Professional Documents
Culture Documents
Magnesioa
Magnesioa
Magnesioa
Magnesium crystals.jpg
12
12 Mg
Taula periodikoa
Ezaugarri orokorrak
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoera solido
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 1,738 g/L
Urtze-puntua 923 K
Irakite-puntua 1.363 K
Lurrun-presioa
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Isotopo egonkorrenak
Magnesioaren isotopoak
Magnesioa elementu kimiko bat da, Mg ikurra eta 12 zenbaki atomikoa dituena. Lurreko
bederatzigarren elementurik ugariena da masaz. Lurrazalaren %2 inguru magnesioa da, eta
uretan disolbaturiko hirugarren elementurik arruntena da. Magnesio-ioiak ezinbestekoak dira
zelula bizidun guztientzako, eta giza gorputzean hamaikagarren elementurik arruntena da.
Naturan ez da ageri elementu aske gisa, gatz eran baizik. Aleazioetan erabiltzen da,
aluminioarekin batera askotan. Magnesio-aluminio aleazioari "magnalio" deritzo.
Eduki-taula
1 Historia
2 Ezaugarri nagusiak
3 Erabilerak
4 Magnesioa biologian
5 Ugaritasuna
6 Isotopoak
7 Erreferentziak
8 Ikus, gainera
9 Kanpo estekak
Historia
Metal honen izena grezierazko hitz batetik eratorria izan da, zehazki, Tesaliako Magnesiako
Prefektura izeneko lurraldea izendatzeko erabiltzen den hitzetik: Magnisia.[1] Izen hau
magnetita eta manganesoarekin lotuta dago, hauek ere inguru hartan dutelako jatorria.
1618an, Ingalaterrako Epsom herriko baserritar bat bere behiei inguruko putzu bateko ura
ematen saiatu zen. Behiek ez zuten hango ura edan nahi, bere zapore garratza zela eta, baina
baserritarra ur horrek azaleko zauriak sendatzeko gaitasuna zuela ikusi zuen. Hala, berria
zabaldu eta substantziak "Epsomen gatzak" izena hartu zuen. Beranduago, zientziak arazo
hartan esku hartu zuenean, ur haiek magnesio sulfato hidratatuz (MgSO4·7 H2O) osaturik
zeudela jakin zen.[2] Joseph Black zientzialari ingelesak onartu zuen magnesioa elementu gisa
lehen aldiz, 1755ean.
Metala, berez, 1808an ekoiztu zen lehen aldiz, Humphry Davy zientzialari ingelesari esker.
Magnesia (egun periklasa bezala izendatzen da, hau da, magnesio oxidoa baina mineral
egoeran) eta merkurio oxidoa nahastuta zituen konposatu batetik bakantzea lortu zuen,
elektrolisia baliatuz.[3] Antoine Bussyk 1831ean prestatu zuen lehen aldiz era koherentean.[3]
Ezaugarri nagusiak
Aurrez esan dugun bezala, magnesioaren zenbaki atomikoa hamabi da, hau da, nukleoan
hamabi protoi ditu eta egoera neutroan, beste hainbeste elektroi. Taula periodikoan duen
kokapenari dagokionean, lurralkalinoen taldean aurki dezakegu, hirugarren periodoan,
ezkerrean sodioa eta eskuinean aluminioa dituela. Bere konfigurazio elektronikoarena
neonaren antzekoa da, baina elementu honek baino bi elektroi gehiago dituenez, hirugarren
energia mailako s orbitala betetzen du.
