You are on page 1of 94

ANTOINE DE SAINT-EXUPERY

' EGILEAREN JATORRIZKO AKUARELAK


Eragotzita dago liburu honen berregintza osoa nahiz partziala, baita edozein sistema informatikotan bera
erregistratzea ere, hala nola elektronikaz, mekanikaz, fotokopiaz edo grabazioaren bidez inoreng:matzea,
aurrez copyright-aren jabegoaren baimena eskuratzen ez bada.

Jatorrizko izenburua: Le Petit Prince

Jatorrizko argitaletxea: Editions Gallimard, Paris


© Editions Gallimard, 1946
© Itzulpenarena: Patxi Zubizarreta
Copyright © Ediciones Salamandra, 2001
Edizio honetakoa © Ediciones Salamandra I Elkarlanean S.L., 2001

ISBN: 978-84-8331-749-5
L.G.: B-13.986-2011

ELKAR Argitaletxea
Portuetxe kalea, 88 bis
20018 Donostia
Tel. 943-31 02 67- FaJt943-31 02 16
literatura@ elkarlanean.com
www.elkarlanean.com

5. argitaraldia, 2011ko apirila

lnprimatzailea: EGEDSA
Rois de Corella 12-14, Nave I. Sabadell
Leon Werth-i

Haurrei barkamena eskatzen diet liburu hau


pertsona nagusi bati eskaini izanagatik. Badut
arrazoi sendo bat: pertsona nagusi horixe da
nik munduan dudan lagunik onena. Beste
arrazoirik ere badut: pert,$ona nagusi horrek
den-dena uler dezake, baita haurrentzako
liburuak ere. Hona hemen ene hirugarren
arrazoia: pertsona nagusi hori Frantzian bizi
da, eta goseak eta hotzak dago. Kontsolamendu
behar handia du. Arrazoi hauek guztiak na-
hikoa ez badira, pertsona nagusi hori noizbait
izan zen haurrari eskaintzen diot liburu hau.
Pertsona nagusi guztiak lehenago haur izanak
dira. (Baina horietako gutxi batzuk oroitzen
dira horretaz.) Zuzen dezadan, beraz, ene
eskaintza:

Leon Werth-i
haur txikia zenean
Ene ustetan, basa hegaztien migrazio
batez baliatu zen ihes egiteko.
ANTOINE DE SAINT-EXUPERY

Egilearen jatorrizko akuarelak


Itzultzailea: PATXI ZUBIZARRETA

. :

·'

-
elkar • /fsalamandra
Sei urte nituela, behin batez irudi liluragarri bat ikusi nuen
liburu batean. Bizi izandako istorioak izeneko liburu hura
Oihan Birjinari buruzkoa zen, eta irudiak boa suge bat
erakusten zuen, piztia bat irensten ari zela. Rona hemen
marrazkiaren kopia.
Liburuak hau zioen: «Boa sugeek, oso-osorik, mastekatu
gabe irensten dituzte beren harrapakinak. Harren ostean,
mugitu ezinik geratzen dira eta lotan igarotzen dituzte
digestioaldiaren sei hilabeteak».
Orduan, oihaneko abenturek zer pentsatu handia eman
zidaten eta, era berean, kolorezko arkatz batekin, ene
aurreneko marrazkia zirriborratzea lortu nuen. Ene 1.
marrazkia, alegia. Horrelakoxea zen:

Ene artelana pertsona nagusiei erakutsi, eta ea beldur-


tzen zituen galdegin nien.

9
la erantzun zidaten: «Zer dela eta beldurtu behar gaitu
lu batek?».
ne marrazkiak ez zuen kapelu bat erakusten. Elefante
t 'renstep. ari zen boa suge bat baizik. Orduan, boa sugea-
barrunbea marraztu nuen, pertsona nagusiek uler
z z ten. Etengabe behar izaten dituzte argibideak. Ene 2.
rrazkia horrelakoxea zen:

Pertsona nagusiek aholkatu zidaten boa suge ireki edo


itxien marrazkiak aide batera utzi, eta gehiago saiatzeko
geografian, historian, kalkuluan edo gramatikan. Halaxe
utzi nion, bada, sei urte nituela, pintore ospetsu izateko
ikasbideari. Ene 1. eta 2. marrazkiekin izandako porrotak
gogogabeturik utzi ninduen. Pertsona nagusiek ez dute,
berez, ezer ulertzen, eta haurrontzat nekagarria da betiere
rgibideak ematen ibili beharra.
Beraz, beste lanbide bat hautatu behar, eta hegazkinak
idatzen ikasi nuen. Gutxi-asko, mundu osoan zehar hegal-
datu naiz. Eta, jakina, geografiak asko iagundu dit. Lehen
b giratu hutsarekin, banekien Txina Arizonatik bereizten.
auean galduz gero, oso lagungarri gertatzen da.
Hala bada, ene bizitzan zehar era askotako harremanak
izan ditut era askotako jende serioarekin. Luzaroan bizi izan
naiz pertsona nagusien artean. Gertu-gertutik ezagutu ditut.
Eta horrek ez du ene iritzia askorik hobetu.

10
Buruargi samarra iruditzen zitzaidan norbaitekin elkartuz
gero, 1. marrazkiaren froga egiten nion, beti eraman izan
baitut neurekin. Benetan ulertzen ote zuenjakin nahi izaten
nuen. Baina betiere erantzuten zidan: «Kapelu bat da».
Orduan ez nion hitz egiten ez boa sugeez, ez oihan birjinez ez
izarrez. Haren mailarajaisten nintzen. Brigde-az, golfaz, gor-
batez eta politikaz hitz egiten nion. Eta pertsona nagusia poztu
egiten zen ni bezalako gizon zentzudun bat ezagutzeaz.

II

Hala bada, bakar-bakarrik bizi izan najz, inorekin zinez


mintzatu gabe, harik eta, orain dela sei urte, Saharako
basamortuan matxura bat izan nuen arte. Zerbait hondatu
zitzaidan motorrean. Eta ez bainuen neurekin ez meka-
nikaririk, ez bidaiaririk, bakar-bakarrik saiatu nintzen
konponketa gaitz hura egiten. Niretzat hil edo biziko kontua
zen. Zortzi bat egunetarako ura baino ez nuen.
Lehenengo gauean, harearen gainean egin nuen lo, jendea
bizi zen tokirik hurbilenetik mila miliatara. Ozeanoare:o.
erdian baltsa batean galduta dagoen naufragoa baino askoz
bakartuago nengoen. Beraz, ongi uler dezakezue zer-nolako
ustekabea hartu nuen, egunsentian, mintzo apal bezain bitxi
batek esnatu ninduenean. Esan zidan:
-Arren ... , egidazu arkume baten marrazkia!
-Zer?
-Egidazu arkume baten marrazkia ...
Tximistak jo izan banindu bezalaxe zutitu nintzen.
Begiak indarrez igurtzi nituen. Arretaz begiratu nuen. Eta

11
gizontxo guztiz liluragarri bat ikusi :tmen, niri begirik kendu
abe zegoena. Rona hemen nik, geroxeago, hartaz egin ahal
izan nuen erretraturik onena. Baina, bistan denez, ene
marrazkia ez da inondik ere modeloa bezain xarmagarria.
)

z da ene errua. Sei urte nituela, pertsona nagusiek pintore


izateko gogoa kendu zidaten, bai, eta soil-soilik boa irekiak
ta boa itxiak marrazten ikasi nuen.
Begi arranpaloekin ikusi nuen, beraz, agerpen harrigarri
hura. Ez ahantzi jendea bizi zen tokirik hurbilenetik mila
miliatara nengoela. Hala ere, ez zirudien gizontxo hura galdua
do nekatua zegoenik, ezta gose, egarri edo beldur zenik ere.
Ez zuen ematen, inondik ere, basamortu erdian, bizitokirik
hurbilenetik mila miliatara galdu den haur bat. Halakoren
batean, mintzatu ahal izan nintzenean, esan nion:
- Baina ... , zertan zabiltza hemen?
Eta berak, oso kontu serioa bailitzan, eztiki errepikatu '
zidan:
- Arren ... , egidazu arkume baten marrazkia ...
Misterioa zinez hunkigarria denean, ez dugu obeditu
beste aukerarik. Ezin zentzugabeago iruditu arren, jendea
bizi zen tokirik hurbilenetik mila miliatara eta hiltzeko
rriskuan egon arren, ene sakelatik paper orri bat eta luma
tera nituen. Baina orduan oroitu nintzen nik batez ere
eografia, historia, kalkulua eta gramatika ikasi nituela, eta
gizontxoari esan nion (apur bat aldarte txarrez) ez nekiela
marrazten. Berak erantzun zidan:
-Ez dio axola. Egidazu arkume baten marrazkia.
Baina sekula ez bainuen arkume bat marraztu, egiteko
gai nintzen bi marrazkietako bat egin nion berriro. Boa
itxiarena. Eta harri eta zur geratu nintzen gizontxoaren
rantzunarekin:

12
Hona hemen nik, geroxeago, hartaz egin ahal izan nuen
erretraturik onena.
-Ez! Ez! Nik ez dut elefanterik
nahi boa baten barnean. Boa oso
arriskutsua da eta, elefantea, ostera, tra-
ba bat besterik ez. Ene bizitokian dena
da txikia. Eta nik arkume bat behar dut.
Egidazu arkume baten marrazkia.
Orduan, marraztu egin nuen bat.
Berak arretaz begiratu zuen, eta
gero:
- Ez! Hau jada oso gaixorik dago.
Egidazu beste bat.
Nik marraztenjarraitu nuen.
Errukibera, irribarre ezti bat egin
zidan:
- Begira ... hori ez da arkume bat,
ahari bat baizik. Adarrak ditu ...
Berriro ·e kin nion marrazteari.
Baina, aurrekoak bezala, hau ere errefusatu egin zuen:
-Hau zaharregia da. Luzaroan biziko den arkumea nahi
dut nik.
Pazientziarik gabe, ene motorra le-
henbailehen desmuntatzen hasi beharra
neukanez, honako marrazki hau zirri-
borratu nion.
Eta jaulki nion: ·
-Honako hau kaxa bat da. Zuk nahi
duzun arkumea barnean dago.
Baina, orduan, ustekabe handiz iku-
si nuen ene epaile txikiaren aurpegia argitzen:
-Horratx nik nahi nuen arkumea! Belar asko behar
izango duela uste duzu?

14
-Zergatik?
-Ene bizitokian dena txikia delako ...
-Seguruenik nahikoa izango da. Oso arkume txikia eman
dizut.
Burua marrazki aldera makurtu zuen.
-Horren txikia ere ez ... Hara! Lokartu egin da ...
Eta halaxe ezagutu nuen, bada, printze txikia.

III

Denbora luzea behar izan nuen nondik zetorren ulertzeko.


Printze txikiak galdera asko egiten zizkidan, baina ez
zirudien nireak entzuten zituenik. Apurka-apurka, kasik
konturatu gabe esandako hitz batzuek argitu zidaten dena.
Esate baterako, ene hegazkina lehenengo aldiz ikusi zuenean
(ez dut ene hegazkina marraztuko, niretzat oso marrazki
zaila baita), galdegin zidan:
-Zer da gauza hori?
-Ez da gauza bat. Regan
egiten du. Hegazkin bat da. Ene
hegazkina da.
Eta hegan egiten nuela
adierazteak harrotu egin nin-
duen. Orduan, harriduraz
esan zuen:
-Nola? Zerutik erori
zara?
-Bai -esan nion, apal.
-A! Bitxia benetan ... !

15
ta printze txikiari atera zitzaion irri karkaila ozenak
tan sumindu ninduen. Ene zorigaitzak serioski hartzea
· izaten dut. Gero gaineratu zuen:
- Beraz, zu ere zerutik zatoz! Zein planetatakoa zara?
Berehala, argi izpi bat sumatu nuen haren presentziaren
isterioan, eta bat-batean galdegin nion:
- Beraz, zu beste planetaren batetik zatoz?
Baina ez zidan erantzun. Buruari eragiten zion, ezti, ene
h gazkina aztertu bitartean.
- Argi dago horren gainean ezin izan zarela oso urrunetik
torri...
Eta luzaroan ametsetan bezala egon zen. Horren ostean,
ne arkumea sakelatik atera, eta here altxorrari begira-
·begira geratu zen.

Erraz imajina dezakezue zenbaterainoko jakin-mina piztu


zidan «beste planetez» egindako aitorpen gisako hark. Hala
bada, gehiago jakiten ahalegindu nintzen:
-Nondik zatoz, ene gizontxoa? Non dago «Zure bizitokia»?
Nora eraman nahi duzu ene arkumea?
Gogoeta isil bat egin ostean, erantzun zidan:
- Ongi etorriko zait zuk eman didazun kaxa, gauean
txetzat balioko dio-eta.
-Bistan da. Eta zintzoa hazara, soka bat ere emango
dizut, egunez lotu dezazun. Eta hesola bat.
Ene proposamenak harritu antzean harrapatu zuen
printze txikia.
-Lotu? Bai burutazio bitxia!
- Baina lotu ezean, batek daki nora joango den, galdu
egingo da ...

16
0

Printze txikia B 612 asteroidearen gainean.


Eta ene laguntxoak beste irri karkaila bat egin zuen:
- Norajoango da, baina!
- Edonora. Zuzen aurrera ...
Orduan printze txikia serio jarri, eta esan zuen:
- Ez dio' axola, ene bizitokia hain da txikia ...
E ta malenkonia apur batekin, beharbada, gaineratu
zuen:
- Zuzen aurrera joanda ere, ezin, ba, oso urrunera
heldu .. .

IV

Gisa hartan, bigarren gauza garrantzitsu bat jakin ahal izan


nuen: haren jatorrizko planeta nekez izan zitekeen etxe bat
baino handiagoa!
Horrek ezin ninduen gehiegi harritu. Nik ongitxo nekien
guk izendatuak ditugun planeta handiez gainera, hala
nola, Lurra, Jupiter,
Martitz edo Artizarra,
beste ehunka ere ba-
daudela, eta batzuk,
hain :fiimi:fioak izaki,
teleskopioaren bidez
ere nekez ikus dai-
tezkeela. Astronomo
batek horietako bat
aurkitzen duenean, zen-
baki batez izendatzen du.
Esate baterako, «3251 asteroi-
dea» deitzen dio.

