Professional Documents
Culture Documents
Mate Programazioa 2018......
Mate Programazioa 2018......
maila
AURKIBIDEA
2. PROGRAMAZIOAREN KOKAPENA
4 HELBURUAK ………………………………………………………………… 12
5. EDUKIAK …………………………………………………………………… 15
6. UNITATE DIDAKTIKOAK
7. METODOLOGIA ………………………………………………………….. 32
11. BALIABIDEAK
12.BIBLIOGRAFIA ………………………………………………………… 49
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
1. SARRERA
Mendeetan zehar, matematikak kulturari eta ezagutzari atal handi bat gehitu
dio; eta horregatik, matematika ekintza giza eta kultur izatearen funtzezko
dimentsioei dagokie. Gure ingurunea eta gure bizi-jardueraren parte handi bat
espazioaren eta denboraren eraketa jakin batekin eta gauzak maneiatzearekin
zerikusia duten klabe eta tresnen arabera antolatzen dira.
Gaur egun ordea, matematikak irudi negatiboa du, eskolan sortua; hau
gertatzen da matematikaren izaera dinamiko hori ahaztu zaigulako eta era
abstraktu batean aurkezten delako. Matematikak erakargarriak bilakatu behar
ditugu, ikasgaia beste modu batean saldu behar dugu eta ikustarazi behar dugu
kirolean, artean, naturan, musikan, jokoan…denetan, matematika dagoela.
JUSTIFIKAZIOA
Eskaintzen dizuen programazio hau ekintza talde bat da, eta honen
bidez Zentruko Hezkuntza Proiektuan planteatu diren hezkuntza proposamen
orokorrak, proposamen didaktiko zehatzetan bihurtzen dira, aurretik ezarritako
helburuak lortzeko bidea emanez. Programatzeak bi helburu dituela esan
genezake: pertsona baten garapen psikiko eta sozialean lagungarri izatea eta
ikasleengan sortzen diren egitura intelektualak sistematizatzen laguntzea.
Helburu hauek betetzen laguntzeko, programazioa zehatza eta funtzionala
izatea saiatu behar gara. Baina, azpimarratu behar da programazioa, ikasturte
batean egingo den lanaren hipotesia bat dela eta beraz, hezkuntza praktikara
egokitu ahal izateko irekia eta malgua izan behar duela. Hau da,
planifikatzearekin batera, programazioak esku-hartzea konkretatzea
ahalbidetzen digu, baina inoiz ez sortutako aukera berrietara ateak itxi.
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
OINARRI LEGALAK
Nire programazioa aurrera erametako honako lege hauetan oinarritu naiz:
Hezkuntza. Eredu bakarra dago, D eredua eta maila bakoitzeko lerro bakarra.
Zonaldeko bertze herri txikien eskolekin koordinatzen da.
Eskolak, gela arruntez aparte, irakasle gela, laguntza gela, liburutegia eta
ordenagailu gela, psikomotrizitate gela eta patioa dauka. Jangela zerbitzua ere
eskaintzen da, eta horretarako herriko frontoiko taberna egokitu egin da.
► ESKOLAKO IKASLEAK
► ESKOLAKO LANGILEAK
►ESKOLAKO ANTOLAKETA
► ESKOLAKO PROIEKTUAK
►TUTORETZA
Ni tutore naizen heinean, atal honi aipamen berezi bat eskaini nahi diot.
Ikasle guztien ongizate eta formakuntza integrala xedea izanik, atal honek
programazioarekin lortu nahi ditudan helburuak lortzeko berebiziko garrantzia
dauka, tutoreek eskolan bai familien baita ikasleen erreferentziazko pertsona
delako. Horregatik baditu bere gain kontutan hartu behar diren hainbat lan:
Hori dela eta lan hau ahalik eta eraginkorrago izateko, tutore bakoitzak
ikasturte tutoretza plan bat zehaztu beharko du, klaustroan hartuko diren
hainbat irizpideei jarraituz eta gero bere gelara moldatuz, erabaki batzuk hartuz
eta eginbeharrak definituz. Bestalde tutore lanek
- Kontzientzia emozionala
- Autonomia emozionala
- Erregulazio emozionala
- Giza trebetasunak.
