You are on page 1of 23

2.

GAIA: OPTIKA

ARGIA

2.1. UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK

2.1.1. Definizioa eta irudia

J. C. Maxwell-ek 1861 eta 1864. urteak bitartean garatu zuen eremu elektromagnetikoaren teoria, uhin
elektromagnetikoen existentzia eta ezaugarriak aurresanez. Maxwell-ek aurkitu zuenez, uhin
elektromagnetikoak argiaren abiaduran hedatzen dira, eta argia erradiazio elektromagnetikoen mota
bat da.

Uhin elektromagnetikoak zeharkakoak dira, eta elkarren artean eta hedapen norabidearekiko
perpendikularrak diren eremu elektriko baten eta eremu magnetiko baten hedapena dira, izatez,
inolako euskarri eta ingurune materialaren premiarik gabe.

Uhin elektromagnetikoen existentziaz Maxwell-ek eginiko aurreikuspena Hertz fisikari alemanak


egiaztatu zuen 1887an.

2.1.2.Ezaugarriak

---Karga elektriko azeleratuak sortzen dituzte. Kargek eremu elektrikoa sortzen dute beren inguruan.
Kargak azeleraturik higitzen badira, inguruan sortzen duten eremu hau aldakorra da, eta beraz, eremu
magnetiko bat induzitzen dute. Sortzen den eremu magnetikoa, eremu elektrikoarekiko perpendikularra
da, irudian adierazten den bezala. Hauxe da, uhin elektromagnetiko bat. Hortaz, azeleraturiko kargek
energia irradiatzen dute, uhin elektromagnetiko eran.

---Espazioaren egoera elektromagnetikoaren aldakuntza periodikoaren hedapena dira. Eremu


elektriko aldakor batek eremu magnetiko aldakorra sortzen du: horrek, aldi berean, eremu elektriko
aldakorra sortzen du. Horrela, ondoz ondo, eremu biak hedatu egiten dira espazioan zehar.

---Hedatzeko ez dute inolako euskarri materialen beharrik.

--- Uhin hauetan, eremu elektrikoa ( ) eta eremu magnetikoa ( ), sinusoidalki aldatzen dira
denboraren funtzioan, eta horregatik uhin harmonikoei dagozkien ekuazioak betetzen dituzte:

= sin −

= sin −
--- eta bektoreen moduluek honako adierazpen hau betetzen dute:

non c argiaren abiadura den

---Uhin elektromagnetikoen abiadura hedapena gertatzen deneko ingurunearen araberakoa da. Hutsean
balio hau du:

1
=

2 -1 -2
(hutsaren konstante dielektrikoa)=8,854.10 C .N .m
-1
(hutsaren iragazkortasun magnetikoa)=4π.10 T.m.A
8
Balio horiek ordezkatuz c= 3.10 m/s dela egiaztatu daiteke.

--- Uhin elektromagnetikoek ere betetzen dituzte abiadura, uhin luzera eta maiztasunaren erlazioak.

=
2.1.3. Espektro elektromagnetikoa eta uhin elektromagnetikoen aplikazioak

Gaur egun uhin elektromagnetiko mota asko ezagutzen ditugu. Uhin horiek uhin-luzeren tarte oso
-14
zabalari dagozkie: uhin luzeren balioak zenbait kilometroko uhin luzeretatik 10 m-ko uhin luzeretara
bitartean daude.

Espektro elektromagnetikoa ezagutzen ditugun uhin elektromagnetiko guztien multzoa da, beren uhin-
luzeraren edo maiztasunaren arabera ordenaturik.

Hona hemen espektro elektromagnetikoaren klasifikazioa, hauek nola sortzen diren eta uhin
elektromagnetiko bakoitzaren aplikazioa:
2.2. ARGIAREN HEDAPENA INGURUNE MATERIALETA: ERREFRAKZIO INDIZEA

2.2.1. Argiaren hedapena lerro zuzenean

Eguzkiaren argia gela ilun bateko hormako zulo txiki batetik barrura sartzean, argiak argiztatzen dituen
hauts-partikulek agerian jartzen dute argia lerro zuzenean hedatzen dela.

