You are on page 1of 7

19.

GAIA:
IDATZIZKO ADIERAZPENAREN
GARAPENA LEHEN HEZKUNTZAN
0.- SARRERA

1. IDATZIZKO ADIERAZPENAREN GARAPENA LHn

2.- IKASTEKO METODO ETA ESTRATEGIAK

3.- TESTU IDATZI DESBERDINEN OSAKETA

4.-INFORMAZIO- ETA KOMUNIKAZIO- TEKNOLOGIAK


ERABILTZEA.

5.- HEZKUNTZAN ESKU HARTZE ESTRATEGIAK

6.- ONDORIOAK

7.- BIBLIOGRAFIA

1
19.GAIA:
IDATZIZKO ADIERAZPENAREN GARAPENA LEHEN
HEZKUNTZAN

0.- SARRERA

Idazketa ikasketa prozesuan azkeneko lantzen den trebetasuna da. Hasieran egoera
naturaletan praktikan jartzen ez den trebetasuna, nahiz eta trataera bateratu bat posible
egiten duen.

Trebetasun honen garapenak mezuen egituratze, zuzentze eta zehaztasun gehiago


suposatuko du. Edozein hizkuntzaren ikasketa prozesuan (Ama hizkuntza, atzerritarra
…) idazketa prozesua irakurketa prozesuarekin bat etorriko da.

Hezkuntza jarduera koordinatu baten bitartez bi teknika hauen menperatzea


ematen ahaleginduko da; produkzio hurbiletan interes guneak jarriz eta ikasleentzat
motibagarri eta esanguratsuak izateko.

1.- IDATZIZKO ADIERAZPENAREN GARAPENA LHn

Idatzizko lengoaia eskola eremua arrakasta baldintzatuko duen beharrizan da.


Hain zuzen ere edukien ulermen eta adierazpenerako giltza baita. Beharrezkoa da
eskolan ondo irakurtzen eta idazten jakitea.

Idazketaren kontzeptua: Komunikazioa hobetzeko balio duen adierazpen modu


eta zeinu eta kodigoen bidezko adierazpen bezala uler genezake. Idazketan oinarritutako
komunikazioak gutxienez 2 pertsonen arteko harreman bi norabidezkoa suposatzen du.

Prozesu global honetan bi prozesu osagarri azter daitezke banaturik:


adierazpena eta ulermena. Lehenengoa idazketarekin loturik eta bigarrena
irakurketarekin.

Teoria estrukturaletan oinarrituz idazketa adierazpenaren ondorioa den


manifestazioa dela onartu da. Hain zuzen ere, aldez aurretik ahoz idatzitakoa grafikoki
adieraztearen pausua baita. Ondorioz, prozesu honek ezaugarri bereziak dituenez irakas
ikasteko teknika berezien beharra izango du.

LOMASen arabera, irakurtzea eta idaztea ohiko jarduerak dira eskoletan. Baina
ez da ahaztu behar idazketak beste arlo curricularrean ikasketa prozesuan duen
garrantzia dela eta, prozesu honen irakaskuntzari bere arreta eman behar zaiola.
Idatziz adierazten, ikasleak beraien pentsamendua bideratzen ikasten dute,
eraikitako ezagutzak munduari adieraztearekin batera. Eskolak arreta berezia jarri
beharko dio idatzizko testuen aniztasunari.

Idatzizko hizkuntzaren ezaugarriak:

3
- Bat bateko feed-back falta.
- Osagai paralinguistiko falta.
- Egoera testuinguruaren falta (hitzen esanahia ulertzeko zailtasuna suposatu
dezake)
- Idatzizko adierazpenaren unitate naturala: parrafoa.

BENITEZ 2008 idatzizko lengoaiaren ezaugarriak:


- Ahozko hizkuntzaren erabilpen, praktika eta maiztasun gutxiago.
- Egonkorra.
- Hartzaile kopuru mugagabea.
- Ez du bat bateko zuzenketarik ahalbidetzen.
- Igorle eta hartzailearen arteko harreman ez zuzena.
- Elementu linguistiko eta paralinguistikoak.
- Aldez aurretik planifikatzea eta antolaketa suposatzen du.
- Gramatika eta egitura antolaketa.
- Egoera testuinguru eza.