Nire ikastaldea 12 ikasleez osatuta dago; zazpi neska eta bortz mutiko;
eguneroko lanetan talde langilea, arduratsua eta lasaia dela esan dezakegu,
klaseko erritmo eragozten duen mutiko bat dagoen arren. Harreman esparruan
ordea, nahiko talde infantila eta konpetitiboa dela esan daiteke; kosta egiten
zaie lagun talde baten barruan hainbat arau sozial errespetatzea; hori dela eta,
haserraldi asko sortzen dira beraien artean. Liderazgo negatibo bat ere badago
eta genero rolak oso markatuak dituzten taldea da. Hizkuntzari dagokionez,
ikasle gehienen ama hizkuntza euskara da eta hori dela, bizigiro euskalduna
dago eta gelako komunikazioan euskara jariotasun handiz erabiltzen dute.
Gelan atzerritar neska bat dugu; orain dela bi urte Ukraniatik etorria,
gaztelera eta euskararik gabe, baina hizkuntzetan nahiko ongi maneiatzen dena
. Bertze aldetik, ijito etniako mutil bat dago gelan, orain arte eskolan egon ez
dena eta arauak errespetatzea eta klasean lan egitea kostatzen zaiona. Bertze
aldetik, dislexia eta diskalkulia bat garatzeko aukera handiak dituen bertze
neskatila bat dago ( oraindik diagnostikatzeko goiz izan arren, haur
hezkuntzatik zailtasun oso nabariak izan ditu bi kodigoetara ailegatzeko) eta
honekin, geroago zehaztuko dudan bezala, prebentzio lan handia egiten da;
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
hizkuntza saioetan logopeda eta tutorea elkarrekin lan eginez, eta ariketa
espezifiko batzuk prestatuz eta gela guziarekin ere landuz.
3. OINARRIZKO KONPETENTZIAK
1. Hizkuntza komunikazioa
2. Matematika gaitasuna eta zientzia eta teknologiako oinarrizko
gaitasunak
2.1. Matematika gaitasuna
2.2. Zientzia eta teknologiarako gaitasuna
3. Gaitasun digitala
4. Ikasten ikastea
5. Gaitasun sozial eta zibikoak
6. Ekimena eta ekintzailetza
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
Gaitasun sozial eta zibikoei egiten zaion ekarpena aipatzen denean, beste
arlo batzuetan bezala, talde lana aipatu nahi da, eta horrek matematikan toki
berezia hartzen du, besteen ikuspuntuak onartzen ikasten bada betiere, batez
ere txokoka lan egiteak eskatzen duen kooperazioa eta errespetu jardunagatik.
4. HELBURUAK
E) Gaztelania eta, bere kasuan, euskara modu egokian jakin eta erabiltzea
eta irakurtzeko aztura bereganatzea.
6. Inguru hurbilean duen objektu baten kokapena eta bere abiapuntu duten
lekualdatzeak edo ibilbideak deskribatzea, espazio-erlazioei buruzko
informazioa duten mezu errazak interpretatuz eta hainbat kontzeptu
erabiliz;ezker/ekuin,aurrean/atzean/artean,…-renazpian/gainean/ondoan,
aurrerantz/atzerantz…..
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
Arloko A B C D E F G H I J K L M N
helburua
k
1 X X X X 1,2,3,6,7
2 X X 2,3,6
3 X X 1,2,3,4,6
4 X 2,4
5 X X X 1,2,3
6 X X 1,2,
7 X X 1,2,7
8 X X 2,4,5,6
9 X 2,4,6
10 X X X 4,5,6
5. EDUKIAK
2. multzoa. ZENBAKIAK
Zenbaki arruntak:
- Zenbakizko ordena. Lehen hamar zenbaki ordinalak erabiltzea.
- Zenbakien konparazioa
- Zenbakien izena eta grafia laurogeita hemeretzira arte.
- Bi zifrako zenbakiak zenbakizko lerroan kokatzea
- Emaitzak estrategia aritmetikoen bitartez egiaztatzea.
- Hamarreko eta batekoen deskonposaketa
Eragiketak:
- Eragiketa zenbaki arruntekin: batuketa eta kenketa
- Batuketaren trukatze legea zenbaki arruntak erabiliz
- Eguneroko bizitzako problemen ebazpena
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
Kalkulua:
- Batuketaren eta kenketaren algoritmo estandarren erabilpena.
