You are on page 1of 23

5.

GAIA

GAITASUN DOKUMENTALA GARATZEKO


ZEREGIN GAKOAK

Ainhoa Ezeiza Ramos


Irakasgaia: Komunikazio Gaitasunaren Garapena I
Lehen Hezkuntzako Graduko 1. maila (UPV/EHU)

Ikas-unitate honetan, komunikazio prozesu


akademiko-zientifikoetan murgilduko gara.
Horretarako, iturri dokumentalen bilaketak eta
iragazketak landuko ditugu, hainbat testu idatziko
ditugu erreferentzia bibliografikoetan oinarriturik,
eta APA aipu eta erreferentzia arauetara
hurbilduko gara.

Horrekin batera, irratsaio bat prestatuko dugu,


hezkuntza-eremuko ikasle eta profesionalentzat.

GAITASUN EDO KONPETENTZIAK


G2 – Informazioa bilatzea
Internet kritikoki erabiltzea, komunikazio eta informazio-iturri tresna gisa.
Terminologia espezializatuko elementu nagusiak identifikatzea.
Iturri bibliografikoak erabiltzeko trebetasunak garatzea.
G3 – Idatzizko testuak: ulermena eta ekoizpena
Informazio-multzo konplexuak ordenatzeko eta antolatzeko trebetasuna.
Testu akademiko-zientifikoen analisi, sintesi eta ekoizpenerako oinarrizko estrategiak
aplikatzea.
Testu akademiko-zientifikoetako ezaugarriak eta konbentzioak erabiltzea.
Testu akademiko idatziak ekoizteko hainbat trebetasun aplikatzea.
G4 – Ahozko testuak: ulermena eta ekoizpena
Informazioa aurkezteko askotariko euskarriak erabiltzea.
Ahoz komunikatzeko gaitasun-maila ona erakustea.
Komunikazioa zorrotza, zuhurra eta argia izateko irizpideak eta baliabideak aplikatzea.
Edukiak
(a) Ulertzeko idaztea; informazioa bilatu, iragazi eta antolatzea; bibliografia
erreferentziatzeko moduak: testu-modalizatzaileak, aipuak eta APA arauak,
nahitako eta ezusteko plagioa.
(b) Idazteko ulertzea: laburpena, erreseina eta idatzizko debateak.
(c) Hitz egiteko irakurtzea, irakurtzeko hitz egitea: ahozko diskurtso
akademikoa eraikitzea.

Ikasgelarako proposamen didaktikoa


Eztabaida foroan, laburpen eta erreseinen laguntzaz.
Hezkuntza ikasle eta profesionalei zuzendutako podcast-irratsaioa.
K1 modulu lana prestatzea.

Ebaluazioa
Foro birtualeko laburpena eta erreseina: % 20
LABURPEN Podcasta: % 8

FITXA K1 (egokitutako tutoreak ezarritako kalifikazioa): % 20


(A) ULERTZEKO IDATZI:
Gaitasun dokumentala beste testu batzuk erabiliz
INFORMAZIOA BILATU, testu bat eratzeko behar diren jakintza, trebetasun
IRAGAZI ETA eta jarrera multzoa da.
ANTOLATZEA.

ERREFERENTZIATZEKO Askotariko estrategiak aktibatzea eskatzen du, bai


ERAK ahozkoak, bai idatzizkoak. Ikertzeak indukzio,
dedukzio, inferentzia, interpretazio, alderaketa,
NAHITAKO ETA analisi, sintesi eta eraikitze prozesuak aktibatzea
EZUSTEKO PLAGIOA eskatzen du.

Jarduera hauek guztiak konplexuak dira eta arreta eta ahalegin kognitiboa
eskatzen dute. Espero dugu unibertsitate komunitatean ohikoak diren ekoizpen
hauek zure interesa piztea, lana eskatzen badute ere!
La formación (…) tiene que ver con agitar dichas
visiones en el camino por irse abriendo a nuevos
modos de saber. Un agitar que no es violento pero
que aspira a propiciar movimientos en esos modos
de entender el saber y, en definitiva, en cada quien
como sujeto de saber

Ester Caparrós Martín &J. Eduardo Sierra Nieto (2019, 179. orr.)
Daniel Brailovsky-k (2008) planteatzen duen eran, estetika berezi bat
duen paisaia bat da, narratiba zehatz bat duena, eta zaila izaten da
unibertsitatera iritsi berriak diren ikasleentzat.

Ideien eta modu diskurtsiboen artean elkarreragin problematikoak


sortzen dira, eta horren bitartez, zubiak eraikitzen dira ezagutza
esatetik ezagutza eraldatzera pasatzeko (Bereiter & Scardamalia, 1987).
Hala ere, zubi hauek ez dira berez sortzen, landu egin behar dira.