2.- IKASTEKO METODO ESTA ESTRATEGIAK

VIGOTSKY ezagutzak ez dira batetik bestera pasatzen diren zerbait, giza interakzioetan
bideratzen diren operazioen bidez eta trebetasun kognitiboekin eraikitzen dira. VYGOTSKY-k
azpimarratu egiten du pertsonen garapen intelektuala barneratuta dauden testuinguru sozialetik
bana ezina dela.

(IDATZ IRAKURKETAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK ikus 15.gaia)

Idazketaren irakaskuntzaren oinarrizko irizpideak:


 Gradualtasun printzipioa: aurre idazketatik helduen grafiararte.
 Aldiberekotasun printzipioa: idatz-irakurketaren arteko erlazio tekniko apurtezina da.
 Heldutasun printzipioa: idazketaren irakas-ikasketak honako heldutasun maila heltzean
lantzea komeni da:
 Irakurtzeko modukoa “legible”; ez da hitz motarik inposatu behar baina gomendagarria
da lotutako hitz kurtsibarekin hastea.
- Ahozko hizkuntzaren garapena nahikoa denean.
- Pertzepzioaren garapena egokia denean.
- Oreka emozionala=afektibitatea.
- Funtzio sinbolikoaren garapena.
 Egokitzearen printzipioa: ikasle bakoitzaren erritmo eta beharrizanetara egokitzea.
Beharrezkoa bada zailtasunen diagnostiko bat egin beharra dago. Honi aurre egiteko
eskuhartzea planifikatuz.
Ikasleen autonomiaren arabera 3 fase desberdintzen dira:
1.- Praktika kontrolatua: ikasleak material linguistiko minimo bat du esku artean.
2.- Produkzio zuzendua: irakasleak gidatutako eta baldintzekin eskatutako produkzioa.
3.- Produkzio askea: ikaslea gai bati buruz idazten ari denean irakaslearen laguntza
minimoarekin.

2.2.- Idatzizko adierazpena LHko curriculumean

HEZIBERRI 2020

4
Jakina denez, idatz irakurketaren ikasketa 1engo mailaren lehen hiruhilabetean
hasten da eta ikaslearen bizitzan garrantzi handikoa izango da.

Prozesu hau marko komunikatiboaren barruan sartua dago eta maila guztietan
testuinguraturik jorratu beharra dago. Ulermen eta adierazpenaren artean dagoen lotura
ahaztu gabe eta kontuan izanik bi hauek irakas-ikas prozesu guztien ardatz bihurtu
direla.

Idatz irakurketa metodoa bide bat izango da beti, bere eraginkortasuna ez da


soilik honetan oinarrituko. Jarduera interesgarriak izateko ahalegina egingo da, baien
sormena estimulatuta, etorkizun batean ikaslearen sentsibilitate estetikoa eta
gogoetarako gaitasuna garatuko du. LHn zehar garatuko den prozesua da.

Hirugarren eta Laugarren mailako ikasleek erraztasunez irakurtzen dute, zenbait


zuzenketa egin behar zaizkie (silabeoa, intonazioa, hitzen arteko saltoak … ) Horregatik
testu tipologi desberdinetako testuen ulermena lantzea proposatzen da; hortik abiatuta
hauen idazketarako trebetasunak garatuz. Idatzizko testuei dagokionean gomendatzen
da: curriculumeko beste arloen ezagutzak edo norbere bizipenak adierazten dituzten
narrazio eta deskribapenak lantzea.

Beti ahaztu gabe idazteko gaitasuna, irakur zaletasunarekin batera landu beharra
dagoela.

2.3.- Idazketaren garapen eta ikasketa etapak:

Idazketaren garapenean bi fase bereizten dira:


← Ikasketa mekanikoa.
← Ikasleak idazketa komunikazio bide moduan ulertzen duenean.

