You are on page 1of 1

Euskal Autonomia Erkidegoan bi 

hizkuntza ofizial daude: gaztelania eta euskara. Euskarak izaera koofiziala du


eta Nafarroa Garaiarekin eta Ipar Euskal Herriarekin komuna den hizkuntza da.
Mende askotan zehar, herrialde hauetan hainbat hizkuntza hitz egin izan dira: gaskoia (XIX. mendera arte hitz
egina), gaztelania eta euskara izan dira erabilienak. Euskara da Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza: ez
dator latinetik eta Europako hizkuntza zaharrenetarikoa da.
Autonomia erkidegoan, 2001. urtean, biztanleriaren %51 gaztelaniaz bakarrik mintzo zen, %32
inguru elebiduna zen, eta %18k euskara ulertzen zuen baina nekez mintzatu. Ehuneko hauek, lurralde historiko
batetik bestera aldatu egiten dira; lurralde euskaldunena Gipuzkoa da eta erdaldunena Araba. Datu ofizial
hauek, 2001ekoak direla nabarmendu behar da, urtetik urtera elebidun kopurua handiagoa baita. Izan ere, 2006
eta 2011 artean 15.000 pertsonatan igo zen euskaldun kopurua, Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urte edo
gehiagoko biztanleen %62,8k euskara-ezagueraren bat zuen 2011n. [13][14]

You might also like