets egiten dute. Milioi
bat dutenek bi milioi nahi dituzte. Bi milioi dituztenek 10 milioi nahi dituzte.
Aberatsak eta ospetsuak ere gutxitan daude gustura. Haiek ere harrapatuta daude
etengabeko kezka eta ardura artean, harik eta gaixotasunak, zahartzaroak eta
heriotzak bukaera garratza ematen dieten arte. Pilatu duten guztia kea bezala
desagertzen da. Bizitza ero-lasterketa bat da. Baina nola ihes egin horri?
Hogeita bederatzi urte zituela, Gautama bere jauregitik desagertu zen
gauerdian, familia eta ondasunak atzean utzita. Etxegabe gisa bidaiatu zuen
erromes, Indiako iparraldean zehar, sufrimenduari alde egiteko bidearen bila.
Ashram monasterio hinduak bisitatu zituen, eta guruen oinetan eseri zen, baina
ezerk ez zuen askatzen erabat, beti gelditzen zitzaion nahigaberen bat. Ez zuen
etsi. Erabaki zuen bakardadean sufrimendua ikertzea, erabat askatzeko metodo
bat aurkitu zuen arte. Sei urte eman zituen gogoeta egiten giza nahigabearen
esentziaz, zioez eta sendabideez. Azkenean konturatu zen sufrimendua ez dutela
eragiten zorigaiztoak, injustizia sozialak edo jainkoen apetek. Ostera, sufrimen-
dua norberaren gogamenaren portaera-ereduek eragiten dutela.
Gautamaren ideia zen gogamenak esperimentatzen duena edozer dela ere,
normalean desira bizi batez erreakzionatzen duela, eta desirak atsekabea dakarre-
la. Gogamenak desatsegina den zerbait esperimentatzen duenean, suminduratik
libratzea irrikatzen du. Gogamenak plazera ematen dion zerbait esperimentatzen
duenean, irrikatzen du plazerak iraun dezan eta areagotu dadin. Horregatik,
gogamena inoiz ez da asetzen, eta aztoraturik egoten da. Hori oso nabaria
izaten da gauza desatseginak esperimentatzen ditugunean, adibidez oinazea.
Oinazeak irauten duen bitartean, ez gaude gustura eta dezakegun guztia egiten
dugu hura saihesteko. Hala ere, gauza atseginak esperimentatzen ditugunean
ere ez gaude inoiz pozik. Beldur gara plazera desagertuko ote den, edo espero
dugu areagotuko dela. Jendeak urtetan amesten du maitasuna aurkituko duela,
baina gutxitan egoten da pozik aurkitzen duenean. Batzuk larritu egiten dira
bikotekideak utziko ote dituen pentsatuta. Beste batzuek sentitzen dute gutxire-
kin konformatu direla, eta norbait hobea aurki zezaketela. Eta denok ezagutzen
ditugu bi sentimenduok izan dituzten pertsonak.
/
218
Erlijioaren legea
··'
(}
Jainko handiek bidal diezagukete euria, erakunde sozialek justizia eta osa-
sun-zaintza ona eman diezagukete, zorte onak kasualitatez aberastu gaitzake,
baina ezerk ez ditzake alda gure oinarrizko portaera-ereduak. Hortaz, erregerik
handienak ere kondenatuta daude nahigabeturik bizitzera, etengabe ihes eginez
nahigabetik eta oinazetik, beti plazer handiagoen bila.
Gautama ohartu zen bazela era bat sorgin-gurpil horretatik irteteko. Goga-
menak zerbait atsegina edo desatsegina esperimentatzen duenean, ulertzen baditu
gauzak ·diren bezala, orduan ez dago sufrimendurik. Tristura esperimentatzen
baduzu tristura joatea desiratu gabe, tristura sentitzen jarraitzen duzu, baina ez
duzu sufritzen harekin. Izan daiteke aberastasuna tristuran. Poza esperimen-
tatzen baduzu desiratu gabe pozak iraun dezan eta areagotu dadin, jarraitzen
duzu poza sentitzen gogameneko bakea galdu gabe.
