You are on page 1of 10

INSTRUKZIOZKO TESTOAK

TESTUINGURAKETA
1. Nor den hartzailea identifikatzen du.
2. Hartzaileak zer egin behar duen identifikatzeko gai da.
3. Hartzaileak zer egin behar duen jakinarazteko idazten du testua.
4. Testu mota hau norberaren edo beste edonoren izaera erregulatzeko
baliogarriak dela ulertzen du.
5. Kasu bakoitzean zein den igorlearen eskuhartzea zehazten du
(errezetetan, kontsignetan, joko arauetan, jokabide arauetan, etab.)
6. Genero honetan ager ditzakeen eduki desberdinak identifikatzen ditu.

PLANIFIKAZIOA
1. Egin behar diren ekintzekin zer ikusia duen Izenburua ipintzen du.
2. Azpitituluak erabiltzen ditu tresnak, ingredienteak eta prozedurak
bereizteko.
3. Jarraitu behar diren etapak aukeratzen ditu.
4. Ekintzak egin behar diren ordenaren arabera antolatzen ditu.
5. Ekintzak egiteko baldintzak azaltzen ditu.
6. Arauak jerarkizatzen ditu.
7. Salbuespenak egon ezkero zeintzuk diren azaltzen ditu
8. Arau bat aplikatzeko behar den egoera azaltzen du.

UNITATE LINGUISTIKOAK
1. Denborazko eta espaziozko antolatzaileak erabiltzen ditu.
2. Etapa desberdinak ordenatzeko Zenbakiak edo hizkiak erabiltzen ditu.
3. Testua eta irudia harremanetan jartzeko formula desberdinak erabiltzen
ditu.
4. Aditz denborak eta modu desberdinak erabiltzen ditu (orain aldia,
infinitiboa, inpertsonala)
5. Testuan zehar Aditz koherentzia mantentzen du
6. Hartzaileari erreferentzia zuzena egiteko, deiktiko pertsonalak erabiltzen
ditu (zu, hik).
7. Testuan zehar pertsonaren koherentzia, mantentzen du.
8. Anafora desberdinak erabiltzen ditu (nominalizazioak, etab.) aurretik
eman diren informazioak berreskuratzeko (tresnak, ingredienteak,
materialak,ea).
DESKRIPZIOZKO TESTUAK

TESTUINGURAKETA
1. Deskribapen literarioa eta zientifikoa edo teknikoa bereizten ditu
2. Narrazioan deskribapena tartekatzen du.
3. Deskribapenak dituen helburu desberdinak bereizten ditu (sentsazioak
adierazi, izaera bat erretratatu, materialak edo animaliak klasifikatu,
iragarki bat erakargarri egiten, tresna aurkeztu, etab.).
4. Deskribapena tartekatuz suspentsea adierazten du.
5. Deskribapena zein testu motatan dagoen tartekatuta kontuan izanda,
igorleak bere burua inplikatzeko dituen aukerak aztertzen ditu.
6. Narratzailearen arabera, bere burua inplikatzeko erabiltzen duen
moduan egokitzen du.
7. Deskribatu egiten du bere burua inplikatu barik.
8. Helburu komunikatiboaren arabera, deskribatzeko ezaugarriak
aukeratzen ditu.

PLANIFIKAZIOA
1. Deskribatutakoa ordenatuta dago espazioan (goian, behean, ezkerrean,
eskoian, kanpoan, barruan, dena, zatia, etab.)
2. Klasifikazioak dituen ezaugarrien arabera, orden logikoa jarraitzen du.
3. Argumentazio inplizitu baten formaren arabera ordenatzen du.
4. Narratzailearen hitz batzuk deskripzioan tartekatzen ditu.
5. Prozesuaren ekintzak ordenaren arabera antolatuta dagoz.