- Algoritmoen automatizazioa.
- Batuketa moduan deskonposatzea.
- Goranzko eta beheranzko serieak osatzea.
3.multzoa. NEURRIAK
Jarrera Edukiak
Zeharlerroak
- Osasun Hezkuntza
- Irakurriaren ulermena eta ahozko adierazpena
- Kontsumorako Hezkuntza
- Gizarte-komunikabide Hezkuntza
- Bide-hezkuntza
6. UNITATE DIDAKTIKOAK
2021/22ko egutegia
Iraila Urria Azaroa Abendua Urtarrila
A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I A A A O O L I
1 2 1 2 3 4 5 6 7 1 2 3 4 1 2 1 2 3 4 5 6
1 1 1 1 1 1 1 1
3 4 5 6 7 8 9 8 9 5 6 7 8 9 11 3 4 5 6 7 8 9 7 8 9 13
0 1 2 3 14 0 0 1 2
1 1 1 1 1 1 1 1
1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1
2 21 18 15 20
0 1 2 3 4 5 5 6
8 9 7 2 3 4 5 6 7 0 1 2 3 4 6 4 5 6 7 8 9
0
17 18 19 20 21 22 23 22 23 24 25 26 27 28 19 20 21 22 23 24 25 17 18 19 20 21 22 23 21 22 23 24 25 26 27
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
2 2 2 2 2 3 3 2 2 2 3 2 2 2 2 2 2 3 3
2 2
4 5 6 8 9 0 1 7 8 9 0 4 5 6 7 8 9 0 1
7 6
1 1 1 1 1 1 1 1
4 5 6 7 8 9 4 5 6 7 8 9 10 8 9 14 6 7 8 9 3 4 5 6 7 8 9
0 0 1 2 3 0 1 2
1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 2 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1
17 21 16
1 2 3 4 5 6 7 1 2 3 4 5 6 5 6 7 8 9 0 3 4 5 6 7 8 9 0 1 2 3 4 5
1 1 2 2 2 2 2 1 1 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 2 1 1 1 2 2 2
24 28 24
8 9 0 1 2 3 4 8 9 0 1 2 3 2 3 4 5 6 7 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 0 1 2
2 2 2 2 2 2 2 2 2 3 2 3 3 2 2 2 3 3 2 2 2 2 2 3
31
5 6 7 8 5 6 7 8 9 0 9 0 0 7 8 9 0 1 5 6 7 8 9 0
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduerak: Zenbaketa txartelak, segidak kantatu, igogailua irudikatu..
ͽ Garapen jarduerak (kutxa txokoa,pentsatzeko txokoa) : Plastilinakin kopuruak itsasi
laminetan,laminak bete, espaziontzia aireatu, ezkutatzera denak batera zenbatu,
lasterketak,zirkulu jolasak zenbakiekin, giza zenbaki ardatzan jarduerak egin, fitxak, objektuak
batu eta erlazionatu, giza lerroak
ͽ Jolas txokoa (indarketa jarduerak) Karta jolasak, domino jolasak, partxisa, abakoan
eragiketak,geltokiak, txorien ( ikurrak) jolasa, Bata Waf jolasa
ͽ Zabaltzeko jarduerak. Ordenagailu jolasak ( TTANTTO)
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ Asteko egunenen izenak ezagutzea, hauek ordenatuz, eta denbora tarte batean kokatuz
➢ Urtaroak bereiztea eta izendatzea, denbora ordena jarraituz eta
➢ Denbora magnitudea hautematea eta hura deskribatzeko oinarrizko hiztegia menperatzea;
goiza, eguerdia, arratsaldea, gaua; lehen, orain, gero; hilabeteak
➢ Egutegi bat erabiltzen ikasten hastea eta bertan hainbat elementu identifikatzea; asteko
egunak, jai egunak, asteburua, aste kopurua e.a
EDUKIAK
➢ Asteko egunak izendatu eta ordenatu *
➢ Gaur, atzo eta bihar denbora kontzeptuak *
➢ Lau urtaroak berezi irudiak eta hilabeteak oinarri hartuta *
➢ Egutegia erabili eta asteko egunak, jai egunak, aste kopurua eta hilabeteak kokatu
