Professional Documents
Culture Documents
01.premia Ikastaroa v4
01.premia Ikastaroa v4
AURKIBIDEA
1. AURRETIKO AZALPENAK .............................................................................................................. 1
1.1. Kode Juridikoa eta Kode Fisikoa (esparrua).................................................................................... 1
1.2. LAN eta WAN Sareak ...................................................................................................................... 2
1.3. CAU.................................................................................................................................................. 5
1. AURRETIKO AZALPENAK
Zentro bakoitza, Kode Juridikoa eta zentroaren izenaren bitartez identifikatzen da. (Adb.: 012345 -
IES IZENA BHI).
Zentro bakoitzak esparru bakarra edo hainbat esparru helbide ezberdinetan izan ditzake. Esparru
bakoitzari Kode Fisikoa ematen zaio. Zentro batek esparru bakarra izanez gero, kode fisikoa eta kode
juridikoa berdinak izango dira.
b) Zentroak hainbat esparru eta helbide ezberdinetan dauzka (A Kalea, B Kalea), esparru
bakoitzak bere Kode Fisikoa izango du.
Era berean, esparru bakoitzak eraikin bakarra edo N eraikin eduki ditzake (administrazio eraikina,
kiroldegia, lehen hezkuntzako eraikina).
LAN SAREA: Zentro bakoitzak sare lokal edo LAN bat dauka. LAN bat, beraien artean baliabideak (disko
baliabideak, inprimagailuak,…) partekatzea ahalbidetzen duen elkarlotutako gailuen sarea da. Etxebizitza,
departamentu edo eraikin bat har dezake bere baitan.
Eskola 2.0-ko ikasgela bakoitzak, bertan dauden minieramangarri eta ultraeramangarriak, kablerik gabe sarera
konektatzea ahalbidetzen duen Wifi Puntu bat dauka.
Komunikazio armairuan (rack) dagoen Wifi Kontrolatzaileak Wifi puntu guztiak kudeatzen ditu.
WAN SAREA: WAN edo hedadura zabaleko sarea, hainbat sare lokal (LAN) lotzen dituen ordenagailu sare
bat da, nahiz eta bere kideek kokapen fisiko ezberdina izan. WAN honetan, zentro guztiengatik partekaturiko
baliabideak egongo lirateke.
Irudi honetan, zentro bakoitzean dagoen WAN interkonexioan parte hartzen duten gailuak zehazten dira:
- Router-a (sare bideratzailea): Zerbitzari zentral-etan dauden baliabideetara heltzea eta internetera
irtetzea ahalbidetzen digu.
1.3. CAU
CAU edo Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua (EAZ), informatikarekin erlazionaturiko kezka edo arazoak argitu
edo konpontzeko erabili behar dugun zerbitzua da. Zentroen mantentze informatikoaz arduratzen dira.
2.- Komunikazioak.
AURKIBIDEA
2. KOMUNIKAZIOAK ............................................................................................................................ 1
2.1. Router-a (Teldat).............................................................................................................................. 1
2.2. Fortinet ............................................................................................................................................. 2
2.3. Banda Zabalera ............................................................................................................................... 2
2. KOMUNIKAZIOAK
Zentroetako INTERNET konexioa WAN-aren bitartez EJIE eta LAKUA-n dauden irteera tronkaletara
bideratzen da eta handik INTERNET-era ateratzen da.
Zentro bakoitzak bi gailu izango ditu komunikazio armairu edo rack-ean: Router (bideratzailea) eta Fortinet.
Rack-etako tresnen bat berrabiatu izanez gero mantentze-zerbitzuarekin harremanetan jarri.
2.2. FORTINET
FORTINET-AREN DEFINIZIOA: Gure sarera nor sartzen den kudeatzen du eta baita ze baimenekin sartzen
den ere. Gailu honen bi funtzio garrantzitsuenak hauek dira:
A) Firewall-a edo suebakia. Segurtasuna emateaz eta gure sarearen sarrera baimentzeaz arduratzen
da. Edukien iragazki bat dakar, web orrialdeen sailkapena kontutan hartuta edukia blokeatzen
duena.
B) DHCP Zerbitzaria. Sare kableatura edo wifi sarera konektaturik dauden irakasle eta ikasleen
ekipoentzako IP helbideen esleipen automatikoa
Zuen zentroko komunikaziotako armairuan (rack-an) argazkian ikusten den bezalako Fortinet bat egongo da:
Bandaren zabalera: Zentroak kanpotik (internet, intranet) edukiak igo ala jaisteko izango duen
transferentzi tasa maximoa da.
Komunikazio kontratu berriarekin zentroek izango duten bandaren zabalera 100 Mbps-ekoa izango da.
AURKIBIDEA
3. KOMUNIKAZIOETAKO ARMAIRUKO (RACK) ELEMENTUAK ETA VLAN-AK ........................... 1
3.1. Rack-a .............................................................................................................................................. 1
3.2. Patch Panela edo Konexio Panela .................................................................................................. 2
3.3. 3. Mailako Switch-a .......................................................................................................................... 2
3.4. 2. Mailako Switch-a .......................................................................................................................... 3
3.5. VLAN ................................................................................................................................................ 3
3.6. Nola aktibatu Sare Puntu bat RACK-ean......................................................................................... 5
3.7. WIFI Kontrolatzailea......................................................................................................................... 6
3.1. RACK-A
PATCH PANELAREN DEFINIZIOA: Konexio edo patch panela, zentroko sare kableatua era txukunean
jasotzeko erabiltzen den elementua da.
Zentroko ikasgela bakoitzeko sare puntu bakoitza, 5 edo 6 kategoriako UTP kable baten bitartez, paneleko
konexio batekin lotuta egongo da.
3.5. VLAN
VLAN-AREN DEFINIZIOA: VLAN bat, sare lokal birtual bat edo azpisare bat da. Sare fisiko baten
barnean, hainbat sare birtual sortzeak sarearen administrazioa errezten du, adibidez VLAN garrantzitsuen
gehiegizko lan karga ekidituz, VLAN bateko erabiltzaileei beste VLAN batera sartzea galaraziz,...
Zentro bakoitzak IP tarte zehatz bat dauka. IP-aren bitartez (999.999.999.999 formatudun 12 zifra) sareko
elementu bakoitza identifikatu daiteke, arrazoi honengatik zentro bakoitzak IP tarte zehatz bat dauka
erreserbatuta.
Zentro batzuk 4 IP tarte daukate erreserbatuta eta beste batzuk 8 IP tarte (zentro handiagoak).
Ikasgeletan dauden sare puntuak rack-ean konektaturik ez egotea izan daiteke, beraz, sare puntu horiek ez dute
funtzionatuko. Sare puntu bat nola aktibatu azalduko dugu:
Wifi Kontrolatzaile-aren DEFINIZIOA: Wifi Kontrolatzailea Wifi puntuak (eskola 2.0 ikasgeletako wifi
antenak) kudeatzeaz arduratzen den gailua da. Ekipo bakoitza ze antenetara konektatzen den kudeatzen du,
ekipoak seinale onena jaso dezan eta wifi puntuei beharrezko potentzia ematen die konexio kalitatea ona izan
dadin. Wifi kontrolatzailea ere switch-era konektatzen da.
Power Injector DEFINIZIOA: Power Injectorrek Wifi puntuak energia elektrikoaz hornitzen ditu. Kasu
batzuetan, Wifi kontrolatzaileak, UTP kablea erabiliz, wifi puntuak elektrizidadeaz elikatzen ditu eta ez da
power injector-ik behar.
4.- Zerbitzaria.
AURKIBIDEA
4. ZERBITZARIA ................................................................................................................................... 1
4.1. Zerbitzariaren definizioa................................................................................................................... 1
4.2. Zerbitzariaren betebeharrak ............................................................................................................ 1
4.3. Zerbitzari Motak ............................................................................................................................... 2
4.4. Zerbitzariaren Kudeaketa................................................................................................................. 4
4.5. Domeinuaren Definizioa................................................................................................................... 8
4.6. Direktorio Aktiboaren Definizioa ...................................................................................................... 8
4.7. Direktorio Aktibo-ko Leku-aren Definizioa ....................................................................................... 9
4.8. Erabiltzaileak .................................................................................................................................. 10
4.9. Taldeak .......................................................................................................................................... 13
4.10. Partekaturiko Baliabideak .............................................................................................................. 15
4. ZERBITZARIA
ZERBITZARIA beste makina edo ordenagailu batzuen edo bezero izena hartzen duten pertsonen
zerbitzura dagoen makina informatikoa da. Bezero hauei mota guztietako informazioz (textu fitxategiak,
bideoak, audioak, irudiak, mezuak, aplikazioak, programak, datu baseetako kontsultak,…) eta zerbitzuz
(izen ebazpen zerbitzua,…) hornitzen die.
Zentro batek zerbitzari fisiko-a duela esaten da zerbitzari gelan ordenagailu fisiko bat daukanean, non era
lokalean sartu daitekeen (erremotoz ere sartu ahal izango da bertara). Zerbitzaria pizte botoiari emanda pizten da
edozein ordenagailu bezala eta gero domeinuko administratzailearen erabiltzaile-pasahitza sartu beharko
dira.
A letrak lehenengo zerbitzariari dagokio. Gehiago egonez gero B,C,… izango lirateke.
Zerbitzari fisiko honi dagokion IP-a x.x.x.1 da C sare mota altuenaren barruan (IP tarte altuena).
Adibidez, zentroko IP tartea 010.001.012.x-010.001.015.x bada; 010.001.015.1 ip-a izango luke.
Zentroak zerbitzari birtual bat edo gehiago dituela esaten da, zentroak zerbitzari fisikorik ez duenean
edo bere barnean bi zerbitzari birtual dituen zerbitzari fisiko bat daukanean.
Zerbitzari berriak dituzten zentroetan makina fisiko bat dago baina bere barnean bi zerbitzari birtual ditu.
Alde batetik, domeinuaren kontrolatzaile lanak egiten dituen zerbitzari birtuala dago eta beste alde
batetik fitxategi eta inpresio zerbitzari lanak egiten dituen zerbitzari birtuala.
Zerbitzari fisikoa x.x.x.9 IPan dago, C sare mota altuenaren barruan (IP tarte altuena).Adibidez
zentroaren IP tartea 010.001.012.x-010.001.015.x bada; 010.001.015.009 IP-a izango luke.
Bertan instalatzen da ESXi hipervisor-a ( Makina birtualen administrazio eta kudeaketarako ingurunea
eskaintzen duen softwarea), non bi zerbitzari birtualak instalatzen diren (zerbitzari birtualak sistema
eragile ezberdinetan egon daitezke).