Hain zuzen ere, uhin-izaera duen argia ibilbide zuzenak eginez hedatzen da. Ibilbide horiek izpiak dira.

Argi izpia da uhin-frontearen perpendikularra den lerro zuzen bat, uhinaren hedapen norabidea
determinatzen duena.

Argiarekin zerikusia duten fenomeno asko aztertzeko oso baliagarria da izpien hurbilketa erabiltzea.

Guretzat oso ezaguna den gertaera batek erakusten digu argiaren kasuan izpien hurbilketak duen
erabilgarritasuna eta baliagarritasuna: proiektaturiko itzalak eratzeak, hain zuzen.

-- Argi foku puntual batek gorputz zabal eta opakua argiztatzean, gorputzaren atzealdetik eskualde ez-
argiztatua edo itzala agertzen da, gorputzaren ingerada errepikatzen duena, eta ingeradatik tangenteki
pasatzen diren izpiek definitua.

-- Tamaina finitua duen argi-fokuak gorputz opakua argiztatzean, itzala agertzeaz gain, argi-itzala
deritzon eskualdea ere agertzen da, hots, argi izpiek partzialki argiztaturiko eskualdea.
2.2.2. Argiaren hedapen abiadura. Errefrakzio indizea

Mende askotan zehar argiaren abiadura infinitua zela pentsatu izan zen, eta beraz, haren hedapena
berehalakoa zela. Hala ere, gaur egun badakigu finitua dela, nahiz eta beste edozein abiadura ezagun
8
baina askoz handiagoa den (gutxi gorabehera c= 3.10 m/s -ko hutsean).

Abiadura hau noski ez da berdina argia ingurune desberdinetan higitzen denean.

Argiak hutsean duen abiaduraren ,c, eta ingurune batean duen abiaduraren arteko erlazioa,
ingurunearen errefrakzio indize absolutuak ematen digu:

Hutsean errefrakzio indizea 1 da , eta airean ere bai, gutxi gorabehera. Beste inguruneetan n-ren balioa
1 baina handiagoa da beti, izan ere c beti baita abiadura maximoa.
2.3. ARGIAREN ISLAPENA ETA ERREFRAKZIOA

Uhin bat ingurune batetik hedatzen ari dela beste ingurune batetik banatzen duen banaketa -
gainazalarekin topo egiten badu, energiaren parte bat jatorrizko ingurunera itzultzen da ( uhinaren
islapena gertatu dela esaten da) eta energiaren beste parte bat bigarren ingurunera transmititzen da (
uhinaren errefrakzioa gertatu dela esaten da.).

Argiaren kasuan ere bi fenomeno hauek gertatzen dira.

Islapena eta errefrakzioa aztertzeko, oso baliagarria da argi izpiak kontuan hartzea, argiak jasaten dituen
norabide aldaketak erakusten baitizkigute.

2.3.1. Islapena

Islapena deituriko fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa gainazalera iristean, uhina
itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen
norabidea aldatuz.

Islapenaren legeak

1. Izpi erasotzailea, eraso-puntuko gainazalaren normala eta izpi islatua plano berean daude.

2. Eraso angelua eta islapen angelua berdinak dira.

Ispilu islapena eta islapen difusoa

Islatze-gainazala laua bada, S iturri puntual batetik datozen izpi guztiak, islapena gertatu
ondoren, gainazalaren beste aldean kokatutako S´ puntu bakar batetik baletoz bezala
dibergitzen dute. S´ puntuari S puntuaren irudi deritzo (ikus hurrengo irudia). Gainazal
mugatzaile leundu bateko islapenari ispilu-islapen (a) deitzen zaio.