Baina nola lortu gogamenak onar ditzan gauzak diren bezala, desirarik
gabe? Onartzea tristura tristura bezala, poza poz bezala, oinazea oinaze bezala?
219
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
220
Erlijioaren legea
libre baldin badago irrikatik, ez dago jainkorik hura miserable egin dezakeenik.
Alderantziz, behin pertsona baten gogamenean irrika sortzen bada, unibertsoko
jainko guztiek ezin dute salbatu sufrimendutik.
Hala ere, erlijio monoteistak bezalatsu, budismoaren antzera lege natura-
lean oinarrituriko erlijioak inoiz ez dira benetan jainkoak gurtzetik libratzen.
Budismoak esaten dio jendeari sufrimendutik guztiz libratzeko, azken helburua
bilatu behar duela, eta ez bidean zehar dauden geltokiak; esate baterako, abe-
rastasun ekonomikoa eta botere politikoa. Hala ere, budisten ehuneko 99k ez
zuen lortzen nirvanara heltzea, eta etorkizunean noizbait iristea espero bazuen
ere, bizitzaren parte gehiena lorpen praktikoak lortu nahian ematen zuen. Beraz
jarraitzen zuten zenbait jainko gurtzen, hala nola jainko hinduak Indian, Bon
jainkoak Tibeten eta Xinto jainkoak Ja ponian.
Gainera, denbora joan ahala, sekta budistek buden eta bodhisattven pan-
teoiak garatu zituzten. Izaki horiek gizakiak nahiz ez-gizakiak dira, c;ta sufri-
mendutik guztiz libratzeko gaitasuna dute, baina beren askapena errukiaren
mesedetan ahazten dute, miseriaren zikloan harrapaturik dauden ezin konta
ahala izakiri laguntzeko.Jainkoak gurtu ordez, budista asko izaki buruargi horiek
gurtzen hasi ziren, eta haiei laguntza eskatzen, nirvanara heltzeko ez ezik, baita
arazo praktikoei aurre egiteko ere. Horrela bada, buda eta bodhisattva asko
aurkitzen ditugu Asia Ekialdean zehar, beren denbora euria ekartzen, izurriteak
geldiarazten eta are gerra odoltsuak irabazten ematen dutenak, otoitzen, lore
koloretsuen, intsentsu urrintsuaren, eta arroz eta gozokizko oparien truke.
GIZAKIAREN GURTZA
Azken 300 urteak sekularizazioa hazi den aro gisa deskribatzen dira askotan,
eta esaten da denbora horretan erlijioak garrantzia galduz joan direla. Erlijio
teistez ari baldin bagara, neurri handi batean hori egia da. Baina kontuan hartzen
baditugu lege naturalean oinarrituriko erlijioak, orduan ikusten da modernitatea
erlijiozaletasun handiko aroa dela, misiolaritza-ahalegin paregabeak egin direla
aro horretan, eta historiako erlijio-gerra odoltsuenak gertatu direla. Mundu
modernoan lege naturalean oinarrituriko hainbat erlijio berri agertu dira, hala
nola liberalismoa, komunismoa, kapitalismoa, nazionalismoa eta nazismoa. Fede
horiei ez zaie gustatzen erlijio direnik esatea, eta ideologiatzat hartzen dute beren
burua. Baina hori ariketa semantiko hutsa da. Erlijio bat baldin bada gizakiaz
gaindiko ordena batean sinestean oinarrituriko giza arauen sistema bat, sobietar
komunismoa islama bezain erlijio zen.