Esan dugun bezala, bi zerbitzari birtual daude beraien funtzioagatik ezberdintzen direnak:
Zerbitzari hau direktorio aktiboaren egitura mantentzeaz arduratuko da, erabiltzaile kontuak, ekipoen
kontuak,… ikusi edo aldatu ahal izango dira. Honetaz gain, DNS zerbitzari bezala eta sistemaren
kopien arduradun bezala erabiliko da.
x.x.x.8 Ip-a esleituko zaio C sare mota altuenean (ip tarte altuena). Adibidez, zentroaren IP tartea
010.001.015.x-010.001.015.x bada; 010.001.015.008 ip-a izango luke.
Zerbitzari honek karpeta-fitxategi egitura guztia izango du bere barnean eta karpetak sortu, baimenak
jarri….ahal izango dira. Antibirusaren kudeaketarako aplikazioa eta inprimagailuen kolak ere izango
ditu barnean.
x.x.x.1 IP-a izango du C sare mota altuenaren barruan (IP tarte altuena). Adibidez, zentroaren IP tartea
010.001.012.x-010.001.015.x bada; 010.001.015.001 ip-a izango luke
Zerbitzari birtualetan pizte-itzaltze prozesua aldatu egiten da, erabiltzaileek ikusten duten irudia eta
edukia aldatzen dira, zerbitzari birtual eta fisikoen pizte-itzaltze kontzeptu berriak agertzen dira.
Zerbitzarian sartzeko VmWare vSphere Client tresna erabiltzen da. Ordenagailu batetik ere sartu daiteke
“urrutiko mahaigaineko konexioa” erabiliz (conexión a escritorio remoto) baina ez da gomendagarria.
Zerbitzariaren kudeaketa aldatu egiten da zentroan dagoen zerbitzariaren motaren arabera: birtuala edo
fisikoa.
Zerbitzariaren kudeaketa fisikoki egiten da zerbitzariaren monitorearen bitartez (edo urrutiko konexiorako
aplikazioa erabilita). Zerbitzari honi dagokion IP-a x.x.x.1 da C sare mota altuenaren barruan (ip tarte
altuena). Adibidez zentroko ip tartea 010.001.012.x-010.001.015.x bada; 010.001.015.001 izango
litzateke ip-a.
Zerbitzaria ondo funtzionatzen ari ez denaren susmoa badaukagu aukera egokiena CAU mantentze
enpresarekin kontaktuan jartzea da.
Zerbitzariaren bapateko itzaltzeak sistema eragilean konponezinezko akatsak sortu ditzake edo zerbitzariaren
piezak hondatzea ekar lezake, arrazoi honegatik itzaltzea ordenatua gomendatzen da. Inicio-apagar o reiniciar
equipo aukeraren bitartez egiten da. Usb diska gogorrak zerbitzaritik deskonektatzea komeni da,
zerbitzariaren berrabiarazpen okerra ekiditzeko. Edo Usb diska gogorrak zerbitzaritik deskonektatzea, zerbitzaria
piztu aurretik.
Zerbitzariak bere funtzionamendurako RAM memoria, diskoan gordetzen diren behin-behineko fitxategiak
erabiltzen ditu, prozesuak exekutatzen ditu,… Denbora pasa ahala prozesuak itxi gabe geratzen dira,
behinbehineko fitxatekien tamaina haunditu egiten da…..eta honen ondorioz zerbitzariaren errendimendua jaitsi
egiten da prozesuak motelduz. Beraz, zerbitzariaren berrabiaraztea oso gomendagarria da honen funtzionamendu
egokirako.
Era erraz batetan kontrola eramateko zerbitzaria oporraldien aurretik berrabiarazi ahalko litzateke. Inicio-apagar
el equipo aukeraren bitartez egiten da. 2 minututan zehar itzalita utzi eta gero botoiari emanda berriz piztu.
Zerbitzariak ongi arrankatzen duela konprobatzea ezinbestekoa da.
Zerbitzari batean arazoak aurkitzen badira, visor de sucesos zerbitzua arazoaren jatorria argitu dezake (DNS-a,
fitxategien eragozpenak, politikak, Kaspersky). Arazo baten aurrean, CAU Mantentze-Zerbitzua-n berri eman.
Zerbitzariaren kudeaketa WMware vSphere Client-ez bidez (edo urrutiko konexiorako aplikazioa erabilita)
erabili egiten da. Lehenengo aukera erabiltzea gomendatzen da, izan ere funtzio gehiago ditu eta bi zerbitzari
birtualak era berean ikusteko aukera ematen du.
Zerbitzariaren bapateko itzaltzeak sistema eragilean konponezinezko akatsak sortu ditzake edo zerbitzariaren
piezak hondatzea ekar lezake, arrazoi honegatik itzaltze ordenatua gomendatzen da.
Zerbitzari birtualean egingo da “reiniciar la maquina” aukera erabilita.
VmWare vSphere Client-aren bitartez sartuko gara
Zerbitzari fisikoa itzaltzeko beharra izanez gero:
Lehenbiziko pausua makina birtualak itzaltzea da. Honetarako zerbitzari birtual bakoitzean “power
shutdown guest” aukera erabiliko dugu.
Bigarren pausua, makina birtualak era egokian itzali direnaren konfirmazioa agertu arte itxoitea
izango da.
Zerbitzari fisiko berriz piztea nahi denean, nahikoa izango da fisikoki pizteko botoiari ematea, izan ere
barnean dituen makina birtualak automatikoki arrankatuko dute minutu batzuk pasa eta gero.
Zerbitzari birtualek bere funtzionamendurako RAM memoria, diskoan gordetzen diren behin-behineko
fitxategiak erabiltzen ditu, prozesuak exekutatzen ditu….Denbora pasa ahala prozesuak itxi gabe geratzen dira,
behinbehineko fitxategien tamaina handitu egiten da…..eta honen ondorioz zerbitzariaren errendimendua jaitsi
egiten da prozesuak motelduz. Beraz, zerbitzariaren berrabiaraztea oso gomendagarria da honen funtzionamendu
egokirako.
Era erraz batetan kontrola eramateko zerbitzaria oporraldien aurretik berrabiarazi ahalko litzateke. Aurreko
atalean azaldu dugun bezala egingo da. Bi minutu itzalita utzi eta pizte botoiari emanda piztu. Zerbitzariak ongi
arrankatzen duela eta barnean dauden birtualek arrankatu dutela konprobatzea ezinbestekoa da.
Zerbitzari baten arazoak dituenean, gertakari bisoreak arazoaren jatorria argitzen du normalean (DNS,
fitxategien erreplika, politikak, Kaspersky). Arazo baten aurrean CAU mantentze enpresari abixua eman.
Zerbitzari hauekin lan egiterakoan kontutan izan behar dira bakoitzak betetzen dituen funtzioak, arazoak dituen
zerbitzari birtuala zein den jakin ahal izateko. DNS edo domeinuaren kontrolatzailearen erroreak badira
domeinu kontrolatzailearen arazoa izango da, bestela fitxategi sistema zerbitzariaren arazoa.
Domeinua, sarean elkarloturik dauden ordenagailu talde bat da. Talde honek sare horretan dagoen ordenagailu
baten esku (zerbitzaria edo domeinuaren kontrolatzailea) uzten du erabiltzaile eta hauen baimenen
administrazioa.
Domeinu izen bezala H999999.local(H999999.NET) jartzen da non 999999 zentroaren kode fisikoa (edo kode
juridikoa) den.
Active Directory (AD) edo direktorio aktiboa zerbitzari batean edo zerbitzari batzuetan ezartzen den zerbitzu
bat bezala definitzen da non sarean konektaturiko ekipoetako sesio hasierak eta sareko politikak administratzeko
asmoz, erabiltzaileak, ekipoak edo taldeak sortzen diren.
Bere egitura hierarkikoak objetu batzuk sareko baliabideekin erlazionatuta mantentzea eskaintzen du adibidez:
erabiltzaileak, erabiltzaile taldeak, baimenak, errekurtsoen partekatzea eta sarrera politikak.
Direktorio aktiboak, administratzaileei empresa mailan politikak ezartzea, ordenagailu askotan programak
instalatzea eta erakunde oso bati eguneraketa kritikoak ezartzea ahalbidetzen die. Direktorio aktibo batek datu
base zentral batean erakunde bati buruzko informazioa gordetzen du era txukun eta eskuragarri batean.
Ehundaka objektu dituzten direktorioak aurki daitezke sare txiki baterako edo milloika objetu dituzten
direktorioak sare haundi batean.
Unitate Antolatzaile bat, domeinu barneko objetuak hierarkia bat jarraituz era txukunean taldeetan antolatzea
ahalbidetzen duen edukiontzi bat da. Modu honetan, erakundea era egokian irudikatzen duen eta administrazioa
errezten duen egitura logiko bat ezarri dezakegu.
Ondorengo irudian direktorio aktiboaren egitura standarra azaltzen da, bertan letra maiuskulen bitartez,
egitura sortzen duten unitate antolatzaileak (OU) ikus ditzakegu.
Direktorio Aktibo-ko Leku-a leku fisiko jakin batean era logikoan elkar erlazionaturik dauden ordenagailu
talde bat bezala definitzen da.
Hasiera batean ez da derrigorrezkoa lekuen sorrera direktorio aktiboan, izan ere, zentroak eraikin bakar batean
kokatuta egoten dira. Hala ere, zentro bateko Windows Server domeinuaren barnean leku bat baino geihago
sortzeko beharra balego S999999x izenarekin sortuko litzateke non 999999 zentroaren kode fisikoa den eta “x”
leku bakoitza ezberdintzen duen letra den.
4.8. ERABILTZAILEAK
Nomenklatura honetan erabiltzaile mota eta zer zentrotakoa den adierazten da:
Nahi den unitate antolatzailean erabiltzaile bat sortuko da, adibide bezala IRAKASLEAK unitatean lan
egingo dugu.
Erabiltzaile berri bat sortzeko, arratoiaren eskuineko botoiarekin, nahi dugun unitate antolatzailearen
gainean klik egin eta opcion Nuevo-> usuario aukeratu beharko dugu.
Eskatzen diren datuak bete behar dira. Kasu batzuetan zentroak nahi dituen datuak jarri daitezke adibidez:
izena, abizena, izen osoa, beste batzuetan berriz formatu jakin bat jarri behar da. Nombre de inicio de
sesion atalean IR999999xx formatua jarri beharko da. Behin datu hauek beteta, pasahitza eskatuko digu.
Pasahitza ezartzeaz gain erabiltzaileak lehenengo aldiz sartzean alda dezala konfiguratu daiteke.
4.10.3 atalean azalduko den bezala, erabiltzailearen karpeta pertsonala sortu beharko da
partekatutako baliabide bezala.
Erabiltzailea bere taldean sartu beharko da (IR010231AC bada TGIRDENAK taldean adibidez),
“propiedades, miembro de” aukera erabilita.
Erabiltzaile hauek edozen momentutan gaitu/ezgaitu daitezke arratoiaren eskuineko botoiarekin
gainean klik eginez eta Habilitar/Deshabilitar aukeratuz.
