Professional Documents
Culture Documents
GLOGSTER TUTORIALA
LOG IN: hurrengoetan LOG IN-aren bidez sartuko gara gure mahaigainera.
Gure Glog berrian erabili nahi ez ditugun elementuak ezabatzeko klik egingo
dugu elementuaren gainean eta gero berriro klik zakarontzian.
Glogaren pantailaren goikaldean kutxa angeluzuzen bat topatuko dugu
ondorengo etiketarekin: Glog name. Gure Gloga irekitzen dugunean
lehenengo aldiz zenbaki baten bidez identifikatuta dago. Kutxaren gainean
klik egingo dugu eta Glogari guk nahi dugun izena jarriko diogu.
FONDOAK
GRAFIKOAK
IKUSI:
Gif animatuak, 14.orrian.
TESTUAK
Klik egin Edit-en, testu kutxaren gainean, nahi dugun testua idazteko.
Testua idatzi ondoren Ab1 klikatuko dugu letra mota eta tamaina aldatzeko,
Testua lerrokatzeko, lodia edo etzana hautatzeko,… Letraren kolorea hautatu
ahal dugu, eta aukeratutakoa nire koloreetan gorde dezakegu, geroago
erabiltzeko.
Hau egin ondoren APPLY botoia sakatu eta OK klikatu
Edizio-kutxaren letraren tamaina egokituko dugu testu osoa ikusi ahal izateko
Testu-kutxa batzuetan oso testu luzeak idatzi ahal dira eta Scroll barra bat
daukate, eskumaldean, aurkezpenetan testu osoa ikusi ahal izateko.
Scroll
ESTEKAK
Link botoia,
estekak egiteko
IRUDIAK
Gure glogari irudiak eransteko irudia aukeratuko dugu eta klik egingo dugu
USE IT-en gainean.
Argazkiari edo irudiari MARKO bat jarri ahal diogu ADD A FRAME eta USE IT
botoiak sakatuz. Hainbat aldaki dago aukera ahal izateko.
Halaber, sarearen irudi edo argazki bat erantsi ahal diogu glogari.
Horretarako, irudia bilatuko dugu, irudi-bilatzailearen bidez (ad. Googleren
irudi-bilatzailea, Picasa edo Flickrcc-rena…. Irudia irekiko dugu. Gure
glogaren editorean klik egingo dugu irudiaren gaiinean, geroago LINK-en , eta
URL-a itsatsiko dugu testu-kutxan., klik egingo dugu ADD TO YOUR FILES-en,
eta bukatzeko Link-kutxa itxiko dugu, irudien kutxan gure irudia aukeratuko
dugu eta USE IT botoian klikatuko dugu.
Gif animatuak
Sarean bilatu ahal ditugu gure gustukoak, ad. Google erabiliz, edo beheko
helbideetan. Aukeratutako gif animatuak irudiak bezala tratatuko ditugu.
Irudia Irudia
hurbildu, urrundu,
aurrera atzera
ekarri bidali
Lehen botoiak grafikoaren kolorea aldatzeko balio du. Bigarrenak esteka bat
eratzea ahalbidetzen du. Hirugarrenak, Ab1, testuaren edizioa kontrolatzeko
balio du (letra mota, tamaina, kolorea…), eta laugarrenak, fx, irudiari edo
grafikoari efektuak eransteko balio du, adibidez: itzalak, gardentasunak,…
Edizioa bukatu ostean OK klikatuko dugu aurreko tresna-barrara bueltatzeko.
BIDEOA
YouTube-tik (edo Web-eko beste tokitik) BIDEO bat gehitzeko gure glogari
VIDEO tresna erabiliko dugu. Helburuaren arabera UPLOAD edo LINK aukera
hautatuko dugu. Gure ordenagailutik igotzeko klik egingo dugu UPLOAD
botoiaren gainean, bideoa aukeratuko dugu eta igoko dugu ireki botoian
klikatuz.
Bideoa Web-ean badago LINK aukeratuko dugu, bideoaren URL- a kopiatu eta
kutxatlan itsatsiko dugu. Klik egingo dugu ADD TO YOUR FILES botoiaren
gainean eta bideoa igoko da My videos-era. (Bideoa ez da ikusiko edizio-
moduan. Ikusteko edizio-modua itxiko dugu)
Bideoari ETENGAILU edo PLAYER bat jarri ahal diogu. Horretarako Players
erlaitza irekiko dugu, etengailua aukeratuko dugu eta ADD A PLAYER
botoiaren gainean klik egingo dugu. Amaitzeko USE IT botoian klikatu.
Etengailuan klik egitean EDIT tresna barra agertuko da. EDIT botoia sakatuz
ondorengo tresa-barra agertuko da:
AUDIOA
Bideoak bezala argitaratzen dira glogean.
SOUND aukeratuko dugu tresna-kutxan. Audioa ordenagailutik igo ahal dugu,
Internetetik hartu edo zuzenean grabatu interfazea erabiliz.
My sounds-en agertuko dira fitxategiak, aukeratuko dugu guk nahi duguna eta
USE IT botoiaren gainean klik egingo dugu glogean txertatzeko.
Audioari ETENGAILU edo PLAYER bat jarri ahal diogu. Horretarako Players
erlaitza irekiko dugu, etengailua aukeratuko dugu eta ADD A PLAYER
botoiaren gainean klik egingo dugu. Amaitzeko USE IT botoian klikatu.
GLOGA GORDETZEKO
Edizio-prozesuan egindako aldaketa guztiak gordetzeko SAVE AND PUBLISH
botoian klik egingo dugu. (GORDE ETA ARGITARATU)
Gure glogari IZEN bat jarri diogula egiaztatuko dugu. Holan ez bada, orain
egingo dugu. Name of this Glog.
Gure glogaren HELBIDEA ikusiko dugu. Adress of this Glog.
Category atalean School aukeratuko dugu.
ETIKETAK EDO Tagak idatziko ditugu (bilatzaileak gure gloga errez topatzeko
hitz esanguratsuak)
Publiko ala pribatu izatearen aukera dugu. Private-n gainean
klikatzen badugu jendeak ez du ikusiko gloga. Guk ikusi ahal izango
dugu.
GLOGA IMPRIMATZEKO
Glogaren gainean eskuineko botoia sakatzean gure gloga
inprimatzeko aukera agertuko zaigu: -Print Glog-
Pantaila osoan ikusteko aukera ere dago. Horretarako -Full Screan-
aukeratu.
Irudiak grabatu eta gero izena jarriko diegu eta gorde egingo ditugu,
SAVE botoian klikatuz.
• 2.- AUDIOINTERFAZE-DIGITALA
Audioa grabatu ahal dugu zuzenean.audio interfaze-digitala erabiliz.
SOUNDS tresna aukeratu eta gero GRAB tekla sakatuko dugu
grabatzeko.
Grabatu ondoren izen bat jarriko diogu fitxategari eta gorde egingo
dugu, SAVE botoian klikatuz.
• 3.- BIDEOINTERFAZE-DIGITALA
Bideoa grabatu ahal dugu zuzenean:
VIDEO tresna aukeratu eta gero GRAB tekla sakatuko dugu
grabatzeko. Baimena emango diogu Glogsterri kamarak eta mikroak
grabatzeko.