You are on page 1of 3

3.

MAILA ONLINE

GAI BATEN AZALPENA: PRODUKTU EKOLOGIKOAK

SARRERA:
(erakargarria eta interesa piztu behar du)

- Gaira hurbildu:
a- Definizio eguneratua eman: “ Egun kontsumitzen ditugun jakien
kalitateak kezkatuta, enpresa asko izan dira produktuei ekologiko
abizena jarri dietenak. Honek ez du esan nahi, baina, …”
b- Aurrekariak aipatu: “Hegaztien gripea, behi eroen auzia… asko izan
dira azken urteotan…”
c- aurreiritziak baliogabetu: “ Orain arte etiketetan produktu ekologikoa
irakurri izan dugunean konfiantzaz erosi izan dugu, nolabaiteko
kontrola izan dutelakoan; errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Izan
ere, …”

- Irakurlearen arreta piztu:


a- gaurkotasuna duen pasadizoa labur aipatu: “Pasa den astean
Nekazaritza Sailak zenbait enpresari beren publizitatean BIO hitza
erabiltzea debekatu zien; izan ere, …”
b- datu jakingarriak (eta, ahal dela, harrigarriak) eman: “ Datozen 10
urtean %20 haziko omen da produktu ekologikoen kontsumoa. Datu
hau zenbaiti harrigarri gerta badakioke ere, …”
c- gaiaren gaurkotasuna azpimarratu (adibideen bidez edo):
“ Aurreko urteetan behi eroak eta aurtengoan, berriz, hegaztien
gripea. Argi dago gure elikaduran zerbaitek huts egiten duela.”
d- gaiaren garrantzia azpimarratu

- Testuaren nondik norakoen berri eman:


a- testuaren egitura azaldu galderen bidez: “ … nabarmena da ohiko
jakiekiko mesfidantzak bultzatuta aukeratzen dituela bezeroak
produktu ekologikoak; baina, ba ote daki zein ezaugarri dituen?
fidagarria al da etiketetan ematen den informazioa? hemen ere ez ote
dago publizitate engainagarria? erakundeek kontrolatuko ote dute
iruzurrik egin ez diezaguten? …”
b- tesia formulatu: “ Zientziak bizitzako arlo gehienetan aurrerapen
handiak ekarri badizkigu ere, badirudi elikadurari dagokionez, gauzak
hobetu beharrean, okertu egin dituela; izan ere, asko dira elikagai
artifizialak direla eta sortzen ari diren eritasunak, orain arte ezagutzen
ez genituenak ”
3. MAILA ONLINE

GAIAREN GARAPENA:

1. EREDUA:
1. abantailak/ alde posit.
2. Desabant/ alde negat.
3. Kontrastea
4. (Ondorioa)

2. EREDUA:
1. Aldeko iritziak
2. aurkako iritziak
3. beste iritziak
4. Kontrastea
5. (Ondorioa)

3. EREDUA:
1. Aldeko eta aurkako argumentuak
A argumentua
B argumentua
C argumentua
2. Laburpena
3. (Ondorioa)

AMAIERA:

- Tesiaren baieztapena, ondorioak eman: “ Beraz, argi dago kalitateaz


gain, produktuaren inguruan ematen den informazioa ere oso kontuan
hartzekoa dela.”

- Iradokizuna edo proposamena egin, irakurlearen konpromisoa


lortzen saiatu: “Hau guztia dela eta, produktu ekologikotzat jotzen
duguna benetan hala izan dadin, oso erne ibili beharko dugu, irudi marka
bat izan beharrean, …”

- Laburpena: “Laburbilduz, esan genezake…/ Hitz gutxitan…”

- Gaia zabaldu: “ Hau guztia dela eta, ulergarria izango litzateke


produktu ekologikoen eskaera handitzea; lortuko ote du erabat
industrializaturik dagoen nekazaritza ereduak aurre egitea? zer aldatu
behar genuke …?

- Harritu: “Egoki elikatu nahi badugu, argi dago bizimodua ere goitik
behera aldatu behar dugula eta gogotik saiatu ia desagertzeko bidean
3. MAILA ONLINE

dauden lanek (artzaintza, laborantza…) berriro ere merezi duten tokia


berreskura dezaten”

You might also like