You are on page 1of 2

FIGURAK ETA ISILUNEAK

Figurak: noten iraupen luzeagoa edo laburragoa adierazten duten zeinuak dira; iraupen
horren arabera, figurak honelaxe sailkatzen ditugu: borobila ,zuria, beltza, kortxea,
kortxeaerdia, fusa eta fusaerdia.

Gehien balio duen figura borobila da, zuriak borobilaren erdia balio du, beltzak
zuriaren erdia balio du, kortxeak beltzaren erdia balio du, kortxeaerdiak kortxearen erdia balio
du, fusak kortxeaerdiaren erdia balio du eta fusaerdiak fusaren erdia balio du.

Isiluneak: musikagileak isilunea ere erabiltzen du, artea sortzeko elementutzat, hori dela
eta, isiluneak irudietarako adierazi ditugun balio guztiak izan ditzake; hau da, borobilaren,
zuriaren, beltzaren eta abarren isiluneak egon daitezke. Isilunea iraupen eta guztiko baina
hotsik gabeko zeinua da.

IZENA IRUDIAK ISILUNEAK

Borobila

Zuria

Beltza

Kortxea

Kortxeaerdia

Fusa

Fusaerdia

You might also like