Islatze-gainazala zimurra denean, berriz, S puntu batetik datozen izpi guztiek ez dute puntu
bakar batean dibergituko, izan ere, izpi bakoitzak eraso puntu bakoitzaren normalarekin
osatzen duen angeluz islatuko baita, eta noski gainazala laua ez bada normal hori desberdina
izango da puntu bakoitzean. Kasu honetan ez da irudirik sortuko. Islapen mota honi, difuso
edo barreiatu (b) deitzen zaio.
2.3.2. Errefrakzioa

Errefrakzioa deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa gainazalera iristean, sartu
egiten da bigarrenean eta bertan hedatu egiten da, uhin higiduraren energiaren parte bat eramanez eta
hedapen norabidea aldatuz.

Argiaren errefrakzio fenomenoak aztertzeko, oso garrantzitsua da honako puntu hauek kontuan izatea:

• Argiaren abiadura handiagoa da hutsean ingurune materialetan baino.


• Hutsean, argi erradiazioaren abiadura ez dago uhin luzeraren mende, konstantea da. Hala ere,
ingurune materialetan uhin-luzeraren araberakoa da.
• Argi-erradiazioen maiztasuna berdina da hutsean eta ingurune materialetan; baina uhin luzera ez da
berdina ordea.

Errefrakzioaren legeak

Uhinen gaia ikusi genuen lege berbera beteko dute argi uhinek.

1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.

2. Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta
uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduren arteko erlazioaren berdina. Kantitate
konstante horri bigarren inguruneak lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo, n21.

sin
= =
!" #

Adierazpen honi Snell-en errefrakzio legea deritzo.


Islapen osoa

Argia ingurune batetik errefrakzio indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzen denean gertatzen
dena aztertuko dugu.

• Argi izpia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz
errefraktatzen da.

• Eraso-angelua handiago egitean, errefrakzio-angelua ere handiago bihurtzen da.

• Eraso-angelu jakin batean- muga angelua deritzona- errefrakzio angelua r= 90º-koa da.

• Eraso-angelua hori baino handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da. Fenomeno horri islapen osoa
deritzo.

Zuntz optikoak

Islapen osoaren fenomenoari esker, argia beirazko hagatxo mehe batean zehar gida daiteke ondoz
ondoko islapenen bitartez. Era honetan mutur bat argiztatzen bada bestea distiratsu agertuko da.

Medikuntzan erabiltzen den endoskopioa honetan oinarritzen da adibbidez. Horretaz gain, besteak
beste telekomunikabideetan eta sare informatikoetan ere erabiltzen da.
2.4. ARGIAREN DISPERTSIOA(SAKABANAKETA).

Argia sakabantu egiten da, “argi zuri” esaten diogun eguzkiaren argi izpi batek prisma bati erasotzen
dionean.

Honek argi erakusten du argi zuria espektro ikuskorrean dauden erradiazio elektromagnetiko guztien
nahastea dela. Argiaren abiadura hutsean berdina da uhin luzera guztientzat. Sustantzia material batean
berriz abiadura hori aldatu egiten da uhin luzera bakoitzaren arabera. Hau kontuan izanda, prisma
optiko bati argi zuriak erasotzean, uhin luzera desberdineko erradiazio elektromagnetikoak desberdin
desbideratuko dira. Gehien desbideratuko dena kolore morekoa izango da eta gutxien kolore gorrikoa.

Fenomeno hau ostadarrean ikus dezakegu.Argi izpiak airean dauden euri tanten barnean jasandako
errefrakzioaren kausazko sakabanatzeak sortzen du ostadarra.
OPTIKA GEOMETRIKOA

2.5. SARRERA

Optika geometrikoa, optikaren atal bat da, adierazpide geometrikoetatik abiatuz, islapen eta errefrakzio
fenomenoetan argi izpiek pairatzen dituzten desbideratzeak aztertzen dituena.

Optika geometrikoaren oinarrizko usteak

• Argia ibilbide zuzenean hedatzen da ingurune homogeneo eta isotropoetan.


