You are on page 1of 22

4.

GAIA

Talde-lana eta
lantaldean lan egitea

gaitasun SOzIALa eta testu


AKADEMIKOen talde-ekoizpena
Ainhoa Ezeiza Ramos
Irakasgaia: Komunikazio Gaitasunaren Garapena I
Lehen Hezkuntzako Graduko 1. maila (UPV/EHU)
Gure kidetzako taldeetan lan egitea, edo jarduera zehatz bat
egiteko taldeka lan egitea esperientzia aberasgarriak izan
daitezke, anitzak eta elkarri laguntzera bideratuak,
autonomia eta elkarmendetasuna aldi berean landuz.
Isolamendua eragozten dute eta sozializatzeko espazioak
zabaltzen dituzte.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar talde-lanak duen


problematika. Lan kooperatiboaren atzean, desparekotasuna,
partaidetza desorekatua eta gatazkak ezkuta daitezke,
ikaskuntza prozesuak mugatzen dituztenak.
GAITASUN EDO KONPETENTZIAK
G2 – Informazioa bilatzea
Internet kritikoki erabiltzea, komunikazio eta informazio-iturri tresna gisa.
Iturri bibliografikoak erabiltzeko trebetasunak garatzea.

G4 – Ahozko testuak: ulermena eta ekoizpena


Informazioa aurkezteko askotariko euskarriak erabiltzea: diapositibak, ikus-
entzunezko muntaiak, posterrak, eta abar.
Ahoz komunikatzeko gaitasun-maila ona erakustea.
Komunikazioa zorrotza, zuhurra eta argia izateko irizpideak eta baliabideak
aplikatzea.

G5 – Talde-lanaren zereginak, zailtasunak eta aukerak


Sentsibilitatea eta enpatia erakustea ikaskideen ekarpen, iritzi eta ikuspegien
aurrean.
Pertsonarteko trebetasunak garatzea talde-lanean sortzen diren gatazkak
bideratzeko.
Edukiak
(a) Talde-lana, taldea eta ekipoa, eta ikaskuntza elkarren artean erregulatzea.
(b) Jakintza eraikitzea, taldeen arteko lana eta ikasgelako giroa.
(c) Taldean lan egiteko tresnak.

Ikasgelarako proposamen didaktikoa


Talde-lanarekin lotutako jakintzak, trebetasunak eta jarrerak berrikustea.
Talde-hitzarmenak ezartzea.
Podcast-irratsaio proiektua: taldeka, bi irratsaio prestatzea entzule
desberdinei begira, testuinguru komunikatiborako egokiak diren
erreferentziak aplikatuz (kredituak).

Ebaluazioa
Taldean egindako bi irratsaio-podcast ebaluatuko dira unitate honetan,
LABURPEN hiru irizpide erabiliz: ahozko adierazpidea, irratsaioaren osaera orokorra
FITXA eta kohesioa, eta erabilitako informazio iturriak. % 16
Lantalde edo ekipoan lan egiteak elkarreragin
aberats eta eraikitzaileen garapena eragin
(A) TALDE LANA,
LANTALDEAN LAN EGITEA dezake, nahiz eta ez den nahikoa elkartu eta
ETA IKASKUNTZAREN lanean jartzea. Harremana transakzionala
ELKARREN ARTEKO baizik ez bada, hau da, zereginak betetzera
ERREGULAZIOA orientatua, kontrakoa eragin dezake: taldean
gutxiago ikastea bakarka baino.

Lan dinamika onak garatzeko, ezin gara mugatu talde-lanerako teknika edo tresna
multzo bat aplikatzera; taldekatze bakoitza bakarra da, berezia, eta une bakoitzean
aktibatzen diren harreman profesional, akademiko, emozional eta sozialen
araberakoa da.