Aukera honekin unitate antolatzailean erabiltzaile batentzat jada sortuta dagoen konfigurazio bat
erabiltzea lortzen da beste erabiltzaile bat sortzeko. Edozein erabiltzaileren gainean eskubiko botoiarekin
klik eginda kopia bat sortzeko aukera dago. Behin kopia eginda izena eta pasahitza jarriko diogu eta beste
datu guztiak kopiatu dugun erabiltzailetik hartuko ditu.
4.10.3 atalean azalduko den bezala, erabiltzailearen karpeta pertsonala sortu beharko da
partekatutako baliabide bezala.
Erabiltzaile hauek edozen momentutan gaitu/ezgaitu daitezke arratoiaren eskuineko botoiarekin
gainean klik eginez eta Habilitar/Deshabilitar aukeratuz.
Erabiltzailearen gainean eskuineko botoiaz klik eginda pasahitza aldatzeko aukera ematen digu.
Defektuz “Cambiame0” pasahitza jarriko zaio, erabiltzaileak lehenengo aldiz sartzen denean alda dezan.
4.- Zerbitzaria. Pág.: 12/17
4.9. TALDEAK
Domeinuko unitate antolatzaile bakoitzak, ondorengo estandarra jarraitzen duen talde bat dauka
erlazionaturik.
Nahiz eta direktorio aktiboko taldeak unibertsal, global edo lokal motatakoak izan daitezkeen, globalak
erabiltzeko erabakia hartu da.
Talde hauen barnean egon daitezkeen beste talde zehatz batzuen adibidea ondorengoak izango lirateke:
Zentroko idazkarientzat talde bat “TGADIDAZ” edo I99999901 inprimagailutik inprimitzen duten
erabiltzaileak “TGORINP01”.
Erabiltzaile bat talde batera sartzeko, taldearen propietateen barnean, “miembros” atalean erabiltzailea
gehitu dezakegu.
4.- Zerbitzaria. Pág.: 13/17
Erabiltzaile talde berri bat sortzeko, eskuineko botoiarekin unitate antolatzailearen gainean klik egin
behar da eta “Nuevo->Grupo” aukera erabili.
Behin taldea sortuta bere kideak taldean sartu beharko dira Añadir y Comprobar nombre erabilita.
Erabiltzaile talde bat ezabatzeko, eskuineko botoiarekin bere gainean klik egin behar da eta ezabatu
aukera erabili.
Talde batera erabiltzaile bat gehitzeko taldearen izenaren gainean eskuineko botoiarekin klik egin eta
Miembros atalera joango gara. Bertan Agregar un nuevo usuario botoiari emango diogu eta gero
comprobar nombre aukerari (adib IR010321AC).
Lehenengo maila batean direktorioak izango ditugu eta bakoitzean bere eremuko datuak partekatuko dira:
Karpeta egitura hauen azpitik erabiltzaile ezberdinek erabiliko dituzten azpikarpetak egongo dira. Oso
gomendagarria da karpetak sortzerakoan urtea jartzea, urte bakoitzerako baliagarria den informazioa antolatua
izateko eta aurreko urtetako informazioa era errazean gorde edo ezabatu ahal izateko.
PERTSONALAK direktorioaren barnean irakasle edo administrari bakoitzarentzat karpeta bat sortuko da:
Karpeta egitura eta bere azpikarpetak partekatu ahal izateko nahikoa da ondorengo pausuak jarraitzea:
Karpeta bat sortu
Eskuineko botoiarekin gainean klik eginda honen propietateetara sartu.
4.- Zerbitzaria. Pág.: 16/17
Parekaturiko baliabideen karpeta egiturari baimenak esleitzeko ondorengo pausuak jarraitzearekin nahikoa da:
AURKIBIDEA
5. SEGURTASUN-KOPIEN KUDEAKETA ........................................................................................... 1
5.1. Segurtasun-kopia motak. ................................................................................................................. 1
5.2. Segurtasun-kopien programazioa.................................................................................................... 3
5.3. Kopietan sortutako fitxategien nomenklatura................................................................................... 4
5.4. Nola jokatu zentro motaren arabera: NAS izanda edo ez. .............................................................. 4
5.5. NTBACKUP-arekin automatikoki segurtasun-kopiaren atazen programazioa ................................ 5
5.6. NAS gabeko zentroa: Cobian-ekin ataza automatikoen programazioa......................................... 10
5.7. Zentro NAS-arekin: automatiko atazen programazioa cobianekin ................................................ 14
5.8. Egindako kopien egiaztapena ........................................................................................................ 16
5.9. Segurtasun-kopiak eskuz egikaritzea. ........................................................................................... 22
5.10. Berriztapena ................................................................................................................................... 24
5. SEGURTASUN-KOPIEN KUDEAKETA
Denborari dagokionez, hiru segurtasun-kopia mota daude; halako moduz, aspaldi ezabatutako
fitxategi/direktorio bat berreskuratzea posiblea izango da.
Honi esker, lehenengo eguneroko, asteko edo hileko fitxategiak berreskuratu ditzakegu.
Astean zehar galdutako fitxategi edo informazio bat aurreko eguneko segurtasun-kopiatik berreskuratuko da.
Astelehenean izan ezik; kasu honetan aurreko astean egindako kopiatik berreskuratuko da. Hileroko kopia epea
luzeagoan galdutako informazioa berreskuratzen baimentzen du.
Fitxategi eta direktorio bakoitzak “Archivo” deitutako atributu bat dauka, atributu hau irakurriz fitxategi edo
direktorio bat aldatu izan den jakin dezakegu. Atributu honen funtzionamendua hau da:
1. Fitxategi edo direktorio baten edukia sortzerakoan edo aldatzerakoan, atributu hau gaitzen da.
2. Fitxategi edo direktorio baten segurtasun-kopia egiten denean, atributu hau ezgaitzen da.
Segurtasun-kopia diferentziala egiten denean, “archivo” atributu gaituta dituen fitxategiak eta direktorioak baino
ez du bilatu behar eta hauek bakarrik kopiatu egiten ditu. Backup egin eta gero, atributu hau ezgaitzen da.
Denbora pasa ahala, erabiltzaileak fitxategi edo karpeta hau aldatzen badu, atributua berriro gaitzen da.
Sistema eragilearen datuen kopia betea da eta astean behin egiten da, igandean hain zuzen ere.
Erabiltzailearen datuen kopia burutzen da:
- Eguneroko kopia diferentziala, Astelehenetik Ostegunera.
- Asteroko kopia betea, hain zuzen ere larunbatean
- Hileroko kopia betea, hileko bigarren eguna.
Astero Sistema Eragile egoeraren kopia bat egiten da. Erabiltzailearen datuen kopiak (diferentzialak eta beteak),
ordea, maiztasun handiagoarekin egiten dira, erabiltzailearen datuak sarritan aldatzen dira eta.
Programazioarako gaueko ordutegia aukeratzen da, 20.00tik aurrera, hain zuzen ere, inor ez egoteko
zentroan eta dokumentuak irekita ez izateko.
Erabiltzailearen datuen Segurtasun-kopiatik baztertuko da software direktorioa, eta hileroko kopia soilik egingo
da; normalean, ia ez baitauka aldaketarik eta diskoan leku asko betetzen baitu .
Kopia fitxategiaren izenean bere funtzio agertu behar da; hori dela eta, fitxategia ondo identifikatzeko
gutxieneko datu beharrezkoak ipiniko dira. Horrela, mantentze eta berreskurapen lana errazagoa izango da,
gaizki erabilera eta arrisku bikoiztuak ekiditen .
Alde batetik, Windows Server Backup (Sistema Datuen segurtasun-kopiak) .vhdx luzapen fitxategiak sortzen
ditu. Beste aldetik, Cobian Backup-ak, 7-ZIP edukien fitxategiak sortzen ditu, eta nomenklaturaren formatua
horrela da: “Tarea-Día inicio Hora Finalizacion.7-zip”. Adibidez: Datos Diario-17 16;21;03.7z.
5.4. NOLA JOKATU ZENTRO MOTAREN ARABERA: NAS IZANDA EDO EZ.
Deskonektatzen den diskoa identifikatu eta gorde egin behar da zerbitzariaren gelaz kanpo egon behar
den armairu itxi batean. Horrela, zerbitzariaren gelan hondamendiaren bat egonez gero, aurreko
hilabeteko datu guztiak berreskuratu ahalko dira.
“NTBackup” tresna erabiliko da Windows Server 2003 sistema eragilearen segurtasun-kopia burutzeko,
igandero 15.00-etatik aurrera egikaratuko da. Horretarako “ntbackup” egikaratuko da HASIERA-
EXEKUTATU aukeratik zerbitzarian.
Programatutako ataza gehituko dugu eta sistemaren egoeraren datuen izatea aukeratuko dugu.
“Backup_C_Sistema_KodJuridiko-KodFisiko_ZentroIzendapen.bkf”.
Pausu hau egin ondoren, izatedun segurtasun-kopiak ordezkatzea hautatzen dugu; horrela eguneratutagoa
eskuragai mantentzeko.
Nahiz eta beharrezkoa ez izan, laguntzaileak datuak begiratzea uzten digu segurtasun-kopia egin ondoren.
Windows server 2012 R2-an sistema eragilearen segurtasun-kopia egiteko “Windows Server Backup” tresna
erabiliko da. Horretarako, segurtasun-kopia programatuko da zerbitzarian :“INICIO-HERRAMIENTAS
ADMINISTRATIVAS-COPIAS DE SEGURIDAD”.
Cobian Backup-etik “Tarea Cobian.lst” fitxategia irekiko dugu. Atazak prekonfiguratuak daude, baina,
zentroaren arabera, aldaketak egingo dira. Horrekin automatikoki segurtasun-kopien 4 atazak sortuko dira:
eguneroko diferentziala, asteroko betea, hileroko betea eta softwarea karpetaren hileroko betea.
“Datos Usuario Diario Diferencial” deitutako ataza nagusi fitxan sartzen da. Eta hautabideen artean,
diferentziala aukeratzen konfiguratzen da.
Fitxategiak fitxan “Fuente” eremuan aukeratzen da erabiltzaileen informazio guztia gordetzen den disko
gogorra edo partizioa. “Destino” eremuan kanpoko disko karpeta bat aukeratzen da non kopiak biltzen
diren.
“Horario” fitxan asteroko programazioa egiten da; asteleheneetan, astearteetan, azteazkeneetan eta
osteguneetan (kopiak diferentzialak). Kasu honetan, 20.00etan egiten da eguneroko ataza.
“Archivo” fitxan “Compresion ZIP” aukeratzen da. “Comentario de archivo” eremuan sartzen da: “Datos
Usuario Diario Diferncial”.
“Avanzado” fitxan erabiltzailea eta pasahitza zehazten da. Datu horrekin, segurtasun-kopiaren ataza egiten da.
