You are on page 1of 8

Etxarri Aranazko San Migel irin fabrika

Etxarri Aranazko San Migel irin fabrika 1936. urtean jarri zen martxan, Espainiako Gerra Zibila
hasi zen urte berean. Errotak 72. urtera arte jardun zuen. 2006. urtean eraitsi zuten behin
betiko. Makinak salbatzea lortu zuten eta, gaur egun, Arbizuko Udalak dauzka gordeta.

Produkzio sistemaren proiektua eta diseinua Establecimientos Morros S.A. (Eduardo


Maristamy etorbidea 21, Bartzelona) enpresak egin zituen 1934. urtean, eta “MODELO” errota
ipini zuten: 24 orduko lanaldian 6.000 kg irin automatikoki egiteko gai zen. Halaber, makinak ez
ezik, makinak muntatzeko, martxan jartzeko eta probak egiteko teknikariak ere bidali zituen
enpresak.

• Morros enpresaren hasierako planoak aldatu egin zituzten; izan ere, hasieran fabrika baino
ez zuten aurreikusi eta azkenean 2 etxebizitza ere eraiki ziren. Eraikinaren oinplanoa
erregularra zen, 18x12 metrokoa: beheko solairua, bi solairu eta sotoa zituen, harrizko hormak
eta bi isurkiko uralitazko estalkia. Eraikin nagusiaz gain, beste bi esparru ere bazituen,
sinpleagoak, alboko hormei atxikita, elkarren artean komunikatuta unitate bat osatuz eta,
guztira, 830 metro karratuko azalera geratzen zen estalita, honako erabilera hauetarako:

• Hegoaldekoa lehengaiaren (aleak) biltegia eta sarrerako tobera zen, prozesu guztiaren
abiapuntua.

• Iparraldekoa azken produktua (irina, zahia, hondarrak…) ontziratzeko, pisatzeko eta


biltegiratzeko zen, eta bulegoa ere bertan zegoen.

1. ilustrazioa. Etxarri Aranazko San Migel irin fabrikaren olio-pintura


Haizeak, animalien indarrak edo ur jauziek eragindako antzinako harrizko errotarrien ordez,
motor elektrikoa eta sistema mekaniko berriak (zilindro bidezko errotak, bahegailuak…) erabili
zituzten lehen irin errota industrialen eta errota hidroelektrikoen adibidetzat har daiteke.

Sotoan, motor elektriko bakarra zegoen mutur batean, eta makina guztiak eta jasotzeko eta
garraiatzeko sistema guztiak mugiarazten zituen 120 mm-ko diametroa eta 6 metroko luzera
zuen ardatz baten bitartez; ardatzari lotuta hainbat diametroko hamar bat polea zeuden,
bakoitza zegokion larruzko uhal eta guzti. Uhalak beheko solairura eta goragoko solairura
iristen ziren eta elementu bakoitzaren energia mekanikoa transmititzen zuten.

2. ilustrazioa. Motorra 3. ilustrazioa. Ardatzak

Produkzio prozesua oinarrizko eragiketen sekuentzia lineal batez osatzen zen; sekuentzia
horren hasieran, garia toberetan deskargatzen zen eta azkenean irin bihurtzen zen. Eragiketa
bakoitza makina espezializatu batek egiten zuen eta makina bakoitzak sarrerako elementu bat,
prozesatzeko gorputza eta irteera izaten zituen.

Lau irudi hauetan, makinak nola banatzen ziren eta materialen fluxu sinplifikatua laburbiltzen
dira:
Sección de Limpia=Garbitzeko Sekzioa

Sección de Cernido=Bahetzeko Sekzioa

Sección de Molturación=Ehotzeko
Sekzioa

Entrada de Trigo=Gariaren sarrera

Motor + sistema de
transmisión=Motorra + transmisio
sistema

Piso=Goiko solairua

Planta baja=Beheko solairua

Salida de
Harina/Salvado=Irinaren/Zahiaren
irteera

Sótano=Sotoa

Flujos de materiales durante el


proceso=Materialen fluxua prozesu 4. Ilustrazioa. Sinarkas irin errotaren funtzionamenduaren diagrama (Etxarriko irin
osoan errotaren oso antzekoa)

4. ilustrazioa. Sinarcas irin fabrikaren funtzionamenduaren diagrama (Etxarri Aranazkoaren antzekoa zen)
Makina edo prozesuko etapa bakoitzak garraio sistema bat zuen elikatzeko (bideratzeko
hodiak, askadun jasogailuak), eta beste sistema bat ateratzen zen produktua jaso eta hurrengo
eragiketara garraiatzeko. Makinak beheko solairuan eta lehenengo solairuan banatuta
zeudenez, aleak gora eta behera ibiltzen ziren hainbat aldiz ibilbide osoan, garraiatzeko
elementuen bitartez. Igotzeko aska bertikalak erabiltzen ziren eta jaisteko grabitatea bera
(hodiak angeluan).