• Argi-izpiak itzulgarriak dira; hau da, izpi batek egindako bidea modu berean egiten da noranzko
batean zein bestean.
• Islapenaren eta errefrakzioaren legeak betetzen dira.
• A-tik abiatuta eta B-ra iristen den argi-izpia, sistema optiko batetik pasatu ondoren, C-tik irten eta
D-ra iristen da. Itzulgarritasunaren printzipioaren arabera, izpia D-tik abiatu eta C-tik pasatuko
balitz, sistema optikotik pasatu, B puntuan irten eta A-ra iritsiko litzateke.

Funtsezko oinarri erraz horiei esker, argiak tresna optiko arruntetan duen ibilbide zehatz dezakegu eta
baita tresna horien bidez lorturiko irudien forma, tamaina eta posizioa ere.

Oinarrizko kontzeptuak

• Sistema optikoa da errefrakzio-indize desberdineko ingurune garden, homogeneo eta isotropoak


banatzen dituzten gainazalen multzoa.

• Objetu-puntu baten irudi erreala da sistema optikoaren bidez eratzen den irudia, hain zuzen ere,
sistema optikoa zeharkatu ondoren objetu puntualetik datozen izpi konbergenteen ebakidura-
puntua dena.

• Objetu-puntu baten irudi birtuala da sistema optikoa zeharkatu ondoen objektu puntualetik
datozen izpi dibergenteen luzapenez eraturiko irudia, luzapenen ebakidura-puntua dena.

• Objetu zabalaren irudia objetuko puntu guztien irudiek osatzen dute.

• Irudi hori erreala edo alegiazkoa izango da, irudi puntualen izaeraren arabera.

• Sistema optiko estigmatikoa: objetu-puntu bakoitzari irudi-puntu bat eta bakarra dagokio. Izatez,
sistema optikoak ez dira estigmatikoak izaten. Objektu-puntutik datozen izpiek ez dute irudi puntu
bakarra sortzen sistema zeharkatu ondoren
Zeinu hitzarmena

• Hitzarmen hau finkatzeko, sistema optiko bakunenetik abiatuko gara: dioptrioa.


• Dioptrioa errefrakzio-indize desberdineko bi ingurune banantzen dituen gainazal bakarrak eraturiko
sistema optikoa da. Gainazalaren formaren arabera laua edo esferikoa izan daiteke.
• Dioptrioaren ezaugarriak:
o Dioptrioaren ardatza edo ardatz optikoa: gainazal esferikoaren simetria ardatza.
o Dioptrioaren polo edo erpina, O: ardatz optikoaren eta dioptrioaren arteko ebakidura
puntua.
o Kurbadura erradioa, r: C kurbadura zentrutik O diptrioaren erpinerako distantzia.
o Objektu distantzia, s : A1 objektu puntutik O erpinerako distantzia da.
o Irudi-distantzia, s’: A2 irudi-puntutik O erpinerako distantzia da, dioptrioaren ardatzaren
gainean neurturik.

• Hitzarmenean honako erabaki hauek onartzen dira:

o Irudietan, argiak ezkerretik eskuinera erasotzen du.

o Koordenatu jatorria dioptrioaren poloa da, eta ox ardatza, ardatz optikoa.

o Norabide horizontaleko distantziak positiboak dira O puntutik eskuinaldean, eta


negatiboak ezkerraldean.

o Norabide bertikaleko distantziak positiboak dira dioptrioaren ardatzetik goialdean, eta


negatiboak behealdean.

o Bide laburrenetik gainazalaren normalarekin kointzidiarazteko, izpia erlojuen noranzkoan


biratu behar bada, eraso islapen eta errefrakzio angeluak positiboak dira. Aurkako kasuan
negatiboak.

o Bide laburrenetik ardatzarekiko kointzidente jartzeko, erlojuen aurkako noranzkoan biratu


behar badira, izpiek edo gainazalaren normalak ardatz optikoarekin osatutako angeluak
positiboak dira. Bestela negatiboak
2.6. ISLAPENAREN BIDEZ LORTURIKO IRUDIAK: ISPILUAK

Ispilua da argi-izpiak islatzeko gai den edozein gainazal leun eta ondo leundua. Laua edo esferikoa izan
daiteke, gainazalaren formaren arabera. Dena den guk ispilu lauetan sortzen diren irudiak aztertuko
ditugu.

