You are on page 1of 21

3.

GAIA

IKERTZEN IKASI...
IKERTUZ!

IKERKETA PARTE-HARTZAILEA

Ainhoa Ezeiza Ramos


Irakasgaia: Komunikazio Gaitasunaren Garapena I
Lehen Hezkuntzako gradua. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (UPV/EHU)
Komunikazio akademiko-zientifikoa ez da teknika-
multzo bat aplikatzera mugatzen, imitazio hutsa
balitz. Unibertsitatearen komunitatean parte hartzea
esan nahi du.

Unibertsitatea zer den ulertzeko eta bertan parte


hartzen ikasteko, onena da ikertzea.

Ikertzea zirraragarria da, eman eta zabaltzeko lan


ederra. Espero dugu proiektu honetan zuek ere
gogobetetasun hau sentitzea!
GAITASUN EDO KONPETENTZIAK
G3 - Idatzizko testuak: ulermena eta ekoizpena
Informazio-multzo konplexuetatik erauzitako ideiak hautatu eta
interpretatzeko trebetasuna.
Testu akademiko-zientifikoen analisi, sintesi eta ekoizpenerako oinarrizko
estrategiak aplikatzea.
Testu akademiko idatziak ekoizteko hainbat trebetasun aplikatzea.

G4 - Ahozko testuak: ulermena eta ekoizpena


Ahoz komunikatzeko gaitasun-maila ona erakustea.

G5 - Talde-lanaren zereginak, zailtasunak eta aukerak


Sentsibilitatea eta enpatia erakustea ikaskideen ekarpen, iritzi eta ikuspegien
aurrean.
Pertsonarteko trebetasunak garatzea talde-lanean sortzen diren gatazkak
bideratzeko.
Edukiak
(a) Arakatze eta ikertze bidezko ikaskuntza: pentsatuz, sentituz eta eginez
ikastea.
(b) Etika gizarte-ikerkuntzan. Etika batzordea, baimen informatua eta
ikerketa subjektuak.
(c) Ikerketa parte-hartzailea. Ilusionismo sozialaren printzipioak.
(d) Ebaluazio-tresnak. Giza-beharrak eta asebetetzaileak.

Ikasgelarako proposamen didaktikoa


Gizakiekin ikertzean aztertu beharreko alderdi etikoak jorratzea.
Ikerketan oinarritutako ikaskuntza: ahozkotasunari eta euskararen
erabileraren sustapenari lotutako ikerketa parte-hartzaile batean parte
hartzea. Ikerketa baten txosten dokumentala eginez parte hartzea.

Ebaluazioa
Giza-behar eta asebetetzaileen bitarteko eta amaierako ebaluazioa.
LABURPEN Idatzizko ekoizpenaren ebaluazioa: mendeartekotasuna eta banakoaren
FITXA betebeharrak
Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan,
(A) ARAKATZE ETA
ikertzeko hainbat modu garatu ohi dira:
IKERTZE BIDEZKO
Lan dokumentalean oinarritutako
IKASKUNTZA: ikerkuntza.
Ahozko iturrietan oinarritutako arakatze-
PENTSATUZ, lana (inkestak, galdetegiak, elkarrizketak...).
SENTITUZ ETA Prozesu naturalak, pertsonalak edo
EGINEZ IKASTEA. artistikoak arakatzea.
Haurrekin ikertzea.

Haurrekin ikertzea erakargarria izaten bada ere, etikaz jokatu behar dugu beti,
haurrak gure lanak egiteko objektu gisa ez erabiltzeko (oso ondo pasatzen
dutenean ere). Etikaren zenbait alderdi ezagutzeak babestuko zaitu eta besteak
babesten lagunduko dizu.
1. Irudia: Ikerkuntza eta arakatzea unibertsitate graduetan lantzeko erak
(Healey & Jenkins, 2009, 7. orr. , norberak itzulia).
It should give students a lived epistemological
experience of what it means to construct
knowledge in their discipline

Roeland van der Rijst (2017, 5. orr.)


Ines Langemeyer-ren arabera (2019), eredu didaktiko bat gara
daiteke zeinetan ikasleek ezagutza eraikitzen duten, beren
autoretza aitortuta, hau da, ikerketaren galderak banaka, taldeka
eta kolektiboki planteatuz, bere diziplinako jakintza-multzoarekin
elkarreraginean.

Eredu honek ikasleak komunitate zientifikoaren kulturan murgiltzea


eragingo luke.
Ikasle gisa, ebaluazio probetan eta lan
(b) ETIKA GIZARTE- akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak
IKERKUNTZAN. eragozteari eta etika akademikoari buruzko
protokoloa bete behar duzu (UPV/EHU, 2019).
ETIKA BATZORDEA, Horrekin batera, eskubide batzuk dituzu
BAIMEN ikerketetan parte hartzeari buruz, zu babesteko
INFORMATUA helburuz.
ETA IKERKETA
SUBJEKTUAK. Ez duzu ikerketetan derrigortuta parte hartu
behar (derrigortasun erreala edo sentitua). Zure
parte-hartzeak boluntarioa izan behar du.

