You are on page 1of 2

MISTIFIKAZIKAZIOA

Aritz Arrieta del Arco

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

Marxismoan alienazioaren kontzeptua sarritan engainuarenarekin identifikatu ohi da.


Ekoizpen-modu kapitalistan gizateria osoa merkantzien munduaren menpe dago, baina
menderakuntza hori ikusezin bihurtzen da gizartean dauden manipulazio-bitartekoen
ondorioz. Horiek historikoki garatuak izan dira klase menperatzaileak kontrolatzen
dituen botere-instituzioen bitartez. Teknologiak berak paper garrantzitsua bete du
kontrol-mekanismoen eta manipulazio-bitartekoen garapen horretan. Esaterako, gaur
egun ezagunak diren eta egunerokoan erabiltzen ditugun gailu ezberdinak horren
adibide garbiak dira. Bitarteko hauekin, menperatzaileak bere dominazioa ezkutatzea
lortzen du.

Kontzeptu horren muina azaldutakoa baldin bada, ekoizpen-modu kapitalistan


menperatua den horrek – hau da, aberastasun sozial orokorretik esku-hartze zuzenerako
eskubiderik ez duena — bere kondizioaz askatzeko, zapalkuntza horren kontzientzia
besterik ez luke beharko. Marxek kontzeptu horren lanketa sakona Kapitala obran
egingo du, eta bertan ez da aipatu dudanaren arrastorik ere ageri. Gainera, nekez irakur
dezakegu “alienazio” kontzeptua. “Fetitxismo” zein “mistifikazio” dira Marxek gehien
erabiltzen dituen kontzeptuak. Beraz, azken kontzeptu hauen esanahiari helduko diot,
ondorio gisa fenomeno horretaz askatzeko beharrezkoa litzatekeenaren inguruko
zertzelada bat emanez.

Marxek Kapitala obran harreman sozialen “mistifikazioaz” dihardu. Michael


Heinrichek ondorengo lerroetan ongi azaltzen du fenomeno horren muina zein den:

“Marxek Kapitala obran fetitxismo eta mistifikazio gisa izendatzen duena


alderantzikatzeak dira, baina ez direnak sortzen boterea dutenen manipulazioaren
ondorioz. Baizik eta batetik, gizarte burgesaren egituratik, eta bestetik, hauek etengabe
erreproduzitzen dituzten ekintzen ondorioz” (Heinrich 2018: 233). 1

Hemen ageri da testu honetan lantzen ari naizen fenomenoaren muina. Mistifikazioa
ekoizpen-modu kapitalistari dagokion fenomeno estrukturala da. Bertan gauzek edo
merkantziek bitarteko lanak egiten dituzte pertsonen arteko harreman sozial
ezberdinetan. Esaterako, langileriak ekoizpen-bitartekoen jabeari lan-indar merkantzia
saldu beharrean agertzen da bere bizitza erreproduzitzeko. Bertan merkantzien truke
sinple bat ageri zaigu: lan-indarra saltzen duena eta erosten duena. Baina agertzen den
truke sinple horrek ez du ikusten uzten berez adierazten duen zapalkuntza-harremana:

1
Aipu osoaren itzulpena nik egina da. Bertan aurkitzen den “alderantzikatze” gisa definitu dudana,
gaztelerako “inversión” terminoari dagokio. “Inbertsio” erabil nezake, baina termino ekonomiko batekin
nahasteko arriskua ikusi dut.
batak etekin ekonomikoak ateratzen dituen bitartean, bestea bizirautera kondenatuta
dago.

Ondorioz, aurreko guztiarekin azaleratu nahi dudana da garai historiko honetan


pertsonen arteko ekintzek hartzen duten forma zehatzari deitzen zaiola mistifikazio.
Honek, kapitalismo deritzon garai historikoa modu natural batean hautematera eramaten
gaitu. Hain zuzen, gure ekintzek ez digutelako ikusten uzten benetan gure arteko
harremanen esentzia. Horregatik, ezinbestekoa da ekintza horien muina agerian utziko
duen praktika-formak garatzea. Bistan da lehenik ekintzek hartzen duten formaren
gaineko kontzientzia behar dela, baina honek ez du eramaten harreman sozial horietaz
askatzera. Praktika-forma berriak garatzeak ahalbidetuko digu harreman sozial berrien
ekoizpena, ez direnak oinarrituko merkantzien bitartekaritzan, baizik eta harreman
sozial zuzenetan.

BIBLIOGRAFIA

- Heinrich, Michael. 2018. Crítica de la economía política. Una introducción a El


Capital de Marx. Madril: Guillermo Escolar. [Itzultzailea: César Ruiz Sanjuán]

You might also like