Elemento de subida del trigo


mediante cangilones=Garia
igotzeko elementua, aska bidez

Elemento de bajada en
ángulo=Jaisteko elementua,
angeluan

5. ilustrazioa. Garbitzeko osagarriak, Sinarcas fabrika

Prozesuaren sekuentzia hegoaldeko eranskinean hasten zen, alea sartzeko toberan; hortik
lehenengo eragiketara igotzen zen, GARBITZEKO SEKZIOra, eta sekuentziaren amaieran azken
produktua (irina eta zahia) irteerako toberetan geratzen dira, iparraldeko eranskinean; eraikin
horretan, produktua ontziratu, pisatu eta biltegiratu egiten zen.

Eraikin nagusian gauzatzen zen prozesua deskribatuko dugu, baita bertan zeuden makinak ere,
eta eragiketak bi bloketan bilduko ditugu:

GARBITZEKO SEKZIOA

Sekzio horretan, gariak izan ditzakeen elementu arrotz guztiak (lastoa, haziak, lurra, hautsa,
harri txikiak, iltzeak…) bereizten dira. Garbitzeko gailuak eraikinaren goiko aldean jarri ohi
ziren, alea grabitatearen eraginez eror zedin gero hurrengo eragiketetara. Hautsa eta lasto
txikiak kanpora ateratzen ziren estalki konikoa zuen metalezko tximinia bereizgarritik.

Garia lehenengo solairura jasotzen zen garbitzeko, eta honako makina hauetatik igarotzen zen:

-GARBIKETA “OSOA”; osagaiak:

-Sigi-saga monitorea, xurgatze zentrala zuena eta oszilazio libreko mekanismo baten
bidez eragiten zena. “Tarara” ere esaten zitzaion, eta sigi-sagan gainjarritako baheez osatzen
zen.
-Xurgatze hirukoitz zentraleko puntak kentzekoa; aleari punta eta ernamuina kentzen
zizkion.

-“RH” modeloko makina azkarra (1000 x 400 mm), gariaren hainbat hazi erauztekoa
(fumaginak, puskatutako aleak).

-Xurgagailu zentrifugoa, garia zikindu dezaketen eta pisu txikia duten partikulak –lastoa
eta hautsa– bereizteko.

-3 zenbakiko “A” modeloko Ciclón hauts bilgailua, metalez egindakoa, airea


kanporatzeko tximinia eta guzti.

6., 7. eta 8. ilustrazioak. Garbitzeko sekzioa, Etxarri Aranazko fabrika

Hortik ateratzean beheko solairura eramaten zen, garia baino astunagoak ziren
HARTXINTXARRAK KENTZEKO gailura; gailuak 4 kale zituen, “C” modelokoa zen, lurrean
jartzekoa, eta kaxa estalita eta xurgatzeko prest zuen.

9. ilustrazioa. Sinarcas fabrikako hartxintxarrak kentzekoa


Aleak berriro ere goiko solairura eramaten ziren metalezko LANGARREZTAGAILU automatikotik
igarotzeko; “H” 1. zk. modeloko makina horretan gariari ura gehitzen zitzaion eta gero 20 bat
orduz uzten zen deposituetan, hezetasun uniformea lortzeko.

10. ilustrazioa. Hezegailua, Etxarri Aranazko fabrika

Deposituetatik, eta garia irauli ostean, “FEP” modeloko satinagailuaren (xurgatze hirukoitza eta
danbor esmerila zituen) bitartez GARBIKETAKO ERREPASOA egiten zitzaion, hau da, gariaren
azala esmerilatzen zen, esmerilezko geruzaren gainean arraspatzean hobeto garbi zedin. Gero,
3 iman zituen “V” modeloko Bereizgailu Magnetikotik igarotzen zen metalezko partikula txikiak
bereizteko; bereizgailua satinagailuan bertan muntatuta egoten zen.