Hauxe da gertatzen dena:

! = −!′

% = %′

Irudia aztertzen badugu ondorengo ikus dezakegu:

• Irudia ispiluaren beste aldean sortzen da.


• Irudia birtuala da, hau da, izpien luzapenak dira elkartzen direnak. Honek esan nahi du irudi hori
ezingo genukeela pantaila batean jaso.
• Irudia zuzen dago, ez alderantzikatua.
• Iruditik ispilurako distantzia eta objektutik ispilurako distantzia berdina da.
• Irudiak eta objektuak tamaina bera dute.

Islapenaren ondorioz, ispilu lau batean sortzen diren irudietan "albo alderantzikapen" gertatzen da
2.7. ERREFRAKZIOAREN BIDEZ LORTURIKO IRUDIAK: LENTE MEHEAK

Lente izenak bi dioptrioz eraturiko sistema optiko zentratua adierazten du, gutxienez horietako bat
esferikoa izanik.

2.7.1. Lenteen sailkapena

Formaren arabera

• Konbergenteak

Erdialdean muturretan baino lodiagoak dira. Formaren arabera, mota honetakoak izan daitezke:

– ganbilbikoak ( r1>0,r2<0)
– planoganbilak (r1>0, r2=∞)
– menisko-ganbilak (r1>0,r2>0 eta r1<r2).

Eskematikoki, gezi-punta antzera amaituriko lerro modura adierazi ohi dira.

• Dibergenteak

Muturretan erdialdean baino lodiagoak dira. Formaren arabera, mota honetakoak izan daitezke:

– ahurbikoak ( r1<0,r2>0)
– plano ahurrak (r1= ∞ , r2>0)
– menisko-ahurrak ( r1>0, r2>0 eta r1> r2).

Eskematikoki, alderantzizko gezi-punta antzera amaituriko lerro modura adierazi ohi dira.
Lodieraren arabera

• Lente meheak

Lodiera oso txikia dute, dioptrioen kurbadura-erradioekin konparatuz. Oro har, O1≈O2 dela
kontsidera dezakegu, eta polo biak lentearen zentro optiko edo geometrikoa deritzon O puntu
berean daudela.

• Lente lodiak

Kasu hauetan bi dioptrioen arteko distantzia kontuan hartu behar da, ezin baita arbuiatu.

Hemendik aurrera lente meheak atertuko ditugu soilik, horien azterketa errazagoa baita, bai irudien
eraketari dagokienez, baita formula kuantitatiboak ondorioztatzeko orduan ere.

2.7.2. Irudien eraketa lente mehetan

Lenteek bi foku dituzte F( objektu-fokua) eta F’ (irudi-fokua)

• F’: ardatz optikoei paraleloki erasotzen dieten argi-izpiak, lentea zeharkatu ondoren puntu honetan
biltzen dira.
• F: ardatz optikoarekiko paraleloki irteteko, argi-izpiek, lentea zeharkatu aurretik, puntu honetatik
pasatu behar dute.
• Lente meheen kasuan bi distantzia fokal horiek berdinak eta aurkako zeinukoak dira, baldin eta
lentearen alde bietan ingurune material berbera badago: = − ′

Objektu baten irudia egin ahal izateko honakoa izan behar da kontuan:

• Lentearen ardatzaren paraleloa den izpi bat, lentea zeharkatu eta bertan errefraktatu ondoren, F’
irudi fokutik pasatzen da.
• Zentro optikotik pasatzen den izpiak ez du inolako desbideratzerik jasaten.
• F objektu-fokutik pasatzen den izpia, lentea zeharkatu eta bertan errefraktatu ondoren, ardatz
optikoarekiko paralelo ateratzen da
Lente konbergenteetan ( f<0 eta f’>0)

Irudia objektuaren kokapenaren araberakoa da:

• Objektutik lenterainoko distantzia, distantzia fokalaren bikoitza baino handiagoa bada, irudia
erreala da, buruz behera dago eta objektua baina txikiagoa da.