18
-
Nik arrazoi sendoak
nituen printze txikia B
612 asteroidetik etorria
zela pen-tsatzeko. Aste-
roide hau behin baka-
rrik ikusi dute; astrono-
mo turkiar batek bista-
ratu zuen, 1909an.
Garaitsu hartan, as-
tronomoak N azioarteko
Astronomia Biltzar ba-
tean eman zuen here aurkikuntzaren berri. Baina haren
janzkera ikusirik, inortxok ere ez zion sinetsi. Halakoxeak
dira pertsona nagusiak.
B 612 asteroidearen onerako, diktadore turkiar batek
heriotza zigorrarekin mehatxatu zituen europar erara janz-
ten ez ziren here herritarrak. Astronomo turkiarrak 1920an
berriro eman zuen here deskubrimenduaren berri, traje
dotore batez apain baino apainago jantzita. Eta oraingoan
denak bat etorri ziren berarekin.
Rain zuzen ere, pertsona nagusiengatik eman behar
izan dizkizuet B 612 asteroideari buruzko xehetasunak eta
zenbakia .. Pertsona nagusiek zenbakiak atsegin dituzte.
Lagun berri bati buruz hitz egiten diezunean, inoiz ez dizute
funtsezkoari buruzko galderarik
egiten. Sekula ez dizute esaten:
«Nolakoa du ahotsa? Zein joste-
ta ditu gogokoen? Egiten al du
tximeleten bildumarik?». Aldiz,
honelako galderak egiten dizki-
zute: «Zenbat urte ditu? Zenbat

19
n ba-arreba ditu? Zenbat pisatzen du? Zenbat irabazten
du haren aitak?» Beren ustez, orduan baino ez dute zure
1 guna ezagutzen. Pertsona nagusiei esaten badiezu: «Adreilu
gorriekiko etxe polit bat ikusi dut, leihoetan geranioak eta
t ilatuan u soak dituena .. .», ezin izango dute etxea imajinatu.
onela hitz egin behar zaie: «Ehun mila liberako etxe bat
'kusi dut». Orduan ahotsa goratuz, miresmenez esaten dute:
«Bai etxe ederra!».
Hala bada, honela esaten badiezu: «Hauxe duzue printze
txikiaren existentziaren froga: xarmagarria zen, irri egiten
zuen et a arku:tne bat nahi zuen. N orbaitek arkume bat nahi
izatea duzue haren existentziaren froga». Haiek orduan
sorbaldak jaso, eta haurtzat hartuko zaituzte! Baina esaten
baldin baduzu: «B 612 asteroidetik zetorren», orduan sinetsi
gingo dizute, bakean utziko zaituzte eta ez dute galdera gehia-
go egirigo. Halakoxeak dira. Ez dira gorrotatu behar. Haurrek
oso errukibera izan beharra daukate pertsona nagusiekin.
Baina, bistan da, bizitza zer den dakigunok, zenbakiez '
irri eta trufa egiten dugu! Egia esatera, atseginez hasiko
nukeen istorio hau maitagarrien ipuinen antzera. Atseginez
sango nukeen:
«Behin batez , hazen printze txiki bat, hera baino doi-
-doia handiagoa zen planeta batean bizi zena eta adiskide
baten beharra zuena .. . ». Bizitza zer den dakitenentzat
benetakoagoa emango luke horrela.
Izan ere, nik ez dut nahi ene liburua arinkeriaz irakurria
izan dadin. Rain atsekabeturik sentitzen naiz oroitzapen
hauek kontatzean. Dagoeneko sei urte dira ene adiskidea
arkumearekin joan zela! Ene adiskidea ahantzi nahi ez du-
dalako ari naiz hura deskribatu nahian. Tristea da adiskide
bat ahanztea. Jende guztiak ez du adiskide bat izan. Eta

20
pertsona nagusien antzekoa egin naiteke, gogoan zenbakiak
baino ez ditudala. Horrexegatik erosi ditut, bada, pintura
kaxa bat eta arkatz batzuk. Sei urte nituela, boa itxia eta
boa irekia beste saiakerarik egin ez nuenez, zinez nekeza ,
da, ene adinean, berriro ere marrazten hastea! Hala ere,
saiatuko naiz erretratuak ahalik eta zuzenen egiten. Baina
ezin, ordea, jakin lortuko dudan ala ez. Marrazki batekin as-
matzen duzu, eta besteak ez du batere antzik. Neurriekin ere
apur bat nahasten naiz. Honakoan printze txikia handiegia
da. Harakoan txikiegia. Jantziaren koloreak ere zalantza
eragiten dit. Ongi edo gaizki, nola edo hala, saiatu egiten
naiz. Eta azkenean xehetasun garrantzitsuagoekin huts
egingo dut. Baina, barkatuko ahal didazue. Ene adiskideak
ez zuen sekula argibiderik ematen. Beharbada ni bere
antzekoa nintzela pentsatuko zuen. Baina nik, zorigaitzez, ez
dakit kaxa barneko arkumeak ikusten. Beharbada pertsona
nagusien antzeko samarra naiz. Zahartu egingo nintzen.

Egunero zerbait ikasten nuen haren planetaz, irteeraz,


bidaiaz. Hori guztia apurka-apurka zetorren, gogoeten hari-
tik. Hala gauzak, hirugarren egunean baobab-en zorigaitza
ezagutu ahal izan nuen.
Oraingoan ere arkumeari esker gertatu zen, izan ere,
zalantzak joa, printze txikiak honela galdegin baitzidan:
-Arkumeek zuhaixkakjaten dituzte, ezta?
-Bai. Hala da.
-A! Pozik nago.

21
Ez nuen ulertzen zergatik zen hain garrantzitsua arku-
meek zuhaixkak jatea. Baina printze txikiak gaineratu
zuen:
- Beraz, baobab-ak ere jango dituzte?
Printze txikiari argitu nahi izan nion baobab-ak ez zirela
zuhaixkak, elizak bezalako zuhaitz tantaiak baizik, eta,
berarekin elefante sail bat eramango balu ere, elefanteek
ezin izango luketela hura azpiratu.
Elefante sailaren ideiak irria eragin zion printze txikiari.
- Bata bestearen gainean jarri beharko lirateke ...
Baina zu:Q.urtasunez ohartarazi zidan:
- Baobab-ak ere txikiak dira handi egin aurretik.
- Halaxe da! Baina zergatik nahi duzu zure arkumeek
baobab txikiakjatea?
Begien bistako zerbait balitz bezala, erantzun zidan:
«Nola ez, ba!». Eta burua asko nekatu behar izan nuen arazo
hura neure gisara ulertu ahal izateko.
Jakina, printze txikiaren planetan, gainerako guztietan
bezala, belar onak eta txarrak zeuden. Eta, jakina, belar
onen hazi onak eta belar txarren hazi txarrak. Haziak
ikusezinak dira, ordea. Lurraren sekretupean lo egoten
dira, harik eta esnatzeko gogoa
etortzen zaien arte. Orduan, ha-
ziak nagiak atera, eta, aurrena
lotsaturik ' bezala, eguzkirantz
luzatzen du here kimu ahula.
Errefau edo arrosondo kimua
izanez gero, here gisara
hazten utz daiteke. Baina
landare txar bat baldin bada,
ernetzen ikusi bezain laster

22
erauzi behar da. Eta printze txikiaren planetan hazi
beldurgarriak zeuden ... , baobab haziak. Planetako lurra
bete-beterik zegoen. Eta baobab bat garaiz erauzten ez
baldin bada, beranduegi izan daiteke. Traba egiten dio
planeta osoari. Bere erroek dena zulatzen dute. Eta planeta
txikiegia.eta baobab-ak handiegiak baldin badira, leherrarazi
egiten dute.
«Diziplina kontua da», esan zidan geroago printze txikiak.
«Goizean zeure burua garbitutakoan, kontu handiz ekin
behar diozu planeta hera garbitzeari. Oso gazteak direnean,

23
b obab-ak eta arrosondoak eikarr{m antz-antzekoak direnez,
rritan saiatu beharra dago biak ongi bereizten eta baobab-
k erauzten. Oso Ian aspergarria da, baina oso erraza».

Eta hori guztia ni bizi naizen tokiko haurrei uiertarazteko,


un batez marrazki eder bat egiten saiatzeko aholkatu
z'dan. «Egunen batean bidaianjoaten badira», esan zidan,
«baliagarri izango zaie. Batzuetan ez dago arazorik lana beste
baterako uzteko. Baina baobab-en kasuan, hondamendia etor
daiteke. Behin batez, aifer bat bizi zen planeta bat ezagutu
nuen. Hiru zuhaixka bertan behera utzi zituen eta ... »

Eta printze txikiaren oharrak kontuan harturik, marraztu


egin nuen planeta hura. Ez naiz moralisten mintzamoidearen
zaiea. Baina baobab-en arriskua hain da ezezaguna, eta
ast eroide batean galtzea hain izan daiteke arriskutsua,
behingoz salbuespena egitea erabaki baitut. Eta diot: <<Hau-
rrok! Kontuz baobab-ekin, gero! ». Eta, nire antzera, ene
lagunek aspaldidanik zuten arrisku ezezagun horren berri
eman nahi izan nielarik, Ian handia egin nuen marrazki
harekin. Eman nien lezioa kontuan hartzekoa zen. Beharba-
da, zeuen buruari galdegingo diozue: «Zergatik ez ote dago
liburu honetan baobab-ena bezain niarrazki handiosik?».
Erantzuna oso erraza da: saiatu, saiatu naiz, baina lortu ez.
Baobab-ak marraztu nituenean, presazko sentimendu batek
bultzaturik jardun nuen.

24
Baobab-ak
VI

Oi, printze txiki! Gisa horretan, apurka-apurka, zure bizitza


xume eta malenkoniatsua ulertu ahal izan nuen. Luzaroan,
ilunabarren eztitasuna izan zenuen entretenimendu bakar.
Xehetasun berri hau, laugarren eguneko goizean ezagutu
nuen, honela mintzatu zinenean:
-Ilunabarrak oso atsegin ditut. Goazen eguzki sarrera
bat ikustera ...
-Itxaron beharra dago, ordea ...
-Zer itxaron?
-Eguzkia sartu arte.
Hasieran oso harriturik agertu zinen, gero irri egin
"'"'' ...... v .... zeure buruari. Eta esan zenidan:

- Beti etxean nagoelakoan!


Halaxe da. Gauza jakina da, Estatu Batuetan eguerdia
d n e an, eguzkia sartu egiten del a Frantzian. N ahikoa
litz t K rantziara minutu batean joatea, han egu~aren

~>"·~
sarrera ikusi ahal izateko. Zorigaitzez, Frantzia urrun baino
urrunago dago. Baina zure planeta txikian aulkia urrats
gutxi batzuk mugitzea nahikoa zenuen. Eta nahi zenuenean
ikus zenezakeen eguzkia sartzen.
-Egun batez, berrogeita hiru aldiz ikusi nuen eguzkiaren
sarrera!
Eta geroxeago gaineratu zenuen:
-Hara .. -', benetan triste zaudenean atseginak dira eguzki
sarrerak ...
-Berrogeita hiru eguzki s·a rrera ikusi zenituen hartan,
benetan triste al zeunden?
Baina printze txikiak ez zuen erantzun.

VII
Bosgarren egunean, orduan ere arkumeari esker, printze
txikiaren beste sekretu baten berri izan nuen. Luzaroan
isilean hausnartu izan den kontu baten eraginez bezala,
zakar eta itzulingururik gabe, galdegin zidan:
-Arkumeak zuhaixkak jaten baditu, loreak ere jango
ditu, ezta?
-Harrapatzen duen guztia jaten du arkumeak.
-Baita.lore arantzadunak ere?
-Bai. Baita lore arantzadunak ere.
-Orduan, arantzek zertarako balio dute?
Nik ezin, bada,jakin. Une harlan buru-belarri ari nintzen
motorrean estuegi lotuta zegoen torloju bat askatzen. Oso
kezkatua nengoen matxura gero eta larriagoa iruditzen
zitzaidalako; bestalde, ura bukatzen ari zitzaidan eta horrek
txarrena pentsarazten zidan.

27
-Arantzek zertarako balio dute?
Behin galdera bat eginez gero, printze txikiak ez zuen
ekula amore ematen. Ni torlojuarekin amorraturik nen-
goen, eta burura etorri zitzaidan lehenengo gauza erantzun
nwn:
-Arantzek ez dute ezertarako balio, loreen gaiztakeria-
ren adierazgarri baino ez dira.
-Ene!
Baina isilune baten ostean, amorruz bezala, jaulki
zidan:
-Ez dizut sinesten! Loreak ahulak dira. Xaloak. Ahal
duten bezala babesten dira. Eta arantzak dituztelako bel-
durgarriak direla uste dute ...
Ez nuen ezer erantzun. Une hartantxe neure buruari
esan nion: «Torloju honek, onean nahi ez badu, nik emandako
m ailukadarekin atera beharko du». Baina printze txikiak
behin berriro eten zuen ene gogoeta:
- Eta, beraz, zuk uste duzu loreek. ..
-Ezetz ba! Ezetz ba! Nik ez dut ezertxo ere uste. Gogoak
man didana erantzun dizut. Ni gauza serioez arduratzen naiz!
Begi arranpaloekin begiratu zidan.
- Gauza serioez!
Mailua eskuan, hatzak koipez belztuak, eta oso zatarra
iruditzen zitzaion tramankulu haren gainera makurturik
ikust en ninduen.
- Pertsona nagusien antzera mintzatzen zara!
Horrek apur bat lotsatu ninduen. Baina berak, errukiga-
b , j arraitu egin zuen:
- Dena nahasten duzu ... , dena endredatzen!
Kolera bizian zegoen. Haizetan astindu zuen here ile
urre kolorea.