2.4.- Grafomotrizitatearen garapenerako jarduerak:

 Aldez aurretik, esku eta atzamarren trebetasunen garapena eta esku ikusmen
koordinazioa landu beharra dago. Hauek batez ere HHn lantzen dira.

 Trazoen lanketa, gainazal desberdinen gainean, material desberdinekin, trazo


mota desberdinak… hauengan indar egin beharra dago grafomotrizitatearen
berheziketa egiten denean.

2.5.- Idatzizko adierazpenerako estrategiak:

Proposamen moduan bi motatako estrategiak:


 Psikomotrizitate estrategiak: arkatza ondo hartu, esku-besoa paperaren gainean
ondo jarri, gorputza ondo kokatu, besoa ondo mugitu, azpimarratzen ikasi.
 Estrategi kognitiboak: Egoeraren arabera testua planifikatzen ikasi beharra dago.

HAYES eta FLOWERek honako hauek proposatzen dituzte:

 Prestaketa estrategiak: aldez aurreko ezagutzekin erlazionatzea.


 Antolaketa estrategiak: informazioa taldekatzea, egitura bat ematea, hautatutako
osagaiak modu koherentean erlazionatzea.

5
 Ulermenaren kontrol estrategiak: planifikazio+ erregulazio+ ebaluazioa.
 Planifikazio estrategiak: idatzizko testuaren helburua zehaztea, aldez aurreko
informazioa ezartzea, hurrengo pausuak antolatzea, egutegi bat ezartzea,
jarduera burutzeko behar den denbora aurreikusi…
 Erregulazio, zuzentze eta gain-ikuste estrategiak.
 Ebaluazio estrategiak (lortutako emaitzen kalitatea baloratzea)

2.6.- Idatzizko produkziorako prozesuak

PLANIFIKAZIOA + TEXTUALIZAZIOA + ERREBIZIOA

Ez dira norabide bakarrean garatu daitezkeen etapa jarraiak. Malgutasunez aldez


aurretik burututako fase batean egindakoa moldatu eta berrikusi daiteke.

Irakurketa eta idazketa prozesu osagarri moduan ezin ditugu ahaztu. Ikuspegi
komunikatibo eta prozesual baten barruan, CASSANY 2001 honako sekuentzi
didaktikoa proposatzen du:
 Testuaren ulermena.
 Testuaren interpretazioa: erreflexio linguistikorako jarduerak eta eredu
desberdinen arteko konparaketa.
Testuaren produkzio gidatua: 3 faseetan oinarrituta: PLANIFIKAZIOA +
TEXTUALIZAZIOA + ERREBIZIOA
3.- TESTU IDATZI DESBERDINEN OSAKETA

Irakaslearen funtzioa ikasleei idatzizko produkzioak egiteko estrategiak


eskaintzea izango da. Jarduera aurretik, ikaslearen aurre ezagutzak prestatu eta
eguneratu beharko dituzte. Idazketa prozesuan zehar produkzioa gidatzen eta
berrikusten joango da.

3.1.- Testu motak

 Zerrendak: egoera komunikatibo desberdinetan gauzak gogoratzeko, etiketatzeko eta


sailkatzeko erabiliak. Erabil daitezke: erosketa zerrendak, zinema edo garraio zerrendak.
Jarduera zehatz moduan gelako zerrenda bat, agenda pertsonala…sortzea proposa
genezake.
 Testu informatiboak: Gai orokorrei buruzko informazioa emateko asmoa dute.
Erabilgarriak: egunerokoak, aldizkariak, dibulgazioa liburuak… Jarduera zehatz
moduan: albisteak idaztea, iragarkiak sortzea…
 Testu literarioak: Irakurlearengan sentimenduak, entretenimendu edo gozamena
sortzeko asmoa duten testuak dira. Ipuinak, narrazioak, legendak, poesia… Jarduera
zehatz moduan: ipuin ezagunak berridaztea, istorio orijinalak sortzea, poemak…
 Azalpenezko testuak: Ezagutza berriak erakustea da bere asmoa. Testu liburuak,
kontsultarako liburuak, biografiak, informeak… Jarduera zehatz moduan: objektuen
definizioak idaztea, gelako hiztegia sortzea…
 Testu instruktiboak: irakurlearengan jarrera edo pausu batzuk zehaztea du asmoa.
Sukaldeko errezetak, arautegiak, arauak… Jarduera zehatz moduan: sukaldeko
errezetak idaztea, jolasen arauak….