Gainera, ikasleek erakutsi behar dute badakitela, eta zer dakiten


(Camps & Castelló, 2013), ondorioz, ez da nahikoa nork bere diskurtsoa
eraikitzearekin.
BILAKETETATIK HASIKO GARA
Bilaketa bibliografikoa egiteko prozesua ez da lineala. Hasieran
hurbildu egin behar dugu, eta konplexutzen joan.

Ondorengoa eskatzen du:


Testu zientifikoen ezaugarriak eta konbentzioak ezagutzea
Terminologia berezituaren elementu nagusiak
identifikatzea eta erabiltzea.
Internet kritikotasunez erabiltzea komunikazio eta
informazio iturri gisa.
Iturri bibliografikoak erabiltzeko trebetasunak garatzea.
BILAKETETATIK HASIKO GARA

Bost gako (Monereo & Fuentes, 2008):


Bilaketa eta arakatze estrategiak desberdintzea.
Aldagai psikologikoen garrantzia. Baikortasun handiegia.
Bilaketarako jarrera (pasiboa/aktibo intentzionala).
Bilaketaren erregulazioa eta autoerregulazioa.
Bilaketa jarduera estrategiko konplexu gisa ulertzea.
BILAKETETATIK HASIKO GARA

Iturri instituzionalak, bilatzaile espezializatuak eta datu-base


dokumentalak erabil daitezke. Unibertsitateko liburuzaina kontu
hauetan espezialista da, galdeiozu, laguntza eskainiko dizu.

Iturri instituzionalak ez dira beti baliozkoa. Adibidez, albiste


instituzionala edo prentsa-oharra erreferentziatu ordez,
txostenera jo behar da.

Bilatzaileak, espezializatuak direnean ere, sistema


automatikoak dira, horregatik emaitza okerrak eman ditzakete
edo oker erreferentziatuak. Arretaz ibili behar da.
TESTUA ERAIKITZEN

Prozesu delikatua da eta laguntza, berrikusketa, elkarren arteko


erregulazioa eta ikaskuntza prozesu luzea eskatzen du.

Idazketa irakurketa-prozesuarekin estuki lotua egoten da. Horrek


zaildu egiten du literalki mendekoa ez den testu bat eraikitzea.

Aipu eta erreferentzia konbentzioak derrigor bete beharrekoak


dira, plagioan ez erortzeko (ezustekoa edo utzikeriagatik).
Laburpena testu bat berreraikitzea da, eta
(b) IDAZTEKO erreferentzia-iturri bakarra erabiltzen denez,
ULERTU:
oinarrizko terminologia barneratzen laguntzen
LABURPENA, du eta diziplinako diskurtsora intuizioz
ERRESEINA ETA hurbiltzeko modu xume bat da, iturri gehiago
IDATZIZKO DEBATEAK
dituzten testuek baino zama kognitibo baxuagoa
baitu.

Irakasgai honetan, laburpena zeregin prozesual lagungarri eta arin gisa


landuko dugu; hala ere, laburpena ez da prozesu automatiko edo
inkontzientetzat hartu behar (Jorba, 2000).
LABURPENAK ETA ERRESEINAK
Laburtzeko, balio estrukturak handiena duten proposizioak hautatu
behar dira oroimenean, makroproposizioak, alegia (Van Dijk, 1989).

Ideia garrantzitsuen hautaketa eta ulermen prozesu errekurtsiboa


da, eta ezabatzeko gaitasuna (hautaketa), orokortzeko gaitasuna
(ulermena) eta eraikitzeko gaitasuna aktibatu eta garatu behar dira.

Prozesu horretan, laburpena egiten duen pertsonaren ezaugarriak


aintzat izan behar dira, zereginaren ezaugarriekin batera (Chou
Hare, 1992).
LABURPENAK ETA ERRESEINAK

Laburpena erreseinarekin osatzen bada, testu autonomoak


eraikitzeko bidea eraikitzen joan gaitezke.

Laburpena eta erreseinaren arteko alde nagusia da erreseinan


elementu interpretatiboak erabili behar direla, nolabaiteko
argumentazioa erakusteko.
EZTABAIDAK FORO BIRTUALETAN

Eztabaida birtualek komunikazio akademikoa malgutzen dute, eta


elementu afektiboak eta sozialak dituzten testuak eskaintzen
dituzte.

Testu hauek tentsio akademikoa erlaxatzen dute eta bestelako


partaidetza moduak errazten dituzte, baita aurrez aurreko
eskoletan parte hartzeko erreparoa edo errezeloa duten
pertsonen partaidetza ere.
EZTABAIDAK FORO BIRTUALETAN

Alderdi ilokutiboak, kritikoak edo digresiboak ahalbidetzen


dituzte, informazio metaketa sustatzen duten praktika pasiboen
ordez (Redder, 2008).