221
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
Ezinezkoa litzateke fede moderno guztien historia hemen azaltzea, batez ere ez
daudelako muga garbiak haien artean. Monoteismoa eta herritarren budismoa
bezain sinkretikoak dira fede modernoak. Budista batek jainko hinduak gurtu
litzakeen bezalaxe, eta monoteista batek Satan existitzen dela sinets lezakeen
bezalaxe, gaur egungo estatubatuar tipiko bat aldi berean nazionalista da (Ame-
rikako Estatu Batuek historian zeregin berezia dutela sinesten du) ,1 merkatu
222
Erlijioaren legea
ERLIJIOA
• •
Futbola Erlatibitatearen
teoria
Erlijioa gizakiaz gaindiko ordena batean sinestean oinarrituriko giza arau eta balioen sistema
bat da. Erlatibitatearen teoria ez da erlijio bat, (orain arte behintzat) ez dagoelako hartan oina-
rrituriko araurik eta baliorik. Futbola ez da erlijio bat, inork ez duelako argudiatzen bere arauek
gizakiaz gaindiko aginduak islatzen dituenik. Islama, budismoa eta komunismoa erlijioak dira,
horiek guztiak gizakiaz gaindiko ordena batean sinestean oinarriturik dauden giza arau eta ba-
lioen sistemak direlako. (Kontuan izan ez direla gauza bera "gizakiaz gaindiko" eta "naturaz
gaindiko". Naturaren lege budista eta historiaren lege marxistak gizakiaz gaindikoak dira, ez
direlako gizakien legeetan oinarrituak. Hala ere ez dira naturaz gaindikoak.)
librearen kapitalista da (lehia irekia eta norberaren interesa bilatzea direla gizarte
aberats bat sortzeko biderik egokienak sinesten du), eta humanista liberala da
(sinesten du gizakiei kreatzaileak ezin besterenduzko eskubide batzuk eman
dizkiela). Nazionalismoa 18. kapituluan aztertuko dugu. Kapitalismoak, erlijio
modernoetan arrakastatsuenak, kapitulu oso bat merezi du, 16. kapitulua, eta
haren sineste eta erritual nagusiak azaltzen dira bertan. Kapitulu honen ondoko
orrialdeetan erlijio humanistak tratatuko ditugu.
Erlijio teistek jainkoen gurtza dute ardatz. Erlijio humanistek gizadia gurtzen
dute, edo, hobeto esateko, Homo sapiensa. Humanismoak sinesmen hau du oina-
rrian: Homo sapiensak natura sakratu eta bakarra duela, beste animalia guztien
eta beste fenomeno guztien izaeraren aldean funtsez desberdina. Humanistek
sinesten dute Homo sapiensaren izaera bakarra munduko gauzarik garrantzitsue-
na dela, eta berak zertzen duela unibertsoan gertatzen den guztiaren esanahia.
Jainko gorena Homo sapiensaren ongia da. Munduko enparauak eta beste gauza
guztiak existitzen dira espezie horren onerako.
223
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
224
Erlijioaren legea
du, eta humanismo sozialistak, aldiz, gizaki guztien arteko berdintasuna bilatzen
du. Sozialistek diotenaren arabera, desberdintasuna gizadiaren santutasunaren
aurkako biraorik txarrena da, gizakien bigarren mailako nolakotasunei ema-
ten dielako lehentasuna, haien esentzia unibertsalari eman ordez. Adibidez,
aberatsak pribilegiatzen direnean pobreen gainetik, diruari balio handiagoa
aitortzen diogu, gizaki guztien esentzia unibertsalari baino, eta hori berbera da
aberatsentzat nahiz pobreentzat.
Humanismo liberala bezala, humanismo sozialista zimendu monoteisten
gainean dago eraikita. Gizaki guztiak berdinak diren ideia, arima guztiak Jain-
koaren aurrean berdinak diren monoteismoaren uste osoaren bertsio berritua
da. Monoteismo tradizionaletik benetan eten den sekta humanista bakarra
humanismo ebolutiboa da. Sekta horren ordezkaririk ospetsuena naziena da.
Naziak eta beste sekta humanistak bereizten zituena "gizadiaren" definizioa zen.
Nazien definizioak eboluzioaren teoriaren eragin handia zuen. Beste humanistek
ez bezala, naziek sinesten zuten gizadia ez dela unibertsala eta betierekoa, baizik
eta espezie mutakor bat, eboluziona dezakeena edo endeka daitekeena. Gizakiak
eboluziona dezake supergizaki bihurtzeko edo endeka daiteke subgizaki izatera.
