You are on page 1of 1

Euskal Autonomia Erkidegoa 

—sigletan idatzita, EAE— edo Euskadi Espainiaren iparraldeko autonomia


erkidego bat da, 1979. urtean sortua. Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, Araba (Trebiñuko barrendegia izan
ezik), Gipuzkoa eta Bizkaia biltzen dituena. Erkidegoko hiriburua, izatez, Gasteiz da,[oh 2][4] hiri horretan
baitaude Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Eusko Jaurlaritzako lehendakariarena eta Eusko Legebiltzarrarena.
Badu arrazoirik euskal izena hartzeko, lurralde hori baita bere eremu osoan sorreratik bertatik euskara hizkuntza
ofizialtzat duen lurralde bakarra. Gaztelania ere bada ofiziala. Nafarroako Foru Erkidegoari EAEren parte izateko
eskubidea onartu zaio Espainiako Konstituzioan, baina hegoaldeko nafar herritarrek horri buruz erabakitzeko
duten eskubidea ez da inoiz erreferendum batean gauzatu.

You might also like