28
-Nik ezagutzen dudan planeta batean gizon masailgorri
bat bizi da. Sekula ez du lore bat usaindu. Sekula ez dio izar
bati begiratu. Sekula ez du pertsonarik maitatu. Sekula
ez du batuketak besterik egin. Eta, egun osoan zehar, zure
antzera errepikatzen du: «Ni gizon serioa naiz! Gizon serioa
naiz ni!», eta horrek harropuztu egiten du. Baina hori ez da
gizon bat, hori txanpinoi bat da!
-Zer, baina?
-Txanpinoi bat!
Une hartan printze txikia amorruaren amorruz zurbil-
durik zegoen.
-Milioika urte dira loreek arantzak sortzen dituztela.
Milioika urte dira, halaber, arkumeek loreakjaten dituztela.
Eta ez al da, ba, serioa, jakin nahi izatea zertarako sortzen
dituzten, alfer-alferrik, ezertarako balio ez duten arantzak?
Ez al da garrantzitsua arkumeen eta loreen arteko gerra?
Ez al da hori gizonkote musugorri baten batuketak baino
garrantzitsuagoa? Eta nik ezagutzen baldin badut munduan
bakarra den lore bat, ene planetan beste inon ez dagoena, eta
goiz batez, besterik gabe, arkume
batek graskada bakar batez desa-
gerrarazi egin badezake , egiten
ari denaz jabetu gabe, ez al da hori
garrantzitsua?
Aurpegia gorriturik, honela ja-
rraitu zuen:
-Norbaitek lore bat maite hal-
din badu, eta lore hori milioika eta
milioika izarretan bakarra baldin
bada, ez al da hori nahikoa hari
begiratu bitartean zoriontsu izate-

29
I ? r buruari esan diezaioke: «Ene lorea han nonbait
dago ... » . Baina arkumeak lorea jango balu, bat-batean
i z r guztiak itzali balira bezalako zerbait izango litzateke
b rar ntzat! Eta hori ez al da garrantzitsua?
Ezin izan zuen besterik esan. Istantean negarrez hipaka
h i zen. Gaua etorria zen. Baztertuak nituen ene lanabesak.
Bo t axola ene mailua, ene torlojua, egarria eta heriotza.
Izar batean, planeta batean, nirean, Lurrean alegia, hazen
kontsolamendu beharra zuen printze txiki bat! Besoetan
hartu nuen. Kulunkatu egin nuen. Esan ere egin nion: «Maite
duzun lorea ez dago arriskuan ... Zure arkumeari muturreko
bat marraztuko diot ... Zure lorearentzat babesgarri bat
marraztuko dut ... Nik ... » . Ez nekien zer besterik esan.
Oso traketsa sentitzen nintzen. Ez nekien berarengana
nola heldu, nola bildu. Rain da misteriotsua malkoen
lurraldea ...

VIII

Oso laster ikasi nuen lore hura hobeki ezagutzen. Printze


txikiaren planetan beti egon ziren lore xumeak, petalo lerro
bakar batez hornituak, apenas tokirik behar eta inori traba
giten ez ziotenak. Goiz batez belar artean agertzen ziren,
eta ilunabarrarekin itzali. Baina lore hura egun batez erne
zen, batek daki nondik etorritako hazi batetik, eta printze
txikiak gertutik zaindu zuen besteen antzik ez zuen adaxka
hura. Baobab mota desberdin bat izan zitekeen. Baina
zuhaixkak laster hazteari utzi, eta lore bat sortzeari ekin
zion. Printze txikia lore pipil handi baten agerpenaren

30
lekuko izan zen, eta handik zerhait miresgarria sortuko
zela sumatzen zuen, haina loreak, here hizitoki herdearen
hahesean, ez zuen here apainketa guztiz amaitzen. Kontu
handiz ari zen koloreak hautatzen. Astiro janzten zen,
petaloak, hanan-hanan, egoki ezarriz. Ez zuen, mitxoleten
antzera, zimurrez heterik agertu nahi. Bere edertasun
osoaren dirdaiaz agertu nahi zuen. Oso pinpirina zen, hai
horixe! Bere apainketa misteriotsua, hainhat egunez luzatu
zen, heraz. Eta, azkenik, goiz hatean, egunsentiarekin hatera,
hain zuzen, here hurua erakutsi zuen.
Eta hainhesteko zehaztasunez Ian egin ostean, aharrau-
sika mintzatu zen:
-A! Esnatu herria naiz ... Barkadazu ... Ilea guztiz naha-
sia dut ...
Une hartan printze txikiak ezin izan zion here miresme-
nari eutsi:
-Zein ederra zaren!
-Bai, ezta? -eran-
tzun loreak, eztitasu-
nez-. Eta eguzkiarekin
hatera sortu naiz ...
Printze txikiak he-
rehala igarri zion ez
zela oso apala, haina
hain zen hunkigarria!
-Gosaltzeko ordua
dela esango nuke -gai-
neratu zuen loreak he-
rehala-. Beharhada
zerhait pentsatu hehar
zenuke niri ...

31
Eta printze txikiak, guztiz nahasirik, ureztontzi baten
hila ibili eta gero, lorea ur
freskoz ureztatu zuen.
Hala gauzak, printze txi-
kia laster nahigabetu zen lo-
rearen handikeria fidagaitz
antzeko harekin. Egun ba-
tez, esate baterako, here lau
arantzez mintzatzen ari ze-
la, honela esan zion printze
txikiari:
-Datozela tigreak
beren atzaparrekin!
-Ene planetan
ez dago tigrerik,
ordea -jaulki zuen printze
txikiak-. Eta gainera ti-
greek ez dute belarrik jaten.
-Ni ez naiz belarra -erantzun zuen loreak eztiki.
-Barkadazu ...
-Ni ez naiz tigreen beldur, baina aire korronteek izutu
egiten naute. Ez duzu, ba, bionborik izango?
«Aire korronteek izutu ... , landare batentzat zinezko
zorigaitza», egin zuen here baitan printze txikiak. «Bai lore
ulergaitza ... »
-Gauez aterpeanjarri be-
har nauzu. Hotz handia egiten
du zure bizitokian. Gaizki kokatua
dago. Ni natorren tokian ...
Baina eten bat egin zuen. Bera hazia
zelarik etorri zen. Ezin izan zuen beste
mundurik ezagutu. Hain gezu r
txepela prestatzean harrapatu a
izan zelarik, bizpahiru bider gin
zuen eztul printze txikia n ab r-
men uzteko:
-Bionborik ... ?
-Bila nindoan, baina mjn -
tzatzen hasi zarenez ...
Hala ere, loreak indar h a n -
diagoz eztul egin zuen, printz
txikia damu zedin.
Hala bada, nahiz eta here maitasunaren asmoa zintz a
izan, loreak zalantza eragin zion printze txikiari. Lorear n
hitz hutsalak serioegi hartu zituen eta horrek oso zorigaiz-
toko sentiarazi zuen.
«Ez nion entzun behar», aitortu zidan egun batez, «lor i
ez zaie sekula entzun behar. Begiratu eta usaindu best eril
ez. Nireak planeta urrindatzen zuen, baina ez nintz n
horregatik pozteko gai. Guztiarekin, atzaparren istorio h arl
sumindu beharrean, hunkitu egin ninduen non bait ... »
Aitortu ere egin zidan:
«Orduan ez nintzen ezer ulertze-
ko gai izan! Ene iritzia haren hitzetan
ez, baina haren ekintzetan oinarritu
behar nuen. Urrindatu eta argitu
egiten ninduen. Ez nuen sekula ihes
egin behar! Haren itsuskerien atzean
zegoen terneziari antzeman behar
nion. Loreak hain dira kontraesanko-
rrak! Baina hura maitatzenjakiteko
gazteegia nintzen».

33
IX

4 n ustetan, basa hegaztien migrazio batez baliatu zen ihes


'giteko. Abiatu zen goizean planetaren garbiketa egin zuen.
Bizirik zeuden sumendiei kontu handiz kendu zien kedarra.
Bi umendi zeuzkan bizirik. Eta oso erosoa zen goizean
gosaria berotzeko. Sumendi itzali bat ere bazeukan. Baina,
b rak zioenez: «Sekula ez dago jakiterikl ». Horregatik,
umendi itzalitik ere kedarra atera zuen. Kedarra ongi
kentzen bazaie, sumendiak astiro eta erregularki egoten dira
sutan, erupziorik gabe. Sumendietako erupzioak tximinietako
sua bezalakoxeak dira. Baina,jakina, gure lurrean txikiegiak
gara sumendiak garbitzeko. Eta horregatik sortzen digute
hainbeste nahigabe.
Printze txikiak, malenkoniatsu samar, baobab-en azken
adaxkak ere erauzi zituen. Ez zuen uste berriro itzuli beha-
rrik izango zuenik. Baina, goiz hartan, eguneroko lan horiek
guztiak bereziki atseginak iruditu zitzaizkion. Eta lorea
azken aldiz ureztatu eta babesgarriaren barruan sartzear
zegoela, negargura etorri zitzaion.
-Adio -esan zion loreari.
Baina loreak ez zion erantzun.
-Adio -errepikatu zuen.
Loreak eztul egin zuen. Baina ez zen hotzeriaren eragi-
nez.
- Tuntuna izan naiz -mintzatu zitzaion azkenean-.
Barkamena eskatzen dizut. Saia zaitez zoriontsu izaten.
Gaitzespen ezak harritu egin zuen printze txikia. Bertan
geratu zen, nahasirik, lorearen babesgarria eskuetan zuela.
Ez zuen baretasun baketsu hura ulertzen.

34
{
~ ./
Bizirik zeuden sumendiei kontu handiz
kendu zien kedarra. (
- Baietz, ba, maite zaitut -esan zion loreak-. Ene errua
izan da zuk ez jakitea. Baina horrek ez dio axola. Ni bezain
tuntuna izan zara zu. Saia zaitez zoriontsu izaten ... Utz
zazu babesgarri hori. Ez dut gehiago behar.
- Haizea, ordea ...
- Ene hotzeria ez da hainbesterainokoa ... Gaueko aire
freskoak on egingo dit. Lorea naiz.
- Piztiak, ordea ...
-Tximeletak ezagutu nahi baldin baditut, hiruzpalau
beldar jasan beharko ditut. Oso ederrak omen dira. Nor
torriko da, bestela, ni ikustera? Zu urrun egongo zara.
Piztiak direla eta, ez naiz beldur. Ene atzaparrak dauzkat.
Eta here lau arantzak erakutsi zituen xaloki. Gero
gaineratu zuen:
-Ez zaitez hor geldirik geratu, deserosoa zait. Joatea
erabaki duzu. Zoaz.
Izan ere, ez baitzuen nahi printze txikiak negarrez ikus
zezan. Rain lore buruiritzia zen ...

325, 326, 327, 328, 329 eta 330 asteroideen eskualdean


zegoen. Beraz, zeregin bat edukitzearren, eta zerbait ikaste
aldera, haiek bisitatzen hasi zen.
Lehenengoan errege bat bizi zen. Purpuraz eta erbinude
zuriaren larruz jantzirik, errege aulki xume eta, hala ere,
miresgarri batean eserita zegoen.
-Hara, mendeko bat! -jaulki zuen erregeak printze
txikia ikusi zuenean.

36
Eta printze txikiak here buruari galdegin zion:
-Sekula ikusi ez eta, nolatan ezagutu nazake?
Ez zekien errege-jendearentzat mundua guztiz sinpli-
fikatua dagoela. Gizaki guztiak direla mendeko, alegia.
-Hurbildu apur bat zu hobeki ikusteko -esan zion erre-
geak, behingoz norbaiten errege izateagatik harropuzturik.
Printze txikiak begiradarekin non eseri bilatu zuen, baina
erbinude zuriaren larru ikusgarriak planeta osoa estali, eta
traba besterik ez zuen egiten. Zutikjarraitu behar izan zuen,
beraz, eta, nekearen nekeaz, aharrausi bat atera zitzaion.
-Protokoloak debekatu egiten du errege baten aurrean
aharrausi egitea -adierazi zion monarkak-. Debekatu
egiten dizut.
-Ezin diot eutsi -erantzun zion printze txikiak nahasi-
rik-. Bidaia luzea egin dut eta batere lorik egin gabe ...
-Orduan -esan zion erregeak-, aharrausi egin dezazu-
la agintzen dizut. Urte asko dira ez dudala inor aharrausika
ikusi. Aharrausiak bitxiak dira niretzat. Tira, egin aharrausi
gehiago. Agindua da.
-Horrek kikildu egiten nau ... , ezin dut gehiago egin ...
-esan zuen printze txikiak, lotsagorrituz.
-Hum! Hum! -erantzun zion erregeak-. Orduan
tarteka aharrausi egitea agintzen dizut eta tarteka ...
Ahopean purrustaka mintzatu zen erregea; haserre
zirudien.
Izan ere, erregeak batez ere here aginpidea betetzen zela
zaindu behar baitzuen. Ez zuen desobedientzia onartzen.
Monarka absolutua zen. Baina, oso zintzoa izaki, zentzuzko
aginduak ematen zituen.
«Nik aginduko banio», esan ohi zuen, «nik aginduko banio
jeneral bati itsas hegazti bihurtzeko, eta jeneralak agindua

37
b teko ez balu, hori ez litzateke jeneralaren errua izango.
Nirea baizik».
- Eser al naiteke? -esan zuen hortzartean printze txi-
kiak.
- Eser zaitezela agintzen dizut -erantzun zion erregeak,
b re erbinude larruzko kapako hegal bat handikiro jaso
bitartean.
Baina printze txikia harritu egiten zen.
Planeta hura fiimifioa zen. Zeren errege ote zen
hura?
- Maiestate ... -zuzendu zitzaion-, barka-
mena eskatzen dizut zu galdekatzeagatik ...