Naturan erraz aurki dezakegu, besteak beste, dolomita, magnesita eta serpentina bezalako
mineral harritsuetan. Horretaz gain, itsasoko uretan, lurpeko gesaletan eta hondo gazietan ere
ugaria da. Laburbilduz, lurrazalean dagoen hirugarren egitura-metal ugariena dugu magnesioa,
aluminioa eta burdinaren atzetik.[4][5] Bere ugaritasun orokorrari dagokionean, unibertsoko
bederatzigarren elementurik ugariena da.[6][7]
Magnesioa kimikoki oso aktiboa den metal bat da, ura irakiten dagoenean bere hidrogeno
atomoak tokialdatzeko gai baita eta bera baliatuz metal asko sortu daitezkeelako, erredukzio
termikoaren bidez, haien gatz eta oxidoak oinarritzat hartuz. Metal gehienekin eta ia azido
guztiekin konbinatzeko gai da. Bestalde, magnesioak batere edo oso gutxi erreakzionatzen du
alkalinoekin eta hainbat substantzia organikorekin, hala nola, hidrokarburo, aldehido, alkohol,
fenol, amina eta olio gehienekin. Katalizatzaile gisa erabiltzen bada ordea, magnesioak
erreakzio organikoak azkartzeko balio du. Magnesioaren aleazioetan, nagusiki agertzen diren
beste elementuak hauek dira: aluminioa, manganesoa, zirkonioa, zinka, lur arraroetako
metalak eta torioa.[4]
Magnesioarekin eginiko konposatuak askotan industria eta nekazaritza arloetan erabiltzen
dira.[4]
Erabilerak
Fitxategi:Metal-fire.ogv
Magnesioaren errekuntza erakusten duen bideoa. Piroteknian askotan erabiltzen den metala
da, argi distiratsu eta sendoa sortzen duelako.
Metalaren erabilera nagusia ordea, aluminioaren aleazioetan osagaitzat baliatzean datza, hala,
aluminio-magnesio aleazioak edarien ontziak sortzeko erabiltzen dira. Horretaz gain, aleazio
hori eta magnesioaren beste batzuk ibilgailu automobilen osagaietan (hagunetan eta bestelako
makinarian) erabiltzen dira.[8][9] Jarraian dituzue zerrendatuta magnesioari ematen zaizkion
beste hainbat erabilpen:
Uranioa eta antzeko elementuak, haien gatzak oinarritzat hartuta, eskuratzerakoan substantzia
erreduzitzaile gisa erabiltzen da.[11]
Magnesio hidroxido, kloruro, sulfato eta zitratoak erabilpen ugari dituzten medikuntzan.[12]
Magnesioa argazki kameren flashak ekoizteko, piroteknian eta bonbetan ere erabiltzen da,
bere errekuntzak sortzen duen argiarengatik.[14][15][16]
Lehen aipatu dugun bezala, magnesioa medikuntzan elementu oso erabilia da, jarraian ikusiko
duzuen bezala. Magnesio hidroxidoa Mg(OH)2 antiazido edo libragarri gisa erabili ohi da.[17]
Substantzia hau eskuratzea ez da batere zaila, magnesio oxidoa urarekin nahastuta lortu
baitaiteke:
{\displaystyle {\ce {MgO + H2O -> Mg(OH)2}}}{\displaystyle {\ce {MgO + H2O -> Mg(OH)2}}}
Magnesioa hesteetako iragatearekin loturiko digestio-aparatuko arazoak tratatzeko erabili
daiteke, adibidez, heste narritakorraren sindromea. Termak dituzten zenbait etxeek (Châtel-
Guyon herrikoa kasu) aurrez aipatutako arazoak sendatzea helburu duten tratamenduak
eskaintzen dituzte, beraien termetako urak magnesioan aberatsak direlako.[18]
Betazalen funtzionamendua kaltetzen duten zenbait gaixotasun tratatzeko ere erabiltzen da,
magnesio kloruro gisa.[21][22]
Giltzurrunetako gutxiegitasuna duten gaixoei ere ematen zaie magnesioa, betiere mediku
baten zaintzapean.[23] Kaltzioz egindako blokeatzaile kardiakoak erabiltzen dituzten
pazienteengan ere onurak ekartzen ditu, izan ere, koroko hodi-zabaltzaile efektua hobetzen
du.
