You are on page 1of 6

Lege Medikuntza eta Auzitegi Zientziak 2. Maila | 2.

Lauhilekoa

5. GAIA. Lesioak: Sailkapena, Diagnostiko Bereizlea eta Legedia

1. KONTZEPTUA

a. LESIOA, pertsona baten osasun fisiko edo psikikoari eragindako edozein kalte bezala defini dezakegu.Lesioen
Kanpoko eragileak: fisikoak, kimikoak, mekanikoak, biologikoak, edo psikologikoak izan ditezke.
b. KONTUSIOA: Objektu kamutz (puntarik gabe), gogor eta pisu dun batek gorputzaren kontra talka egitean
eragiten dituen lesioak. Mekanismo eragilea da.
Sailkapena

- Kontusio sinpleak
 Larruazalaren osotasuna mantenduz.
 Larruazaleko lesioarekin.
- Kontusio konplexuak (marruskadura, presioa, trakzioa...)hauetako mekanismo bik edo gehiagok eraginda.

Auzitegi medikuntzako ikuspuntutik, lesio guzti hauen ezaugarri garrantzitsuena, IRUDIZKO lesioen agerpena da;

IRUDIZKO lesioak oso garrantzitsuak dira, lesioa eragin duen objektuaren forma erreproduzitzen dutelako - batzuetan
objektuaren forma erakusten dutelako.

Lesioen lokalizazioa kontuan hartuta, garrantzi mediko legal handia izan dezakete.

KONTUSIO SINPLEAK (Larruazalaren osotasuna)

1. ERITEMA (gorritasuna)

Basodilatazio paralitiko iragankorra.


2. EKIMOSIAK/ Ubeldurak

- Azalpeko ehun zelularra soilik kaltetzen da. Kapilare txikien hondamenagatik. Mina eta isuriak (derrameak).
- Isuria izan daiteke:
 Linfatikoa: kontusio tangentzialak
 Serosoa/ sinobiala: artikulazioetan
 Gaseosoa: larruazalpeko enfisema (torax) * Odoljarioa: ohikoenak
- Intentsitatearen arabera ekimosiak izan daitezke:
 Ekimosiak zentzu berean.
 Ekimomak: hedadura handiagoa.
 Sugilazioak: Sukzioagatik / abusu sexualetan.
 Petekiak: txikiak eta mutzoka; punteaketa hemorragikoa.
 Hematoma: odol bilduma fluktuagarria / handitua (kontuz argazkiak baloratzeko orduan)
Lege Medikuntza eta Auzitegi Zientziak 2. Maila | 2. Lauhilekoa

- Odol bildumaren intentsitatea


 Kolpearen intentsitatea.
 Faktore lokalak: Baslarizaioa; Ehunaren elastitatea.
 Faktore orokorrak: Adina; sexua; konstituzioa; Aurreko gaixotasunak; botikak (antikoagulatzaileak)
- Ekimosien data -- kolore aldaketa:
 Gorri iluna: goiztiarra, ordu gutxikoa.
 Beltzarana: 2-3egun (3-6)
 Urdinska: 2-6 egun (7-12)
 Berdea: 5-12egun (7-12)
 Horiska; 7-20egun (12-17)
 Aldagarria; faktoreak:
 Lesioaren sakontasun eta hedadura.
 Ehunen laxotasuna (bixurgaketa erraztu)
 Adina: bixurgaketa azkarrago umeetan.
 Osasun egoera. Gaixotasunak, zirkulazioa, metabolismoa.
 Lesioaren lokalizazioa
Ez dira ekimosiak zurbiltasunarekin edo putrefakzioarekin (usteltze prozesuarekin) konfunditu behar; kontuz!
3. SAKONEKO KONTUSIOAK

- Kolpearen intentsitate handia, hezurrik ez dagoen tokian.


- Azala lesiorik gabe; barneko lesio larriak (heriotza)
 Ekimosi sakonak
 Organoen dislokazioak: luxazioak, erraietako ptosiak, herniak…
 Errai parenkimatosoen (gibela) apurketa edo errai hutsen leherketa (urdail).