Domeinuren administratzailea erabiliko da: Or + <Zentroaren kodea> + adl (Ej.: Or015110adl).
5.6.1. azaldutako pauso berak egingo dira. “General” fitxan “Completo” aukera hautatzen eta “Horario” fitxan
“Semanal” asteroko programazioa hautatuko da larunbatean 15.00etan izango da.
5.6.1. azaldutako pauso berak egingo dira. “General” fitxan “Completo” aukera hautatzen eta “Horario” fitxan
“Mensual” hileroko programazioa hautatuko da. Hileko bigarren egunean gaueko 23.00etan egingo da eta
SOFTWARE direktorioa baztertuko da.
5.6.1. azaldutako pauso berak egingo dira. “General” fitxan “Completo” aukera hautatzen eta “Ficheros” fitxan
“Fuente” eremuan non biltzen den SOFTWARE osoa hautatzen da eta “Horario” fitxan “Mensual”
programazioa hautatuko da. Hileko bigarren egunean gaueko 23.00etan egingo da.
Behin NAS instalatuta (estandarren arabera konfiguratuta), kopiaren konfigurazioaren prozedura Cobian-ekin
NAS gabeko zentroen antzekoa izango da; baina kopien helmugak eta NAS-arekin instalatzen diren bi kanpoko
diskoen antolaketa ezberdina izango da.
Datuen eguneroko kopia diferentziala Astelehenetik Ostegunera 18:00etan egingo da beti USB1 iSCSI
kanpoko diskoan, NAS-a behin instalatuta, zerbitzarian agertzen dena (sareko unitatea partekatuta).
Datuen asteroko segurtasun-kopia betea larunbatero 10.00etan egingo da beti USB2 iSCSI kanpoko diskoan,
NAS-a behin instalatuta, zerbitzarian agertzen dena (sareko unitatea partekatuta) .
Datuen hileroko segurtasun-kopia hileko lehengo egunean 18.00etan egingo da beti USB1 iSCSI kanpoko
diskoan, NAS-a behin instalatuta, zerbitzarian agertzen dena (sareko unitatea partekatuta).
Noizean behin, segurtasun-kopiak ondo eginak dauden egiaztapena egitea oso garrantzitsua da; horrela
arazoren bat gertatuz gero, fitxategia, direktorio, baita zerbitzaria osoa ere berreskuratzea posiblea da
bermatzeko.
Kopien egiaztapena motaren beharra egongo da; hau da, eguneroko kopia egunero egiaztatuko da, asteroko
kopia asteko astelehenean egiaztatuko da eta hileroko kopia hileko lehengo astelehenean egiaztatuko da.
Jarrian, nola egiaztatu Sistema eta Erabiltzailaren datuen segurtasun-kopiak azalduko da.
Oharra: Egiaztatu behar den kopiaren izena jakin behar da 4. puntuan aipatu bezala. Horrela nahasteak
ekidingo ditugu eta interesatzen zaigun kopiara joko dugu zuzenean.
Konprobatu nahi dugun segurtasun-kopian klik egingo dugu bi aldiz eta segurtasun-kopia horren informazioa
emango digu.
Hasteko, bilatu nahi dugun data zehatza ezagutu behar da, datu hori jakinda atazak datuen arabera bilatzen
hasiko gara. Jarraian, segurtasun-kopiaren deskribapena “Correcta” jartzea egiaztatu beharko dugu.
Hasteko, kopiaren tamaina eta kopiatutako fitxategien zenbakia ez da asko aldatu behar kopia batetik bestera.
Beste datu garrantzitsu bat egiaztatzeko, bai ataza bakoitzaren denbora, bai “C” segurtasun-kopia, bai “system
status”segurtasun-kopia dira. Orokorrean, data desberdinean egikaritu dituen atazak ez dute denbora gehiago
iraundu behar, non zerbitzariak beste ataza bat egikaritzen ez duen kopiaren momentuaren batera. Kopia gaizki
egiten ari den seinalea da, data desberdinean egindako kopiaren denbora desberdina izatea.
Oharra: zerbitzarian prozesaketa bat aldi berean egikaritzen bada, segurtasun-kopia egiteko denbora luzeago
izan daiteke; baina desberdintasun hori oso txikia izan behar da.
Bytes: 502.745.996
Tiempo: 1 hora y 8 minutos
Bi era desbedinetan konprobatu ahal dira segurtasun-kopia ondo eginda dagoela. Lehena, Cobian Backup
programatik “Diario” fitxa hautatuz, eta bigarrena, logs zabalduz non kopiaren datu guztiak agertzen diren.
Aukera honetan, kopiaren ataza ezagutu behar dugu, eta aurkitu behar dugu seguntasun kopiaren izena bilatu
ezkerreko zerrendan. Atazen bizktaretze errazteko, ezkerreko laukiaren zuriaren hutsunean sakatu eta menuan
hautatu “Estilo ->detalles”; horrela, ataza guztiak bere izenarekin agertuko dira.
Jarraian, “Datos de usuario Diario Diferencial” adibidea jarraituz, egin beharko ditugun instrukzioak
azalduko ditugu, eta beste atazetan (“Datos Usuario Semanal Completo”, “Datos Usuario Mensual Completo”
y “SOFTWARE Mensual Completo”) pauso berak izango lirateke.
Eskuineko menuan “Diario” hautatu behar da, hurrengo irudian erakutsi bezala; horrela atazaren informazio
guztia azalduko da dataren eta orduaren ordenatua.
Zenbat fitxategi kopiatu egin diren eta akatsak dauden ala ez begiz joko dugu, hurrengo laukian beltzez dauden
lerroetan:
2010-12-20 18:35 *** Un backup nuevo ha comenzado. Número de tareas en cola: 1 ***
2010-12-20 18:35 Impidiendo que el sistema se duerma 2010-12-20 18:35 Parametrizando la
tarea "Datos Usuario Diario Diferencial"
2010-12-20 18:35 ** Iniciando el respaldo de la tarea "Datos Usuario Diario Diferencial" ** 2010-12-
20 18:35 Calculando el número de ficheros a respaldar en la tarea "Datos Usuario Diario-Semanal
Diferencial"
2010-12-20 18:35 Personificando al usuario H999999.local\or999999adl
2010-12-20 18:35 El usuario H999999.local\or999999adl ha iniciado la sesión con éxito 2010-12-20
18:35 El hilo de trabajo está ahora ejecutándose como H999999.local\or999999adl
2010-12-20 18:35 Si su programa favorito de descompresión no puede abrir los archivos creados
por Cobian Backup 10, consulte el FAQ
2010-12-20 18:35 Terminando la personificación del hilo de trabajo
2010-12-20 18:35 El hilo de trabajo está ahora ejecutándose como el usuario original
2010-12-20 18:37 *** La tarea "Datos Usuario Diario Diferencial" ha terminado. Ficheros
procesados: 290. Ficheros respaldados: 290. Errores: 0 ***
2010-12-20 18:37 ** El respaldo de "Datos Usuario Diario Diferencial" ha terminado. Tiempo
transcurrido: 0 hora(s), 2 minuto(s), 10 segundo(s) **
2010-12-20 18:37
2010-12-20 18:37 El sistema puede ahora entrar en estado de descanso
2010-12-20 18:37 Tiempo total transcurrido en el respaldo de todas las tareas: Horas: 0, Minutos: 2,
Segundos: 12
2010-12-20 18:37 *** Respaldo terminado. Ficheros procesados: 290. Ficheros respaldados:
290. Errores: 0 ***
Astearteetan, asteazkeneetan, osteguneetan eta ostiraleetan aurreko eguneko kopiak egiaztatuko ditugu.
Horretarako, “Datos Usuario Diario Diferencial” hautatuko dugu eta aurreko eguneko lerroak bilatuko ditugu.
Astelehenero “Datos Usuario Semanal Completo” kopia egiaztatuko genuke eta aurreko larunbateko data dituen
lerroak bilatuko genituzke.
Bukatzeko, hileroko bigarren astelehean “Datos Usuario Mensual Completo” eta “SOFTWARE Mensual
Completo” egiaztatuko dugu eta hurrenez hurren, hileroko bigarren eta lehengo eguneko lerroak bilatuko
genituzke.
Segurtasun – kopia egiaztapena egiteko bigarren aukera horrela egin behar da:
“Diario” fitxan – “Abrir fichero de diario”. Karpeta bat erakutsiko da non atazen logs agertuko diren hurrengo
nomenklaturarekin “Log aaaa-mm-dd”. Log irekiko dugu eta testu formatu errazean informazio guztia edukiko
du.
Bigarren metodo hau egikaritutako atazak erraz bilatzea errazten du. Ataza zehatzak bilatzeko lehen
deskribapena jarraituko dugu.
Segurtasun kopia eskuz egin behar bada, adibidez, backup batek huts egin duenean, hurrengo prozedura jarraitu
behar da.
Ataza eskuz egikaritzeko “Permitir que la tarea se ejecute a petición” aktibatuta egon behar da.
Horretarako, eskuineko botoia sakatuz “Propiedades” atazan.
Behin aukera aktibatuta “Backup_C_Estado del Sistema” ataza egikarituko dugu eskuz programatuta
eskumako botoiaz “Ejecutar” aukera sakatuz.
Cobian Backup interfazetik eskuz egikaritu nahi dugun ataza hautatzen da eta eskumako botoiarekin “Ejecutar
tareas seleccionadas” sakatuko dugu.
Hurrengo leihotxoa agertu denean, oso inportantea da “Apagar el ordenador” aukera EZ sakatzea. OK baino ez
dugu sakatu behar eta segurtasun-kopiaren ataza eskuz egikaritakoa irekiko da.
5.10. BERRIZTAPENA
Segurtasunen-kopien bezala, berreskurapenaren deskribapena egitea garrantzitsua da. Arriskuak
ekiditeko, berreskuratu behar den kopiaren izena jakin behar da.
Zerbitzari baten berreskurapen prozedura (C disko gogorra zein direktorio aktiboren objekturen bat)
nahiko korapilatsua da, eta zentroaren langileek ez dute egin behar. Beraz, deitu mantentze enpresari
teknikariek egiteko.
.7-zip fitxategietan segurtasun-kopia egiten denez, berreskurapen prozedurak hau baino ez du egin:
Windows Server 2012ak .7-ZIP fitxategiak ikusteko programa bat dauka. Gauzak horrela,
berreskuratu nahiko dugun fitxategia edo direktorioa bi aldiz sakatu baino ez dugu egin beharko.
Segurtasun – kopiaren fitxategia aurkitzeko, fitxategiaren aldaketaren dataz bilatuko dugu.
Hardware akatsaren baten erruz, aldaketaren data gaizki egon ahal da; kasu horretarako fitxategiaren
izena erabili dezakegu; izan ere, izenean ere data agertzen da.
