You are on page 1of 3

Antzinako Bilbo

Oraindik ez zen ekaitza baretu. Gaua haserre zen. Haizeak ulu egiten zuen adarren artean.
Aris arratsalde osoa zeraman etxeko lanak egiten eta azterketetarako prestatzen. Bere lan
guztiak amaituak zituen azkenean. Pozik zegoen kaleko eguraldia oso txarra zelako, eta bere
lagunak etxean geldituko zirenez berak klaseko lan guztiak egiteko aprobetxatu zuen.
Dutxatu egin zen, ogitarteko bat afaldu eta oheratzea erabaki zuen.

Hurrengo goizean zorabiatuta esnatu zen, eguzkiak itsutzen zituen bere begiak. Pixka bat
zutitu zenean, oso berandu zela pentsatu zuen zuen eta mugikorra bilatzen hasi zen zer ordu
zen jakiteko, baina ez zuen mobila aurkitu. Une horretan konturatu zen ezagutzen ez zuen
leku batean zegoela, hura ez zen bere gela, ezta bere arropak ere. Bere etxea ere ez al zen!

- Egunon Aris- entzun zuen.

- Nor zara zu? eta, zergatik nago hemen?- erantzun zuen Arisek.

- Ikusten dut ez duzula ezer ikasi Historiako klasean... Tomasa naiz, seguruenik, zure
etorkizuneko euskara hitz egiten dakien pertsona bakarra- esan zuen ahotsak.

Aris harritu egin zen etorkizun hitza entzutean.

- Horrek esan nahi du iraganean nagoela? Nola gertatu da hau? Nola iritsi naiz honaino?
-galdetu zuen Arisek.

- Ikusten dudanez, ez zara ezertaz jabetzen. 1.590eko apirilaren 15ean gaude, kristau
egutegiaren arabera eta, jakina, Bilbon - esan zion Tomasak.

- Nola?, baina atzo 2021eko azaroaren 25a bazen... 2021!. Nola egin dut atzera 431 urte?
Pelikuletan atzera egiten duzu egun bat edo agian bi, baina ez 431 urte! - harritu zen Aris eta
ondo ireki zituen begiak.
- Atzo, Euskarako klasean esan zenuen erraza izango zela zurea ez den beste garai batean
bizitzea eta, hori entzunda, proban jartzea erabaki genuen. Lo egin arte itxaron dugu, eta
apur bat bidaiarazi zaitugu, edo, hobeto esanda, 431 urte.
Aris izututa zegoen, baina, hain lehiakorra zenez, 1.590. urteko Bilbo horretan bi egunez
bizitzeko erronka onartu zuen. Bilboko hiri horretan ez zeuden ez mugikorrik, ez telefonorik,
ez telebistarik. Bere ama pozik egongo litzatekela pentsatu zuen, ez zitzaiolako bat ere
gustatzen Aris mugikorrarekin ikustea denbora osoan.
Tomasak bizi zen etxea erakutsi zion. Sinplea zen, baina oso erosoa baita freskoa ere,
barruko patio bati esker. Biak hirian zehar paseatzera joatea erabaki zuten, eta Aris harritu
egin zen ezagutzen zuen hiria hain desberdina ikustean, errepide asfaltaturik gabe, eraikin
alturik gabe, zubi bakarrarekin, Guggenheim gabe….. Ez zegoen ia jenderik kalean, ez
turistarik, ez jenderik erosketak egiten Corte Ingelesean. Jakina, Corte Ingelesa ere ez
zegoen.
Tomasak alde zaharra bisitatzera eraman zuen, eta Aris zorabiatzen hasi zen usainak,
soinuak, aromak eta jende ugari zegoelako. Jendeak bultzatuta, Arisek Tomasa bistatik galdu
eta bakarrik geratu zen Bilboko alde zaharraren erdian. Noraezean zebilen, alde zaharrean
harresi bat zegoen, eta harekin topo egiten zuen handik irteten nahi zuen bakoitzean.
Larritzen hasi zen, ez zuen hizkuntza ulertzen, ikaratuta zegoen eta amari deitzea pentsatu
zuen. Mugikorra bilatu zuen etsi-etsian, baina ez zuen aurkitu. Tomasari deika hasi zen, baina
ezin izan zuen aurkitu.
Iluntzen ari zuen eta babesleku baten bila hasi zen. Gose zen eta nekatuta zegoen, baina ez
zuen jateko ezer lortu eta ez zuen atsedena hartzeko lekurik aurkitzen. Azkenean, hain
nekatuta zegoenez eta alde zaharreko kaleak hutsik geratu zirenez, kale kantoi batean lo
geratu zen. Hurrengo goizean, esnatu zenean, gosearekin jarraitzen zuen, eta oso
beldurtuta zegoen. Bere errealitatea onartu eta limosna eskatzen hasi zen jateko zerbait
lortu ahal izateko. Hizkuntza ulertzen ez zuenez, mututzat hartu zuen bere burua, eta
txanpon batzuk lortu zituen horrela.
Dirua lortu ondoren zerbait jatera joan zen. Ez zuen ezer gustokoa aurkitzen, dena
naskagarria zela iruditzen zitzaion baina gosez ez hiltzeko otarteko bat aukeratu zuen. Ez
zekien zer zeraman ogitarteko hori baina barruan okela moduko zerbait zegoela iruditu
zitzaionez hori hartzea erabaki zuen.
Gosea kenduta paseatzera joatea erabaki zuen, ea bidean Tomasa ikusten zuen. Bat-batean,
harresiko ate bat ikusi zuen eta harresiaren beste aldera joatea erabaki zuen. Hara joan eta
irtetera zihoanean bidetik sartzen zen jendeak itxura txarra zeukanez beldur eman zion
kanpora joatea. Hala ere, ziztu-bizian irten zen. Kanpoan ikusi zuena beldur gehiago eman
zion eta harresi barrura berriro ere sartzea erabaki zuen.
Berriro ikusi zuen bere burua bakarrik, baina orduan urrunean Tomasa ikusi zuen eta
berarengana korrikan joan zen.
- Tomasa, nire bizitzako gaurik txarrena izan da, hau nire garaian konponduko nukeen
telefono dei batekin eta kreditu txartel batekin. Ez da batere erraza teknologiarik gabe
bizitzea. Zalantzarik gabe, nire garaia historiako erosoena da - esan zion Arisek.
Tomasaren etxera iristean, Arisek bere gau txar guzti hori kontatu zion. Orduan Tomasa
armairu batera joan zen eta zerbait hartu zuen eskuan.
- Sentitzen dut gaizki pasatu baduzu baina beste garai batean bizitzea ez dela hain erraza
konturatu zarela uste dut.- esan zion Tomasak.
- Bai, arrazoia daukazu, ez da batere erraza- erantzun zion Arisek. Eta hau esan ondoren
Tomasak eskuan zeukan lepoko bat eman zion.
Ohera joan ziren eta Aris berehala lokartu zen. Esnatu zenean, bere gelan zegoela ikusi zuen.
Dena amets bat izan zen. Jantzi egin zen, eta, lepoa ukitzean, Tomasak aurreko gauean
oparitutako lepokoa aurkitu zuen. Amets bat izan ote zen, edo benetan iraganera joan ote
zen?

You might also like