UNITATE LINGUISTIKOAK
1. Girotzeko adjektiboak eta aditzak erabiltzen ditu.
2. Pertsonaiaren izaera adierazteko adjektiboak eta aditzak erabiltzen ditu.
3. Zientifikoki edota teknikoki gauzak eta materialak dituen ezaugarri
fisikoak adierazteko adjektiboak erabiltzen ditu.
4. Ibilbide bat adierazteko espaziozko antolatzaileak erabiltzen ditu.
5. Deskribapena duen testuaren arabera, aditzaren denbora egokitzen du
(orain aldikoak eta burutugabeak: “zen”, “zebilen”).
6. Literaturazko deskripzio baten narratzailearen komentario bat tartekatzen
duenean, aditzaren koherentzia mantentzen du, burutugabeak, lehenaldi
burutua eta baldintzazko formak erabiliz.
ARGUDIOZKO TESTUA

TESTUINGURAKETA
1. Debatea sortu aurretik dagoen kontrobersia ulertzen du.
2. Eztabaidak dituen aldeak zeintzuk diren identifikatzen du.
3. Argudiozko testuak agertzen diren arloak lokalizatzen ditu ( gelako
kontseiluak, aldizkariak, tribunalak, etab.)
4. Argudiozko testuak eta beste genero batzuk desberdintzen ditu toki
sozialaren arabera.
5. Hartzailea eta honek duen funtzio soziala identifikatzen ditu.
6. Argudiozko testuaren helburua zein den azaltzen du : konbentzitzea.
7. Hartzaileek eman ditzaketen erantzunak asmatzen du.
8. Testuaren egileak eduki ditzakeen posizio sozial desberdinak ulertu eta
era berean adierazten ditu.
9. Argudioak eta egilearen eskuhartze soziala harremanetan jartzen du.
10. Egilea eta aktantea bereizten ditu.
11. Arazoa modu orokorrean adierazten du, teorian mailan kokatuz.
12. Testu argumentatiboa sortu duen egoera azaltzen du.
13. Gai konfliktiboari buruzko informazioa jasotzen du.

PLANIFIKAZIOA
1. Gai polemikoari izenburua jartzen dio.
2. Eztabaidaren zergatia azaltzen duen sarrera egiten du.
3. Bere iritzia ezplizitoki ematen du.
4. Argudio desberdinak garatzen ditu bere tesia defendatzeko.
5. Ematen dituen argudioak jerarkizatzen ditu.
6. Argudioak elkar erlazionatzen ditu.
7. Adierazten duen ondorioa argudioekin koherentea da.
8. Argudioak adibide desberdinekin argitzen ditu.
9. Kontrargudioei objezioak jartzen dizkio.
10. Argudiozko testuan tarteka daitezkeen ikuspegi desberdinak
identifikatzen ditu.

UNITATE LINGUISTIKOAK
1. Orain aldia bakarrik ez, ahal era ere erabiltzen du.
2. Bere Iritzia azaltzeko formula desberdinak erabiltzen ditu (nire ustez,
...delakoan nago, etab.)
3. Adostasuna eta ezadostasuna errekonozitzen ditu.
4. Iritzizko aditzak erabiltzen ditu: neutroak, apreziatiboak,
gaitzespenekoak.
5. Aurkakotasuna adierazteko formula desberdinak erabiltzen ditu.
6. Modalizaerak erabiltzen ditu: zalantzak adierazteko, ahalgarritasuna
adierazteko, ziurtasuna adierazteko.
7. Iritziak argitzeko zergatikako antolatzaileak erabiltzen ditu.
8. Zenbatzaileak erabiltzen ditu.
9. Argudioen eta ondorioen arteko lotura adierazteko antolatzaileak
erabiltzen ditu.
10. Adibideak edota esperientzia pertsonalak txertatzeko formula
desberdinak erabiltzen ditu.
11. Zergatikako galderak formulatzen ditu.
12. Erregulazioa, kontzesioa eta oposaketa adierazten duten antolatzaileak
erabiltzen ditu.
13. Gaia errekuperatzeko anaforak erabiltzen ditu argudiaketan zehar.
14. Anafora kontzeptualak erabiltzen ditu gaia bideratzeko.
15. Testuaren zatiak markatzeko puntuazioa erabiltzen du.
AZALPEN INFORMATIBOAK

TESTUINGURAKETA
1. Beharrezko soporteak erabiltzen ditu gai eta azpi gaiei buruzko
informazioa lortzeko (fitxa bibliografiakoak, entziklopediak, irakurtzeko
gidak, etab.)
2. Liburutegi baten dagozan liburuen artean genero hau agertzen den
liburuak lokalizatzen du (entziklopediako artikuluak, hiztegi orokorrak,
hiztegi espezializatuak, txostenak, erreseinak, etab.)
3. Gaia kokatzen du dagokion diziplinan
4. Hartzailearen arabera azalpenak egokitzen ditu.
5. Diskurtsoa modu objektiboan adierazteko aserzioa erabiltzen du.
6. Arazo baten aurrean aspektu desberdinak eta haien arteko loturak
adierazten ditu.