Lehenengo zenbakiak ataza martxan jarri duen eguna deskribatzen du, “;” banandutako zenbakiak
ataza bukatu zuen ordua eta izenaren azkenengo zatiak egindako ataza deskribatzen du.
AURKIBIDEA
6. ETENGABEKO ELIKATZE SISTEMA (SAI) .................................................................................... 1
6.1. SAI-a eta SAI-aren Konexio Eskema............................................................................................... 1
6.2. SAI-aren funtzionamendua: Kontrol Panela eta Soinu Alarmak ...................................................... 2
6.3. Argi Mozketa baten aurrean nola jokatu .......................................................................................... 3
6.4. SAI-aren bateriak. ............................................................................................................................ 4
6. ETE
ENGAB
BEKO EL
LIKATZ
ZE SISTE
EMA (SAI)
6.1. S
SAI-A ETA SAI-AREN KONEXIIO ESKEMA
SAI-a, dife
ferentzial etta magnetotermiko baatekin babesstuta dagoen n koadro eleektrikoko linea zehatz (SAI
linea) bateera konektatturik dago. Magnetoter
M rmiko honeen posizio egokia
e beheerantza beg
gira da, bestte
lineatako mmagnetotermmikoak berrriz, gorantzaa begira ego
on behar dirra beti.
6.- Etenga
abeko Elikatzze Sistema (S
SAI). Pág.: 1/4
4
1 eta 2 – OFF: Biak aldi berean sakatu behar dira SAI-a itzaltzeko.
3 – ON: Abiatze botoia.
4 – ISILDU: Botoia sakatzerakoan soinu alarma isildu egingo da.
5 – BY PASS: Korronte elektrikoa probatzeko, SAI-a desgaitzen da.
6 – LED BY PASS: Unitatea SAI gabe funtzionatzen ari denean pizten da.
7 – LED BATERIA: Bateriak kargatzerakoan pizten da.
8 – SARE LED-a: Tentsio elektrikoa mugen barruan dagoenean pizten da. Korronteaz, beti
piztuta egongo da.
9 – TENTSIO LED-a: Irteerako tentsioa nabaritzen denean pizten da.
10 – ALARMA LED-a: Errore bat nabaritzerakoan pizten da.
Zentroan argi mozketa bat antzematen denean, komenigarria da informatika arduraduna zerbitzari gelara joatea
elementu kritikoak (zerbitzaria, switch-ak…) itzaltzera. Tentsio igoerengatik edo bapateko itzalketengatik,
zerbitzaria edo RACK-eko edozein aparatu elektrikoetan gerta daitezkeen hondaketak ekiditeko hartzen den
neurri bat da.
SAI-ak, seriean kokaturiko lau bateria erabiliz ematen du energia. Bateria hauek, ekipoak hainbat minutuz
funtzionamenduan mantentzen ditu. Denbora pasa ahala bateria hauek hondatu edo agortu egiten dira.
Hondatu ezkero, aldatzea derrigorrezkoa da elementu kritikoak babestuta segi daitezen. Kontsumibletzat
hartzen dira, beraz, baterien aldaketaren kostua zentroak hartu beharko luke bere gain.
AURKIBIDEA
7. NAS (SARE BIDEZKO BILTEGIRATZE SISTEMA) ........................................................................ 1
7.1. Definizioa eta Konexioak ................................................................................................................. 1
7.2. NAS-aren Pizte/Itzaltze prozesua .................................................................................................... 2
NAS-aren DEFINIZIOA: Sare bidezko biltegiratze sistema (NAS), zerbitzarien biltegiratze gaitasuna
era seguru eta malguan handitzea ahalbidetzen duen gailua da. LAN sarera eta zerbitzarira konektatzen da sare
kable bitartez.
NAS-ak hainbat disko gogor dauzka barnean (hasieran, 4 TB-eko 3 disko gogor, baina gehiago jarri daitezke
diskoak kokatzeko zirritu librearen arabera) eta RAID 5 (disko batek huts egiten badu beste bi diskoetatik
informazioa berreskuratzea ahalbidetzen duen sistema) bezala konfiguratuta daude.
NAS-a, sare kable bitartez, zerbitzarira eta sarera konektatzen da. NAS-ak, USB bitartez, 4 TB-eko 2 disko
gogor dauzka konektaturik non zentroetako datuen segurtasun kopiak egingo diren.
Lehenik eta behin NAS-a piztuko da eta ondoren zerbitzaria. Garrantzitsua da ordena hau jarraitzea, bestela,
NAS-ak ez du era egokian funtzionatuko.
AURKIBIDEA
8. PREMIA EKIPOA (HARIDUNA) ....................................................................................................... 1
8.1. Ekipoaren Izena ............................................................................................................................... 1
8.2. Ekipoa Domeinuan sartu.................................................................................................................. 1
8.3. Sare Lokaleko sarrera...................................................................................................................... 3
8.4. OCS Agentea ................................................................................................................................... 4
8.5. Sare unitate eta inprimagailuen mapeoa: automatikoa (logon script) edo eskuz egindakoa .......... 6
Ekipoaren izen bezala etiketa zenbakia jarri behar da HZ999999 edo SK999999. Non 999999 6 digituko
zenbaki bat den. Adb.: ekipoaren izena “HZ020629”. Ekipoak etiketarik ez badu hornitzaileari edo mantentze
zerbitzuko enpresari eskatu behar zaio.
Ekipoaren “HZ” etiketa izan beharko dugu bere zenbakiarekin eta baita domeinuaren izena ere. Ikastetxearen
domeinua H999999.local (edo H999999.net) izango da, non 999999 ikastetxearen kodea izango den.
Lehendabizi ekipoa paretako sare puntu batera konektatu beharko da sare kable (RJ 45 kable) bitartez. Sare
puntu hori aktibatuta egon beharko da 3. gai-an “Nola aktibatu sare puntu bat rack-ean” azaldu zen bezala.
“Ordenagailuaren izena” leihoan dagoen “aldatu” botoiari eman eta ordenagailuaren izena eta domeinua
idatzi.
OCS: Domeinu barnean dauden ekipoak sarera konektatzean automatikoki inbentariatzen dituen tresna da.
Tresnaren funtzionamendu egokirako, OCS agentea ekipo guztietan instalatuta egon behar da eta ekipoaren
izenak arautegia jarraitu behar du. Tresna ondorengo ekipoetan instalatuta egon behar da:
Zerbitzariak.
Mahaigaineko ordenagailuak.
Eramangarriak
Minieramangarriak.
Ultraeramangarriak.
RENAME: Izen aldaketa “Rename” aplikazioak, erabiltzaileari, bere ekipoaren izenak PREMIA estandarrak
definitzen duen nomenklatura jarraitzen ez duenaren abisua ematen dio eta izena aldatzera behartzen dio.
Erabiltzaileak ezin izango du ekipoarekin lan egin ekipoaren izena PREMIAk onartutako batengatik aldatzen ez
badu.
Zerbitzaria duten zentroetan OCS agentea automatikoki instalatzen da login script (“Logon.bat”)-aren bitartez.
Zerbitzaririk ez dagoen zentroetan edo ekipoak ez badaude domeinu kontrolatzaile bateko domeinuari
konektaturik (normalean zerbitzaririk gabeko zentroetan gertatzen da), inbentario automatikorako OCS agentea
instalatu beharko da. Software hau Mantentze Zerbitzuak emango du.
Ekipo bat pizterakoan, onartutako izen bat ez badauka (“HZ999999”, “SK999999”, “A999999”), etiketa
zenbakia eskatzen duen mezu bat agertuko da (hau jartzerakoan “RENAME” bat egiten du).
Hasiera batean, zerbitzarian erabiltzaileentzat eskuragarri dauden sare unitate eta inprimagailuak, erabiltzaile
motaren arabera konfiguraturik daude.
Erabiltzaile jakin batzuei sare unitate edo inprimagailuren bat gehitu nahi bazaie, “SYSVOL”
(C:\WINDOWS\SYSVOL\sysvol\H0012345.NET\scripts\) karpetan dauden login skript-ak “logon.bat” eta
“logon.vbs” aldatu beharko lirateke.
Lan honetarako Mantentze Zerbitzuaren enpresari laguntza eskatu.
LOGON.BAT
logon.bat
SET SERV=\\ZOR012345
NET TIME %SERV% /SET /Y
wSCRIPT %SERV%\NETLOGON\logon.vbs
Logon.bat fitxategitik, VisualBasic motako logon.vbs fitxategiari deitzen zaio non erabiltzaile motaren arabera
sare unitateak mapeatzen diren. Skript honekin, erabiltzaile guztiei (or->OROKORRA, ad->Administrazioa, ir-
>Irakasleak eta ik->Ikasleak) beraiei dagokien sare unitatea eta inprimagailuak mapeatzea lortzen dugu.
LOGON.VBS
logon.vbs
Dim Usuario
Dim Servidor
Domeinu kontrolatzailearen izena
On Error Resume Next
Servidor = "ZOR012345" (Nombre del servidor de ficheros)
Set Red = WScript.CreateObject("WScript.Network")
While Usuario = "" Erabiltzaile bakoitzari bere karpeta
Usuario = Red.Username pertsonala mapeatzen dio M: unitatean
Wend
Red.MapNetworkDrive "M:", "\\" & Servidor & "\" & Usuario, True If
Left(Usuario, 2) = "IR" Then
Red.MapNetworkDrive "N:", "\\" & Servidor & "\Irakasleak",True End If
If Left(Usuario, 2) = "IK" Then
Red.MapNetworkDrive "N:", "\\" & Servidor & "\Ikasleak",True End If
If Left(Usuario, 2) = "AD" Then ad erabiltzaileei (administrazio taldea)
adminiztrazioa karpeta mapeatzen die N: unitatean
Red.MapNetworkDrive "N:", "\\" & Servidor & "\Administrazioa",True End If
If Left(Usuario, 2) = "ir" Then
Red.MapNetworkDrive "N:", "\\" & Servidor & "\Irakasleak",True End If
If Left(Usuario, 2) = "ik" Then
Red.MapNetworkDrive "N:", "\\" & Servidor & "\Ikasleak",True End If
If Left(Usuario, 2) = "ad" Then
Red.MapNetworkDrive "N:", "\\" & Servidor & "\Administrazioa",True End If
Red.MapNetworkDrive "O:", "\\" & Servidor & "\Orokorra", True
Set Red = Nothing Orokorra karpetaren mapeoa O: unitatean
'*********************************
'***Esto funciona perfectamente***
'*********************************
'Set Usuario_Dominio = GetObject("WinNT://ZOR0141918A/IR999999ABS") '
'Grupo = Usuario_Dominio.Get("PrimaryGroupID")
'
'WScript.Echo Grupo
'Set Usuario_Dominio = Nothing
'*********************************
'***Esto funciona perfectamente***
'*********************************
'Set Dominio = GetObject("LDAP://10.170.17.200/DC=H999999,DC=NET")
'Dominio.Filter = Array("User") 'for each item in Dominio
' wscript.echo
item.name 'next
'Set Dominio = Nothing
Inprimagailuen mapeoa.
