You are on page 1of 4

GALDEREN GIDOIA ETA PENTSAMENDUAREN ESKEMA

SAN AGUSTIN
AHOLKUA: Agustinen testua, “Bizitza zoriontsuaz” errepasatu. Liburuan, 28 eta 29. orrietan testuaren
azalpena eta laburpena duzue.

1. Datu biografikoak eta testuinguru historikoa (150/ 250 hitz)

- Biografia labur-labur (non-noiz, familia, jasotako heziketa, ibilbide filosofikoa, obra nagusiak).
- Testuinguru historikoa(3 bat parrafo)
a) Erromatar Inperioaren gainbehera eta arrazoiak
b) Kristautasunaren nagusitasuna
c) Testuinguru kulturala eta filosofikoa (Greziako eskoletara arte. a) eta b) atalak
erreferentzietarako ikasi eta ahal izanez gero, testuinguru filosofikoan nabarmendu korronte
filosofikoen izenak).

2. Platonen filosofiaren eragina Agustinengan (250 hitz)


-Ondo laburbiltzen duen taula daukazue eta liburuan ere 26 eta 27.orrietan. Hemen taulatik
abiatuz Platon eta Agustinen ideia nagusiak aipatu, kontatu eta eraginak nabarmendu.

8. Akinoko Tomas: Fedea eta arrazoimena: (Agustinen garderarekin konparatuz ikasi)

-Eskema edo power pointa.


-Eskolastika
-Datu orokorrak
-Aristotelesen filosofia + filosofia kristaua
-Egiaren ibilbidea
-Arrazoia eta fedearen arteko lotura

9. Akinoko Tomas: Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak:(Agustinen galderarekin


konparatuz ikasi)

-Aurreko galderako sarrera (eskolastika/Tomasen datu orokorrak)


-Bost ibilbideak:
-Mugimenduarena
-Kausarazlearena
-Kontingentziarena
-Perfekzio mailarena
-Kosmosaren ordenarena
SAN AGUSTINEN PENTSAMENDUA

Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi (ezagutzaren teoria) 2.3.1, 2.3.3, 2.3.4, 2.3.5 (21-24
orriak)
*Galdera hau Santo Tomasenarekin batera ikastea komeni da, biak konparatuz

- Fedeak eta arrazoiak bat egiten dute Agustinen filosofian egiaren bilaketan. Ziurtasun absolutoa lortzeko
-ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu.
-arrazoia eta fedea beharrezkoak:
-bien arteko elkarlana ; “sinesten dut ulertzeko eta ulertzen dut sinesteko”
- Egiaren ezagutzarekin arimak lasaitasun eta atsedena lortzen du, bere helmuga, ondorioz zoriontasuna
- Egiaren bilaketa bide espiritual bat da, ez soilik kontenplatiboa, aktiboa baizik. “Amor dei” beharrezkoa da,
borondatea, fedea eta maitasuna (Platonen eragina)
- Gizakia gorputz eta arimaz egina dagoenez, ezagutzaren prozesuan batak eta besteak duten zeregina
aztertzen du Agustinek. Honela 2/3 ezagutza mota:
-Ezagutza sentikorra
-Arrazoizko ezagutza
-Zientzia-ezagutza
-Jakinduria-ezagutza edo kontenplazioa.=arrazoizko goi ezagutza: Betiereko egien
ezagutza, egia unibertsalak,
berdinak guziontzat(Jainkoaren Egiak, beste galdera batean azalduak)
Nola ezagutu ditzake gizakiak egia horiek???
- Barnerapena eta Iluminazioa bidez
– Egia bilatzeko abiapuntua barnean dago , “ez atera zeure baitatik , itzul zaitez zeure barnera , egia
gizakiaren baitan aurkitzen baita”, gure kontzientzian, espirituaren barnean
– Argitzapena edo iluminazioa, Jainkoaren laguntzaz eta gure borondatzeaz, Betiereko Egietaz
jabetzean datza. Hori da Jainkoak gugan jarri duen aztarna. Jainkoa= argia(Platonen eguzkiaren
antzera)

Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea (150 hitz) 2.3.3. + testua (20-21.orria)


– Ondasun galkorrak eta iraunkorrak ondo definitu
– Zoriontsua da Jainkoaren jabe dena (ezagutzaren galderan dauden ideiak ere sar daitezke
– Eszeptizismoaren ikuspuntua eta honen kontrako argudioak.
– Hemen testuaz gogoratzen duzuen dena konta dezakezue lasai-lasai

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak (150 hitz) 2.1.1.