Magnesioa biologian
Magnesioak biologian, bai izaki bizidunengan eta baita ingurunearengan, eragin nabarmena
du, Lur planetan ugaria izateaz gain, biziarekin lotura estua duelako.
Magnesio kopuru handia duten elikagaien sorta bat ikusi daiteke irudi honetan.
Magnesioa gizakiarentzat funtsezko elementu bat da; gure gorputzeko hezurretan kopuru
adierazgarrian aurki dezakegu eta bere ioiek koentzima ugariren ekintzetan zein ATParen
mendeko erreakzioetan paper garrantzitsua dute. Zehazki, Mg2+ ioiak DNA eta RNA kate
egiturak egonkortzeko betebeharra dauka, hau da, gure izaera zein izatearen oinarri diren
azido nukleiko horiek magnesioari esker daude bere horretan.[24] Beste hainbat eginbehar ere
baditu, hala nola, neurotransmisore eta neuromodulatzaileen eraketan, neuronen
birpolarizazioan eta muskulu-erlaxazioan (bereziki garrantzitsua da bere papera bihotzean)
parte hartzea. Magnesioak, aldi berean, substantzia lasaitzaile eta suspertzaile gisa jarduten du
organismoan. Gorputzak ordea, magnesio galera handiak baditu, arazo egoeran sartzen da,
hau hainbat arrazoirengatik gertatu daiteke. Batzuetan, magnesio galeraren arrazoia zeluletan
egon daiteke; hauek beraien barnean duten magnesio kopuruaren zati adierazgarri bat odolera
askatuz gero, gernuaren bidez organismotik kanporatua izango da, elementu honen gabezia
sortuz. Estres egoera sakonetan ere, gorputzak behar baino magnesio gehiago kanporatzen du.
Galera hauek orekatzeko, pisu eta altuera arrunteko pertsona batek egunero 300-350 mg
magnesio hartu beharko lituzke.[25] Elikagai gehienek elementu hori dutenez, bereziki kakao,
almendra, soja, babarrun, hur, intxaur eta antzeko haziek zein lekaleek, ez da lan zaila kopuru
hori barneratzea.[26][25]
Magnesioa baliatuz sortu den sugar bat, ikusten den bezala, argi oso indartsua sortzen du.
Magnesioa ez da bere osotasunean ikertu, baina zientzialariek ez dute uste minbiziaren edota
mutazioen eragilea denik. Hori bai, magnesio oxidozko lurrunak sortzen dituzten errekuntza
lanetan (soldadura, metalen galdaketa) denbora gehiegi eta babesik gabe aritzeagatik
hurrengo sintomak ager daitezke: sukarra, hotzikarak, goragaleak, gorakoak eta giharretako
minak. Sintoma hauek, normalean, ekintza burutu eta handik lau eta hamabi ordu artean
agertzen dira, bi egun inguru irauten dute. Magnesio oxidozko lurruna magnesioaren
errekuntzaren ondorioz sortzen den produktu bat da.[4]
Gaur egun ez dago informazio handirik magnesio oxidoaren lurrunek ingurunean dituzten
eraginen inguruan. Badakigu beste ugaztun batzuek lurrun hauek arnasten badituzte, gizakiok
pairatzen ditugun ondorio berdinak jasan ditzaketela.
Zerotik hirura bitarteko espektro batean, magnesio oxidozko lurrunek 0,8ko balioa edukiko
lukete, ingurunearentzako arriskuari dagokionean. Hiru puntuko balioak ingurunean kalte
larriak eragin ditzakeela esan nahi du eta zero balioak, ez duela inolako kalterik eragiten.
Eskala hau egiterako orduan kontuan hartu diren baldintzen artean ditugu substantziaren
toxikotasuna, ingurunean era aktiboan mantentzeko duen ahalmena eta izaki bizidunen
organismoetan metatzeko gaitasuna.