Esanahiak negoziatzea eta jakintzak eraikitzea errazten duten lan-moduak garatu


behar dira.
El trabajo en grupo requiere un estilo de investigación y
producción en colaboración. Lo importante es descubrir,
constatar y comentar las cosas juntos; por ello, esta forma
de trabajo genera en el aula experiencias existenciales
positivas (de compañerismo y amistad), manejo de
diversas técnicas de aprendizaje, adaptación reflexiva y
creativa de las normas comunicativas y sociales,
promoción de mayores exigencias en el trabajo,
elaboración o reajuste de reglas de convivencia,
asimilación crítica de la cultura…

Mª Victoria Reyzábal (2001, 35. orr.).


Talde-lana eta lantalde bat eratzea desberdindu beharko genuke
(Maddux, 1988).

Talde-lanean, kideak elkarrekin daude tokatu zaielako, eta taldea


zereginera orientatu eta mugatzen da, eskakizunak betetzera.

Lantaldean, berriz, ulertzen da lana hobeto egingo dela elkarrekin


egonda bakarka baino. Lantaldeak ulertzen du elkarren beharra
dagoela eta konfiantza giroan egiten da lan.
Lantaldeak eratzeak denbora eskatzen du, baina normalean ez
dugu askorik, taldeak eratzeko presioa eragiten delako, lanari
lehenbailehen ekiteko. Horrek, hain zuzen ere, lanaren zatikatzea
eta lan kooperatiborako joera sustatzen du.

Hala ere, erne: lantaldean lan egiteak isolamendua eta


lehiakortasuna eragin dezake. Lantaldeak oso kohesionatuak
direnean, beste talde edo pertsona batzuekin erlazionatzea
ekiditen dute eta aurkaritzat jotzen dituzte.
Gakoa berdinen arteko ikaskuntza-prozesuak aktibatzean datza.

Antzeko pertsonek osatutako giza-taldeetan garatzen da,


zeinen arteko harremanak horizontalak diren, irakaslearen
presentziarik gabe, eta beren ikaskuntzan elkarri laguntzeko
xedez (Topping, 2005).

Lan-lerro hau sozio-konstruktibismotik sortua da eta ikaskuntza


partekatu eta kolaboratiboen dimentsio kolektiboa eta
asimetrikoa azpimarratzen du (Menéndez Varela & Gregori,
2010).
IKASKUNTZAREN AUTOERREGULAZIOA ETA ELKARREN ARTEKO
ERREGULAZIOA
ONDO DATORKIGU BESTE BEGIRADA BATZUK JASOTZEA
Zenbaitetan, errazagoa da erroreak beste pertsona batzuen testuetan ikustea, izan ere,
geure testuak berrikustean, zailtasun handiena dator gure burmuinak autozuzenketa
egiten duela irakurtzean, testuan zer jartzen duen badakielako.

ELKARREN ARTEKO KOMUNIKAZIO ERREGULAZIOA, GIZA-HARREMAN


GISA

Ebidentziak ditugu berdinen artean lan egiteak idatzizko testuetako hizkuntz


baliabideak zabaltzen laguntzen duela (Wigglesworth & Storch, 2012); garatu nahi diren
gaitasunak zehatzago eta sakonago ulertzen dira, eta hobekuntzak eta mugak
adierazteko askotariko moduak konbinatzen dira.
Jakintza eraikitzea elkarreraginarekin zuzenean
dago loturik.

(b) JAKINTZA Hitzez esatean, kontrajarriz, eztabaidatuz eta


ERAIKITZEA, TALDE berrikusiz joaten dira jakintzak moldatzen,
ARTEKO LANA ETA
deseraikitzen eta eraikitzen. Giza-elkarreragina
GELAKO GIROA
funtsezkoa da aurrezagutzak eta aurreiritziak
aldatzeko, zabaltzeko edo eraldatzeko (Jorba,
2000).

ZAINTZA KOLEKTIBOETARAKO JARRERA


GARATZEAK IKASKUNTZAK ERALDATZEN DITU
Oso zaila da harreman parekatuak ezartzea genero, etnia,
adin edo klase sozial/lan-kulturagatiko segregazioa
badago, edo atxikipen arrazoiengatik (leku-atxikipena edo
elkarte-atxikipena).

