You are on page 1of 6

DESKOLONIZAZIOA

INDIA-PAKISTAN

India zen Erresuma Batuaren kolonia garrantzitsuena. Indiaren Independentzia izan zen
deskolonizazio-prozesuaren lehenbiziko mugarri garrantzitsuena. Gatazka gutxiko eredu
bat izan zen, kolonien eta metropoliaren artean negoziatua. Hortaz gain, Commonwealth
ezarri zuten→ kolonien eta metropoliaren arteko lankidetza ekonomikoa sustatzen zuen
erakunde horrek.

Bigarren Mundu Gerran garatu zen deskolonizazio-prozesua. Britaniarrak eta alderdi


independentistak (Kongresuko Alderdia, Nehru eta Gandhi buru) eta Liga Musulmanak (Ali
Jinnah buru zutela) hitzarmenak egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Gerraren ostean, Londres konturatu zen ezin ziola eutsi koloniari. Gandhi (indiar liderrak)
erresistentzia pasiboaren politikaren alde egin zuen. Politika horren futsa zen biztanleek
agintari kolonial britaniarrari uko egingo ziotela indarkeria erabili gabe. Gobernu
britaniarrak erabaki zuen independentzia ematea zela irtenbide onena.

Mounbatten planaren jarraibideei jarraitu zien deskolonizazio-prozesuak. Plan honen


helburua India bi estatutan banatzea zen, herritarren erlijio-sinesmenen arabera. Estatuak
hurrengoak ziren:
- Indiako Batasuna→ herritar hinduak bildu zituena
- Pakistan→ herritar musulmanak bildu zituen
1947ko abuztuan Indiak eta Pakistanek independentzia eskuratu zuten. Mesfidantza- eta
liskar-giroan sortu ziren bi herrialdeak.
Pakistan bi lurraldetan banatu zen: mendebaldea eta Indiako ekialdea. 1971n, gatazka
armatu bat gertatu zen bi herrialdeen artean. Ekialdeko lurraldeak independentzia lortu
zuen, eta estatu berri bat sortu zen: Bangladesh.

Pakistanen eta Indiaren arteko liskarrak gaur egunera arte iraun du. Kaxmir eskualdean
gertatu zen liskarrik handiena, eta hori dela eta, hiru gerra eta muga-borroka ugari
gertatu dira.

Britania Handiak Asian zituen gainerako lurraldeek ere independentzia lortu zuten; Zeilan,
Birmaniak eta Malaysiak esaterako.
INDOTXINA

Indotxina Frantsesean, Vietnamen Independetziaren Aldeko Ligak bere kabuz aldarrikatu


zuen independentzia. Mugimendu hori komunistek kontrolatzen zuten. Frantziak ez zuen
independentzia onartu.

Gatazkak zortzi urte iraun zituen, armada frantsesak behin betiko porrot egin zuen arte
DIEN BIEN PHUn. Ondoren, Frantziak Indotxinako bere kolonien independentzia onartu
zuen, Genevako Konferentzian.

Vietnamgo lurraldea bitan banatu zen: Ipar Vietnam (komunista) eta Hego Vietnam
(kapitalista). Bi erregimenak elkarren aurka borrokatu zuten militarki, 1975era arte. Ipar
Vietnamek garaipena lortu zuenean, bi herrialdeak batu eta Vietnamgo Errepublika
Sozialista sortu zen.

INDONESIA

Indonesia nederlandarren kolonia bat izan zen. II.W.W. ren ostean, independentzia
aldarrikatu zuen, baina Herbehereek ez zuten independentzia onartu, eta nagusitasun
kolonialari indarrez eustea erabaki zuten. 1947ko gerran herbehereek zailtasun millitarra,
arazo ekonomikoak eta armada eskasa eduki zituzten, beraz, gobernuak bere politika
koloniala birplanteatu eta Indonesiari Independentzia onartu zion, 1949an.

