You are on page 1of 2

KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ

2021-2022

____________________________Ebaluazio jarraiturako FITXA

IZEN-ABIZENAK: Aritz Arrieta


HERRIA: Elgorriaga
GRADUA: Filosofia
IKASMAILA: Laugarrena

____________________________________________EUSKARA
(Zein euskara maila daukazu?)

_____________________________Gramsci eta
kultura_____________ZURE GAIA

Zure ikasketekin lotura duen gai bat aukeratu behar duzu; irakasgai honetan, gai hori
erabiliko duzu hizkuntza espezializatua lantzeko. Hasteko, bi gauza egin behar dituzu
gai horri lotuta:

-Hurrengo orrialdean, azaldu zein den aukeratu duzun gaia, zergatik aukeratu duzun,
eta zertan datzan (200 hitz inguru).

-Hurrengo saiorako, aukeratu duzun gaiari buruzko bi testu (artikulu, liburu-


kapitulu...) ekarri behar dituzu gelara (paperean edo ordenagailuan, berdin dio):
bata euskaraz eta bestea beste hizkuntzaren batean.

1
__________________________________ZURE GAIA: azalpena

Zentzu komunaren arabera kulturaren kontzeptua esparru neutrala da. Askea da


gizakiaren beste edozein jarduera esparrutik. Baina aldi berean, adibidez,
zenbaitetan kulturaz hitz egiten denean, zergatik agertzen da kategoria
ekonomikoen beharra? Ez al dute adierazpen estetiko ezberdinek erreproduzitzen
dituzten jokabideek eta mundua ulertzeko moduak inongo oinarririk?

Giza jarduerak bata besteengandik inoiz baino bananduago ageri diren honetan,
ezinbestekoa da denak batzen dituen oinarri historikoa aldagai esentzial gisa hartzea.
Kasu honetan, kultura ekoizpen-modu kapitalistaren baitan garatzen den giza
jarduera gisa aztertzea beharrezkoa da. Izan ere, ez badugu kulturaren zentzu
determinatua agerian uzten, bertan ageri diren adierazpen ezberdinek bizi dugun
mundu honetan erreproduzitzen diren jokabide- eta ulermen-marko
erreakzionarioek gure bizimodua zeharkatzen jarraituko dute.

Gramscik lantzen dituen kontzeptuak baliatuko ditut mahai gainean jarri dudan auzia
jorratzeko. Hamaika dira kulturaren kontzeptuaz mintzo diren autoreak. Baina nire
ustez, Gramscik abiapuntu aberatsa ematen digu garai historiko zehatz honetan nola
ematen den lantzeko.

You might also like