Milia Lasturko

You might also like

You are on page 1of 2

MILIA LASTURKOREN ERESIA

Markel Alegre, June de Ariño, Erika Llarena, Oier Etcheverry, Aitor Escudero eta Igor Panchenko
● Euskarazko eresia edo hileta-kanta da, XV. mendean egindakoa. Bizkaierazko forma zaharrak agertzen ditu.

● Milia Lasturkoa gazterik hil zen, erditzeko orduan, Arrasaten, XV. mendearen lehen erdialdean. Eresi hauetan,
Miliaren ahizpak eta koinatak Milia Lasturkoaren heriotza dute kantagai.

● Lehen lau estrofetan, Miliaren ahizpak adierazten du Peru Gartzia Orokoa senarrak Miliari tratu onik ez diola eman,
eta Arrazolako Marinarekin ezkontzeko asmoa omen duela salatzen du. Bosgarren eta seigarren estrofetan, Peru
Gartziaren arrebak, Santxa Ortizek, hartzen du hitza, anaiaren alde egiteko. Azken hiru ahapaldietan, Miliaren ahizpa
mintzo da, ostera.

● Miliaren heriotzak bi familien ohorea bihurtu du auzi. Erdi Aroan, emakumeek hiletetan eresiak abesten zituzten.
Garai hartako eliza-dokumentuetan, maiz, andere-kantuak debekatu egiten ziren, jatorri paganokoak eta lizunak
zirelakoan. Hala ere, andere-eresien tradizioak berandu arte iraun zuen, Garibairen testigantza aintzak hartzen
bada.

You might also like