You are on page 1of 1

Gelako bilera: ikasketa-bidaia

2015eko urriaren 1ean DBH3ko ikasleok bilera egin dugu ikasketa-bidaiaren inguruko zenbait
konturi buruz eztabaidatzeko. Bilera DHB3ko gelan burutu dugu arratsaldeko 16:00etatik
17:30era.

Hauek izan dira bertaratu direnak:

Arantza Agirre (DBH3ko tutorea), Mikel Uriarte (gelako ordezkaria), Maite Arteta (idazkari lanak
egin dituena), Igor Urkiola, Nerea Azpillaga eta Jon Bilbao.

Gai zerrenda:
1. Aurreko batzarreko akta irakurtzea eta onestea.

2. Ikasketa-bidaia antolatzeko ekintzak.


Azalpenak:
1. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartzea:

o DBH3ko ordezkariak aurreko batzarreko akta irakurri du. 


2. Ikasketa-bidaia antolatzeko ekintzak:
o Bidaia finantzatzeko, hainbat proposamen jaso ditugu:
1. Libek elastikoak saltzea proposatu du. Horretarako, elastikoetan
inprimatzeko irudia diseinatu beharko litzatekeela adierazi du.

2. Antxonek loteria banatzea proposatu du. Bost euroko partizipazioak


banatuz, euro bateko dohaintza jaso genezakeela azaldu digu.

3. Anderrek antzezlan bat prestatzea proposatu du. Estreinaldia Gabonetan


egin genezakeela eta sarrerak hiru euroan sal genitzakeela iradoki du. 
Erabakiak:
1. Aurreko batzarreko akta irakurtzea eta onestea:

o Ordezkariak irakurritako akta aho batez onetsi dugu. 


2. Ikasketa-bidaia antolatzeko ekintzak:
o DBH3ko ikasleok ikasketa-bidaiarako elastikoak salduko ditugu. Nereak adierazi du
bera arduratuko dela irudia diseinatzeaz. Igorrek esan du dendan elastikoak
inprimatzeko aurrekontua eskatuko duela.

Besterik ezean, bilera 17:30ean amaitu da. Erabakitakoa jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dut
DBH3ko ordezkariaren oniritziarekin.

Bilbon, 2015eko urriaren 1ean.

Idazkaria Ordezkaria 
Arantza Agirre Mikel Uriarte 

You might also like