You are on page 1of 7

Covid-19aren txertoa, lorpen zientifiko handiena - Zient... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/2020/12/2...

zientziakaiera.eus

Covid-19aren txertoa, lorpen


zientifiko handiena - Zientzia Kaiera
Juan Ignacio Pérez Iglesias

9-12 minutu

2020ko abenduaren 27an, legezko arduradun gisa, baimena


sinatu nuen aitari koronabirusaren txertoa emateko. Ekintza
ñimiño hori giltza da egoitza batean bizi den 86 urteko adineko
pertsona batengan duela ia urtebete hasi zen prozesu bat
burutu dadin. Prozesu hori, gehiegikeriarako beldurrik gabe,
benetako gaitasun zientifikotzat har daiteke, seguruenik,
historiako lorpen zientifikorik handiena.

Oraindik ez da azken helburua lortu. Mehatxuz betetako bide


luzea geratzen da aurretik. Milaka milioi pertsonak txertoa hartu
behar dute, eta zailtasunak sor daitezke oraindik. Badira, arrazoi
desberdinengatik, ez txertatzea edo itxarotea nahiago dutenak.
Oraindik ez dakigu txertoa hartuko dutenen zenbatekoa eta noiz
iritsiko den planetako azken txokoetara. Oraindik ez dakigu
zenbat denbora beharko den beharrezkoak diren milaka milioi
dosia ekoizteko, ezta txertoa hartu baino egun edo aste batzuk
lehenago hil edo gaixotuko diren milaka pertsonak ere. Ez
dakigu etorkizunean agertu litezken SARS-CoV-2 birusaren
aldaera genetikoek, txertoen eraginari aurre egiteko gai izango
diren ere. Ez dakigu, halaber, txertoak hartzen dituztenak
babesteaz gain beste batzuk kutsatzea eragotziko duten. Eta,
azkenik, ez dakigu albo-ondorio garrantzitsurik izango duten

1/7 20/12/29 13:53


Covid-19aren txertoa, lorpen zientifiko handiena - Zient... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/2020/12/2...

milioika pertsona txertatzean. Mehatxu horietako bakar batek


ere, ordea, benetakoak izanda ere, ezin du lausotu 2021eko
lehen hilabeteetan milioika pertsonak txertoa jartzeak
dakarren lorpena, eskaini ahal diren berme handienekin,
gizateriak mende batean izan duen pandemia txarrena hasi
eta urtebetera.

1. irudia: Erizain bat covid-19aren txertoa izan daitekeen dosi


bat eskuetan duela. (Argazkia: Fernando Zhiminaicela –
erabilera publikoko irudia. Iturria: pixabay.com)

Dimentsioak kontuan izanda, eta ez egitasmoaren izaeragatik


edo helburuengatik, lorpen honen bi aurrekari aipa ditzakegu.
Lehenengoa Manhattan proiektua da. Urte gutxiren buruan,
bonba atomikoa izateko aukera eman zien iparramerikarrei.
Bere garapenean (1942-1947) 130 000 pertsona egon ziren
inplikatuak eta gaur egungo 70 000 milioi dolarren baliokidea
eskaini zitzaion egitasmoari, kopuru horren %10 erabili zen
bakarrik armamentua garatu eta ekoizteko. Bigarrena, zientifikoa
baino teknologikoagoa, Apolo programa izan zen. Programa
honi esker, gizakiek sei aldiz zapaldu zuten ilargia. Programak

2/7 20/12/29 13:53


Covid-19aren txertoa, lorpen zientifiko handiena - Zient... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/2020/12/2...

hamarkada bat baino gehiago iraun zuen (1961-1972) eta


gaurko 170 000 milioi dolarreko inbertsioa izan zuen.

Covid-19aren txertoaren historia laburra 2019ko abenduaren


31n hasi zen, Wuhanen (Txina) pneumonia ezezagun baten 27
kasuren berri eman zenean. Urtarrilaren 8an jakin zen
koronabirus berri bat zela eragilea. Bi egun geroago argitaratu
zen haren sekuentzia genomikoa. Otsailean txertoen ekoizteko
proiektuak jarri zituzten martxan konpainia zenbaitek. Txinan,
CanSino Biologics, Sinovac Biotech eta estatukoa den
Sinopharm izan ziren lehenak. Estatu Batuetan, Moderna eta
Inovio Pharmaceuticals. Europan, BioNTech enpresa
bioteknologiko alemaniarrak beranduago Pfizer konpainiarekin
partekatuko zuen hautagai bat garatu zuen. Oxfordeko
Unibertsitateko talde batek beste txerto bat sortu zuen, eta
AstraZeneca gehitu zitzaion honi. Janssen eta Sanofi Pasteur
farmazia konpainiek ere euren proiektuak jarri zituzten abian.