Inprimagailuen mapeoa automatikoki egin daiteke login script-aren bitartez ere, ez da lan erreza ordea, beraz
aukera onena zentroa CAU Mantentze enpresarekin kontaktuan jartzea da, kasu bakoitza aztertu eta sistema
eragile bakoitzerako (Windows XP, Windows 7…) kontrolatzaile egokiak aurkitzeko.
Inprimagailu bat erabiltzaile guztientzat mapeatuta egoteko, ondorengo lerroak gehitu beharko dira logon skript-
ean.
logon.vbs
Servidor = "ZOR012345A"
Set Red = WScript.CreateObject("WScript.Network")
Windows esploratzailea zabaldu eta saguaren eskuineko botoiari “ordenagailua”- ren gainean klik-a emanda
mapatu sare-unitatea aukerari eman.
Agertuko zaigun leihoan unitate-letra aukeratu eta zein karpetetara konektatu nahi garen idatziko dugu.
Beraz, IRAKASLEAK karpeta amankomunaren mapeoa egitekotan, karpeta bezala hurrengo hau idatzi beharko
lirateke: \\Zerbitzariaren_izena\IRAKASLEAK\ (Adb: \\ZOR012345A\IRAKASLEAK).
Betiere zerbitzarian, sistema eragile bakoitzerako kontrolatzaileak instalatuta izanez gero, inprimagailua
edozein ekipotatik mapeatu daiteke.
Lehenik eta behin, ekipotik zerbitzarira konektatu beharko gara HASIERA-EXEKUTATU aukeraren bitartez
edo Windows 7-tik aurrera, bilaketaren bitartez konektatu nahi garen zerbitzariaren izena idatziz
\\Zerbitzariaren_izena.
Leiho berri bat agertuko da non aukeratu dugun inprimagailua eta saguaren eskuineko botoiari klik emanda
“konektatu” aukerari emango diogu inprimagailua ekipoan konfiguratzeko.
AURKIBIDEA
9. WIFI ESKOLA 2.0 IKASGELAN ....................................................................................................... 1
9.1. Wifi Puntua ....................................................................................................................................... 1
9.2. Mini-Ultra eramangarrien armairua .................................................................................................. 1
9.3. Eskola 2.0 Ekipoak .......................................................................................................................... 2
WIFI PUNTUA (Wireless Access Point WAP), haririk gabeko sare bat sortzeko, haririk gabeko ekipoak
elkarkonektatzen dituen gailua da.
Eskola 2.0 ikasgela guztietan wifi puntu bat dago minieramangarri eta ultraeramangarri guztiak konektatzea
ahalbidetzen duena.
Mini-Ultra eramangarrien armairua: Minieramangarriak eta ultraeramangarriak gorde eta kargatu ahal
izateko, ikasgela bakoitzean dagoen armairua.
9.- Wifi Eskola 2.0 ikasgelan. Pág.: 1/6
ESKOLA 2.0 EKIPOAK: Abiaratze duala duten minieramangarri eta ultraeramangarriak. Honetarako bi
partizio sortu dira, bata Microsoft Windows 7 Professional 64 bits (ServicePack-aren azken bertsioa) sistema
eragilea duena eta bestea UBUNTU LTS sistema eragilearen azken bertsio egonkorrarekin.
Ekipoaren izena.
Ekipoak, tapan serigrafiaturik daukan etiketaren izen berbera izan beharko du.
Ekipoaren etiketa osorik idatzi beharko da “SK” letrak eta zenbakiak. Adibidez, ekipo batentzako izena
SK999999 izan daiteke.
Ekipoaren “SK” etiketa izan beharko dugu bere zenbakiarekin eta baita domeinuaren izena ere. Ikastetxearen
domeinua H999999.local (edo H999999.net) izango da, non 999999 ikastetxearen kodea izango den.
Lehendabizi ekipoa sare puntu batera konektatu beharko da sare kable (RJ45 kablea) bitartez. Sare puntu hori
aktibatua egon beharko da 3. gai-an, “Nola aktibatu sare puntu bat rack-ean” azaldu zen bezala.
“Ordenagailuaren izena” leihoan dagoen “aldatu” botoiari eman eta ordenagailuaren izena eta domeinua
idatzi.
Prozesu hau aldi bat bakarrik egin behar da. Ordenagailua berrabiarazi ondoren, wifi bitartez konektatuko gara
sarera, beraz RJ45 sare kablea kendu daiteke.
Ataza-barra-n Wifi konexioaren ikonoa eta erabilgarri dauden sareak ikusiko ditugu. Interesatzen zaigun SSID-
a aukeratuko dugu (IR edo IK).
Konektatu behar garen IK edo IR sarera konektatzerakoan hurrengo datuekin identifikatu behar gara.
Behin konektatu nahi dugun wifi sarea aukeratuta, hurrengo datuekin identifikatu beharko gara.
AURKIBIDEA
10. KASPERSKY ANTIBIRUSA ............................................................................................................. 1
10.1. Antibirus-Agentea ekipo batean edo gehiagotan instalatu .............................................................. 1
10.2. Zerbitzariaren kontsolan Antibirus-Agentea instalatuta dagoen nola egiaztatu. ........................... 3
10.3. Nola egiaztatu antibirusa instalatuta dagoen eta ondo dabilen. ...................................................... 6
10.4. Zerbitzariaren kontsolatik ordenagailu baten unitate bat aztertu birusen bila (Disko-gogorra, USB-
a…). ................................................................................................................................................. 6
10.5. Ordengailu beretik unitate bat aztertu birusen bila (Disk-Gogorra, USB-a…). ................................ 9
10.6. Nola jokatu ordenagailu batean birus bat dagoenean ................................................................... 11
Zentro guztietako ekipoek Kaspersky antibirusa daukate. Antibirusa automatikoki instalatzen omen da; dena
den, jarraian azalduko da nola instalatzen den ordenagailu batean Kaspersky zerbitzariaren kontsolatik.
Talde zehazkien atazatik sortutako ataza aurki dezakegu eta hasteko edo gelditzeko aukera.
Atal honetan berrikusten da ataza ezarri den ekipoetan, aurretiazkotasunean instalatuta zegoen, osatuta
dagoen, edo instalazioan akatsaren bat aurkitu den.
Mahaigaineko estatu barran, aplikazioaren jardueraren identifikadore bezala jarduten duen ikono bat dago.
Ekipoaren babesaren egoerak islatzen du ,eta Kaspersky Endpoint Security egiten ari diren lanak erakusten
ditu.
Ikonoak adierazten du KES posta elektroniko mezu bat aztertzen ari dela.
Ikonoak adierazten du KES sarean ateratzen eta sartzen diren datuak aztertzen ari dela.
Ikonoak adierazten du que KES aplikazioen moduluak eta datu-baseak eguneratzen ari direla.
Ikonoak adierazten du KES, funtzionatu ahala, arreta jartzeko gertaerak sortu direla (Adibidez.:
Antiburusa desaktibatu egin da edo datu-baseak ez daude eguneratuta)
Ikonoak adierazten du, funtzionatu ahala, arazo larriak gertatu direla (Adibidez.: Akats bat
osagarrietan edo datu-baseetan).
Administratutako ekipoen artean ekipoa bilatu eta ataza sortu behar dugu.
Atazari izena eman, ataza mota adierazi eta kasu honetan eskaneatu behar diren unitateak zehaztu.
Ataza konfiguratu.
Kasu honetan ataza zehatz bat da; izan ere, ordua eta data zehazten dugu
Sortutako atazara sartu “USB eskaneatu” eta berrikusi ataza aplikatuta dagoen.
Disko gogor bat, USB edo edozein karpeta analisia egiteko, kokapenera jo baino ez dugu egin behar eta
eskumako botoia sakatuz Birus bilatu aukera topatuko dugu.
Kaspersky Endpoint Security-k aukeratutako direktorio edo unitatearen azterketa egingo du.
Birusa Malware cryptolocker modukoa bada (lokaleko eta sareko memorien informazioa enkriptatzen du eta
ordainketa bat eskatzen du desenkriptatzeko). Saretik hedatu ez dadin hurrengo pausoak jarraituko dira.
AURKIBIDEA
11. HEZKUNTZA.NET-EKO POSTA ELEKTRONIKO OFIZIALAK ....................................................... 1
11.1. Posta elektroniko ofizialak ............................................................................................................... 1
11.2. Hezkuntza posta Outlook-ean konfiguratu....................................................................................... 1
11.3. Karpeta Pertsonalak zerbitzarian konfiguratu .................................................................................. 4
11.4. Existitzen den Karpeta Pertsonal (.pst) batekin lotura sortu............................................................ 5
11.5. Karpeta Pertsonalak (.pst) Esportatu/Inportatu ............................................................................... 7
11.6. Outlook-eko kontaktuak .CSV fitxategietan Esportatu/Inportatu ................................................... 10
11.7. Posta elektronikorako Web sarbidea (OWA) ................................................................................. 15
Sailatik zentroetara bidaltzen den edozein informazio ofizial kontu hauetara bidaliko da, beraz garrantzitsua da
egunero irakurtzea.
Kontu ofizialak OUTLOOK bitartez konfiguratzea eta arduradunak gehien erabiltzen duen ekipoan egitea
gomendatzen da. Horrela egiten da buzoiaren tamaina mugatua delako. Beraz posta Outlook bitartez
konfiguratzea ezinbestekoa da, Outlook-a zabaltzen dugun bakoitzean, mezuak Ejie-ko buzoitik erabiltzailearen
ekipora deskargatu daitezen.
Bertara sartzen garen lehen aldia bada, konfiguraziorako Outloook bezeroa irekiko dugu. Bestela Kontrol panel-
aren bitartez profil berri baten konfiguraziora sar gaitezke.
Posta elektronikoko kontua konfiguratzeko galderari baietz erantzun, eta Hurrengoa botoia sakatuko dugu.
Morroia bukatu ostean Outlook bezeroa ohi bezala normalki hasiko da.
“Karpeta Pertsonala xxx.pst” izenarekin zerbitzarian nahi dugun direktorioan gordeko dugu. Adibidez, kontua
999999aa@hezkuntza.net bada, xxx beharrean aa (karpeta pertsonala aa.pst) jarriko da.
Ordenagailua aldatu edo formateatu behar badugu eta Outlook berriz ere konfiguratu beharrean bagaude, izan
daiteke Outlook-a existitzen duen PST karpeta batekin berriz ere lotu behar izatea. Hau egiteko pauso hauek
jarraitu beharko ditugu.
Datu fitxategietara sartzen gara Outlook-aren konfigurazioaren bitartez Hasiera - Kontrol panela – Posta -
Datu fitxategiak.