EZ DUGU JENDEA GURE HELBURUETARAKO ERABILI BEHAR.


ETIKA ZAINDU BEHAR DUGU.
"[La voluntariedad en la participación] es el principal
problema que se plantea: desde la posible obligación
real o simplemente percibida hasta la influencia indebida
por el desequilibrio de poder en la relación vertical
profesorado-alumnado.

Puede producirse la participación de estudiantes por el


único motivo de intentar agradar a su profesorado o por
un posible beneficio académico".

Comité de Ética en Investigación con Seres Humanos (GIEB-CEISH)


(López-Abadía, 2012. 14. orr.)
Baimen Informatuak (BI) alderdi hauek argitasunez jaso
behar ditu:
Datuen babesa
Eskubideen babesa: konfidentzialtasuna, emaitzak
jasotzeko eskubidea, aholkularitzarako eskubidea
Dokumentazioa gordetzea eta suntsitzea

BI ezinbestekoa da ikasgelan sortutako materialak


erabiltzeko (argazkiak, bideoak eta baita testuak eta
antzerakoak ere), eta inolaz ere ezin dira erabili
inplikatutako pertsonen onarpenik gabe.
(c) IKERKETA Irakasgai honetara dakargun ikerketa
PARTE- parte hartzen dugun guztion artean
HARTZAILEA. eraiki nahi dugu.

ILUSIONISMO
SOZIALAREN Hori da etikoena iruditzen zaiguna,
PRINTZIPIOAK. horrela ez ditugulako pertsonak gure
nahietara makurtzen, elkarrekin
erabakiko baitugu prozesuan zer egingo
dugun, zertarako eta nola.
ZERTARAKO?
Ikuspegi epistemologikoa

Zertarako ikertu Zer egingo Nola egingo


nahi dugu? dugu? dugu?
ILUSIONISMO SOZIALA
Jendearekin eta jendearengandik
lan egiten
(Encina et al., 2018)

Bizikidetzako eta Ahozkotasuna Bizikidetza-tresnak


elkarkidetzako giroa dinamizatu, euskararen erabiliz, ekintza
pizteko eta lantzeko presentzia lehenetsiz xumeenetatik
eta horrela biziberritzen abiatuta
laguntzeko
ILUSIONISMO SOZIALAREN PRINTZIPIOAK
(Encina et al., 2017)

NEGOZIAZIOA HASIERAN ETA BIZIKIDETZA-TRESNAK


PROZESUAN

KULTURA HERRIKOIAK
OBJEKTUTIK SUBJEKTURA INSPIRAZIO-ITURRI

BANAKO SUBJEKTUTIK SUBJEKTU KO M U N I K A Z I O


KOLEKTIBORANTZ MULTIDIMENTSIONALA

KONPLEXUTASUNEZ/ETIK AURRETIKO HELBURURIK GABE


LAN EGINEZ
Darabilgun hipotesi bat da "Eusle" tresnak
(Jauregi & Suberbiola, 2017) ilusionismo
sozialari lagun diezaiokeela, dinamizazio
prozesuak euskararen erabilera susta dezan,
fakultatearen egunerokotasunean, espazio
eta denbora informaletan.
(d) EBALUAZIO Proiektu honen xedea bizikidetzaren
TRESNAK:
dinamizazioa da, horregatik, ebaluazio-
tresna nagusia giza-beharrak prozesuan
GIZA-BEHARRAK ETA
zehar nola asebetetzen diren izan behar da.
ASEBETETZAILEAK

Ikerketa parte-hartzaileen prozesuek balio behar dute partaideen bizi-


baldintza pertsonalak eta sozialak hobetzeko, eta prozesu osoan zehar,
asebetetzaile berriek pobrezia berriak sor ditzaten eragotziko dugu.
Taula honek lagunduko digu prozesuaren konplexutasuna ebaluatzen
UNITATEKO ZEREGIN NAGUSIA
Ikerketa proiektu batean parte hartu, prozesuko subjektu gisa
edo lan dokumentala eginez

PROIEKTUA ETIKA AZTERTU PROZESUA EBALUAZIOA


AURKEZTU GIEB-CEISH testuak Ikaslearen erabakiaren Giza-behar eta asebetetzeak

Geure proposamenak irakurri eta komentatu, araberakoa: prozesuko taldeka analizatu (Taula osatu)

adierazten eta partaidetzaren subjektu (ikerketa eta banakako testuak idatzi

gauzatzen hasi. boluntariotasunaren erreala) edo ikerketan Mendeartekotasuna % 13

Ikerketaren zentzua ulertzeko eta erabiliko ez den lan Banakotasuna % 13

proposamen orokorra erabaki informatua dokumentala (ikerketa Ebaluazio konpartitua eta

azaldu. hartzeko simulazioa) ikerketa erreal/simulatuaren


baliokidetza bermatzen duena
BIBLIOGRAFIA LAGUNGARRIA
Ezeiza, A. & Encina, J. (2018). Simulacros: trabajando la esperanza de lo imposible en la
Universidad del País Vasco. J. Encina, A. Ezeiza & E. Urteaga (koord.), Educación sin
propiedad (335-357. orr.). Volapük.