Garbiketaren bukaeran, alea itxaroteko deposituan geratzen zen, hezetuta, prozesuaren


hurrengo faserako prest.

EHOTZEKO SEKZIOA

Garbiketako zikloa burutu ostean, garia zuritu egin behar zen, kanpoko azala kendu eta
barruko guztia hauts bihurtu, irina lortzeko.

Fase honen hasieran, garia beheko solairuko lehen errotara erorarazten zen, lehenengo
birrinaldia egiteko. Errota horretako zilindroei birringailuak esaten zitzaien, luzetarako ildaskak
izaten zituzten eta hasierako bereizketa “lodia” egiten zuten. Hortik berriro ere gora eramaten
zen jasogailuaren bitartez, BAHETZEKO SEKZIORA; Planchister eta Sasor makinek produktua
bereizten zuten, partikulen lodieraren arabera, eta bigarren birrinaldira bidaltzen zen.

Ehoketa 4 zilindroko (500 x 220 mm.) eta “Diagonal AP” modeloko 3 ERROTA bikoitz erabilita
egiten zen; errotek elikatzeko arrabol bikoitza eta “Vis” mikrometrikoa zituzten. Sistema horri
Murrizketa Mailakatua edo Sistema Austro-hungariarra esaten zitzaion, XIX. mendearen
erdialdera ingeniari austro-hungariarrek asmatu zutelako; zerealaren osagaiak bereizten ziren,
hainbat birrinaldiren eta sailkapen granulometrikoen bitartez. Zilindroek pareka lan egiten
zuten, kontrako noranzkoan bira eginez, eta tarteko produktuak bien erditik igaroarazten ziren,
elkarren arteko distantzia erregulatuta. Zilindroak bi motatakoak ziren: ildaskatuak
(birrintzeko) edo leunak (konprimatzeko).
11. ilustrazioa. Etxarri Aranazko fabrikako errotak

Bigarren errotatik ateratzean, tarteko produktuak goiko solairuko Planchister eta Sasor
makinetara eramaten ziren berriro, baheketa eta bereizketa egiteko.

Zilindro leuneko hirugarren errotan irin hautsa lortzen zen.

Baheketako eragiketa horietako bakoitzean tarteko irin, zahi eta produktuak lortzen ziren, eta
berriro ere ehotzen eta sailkatzen ziren.

BAHETZEKO SEKZIOA

Erroten birrinaldi bakoitzetik lortzen ziren tarteko produktuak goiko solairura eramaten ziren
tamainaren eta pisuaren arabera bereizteko.

12., 13. ilustrazioa (ezkerra): Sinarcas fabrika, (eskuina): Etxarri Aranazko fabrika

Planchister makinak irina gainerakotik bereizten zuen. Hiru errotetako produktuak jasotzen
zituen eta, partikulen lodieraren arabera, bigarren birrinaldi batera edo Sasor makinara
bidaltzen zituen. Sasor makina oszilazio libreko “R” modelokoa zen, auto-orekatua, eta 8
sarrera eta 12 bahe izaten zituen. Ale puskak bigarren errotara itzultzen ziren birrintzeko.
1 zenbakiko “C” modeloko Sasor bikoitzak xurgatze zentrala zuen eta airea bahe bakoitzean
erregulatzen zen. Xurgatzea atzealdeetan aplikatzen zen. Zetak desentrapatzea eskuila
automatikoen bitartez eta oszilazio libreko mekanismo bidez eraginda.

Zahia bahetu ostean, zahiak arrabotatzeko makinara igarotzen ziren: 3 zenbakiko “HM”
modeloa, altzairu estra-gogorreko ehunezko danborra zuen, itsatsitako irina askatzeko.

3. ilustrazioa: Sasor makina eta mahukak; Etxarri Aranazko fabrika

Bi azken produktuak goiko solairutik igarotzen ziren: irina eta zahia beheko solairuko
toberetara prozesua burutzeko, hau da, zakuetan sartu eta pisatzeko.

4. ilustrazioa. Irinak biltzeko aretoa. Etxarri Aranazko fabrika


5. ilustrazioa. Egunean zenbat irin zaku egiten ziren kontatzeko taula. Etxarri Aranazko fabrika

6. ilustrazioa. San Migel fabrikan jasotako irin laginak, Nafarroako Buruzagitza Agronomikora bidaltzeko

You might also like