Elkarreraginean oinarritutako ikaskuntza eta eraikitze kolektiboa


indartzen dute (Brown & Duguid, 1996).
Ahozko aurkezpen akademikoen zailtasun nagusia
(c) HITZ EGITEKO da idatzizko lanari oso zuzenki lotua egoten dela.
IRAKURRI,
Ondorioz, zaila da ez izatea idatzizkoaren
IRAKURTZEKO HITZ
EGIN: errepikatze laburtu huts bat. Gaia ondo ezagutzen
ez dugunez, ezin gara gidoitik atera edo ez
AHOZKO DISKURTSO
dakigu ondo nola azaldu beste hitz batzuk
AKADEMIKOA
ERAIKITZEN erabiliz. Ondorioz, ahozko komunikazio gaitasuna
ez da egoki erakusten edo hedatzen.

Komunikazio gaitasuna garatzeko, komunikazio testuinguru errealak edo


simulatuak eskaini behar dira, hiztunek beren estrategia propioak aplikatzeko
eta komunikazio-erabakiak hartu ahal izateko.
Podcast-irratsaioa erabiltzea proposatzen dugu, testuinguru
soziokultural gisa.

Podcasta tresna malgua eta xumea da. Hala ere, ez du,


berez, marko komunikatibo bat eskaintzen.

Podcasta online irratsaio baten testuinguruan kokatuta,


ikasleak komunikabide alternatiboen kulturaren
testuinguruan kokatzen ditugu eta irratiari buruz hitz egiteko
aitzakia zabaltzen dugu: eguneroko bizitzan duen eragina,
bere historia eta duen ahalmena.
Informazioa entzumenaren bitartez soilik jasotzean,
trebetasun paralinguistikoak garatzea errazten du: soinuen
erritmo eta abiadura, ixiluneak, barrea, keinuek artikulazioan
duten eragina, eta irrati-lokuzioak dituen bestelako
alderdiak.

Eraikitze morfosintaktikoa ere egoera komunikatibora egokitu


behar da, ondorioz, idatzizko testu akademikoa eraldatu
behar da lokutatua izateko. Kontzientzia linguistikoa ere
sakontzen da horrela.
Norberaren ahotsa entzutea eta ezagutzea gako izan
daiteke hizkuntza minorizatuaren erabilera sustatzeko.

Musika txertatzea elementu motibatzailea izan daiteke.


Antsietate komunikatiboa murrizten du eta hiztun
komunitatearekin konektatzen laguntzen du (MacIntyre
et al., 2017).
ATAZA NAGUSIA
Iturri dokumentalak erabiltzea

ATAZAURREA PRESTAKUNTZA ATAZA EBALUAZIOA


Eli Pariser-en bideoa Hurbiltze bilaketak egin. Laburpen bat eta erreseina bat Elementu akademikoak.
ikusi: Beware online Hiru iturri hautatu, foroan partekatu foroan. Hizkuntz adierazpiderako
«filter bubbles» testuak idazteko. Egoki Berdinen arteko berrikusketa. elementuak.
(euskaraz azpititulatua) erreferentziatu. Irratsaioa K1 modulu lanaren lehen Hizkuntz zuzentasuna.
https://youtu.be/B8of prestatu eta zirriborroa zirriborroa baliatuz, hezkuntza Berdinen arteko
WFx525s ikaskideekin partekatu, irratsaioa egin. berrikusketa eta
Nola entrenatu nire koordinatzeko. feedback
google-a? pertsonalizatua.

BIBLIOGRAFIA LAGUNGARRIA
Carlino, P. (2008). Leer y escribir en la universidad, una nueva cultura. ¿Por qué es
necesaria la alfabetización académica?. En E. Narváez, & S. Cadena (comps.), Los desafíos de
la lectura y la escritura en la educación superior: caminos posibles (pp. 155-190). Universidad
Autónoma de Occidente. https://www.aacademica.org/paula.carlino/162

Castelló, M. (Coord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Graó.

Cen oz , J ., & Sa n tos , A. (2 01 7 ) . Komun i kaz i o-an ts ietat ea euskar a b igar r en h iz kuntz a
dutenen g a n . Fonte s Ling uae Va sc o num, 124, 3 69- 38 7. https:/ / doi .or g / 10. 35 46 2/flv 1 2 4 . 6