PLANIFIKAZIOA
1. Gaiak eta azpigaiak jerarkizatu egiten ditu eskema logikoa jarraituz.
2. Izenburua eta azpi izenburuak erabiltzen ditu.
3. Definizio bat idazten du.
4. Deskripzioak (gauzak, fenomenoa,prozesua) tartekatzen ditu.
5. Fenomenoa aurkezten du, jarraian teoria explikatibo edota ager
ditzakeen arazoak azalduz.
6. Gaia aurkezten du honen sarreratxoa eginez.
7. Kontzeptu desegokiak eztabaidatzen ditu.
8. Fenomenoak deskribatu eta konstatatu egiten ditu.
9. Fenomeno batek dituen etapak aurkezten ditu.
10. Fenomenoaren zergatiak aurkezten ditu.
11. fenomenoaren inguruko beste aukera batzuk aurkezten ditu.
12. Adibideak sartzen ditu.
13. Azalpenei komentarioak egiten dizkio.
14. fenomenoa modu orokorrean garatzen du.
15. Aportazioak sartzen ditu.

UNITATE LINGUISTIKOAK
1. Azalpenak emateko formula desberdinak erabiltzen ditu: “zergatik”,
“zelan”, “hau posiblea da”.
2. Inpertsonala erabiltzen du iritzi orokorrak adierazteko.
3. Burutugabea erabiltzen du, gaindituta dagoen teoria bat azaltzeko.
4. Anaforaren errekurtsoa erabiltzen du hartzailearen ezagupenak aurrera
joan daitezen (klasifikazioak, ordezkapen lexikalak, etab.)
5. Berformulazioak erabiltzen ditu hitz tekniko batzuen zentzua azaltzeko.
6. Zenbatzaileak erabiltzen ditu testuaren antolamendua markatzeko.
7. Denborazko antolatzaileak erabiltzen ditu fenomeno batek dituen etapak
markatzeko.
8. Denborazko antolatzaileak erabiltzen ditu, bilduma historikoa egiteko.
9. Unitate paralinguistikoak erabiltzen ditu testuak duten antolamendua
markatzeko (azpimarratuak, letra larriak, negrita, etab.)
10. Eduki batzuen iturriak markatzeko formula desberdinak erabiltzen ditu.
NARRAZIOAK

TESTUINGURAKETA
1. Genero narratiboak argitaratzen diren lekuak identifikatzen ditu.
2. Genero narratiboek dituzten ezaugarri desberdinak bereizten ditu.
3. Genero honek duten jarrera kulturalak ulertu eta ezagutzen ditu.
4. Entretenitzeko helburua eta kodak adierazten duen jarrera ezberdintzen
dute.
5. Istorioa egiazkoa egiteko behar diren elementuak aukeratzen ditu.
6. Narrazioaren tentsioa mantendu bat-batekotasuna adieraziz.
7. Autorea eta narratzailea bereizten ditu.
8. Bere burua inplikatzen du protagonista izanez edo distantzia mantentzen
du hirugarren pertsona erabiliz.
9. Kontaketa eta autorearen komentarioak ezberdintzen ditu.
10. Gertaerak denboran kokatzen ditu.
11. Gertaeraren artean zergatizko erlazioak egiten ditu.

PLANIFIKAZIOA
1. Sarrerako egoera aurkezten du: non kokatzen den istorioa, denbora,
pertsonaiak eta hauek dauden egoera.
2. Gertaeraren sekuentzia eraikitzen du.
3. Amaiera txertatzen du.
4. Istorioari amaiera emateko egoera bat aurkezten du.
5. Orain aldiko egoera kontuan izanda, istorioaren ondorio moralak
aurkezten ditu.
6. Formula batzuk erabiltzen ditu, narratzailearen diskurtsotik elkarrizketara
pasatzeko.
7. Narratzailearen komentarioak tartekatzen ditu.
8. Istorioa zailagoa izan dadin, atal batzuk tartekatzen ditu.
9. Pertsonaien, gertaerak eta lekuzko deskripzioak aurkezten ditu.
10. Konplikazioaren arabera pertsonaien zeregina zehazten du.
11. Testua garatzeko plan desberdinek erabiltzen ditu nahiz eta istorioa bera
izan.