38
-Galderak egiteko agintzen dizut -esan zion erregeak
herehalakoan.
-Maiestate ... , zeren errege zara?
-Denarena -erantzun zion erregeak, xalo-xalo.
-Denarena?
Imintzio apal hatez, erregeak here planeta, gainerako
planetak eta izarrak seinalatu zituen.
-Hori denarena? -esan zuen printze txikiak.
-Hori denarena ... -erantzun, erregeak.
Zeren monarka ahsolutua ez ezik, monarka unihertsala
ere bai haitzen.
-Eta izarrak esanekoak al dira?
-Jakina -esan zion erregeak-. Berehala oheditzen
dute. Diziplinarik eza onartezina zait.
Printze txikiaren harridurak goia jo zuen halako hote-
rearen aurrean. Berak halakorik eduki izan halu, herrogeita
lau eguzki sarrera ez, haina hirurogeita hamahi, edo haita
ehun edo herrehun eguzki sarrera ikusi ahal izango zituen,
egun herean, aulkia hatere mugitu heharrik gabe! Eta here
planeta abandonatuaz oroitzean apur bat tristatu baitzen,
erregeari mesede bat eskatzera ausartu zen:
-Eguzki sarrera bat ikusi nahi nuke ... Egidazu mesede ...
Aginduiozu eguzkiari sar dadin ...
-Jeneral bati aginduko banio, tximeleta baten gisa lorez
lore hegan egiteko, edota tragedia bat idazteko, edota itsas
hegazti bihurtzeko, eta jeneralak emandako agindua heteko
ez balu, hiotako zein, hera edo ni, egongo litzateke oker?
-Zu zeu -baieztatu zuen, tinko, printze txikiak.
-Halaxe da. Bakoitzari egin dezakeenaren neurrian
eskatu behar zaio -jarraitu zuen erregeak-. Agintea, ezer
baino lehen arrazoian oinarritzen da. Zure herriari here

39
bur ua itsasora botatzeko agintzen baldin badiozu, iraultza
gingo du. Badut obedientzia eskatzeko eskubidea, hain
zuzen ere ene aginduak arrazoizkoak direlako.
- Eta ene eguzki sarrera? -oroitarazi zion printze
txikiak, izan ere, behin galdera bat eginez gero ez baitzuen
sekula ahanzten.
- Izango duzu, bai, zure eguzki sarrera. Exijitu egingo
dut. Baina, ene gobernamendu zientziari jarraituz, baldintza
egokiak izan arte itxarongo dut.
-Noiz arte, baina? -jakin nahi izan zuen printze txikiak.
-Hem! Hem! -erantzun zion erregeak, egutegikote bat
ikusmiratu bitartean-. Hem! Hem!, izango da, izango da ... ,
gaur iluntzean izango da, zazpiak eta berrogei minutuan
gutxi gorabehera! Eta ikusiko duzu zeinen ongi betetzen
diren ene aginduak.
Printze txikiak aharrausi egin zuen. Penagarria zitzaion
eguzkiaren sarrera hutsean geratu izana. Eta gainera apur
bat aspertzen ere hasia zen:
-Nik hemen ez dut beste zereginik -mintzatu zitzaion
erregeari-. Banoa!
-Ez zaitez joan -erantzun zion erregeak, mendeko
bat zuelako harropuzturik-. Ez zaitez joan, eta ministro
egingo zaitut!
-Zeren ministro?
-Zerarena ... Justiziarena!
-Epaitzeko inor ez dago eta!
-Batek daki -esan zion erregeak-. Oraindik ez dut ene
erreinu osoa bisitatu. Oso zaharra naiz, zaldikotxe baterako
tokirik ez dut, eta ibilian nekatu egiten naiz.
-Oil Baina nik dagoeneko ikusia dut -esan zuen prin-
tze txikiak, eta bien bitartean makurtu egin zen planeta-

40
ren bestaldeari begiratu bat emateko-. Han ere ez dago
1nor...
-Ba, orduan, zeure burua epaituko duzu -erantzun zion
erregeak-. Zailena horixe da. Nork here burua epaitzea bes-
teak epaitzea baino zailagoa da. Zeure burua ongi epaitzea lor-
tzen baldin baduzu, argi geratuko da egiazko jakituna zarela.
-Nik -esan zuen printze txikiak- edozein tokitan epai
dezaket neure burua. Ez dut zertan hemen bizi.
-Hem! Hem! -esan zuen erregeak-. Ene planetan,
hor nonbait, arratoi zahar bat dabilelakoan nago. Gauean
entzuten dut. Arratoi zahar hori epai dezakezu. Noizean
behin heriotzara zigortuko duzu. Hartara, haren bizitza
justiziaren mende egongo da. Baina zuk, bizirik iraun dezan,
aldiro indultatu egingo duzu. Bakar bat besterik ez baitago.
-Nik -erantzun zuen printze txikiak- ez dut gogoko
inor heriotzara zigortzea, eta banoala uste dut.
-Ez -esan zuen erregeak.
Baina printze txikiak, prestaketak amaiturik, ez zuen
erregea gehiago tristatu nahi izan.
-Berorren Maiestateak agindutakoa zuzen betetzea
nahiko balu, arrazoizko agindu bat eman liezadake. Esate
baterako, minutu baten buruan alde egiteko agindu lieza-
dake. Baldintza egokiak daudela uste dut ...
Erregeak ez baitzuen ezertxo ere erantzun, printze
txikiak aurrena zalantza egin zuen eta, hurrena, hasperen
eginez, abiatu egin zen.
-Ene enbaxadore izendatzen zaitut -lehenbailehen
ekin zion erregeak, ahotsa goratuz.
Boteretsu baino boteretsuago irudi zuen.
«Pertsona nagusiak zinez bitxiak dira», egin zuen printze
txikiak here baitan, bidaian aurrera zihoala.

41
XI

Big rren planetan harroxko bat bizi zen.


- Ene! Ene! Miresle bat ni ikustera etorria! -esan zuen
g raki pr intze txikia urrunetik ikusi bezain laster.
Izan er e, harroen ustetan, gainerako pertsonak beren
miresleak baitira.
-Egun on -esan zuen
printze txikiak-. Hori da ka-
pelu xelebrea daramazuna.
.. -Agur egiteko da -eran-
/'
, _;-·~v....-- '
tzun, harroputzak-. Txalo-
?'-
· tzen nautenean, agur egiteko.
--""'_,......._
Zorigaitzez, inor ez da sekula
hemendik pasatzen.
I ...........
-Ez ezazu esan! -min-
tzatu zen printze txikia, ezer
ulertu gabe.
( -Has zaitez txaloka,
esku bat bestearen kontra
joz -aholkatu zion orduan
harroxkoak.
/ Printze txikia txaloka
hasi zen, esku bat bestearen
kontra joz. Harroxkoak, ka-
pelua goratuz, apaltasunez
agurtu zuen.
«Erregearen ikustaldia
baino libertigarriagoa da
hau, inondik ere», pentsatu
I

I
zuen printze txikiak here artean. Eta berriro ere ekin zion
esku bat bestearen kontra jotzeari. Eta harroak berriro ere
agurtu zuen kapelua goratuz.
Bost minuturen buruan, printze txikia nekatu egin zen
josteta beti bat harekin.
-Eta, zer egin behar da kapelua eror dadin? -galdegin
zuen.
Baina harroak ez zion ulertu. Harroek laudoJioak beste-
rik e.z dute ulertzen. /
-E-sadazu, zinez miresten al nauzy} -galdegin zion
printze txili:ia: ·. . ~· __./
-- - .. . - -~-

43
- Z r da mirestea?
- Miresteak esan nahi du onartu egiten duzula ni naizela
plan ta honetako gizonik ederrena, ongien jantzita dagoena,
nl r t ena eta burutsuena.
- Baina zure planetan bakarrik zaude eta!
- Egidazu mesede hori! Mirets nazazu, hala ere!
- Miresten zaitut -esan zuen printze txikiak sorbaldak
npur bat goratuz-, baina zer axola dizu horrek?
Eta printze txikia joan egin zen.
«Pertsona nagusiak zinez bitxiak dira», egin zuen here
b itan, bidaian aurrera zihoala.

XII

Hurrengo planetan edale bat bizi zen. Ikustaldi hau oso


laburra gertatu zen, baina malenkonia handia sortu zion
printze txikiari.
-Zertan ari zara? -galdegin zion edaleari, eta hark
aurrean zeuzkan botila bete multzoari eta botila huts
multzoari begiratu zien.
-Edan egiten dut -erantzun zuen edaleak, ahots etsiaz.
-Zergatik edaten duzu? -galdegin zion printze txikiak.
-Ahanztearren -erantzun edaleak.
-Zer ahanztearren? -jakin nahi izan zuen prin tze
txikiak, ordurako errukiturik.
-Lotsa naizela ahanztearren -aitortu zuen edaleak,
burua makurtuz.
-Zeren lotsa? -esan zuen printze txikiak gizonari
lagundu nahian.

44
-Edatearen lotsa! -amaitu zuen edaleak, erabateko
isiltasunean babestuz.
Eta printze txikia, nahasirik, joan egin zen handik.
«Pertsona nagusiak zinez bitxiak baino bitxiagoak dira»,
egin zuen here baitan, bidaian aurrera zihoala.

XIII

Laugarren planeta negozio gizonarena zen. Eta hain zegoen


lanpeturik, ez baitzuen burua jaso ere egin printze txikia
heldu zenean.
-Egun on -esan zion honek-. Zigarroa itzalia daukazu.
-Hiru eta bi, berdin host. Bost eta zazpi, hamabi. Hama-
bi eta hiru, hamabost. Egun on. Hamabost eta zazpi, hogeita
bi. Hogeita bi eta sei, hogeita zortzi. Berriro pizteko astirik
ere ez. Hogeita sei eta host, hogeita hamaika. U£1 Beraz,
bostehun eta bat milioi seiehun eta hogeita bi mila zazpiehun
eta hogeita hamaika egiten du.
-Bostehun milioi zer, baina?
-Zer? Oraindik hor al zaude? Bostehun eta bat milioi
zera ... Dagoeneko ez dakit ... Rain lanpetua nago! Ni berriketa
gutxiko gizona nauzu, eta ez naiz ergelkeriatan aritzen. Bi
eta host, zazpi ...
-Bostehun milioi zer, baina? -errepikatu zuen printze
txikiak, izan ere, here bizitzan behin galdera bat eginez gero,
ez baitzuen sekula ahanzten.
N egozio gizonak burua goratu zuen.
-Badira berrogeita hamalau urte planeta honetan nagoe-
la, eta bitarte honetan hiru bider baino ez didate enbarazu

45
egin. Lehenengo aldia orain dela hogeita bi urte izan zen, liztor
bat batek daki nondik heldu zenean. Sekulako harrabotsa
ateratzen zuen eta lau akats egin nituen batuketa batean.
Bigarren aldia orain dela hamaika urte izan zen, erreuma
krisi baten eraginez. Ez dut nahikoa kirol egiten. Ezin dut
denbora ibilian alferrik galdu. Serioa naiz ni, gero! Hirugarren
aldia ... , oraingo hau da! Beraz, bostehun eta bat milioi ...
-Milioi zer, baina?
N egozio gizonak bakean egoteko aukerarik ez zegoela
ulertu zuen:
-Zeruan noizbehinka ikusten diren gauza fiimifio horien
milioiak.

46
-Euliak?
-Ez, ba, gauza fiimifio dirdaitsuak.
-Erleak?
-Ezetz, ba. Urre koloreko gauza fiimifioak, alferrontziei
ametsak eragiten dizkietenak. Baina ni serioa naiz, gero!
Nik ez dut amets egiteko astirik.
-Oi, izarrak?
-Fiorratx. Izarrak.
-Eta zer egiten duzu bostehun milioi izarrekin?
-Bostehun eta bat milioi seiehun eta hogeita bi mila
zazpiehun eta hogeita hamaika. Serioa naiz ni, zehatza.
-Eta zer egiten duzu izar horiekin?
-Zer egiten dudan?
-Bai.
-Ezer ez. Eduki egiten ditut.
-Izarrak, eduki?
-Bai.
-Baina nik ezagutu dudan errege batek ...
-Erregeek ez dute ezer edukitzen. Flaiek «erreinatu»
egiten dute. Guztiz desberdina da.
-Eta zertarako balio dizu izarrak edukitzeak?
-Aberats izateko balio dit.
-Eta zertarako balio dizu aberats izateak?
-Beste izar batzuk erosteko, baldin eta norbaitek topa-
tzen baditu.
«Fionako honek», egin zuen here baitan printze txikiak,
«ene mozkorrak bezalaxe pentsatzen du». Alabaina, galdezka
jarraitu zuen:
-Nolatan eduki daitezke izarrak?
-Norenak dira? -galdegin zuen, zakar, negozio gizonak.
-Ez dakit, ba. Inorenak ez.

47
r z, mr ak dira, ni izan bainaiz horretaz pent8atu
du n I h na.
- N hikoa al da hori?
Z lantzarik gabe. Inorena ez den harribitxi bat topa-
Lzt•n duzunean, zeurea da. Inorena ez den uharte bat topatzen
du zun an, zeurea da. Ideia bat izaten lehena zarenean,
pn L nt tu egiten duzu: zeurea da. Eta nik izarrak dauzkat,
nz l n batean ene aurretik inork ez baitu pent8atu horiek
' lui itzea.
- Hori egia da -e8an zuen printze txikiak-. Eta zer
git n duzu horiekin?
- Kudeatu egiten ditut. Zenbatu eta zenbatu, behin eta
b rriz -e8an zuen negozio gizonak-. Zaila da. Baina ni
gizon 8erioa naiz, gero!
Printze txikiaren jakin-mina ez zegoen artean guztiz
a beterik.
- Nik zetazko zapi bat baldin badaukat, lepo bueltanjan-
Lzi, eta eraman egin dezaket. Nik lore bat baldin badaukat,
hura hartu, eta eraman egin dezaket. Baina zuk ez daukazu
1z rrak hartzerik!
- Ez, baina banketxean ezar ditzaket.
- Zer e8an nahi du horrek?
- E8an nahi du paper orri batean idatz dezakedala izar
kopurua. Eta horren o8tean, paper hori kaxoi batean gorde,
ta giltzaz itxi dezaket.
-Eta hori al da guztia?
- Nahikoa da!
«Libertigarria da», pent8atu zuen printze txikiak. «Zinez
poetikoa da. Baina ez da 080 8erioa».
Printze txikiak gauza 8erioez zituen ideiak 080 de8berdi-
nak ziren pert8ona nagu8iek zituztenen aldean.

48
-Nik badut egunero ureztatzen dudan lore bat -jarraitu
zuen-. Hiru sumendi ere baditut eta astero-astero kentzen
diet hirurei kedarra. Itzalirik dagoena ere garbitzen baitut.
Bai lorearentzat, bai sumendientzat onuragarria da nireak
izatea. Baina izarrentzat zu ez zara onuragarria ...
N egozio gizonak ahoa zabaldu, bai, egin zuen, baina ez
zuen erantzunik aurkitu, eta printze txikia joan egin zen
handik.
«Pertsona nagusiak zin-zinez harrigarriak dira», egin
zuen xaloki here baitan, bidaian aurrera zihoala.