Eta existitzen den segurtasun kopia gehitzen dugu “Karpeta Pertsonala xxx.pst”. Lehen adierazi dugun bezala,
segurtasun kopia hau zerbitzarian gordeta egongo da D:\ADMINISTRAZIOA\CORREO karpetan.
Behin karpeta gehituta, lehenetsitako karpeta bezala jarriko da Outlook-ek defektuz kontu horrekin lan egin
dezan beste kontu batzuk konfiguratuta edukiz gero.
Pauso honekin, karpeta lotuta eta zehaztuta geratuko da berarekin lan egin ahal izateko.
11.- Hezkuntza.net-eko posta elektroniko ofizialak. Pág.: 6/18
Kasu batzuetan, Outlook-eko karpeta edo karpeta multzo baten kopia beste .pst fitxategi batean gorde edo
berreskuratu behar izatea izan daiteke bere edukia beste ekipo batean partekatzeko edo segurtasun kopia bat
egiteko. Ondoren zehazten dira hau egiteko jarraitu beharreko pausuak.
Karpeta Pertsonala aukeratu, Azpikarpetetan ere bai aukera markatuz edo esportatu nahi diren karpeta
zehatzak aukeratu. Ondoren (.pst) fitxategia gorde, pasahitza konfiguratuz horrela nahi bada.
Inportatu beste programa edo fitxategi batetik aukeratu eta ondoren Outlook-eko datu fitxategia (.pst)
aukeratzen dugu.
Inportatu beharreko .pst fitxategiko Karpeta Pertsonal edo barne azpikarpetak aukeratu.
Nahi dugun Outlookeko kontu edo karpeta pertsonalean gorde.
Adibidea: “Circulares” karpeta “2015” eta “2016” azpikarpetak Outlook-eko datu fitxategian inportatuta.
Outlook-en sortutako kontaktuak .csv fitxategi batean gorde nahi izatea edo .csv fitxategi batetik kontaktuak
berreskuratzea izan daiteke. Ondoren, hau nola egin azaltzen da.
Esportatu fitxategi batera aukeratu eta ondoren Komaz bereizitako balioak (Windows) aukeratu.
Mapatu eremu pertsonalizatuak ataletik zein balio esportatu behar diren baieztatu daiteke.
Amaitu sakatu, .CSV fitxategi bat gordeko du aipatutako karpetan.
Inportatu beste programa edo fitxategi batetik aukeratu eta jarraian Komaz bereiztutako
balioak(Windows).
CSV fitxategia aukeratu eta inportazioa kontaktuetan egin behar dela adierazi.
Mapatu eremu pertsonalizatuak atalean zein balio inportatu behar diren baiezta daiteke.
Amaitu sakatu, kontaktuak aipatutako karpetan gordeko dira.
Internet nabigatzailearekin, https://posta.elkarlan.euskadi.eus web helbidera sartu eta hurrengo pantaila agertuko
da. Lehenengo laukian erabiltzaile bezala posta helbidea sartu behar da, eta gero pasahitza.
Segundu batzuk pasa eta gero, sarrerako ontzira sarbidea lortuko duzu eta zure postarekin lan egiten hasiko zara.
Oharra: Programak automatikoki pasahitz aldaketa eskatzen badu, erabiltzailearen gunean erabiltzailea sartu
beharko litzateke hurrengo formatuarekin DOMEINUA\Erabiltzailea. Gure domeinua IRAKASLE denez,
IRAKASLE\kontua (gure posta helbidea @hezkuntza.net jarri gabe) sartuko dugu.
Internet nabigatzailearekin, https://posta.elkarlan.euskadi.eus web helbidera sartu eta hurrengo pantaila agertuko
da. Lehenengo laukian erabiltzaile bezala posta helbidea sartu behar da, eta gero pasahitza.
Segundo batzuk pasa eta gero, sarrerako ontzira sarbidea lortuko duzu eta zure postarekin lan egiten hasiko zara.
Oharra: Programak automatikoki pasahitz aldaketa eskatzen badu, erabiltzailearen gunean erabiltzailea sartu
beharko litzateke hurrengo formatuarekin DOMEINUA\Erabiltzailea. Gure domeinua IRAKASLE denez,
IRAKASLE\kontua (gure posta helbidea @irakasle.eus jarri gabe) sartuko dugu.
AURKIBIDEA
12. INPRIMAGAILUEN INSTALAZIOA .................................................................................................. 1
12.1. Aurretiko azalpenak ......................................................................................................................... 1
12.2. Zerbitzariari lokalean konektatutako sare inprimagailuaren instalazioa. ......................................... 2
12.3. PREMIA sare puntu batera konektatutako sare inprimagailuaren instalazioa. ............................... 6
12.4. Ordenagailuari lokalean konektatutako inprimagailuaren instalazioa. .......................................... 14
12.5. Sareko inprimagailua ordenagailu batean eskuz mapatu.............................................................. 17
COMUN VLAN tartean IP estatiko erabilgarria erabiliko da x.x.x.20tik aurrera erabili daiteke. Zentroko
lehengo inprimagailuak .21 zenbakia izango du.
Jatorrizko kontrolatzaileak (CD, markako web gunea…) eta inprimagailuaren software-a zentroko zerbitzariaren
kokapen zehatz batean kopiatu. Mantentze-Zerbitzuak eginkizun hau egin dezan gomendatzen da.
Premia estandarren arabera kokatu eta komentatu, eta inprimatze proba egin.
Kokapena: “Zentroko kodea -” gehi “eraikina -” gehi “solairua-“ gehi “kokapena” adierazi.
Iruzkin: “Inprimagailuaren etiketa -“ gehi imprimigailuaren marka eta eredua adierazi.
Jatorrizko kontrolatzaileak (CD, markako web gunea…) eta inprimagailuaren software-a zentroko zerbitzariaren
kokapen zehatz batean kopiatu. Mantentze-Zerbitzuak eginkizun hau egin dezan gomendatzen da.
Zentroko lehengo inprimagailua .21 zenbakiduna izango da. Adibidez: 010.001.015.x COMUN tartea duen
zentro batean:
Inprimagailuaren izena edo IP helbidea: 10.1.15.21.
Ataka izena: ip_10.1.15.21.
Atakaren izenean edozein izena aipatu daiteke, inprimagailuari dagokion izena jartzea gomendatzen da eta
inprimagailuari dagokion IP-a izatea gomendatzen da.
Laguntzailea amaitu.
Inprimagailuaren kontrolatzaileak hautatu Windows eguneratzetik edo biltegiratze unitate batetik eta ordezkatu
ala ez. Lehengo instalazioa Mantentze-Zerbitzuari eskatzea gomendatzen da, inprimagailu bakoitzeko
kontrolatzaile zuzenak zerbitzarian kokatzeko, “D:\SOFTWARE\inprimatzailea\inprimatzaile marka”.
Instalazio programa egikaritu eta beharrezkoa izanez gero dagoen kontrolatzailea ordezkatu.
Premia estandarren arabera kokatu eta komentatu, eta inprimatze proba egin.
Kokapena: “Zentroko kodea -” gehi “eraikina -” gehi “solairua-“ gehi “kokapena” adierazi.
Iruzkin: Inprimagailuaren etiketa -“ gehi imprimigailuaren marka eta eredua adierazi.
Inprimagailua partekatuta egon behar da eta partekatutako errekursoaren izena I9999931 jarraituko du.
Inprimagailua partekatzean direktorio aktiboan argitaratzea aktibatu behako da “Mostrar lista en el directorio”
markatuz.
Ataka fitxan
Atal honetatik IP helbidea, deskribapena eta inprimagailuaren izena lor daiteke.
Zerbitzarian inprimagailuaren ilara gaitu, “Habilitar la cola de la impresora” markatuz.
OHARRA: Konektorea USB izanez gero, “USB001” atakara konektatu beharko da. Kasu honetan. Windows
7tik aurrera ordenagailuek kontrolatzailea zuzenean ezagutzen dute; horrela izan ezean, pauso berak jarraituko
dira.
Kokapena: “Zentroko kodea -” gehi “eraikina -” gehi “solairua-“ gehi “kokapena” adierazi.
Iruzkin: Inprimagailuaren etiketa -“ gehi imprimigailuaren marka eta eredua adierazi.
Inprimatze proba egin eta inprimagailuaren konfigurazioa amaitu.
Sistema Eragile bakoitzari dagokion inprimagailu kontrolatzaile egokia zerbitzarian instalatuta edukiz gero,
ekipo batetik konektatu ahalko da hurrengo moduan (Mantentze enpresak egitea gomendatzen da).
Lehenik , ekipotik zentroko zerbitzarira konekatu beharko da “INICIO-EJECUTAR” aukeraren bidez edo
Windows 7 edo gerokoetan bilaketaren bidez. Hori egiteko konektatu nahi dugun zerbitzariaren izena aipatu
behar dugu \\Zerbitzari_Izena.
Leiho bat irekiko da non inprimagailua edo partekatutako errekursoa aurkitu dezakegun eta eskumako botoia
sakatuz “Conectar” sakatuko dugu eta zuzenean ordenagailuan instalatuko da.
AURKIBIDEA
13. PROIEKTORE IRAGAZKIEN ALDIZKAKO GARBIKETA ............................................................... 1
13.1. Iragazkien garbiketa......................................................................................................................... 1
13.2. Iragazkien ordezkapena................................................................................................................... 4
13.3. Lanpara aldaketa / Ordu-kontagailu berrabiarazi ............................................................................ 4
NOTA: Zentroetan bideo-proiektore mota asko daude (LDC, DLP,…), optika hondatu ez dadin aldizkako
filtro garbiketa behar dutenak. Filtro garbiketa ez egiteagatik optika hondatzen bada, konponketa zentroak
ordaindu beharko luke. Proiektore batzuek ez daukate filtrorik, DLP proiektoreak adibidez.
Iragazkien garbiketa.
Iragazkien ordezkapena.
Lanpara aldaketa / Ordu-kontagailua berrabiatu.
1. Proiektagailua itzali.
2. Iragazkia/k aurkitu.
3. Tapa kendu.
4. Iragazkia atera.
Aire-iragazkia.
Aire-iragazkia proiektagailuen hautsa sartzea saihesten duen zulogunedun belaki txiki bat da eta
proiektagailuaren barneko airea kanpora ateratzen duten haizagailuen ondoan aurkitzen da.
Iragazki hauek zikinak daudenean, tenperatura igotzen da proiektagailuan, osagai optikoak zikintzen
dira eta lanpararen bizitza murrizten da. Modeloaren arabera, tenperaturaren led-neurgailu bat pizten da
edo pantailan abisu bat agertzen da iragazkiak garbitu behar direla esanez.
Gero iragazkia aurkitu beharko da. Iragazkia tapa batek ezkutatua agertzen da eta aire irteeren edo
sarreren alboan egongo da.