Apirilaren erdialdera jakin genuen SinoVac Biotech-en


txertoa tximinoetan eraginkorra zela. Hilabete horretako
20an, bost enpresak beren txertoak probatzeko entsegu
klinikoak abiatu zituzten, eta 70 hautagai baino gehiago zeuden
garapen preklinikoan. Uztailaren amaieran, Moderna eta Pfizer-
BioNTech txertoak, biak ere RNA mezularian oinarrituak,
eraginkortasun probak hasi zituzten. Paradoxikoki, proiektu
txinatarrek hartutako aurrea galdu zuten, herrialde hartan
pandemiari ondo eutsi baitzitzaion, eta horrek entseguetarako
boluntarioak beste herrialde batzuetan bilatzera behartu zuen.
Azaroan jakinarazi zen txerto gutxi batzuek %90etik gorako
eraginkortasuna zutela. Txertoen epe guztiak, 2019ko
abenduan pneumonia agertu zenetik 2020ko abenduan
agentzia arautzaileek baimendu zuten arte, inoiz izan diren
laburrenak izan dira, alde handiz.

3/7 20/12/29 13:53


Covid-19aren txertoa, lorpen zientifiko handiena - Zient... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/2020/12/2...

Gaixotasunaren agerraldia iragarri zenetik, mundu osoko


milaka zientzialari, biomediko eta beste arlo batzuetakoak,
ikertzen hasi ziren Covid-19ari buruzko gaiak, eta inoiz ikusi
gabeko neurrian partekatu zuten informazioa. Kooperazioa sare
informalak erabiliz egin da gehienbat, herrialdeen edo
erakundeen artean akordio formalen beharrik gabe.

Ikerketa-jarduera horren emaitzak abenduaren hasierara arte


argitaratutako 84 180 artikulu zientifikoetan jaso dira
(eguneko 260 artikulu). Kopuru horri merezi duen esanahia
emateko, egin dezagun konparazio bat: aldizkari zientifikoak
daudenetik, gutxi gorabehera biriketako minbiziari buruzko 350
000 artikulu argitaratu dira; 165 000 hies-GIBari buruzkoak;
gripearen inguruan 135 000; eta malariari buruz, 100 000.
Hamaika hilabetetan, gripearen inguruan argitaratutako artikulu
guztien ia % 60ko artikulu-bolumen baliokidea argitaratu da
Covid-19ri buruz. 11 hilabetetan, artikuluen sinatzaileei
dagokionez (egile bakarrak), 322 279 izan dira, eta kopuru
horrek hirukoiztu egin du Manhattan proiektuan bost urteren
buruan zegokionari. Txertoen garapenean parte hartu dutenera
mugatzen bagara, kontuan hartuta une honetan 162 hautagai
daudela eta horietatik 52 saio klinikoetan, estimazio
kontserbadore batek mundu osoan 65 000 parte-hartzaile
(zientzialariak eta osasun-langileak) daudela esango digu. Hau
da, Manhattan proiektuan parte hartzen duten langileen erdiak.

Ahalegin ekonomikoa ere izugarria izan da. Estatu Batuetako


administrazioak bakarrik 10 000 milioi dolar baino gehiago
eman dizkie enpresa farmazeutikoei txertoak diseinatu eta
ekoizteko. Kopuru horri Txinak, Japoniak, Errusiak, Erresuma
Batuak eta Europar Batasunak inbertitutako baliabideak batuko
bagenizkio, kopuru osoa, agian, Manhattan proiektuan egindako
inbertsiora hurbilduko litzateke, nahiz eta haren %10 bakarrik

4/7 20/12/29 13:53


Covid-19aren txertoa, lorpen zientifiko handiena - Zient... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/2020/12/2...

erabili zen armamentua diseinatu eta ekoizteko.