ARABE ETA ISRAELDARREN ARTEKO GATAZKAK

Gatazkaren jatorria→ XIX.mendearen amaierakoa da, Europan mugimendu sionista sortu


zenean. Mugimendu hau Juduak Palestinara joatea eta bertan estatu judutarra sortzea
(Israel) zen. Bigarren Mundu Gerran Alemanian holokaustoa ezarri zen, bertan 6 milioi
pertsona hil ziren eta bizirik jarraitu zutenak, Palestinara joan ziren judu asko (exodoa).

Liskar asko egon ziren biztanle berri asko kokatzeko garaian. Beraz, lurraldea arabiarren
eta juduen artean zatitzea proposatu zuen Erresuma Batuak, baina bai israeldarrek bai
palestinarrek ez zuten neurri hori onartu.

NBEra eraman zuten auzia. NBEren plana lurra banatzea eta bi estatu sortzea zen: Estatu
Judua (Israel-Tel Aviv) eta Estatu arabea (Palestina); Al-Qods hiri sakratua nazioartekoa
izango zen, hau da, ez zen inorena izango. Juduek plana onartu zuten; arabiarrak ez
zeuden neurri hauekin.

Gerrak:
1. Gerra→ Lehen gerran israeldarrek lortu zuten garaipena eta eremua zabaldu
zuten. Aldi berean, errefuxiatu palestinar asko egon ziren; Israelek okupatutako
lurrak abandonatu behar izan zituzten palestinarrek, eta Libanon, Sirian eta
Jordanian errefuxiatu ziren.
2. Gerra→ Gerra piztu zen berriro, Nasser presidenteak Suez kanala nazionalizatu
zuelako.
3. Gerra→ 1967an Sei Eguneko Gerra hasi zen Egiptok Aqabako golkoa blokeatu
zuelako.
4. Gerra→ Yom Kippur gerra.

1978an Egiptok eta Israelek Camp David ituna sinatu zuten eta haien arteko harremana
normalizatu egin zen. Israelek Egiptori Sinai bueltatu behar izan zion.

MAGREBEKO ESKUALDEKO DESKOLONIZAZIOA

ALJERIA

Aljeria kolonia frantses bat izan zen. 1947an, Frantziako Gobernuak autonomia-estatua
eman zion Aljeriari, baina estatu horrek ez zituen ase nazionalistak, eta haien eskaerak
indartu egin ziren, Frantziak porrot egin zuenean Indotxinan. Aljeriako biztanle
musulmanak Nazio Askapenerako Frontea (FLN) sortu zuten. Urte hartan gatazka armatu
bat hasi zen Frantziako indarren eta FLNren artean.

Gerrak krisi politiko bat eragin zuen. Krisi politiko horren ondorioz, De Gaulle jenerala
boterera itzuli zen. Gobernu berria 1961ean hasi zen elkarrizketak izaten FLNrekin.
Elkarrizketa horien harira, Frantziak independentzia eman zion 1962an. Kolono frantsesak
horren aurka zeuden; bortizki erantzun eta talde terrorista bat sortu zuten: OAS
(Organisation de l’Armée Secrète). Talde horren helburua dekolonizazio prozesua
gelditzea zen, baina ez zuten lortu.

Aljeriako Gobernu berriak alderdi bakarreko erregimen sozialista ezarri zuenean, berehala
sortu zen gatazka armatua. Gatazka hori 1963an amaitu zen, Ben Bella Gobernuan sartu
zenean. Gobernu hori berehala bilakatu zen diktadura bat.

MAROKO

Maroko Espainiaren eta Frantziaren artean banatutako protektoratu bat izan zen
(Espainiak Rif eskualdea kontrolatzen zuen). Frantziaren kontrolpeko lurraldean sultanaren
bidez agintzen zuen Frantziak. Frantziaren presentzia eskasa zen Aljeriakoarekin
konparatuta (inbertsio ekonomiko oso gutxi zeudelako), horregatik, deskolonizazio
prozesuan ez zen gatazkarik egon.
50eko urteen hasieran, zenbait mugimendu inependentista sortu ziren. Handik gutxira,
talde armatu bilakatu ziren talde horiek. Mugimendu horiek matxinada sustatu zuten.
Egoera horren aurrean , tokiko agintariekin hasi zen negoziatzen Frantzia. Hitzarmenak
1956an egin ziren→ urte hartan Marokoren independentzia onartu eta Mohamed V.a
izendatu zuten errege.
SAHARA