UNITATE LINGUISTIKOAK
1. Erritozko formulak erabiltzen ditu narrazioaren hasiera adierazteko.
2. Narrazioaren zatiak markatzeko, denborazko antolatzaileak erabiltzen
ditu.
3. Istorioaren haria mantentzeko lehen aldi burutua erabiltzen du.
4. Burutugabea eta burutua tartekatzen ditu.
5. Beste denbora batzuk ere erabiltzen ditu. Adibidez narraziozko orain
aldia.
6. Pertsonaiak berreskuratzeko, anaforaren errekurtsoak erabiltzen ditu.
7. Puntuazioa erabiltzen du testuaren zatiak markatzeko.
8. Narraziotik elkarrizketara joateko puntuazioa erabiltzen du.
9. Koda adierazteko, denborazko antolatzaileak erabiltzen du (“Ordutik
hona”).
ERRELATO HISTOKIOA

TESTUINGURAKETA
1. Generoaren arteko desberdintasunak identifikatzen ditu eta hauen iturriak.
2. Berriak, gertaerak kirol kronikak edo erreportaiak agertzen diren tokiak
identifikatzen ditu.
3. Norberaren bizitzaren gertaerak eskutitz baten tartekatzen ditu.
4. Hartzaileak gertaerak ulertzeko kontestuko elementuak aukeratzen ditu.
5. Bizitzako gertaeren errelatoaren helburuak desberdintzen ditu:
informatiboak, argudiozkoak edo ludikoak.
6. Errelato historikoaren helburua identifikatzen du
7. Lokutorearen inplikazioa bai berri baten, bai errelato historiko baten, bai
gertaeraren kontakizun baten ezberdintzen du.
8. Gertaera bat kontatzen du testigu bezala, hau da, ez inplikatuta.
9. Helburu informatiboarekin kontatuko dituen gertaerak aukeratzen ditu
10. Errelato historikoak kontatzeko behar duen informazioa bilatu eta
aukeratzen du.
11. Bere memoria antolatzen du gertaera pertsonal bat kontatzeko.
12. Berri baten agertzen diren atal guztiak kontuan hartzen ditu.

PLANIFIKAZIOA
1. Istorioarekin zer ikusia duen Izenburua aurkitzen du.
2. Ulermena ziurtatzeko sarrera bat idazten du.
3. Antolamendu kronologiko eta kausala erabiltzen du gertaerak idazterakoan.
4. Errelatoari amaiera ematen dio koda erabiliz.
5. Gertaerak kontatzeko orduan ekintzan plano desberdinak bereizten ditu.
6. Narrazioak eta komentarioak tartekatzen ditu.
7. Harridura sortzen du edo anekdotak idazten ditu norberaren gertaerak
kontatzerakoan.
8. Pertsonai baten gertaera garrantzitsuenak beren bizitzan modu egoki baten
tartekatzen ditu.
9. Gaur egun istorioak dituen ondorioak idazten ditu.
10. Gertaera pertsonalak Eskutitz baten idazten ditu.

UNITATE LINGUISTIKOAK
1. Testu antolatzaileak erabiltzen ditu.
2. Errelato historikoaren sarrera egiteko antolatzaile egokiak erabiltzen ditu.
3. Eskutitz batek dituen sarrera eta amaierako formulak erabiltzen ditu.
4. Kortesiazko formulak idazten ditu (agurrak).
5. Deiktikoak erabiltzen ditu bizitzaren gertaerak kontatzerakoan.
6. Burutugabea eta burutua modu egoki batean ditu.
7. Beste aditz denborak erabiltzen ditu: orain aldia, burutugabea / indefinitua,
burutugabea / burutua.
8. Denborazko testu antolatzaileak eta testu hasierako markak erabiltzen ditu.
9. Espaziozko antolatzaile desberdinak erabiltzen ditu.
10. Pertsonaiak eta berri barriak berraipatzeko Anaforak idazten ditu.
11. Elkarrizketarako puntuazioa erabiltzen du.
12. Testimonio desberdinen berezitasunak identifikatzen ditu.
13. Eduki batzuen iturriak markatzeko formula desberdinak erabiltzen ditu.

You might also like