You are on page 1of 2

DENTSITATEA

Dentsitateak gorputz baten masa eta gorputz horrek hartzen duen bolumena lotzen ditu. Gorputz
baten dentsitatea gorputz horren materia kantitatea da, hartzen duen espazioarekiko.

Ura olioa baino dentsoagoa (dentsitate altuagoa daukala) esaten baldin badugu, bolumen berean
urak olioak baino materia kantitate handiagoa duela adierazten ari gara.
Dentsitatea nola neurtzen den:

Dentsitatea masatik eta bolumenetik eratorritako magnitudea da. Nazioarteko Sisteman,


dentsitatea kg/m3-tan neurtzen da, baina g/cm3 edo g/L-tan neurtzea ere oso ohikoa da.

Gorputz baten dentsitatea kalkulatzeko, lehendabizi, masa eta bolumena neurtu behar dira, eta
ondoren, dentsitatearen formula aplikatu, hau da, masa bolumenaz zatitu.
Forma irregularreko objektuen bolumena neurtzeko honela jokatzen da:
Bolumena kalkulatzeko, urez betetako probeta graduatu batean sartu eta lekualdatutako ur-
bolumena neurtu behar dugu.

You might also like