3.2.- Testuaren elementuak

6
Testuaren elementu oinarrizkoak enuntziatua eta paragrafoa direla esan
bagenezake ere, beste unitate desberdinak ere badaude: kapitulua, eszena, laukia …

Paragrafoak testu baten barruan funtzio desberdinak burutu ditzake: sarrera,


garapena, ondorioa.

Paragrafoen edukia bi modutara antolatu daiteke: Nukleoa ( ideia nagusia) eta


elementu marjinalak (osagarriak).

3.3.- LHn lantzen diren testuak

1. Deskribapena
2. Gutuna
3. Gonbidapena
4. Jarraibideak
5. Narrazioa

4.- INFORMAZIO eta KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ERABILTZEA

Informaziorako tratamendu eta lortzeko tresna ezinbestekoak bihurtu dira teknologia


berriak. Adibide moduan: arbela digitalak, blogak, podcast, web orriak, wikiak…

Ordenagailuen erabilpenak ikasleen sentsibilizazioan lagun dezake idatzizko


munduarengan, aldi berean ezagutza eduki bat izanik.

Atal honek gero eta garrantzi gehiago hartzen du, ikasleek whatssApp eta SMSen
erabilpearekin, idzaketa lexiko-semantikoan pairatzen ari diren zailtasunak kontuan izanik.

Eskolatik IKTen erabilpena sustatzearekin batera oinarrizko elementuen erabilpen


zuzena egitean indar egin beharko luke.

 Testu prozesadoreak: lokalak edo sarean.


 Online hiztegiak.
 JClic: 1 eta 2 mailan oso erabilgarriak eta errazak.
 Korreo elektronikoa: ePails programen garapena.
 CD-ROM
 Horma birtualak: baliabide kooperatiboak adib. Padlet eta Linoit.
 Sormen proiektuak: Pixton (komikiak), Storyboard (ipuinak) eta Madmagz
(aldizkari digitalak).

5.- HEZKUNTZAN ESKU HARTZE ESTRATEGIAK

-Ikasketa esanguratsua lortzeko metodologiak hautatu.


- Hizkuntzaren jabekuntza maila desberdinak kontuan izan.
- IKTen erabilpen egokia.
- Idazketarekiko motibazioa.
- Aniztasunari arreta.
- Idatzizko adierazpenerako espazio eta denborak.
- Arlo guztietan presente egonik.

7
- Ikuspegi komunikatiboa eta erabilera sozialeko testuen hautaketa.
- Testu idatziak jasotzen dituzten sekuentzi didaktikoak sortuz.

6.- ONDORIOAK

Idatz irakurketa irakasteko erabilitako estrategiak bezain garrantzitsuak dira lortutako


emaitzen eta prozesuaren inguruan egiten den ebaluaketa.

Idazketa baloratzean aniztasunari arreta jartzea komeni da. Idatzizko kodigoaren


jabekuntza behatu beharra dago. Norbere testuak produzitzeko gaitasuna, bere mailara
egokiak. Beti ere produkzioak gai hurbiletan, motibatzaileak eta esanguratsuak izan behar
direla.
Ebaluatzeko orduan, produkzioaren garapena, planifikazioa, koherentzia eta ortografi-
gramatika zuzentasun kontuan hartuko da.
Irizpide hauek beti aldez aurretik zehaztuz eta landuak izan behar dira.

8.- BIBLIOGRAFIA

BUSQUETS, Francesc: Clic 2.0, un entorno para el desarrollo de actividades


educativas multimedia. 1995.
LOMAS, Carlos: "El aprendizaje de la comunicación en las aulas", en Lomas, Carlos
(comp.): El aprendizaje de la comunicación en las aulas. Paidós, Barcelona, 2004.

You might also like