➢ Denbora nozioak erabili bere eguneroko bizitza antolatzeko eta deskribatzeko
EBALUZIO IRIZPIDEAK
➢ Asteko egunen izenak eta hilabeteak ordenean erraten ditu
➢ Zuzen erabiltzen ditu gaur, atzo eta bihar hitzak, bizipen pertsonalak kokatzeko eta bere burua
denboran kokatzeko
➢ Zuzen erabiltzen ditu denborazko erlazioak-“goiza,eguerdia, arratsaldea, gaua”eguneko une
garrantzitsuak kokatzeko edo ordenatzeko
➢ Urtaroen izenak ezagutu eta identifikatzen ditu
➢ Egutegia erabiltzen hasteko interesa du eta badaki oinarrizko elementuak ( asteko egunak, jai
egunak..) bertan kokatzen
➢ Badaki egutegia erabiltzen data jakin bat asteko zein egunetan kokatzen den jakiteko eta jai
egunak identifikatzeko
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduerak: Urtaroen laminak margotu eta ahoz azaldu ikusten dutena, hilabete
txartelak dagokion urtaro marrazkian jarri, asteko egunaren trena
ͽ Garapen jarduerak: Hilabeteekin poesía asmatu, hilabete segidak ordenatu, asteko egunen
ruleta eraiki atzo/gaur/bihar nozioekin, “Alferraren astea” kanta, urtaro eta hilabete mantala osatu,
egutegien elementuak ikertu, egutegia osatu, lau etxeen abestia, giza grafikoak, urtebetze
zerrenda egin, hainbat jarduera denboran kokatu
ͽ Indartzeko jarduerak: Segida desberdinak asteko egunen izenekin, hilabeteen esku jolasak,
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Urtaroen panpina egin eta arropa desberdinekin jantzi, urtaroen
hormairudiak egin, ashilabete eta urtaroen itsaskinak, kantak
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ 40ra arteko zenbakiak irakurtzea, idaztea,kokatzea, deskonposatzea eta ordenatzea, horiek
eguneroko bizitzako egoeretan identifikatzeko
➢ Objektuak hamarnaka taldekatzea eta multzo kopurua ahoz eta baita idatzi ere adieraztea,
hamarreko taldea osatzeko dauden aukera desberdinak ere antzemanez.
➢ 10ra arteko zenbakiekin batuketak buruz kalkulatzen menperatzea, batuketaren trukatze
propietatearen bidez ere egiaztatuz eta frogatuz.
➢ Multzo bati zenbait elementu kendu eta azkenean zenbat dauden zenbatzea kenketa egitea
dela jakitea, kenketa problema sinpleak ahoz eta grafikoki ebazten hasteko.
EDUKIAK
➢ 39 arteko zenbakiak kontatu, deskontatu, alderatu, kokatu, deskonposatu eta ordenatu *
➢ Kuantitatiboki erlazionatu ahozko zenbaki segidak
➢ Zenbaki-multzoak zenbaki bidez ordenatu
➢ 10 elementu zenbatu eta multzoetan sartu *
➢ 10 zenbakia osatu eta deskonposatu grafikoki *
➢ Hamarrekoa
➢ Batuketak egin 10ra arteko zenbakiekin lehen batugaietik zenbatzen hasita
➢ Batukeraren trukatze propietatearen egiaztapena eta aplikazioa
➢ Ahoz eta irudiz kenketa problema sinpleak ebatzi, gelan egoera desberdinak sortuz. *
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
➢ 40 arteko zenbakiak ezagutzen ditu
➢ Badaki esaten 40 bitarteko goranzko eta beheranzko zenbaki-segidak, edozein zenbakitik
hasita.