Gaminde, I., Aurrekoetxea, G., Etxebarria, A., Garay, U. & Romero, A. (2014). Ahoskera
lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika. UPV/EHU.

Garzia, J. (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania.

Hainbat Autore (2005). IVAPeko Estilo Liburua. HAEE-IVAP.

López-Abadía, I. (coord.) (2012). Estudiantes de la UPV/EHU como sujetos de investigación.


UPV/EHUko Ikerketa Errektoreordetza.

Martínez de Luna, I. & Suberbiola, P. (2020). EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola giroan
(2011-2017). Arrue Proiektua, txosten exekutiboa. Soziolinguistika Klusterra, Eusko Jaurlaritza.

Zubiri, E. & Zubiri, I. (1995). Euskal gramatika osoa. Didaktiker.


ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
E n c i n a , J . , Á v i l a , M . A . , C a s t r o , J . A . , E s c u d e r o , E . , E z e i z a , A . , Ga r c í a , A . K ., L o u r e n ç o , B ., Mé n d e z , D. E ., Mo n t a ñ o , R .,
P é r e z A r a u j o , C . , R a m í r e z , M . M . , R o d r í g u e z , A . & Z a r a g o z a , J . M. (2 0 1 8 ) . P a r t i c i p a n d o c o n y d e s d e l a g e n t e . A l g o má s
q u e u n a i n t r o d u c c i ó n . E n J . E n c i n a , A . E z e i z a & E . U r t e a g a ( c o o r d s .) , E d u c a c i ó n s i n p r o p i e d a d ( p p . 5 0 3 - 5 2 2 ) . V o l a p ü k .
E n c i n a , J . , Á v i l a , M . A . , & E z e i z a , A . ( 2 0 1 7 ) . H a c i e n d o / p e n s a n d o / s i n t i e n d o fo r ma s d e a u t o g e s t i ó n d e s d e e l i l u s i o n i s mo
social. En J. Encina, A. Ezeiza, & S. V. Sánchez (coords.), Autogestión, autonomía e interdependencia (pp. 231-260).
Volapük.
H e a l e y , M . & J e n k i n s , A . ( 2 0 0 9 ) . D e v e l o p i n g u n d e r g r a d u a t e r e s e a r c h a n d i n q u i r y . T h e Hi g h e r E d u c a t i o n A c a d e my .
https://bit.ly/2QYAY8G
L a n g e m e y e r , I . ( 2 0 1 9 ) . M o d e l l i n g U n d e r g r a d u a t e R e s e a r c h a n d I n q u i r y – W h y E n c u l t u r a t i o n ma t t e r s . O u t l i n e s . C r i t i c a l
Practice Studies, 20(1), 71–96.
L ó p e z - A b a d í a , I . ( c o o r d . ) ( 2 0 1 2 ) . E s t u d i a n t e s d e l a U P V / E H U c o mo s u j e t o s d e i n v e s t i g a c i ó n . Vi c e r r e c t o r a d o d e
Investigación de la UPV/EHU.
UPV/EHU (2019). Protocolo sobre ética académica y prevención de las prácticas deshonestas o fraudulentas en las pruebas
de evaluación y en los trabajos académicos. https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+b)+Protocolo+plagio+cas+-.pdf
v a n d e r R i j s t R . ( 2 0 1 7 ) T h e T r a n s f o r m a t i v e N a t u r e o f R e s e a r c h - B a s e d E d u c a t i o n : A T h e ma t i c O v e r v i e w o f t h e L i t e r a t u r e .
E n E . B a s t i a e n s , J . v a n T i l b u r g , & J . v a n M e r r i ë n b o e r ( e d s ) , R e s e a r c h - B a s e d L e a r n i n g : C a s e S t u d i e s fr o m Ma a s t r i c h t
U n i v e r s i t y . P r o f e s s i o n a l L e a r n i n g a n d D e v e l o p me n t i n S c h o o l s a n d Hi g h e r E d u c a t i o n , v o l 1 5 ( p p . 3 - 2 2 ) . S p r i n g e r , C h a m.
https://doi.org/10.1007/978-3-319-50993-8_1

You might also like