XIV

Bosgarren planeta oso harrigarria zen. Guztietan txikiena


hera zen. Apenas zegoen tokirik farol eta farolari batentzat.
Printze txikiak ezin zuen ulertu zertarako balio zezaketen,
zeruan, etxe eta jenderik gabeko planeta batean, farolak
eta farolariak. Alabaina, here buruari esan zion: «Baliteke
gizon hau zentzugabea izatea. Hala ere, erregea, harroxkoa,
negozio gizona eta edalea zentzugabeagoak dira. Gutxienez,
honen lanak badu zentzurik. Bere farola pizten duenean,
beste izar berri bat edota lore bat jaioaraziko balu bezalako
zerbait da. Bere farola itzaltzen duenean, ostera, loarazi
egiten du lorea edo izarra. Oso zeregin polita da. Eta polita
delako da, zinez, onuragarria».
Planetara heldu zenean, adeitasunez agurtu zuen faro-
laria:
-Egun on. Zer dela-eta itzali berri duzu zure farola?
-Horixe da agindua -erantzun zuen farolariak-. Egun
on.

49
- Eta zein da agindua?
- Ene farola itzaltzea. Gabon.
Eta berriro ere piztu zuen.
- Baina zer dela-eta piztu duzu atzera?
- Horixe da agindua -erantzun zuen farolariak.
- Ez dut ulertzen -esan zuen printze txikiak.
- Ez dago zer ulerturik -esan zuen farolariak-. Agin-
dua, agindua da. Egun on.
Et a farola itzali zuen.
Horren ostean, koadro gorriekiko musuzapi batekin
xukatu zuen kopeta.
- Nik lan izugarria egiten dut hemen. Lehen bazuen
zentzurik. Goizean itzali, eta iluntzean piztu egiten nuen.
Hortik aurrera, egunaren gainerakoa atseden hartzeko
nuen , eta gauaren gainerakoa lotarako ...
- Eta agindua geroztik aldatu al da?
- Agindua ez da aldatu -esan zuen farolariak-. Horixe
da, ba, ene zorigaitza! Urtetik urtera planeta azkarrago ari
da biratzen, eta agindua ez da aldatu!
- Eta? -esan zuen printze txikiak.
- Gaur egun minutuko itzuli bat egiten du, eta ez dut
atse d en une bakar bat ere. Minutu bakoitzean piztu eta
itzali egin behar izaten dut!
- Bai gauza bitxia! Zure planetan egunak minutu bat
irauten du!
- Ez da inondik ere bitxia -esan zuen farolariak-.
Hilabete bat bada elkarrekin hitz egiten ari garela.
-Hilabete bat?
- Bai. Hogeita hamar minutu. Hogeita hamar egun.
Gabon.
Eta farola piztu zuen berriz ere.

50
\
\
'' \

- -- '
/I
/
/
I
(
\
Nik Zan izugarria egiten dut hemen.
rintze txikia hegira geratu zitzaion; atsegin zuen
ngi nduarekiko hain esanekoa zen farolari hura. Beste garai
bnL n, aulkia mugituz, berak bilatu izan zituen eguzki
Hurr rak oroitu zituen. Bere adiskideari lagundu nahi izan
I'; ion:

- Hara ... , nik ezagutzen dut nahi duzunean atseden


hnrtzeko modua ...
- Beti nahi izaten dut nik hori -esan zuen farolariak.
Izan ere, litekeena baita aldi berean esanekoa eta nagia
IZ tea.
Printze txikiak jarraitu egin zuen:
- Zure planeta hain txikia izanik, itzulia hiru pauso
I uzetan egin dezakezu. Beti eguzkitan egoteko astiro samar
ibiltzea besterik ez duzu. Atsedena hartu nahi duzula, hasi
ibiltzen ..., eta egunak zuk nahi bezainbat iraungo du.
- Horrekin ez dugu askorik konpontzen -esan zuen
f rolariak-. Bizitza honetan batik bat lo egitea atsegin
dut.
- Tamala da, ba -esan zuen printze txikiak.
- Bai, tamala da -esan zuen farolariak-. Egun on.
Eta here farola itzali zuen.
«Honako hau», egin zuen printze txikiak here baitan, bi-
d ian aurrera zihoala, «gutxietsi egingo lukete bai erregeak,
bai harroxkoak, bai edaleak, bai negozio gizonak. Hala ere,
barregarria ez zaidan bakarra da. Agian here buruaz ez,
baina beste zerbaitez arduratzen delako».
Tristeziaz hasperen egin, eta honela jarraitu zuen:
«Guztien artean, honen adiskidea baino ez nintekeen egin.
Baina planeta zinez txikia da. Ez dago biontzako tokirik. .. »
Printze txikiak ez zion here buruari aitortu nahi zergatik
gogoratzen zuen oroiminez zorioneko planeta hura: batik

52
bat, hogeita lau orduoro ikus zitzakeen mila laurehun eta
berrogei eguzki sarrerengatik!

XV

Seigarren planeta hamar bider zabalagoa gertatu zen. Li-


burukoteak idazten zituen agure zahar bat bizi zen bertan.
-Hara! Esploratzaile bat! -jaulki zuen printze txikia
ikustearekin batera.
Printze txikia haren mahaira eseri, eta puska batean
arnaska jardun zuen. Hainbeste bidaiatua zen!
-Nondik zatoz? -galdegin zion agure zaharrak.
-Zer da liburu lodi hau? -esan zuen printze txikiak-.
Zertan ari zara hem en?
-Ni geografoa naiz -erantzun zion agure zaharrak.
-Zer da hori?
-ltsasoak, ibaiak, hiriak, mendiak eta basamortuak non
dauden dakien jakintsua da.
-Bai gauza interesgarria -esan zuen printze txikiak-.
Azkenik, benetako lanbide bat!
Eta, here ingurumarian, begiratu bat luzatu zion geogra-
foaren planetari. Sekula ikusi gabea zen halako planeta
ikusgarririk.
-Oso planeta ederra da zurea. Ba al du ozeanorik?
-Ezin, ba, jakin -esan zuen geografoak.
-Oil -printze txikia nahigabeturik zegoen-. Eta
mendirik?
-Ezin, ba, jakin -esan zuen geografoak.
-Eta hiririk, eta ibairik, eta basamorturik?

53
-Hori ere ezin, ba, jakin -esan zuen geografoak.
- Baina zu geografoa zara!
-Halaxe da -esan zuen geografoak-, baina ni ez naiz
esploratzailea. Ez daukat esploratzaile bakar bat ere. Geo-
grafoaren egitekoa ez da hiriak, ibaiak, mendiak, itsasoak,
ozeanoak edo basamortuak zenbatzea. Geografoa garrantzi-
tsuegia da hara eta hona alferkerian ibiltzeko. Berak ez
du here bulegoa uzten. Baina han esploratzaileak hartzen
ditu. Galdekatu egiten ditu eta, haien oroitzapenekin,
oharrak hartu. Eta haien arteko bakarren baten oroitzape-
nei interesgarri iritziz gero, ikerketa bat eginarazten du
esploratzailearen zintzotasunaz.

54
-Zer dela eta?
-Esploratzaile batek gezurra esango balu, horrek
geografia liburuetan izugarrizko nahastea sortuko lukeelako.
Gehiegi edaten duen esploratzaile batek bezalatsu.
-Zer dela eta? -atera zitzaion printze txikiari.
-Mozkorrek gauzak bikoizturik ikusten dituztelako.
Hala bada, geografoek bi mendi aipatuko lituzkete bakarra
dagoen tokian.
-Nik ezagutzen dut -esan zuen printze txikiak-
esploratzaile kaxkarra izango litzatekeen bakarren bat.
-Baliteke. Beraz, esploratzailearen zintzotasuna agerian
geratzen denean, deskubrimenduari buruzko ikerketa bat
egiten da.
---Joaten al zara ikustera?
-Ez. Hori zailegia da. Baina esploratzaileari frogak
ekartzeko eskatzen diot. Esate baterako, menditzar baten
deskubrimendua jokoan badago, harri handiak ekartzea
exijitzen diot.
Halako batean, geografoa hunkiturik agertu zen.
-Baina zu, zu urrunetik zatoz! Zu esploratzailea zara!
Egidazu zure planetaren deskribapena!
Eta geografoak, here erregistroa zabaldurik, arkatza
zorroztu zuen. Esploratzaileen azalpenak arkatzez jasotzen
dira aurrena. Frogak ekarri arte ez dira tintaz jasotzen.
-Beraz? -galdekatu zuen geografoak.
-Oi! -esan zuen printze txikiak-. Ene planeta ez da
oso interesgarria, oso txikia da. Hiru sumendi ditut. Bi
sumendi bizirik, eta sumendi itzalia. Baina sekula ez dago
jakiterik.
-Sekula ez dago jakiterik -esan zuen geografoak.
-Lore bat ere badut.

55
- Guk ez dugu loreen berririk jasotzen -esan zuen
g ografoak.
- Zergatik ez? Gauza politagorik!
- Loreak iragankorrak direlako.
- Zer esan nahi du «iragankor» horrek?
- Geografiako liburuak -esan zuen geografoak- guz-
Li tan ederrenak dira. Sekula ez dute gaurkotasuna galtzen.
M ndi bat nekez alda daiteke tokiz. Ozeano bat nekez
ratuko da urik gabe. Guk betiereko gauzei buruz idazten
ugu.
- Baina sumendi itzaliak esnatu egin daitezke -eten
zuen printze txikiak-. Zer esan nahi du «iragankor» ho-
rrek?
- Guri ez zaigu axola sumendiak pizturik edo itzalirik
dauden jakitea -adierazi zuen geografoak-. Guretzat axola
duena mendia da. Eta mendia ez da aldatzen.
- Baina zer esan nahi du «iragankor» horrek? -erre-
pikatu zuen printze txikiak, izan ere, here bizitzan, behin
galdera bat eginez gero, ez baitzuen sekula ahanzten.
- Esan nahi du «laster desagertzeko arriskuan dagoela».
-Ene lorea laster desagertzeko arriskuan dago?
--Jakina.
«E ne lorea iragankorra da», egin zuen printze txikiak
here baitan, «eta lau arantza baino ez ditu munduari aurre
giteko! Eta planetan bakar-bakarrik utzi ez dut, ba!».
Bere lehen damu agerpena izan zen. Baina, berriro, here
onera etorririk:
-Zer bisitatzea aholkatzen didazu? -galdegin zuen.
-Lur planeta -erantzun zion geografoak-. Oso izen
ona du ...
Eta, here lorea gogoan zuela, printze txikiajoan egin zen.

56
Printze txikia harritu egin zen inor ez ikustean.
XVI

llala bada, zazpigarren planeta Lurra gertatu zen.


Lurra ez da edozein planeta, gero! Badira ehun eta
I amaika errege (errege beltzak ahantzi gabe, noski), zazpi
mila geografo, bederatziehun mila negozio gizon, zazpi milioi
'l erdi mozkor, hirurehun eta hamaika milioi harro, hau da,
gutxi gorabehera bi mila milioi pertsona nagusi.
Lurraren neurriez hobeki jabe zaitezten, esango dizuet
argindarra asmatu aurretik eta, sei kontinenteen artean,
laurehun eta hirurogeita bi mila eta bostehun farolariren
benetako armada bat mantendu beharra zegoela.
Zoragarria zen urrun samarretik ikusteko. Armada honen
mugimenduak operako ballet batekoak bezain arauturik
zeuden. Aurrena Zeelanda Berriko eta Australiako farolarien
aldia izaten zen. Horren ostean, beren kriseiluak pizten
zituztelarik, lotara erretiratzen ziren. Hurrena, Txinako
ta Siberiako farolariak sartzen ziren dantzan. Gero, haiek
re bastidoreetan desagertzen ziren. Orduan, Errusia-
ko eta Indietako farolarien aldia izaten zen. Gero, Afrika
ta Europakoena. Gero, Hego Amerikakoena. Gero, Ipar
Amerikakoena. Eta sekula ez zuten huts egin eszenan
agertzeko ordenan. Miresgarria zen.
Soil-soilik Iparburuko farol bakarraren farolaria eta
Hegoburuko farol bakarraren haren lankidea bizi ziren
nagitasunak eta zabarkeriak jota: urtean birritan egiten
zuten Ian.

58
XVII

Norbaitek here burua apur bat nabarmendu nahi duenean,


gezurren bat edo be8te e8an dezake. Eta ni ez naiz o8o
egiazalea izan farolariez mintzatu natzaizuenean. Gure
planeta ezagutzen ez dutenek irudipen faltsua har dezakete.
Gizakiek 080 toki gutxi hartzen dute lurraren gainean.
Lurrean bizi diren bi mila milioi gizakiak zutik eta, biltzar
baterako bezala, bilduko balira, erraz 8artu ahal izango lira-
teke hogei milia luze eta hogei milia zabal den plaza publiko
batean. Gizateria Ozeano Bareko uharterik txikienaren
gainean bildu ahal izango litzateke.
Bi8tan da: pert8ona nagu8iek ez lizuekete 8inet8iko.
Toki a8ko behar dutelakoan daude. Baobab-ak bezain ga-
rrantzit8utzat dute beren burua. Orduan kalkulua egiteko
aholkatuko diezue. Zenbakiak maite dituzte: at8egina egingo
zaie. Baina ez ezazue zuen denbora zeregin horretan xahutu.
Alferrik da. Izan konfiantza niregan.
Hala gauzak, behin lurrera etorririk, printze txikia
harritu egin zen inor ez iku8tean. Planetaz naha8tu ote
zen beldurtzen ha8ia zela, eraztun ilargi kolore baten
mugimendua iku8i zuen harean.
-Gabon -e8an zuen printze txikiak badaezpada ere.
-Gabon -e8an, 8ugeak.
-Zein planetatan jau8i ote naiz? -galdegin zuen printze
txikiak.
-Lurrean, Mrikan -erantzun, 8ugeak.
-Oil Beraz, Lurrean ez dago inor?
-Honako hau ba8amortua duzu. Ba8amortuetan ez da
inor egoten. Lurra handia da -adierazi zuen 8ugeak.