• Objektutik lenterainoko distantzia, distantzia fokalaren bikoitza bada, irudia erreala da, buruz
behera dago eta objektuaren tamaina berekoa da.

• Objektuaren distantzia fokala baina urrunago, baina distantzia fokalaren bikoitza baina hurbilago
badago, irudia erreala da, buruz behera dago eta objektua baian handiagoa da.

• Objektua lentearen fokuan badago ez da inolako irudirik sortzen.

• Objektua distantzia fokala baino hurbilago badago, irudia alegiazkoa da, zuzen dago eta objektua
baina handiagoa da.

Lente dibergenteetan (f>0 eta f’<0)

• Kasu guztietan, irudia alegiazkoa da, zuzen dago, eta objektua baina txikiagoa da.
2.7.3. Lente meheen funtsezko ekuazioak
2.7.4. Lenteen potentzia

Lentearen potentzia metrotan neurturiko distantzia fokalaren alderantzizko balioa da

1
&=

Unitatea : dioptria

-Lente konbergenteetan : P > 0

-Lente dibergenteetan : P < 0


2.8. GIZA BEGIA

2.8.1. Giza begiaren atalak eta funtzionamendua

Begien helburua objektuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabekoak sortzea da. Begien forma ia
esferikoa da, eta ikusmen eremu zabala dute, 180º-koa edo; fokapena oso bizkor aldatzeko gai dira-
hurbil edo urrun dauden gauzak ikusteko egokituz- eta bereizmen-ahalmen handia dute.

Kornea, begia inguratzen duen mintz erresistentearen


– esklerotika izenekoa- atal gardena da. Argia korneatik
barneratzen da.

Kristalinoa lente konbergentearen forma duen gorputz


biguna da.

Erretina begiaren barnealdea estaltzen duen mintza


da. Bertan proiektatzen da objektuen irudia. Argiaren
eraginpean sentikorrak diren hainbat zelula-geruzak
osatzen dute.

Objektuei dagokienez ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren ( erreala eta buruz
beherakoa) tamainaren araberakoa da: objektua zenbat eta hurbilago egon, irudi hori hainbat eta
handiagoa izango da, eta zenbat eta urrunago egon, irudia hainbat eta txikiagoa.

Gure begia honako elementu hauek osaturiko sistema optiko modura har daiteke: dioptrio esferikoa
bat, kornea izenekoa, eta lente bat, kristalinoa. Begia normalean infinituan fokaturik dago; horregatik
infinitua urruneko puntua dela esan ohi dugu. Objektu hurbil bat fokatzeko, gihar ziliarrak uzkurtu
egiten dira, era horretan kristalinoaren forma aldaraziz, esferikoago bihurtuz, eta distantzia fokala eta
kurbadura erradioa txikiagotuz. Prozesu honi egokitzapena deritzo, hau da, begia egokitu egiten da
oharkabean, distantzia desberdinetan dauden objektuak enfokatzeko. Horri esker, giza begia begitik
25cm-ra dauden objektuak argi eta garbi ikusteko egokitu daiteke. Puntu horri begiaren puntu hurbila
deritzo.
2.8.2. Ikusmenaren akatsak. Zuzenketak.

Miopia

Miopia duen pertsonak ondo fokatu ditzake objektu hurbilak baina ez ordea, urrun daudenak. Hots
urruneko puntua distantzia finitura dago, metro gutxi batzuetara. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu
garbi ikusi hori baino urrunago dauden objektuak.

Kasu horretan, begiaren gainazal errefrigenteak konbergenteegiak dira edo begi-globoa luzeegia da;
horregatik, begia lasai dagoenean, irudiak ez dira erretinan eratzen, aurreko puntu batean baizik.