4. BILDUMAK

- Eragileak tangentzialki azal gogorra duten gorputz ataletan jotzen duenean, linfa basoak hondatzen ditu.
- Ez fluktuagarriak.
- Morrel- Lavallesenak (oinezkoen harrapaketetan: izterrean eta alde dortsolunbarrean).

KONTUSIO SINPLEAK (Larruazalaren lesioa)

1. EROSIOAK ETA LARRUDURAK (eskoriazioak)

- Erosioak: sustantzia galera epidermisean soilik.


- Larrudura/eskoriazioa: dermisaren jasotzea, odol hodien lesioarekin. Klinikoki garrantzi txikia pronostiko ona,
auzitegi medikuntzarako interes handia
- Auzitegi medikuntzako balorazioa:
 Bitalitatea: kostra.
 Irizpide topografiko, morfologiko eta kuantitatiboak.
Lege Medikuntza eta Auzitegi Zientziak 2. Maila | 2. Lauhilekoa

2. ZAURIAK

- Intziso-ziztatzaileak: ertz garbia eta sakondua. Objektuak: guraizeak, cuterra, bisturiak…


- Intziso kontusoa: objektu pisutsua + punta. Ingurua ere kolpatua infiltrazioa hemorragikoa. Objektuak: aizkora…
- Kontusoa: larruazaleko zubiak, zauri zikina da, azala ez du ondo mozten. Objektu pisutsua. Ehunak eten egiten
dira eta ez dute forma berezirik, irregularrak dira.

KONTUSIO KONPLEXUAK

Lesioak eragiteko, bi edo mekanismo gehiago batzen direnean (marruskadura, talka, trakzioa...), edota beste
mekanismo ez kontusiboak ere elkartzen direnean.

1. HAGINKADA

- Haginen ondoriozko lesioak.


- Mekanismoa: presioa eta trakzioa (mugimendua).
- Zauri intziso-kontusoa. Zauriek ilargi erdi forma izaten dute, eta ez dira zauri garbiak izaten.

2. ZAPALKETAK

- Mekanismoa: konpresioa.
- Bi gainazalen arteko konpresioa (biak aktiboak, bat pasiboa eta bestea aktiboa).
- Etiologia ohikoena: akzidentala, lan arloan edo auto istripuetan.
- Asfixietan, konpresio toraziko-abdominala.
3. ABULSIOAK

- Mekanismoa: ehun eta gorputz atalen harrapaketa eta trakzio bortitza.


- Ondorioa: banaketa partzial edo atalen askatze osoa.
- Etiologia ohikoena: akzidentala.
- Gorputz adarretan.

LESIOEN BALORAZIOA

LARRIALDIETAKO MEDIKUEK

- Lesioaren tipo basikoa.


- Lesioen deskribapen zehatza.
- Eragile “berezi edo arriskutsua” erabili izan denaren susmoa dagoenean:
 Parte medikoan jaso lesioak. Lehenengo urgentzietara joan behar da eta denuntzia jarri nahi bada
medikuan parte medikuan jasoko du, bertan pronostikoa eta tratamendua jasoko dira.
 Guardiako epaitegira deribatu.
 Auzitegi medikuaren presako miaketa proposatu.
Lege Medikuntza eta Auzitegi Zientziak 2. Maila | 2. Lauhilekoa

 KONTUZ:
 Lesioen intentzionalitatea
 Lesioen hilkortasuna (mortalidad)
 Balorazio zehatz hauek auzitegi medikuari dagozkio eta ez urgentzietan tratatu duen medikuari.

2. LESIOEN BALORAZIOA

AUZITEGI MEDIKUNTZAREN PAUSOAK.

Klinika arloan: SANIDADE TXOSTENA.

- Lesioen deskribapen zehatza.


- Jarraitutako tratamenduak.
- Sendaketarako denborak (sendaketa eta lan jarduerarako ezindua): ospitalean zenbat denbora egon den edota
lanera joateko ezintasuna izan duen
- Ondorio / arrastoak: orbainak, alterazio funtzionala
- Auzitegi medikuntzako gogoetak (erlazio kausala / konpatibilitatea) lesioen eta mekanismo eragilearen artean.
- Lan-eremuan sortu daitezkeen ondorioak (aldi baterako lan ezintasuna, ezintasun iraunkorra..)