Parekatua ematen du pertsona guztiek eskubide berak


dituztelako, baina horrela, botere-harreman horiek
ezkutatuko genituzke eta talde-lanean inplizitu geratuko
lirateke.
Hezkuntzaren jabegabetzearen
proposamena (desempoderamiento
educativo): boterea dugun leku eta
uneetan, boterea erabiltzeari uko
egitea.

Ez da posizio teoriko bat, erabaki bat


baizik, eta erabaki horretatik aurrera,
dinamizazio-prozesua abiatzen da.
(Ezeiza & Encina, 2017)
JABEGABETZEAREN ZUTABEAK
(Encina & Ávila, 2017)

AUTONOMIA ETA
ZAINTZAK ELKARMENDETASUNA

ASKATASUNA
KONFIANTZA

ERAIKITZE KOLEKTIBOA
DESAZKUNDEA

ALAITASUNA
ITXAROPENA
Irakasgaiaren ikuspegia talde-lanaz edo banakako
lanaz haratago badoa ere, unibertsitateko zeregin
ugari lantaldean egin beharko dituzue.
(c) TALDEAN LAN
EGITEKO TRESNAK
K1 modulu-lanaren kasuan, idatzizko lan
akademiko bat ekoitzi behar duzue, hau da,
idatzizko testuarteko talde-ekoizpen bat.

Lan-erritmoa normalean irakasle-taldeak erabakitzen du, horregatik ez


dator bat zuen erritmo naturalarekin. Horrek tentsioak eta gatazkak
eragin ditzake.
Talde bakoitza desberdina da eta prozesu osoan zehar nola goazen
berrikusten joan behar dugu: ea erabiltzen ari garen tresnak egokiak
diren, nola ari garen elkartzen, elkar zaintzen ari ote garen, eta ea
taldekide guztiok parte hartzeko aukera eta konfiantza dugun,
errespetatuak eta entzunak sentitzen garelako.

Taldearen berrikusketan, hainbat erabaki hartu beharko ditugu


harreman-moduen inguruan, taldearen dokumentazioaz, komunikazio
eta debate moduez eta pertsonarteko harremanen inguruan.
Ez da gomendagarria tresnak modu estandarizatuan erabiltzea.

Adibidez, taldea eratzen eta erritmoa hartzen hasten denean, ez da


beharrezkoa izaten bilera-aktak jasotzea (errepikakorrak izaten dira
eta denbora kentzen dute).

Nolanahi ere, aktak jasotzea ataza komunikatibo profesional ohikoa da


eta horregatik, gutxienez hiru akta jasotzea gomendatzen da:
Lantaldea eratzen den bileraren akta, hasierako konpromisoak
idatziz finkatzeko.
Lanaren bitarteko prozesuaren akta.
Amaierako entregari lotutako akta, gaizkiulertuak saihesteko.
Elkarren artean erregulatzeko komunikazio-
moduak garatzen baditugu, kritika eraikitzailea
hobeto jasoko dugu.

Horrela, espero dugu taldeko ekoizpen


akademikoa, lan konplexua zalantzarik gabe,
atsegingarria izan dakizuen, elkarri lagunduz,
bai akademikoki, bai sozialki eta afektiboki.
ATAZA NAGUSIA
Euskal Irratigintza Proiektua

ATAZAURREA PRESTAKUNTZA ATAZA EBALUAZIOA


EUSKAL Bi irratsaio prestatu, Taldeka, bi podcast-

Irratsaio bakoitzak % 8ko


IRRATIGINTZA ahotsarekin jolasteko eta irratsaio garatzea eta kalifikazioa izango du.
podcast-irratigintzako sozializazioa sustatzeko, editatzea. Autokonprobazio
proiektua aurkeztu, zirriborroa taldekideekin zerrenda
irratiari lotutako partekatuz, koordinatzeko: Pareen arteko ebaluazioa
bizipenak eta ideiak NOTA GALDUAK, euskal Feedback pertsonalizatua
partekatu. musika eta poesia.
HITZ ETA PITZ,
haurrentzako irratsaioa.
1 Taula. Irratsaioen autokonprobazio zerrenda
BIBLIOGRAFIA LAGUNGARRIA

Bonals, J. (2000). El trabajo en pequeños grupos en el aula. Graó.