2. irudia: Gaixotasunaren agerraldia iragarri zenetik, mundu


osoko milaka zientzialari eta hainbat alorreko adituak hasi ziren
ikertzen Covid-19ari buruzko gaiak eta horren ondorioz,
abenduaren hasieran, 11 hilabetean, gairi lotutako 84 180
artikulu zientifiko argitaratu dira. (Argazkia: Markus Winkler –
erabilera publikoko irudia. Iturria: pixabay.com)

Inbertsio ekonomikoez eta ehunka mila pertsonaren


dedikazioaz gain, SARS-CoV-2 birusaren aurkako txertoak
zenbait faktore izan ditu bere alde. Hona hemen horien
laburpena. Duela urte batzuk SARS-CoV-1 eta MERS-CoV
birusen aurkako txertoak garatzeko egindako ikerketari esker,
aurretiko urratsak alde batera utzi ahal izan dira. I. eta II.
faseetako entseguak ia aldi berean hasi ziren, lehendik zeuden
prozedurak egokituz. III. fasekoak aurrekoen emaitzen erdiko
analisiaren ondoren hasi ziren, eta paraleloan egindako saio
klinikoen etapak bete zituzten. Hainbat txerto eskala handian
ekoizten hasi ziren, eraginkorrak ez izateko eta inbertsioa
galtzeko arriskua hartuz. Bien bitartean, medikamentuen

5/7 20/12/29 13:53


Covid-19aren txertoa, lorpen zientifiko handiena - Zient... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/2020/12/2...

agentzia publikoek txerto horien etengabeko ebaluazioa egin


dute eraginkortasun eta segurtasun berme guztiak izateko.

Aldeko zenbait eragileren aparteko bategiteari esker, izugarrizko


abiadura hartzea lortu du eginkizun zientifiko honek. Inoiz ez
dira garatu patogeno beraren aurkako hainbeste txerto. Inoiz ez
dira sartu hainbeste pertsona proiektu zientifiko handi batean
hain denbora gutxian. Inoiz ez da lortu halako lankidetza
mailarik, ezta lehiakideen artean ere. Inoiz ez dira egin
hainbeste proba eta saio kliniko aldi berean, horrenbeste
txertoren eraginkortasuna egiaztatzeko. Eta inoiz ez dira erabili
hainbeste baliabide hain denbora laburrean gaixotasun bati
aurre egiteko. Ahalegin handi hau gabe, ez ginatekeen iritsiko
gaur egungo egoerara. Baina ahalegin hori ez zen, berez,
arrakastaren bermea. Izan ere, 1971n Estatu Batuetan orduan
presidentea zen Richard Nixonek National Cancer Act legea
sinatu zuen. Lege horren bidez, minbizia desagerrarazi nahi
zuen, eta hori lortzeko gaur egungo 10 000 milioi dolarren
kantitate baliokidea bideratu zuen. 50 urte igaro dira ordutik.

Nixonen ‘minbiziaren aurkako gerra’ zeritzonaren helburua


betetzetik oso urrun geratu zen, oraindik ezagutzen ez ziren
minbizi-zelulen biologiaren funtsezko alderdiak zeudelako. Ez
zen gauza bera gertatu Manhattan proiektua edo Apolo
programarekin, bi kasuetan horiei ekiteko behar zen oinarrizko
ezagutza baitzegoen.

Faktore hori bera, oinarrizko zientzia, funtsezkoa izan da covid-


19aren txertoa garatzeko orduan. 1953an DNAren egitura argitu
zenetik, ikerkuntza bolumen itzel batek aukera eman du,
funtsezko beste osagai batzuen artean, birusen egitura eta
portaera ezagutzeko, giza immunitate-sistemaren
funtzionamendua argitzeko eta teknika bioteknologiko ahaltsuak
garatzeko. Irakaspen garrantzitsua dugu etorkizunerako:

6/7 20/12/29 13:53


Covid-19aren txertoa, lorpen zientifiko handiena - Zient... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/2020/12/2...

oinarrizko ikerketa ezinbesteko baldintza izan daiteke gaur


egun ezagutzen ez ditugun gure biziraupenerako arriskuei
aurre egiteko.

Hurrengo egun edo asteetan, gure aita eta, harekin batera,


unitate soziosanitarioetan bizi diren milaka pertsona gehiago
txertatuko dituzte. Aurrerago beste batzuk hartuko dute txertoa,
munduko biztanle gehienak immunizatu arte. Oraindik ere
zalantzak daude, arazoak sortuko dira eta gainditu beharreko
beste oztopo batzuk azaleratuko dira, baina gizateria, oro har
—milaka milioi pertsona—, eginkizun kolektibo baten, ekintza
zientifiko baten fruituez baliatuko da.

Egileaz:

Juan Ignacio Pérez Iglesias (@Uhandrea) UPV/EHUko


Fisiologiako katedraduna da eta Kultura Zientifikoko Katedraren
arduraduna.

7/7 20/12/29 13:53

You might also like