You are on page 1of 1

KONBEKZIO KORRONTEAK

Konbekzio korronteak Lur barneko gradiente geotermikoaren (tenperaturaren igoera Lur


barneko sakonerarekin) eraginez sortzen dira. Endosferako beroak (1), D geruza berotzen
du, ondorioz D geruzako materialen dentsitatea txikitzen da (bolumena handituz) eta
goranzko korronteak (2) sortzen dira (dentsitate desoreka berriro orekatzeko). Material
bero hauek (plastikoak) mesosfera eta astenosfera zeharkatzen dituzte, litosfera
zurrunera iritsi arte (3). Hemen, alboetara desbideratu (litosfera zurruna delako) eta
korronteak hoztu egiten dira (4). Ondorioz dentsitatea handitzen zaie (bolumena txikituz)
eta beheranzko korronteak (5) sortzen dira grabitate indarraren eraginez (dentsitate
desoreka berriro orekatzeko). Hauek berriz ere Astenosfera, Mesosfera zeharkatu eta D
geruzara iristen dira. Hemen, Endosferako beroarekin berriz ere berotu egiten dira
materialak eta korronteak berriro goranzko bidea hartzen du, zikloa behin eta berriz
errepikatuz.

2. bideoan Lur barnean sortzen diren konbekzio korronteen SIMULAZIO bat dago ikusgai.
Simulazio honetan kristalezko edukiontzi bat dago urez betea eta honen azpian kandela bat.
Kandelak Lur barneko nukleoa simulatzen du (bero iturria). Edukiontziak eta urak Lur barnea
simulatzen dute (D geruza, mesosfera eta astenosfera). Uretara tinta apur bat bota eta
kandela piztu ondoren ikusi ahal da edukiontzi azpian dagoen tinta berotzen denean
goranzko korronteak sortzen direla, tinta beroaren dentsitatea txikiagoa delako. Gainazalera
iristean, tinta hau hoztu egiten da eta beheranzko korronteak sortzen dira tinta hotzaren
dentsitatea handiagoa delako. Zikloa behin eta berriz errepikatzen da.

You might also like