You are on page 1of 3

Irrati-mezuaren osagaiak

Zentzumen guztiek eman dizkioten sentsazioen bidez jasotzen du mundua gizakiak. Irratiak,
berriz, entzumenaren aldetik bakarrik eskaintzen dio mundu hori. Hau da, entzute-
adierazkortasunaren bidez agertzen da errealitatea irratian; hala ere entzuleak osotasunean
hautematen du. Eta osotasunaz ari garenean, ez gara ezaugarri objektiboez soilik ari, baizik eta
ezaugarri horiek nahasteak sortzen dituen sentimenduaz ere bai.

Irratia entzunezko komunikabidea da. Irratian soinu-adierazpena berezko hizkuntz


bihurtzen da, soinuen konbinaketa hutsa gainditzen duena. Era berean, irrati-hizkuntza soinu-
baliabideen konbinaketa baino gehiago da, eta sentimenduak edota ideiak adierazteko, emozio
berriak sortzeko eta estetika partikularra eskaintzeko balio duen berezko hizkuntza da, kode
propioa duena.

Hasieran, irratiak prentsa eta literaturaren hizkuntza idatziaren iturritik edan zuen. Hitzaren
ahozkotasunean oinarrituta, idatzizko hizkuntzaren ezaugarriak bereak egin zituen; funtsean irrati-
hizkuntza hitz idatziaren ahoskaturiko adierazpena izan zen. Hori dela eta, irrati-idazkeran
oinarritzen ziren ikasketak. Oraindik ere irratiaren funtzio informatiboa goraipatzen da —hitzaren
adierazpenean oinarrituta— eta, ondorioz, urteetan zehar kazetari-eskoletan prentsarako
informazioak nola irratiratu irakatsi eta ikertu da.
Beste aldetik, irrati-adierazpenak antzertilaritzarekin elkargune gehiago ditu ikus-
entzunezko adierazpenarekin baino. Antzertiaren mundutik, ahotsaren eta gainerako soinu-
baliabideen erabilpena, planoen eta eszenatokiaren (lekuaren) eraketa eta denboraren (ekintzaren)
garapena hartzen ditu irratiak, eta batez ere sentimenduak eragiteko ahalmena. Izan ere, ez da
ahaztu behar irratiaren historian dramatikoek izan duten garrantzia.
Laburbilduz, lau dira irrati-hizkuntza osatzen duten osagaiak: hitza, musika, hotsa eta
isiltasuna. Horien konbinaketaren bitartez garatzen da irrati-diskurtsoa. Osotasunean jaso eta uler
dadin, mezuaren bi aspektu kontuan hartu behar ditugu:
— semantikoa (adierazia);
— estetikoa (adierazlea), bi mailatan: objektiboa eta subjektiboa.
Irrati-hizkuntzaren osagaiak

1. Hitza: edo, hobe esanda, mintzoa edo hitz mintzatua.


Hizkuntzalaritzak hitza aztertzeaz gain —fonologia, fonetika, prosodia eta gramatika
arloetan—, irratiaren kasuan mintzoa, norberaren hitz egiteko berezko era, kontuan hartu behar da
ikertzeko orduan. Bi arlo bereizi dira ikerketa horretan:
— Alde batetik, hitza aipatzen duen errealitate baten adierazlea den heinean —zeinu
linguistikoa—, igorlearen eta jasotzailearen artean konpartituriko kode baten arabera
(mahaia, euskaraz; mesa, gaztelaniaz; table frantsesez eta ingelesez).
— Beste aldetik, esatariak adierazten duen paralinguistikaren azterketa —tonuak,
intentsitateak, tinbreak, eta bereziki tonuak markatzen dutena, adibidez—. Dena da
esanguratsua (ez dugu hizkuntza ulertu behar gauza batzuetaz ohartarazteko; adibidez
esataria haserre edo pozik dagoen antzematen dugu mintzoaren arabera). Irrati-generoek
eta taxuerek ere eragin ahal dute mintzatzeko eran (baina ezin hori erabili aitzakia moduan
euskaraz gaizki aritzeko).

2. Musika: irudi akustiko abstraktua gogorarazten duen hizkuntz harmonikoa da . Errealitate


zehatzak azaldu beharrean, sentimenduak edo animu-egoerak azaltzen ditu musikak. Horretaz
gainera, horren funtzio estetikoa garrantzitsua da.
Adieraziari dagokionez, esanahi anitzeko errekurtsoa da, abstraktua delako. Entzule
bakoitzak modu ezberdinez jasotzen du, bere egoera edo ezagutza pertsonalaren arabera,
ezaugarri objektiboen gainetik.
Irratian, musikak hainbatetan ordezkatzen du hitza, adibidez sintonian (horretan funtzio
estetikoaz gain, kodearen identifikazioak garrantzi handia du; entzuleak irrati-kodea ezagutzen du
eta identifikatu egiten du sintonia irratsaioarekin).

3. Hotsak: artikulatu gabea den soinua, nahasgarria eta gutxi gora behea ozena.
Hotsak eta zaratak bereiz daitezke, askotan sinonimotzat erabiltzen dugun arren :
a) Zarata: komunikazioa oztopatzen du
b) Hotsa: errealitatearen zeinu ikonikoa, soinu-irudia, da. Hotsak unibertsalki ezagutzen
diren arren, badaude ere ikasitako kode baten arabera interpretatzen direnak, kulturalak.

4. Isiltasuna: Soinuen —hitzaren, musikaren edo hotsen— gabezia da isiltasuna. Horregatik


batzuek ez dute irrati-hizkuntzaren osagaitzat hartzen. Esanahi handiko baliabidea da, eta —
besteekin nahastuta— soinuen bidez azaldutakoa azpimarratzeko edo kontrapunteatzeko balio du
(adibidez, istorio baten azalpenean, esandakoaren garrantzia azpimarratu nahi denean tartekatzen
dira isiluneak).

Aipaturiko lau osagaien edo baliabideen konbinaketak aurrera darama irrati-diskurtsoa.


Nahasketa hori bi dimentsiotan egiten da: denboran, sinkronian —paraleloki— zein diakronian edo
soinuen jarraitutasunean; eta espazioan, bai leku erreal batean kokatuta, edota eraturiko toki birtual
batean. Era berean, igorleek eta entzuleek konpartituriko kode baten arabera egiten da soinuen
konbinaketa, eta horren bidez errealitatearen antza (analogia) duen irrati-errealitate bat sortu.
Horregatik, beste kontzeptu batek badu garrantzia irrati-adierazpenean: sinesgarritasunak —eta
horrekin lotuta dagoen egiantzekotasunak ere bai — alegia. Hau da, ordezkaturiko errealitateak
sinesgarria izan behar du. Badakigu irratiak ez duela errealitatea osotasunean islatzen —hots, ez
da egia—, baina islatzen duen errealitate horrek egiantzekoa izan behar du (errealitatera hurbiltzen
den heinean, egiantzekotasuna ere handiagoa litzakete eta, ondorioz, sinesgarriagoa).

Kontakizun hori aurrera eramateko behar-beharrezko tresna da gidoia, zeinetan kode


horien azalpen idatzia agertuko da diskurtso koherentea osatuz.

You might also like