You are on page 1of 1

Iparraldean mugakide ditu 

Bizkaiko golkoa eta Pirinio Atlantikoak departamendua, ekialdean eta hego-


ekialdean Nafarroa Garaia, hego-mendebaldean Errioxa, eta mendebaldean Gaztela eta Leon eta Kantabria.
Orografia menditsua du oro har, Pirinioen eta Kantabriako mendikatearen artean. Ebro ibai inguruan lurra
lauagoa da eta Arabaren hegoaldean sakana dago. Kantaurialdean bailara ugari daude, gehienak gizakiak
hartutakoak. Mendietan pinuak, haritzak eta pagoak aurki daitezke. Sakanean ordea mahastiak eta zereal,
patata edo erremolatxa landak aurki daitezke, baso naturalen muinoekin batera. Autonomia Erkidegoak
biosferaren erreserba bat dauka Urdaibain, eta natur parke ugari.
Klimatologia klima atlantiko eta mediterraneo tartekoa da: Tenperatura leunak eta euri ugari kantaurialdean
(Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren iparraldea) eta erdipareko tenperaturak eta euri moderatuak Araban,
lehorragoak hegoalderantz goazen heinean. Ohikoa da xirimiria, oso euri fina.
Nahiz eta biztanleria txikia izan, Euskal Autonomia Erkidegoak industria bolumen handia dauka eta Espainiako
zonalde aberatsenetakoa da, Europako PIB per capita-ren %117,1ekin (Eustaten datua 2002 urtean). Horren
arrazoi garrantzitsuenetakoa industria tradizio indartsua da. Hala ere, 1980ko hamarkadan industria birmoldatu
zen, eta industria hori kaltetuta irten zen.

You might also like