Nazien asmo nagusia gizadia endekatzetik babestea zen eta hoberanzko
eboluzioa bultzatzea. Horregatik esaten zuten naziek ariarren arraza, gizadiaren
formarik aurreratuena, babestu eta bultzatu egin behar zela, eta aitzitik ende-
katutzat jotzen zituzten Romo sapiensaren aldaerak, hala nola juduak, ijitoak,
homosexualak eta gaixotasun mentalak dituztenak, baztertu eta are sarraskitu
egin behar zirela. Naziek zioten Romo sapiensa bera antzinako gizaki batzuen
populazio "jaso" batek eboluzionatu zuenean agertu zela, eta neanderthalen
moduko populazio "eskasak" desagertu egin zirela. Populazio desberdin horiek
azken finean ez ziren arraza desberdinak baino, baina independenteki ebolu-
zionatu zuten beren eboluzio-bideetan. Hori berriro ere gerta liteke. Naziek
ziotenaren arabera, dagoeneko Romo sapiensa zenbait arrazatan banatu da,
bakoitza bere nolakotasun propioekin. Arraza horietako batek, ariar arrazak,
zituen nolakotasunik finenak, hau da arrazionalismoa, edertasuna, integritatea,
prestasuna. Hortaz, ariar arrazak zuen gizakia supergizaki bihurtzeko gaitasuna.
Beste arraza batzuk, esate baterako, juduak eta beltzak, gaur egungo neandertha-
lak ziren, nolakotasun eskasagoak zituztenak. Uzten bazitzaien gurutzatzen eta
bereziki ariarrekin ezkontzen, endeka zitzaketen giza populazio guztiak eta
kondena zezaketen Romo sapiensa desagertzera.
Harrezkero biologoek gezurtatu dute nazien arrazen teoria. Batez ere
1945etik aurrera egin diren genetikako ikerketek frogatu dute giza leinuen arteko
225
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
Homo sapiensak izaera bakar eta sakratua du, beste izaki eta fenomeno guztien
izaeratik funtsez desberdina dena. Ongi gorena gizadiaren ongia da.
Posizio horiek ez ziren aldatu, besterik gabe ikerketa zientifiko berriak argi-
taratu zirelako soilik. Garapen soziologiko eta politikoak askoz aldaketa-eragile
ahaltsuagoak izan ziren. Zentzu honetan, Hitler-ek ez zuen bere hilobia bakarrik
zulatu, arrazakeriarena ere bai. Bigarren Mundu Gerra abiarazi zuenean, bere
etsaiak "gu" eta "haiek" argi eta garbi bereiztera behartu zituen. Gero, nazien
ideologia hain arrazista zelako, hain zuzen, arrazakeria belzturik geratu zen
226
Erlijioaren legea
30 IRUDIA: Propaganda naziaren posterra, eskuinean "arraza puruko ariar" bat eta ezkerrean
"arraza nahasiko" bat erakusten dituena. Garbi dago naziek giza gorputza miresten zutela, eta
baita ere beldur zirela arraza eskasagoek gizadia kutsatu eta endekatuko ote zuten.
227
HIRUGARREN ATALA: GIZADIA BATERATZEA
Bizitzeko gudua gogorra eta errukigabea da, baina bizitza mantentzeko era
bakarra da. Borroka horrek bizitzeko desegokia den guztia kentzen du, eta bizirik
irauteko gai den guztia hautatzen du ... Lege natural horiek ezin ukatuzkoak dira;
bizidunek frogatzen dituzte, bizirik irautearekin berarekin. Errukigabeak dira. Haien
aurka jartzen direnak garbituak izango dira. Biologiak ez digu hitz egiten animaliez
eta landareez soilik, gure bizitzetan jarraitu beharreko legeak ere erakusten dizkigu,
eta bizitzeko eta lege horien arabera borrokatzeko nahia indartzen dizkigu. Bizitzaren
esanahia borroka da. Gaixoa lege horien aurka bekatu egiten duena! /
228
Erlijioaren legea
229