Gaminde, I., Aurrekoetxea, G., Etxebarria, A., Garay, U. & Romero, A.


(2014). Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala:
teoria eta praktika. UPV/EHU.

Garzia, J. (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania.

Macho, P. (2002). Giza taldeak eta taldearen barne dinamikak. Erein.

T r e c h e r a , J . L . ( 2 0 0 3 ) . T r a b a j a r e n e q u i p o : t a l e n t o y t a l a n t e. D D B .
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
E n c i n a , J . & Á v i l a , M . A . ( 2 0 1 7 ) . E l d e s e m p o d e r a m i e n t o . V i v i e n d o l a c o n s t r u c c i ó n d e u n n u e v o mu n d o s i n p o d e r . E n J . E n c i n a
& A. Ezeiza (coords.), Sin poder. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana (pp. 21-106). Volapük.
E z e i z a , A . & E n c i n a , J . ( 2 0 1 7 ) . D e s e m p o d e r a m i e n t o e d u c a t i v o . U n a i n t r o d u c c i ó n . E n J . E n c i n a & A . E z e i z a ( c o o r d s .) , S i n
p o d e r . C o n s t r u y e n d o c o l e c t i v a m e n t e l a a u t o g e s t i ó n d e l a v i d a c o t i d i a n a ( p p . 2 5 3 - 3 0 0 ) . Vo l a p ü k .
J o r b a , J . ( 2 0 0 0 ) . L a c o m u n i c a c i ó n y l a s h a b i l i d a d e s c o g n i t i v o l i n g ü í s t i c a s . E n J . J o r b a , I . Gó me z , & A . P r a t s ( e d .) , Ha b l a r y
escribir para aprender. Uso de la lengua en situación de enseñanza-aprendizaje desde las áreas curriculares (pp. 29-49).
UAB-ICE, Síntesis.
Maddux, R. B. (1988). Team Building: An Exercise in Leadership. Kogan Page
.

M e n é n d e z V a r e l a , J . L . , & G r e g o r i , E . ( 2 0 1 0 ) . E l a p r e n d i z a j e e n t r e i g u a l e s y l a c o n s t r u c c i ó n d e c o mp e t e n c i a s t r a n s v e r s a l e s e n
l o s e s t u d i o s u n i v e r s i t a r i o s d e l a s a r t e s . E n T . P a g è s , A . C o r n e t , & J . P a r d o ( C o o r d .) , B u e n a s p r á c t i c a s d o c e n t e s e n l a
universidad. Modelos y experiencias en la Universidad de Barcelona (pp. 19-30). Octaedro / ICE-UB.
R e i z á b a l , M . V . ( 2 0 0 1 ) . L a c o m u n i c a c i ó n o r a l y s u d i d á c t i c a . E d i c i o n e s L a Mu r a l l a .
Topping, K. J. (2005). Trends in Peer-Learning. Educational Psychology, 25(6), 631–645.
https://doi.org/10.1080/01443410500345172
W i g g l e s w o r t h , G . , & S t o r c h , N . ( 2 0 1 2 ) . F e e d b a c k a n d w r i t i n g d e v e l o p me n t t h r o u g h c o l l a b o r a t i o n : A s o c i o -c u l t u r a l a p p r o a c h .
E n R . M . M a n c h ó n ( e d . ) , L 2 W r i t i n g D e v e l o p me n t : M u l t i p l e p e r s p e c t i v e s (p p . 6 9 -9 9 ). De Gr u y t e r Mo u t o n .

You might also like