Roja s, D., Fe r n á n dez, P ., Ro d r í g uez , M. , & Gui llén, A . ( 2 018) . P lat af or m a d e entr enam iento
para detecta r F a k e N ews en lo s Recur sos Ed ucativ os c om o I nter net . E AIC, 8, 185- 193.
http://hdl.h a n dle. n et/ 10 4 8 1 / 5 32 95
Vázquez, G. (Ed.) (2001). El discurso académico oral: guía didáctica para la comprensión auditiva
y visual de clases magistrales. Edinumen.
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
B e r e i t e r , C . , & S c a r d a m a l i a , M . ( 1 9 8 7 ) . T h e P s y c h o l o g y o f W r i t t e n C o m p o s it io n . L a w re n c e E rl b a u m A s s o c ia t e s .
B r a i l o v s k y , D . ( 2 0 0 8 ) . E s t é t i c a , i d e n t i d a d y e n s e ñ a n z a d e l a e s c r i t u r a a c a d é m ic a . R e v is t a C ie n t íf ic a d e U C E S , 1 2 ( 2 ) , 2 6 - 3 6 .
B r o w n , J . S . , & D u g u i d , P . ( 1 9 9 6 ) . U n i v e r s i t i e s i n t h e d i g i t a l a g e . C h a n g e : T h e M a g a z in e o f H ig h e r L e a rn in g , 2 8 ( 4 ) , 1 1 - 1 9 .
https://doi.org/10.1080/00091383.1996.9937757
C a m p s , A . , & C a s t e l l ó , M . ( 2 0 1 3 ) . L a e s c r i t u r a a c a d é m i c a e n l a u n i v e r s i d a d . R E D U , R e v is t a d e D o c e n c ia U n iv e rs it a ria 1 1 ( 1 ) , 1 7 - 3 6 .
https://doi.org/10.4995/redu.2013.5590
C a p a r r ó s M a r t í n , E . , & S i e r r a N i e t o , J . E . ( 2 0 1 9 ) . E n c e n d e r e l d e s e o d e s a b e r. M o v il iz a r l a s v is io n e s e p is t e m o l ó g ic a s e n l a f o rm a c ió n
i n i c i a l d e m a e s t r a s y m a e s t r o s . R e v i s t a I n t e r u n i v e r s i t a r i a d e F o r m a c i ó n d e l P ro f e s o ra d o , 9 4 ( 3 3 . 3 ) , 1 7 5 - 1 9 4 .
https://doi.org/10.47553/rifop.v33i3
C h o u H a r e , V . ( 1 9 9 2 ) . E l r e s u m e n d e t e x t o s . E n J . I r w i n , & M . A . D o y l e ( c o m p . ) , C o n e x io n e s e n t re l a l e c t u ra y l a e s c rit u ra .
Aprendiendo de la investigación (123-148). Aique.
J o r b a , J . ( 2 0 0 0 ) . L a c o m u n i c a c i ó n y l a s h a b i l i d a d e s c o g n i t i v o l i n g ü í s t i c a s . E n J . J o rb a , I . G ó m e z , & A . P ra t s ( e d s . ) , H a b l a r y e s c rib ir
p a r a a p r e n d e r . U s o d e l a l e n g u a e n s i t u a c i ó n d e e n s e ñ a n z a - a p r e n d i z a j e d e s d e l a s á re a s c u rric u l a re s ( p p . 2 9 - 4 9 ) . U A B - I C E , S ín t e s is .
M a c I n t y r e , P . D . , B a k e r , S . C . , & S p a r l i n g , H . ( 2 0 1 7 ) . H e r i t a g e p a s s i o n s , h e rit a g e c o n v ic t io n s , a n d t h e ro o t e d L 2 s e l f : M u s ic a n d
G a e l i c l a n g u a g e l e a r n i n g i n C a p e B r e t o n , N o v a S c o t i a . T h e M o d e r n L a n g u a g e J o u rn a l , 1 0 1 ( 3 ) , 5 0 1 - 5 1 6 .
https://doi.org/10.1111/modl.12417
M o n e r e o , C . , & F u e n t e s , M . ( 2 0 0 8 ) . L a e n s e ñ a n z a y e l a p r e n d i z a j e d e e s t ra t e g ia s d e b ú s q u e d a y s e l e c c ió n d e l a in f o rm a c ió n e n
e n t o r n o s v i r t u a l e s . E n C . C o l l , & C . M o n e r e o ( e d s . ) , P s i c o l o g í a d e l a e d u c a c ió n v irt u a l ( p p . 3 8 6 - 4 0 8 ) . M o ra t a .
R e d d e r , A . ( 2 0 0 8 ) . F u n c t i o n a l P r a g m a t i c s . E n G . A n t o s , & E . V e n t o l a , H a n d b o o k o f I n t e rp e rs o n a l C o m m u n ic a t io n , H A L V o l . 2 ( p p .
133-178). Walter de Gruyter GmbH&Co.
v a n D i j k , T . A . ( 1 9 8 9 ) . L a c i e n c i a d e l t e x t o . U n e n f o q u e i n t e r d i s c i p l i n a r i o . P a id ó s C o m u n ic a c ió n .

You might also like