Mendebaldeko Sahara 1975 arte egon zen Espainiari lotua. 1973tik aurrera mugimendu
independentista bat sortzen hasi zen, Frente Polisarioa sortu zenean (gerrilen bidez,
espainarren aurka borrokatu zen fronte hori)
Sahararen deskolonizazioaren auzia NBEra iritsi zen. NBEk independentziari buruzko
erreferendum bat programatu zuen baina erreferendum hori ez zen inoiz egin. Franco
gaixo eta Espainia oso ahul zegoenean, Maroko egoera hontaz baliatu zen; Marokoko
Gobernuak Martxa Berdea antolatu zuen→ 350.000 marokoarrek egindako ibilaldi bat izan
zen Sahara Espainiarra okupatzeko.
Une horretan bi egoera zeuden: atzera egitea edo m¡borroka militar bat piztea. Espainiak
ezin zuen gerra kolonial bat egin, hortaz, atzera egitea eta Marokori eta Mauritaniari
lurraldea uztea erabaki zuen. Harrezkero, Fronte Polisarioak, Aljeriaren laguntzarekin,
bere aldarrikapen independistari eutsi dio.

AFRIKA BELTZAREN DESKOLONIZAZIOA

KONGO
Kongo belgikako kolonia handiena zen. Lurralde horretan, meatzaritza-aberastasun
handiak eta etnia asko zeuden. Kongon bi alderdi zeuden: ezkertiarra (SESB, Patrice
Lubumba aginari gisa) eta eskuindarra (USA).
1961ean Independentzia Gerra bat hasi zen (KATANGA). Ondorioz, diktadura militarra
ezarri zen. Txirotasunak, populazio hazkundeak eta menpekotasun ekonomikoak hainbat
gerra eragin izan ditu Kongon.
Nahiz eta Kongok indepenedentzia lortu Europa eta USAko konpainiek hango ekonomia
kontrolatzen jarraitu zuten.

PORTUGALEKO KOLONIAK
50eko urteetan, mugimendu nazionalistak sortu ziren Cabo Verde, Mozambike, Angola eta
Guinea Bissau-en. Honen ondorioz, 1961etik aurrera, gerrila bat gertatu zen kolonietan.
1974ra arte iraun zuen gatazkak; kostu ekonomiko handia izan zuen eta pertsona asko hil
ziren.
1974an, Estatu Kolpea ezarri zenean, Krabelinen Matxinadak boteretik kendu zuen
diktadura portugesa. Urte hartatik aurrera, berehala hasi ziren deskolonizazio-prozesuak
kolonietan. Cabo-Verdek, Mozanbikek eta Angolak 1975ean lortu zuten independentzia.

HEGO-AFRIKA
JUGOSLAVIAKO OHIKO GERRA (1991-?)

Jugoslaviako estatua 1918an sortu zen, Lehen Mundu Gerraren ondoren. Kultura
desberdineko herri eslaviarrak biltzen zituen (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak,
bosniarrak, albaniarrak, etab.); zenbait erlijiotakoak (katolikoak, ortodoxoak eta
musulmanak)

Bigarren Mundu Gerran, herrialdearen batasuna apurtu egin zen. gerra ondoren,
autonomia-maila handiko sei errepublikaz osatutako estatu federal bat sortu zen.
Helburua zen Eslovenia, Kroazia, Serbia, Bosnia eta Albania estatu bakar batean
integratzea.

1980ko hamarkadan, Jugoslaviako estatuaren bi oinarriak desagertu egin ziren. Tito hil zen
eta bloke bloke komunistaren krisiak indar politiko nazionalistak sortzea ekarri zuen.
Serbiak elkartuta jarraitzea nahi zuen Jugoslavia. 1989an, Milosevic izendatu zuten
Serbiako presidente. Politikari horrek jarrera ultranazionalista hartu zuen eta babes
handia lortu zuen herritarrengandik.