*Galdera hau Santo Tomasenarekin batera ikastea komeni da, biak konparatuz
- Jainkoa eta izaki kontingenteak . Unibertsoaren eta gizakiaren (antropologia) kreazioa (labur)
- Jainkoa zer den
- Jainkoaren esistentziaren frogak/argudioak
1. Argudio gnoseologikoa
2. Argudio kosmologikoa
3. Ideia eredugarriak(edo Betiereko ideiak)

**Antropologia; Ez dago gaiarekin zuzenean lotutako galdera teorikorik, baina testurako ikasi
behar duzue, Jainkoa, arima, gorputza eta horrelako kontzeptuak definitu ahal izateko.

Askatasuna eta gaitzaren arazoa: 2.2.2.


1. Gizakiak berez libre albetrium delakoa dauka, eta hori da animalietatik bereizten duena.
• Askatasuna eta libre albitrium (aukeramena) desberdinak dira.Askatasunaren kontzepzio
teologikoa du=gizakia askea, Jainkoa zerbitzatzen duena da
• Manikeismoa eta pelagianismoaren ikuspegien aurka
Manik→ Jainkoak ongia eta gaitza sortu ditu
Pelag.→ Jainkoaren grazia ukatzen dute

Eta Jainkoa ona eta ahalguztiduna bada, zein da gaitzaren jatorria??

2. Agustinentzan gaitza ez da ongiaren aurkakoa, ongiaren ausentzia baizik.


• Ez du Jainkoak sortu, gizakia askea denez bere aukeramen okerraren eraginez sortu zen.
• Jainkoak hasieran dena perfektua egin zuen , ongia, paradisua, (manikeoen aurka)eta gizakiari bera
maitatzeko eta obeditzeko agindua eman zion
• Gizakiak ohar horiek ez betetzea aukeratu zuen(jatorrizko bekatua) eta gaitza sortu zen. (gizaki
eroriaren teoria)
• Gizakiak zuzen jokatzeko, Jainkoaren grazia(pelagianoen aurka) behar du, beraz ongiaren sorrera
Jainkoan dago.
• Gaitz fisikoak(naturalak)/moralak(gizakion erruzkoak)

3. Jainkoak gizakiari berari maitatzeko agindu zion (amor dei), beraz gizakiak berari zuzendu behar dio burua.
• Jainkoaren jabe eta bere zerbitzaria dena ZORIONTSUA eta ASKEA izango da.
• Jainkoarengandik urruntzen dena esklabu bilakatuko da.
o Jatorrizko bekatuan gizakia jainkoarengandik urrundu zen eta askatasuna galdu zuen,
asktasun hori berreskuratu dezake Jainkoaren graziarekin.
4. Baina nola dakigu zein den Jainkoaren borondantea? Nola egin gaitezke Jainkoaren jabe?
• ERREBELAZIOAK: Bibliak biltzen dituenak.
• BARNERAPENA: Jainkoak bere aztarna utzi du pertsona bakoitzaren barnean, eta hori da bidea.

Historiaren filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria: 2.4.(25 orria)


1. “Jainkoaren hiria” idazlean: historiaren filosofia azaltzen du, Erromaren gainbehera azaltzeko asmoarekin.
2. Kristautasunaren apologia da.
• Gizadiaren kronika, bi hirien arteko modu gisa azaldua: Jainkoaren eta lurraren, ongiaren eta gaitzaren,
ilunpearen eta argiaren arteko borroka.

     3. Gizadia bi taldetan banatzen du:


• Lurreko hiritarrak edo deabruaren hiritarrak: bere burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak, jainkoaren
existentzia ukatu eta munduaren errealitate helburu bilakatazen dutenak.
• Zeruko hiritarrak edo Jainkoaren hiritarrak: Jainkoa edozerren gainetik, bere buruaren mespretxuraino maite
dutenak eta munduko balioak Jainkoarengana iristeko erabiltzen dituztenak.

   4. Zeruko hiriaren eta Lurreko hiriaren hiritarrak nahastuak egon dira historiaren zehar, eta  horrela egongo dira
azken eguneko epaiketaraino.
• Bi hirien arteko borrokak denboraren amaierara arte iraungo du
• Bi maitasunen arteko borroka da: amor dei eta amor sui

   5. Eliza eta estatua hartu ohi dira zeruaren eta lurraren hiriaren ordezkaritzat
• Bizitzeko bi modu: haragiaren arabera (Estatua) eta ezpirituaren arabera (Eliza)
• Arrazoia eta fedea, eliza eta politika hertsiki loturik daude Agustinentzat.

You might also like