➢ Multzo bateko elementuak zenbatzen eta adierazten ditu,hamarreko poltsak osatuz
➢ Hiru multzo emanik, badaki ordenatzen elementu-kopuruaren arabera
➢ Badaki hamar zenbakia modu desberdinez osatzen eta grafikoki deskonposatzen
➢ 10arteko batuketa errazak egiten ditu, buruz edota lehen batugaietik zenbatzen hasita
➢ Badaki batuketaren trukatze prozedura aplikatzen eta egiaztatzen
➢ Kenketaren kontzeptua ulertzen du eta gai da ahoz planteatzen diren kenketazko problema
sinpleak ebazteko
➢ Antzerkiaren prestaketa lanetan jarrera ona erakutsi du
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduera: Hamarrekoaren ipuina eta tribuen jolasa babarrunekin
ͽ Garapen jarduerak: Bildumen zenbaketa-egoerak planteatu, bolak abakoetan pasatu, multzo
batean zenbat dauden kontatu multzoak eginez, txotxen multzoak egin, kolore desberdineko
kuboekin 10 osatu, txotxak multzokatu hamarreko taldeak eginez, 10 osatzeko zenbat falta diren
kalkulatu, 10 zenbaki ortzadarra osatu,autobusaren jokoa, zenbaki taldeak ordenatu, segida
jolasak,
ͽ Indartzeko jarduerak ( J.T ) : Karta jolasak, laminak bete, tribuen kontaketa asmakizunak,
herensugearen kalkuloak jolasa,
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Ordenagailu jolasak
EDUKIAK
➢ Aurrea eta atzea, eskuina eta ezkerra bereizi beren gorputz eskemetan *
➢ Animali eta objektuen atzekalde eta aurrekaldea deskribatu, hainbat objektu aurrekalde eta
atzekaldea ez dituztela konturatuz. Zerrenda egin.
➢ Gauzen posizioak deskribatu “ aurrean, artean, atzean, gainean,azpian” eran
➢ Gauzen posizioa deskribatu “nire eskuinean/ezkerrean” erabiliz *
➢ Norberaren gorputz eskematik abiatuz gorputz atalak ordenatu “ goian/behean/ nire gainean”
hitzen bidez.
➢ Bertikalki pilatutako objektuen posizioak deskribatu “ goian/behean, gainean, azpian, artean”
hitzak erabiliz. *
➢ Mugimenduak egin eta deskribatu, aurrerantz/atzerantz eta gorantz/beherantz hitzak erabiliz
➢ Gauzak hitzez zuzen adieraztearen garrantzai baloratu
➢
EBALUZIO IRIZPIDEAK
➢ Badaki jarrera egokia hartzen pertsona edo gauza bat bere aurrean edo atzean egon dadin
➢ Menderatu egiten du “aurrerantz/atzerantz” norabidea, mugimendu-ariketetan
➢ Menderatu egiten du gorantz/beherantz norabidetasuna ariketa motore edo grafikoetan
➢ Badaki hiru objektu jartzen eta posizioak deskribatzen, “aurrean/atzean/artean” hitzak zuzen
erabiliz.
➢ Badaki hiru objektu pilatzen, edo beren posizioa deskribatzen, “gainean/azpian/artean” hitzak
zuzen erabiliz.
➢ Plano batean objektu edo persona baten ibilbidea deskribatzen du aurrerantz, atzerantz,
gorantz eta beherantz hitzak erabiliz
➢ Badaki objektu edo pertsona baten posizioa deskribatzen “-ren eskuinean” eran
➢ Badaki bere burua kokatzen objektu bat bere eskuinean edo ezkerrean egoteko
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduera: Deskribapen jarduera errazak ahoz oraingo eskolako plano bat emanik
ͽ Garapen jarduerak: Robota gidatu,Objektu desberdinen kokapena, ariketa motorrak
gorputzakin, pertsonen, animalien eta gauzen aurrealde eta atzealderen listak egin; haurrak
binaka eta hainbat agindu bete, kuboekin eraikin desberdinak egin irizpideen arabera;.