59
Harri baten gainean eseri, eta printze txikiak zerurantz
begiratu zuen:
-N eure buruari galdegiten diot -esan zuen- izarrak
cz ote dauden argiztaturik egunen batean nork berea topa
dezan. Begiraiozu ene planetari. Gure gain-gainean dago ...
Baina zein urrun!
-Ederra da -esan zuen sugeak-. Zertara etorri zara
hona?
-Lore batekin arazoak ditut -esan zuen printze txikiak.
-A! -atera zitzaion sugeari.
Eta isildu egin ziren.
-Gizakiak non dira? -ekin zion, azkenik, printze
txikiak-. Basamortuan bakarrik samar sentitzen naiz ...
-Gizakien artean ere bakarrik egoten zara -esan zuen
sugeak.
Printze txikia luzaroan egon zitzaion hegira:
-Piztia bitxia zara, gero -adierazi zion azkenik-,
atzamar bat bezain mehea ...
-Hala ere, ni errege baten atzamarra baino ahaltsuagoa
naiz -esan zuen sugeak.
Printze txikiak irribarre egin zuen:
-Ez zara oso ahaltsua ... Hankarik ere ez duzu ... Bidaia-
tzea ezinezkoa zaizu ...
-Itsasontzi batek baino urrunago eraman zaitzaket
- esan zuen sugeak.
Printze txikiaren orkatilan kiribilkatu zen, urrezko
besoko baten gisara.
-Ukitzen dudan oro, irten zen lekura itzularazten dut
- jarraitu zuen-. Baina zu garbia zara eta izar batetik
zatoz ...
Printze txikiak ez zuen txintik ere erantzun.

60
-Erruki zaitut, hain zara ahula granitozko Lur honetan.
Egunen batean, zure planetarekin behar baino gehiago gogo-
ratzen hazara, nik lagun diezazuket. Zera egin dezaket ...
-Oil Oso ongi ulertu dut -esan zuen printze txikiak-,
baina zergatik mintzo zara etengabe igarkizunka?
-Den-denak asmatzen ditut -esan zuen sugeak.
Eta isildu egin ziren.

XVIII

Printze txikiak basamortua zeharkatu eta lore bat besterik


ez zuen topatu. Hiru petaloko lore bat, lore hutsal bat ...
-Egun on -esan zuen prin-
tze txikiak.
-Egun on -esan zuen
loreak.
-Non dira gizakiak?
-galdegin zuen, adeitsu-
ki, printze txikiak.
Loreak, egun batez, ka-
rabana bat igarotzen iku-
Sia zuen.
-Gizakiak? Ene ustetan badira sei, zazpi bat. Duela
urte asko ikusi nituen. Baina ez dago jakiterik non aurki
daitezkeen. Haizeak daramatza. Ez dute errorik, eta gabezia
horrek zinez zapuzten ditu.
-Adio -jaulki zuen printze txikiak.
-Adio -esan zuen loreak.

XIX

Printze txikia mendi handi batera igo zen. Ezagunak zituen


mendi bakarrak belaun parera heltzen zitzaizkion hiru
sumendiak ziren. Eta sumendi itzalia aulki gisa erabiltzen
zuen. «Hau bezalako mendi garai batetik», egin zuen here
baitan, «hegien itxi-ireki batean planeta osoa eta gizaki
guztiak ikusiko ditut». Baina harkaitz orratz ezin pikoagoak
besterik ez zuen ikusi.
-Egun on -esan zuen badaezpada ere.
-Egun on ... Egun on... Egun on ... -erantzun, oihar-
tzunak.
-Nor zarete? -esan zuen printze txikiak.
-Nor zarete ... Nor zarete ... Nor zarete ... -erantzun,
oihartzunak.
-Izan zaitezte ene adiskideak, bakarrik nago -esan
zuen.
-Bakarrik nago ... Bakarrik nago ... Bakarrik nago ...
-erantzun, oihartzunak.

63
«Bai planeta bitxia! », pentsatu zuen orduan. «Guztiz
I ' horra da, eta guztiz zorrotza, eta guztiz gazia. Eta gizakiek
'Z dute irudimenik. Zer esan, horixe errepikatzen dute ...
Ni r an lore bat neukan: mintzatzen beti lehena izaten
z n ...»

XX

aina harea, harkaitz eta elurretan barrena luzaroan ibili


o t ean, halako batean bide bat topatu zuen printze txikiak.
' t a bide guztiek gizakietara eramaten dute.
- Egun on -esan zuen.
Lorategi bat zen, loretan zeuden arrosondoz betea.
- Egun on -esan zuten arrosek.
Printze txikia hegira geratu zitzaien. Denak here lorearen
, ntzekoak ziren.
- N ortzuk zarete zuek? -galdegin zien, harri eta zur.
- Arrosak gara -esan zuten arrosek.
- Oi ... ! -atera zitzaion printze txikiari.
Eta oso zorigaiztoko sentitu zen. Bere arrosak esana
zion unibertsoan here espezieko bakarra zela. Eta hona
hemen host mila, denak ere elkarren antzekoak, lorategi
bakar batean!
«Hau ikusiz gero ... », esan zion here buruari, «hutsaren
h urrengo sentituko zen. Eztul batean hasiko zen eta, lotsaga-
rri ez geratzearren, itxurak egingo zituen hiltzen ari zela
erakusteko. Nik ere itxurak egin beharko nituen hura
zaintzen ari nintzela erakusteko, zeren, bestela, ni lotsagarri
uzt earren, here burua benetan hiltzen utziko baitzuen ... »

64
(
I l
··,{) ' ~
} (: (('. ',

_) '
'

t
)

Planeta hau guztiz lehorra da, eta guztiz zorrotza,


eta guztiz gazia.
Gero, jarraitu zuen here artean:
«Ene lore bakarrarekin aberats sentitzen nintzen, eta
arrosa arrunt bat besterik ez daukat. Arrosa eta belaun
parera heltzen zaizkidan hiru sumendiak, bat betiko itzalia
gian. Horrek guztiak ez nau oso printze handia egiten ... » .
Eta belarretan etzanik, negar egin zuen.

XXI

Azeria agertu zitzaion une hartantxe:


-Egun on -esan zuen azeriak.
-Egun on -erantzun zuen, adeitasunez, printze txikiak,
baina atzeraka jiratu zen arren, ez zuen ezertxo ere ikusi.
- Hemen nago -esan zuen ahotsak-, sagarrondoaren
zp1an ...

66
-Nor zara zu? -esan zuen printze txikiak-. Oso ederra
zara ...
-Azeri bat naiz -esan zuen azeriak.
-Zatoz nirekin jostatzera -proposatu zion printze
txikiak-. Horren triste nago ...
-Ni ezin naiz zurekin jostatu -esan zuen azeriak-.
Ez nago hezia.
-Oi! Barka -atera zitzaion printze txikiari.
Baina, pentsatzen egon ostean, gaineratu zuen:
-Zer esan nahi du «hezia» izateak?
-Zu ez zara hemengoa -esan zuen azeriak-. Zeren
hila zabiltza?
-Gizakien hila nabil -erantzun, printze txikiak-. Zer
esan nahi du «hezia» izateak?
-Gizakiek -esan zuen azeriak- fusilak dituzte eta
ehizatu egiten dute. Amorragarria da! Oiloak ere hazten
dituzte. Hori da haien gauza interesgarri bakarra. Oiloen
hila al zabiltza?
-Ez -esan zuen printze txikiak-. Adiskideak bilatzen
ditut. Zer esan nahi du «hezia» izateak?

1-~---

I I
\ \\\ ;· ? i /

... r
- Ahaztuegia dagoen gauza bat da hori -esan zuen
nz riak- . «Harremanak sortzea ... » esan nahi du.
- Harremanak sortzea?
- Bistan da -esan zuen azeriak-. Zu, niretzat, ehun
m iJa mutikotxoren antzeko mutikotxo bat baino ez zara
or indik. Nik ez dut zure beharrik. Eta zuk ere ez duzu ene
b harrik. Ni, zuretzat, ehun mila azeriren antzeko azeri
bat baino ez naiz. Baina zuk hezten banauzu, elkarren
b harra izango dugu. Munduan bakarra izango zara niretzat.
Munduan bakarra izango naiz zuretzat ...
- Ulertzen hasia naiz -esan zuen printze txikiak-.
Badut lore bat ... , hezi egin nauelakoan nago ...
- Baliteke -esan zuen azeriak-. Lurrean era guztietako
gauzak ikusten dira ...
- Ez, ez da Lurrean, ordea -esan zuen printze txikiak.
Azeriak jakin-gosez beterik zirudien:
- Beste planeta bate an?
- Bai.
- Ba al dago ehiztaririk planeta horretan?
-Ez.
-Hori bai interesgarria! Eta oilorik?
-Ez.
- Ezin dena perfektua izan -hasperen egin zuen azeriak.
Azeriak bereari eutsi zion:
-Ene bizitza aspergarria da. Oiloak ehizatzen ditut
ta gizakiek ehizatu egiten naute. Oilo guztiak elkarren
ntzekoak dira eta gizaki guztiak elkarren antzekoak dira.
Horregatik aspergarri samarra da ene bizitza. Baina hezten
baldin banauzu, eguzki-izpi batek argituko du ene bizitza.
Besteak ez bezalako pauso-hots bat ezagutuko dut. Gainerako
pausoek lurpean ezkutatzera behartzen naute. Zureak,

68
musika baten antzera, ezkutalekutik kanpora deituko dit.
Eta gainera, hegira! Ikusten al dituzu hango gari sailak? Ba,
nik ez dut ogirik jaten. Garia alferrikakoa da niretzat. Gari
soroek ez didate ezertxo ere oroitarazten. Eta hori tristea
da, gero! Baina zure ileak urre kolorekoak dira. Horregatik,
hezten nauzularik, zoragarria izango da! Gari urre koloreak
zutaz pentsaraziko dit. Eta nik atsegin izango dut haizeak
garitzan barrena sortzen duen xuxurla ...
Azeria isildu egin zen, eta luzaroan egon zen printze
txikiari hegira:
-Mesedez ... , hezi nazazu! -esan zuen.
-Nahi nuke -erantzun, printze txikiak-, baina ez dut
astirik. Adiskideak egin behar ditut, gauza asko ezagutu.
-Hezten diren gauzak baino ez dira ezagutzen -esan
zuen azeriak-. Dagoeneko gizakiek ez dute ezer ezagutzeko
astirik. Gauza manufakturatuak erosten dizkiete merkata-
riei. Baina lagunak saltzen dituen merkataririk ez dagoenez,
gizakiek dagoeneko ez dute lagunik. Adiskide bat nahi
baduzu, hezi nazazu!
-Zer egin behar da? -esan zuen printze txikiak.
-Pazientzia handia hartu beharra dago -erantzun,
azeriak-. Aurrena niregandik urrun samar eseriko zara, hor,
belarretan. Nik zeharka begiratuko dizut eta zuk ez duzu
ezer esango. Gaizki ulertuen sorburua da hizkuntza. Baina
egunetik egunera hurbilago eseri ahal izango zara ...
Printze txikia biharamunean itzuli zen.
-Hobe zenuke beti ordu berean itzultzea -esan zuen
azeriak-. Esate baterako, arratsaldeko lauretan baldin
bazatoz, hiruretatik aurrera zoriontsu sentitzen hasiko naiz.
Ordua aurrerago, eta ni zoriontsuago izango naiz. Laureta-
rako asaldatu eta urduritu egingo naiz: zoriontasunaren

69
n urria ezagutuko dut! Baina noiznahi etortzen baldin haza-
ra, z dut sekula jakingo bihotza nola prestatu ... Errituak
b harrezkoak dira.
- Zer da erritu bat? -esan zuen printze txikiak.
- Hori ere oso ahantzia dagoen zerbait da -esan zuen
zeriak-. Horrek egun bat besteak ez bezalakoa egiten
du; ordu bat, besteak ez bezalakoa. Ene ehiztariek, esate
baterako, erritu bat dute. Ostegunetan herriko neskatilekin
dantza egiten dute. Beraz, osteguna egun zoragarria izaten da!
Mahastiraino joaten naiz pasieran. Baina ehiztariek noiznahi
dantza egingo balute, egunak oso elkarren antzekoak izango
lirateke, eta nik ez nuke oporraldirik txikiena ere izango.

Halaxe hezi zuen, bada, printze txikiak azeria. Eta abiatzeko


tenorea hurbildu zelarik:
-A! -esan zuen azeriak. .. -. N egar egingo dut.
-Errua zeurea da -esan zuen printze txikiak-. Nik
ez zintudan mindu nahi, baina nik heztea
nahi izan zenuen ...
--Jakina -esan zuen azeriak.
-Baina negar egin behar duzu!
-esan zuen printze txikiak.
--Jakina -esan zuen azeriak.
-Beraz, ez duzu ezer irabazi!
-Bai, irabazi dut --esan zuen
azeriak-, ga-
riaren kolorea-
ri eskerrak.
Gero gaine-
ratu zuen:
<'I
:·~
• I
!ft •I·
:!:
...
.;..- -:;_..

t ~~-
\ -.v:
(
.,.
:f:
,/
-~~ ...,, ..
f •
,.
v. .I
•t··

,. p
"• ' ''
'!
'·,

Esate baterako, arratsaldeko lauretan baldin bazatoz, hiruretatik


aurrera zoriontsu sentitzen hasiko naiz.
- Zoaz berriro arrosak ikustera. Zeurea munduan baka-
rr dela ulertuko duzu. Gero, ni agurtzera etorriko zara eta
n ik sekretu bat oparituko dizut.

I rin tze txikia arrosak ikustera joan zen berriro:


- Inondik ere ez zarete ene arrosaren antzekoak, oraindik
'Z zar ete deus ere -esan zien-. Inork ez zaituzte hezi eta
zu k ez duzue inor hezi. Ene azeria lehenago zen bezalakoxeak
z ret e. Beste ehun mila azeriren antzekoa besterik ez zen.
Baina adiskide egin dut eta orain bakarra da munduan.
Arrosak oso deseroso zeuden.
- Ederrak zarete, baina hutsik zaudete -jarraitu zuen-.
Zuengatik ezin da hil. Jakina, ibiltari arrunt bati ene arrosa
zuen antzekoa dela irudituko litzaioke. Baina hura bakarrik
zuek guztiak baino garrantzitsuagoa da, izan ere, hera
b ita nik ureztatu nuena. Izan ere, hera ezarri bainuen
babesgarrian. Izan ere, hera gerizatu bainuen bionboarekin.
l zan ere, beldarrak akabatu behar izan bainizkion (tximeleta
b ih urtu ziren bizpahiru izan ezik). Izan ere, kexatzen,
barropuzten edota, batzuetan, isiltzen ere entzun bainuen.
lzan ere, ene arrosa baitzen.

Eta a zeriagana itzuli zen:


- Adio -esan zuen.
- Adio -esan zuen azeriak-. Rona hemen ene sekretua.
so sinplea da: bihotzarekin baino ez da ongi ikusten. Fun-
Lsezkoa ikusezina da begientzat.
- Funtsezkoa ikusezina da begientzat -errepikatu zuen
printze txikiak, gero oroitu ahal izateko.