KROAZIA ETA BOSNIA-HERZEGOVINAKO GERRAK

Borrokak Eslovenian hasi ziren; gutxi iraun zuten eta herrialde hori banatzea onartu zen
1991ko ekainean. Bosnia-Herzegovinak 1992an aldarrikatu zuen independentzia. Hango
egoera oso konplexua zen. Bosnian musulmanak, kroaziarrak eta serbiarrak bizi ziren.
Musulmanak eta kroaziarrak independentziaren alde zeuden, baina serbiarrak ez.
Serbiarrak (Serbiaren armadaren laguntzaz) gerrari ekin zioten, Bosniako lurraldearen zati
bat bereizteko eta Serbia Handia osatzeko.

Bosnia-Herzegovinako gerra izan zen gatazkarik krudelena. NATOren esku-hartzea


beharrezkoa izan zen borrokak geldiarazteko.

KOSOVOKO GERRA

Kosovoko gatazkan kosovarrak eta serbiarrak aritu ziren elkarren kontra. Borroka
eragozteko, NATOk zuzenean hartu zuen esku. 1999ko martxoan eta apirilean, aliantzako
hegazkinek Serbia bonbardatu zuten. Azkenean, Milosevic-ek amore eman zuen, eta
NATOk nazioarteko administraziopean jarri zuen Kosovo.

Gerra horren ondorioz, Jugoslavia zazpi estatutan zatitu zen: Eslovenia, Kroazia,
Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro, Mazedonia eta Kosovo (herrialde askok ez dute
Kosovo herrialde bezala onartzen).
SESB OHIKO GERRA: SESB DESAGERTU ONDOREN

SESBen hausturaren ondorioz, hainbat gatazka piztu ziren Kaukason. Eremu horretako
konplexutasun etniko, erlijioso eta etnikoa oso handia da. Eskualde hori errusiak
konkistatu zuen XIX. mendean, eta, handik aurrera, garrantzi estrategiko handiak izan
ditu: herrialde islamiarrekin mugakidea delako eta petrolioa eta gsa duten eremu
garrantzitsua batzuetatik gertu dagoelako.

Errusiaren politikak hiru helburu izan ditu eremu horretan: eskualdeko gobernuen gaineko
eragina bematzea, beste potentzia batzuen eragina areagotzen ez uztea eta Kaukasoko
errepubliketan bizi diren errusiarren lekualdatzeak eragoztea.

Lehen gatazka Karabakh Garaia eskualdean gertatu zen 1988an, armeniarren eta
azerbaijandarren artean. Hurrengo urtean, Georgiako eskualde batzuek estatuaren kontra
egin zuten. baina gatazkarik larriena Txetxenian gertatu zen.

ISLAMISMO MILITANTEA/YIHADISMOA→ Ideologia politiko bat da erlijioa oinarri duena.


Antimendebalde eta antikomunista da.

APARTHEID→ Hegoafrikako Errepublikan eta Hegoafrikako beste estatu batzuetan garatu


zen sistema politiko eta soziala, arraza edo etnia arrazoiengatik populazioaren bereizketa
edo bereizketan eta populazio beltzaren tratamendu diskriminatzailean oinarrituta
zegoena.

NEOKOLONIALISMOA→ Kolonialismo sistema bat da non metropoliak herrialde


azpigaratuak menderatzen saiatzen diren politikoki eta ekonomikoki. Hiru mekanismoren
bidez jartzen da agerian neokolonialismoa:
- Finantza-mendetasuna→ Herrialde garatuek interesa izaten dute herrialde
azpigaratuei maileguak emateko.
- Teknologia-mendetasuna→ Hegoaldeko herrialdeen atzerapen teknologikoa dela
eta, Iparraldeko herrialdeei erosi behar izan dizkiete behar izan dituzten
teknologiak.
- Merkataritza-mendetasuna→ Herrialde azpigaratu gehienek merkataritza-defizit
kronikoa dute. izan ere, lehengaiak oso prezio txikietan saltzen dituzte eta prezio
altuagoetan erosten dituzte ; horregatik balantza ekonomikoa beti negatiboa da.

You might also like