Patologia arloan: AUTOPSIA TXOSTENA

- Heriotzaren kausa (zergatia)


- Etiologia M-L
 Lesio mota
 Erabili den instrumentu mota. Ebaluazioan ze tratamendu mediku jaso duen.
 Mekanismo eragilea.

3. BIZITZAN ETA HIL ONDOREN GERTATUTAKO LESIOEN DESBERDINTZEA

3.1. AZTERKETA MAKROSKOPIKOA

- Bizitzan gertatutakoak
 Odolaren koagulazioa.
 Hemorragia garrantzitsua eta ehunen infiltrazioa.
 Zauriaren ertzak lodituta, odolez infiltratutak eta ertzak urrunduta dermis eta azpiko ehunen
atzerapenagatik. Geroago linfa exudazioa eta zorne-jario (supurazioa)
- Hil ondoren gertatutakoak
 Odolaren koagulazio ausentzia (garbiketa).
 Hemorragiaren ausentzia eta infiltrazio eza.
 Zauriaren ertzak bigunak, ez daude ez lodituak ezta ehuneen atzerapena.
 Ez dago linfaren exudaziorik ezta zorne-jariorik.
Lege Medikuntza eta Auzitegi Zientziak 2. Maila | 2. Lauhilekoa

ZAILTASUNAK Heriotza ezartzearen abiadura desberdina da ehun, aparatu eta organoetan. Ziurgabetasun aldia: 6
ordu heriotzaren aurretik eta ondoren.

3.2. AZTERKETA MIKROSKOPIKOA → Duda kasuetan

- Erreakzio leukozitarioa (PMN). 3 ordu.


- Globulu gorrien desintegrazioa.
 4 ordutara: gainazalaren pusketa.
 12-24 ordu: esferikoak, gainazalean punta zorrotzekin.
 2-3 egunetan: hematiak borobilak, eta gainazala laua.
 6-8 egun: deformatutako hematien pilaketa.

4. LEGERIA (III. Titulua 147- 156 artikuluak)

147. art.

1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati lesioa eragiten badio, gorputz-osotasunean, osasun
fisikoan, edo buru osasunean-kalte eginez,(...), lesio delituaren errudun gisa, baldin eta lesio hori objetiboki
sendatzeko, medikuntza sendabidea edo sendabide kirurgikoa (tratamendu mediko-kirurgikoa) behar badu, adituen
lehenengo laguntzaz gain. Adituak lesioaren inguruan egiten duen zaintza edo jarraipen hutsa ez da medikuntza-
sendabidetzat hartuko.
2. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, aurreko zenbakian ezarrita ez dagoen lesio bat eragiten badio
beste pertsona bati...
3. Norbaitek beste bat jotzen badu edo hari egitezko tratu txarra ematen badio lesiorik eragin gabe....
4. Laidotuak edo bere legezko ordezkariak salaketa aurkeztean soilik pertsegitu ahalko dira aurreko bi zenbakietan
zehaztutako delituak

148. art. (inguruabar astungarriak, sortzen duen arriskuagatik) Aurreko artikuluan 1.puntuko lesioetan

Eragiten duen emaitza edo sortzen duten arriskua kontuan izanik:


1. Arriskutsuak diren arma, tresna, gauza, bide, metodo edo erak erabili badira erasoan.
2. Ankerkeria badago (ensañamiento)
3. Biktimak 12 urte baino gutxiago baditu, edo gai ez bada.
4. Biktima delitugilearen emaztea bada edo izan bada, edo biktimak delitugilearekin antzeko maitasun-harremanak
izan baditu, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan.
5. Biktima, bereziki, pertsona ahula denean, delitugilearekin bizi bada.

149. art. (Inguruabar astungarriak sortzen duten emaitzagatik)

Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati eragiten badio organo nahiz gorputz adar nagusi edo
zentzumen baten galera nahiz gauzaeza, edo inpotentzia, antzutasuna, itxuragabetasun larria, edo gaixotasun psikiko
edo somatiko larria.
Lege Medikuntza eta Auzitegi Zientziak 2. Maila | 2. Lauhilekoa

150. art.

Norbaitek beste bati eragiten badio nagusia ez den organo edo gorputz-adar baten galera edo gauzaeza nahiz
itxuragabetasuna.

You might also like