72
Eta belarretan etzanik, negar egin zuen.
- Zeure arrosarekin alferrik galdu duzun denborak
'git n du zeure arrosa garrantzizko.
- Neure arrosarekin alferrik galdu dudan denbora ...
n zuen printze txikiak, gerora oroitu ahal izateko.
- Gizakiek ahantzia dute egia hau -esan zuen azeriak-.
Baina zuk ez duzu ahantzi behar. Hezi duzunaren arduraduna
bi lakatu zara betiko. Zeure arrosaren arduraduna zara ...
- Ene arrosaren arduraduna naiz ... -errepikatu zuen
printze txikiak, gerora oroitu ahal izateko.

XXII

- Egun on -esan zuen printze txikiak.


- Egun on -esan zuen orratz-zainak.
- Zer egiten ari zara hemen? -esan zuen printze txikiak.
- Bidaiariak milakako multzotan sailkatzen ditut -esan
zu n orratz-zainak-. Haiek daramatzaten trenak zuzentzen
ditut, batzuetan eskuinerantz, besteetan ezkerrerantz.
Eta tren espres argiztatu batek, trumoiaren harrabotsa-
r kin, orratz-zainaren kabina dardarazi zuen.
- Oso presaka doaz -esan zuen printze txikiak-. Zeren
bila dabiltza?
- Tren makinako gizonak berak ere ez daki -esan zuen
orratz-zainak.
Eta beste tren espres argiztatu batek kontrako norabi-
d an burrunbatu zuen.
- Dagoeneko itzulian al datoz ... ? -galdegin zuen printze
lxikiak.

74
-Ez dira lehengo berak -esan zuen orratz-zainak-.
Aldaketa bat da.
-Ez al zeuden, ba, pozik, zeuden tokian?
-Nor hera sekula ez da pozik egoten dagoen tokian
-esan zuen orratz-zainak.
Eta hirugarren espres argiztatu baten trumoiak ha-
rrabots egin zuen.
-Lehenengo bidaiariei jarraitzen al diete? -galdegin
zuen printze txikiak.
-Ez diote ezertxori ere jarraitzen -esan zuen orratz-
-zainak-. Barnean lotan edo aharrausika doaz. Haurrek
bakarrik zapaltzen dituzte beren sudurrak kristalaren kontra.
-Haurrek bakarrik dakite zeren hila dabiltzan -atera
zitzaion printze txikiari-. Trapuzko panpina batekin alferrik
galtzen dute denbora, eta hura oso garrantzizko bilakatzen
da, eta, behin kenduz gero, negarrez hasten dira ...
-Zorionekoak dira -esan zuen orratz-zainak.

XXIII

-Egun on -esan zuen printze txikiak.


-Egun on -esan zuen saltzaileak.
Egarria kentzen duten pilula perfekzionatuen saltzailea
zen. Astean behin bat hartuz gero, ez da edateko behar
gehiagorik izaten.
-Zergatik ari zara hori saltzen? -esan zuen printze
txikiak.
-Denbora asko aurreratzeko -esan zuen saltzaileak-.
Jakitunek kontuak atera dituzte. Astean berrogeita hamahi-
ru minutu aurrezten dira.

75
- Eta zer egiten da berrogeita hamahiru minutu horiekin?
- Nahi dena egin daiteke ...
«Nik», egin zuen printze txikiak here baitan, «berrogeita
ha mahiru minutu banitu, astiro-astiro iturri batera joango
nintzat eke ... »

XXIV

Zortzi egun baziren basamortuan matxura bat izan nuela


' t a, s altzailearen istorioa entzuten ari nintzen bitartean,
n u re ur horniduren azken tanta edan nuen.
- Ai! -esan nion printze txikiari-. Zure oroitzapen
horiek zinez politak dira, baina oraindik ez dut hegazkina
I onpondu, ez dut edatekorik, eta ni ere poztu egingo nintza-
L ke iturri batera astiro-astiro joan ahal izango banintz!
- Ene azeri adiskidea ... -esan zuen.
- Ene gizontxo hori, ez gara azeriaz ari!
- Zergatik?
- Egarriz hilko garelako ...
Ene arrazoibidea ulertu ez, eta erantzun zidan:
- N ahiz eta hiltzeko zorian egon, ongi dago adiskide
bat eduki izana ... Ni pozarren nago azeri bat adiskide egin
tzana z...
«Ez da arriskuaz jabetzen», esan nion neure buruari.
« ekula ez da gose edo egarri. N ahikoa du eguzki a pur bat ... »
Baina hegira geratu zitzaidan eta ene arrazoibideari
rantzun zion:
- Ni ere egarri naiz ... Bila dezagun putzu bat ...

76
Nekadura imintzio bat egin nuen: alferrikakoa d ,
basamortuaren handian, putzu bat nolanahi bilatzen hastea.
Eta, hala ere, ibiltzeari ekin genion.

Hainbat ordutan isiltasunean ibili ostean, gaua etorri, eta


izarrak argitzen hasi ziren. Eta ametsetan bezala ikusten
nituen, egarriak eragindako sukar apur batekin. Printze
txikiaren hitzak dantzan ari ziren ene memorian.
-Beraz, zu ere egarri zara? -galdegin nion.
Baina berak ez zion ene galderari erantzun. Besterik
gabe esan zidan:
-Ura bihotzerako ere ona izan daiteke ...
Erantzun hura ulertu ez arren, isildu egin nintzen ...
Ongitxo nekien hari ez zitzaiola galderarik egin behar.
Nekatua zegoen. Eseri egin zen. Ni alboan eseri nintzaion.
Eta, isilune baten ondotik, esan zuen:
-Izarrak ederrak dira, ikusten ez den lore bat dela medio ...
--Jakina -erantzun nion, eta hareak ilargipean erakus-
ten zituen zimurrei begiratu nien.
-Basamortua ederra da ... -gaineratu zuen.
Eta egia da. Betidanik maite izan dut basamortua.
Hareazko muino batean eser zaitezke. Ez duzu ezer ikusten.

...
.,., , ,.;
14jz d uzu zer entzuten. Eta hala ere zerbait ari da isilka
di Hlir lz n ...
- Putzu bat nonbait ezkutuan izateak -esan zuen
1 ri ntz txikiak-, horrexek edertzen du basamortua ...
II rritu egin nintzen, bat-batean, harea gaineko distira
mi Ht riotsu hura zer zen ulertu nuenean. Mutikotan, etxe
i'.H h r bate an bizi nintzen eta, kondairaren arabera, bertan
n ll or bat zegoen ezkutaturik. Jakina, inork ezin izan zuen
H' ' ula aurkitu eta beharbada bilatu ere ez zuen inork egin.
B. ina etxe guztia xarmaz betetzen zuen. Ene etxeak sekretu
bnl gordetzen zuen here bihotzaren barnean ...
- Bai -esan nion printze txikiari-, etxea dela, izarrak edo
a mortua direla, haien edertasunaren funtsa ikusezina da.
- Pozten naiz -esan zuen- ene azeriarekin bat zatozelako.
Printze txikia lo geratzen ari zenez, besoetan hartu, eta
bid ari ekin nion. Hunkiturik nengoen. Irudipena nuen al-
lxor hauskor bat neramala. Irudipena nuen, halaber, Lurrean
'Z zegoela ezer hauskorragorik. Eta begiratu egiten nien,
ilargiaren argitan, haren kopeta zurbilari, begi itxiei, haizean
d rdarka zebilzkion ile-xerloei, eta neure buruari esaten
nion: «Azala baino ez naiz ikusten ari. Garrantzitsuena iku-
, zina da ... »
Ezpainetan irrifio bat ikusi nionez, neure artean jarraitu
nuen: «Printze txiki lokartu honengan, lore batekiko duen
rldeltasunak liluratzen nau, edota argiontzi baten su-lamak
b zala, berarengan distiratzen duen arrosa baten irudiak,
b ita lo dagoenean ere ... » . Eta are hauskorrago sentitu nuen.
Argiontziak ongi babestu behar dira: haize bolada batek
ilzali egin ditzake ...
Eta halaxe, ibilian-ibilian, egunsentiarekin putzua
aurkitu nuen.

78
Irri egin zuen, soka ukitu, eta txirrikari eragin zion.
XXV

- Gizakiak -esan zuen printze txikiak- ur-lasterretan


murgiltzen dira, baina ez dakite zeren hila dabiltzan. Orduan
a aldatu egiten dira, eta itzuli-mitzulika hasi ...
Eta gaineratu zuen:
- Ez du merezi ...
Aurkitu genuen putzuak ez zuen Saharako putzuen
antzik. Saharako putzuak harean egindako zuloak besterik
z dira. Harako hark, ostera, herri bateko putzua zirudien.
Baina han ez zegoen inongo herririk eta ametsetan nengoela
uste nuen.
- Harrigarria da -esan nion printze txikiari-, dena
prest dago: txirrika, ontzia eta soka ...
Berak irri egin zuen, soka ukitu eta txirrikari eragin zion.
Eta haizea luzaroan lokarturik egon ostean, haize-orratz
zahar batek nola, halatsu hasi zen txirrika kirrinka.
- Entzun al duzu? -esan zuen printze txikiak-. Putzua
natu dugu eta kantuan hasi da ...
Nik ez nuen nahi ahaleginik txikiena ere egin zezan.
- Utzidazu niri -esan nion-, zuretzat astunegia da.
Ontzia astiro jaso nuen putzuaren kareleraino. Eta ongi
gokitu nuen, balantza egin ez zezan. Txirrikak kantari ja-
rraitzen zuen ene belarrietan eta, artean dardarka ari zen
uretan, eguzkia ikusi nuen dardaran.
- Ur honen egarri naiz -esan zuen printze txikiak-.
Emadazu edaten ...
Eta orduan ulertu nuen zeren hila zebilen.
Ontzia ezpainetaraino jaso nion. Begiak itxirik edan
zuen. Festa bat bezain ederra zen guztia. Ur hura elikagaia

80
ez, baina beste zerbait zen. Izarpean egindako ibil a ld ian
sortu zen, txirrikaren kantuan, ene besoen zazpi ah al i a n .
Bihotzerako zen ona, opari baten gisara. Ni mutikoa nintz Ia
ere, eguberrietako zuhaitzaren argiak, gauerdiko mezaren
musikak edota irribarreen gozoak, dirdaiaz betetzen zuten
nikjasoko nuen gabon oparia.
-Zurean -esan zuen printze txikiak- gizakiek host
mila arrosa lorategi berean hazten dituzte ... , eta hala ere
ezin, ba, bilatzen dutena aurkitu ...
-Ez dute aurkitzen ... -erantzun nuen.
-Eta, hala ere, bilatzen duten hori arrosa bakar batean
edo ur a pur bate an aurki liteke ...
-Bistan da -erantzun nuen.
Eta printze txikiak gaineratu zuen:
-Baina begiak itsuak dira. Bihotzarekin bilatu beharra
dago.

Edan egin nuen. Amasa ongi hartzen nuen. Harea, egunsentian,


eztiaren kolorekoa da. Ezti kolore hark ere zoriontsu egiten
ninduen. Zergatik, ordea, egon behar nuen goibeldurik. .. ?
-Zure promesa bete behar duzu -esan zidan printze
txikiak eztiki, eta berriro ere alboan eseri zitzaidan.
-Zein promes, baina?
-Ongitxo dakizu: ene arkumearentzako muturreko
bat ... , lore horren arduraduna naiz et~!
Marrazki zirriborroak atera nituen sakelatik. Printze
txikiak ikusi zituen eta, irriz, esan zuen:
-Zure baobab-ek badute aza itxura apur bat ...
-0!
Ene baobab-ekin hain harro nengoen!

81
- Zure azeria ... , belarri horiek ... , badute adarren antz
:q ur b t ... , eta luzeegiak dira!
~ ta irri eginez jarraitu zuen.
- Ez zara zuzena, ene gizontxo, nik boa itxiak eta boa
ir ' I iak besterik ez nekien marrazten.
- Oil Ongi da -esan zuen-, haurrek badakite.
Muturreko bat marraztu nion arkatzez. Eta bihotza
ilundu egin zitzaidan luzatu nionean:
- Nik ezagutzen ez ditudan asmoak dituzu ...
Baina ez zidan ezer erantzun. Honela esan zidan:
- Dakizunez, bihar urtebete izango da ... Lurrera jausi
nintzela.
Gero, isilune baten ostean, berriro jarraitu zuen:
- Hemendik oso hurbil jausi nintzen ...
Eta lotsagorritu egin zen.
Eta berriro, arrazoia ez banekien ere, nahigabe bitxi bat
H ' ntitu nuen. Alabaina, galdera bat sortu zitzaidan:
- Beraz, nik ezagutu zintudan goizean, ez zenbiltzan,
b t rik gabe, bakar-bakarrik eta bizitoki hurbilenetatik
mila miliatara! Jausi zinen tokira itzultzen ari zinen?
Eta printze txikia berriro lotsagorritu zen.
Eta, zalantzak joa, honela jarraitu nuen:
- Beharbada, urteurrena dela eta ... ?
Printze txikia beste behin lotsagorritu zen. Sekula ez
zituen galderak erantzuten, baina norbait gorritzen denean
«bai» esan nahi du, ezta?
- Ai ene! -esan nion-. Beldur naiz ...
Baina berak erantzun zidan:
- Orain lan egin beharra daukazu. Zure aparatura itzuli
b har duzu. Nik hemen itxarongo dizut. Etor zaitez bihar
iluntzean ...

82
Baina ni ez nengoen lasai. Azeria nuen gogoan. Bakarren
batek hezi zaitzan utziz gero, negar apur bat egiteko arriskua
egoten da ...

XXVI

Putzuaren alboan, harresi zahar baten hondakinak zeuden.


Biharamun iluntzean, lanetik itzuli nintzenean, han goian
eseria, hankak dilindan, printze txikia ikusi nuen. Eta
solasean sumatu nuen:
-Ez al zara oroitzen? -zioen-. Ez da hementxe ze-
hazki!
Inondik ere beste ahots batek erantzun zion, zeren jaulki
baitzuen:
-Bai! Bai! Eguna gaur da, baina ez hemen bertan ...
Harresira bidean jarraitu nuen. Ez nuen pertsonarik
ikusten, ez entzuten. Eta, hala ere, printze txikia berriro
mintzatu zen:
- ... Bistan da. Hare an ene aztarnak non hasten diren
ikusiko duzu. Niri han itxarotea besterik ez duzu. Gaur
gauean, han egongo naiz.
Harresitik hogei metrora nengoen, artean ezertxo ere
ikusten ez nuela.
Isilune baten ostean, printze txikiak jarraitu egin zuen:
-Pozoi ona al duzu? Ziur al zaude ez dudala luzaroan
sufritu beharrik izango?
Bihotza urraturik geratu nintzen, baina ezin, bada, ezer
ulertu.

