You are on page 1of 1

Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuan 

zehaztuta dagoenez, Euskadi eta Euskal Herria dira


autonomia erkidego honen izen ofizialak; eta, gaztelaniaz, Euskadi eta País Vasco. Horrek arazoak
dakartza, Euskal Herria eta Euskadi hiru herrialdeetarako bakarrik erabiltzea ez baitator bat izen horien
tradizioarekin. Euskaltzaindiak eman duen araua da Euskal Herria izena «Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,
Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko» erabil dadila. [5]
XX. mendearen lehen hiru laurdenetan Euskadi (1968an Euskaltzaindiak euskara baturako ortografia finkatu
arte, Euzkadi idazkerarekin) eta Euskal Herria sinonimotzat erabili ziren, Euskaltzaindiak adierazitako Euskal
Herri osoa izendatzeko; Euskadi izenak abertzale kutsu politikoa zuen, eta Euskal Herria zen izen neutrala.
[6]
 Franco hil ondorengo urteetan, berriz, jeltzaleek Euzkadi izendatzen jarraitu zuten Euskal Herri osoa; eta ezker
abertzalekoek aldiz, Baskongadak esaten zioten EAEri sarritan, eta sinonimotzat erabiltzen
zituzten Euskadi eta Euskal Herria Euskal Herri osorako.[7]
Nafarroa Garaian, aldiz, XX. mendearen hondarrean Euskadi hitza nekez entzuten zen, ez zegoen oso onartua,
ez eta errotua ere. Besteak beste horregatik, Euskal Herriko futbol selekzioko jokalariek 2008 eta 2009an
Gabonetako partida jokatzeari uko egin zioten, 1936. urtetik erabili izan zuten Euskadiko selekzioa izenaren
aurka eginda.[8]

You might also like