Badaude bi iragazki dituzten modeloak: bata alboan eta beste txikiago bat goiko aldean. Ez ahaztu gailua
ondo berraztertu behar dela, sabaitik zintzilik baldin badago behetik ezin izango da tapa ikusi eta.
Badaude ere iragazkirik ez duten modeloak, aireztatzeko zuloguneak soilik dituztenak. Kasu honetan
zuloek oztoporik ez dutela ikusi behar da.
1. Proiektorea itzali eta kablea deskonektatu. Proiektorea hozten utzi (30 minutu).
3. Ur pixka bat sartzen bada, ondo aireztaturiko gela batean ordu batzuk utzi desentxufaturik.
Iragazkia aurkitu eta tapa kendu eta gero, modeloaren arabera arreta handiz atera egin behar da.
Garbitzeko, aire konprimatua duen sprai bat erabili eta, kontuz handiz, iragazkien bi alboetan, gainetik
bota metatutako hautsa kentzeko.
Beste era batean zakarrontzi baten gainean ipini eta iragazkiari putz egitea iragazkiaren aparra/ehuna
ikusi arte.
13.- Proiektore Iragazkien aldizkako garbiketa. Pág.: 3/5
Iragazkien garbiketaren ondoren, beraien egoera berraztertzea gomendatzen da. Iragazkia hondatuta
badago edo bestaldea ikusten uzten ez badu, beste iragazki bat ipini beharko da.
Behin erosita, berrinstalatu behar da, iragazkia bere lekuan sartu eta tapa itxiz.
1. Proiektorea itzali eta elikagai kablea deskonektatu. Proiektorea hoztu arte itxaron (30 minutu).
Ordu kontadorea berrabiarazteko egin beharreko pausoak honako hauek dira (proiektore guztiek ez dute
aukera hau):
AURKIBIDEA
14. MATERIAL INFORMATIKOAREN INBENTARIOA .......................................................................... 1
14.1. V93ko sarbidea ................................................................................................................................ 1
14.2. Zentroak erositako material informatiko BERRIAren alta ................................................................ 3
14.3. Faktura gabe dauden inbentariatu gabeko material informatiko ZAHARRAren alta. ...................... 7
14.4. Material baten bilaketa eta kokapen aldaketa ............................................................................... 10
14.5. Behin-behineko material informatikoaren baja .............................................................................. 13
14.6. Sailetik edo mantentze zerbitzutik jasotako material informatikoaren harrera egin. ..................... 16
Sarbide zuzena.
Lehenik eta behin materialaren ezaugarri guztiak aztertu beharko dira (hornitzaileak fakturarekin batera
materialaren ezaugarri teknikoen fitxa eman beharko luke). Materialak etiketa duela konprobatu beharko da eta
ez badu hornitzaileari edo mantetze enpresari eskatu beharko dio.
Honen ondoren, materialaren ezaugarri partikularrak zehaztu. Nahiz eta programak oinarrizko datu batzuk
proposatu, hornitzailearen fitxan agertzen diren datuekin bat datozen konprobatu behar da.
Oharra: Garrantzitsua da marka, eredua, prozesadorea eta diskoen tamaina egokia jartzea. Bermearen (bermea
ematen duen enpresa, bermearen iraupena, bermearen bukatze data eta berme mota) datuak ere garrantzitsuak
dira. Bermearen bukatze data , erosketa datari bermearen iraupena gehituz jakin daiteke.
Lehendabizi, materialaren ezaugarri guztiak aztertu beharko dira (mantentze enpresak materialaren ezaugarri
teknikoak aztertzen lagunduko dizue). Ekipoak Etiketa duela konprobatu beharko da, eta eduki ezean, mantentze
enpresari etiketa eskaera egin.
Inbentario aukerara sartu, eta Material inbentariatuak mantentzea aukeratuko dugu. Berria botoia sakatuko
dugu.
Eremu guztiak zehazten dira: zentroa, material mota, salmenta prezioa (jakin ezean, 0,01 euros ipini),
homologatua (etiketa zuria izanez gero,aktibatuta), jatorria (zentroa) eta Hornitzailea (jakin ezean, jarri
“99999999 Tercero desconocido”) eta erosketa data (jakin ezean, jarri 01/01/20xx, non 20xx materiala erosi
dugula uste dugun urtea den.
Etiketa eta serie zenbakia zehaztu. Etiketan zenbakien aurrean dauden bi letra (HZ, SK) jartzea garrantzitsua da,
egon ezean, “A” hizkia jarriko dugu.
Material bakoitzak ikastetxean kokatu. Guztiak gela berean kokatzen badira banakako kokapena hautatu.
Materiala fisikoki non dagoen Erakina, solairua eta lokala zehaztu behar da. Fikziozko aukerak (eraikina,
solairua eta lokala) Saila edo Mantentze enpresa baino ez dira erabiliko.
Amaitzeko, “txantiloian” tresnen marka, eredua eta ezaugarriak zehaztu behar dira.
Oharra: Garrantzitsua da marka, eredua, prozesadorea eta diskoen tamaina sartzea. Bermearen datuak (bermea
ematen duen enpresa, bermearen iraupena, bermearen bukatze data) ere sartzea garrantzitsua da. Bermearen
datuak ezagutzen ez badira, bermea ematen duen enpresa -> marka moduan jarri, bermearen iraupena -> 2 urte
ipini, bermearen bukatze data-> gaurko data jarri eta berme mota -> IN SITU ipini.
14.- Material Informatikoaren Inbentarioa (V93 Inbentario Aplikazioa) Pág.: 9/19
Atal honen bitartez material bilaketa egin daiteke ikastetxez, etiketaz, material talde bitartez. Adibide honetan
“HZ049654” etiketa bilatuko da.
Bilaketaren emaitza. Materiala aukeratu eta Ikusi botoiari eman materialaren informazioa ikusi ahal izateko.
Materialaren xehetasunak.
Atal honen bitartez material bilaketa egin daiteke ikastetxez, etiketaz, material talde bitartez. Adibide honetan
“HZ049654” etiketa bilatuko da.
Bilaketaren emaitza. Behin behineko baja ataletik materialaren baja eman daiteke.
Oharra: Behin betiko baja emateko, OMR bitartez akta bat sinatu behar da non baja eman beharreko etiketak
agertzen diren eta Delekaritzako informatikoak bidali.
1. Saila edo Delekaritzaren bitartez egindako materialaren erosketa zentralizatua. (Informatika zerbitzua
edo ekipamendu zerbitzua).
2. Saila edo Delekaritza berak lagatutako materialak.
3. Mantentze-zerbitzutik altan emandako material “zaharra”.
4. Hornitzaileak edo Mantentze-zerbitzuak egindako behin-betiko ordezkapena, konponketa ezinezkoa
bada.
5. Urteroko inbentario erregularizaziotik jasotako materiala.
6. Zentroen arteko mugimendu masibotik jasotako materialak.
Material batek ez dela inbentariora pasatzen bere harrera egin arte jakitea garrantzitsua da, beraz, bere harrera
aldizkakotasunarekin egitea eta materialak aurkitzen den benetako eraikin, solairu eta aretoan jasotzea
gomendatzen da.
Zentroaren kodea soilik jartzen bada, zentro horretan harrera egin gabe dagoen materialak agertuko dira.
Behin materialaren bilaketa eginda. Material bat edo gehiago aukeratu bere kokapen berbera izanda beti.
AURKIBIDEA
15. INTZIDENTZIAK IREKITZEKO MANTENTZE-ZERBITZUAN (MANTENTZE ENPRESA).............. 1
15.1. Mantentze-Zerbitzua: Telefonoa eta Ordutegia ............................................................................... 1
15.2. Mantentze-Zerbitzua: Posta elektronikoa ........................................................................................ 1
15.3. Web Ataria (Silverlight instalazioa) .................................................................................................. 1
Mantentze enpresaren portalaren bitartez, erabiltzaileak intzidentziak, eskaerak eta erreklamazioak sortu,
ikusi eta alda ditzake.
Autozerbitzuko portala, erabiltzaileek intzidentziak, eskaerak eta erreklamazioak sortu edo ikusi ahal
izateko duten tresnetariko bat da.
a) Gida azkarra.
b) Xehetasun-IRUDIAK.
Webgunean lan egiteko gomendatzen diren nabigatzaileak Mozilla Firefox edo Internet explorer dira.
Webgunera sartzeko hurrengo helbidea idatzi behar da nabigatzailean.
https://cimz.entelgy-ibai.com/SMPortal
Nabigatzailearen arabera identifikazio leihoak ondorengo itxura izango du: Firefox eta Internet Explorer.
Sartzeko kredentzialak:
Webgunearen ezkerraldean Hasierako orria aukera bitartez, Tiket- Tiket bat sortu nahi dut aukera
sakatu.
Jarraian, sortu daitezkeen tiket mota ezberdinak agertzen dira. Nahi den aukera sakatu.
Gure kasuan, Intzidentzia mota tiket bat sortzeko, lehenengo aukera sakatzen dugu.
Bukaeran, sartutako datuen laburpena agertzen zaigu. Datuak gaizki egonez gero Itzuli botoiari emango
diogu, aldaketak egiteko.
Behin Bidali botoia sakatuta intzidentzia sortuta dago.
Orrialdearen erdialdean guk sortutako intzidentzien lista ikus daiteke, Nire tikeak bitartez. Bertan
bilatuko dugu kontsultatu nahi den intzidentzia.
Behin intzidentzia aukeratuta, bere datuak ikus ditzakegu, intzidentziaren ‘Identifikazioa’, ‘Laburpena’
edo ‘Egoera’.
Horretarako Bilatu botoia erabiliko dugu eta erantsi nahi dugun fitxategia bilatu. Prozesua amaitzeko,
Aldaketak bidali botoiari eman beharko zaio eta erregistroa eguneratuko da eskaera honekin.
Gorde fitxategia. Deskarga bukatzerakoan “deskargak” karpetara joango gara eta fitxategia exekutatuko
dugu.
Webgunera sartzeko Firefox nabigatzailea erabiltzen bada, baliteke pantailan abixu bat agertzea
Silverlight tresna aktibatzeko.
Baimendu eta gogoratu aukerari emango diogu webgunearekin lan egin ahal izateko.
6 - Biltegiak eguneratu:
7 - Aplikazioaren instalazioa.
10 - Plugin-a eguneratu:
13 - Mozilla Firefox abiarazi (Programa zabaltzerakoan, osagai instalazio leiho bat atera beharko
litzateke).
14 - https://cim
mz.entelgy-iibai.com/SM
MPortal weebgunea irek
ki, erabiltzaaile eta pasaahitza sartu eta
e
"Sillverlight Akktibatu" sak
katu
15.- Intzide
entziak irekittzeko Manten
ntze-Zerbitzu
uan (Mantentze enpresa)) Pág.: 12//12