You are on page 1of 2

ESALDIEN ORDENA- GALDEGAIA

Galdegaia perpausaren barruan nabarmendu nahi den elementua da, berak biltzen baitu informazio
nagusia. Perpauseko edozein elementu izan daiteke galdegaia (izena, adjetiboa, adberbioa, aditza...).

Galdegaia aditza ez denean


Nabarmendu nahi den esaldiko atala aditzaren aurrean jartzen da:
Aitak haurrari sagarra eman dio (Zer?) 
Sagarra haurrari aitak eman dio (Nork?) 
Aitak sagarra haurrari eman dio (Nori?) 

Horrexegatik hain zuzen...


● Galderetan galdetzailea aditzaren aurre-aurrean jartzen da beti, bera baita galdegaia.

ARIKETA: ERANTZUN GALDEREI

1. Nor da neska hura? (Miren)

2. Nor da Miren? (neska hura)

3. Non bizi da Karmeleren ahizpa? (Gasteiz)

4. Nor bizi da Gasteizen? (Karmeleren ahizpa)

5. Zer dauka Edortak poltsikoan (6 euro)

6. Nork dauzka sei euro poltsikoan? (Edorta)

7. Non dauka Edortak 6 euro? (poltsiko)

8. Non dago Xabier? (komun)

9. Nor dago komunean?

10. Zertan ari da Koldo? (ikasi)

11. Nor ari da ikasten? (Koldo)

12. Nongoak dira Jon eta Karmele? (Paris)

13. Nortzuk dira Pariskoak? (Jon eta Karmele)

14. Nondik dator autobus zuri hori? (Cáceres)

15. Norentzat da gutun hori? (Inés)

16. Zer behar du Alainek hobeto ikusteko? (betaurreko)

17. Zertarako behar ditu Jonek betaurrekoak? (hobeto ikusi)

18. Nork behar ditu betaurrekoak hobeto ikusteko? (Alaine)

19. Nora doa Kepa Amaiarekin? (autobus)

20. Nor doa Amaiarekin autobusera? (kepa)


21. Norekin doa Kepa autobusera? (Amaia)

22. Nora zoaz gaur arratsaldean? (Bilboko jaiak)

23. Nondik zatozte? (ospitale)

24. Non zaudete une honetan? (kafetegi bat)

25. Nork dauzka nire ariketak? (bizardun hori)

26. Nori gustatzen zaizkio txurroak? (nire gurasoak)

27. Eta zuek nongoak zarete? (hemen)

28. Nork behar du boligrafoa? (neska lodi hura)

29. Nondik zatoz? (Karmeleren etxea)

30. Zer gehiago nahi duzu? (arrautze)

31. Gustatzen zaizu nire gona? (ez)

32. Nora joan behar duzue? (tren)

33. Norentzat da opari hori? (nire lagun bat)

34. Norekin bizi zarete? (gurasoak)

35. Nork dauzka sarrerak? (lagun batzuk)

36. Nori jauzi zaio platera? (Karlos)

37. Nongoa da emakume zahar hura? (Eibar)

38. Nondik zatozte? (mendi)

39. Nora joan nahi duzue? (Paris)

40. Orain non bizi zarete? (etxe hori)

41. Zertarako behar duzue pintura? (hormak pintatu)

42. Zertan ari zarete orain? (euskara ikasi)

43. Norentzat dira jostailu horiek? (umeak)

44. Nork behar ditu fotokopiak? (mutil hori)

45. Lanetik zatoz? (ez)

46. Badaukazu dirurik (bai)

47. Bakarrik bizi zara? (ez)

48. Gustatzen zaizkizu arrautza frijituak? (ez)

49. Zertara zoaz kalera? (ogia erosi)

50. Kaferik nahi duzue? (ez)

You might also like