83
- Orain, zoaz ... -esan zuen-. Berriro jaitsi nahi dut.
Orduan ene begiak harresiaren oinera zuzendu, eta jauzi
'gin nuen! Hantxe zegoen, printze txikiarengana luzatua,
hogeita hamar segundotan edonor akaba dezakeen suge hori
horietako bat. Lasterka hasi nintzen, pistola ateratzeko
·1 ua sakelan sartzen nuen bitartean, baina ene zaratarekin
Hugea leun lerratu zen harean, amaitzen ari den ur turrusta
b ten gisa, eta, presa handiegirik gabe, metalezko hots ahul
at eginez, harri artean desagertu zen.
H arresiraino garaiz iri tsirik, besoetan hartu ahal izan
n uen ene gizontxoa, une hartan elurra bezain zuri zegoena.
- Zer kontu dira hauek! Orain sugeekin ere mintzatzen
zara!
Beti soinean zeraman bufanda askatu nion. Lokiak
busti, eta edaten eman nion. Eta orduan ez nintzen besterik
galdegiteko gai izan. Tinko begiratu zidan, besoekin lepoa
i nguratzen zidala. Eskopetaz tiro egin, eta hiltzear dagoen
Lxoriaren bihotza nola, halatsu sumatzen nituen printze
Lxikiaren pilpirak. Esan zidan:
- Pozten naiz zure makinak falta zuena topatu duzulako.
~ txera itzuli ahal izango zara ...
- Nolatan dakizu zuk hori?
H orixe jakinarazi nahian joan nintzaion, hain zuzen
re, itxaropen guztiak galduak banituen ere, lana amaitzea
lortu bainuen.
E z zion ene galderari erantzun, baina gaineratu zuen:
- Ni ere gaur itzultzekoa naiz neure etxera ...
Eta gero, malenkoniatsu:
- Askoz urrunago dago ... , askoz zailagoa da ...
Ohartzen nintzen zerbait miresgarria gertatzen ari
zela . Ene besoetan haur txiki baten antzera estutu nuen,

84
Orain, zoaz ... -esan z uen-. Berriro jaitsi nahi dut.
La, hala ere, bazirudien handik amildegi batera irristatzen
:~. iL zaidala, eta nik ezin niola eutsi ...
B girada serioa zuen, urrun baino urrunago galdua:
- Zure arkumea daukat. Eta arkumearentzako kutxa ere
bndaukat. Eta muturrekoa ...
Eta malenkoniaz egin zuen irribarre.
Luzaroan egon nintzaion zain. Apurka-apurka, here
on ra etortzen ari zela sumatzen nuen:
- Beldurtu egin zara, ezta, gizontxo?
Bistan zen beldurrak hilik egona zela. Baina eztitasunez
'gin zuen irri:
- Gaur gauean beldur handiagoa izango dut ...
Halabeharraren sentimenduak berriro ere izozturik utzi
n induen. Eta aurrerantzean irri hura berriro entzuterik
iz ngo ez nuela pentsatzea ezinezkoa zitzaidala ulertu nuen.
Basamortuko iturri bat bezalakoxea zitzaidan.
-Ene gizontxo, berriro entzun nahi nuke zure irria ...
Baina esan zidan:
-Gaur gauean, urtebete izango da. Iaz jausi nintzen
L 1 iaren gain-gainean egongo da ene izarra ...
-Ene gizontxo, amesgaizto bat al da sugearen eta hi-
tzorduaren eta izarraren kontu hori guztia?
Baina ez zion ene galderari erantzun. Esan zidan:
-Garrantzizkoa, hori ez da ikusten ...
-Jakina ...
-Lorearekin berdin gertatzen da. Izar batean dagoen
lore bat maite baldin baduzu, atsegina da gauean zeruari
begiratzea. Izar guztiak loretan claude.
- Jakina ...
- Urarekin berdin gertatzen da. Txirrika eta soka zirela
medio, zuk edateko eman zenidana musika bezalakoxea

86
zen ... Oroitzen al zara? Ederra zegoen, gero.
-Jakina ...
-Gauari, izarrei begiratuko diezu. Ene bizitokia txikiegia
da lorea non dagoen erakutsi ahal izateko. Horrela hobe. Ene
izarra, zuretzat, izarretako bat izango da. Horregatik atsegin
izango duzu izar guztiei begiratzea ... Denak lagun izango
dituzu. Eta gainera opari bat egingo dizut ...
Irri egin zuen berriro.
-Ai, ene gizontxo, zein atsegina zaidan zure irria entzu-
tea!
-Horixe izango da, ba, ene oparia ... Urarekin bezalaxe
izango da ...
-Zer esan nahi duzu?
-Jendeak berdinak ez diren izarrak nahi ditu. Batzuen-
tzat, bidaiarientzat, izarrak gidariak dira. Bestetzuentzat,
argi txikiak baino ez. Beste batzuentzat, jakintsuentzat,
arazoak dira. Ene negozio gizonarentzat urrea ziren. Baina
izar guzti-guztiak isilean daude. Zuk izango dituzun izarrak
ez ditu beste inortxok ere izango ...
-Zer esan nahi duzu?
-Gauez, zeruari begiratzen diozularik, ni haietako ba-
tean biziko naizenez eta haietako batean irri egingo dudanez,
zuretzat izar guztiak irriz arituko balira bezala izango da.
Irri egiten dakiten izarrak edukiko dituzu zuk!
Eta irri egin zuen berriro.
-Eta kontsolaturik sentitzen z~renean (beti lortzen
dugu kontsolamendua), pozik egongo zara ni ezagutu izanaz.
Beti izango zara ene adiskidea. Nirekin batera irri egin nahi
izango duzu. Eta batzuetan leihoa zabalduko duzu, besterik
gabe, atseginagatik. .. Eta zure lagunak harritu egingo dira
zu zeruari hegira eta irriz ikustean. Orduan esango diezu:

87
uHai , izarr k, b ti irria eragiten didate! ». Eta erotzat hartu-
1 o ~H i Luzt . Horra ene bihurrikeria ...
I 4~La irri gin zuen berriro.
- I z rren ordez, irri egiten dakiten kriskitin fiimifio pila
(•m!In nizu bezalaxe izango da ...
I ~L irri eginez jarraitu zuen. Horren ostean, berriro ere
I op \La ilundurik:
- aur gauean .. ., badakizu, ez zaitez etorri.
- Ez zaitut utziko.
- inazez nagoela irudituko zaizu ... , hilzorian nagoela.
ll nla da. Ez zaitez hori ikustera etorri, ez du merezi ...
- ~ z zaitut utziko.
ina bera kopetilun zegoen.
- Hau ... sugearengatik ere badiotsut. Ez dizu heldu
b •h r ... Sugeak makurrak dira. Atsegin hutsagatik ziztatzen
dul .. .
- Ez zaitut utziko.
Baina zerbaitek lasaitu zuen:
- Egia da bigarren ziztadarako ez dutela pozoirik izaten ...

(~au hartan ez nuen abiatzen ikusi. Isilpean aienatu zen. Bera


hnrrapatzea lortu nuenerako, irmo zihoan, urrats azkarretan.
II au besterik ez zidan esan:
- Oi! Hor zaude ...
Eta eskutik heldu zidan. Baina berriro nahigabetu zen:
- Gaizki egin duzu. Sufritu egingo duzu. Hil egin naizela
'mango du, eta hori ez da horrela izango ...
Ni isilik nengoen.
- Ulertzen al duzu? Urrunegi dago. Ezin dut gorputz hau
•raman. Astunegia da.

88
Ni isilik nengoen.
-Bertan behera utzitako zuhaitz azal zahar bat beza-
lakoxea izango da. Zuhaitz azal zaharrak ez dira tristeak ...
Ni isilik nengoen.
Are gehiago nahigabetu zen. Baina beste ahalegin bat
gm zuen:
- Polita izango da, ikusiko duzu. Nik ere izarrei begira-
tuko diet. Izar guztiak txirrika herdoildua duten ur-putzuak
izango dira. Izar guztiek edaten emango didate ...
Ni isilik nengoen.
-Rain libertigarria izango da! Zuk bostehun milioi
kriskitin izango dituzu, nik bostehun milioi iturri ...
Eta hera ere isildu egin zen, negarrez ari baitzen ...

- Hor da. Utzidazu urrats bat ematen, neuk bakarrik.


Eta, beldurraren beldurrez, eseri egin zen.
Esan ere egin zuen:

-......__
-Badakizu ... , ene lorea ... , arduraduna naiz! Eta hura
hain da ahula! Eta hain xaloa ... ! Munduaren aurrean
babesteko lau arantza kaxkar ditu ...
Zutik ezin egon, eta neu ere eseri egin nintzen. Esan zuen:
-Horra ... Amaitu da ...
Zalantza une baten ostean, berriro zutitu zen. Urrats bat
aurrera. Ni ezin nintzen mugitu.
Beraren orkatilaren ondoan dirdai hori bat besterik ez
zen izan. Une batez geldirik egon zen. Oihurik ez. Eztiki
jausi zen, zuhaitzak jausten diren gisan. Hotsik ere ez zuen
atera harean.

XXVII

Eta harrezkero sei urte igaro dira ... Orain arte ez dut
historia hau sekula kontatu. Berriro ikusi ninduten lagunak
ikaragarri poztu ziren ni bizirik ikustean. Triste nengoen,
baina esaten nien: «Nekea da ... »
Orain apur bat kontsolaturik nago. Hau da ... , ez guztiz.
Baina nik ongitxo dakit egiaz here planetara itzuli zela,
egunsentian ez bainuen haren gorpurik aurkitu. Hain
gorputz astuna ere ez zuen ... Eta, gauez, atsegin dut izarrak
entzutea. Bostehun milioi kriskitin dirudite ...
Alabaina, oso gauza miresgarri~ gertatu da. Printze
txikiarentzat marraztu nuen muturrekoari larruzko uhala
eranstea ahantzi zitzaidan! Sekula ezin izango du arkumea
lotu. Hala bada, neure buruari galdegiten diot: «Zer gerta-
tuko ote zen haren planetan? Baliteke arkumeak lorea jan
1zana ... »

91
Eztiki jausi zen, zuhaitzak jausten diren gisan.
Batzuetan pentsatzen dut: «Seguruenik ez! Printze txi-
kiak gauero sartzen du here lorea kristalezko babesgarrian,
eta arretaz zaintzen du arkumea ... ». Orduan zoriontsu izaten
naiz. Eta izar guztiek eztiki egiten dute irri.
Batzuetan pentsatzen dut: «N oizbehinka distraitu egiten
da bat eta behin gertatzea aski da! Gau batean kristalezko
babesgarria ahantzi du, edo arkum ea gauean hotsik atera
gabe irten da ... ». Orduan kriskitin guztiak negar maiko
bihurtzen dira ... !

Misterio handia da hori. Printze txikia maite duzuenontzat,


niretzat bezala, unibertsoa ezin da berdina izan baldin eta,
hor nonbait, batek daki non, ezagutzen ez dugun arkume
batek arrosa bat jan badu edo ez ...
Begiraiozue zeruari. Galdegiozue zeuen buruari: «Arku-
meak jan ote du lorea, bai edo ez?». Eta ikusiko duzue nola
aldatzen den guztia ...
Eta pertsona nagusi bakar batek ere ez du sekula uler-
tuko zein garrantzitsua den hori!

93
Ene ustetan, hauxe da munduJ o pni MI II III II
ederrena eta tristeena. Aurr I o Ol'l'illldt lw
bera da, baina berriro marr ztu dtll ~ ~~~ i
hobeki erakustearren. Lurr n, lu 1111 111. 1
agertu zen printze txikia, h mt nt.xt dt ~ ~~ ·
gertu.
Begiraiozue paisaia honi arr tnz, llnl'l,lll'll ,
egunen batean Afrikara bidaiu hut. l ll'iln11
baldin baduzue, ziur egan zaii zt( 11 1 ZIIIP'
tu egingo duzuela. Eta, noizb it hod.il i1 ~11
rotzea suertatzen baldin baz izu( , tliTI nl 11
eskatzen dizuet, ez izan pre aril , iLxlli'OII
ezazue apur batean izarraren zpi-nzpin11!
Orduan haur bat inguratzen b ldin hnzni
zue, irri egiten badu, ile urre kol r 'II hncht ,
galdeginez gero erantzuten ez badu , IHIJ'Il -
hala igarriko diozue nor den. Haln hndn ,
adeitsuak izan! Ez nazazue hain tri HL{ l'i I
utzi: lehenbailehen idatz iezadazu' printz •
txikia itzuli dela esateko ...
Abenturak alde batera utzirik, libu-
ru honek bakardadea eta adiskidetasu-
nari buruzko hausnarketa pausatu e~a
poetikoa eskaintzen digu; haztearekin
batera, haurtasuna bertan behera ez
uztea proposatzen digu, baldin eta
haurtasuna galderekin, irudimenarekin,
xalotasunarekin, benetakotasunarekin
lotzen bacia. Horregatik guztiagatik,
haurrentzat baino gehiago, helduentzat
idatzi den haur baten historia irudi
dezake, edota haurrek helduekin batera
irakur dezaketena. Bestalde, jakitunek
Saint-Exuperyren alter egoa ikusi uste
izan clute bai narratzailearengan bai,
batik bat, Printze txikiarengan; halaber,
arrosa bere emaztearekin identifikatu
clute, eta badirudi egileak hari eskaini
nahi izan ziola Printze txikiaren biga-
rren partea, baina asmo hori hutsean
geratu zen, zeren, Frantzia menderatuak
eta hegazkinekiko grinak hartaraturik,
pilotu idazleak azken hegaldi bat egin
baitzuen Grenoble eta Annecy-ko esku-
aldeak fotografiatzeko (1944-VII-31).
Ez Saint-Exuperyren hegazkina ez gor-
pua, printze txikiarena bezalaxe, ez ziren
lur gainean agertu.
~ll$~ !'salamandra

You might also like