Miopia zuzentzeko, lente dibergenteak erabiltzen dira. Lente horietan errefraktatzean, izpiak ardatz
nagusitik urruntzen dira, eta horri esker kristalinoak erretinan fokatu ahal ditu

Hipermetropia

Hurbileko puntuak garbi fokatzeko zailtasuna da. Begi hipermetropearen hurbileko puntua normala
dena ( 25cm ) baina urrunago dago.

Kasu honetan, kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi globoa laburregia da;
horregatik, irudia erretinaren atzean eratzen da.

Hipermetropia lente konbergenteak erabiliz zuzentzen da. Lente horietan errefraktatzean, izpiak
hurbildu egiten dira ardatz nagusira, eta horri esker kristalinoak ondo konbergiaraz ditzake, irudia
erretinan eratuz.
Astigmatismoa

Akats honen kasuan, kornea ez da erabat esferikoak. Ondorioz, objektuak zertxobait deformatuak
ikusten dira.

Astigmatismoa normalean pertsonek jaiotzatik izaten dute, hau da ez da garatu ohi.

Norabide perpendikularretan kurbadura-erradio desberdinak dituzten lenteak erabiliz zuzen daiteke


akats hori, lente zilindrikoak erabiliz.

Presbizia

Ikusmen nekatua deritzo eta hurbileko puntua urruntzean datza. Normalean, adinean gora egitean,
kristalinoaren malgutasunaren galera progresiboaren kausaz, begiak gaitasuna galtzen du egokitzapena
lortzeko. Ondorioz ezin dira eratu hurbil dauden objektuen irudi garbiak. Akats hori zuzentzeko, lente
konbergente egokiak erabili behar dira.
2.9. TRESNA OPTIKOAK

2.9.1. Lupa edo mikroskopio bakuna

Lupa, mikroskopio bakuna edo handipen lentea izenekoa, lente konbergente bat da, objektua berez
duena baina tamaina handiagoan ikustea ahalbidetzen duena.

Objektu txiki bat zehaztasunez ikusi nahi badugu, normalean hurbildu egiten dugu begirantz, erretinan
eratutako irudia handiagoa izan dadin. Nolanahi dela, puntu hurbilaren existentziak mugatu egiten du
objektua nitido ikusteko ahalmena. Horregatik behar izaten da lupa, horren bidez objektua puntu
hurbila baino hurbilago koka dezakegulako.

A1B1 objektua F1 fokuaren eta lentearen artean kokatzen bada, A2B2 irudia lortuko da, alegiazkoa,
zutikakoa eta objektua baina handiagoa dena; objektua ikusteko, begia lentearen atzealdetik hurbil jarri
behar da.

Luparen potentzia bere distantzia fokalaren araberakoa da. Lupa potenteenek distantzia fokal txikia
dute, hau lortzeko lupak kurbadura erradio txikia izan behar du, hau da, oso kurbatua izan behar du.

2.9.2. Teleskopioa

Urrunean dauden objektuak ikusteko balio du. Bi lente konbergentez osaturik dago, objektiboa eta
okularra.

• Objektiboa: konbergentzia txikia izan behar du, hau da distnatia fokal handia.

• Okularra: konbergentzia handia izan behar du, hau da, distantzia fokal txikia.

Objektua oso urrun dagoenez, izpiak paralelo iristen direla kontsideratu daiteke. Objektiboaren irudi-
fokua eta okularraren objektu-fokua bat datoz. Horregatik, objektiboak sorturiko irudia okularraren
objektu-fokuan sortzen da eta ondorioz okularrak sortuko duen irudia infinituan sortzen da.
2.9.3. Mikroskopioa

Mikroskopio konposatua edo huts-hutsean mikroskopioa deritzona, oso txikiak eta hurbilekoak diren
objektuak ikusteko balio du, lupaz lorturikoa baino askoz handipen handiagoarekin. Mikroskopioaren
funtsezko osagaiak honako hauek dira:

• Objektiboa: behatu behar den objektutik hurbilen dagoen lente-


sistema da.
• Okularra: objektuaren irudi handitua ikusteko lente-sistema da.
• Platina: Objektuari eusten dion gainazal edo euskarria da.
Lehenik objektua porta- hots, objektu-eramailea- deritzon beira
baten gainean jartzen da eta objektu-estalkia deritzon beste
beira batez estaltzen da gainetik. Horrela prestaturiko objektua
platina gainean kokatzen da.
• Argi-fokua eta kondentsagailua: argiztapen-sistema osatzen
dute. Fokutik datorren argia kontzentratu egiten da objektuaren
gainean kondentsagailuaren bidez- lente konbergentea baita-
argiztapen nahikoa lortzeko.

Funtzinamendua

Objektiboa eta okularra barnean dituen hodia hurbildu eta urrundu egiten da, objektua behar bezain
garbi ikusi arte.

A1B1 objektua distantzia fokala baino distantzia handiagora kokatzen da; horrela, A’B’ irudi erreal,
alderantzikatu eta handitua lortzen da, okularraren eta bere aurreko fokuaren artean. Ondoren, lupa
modura jokatzen duen okularrak irudi hori hartu eta beste irudi bat sortzen du. A2B2 , birtuala,
alderantzikatua eta are handiagoa dena.

Irudia begiaren egokitzapenik gabe ikusteko, okularretik irteten diren izpiek elkarren paraleloak izan
behar dute. Horretarako, objektiboan sorturiko irudia, okularraren aurreko fokuan eratu behar da.

Komenigarria da objektiboak sorturiko irudia okularraren fokuan sortzea, honela okularrak sorturiko
irudia infinituan sortuko da eta hortaz begiaren egokitzapen prozesua saihesten da. Hain zuzen ere begia
egoera erlaxatuan urruneko objektuak enfokatzeko prestatua dago.
2.9.4. Argazki kamara

Argazki-kameraren funtsezko elementuak hauexek dira:

• Gorputza: kamera iluna da, funtsean. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua
eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko batez, xafla
hori kitzikaturik edo inpresionaturik geratzen da.
• Objektiboa: objektuek
islaturiko argia biltzen
duen sistema
konbergente bat da.
Kasurik sinpleenean
lente konbergente
bakarra da.
Objektibo on batek
akatsik gabeko irudia
sortu behar du, eta
fokatze-sakonera handia
izan behar du. Fokatze-
sakonera da objektiboak
aldi berean foka
ditzakeen punturik
hurbilenaren eta
urrunenaren arteko distantzia. Tarte horren barneko gorputz guztiak fokaturik daude aldi berean
filmean; hots, horien irudia xafla fotografikoan eratzen da.
• Bisorea: horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den partea filmean inpresionatuta gera
dadin.
• Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara
iristen dagoen denbora tartea.
• Diafragma: elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da, eta objektiboaren
diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, eta, beraz, filmera iristen den argi kantitatea
erregulatzeko.
• Kliskagailua: kliskatzean argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batean ireki egiten du
obturadorea, kanpoko argiak filma inpresiona dezan.

Kameraren funtzionamendua eta giza begiarena antzekoak dira. Objektiboak gure kristalinoaren
zeregina burutzen du, eta film sentikorra erretinaren baliokidea da. Baina argazki-kamerak irekiera
angelu oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa, eta horri esker guk baino ikuste eremu
handiago hartzen du.

Objektuen fokatzea lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da, argazkia egin
nahi zaion objektuaren irudia film sentikorrean eratzeko moduan.

Kameran sartzen den argi kantitatea argiztapen-denboraren bidez eta diafragmaren irekieraren bitartez
erregulatzen da. Bi parametro horiek erabilitako film motaren arabera- oso sentikorra edo ez hain
sentikorra izatearen arabera- eta inguruko argiztapen-mailaren arabera aukeratzen dira.

You might also like