ͽ Indartzeko jarduerak ( J.T ) : erronkak asmatu,gometx jolasak atalak eta kokaerak adieraziz,
plano erraldoi batean ibili norbaitek aginduak emanez, altxorraren bila, Caste-Logix,Geo forma,
swish junior,Tantris, auto ilarak
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Ordenagailu jolasak
EDUKIAK
➢ Lerro zuzen,kurbatu,misto,itxi eta irekiak berezi eta sailkatu *
➢ Poligono kontzeptua *
➢ Pauta bat emanez irudi lau desberdinak sortu lerro desberdinekin
➢ Poligonoak identifikatu, sailkatu eta bere elementuak bereizi
➢ Poligonoak eguneroko objektuetan identifikatu
➢ Piet Mondrianen obrak aztertu, interpretatu eta beraienak sortu *
EBALUZIO IRIZPIDEAK
➢ Lerro mota desberdinak bereizten eta izendatzen ditu
➢ Badaki pauta bat emanez lerro mota desberdinekin irudi desberdinak osatzen
➢ Poligonoa bat zer den ahoz deskribatzeko gai da
➢ Badaki poligonoa bertze irudi batzuen artean bereizten
➢ Poligono desberdinen izenak ezagutzen ditu
➢ Poligono baten aldeak eta erpinak bereizten dituzte
➢ Badaki irudi lauak aldeen arabera sailkatzen eta identifikatzen
➢ Badaki ikasitako ezagutzekin arte lan desberdinak osatzen
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduerak: Mondrianen aurkezpen bideoan ahoz elementuak deskribatu
ͽ Garapen jarduerak: Katulina zatiekin irudi lau desberdinak sortu, orrialde zimurtu batekin
artelana, inurriaren jolasa, lerroak sailkatu, kutxa, eguneroko objektuak gelara ekarri eta sailkatu,
artelan desberdinak sortu hainbat irizpide jarraituta, irudi lauak sailkatzeko txokoa, pajita eta
plastilinakin irudi lauak egin
ͽ Indartzeko jarduerak ( J.T) : Jolasak, Colour code, Tangram, geoforma
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Mondrianen koadroen interpretazioak
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ 80ra arteko zenbakiak irakurtzea, idaztea,kokatzea, deskonposatzea, ordenatzea eta haiekin
segida desberdinak osatzea, horiek eguneroko bizitzako egoeretan identifikatzeko
➢ Hamarreko zenbaki osoekin batuketak eta kenketak buruz egiten hastea, hasieran sinbolikoki
eta grafikoki ikusiz.
➢ Eramanik gabeko batuketak egitea 80 arteko zenbakiekin bai bertikalki bai horizontalki ere.
➢ Kenketa eta batuketa egoera desberdinak adieraztea eta asmatzea, - eta + = erabiliz eta
eskema adieraziz.
➢ Txanpon eta billeteen balioa jakitea, zenbait txanponek eta billeteak batera zenbat balio duten
kalkulatuz eta egoera erreal desberdinak sortuz, inguruko hainbat objektu edo jaki arrunten
prezioa zein den jakinez.
EDUKIAK
➢ 80 arteko zenbakiak irakurri, idatzi eta irudiz adierazi *
➢ Hamarreko osoen arteko batuketak eta kenketak
➢ 80arteko zenbakiak deskonposatu, hamarrekotan eta batekotan
➢ 0-80 bitarteko goranzko eta beheranzko segidak osatu banaka, binaka eta bosnaka zenbatuz
➢ Bertikalki eta horizontalki, eramanik gabeko batuketak egin 80 arteko zenbakiekin *
➢ Kenketa- eta batuketa problema egoera errazak asmatu, sortu eta ebatzi
➢ Moneta-sistema. Zentimo-txanponen balioa eta kalkuloak egin
➢ 1 eta 2 euroko txanponak bereizi eta 5,10 eta 20ko billeteak ezagutu *
➢ Zenbait txanpon taldeen balioaren kalkulua
➢ Bere inguruko hainbat objektu edo jaki arrunten prezioa
EBALUZIO IRIZPIDEAK
➢ Hurbileko egoeretan zenbakiek duten balioa interpretatu eta adierazten dute, 80rainoko
zenbakiak ezagutuz, irakurriz, idatziz,deskonposatuz eta ordenatuz
➢ Badakite 80 arteko zenbakiekin goranzko eta beheranzko segidak osatzen banaka, binaka eta
bosnaka.
➢ Badakite bi zifrako bi zenbaki bertikalki jartzen et batuketa egiten
➢ Gai da bi zifrako bi zenbaki horizontalki jarriz estrategia egokia erabiltzen batura lortzeko.
➢ Hamarrekoen arteko batuketak eta kenketak burutzen ditu grafikoki eta sinbolikoki
➢ Eragiketa edo datu batzuk emanik badaki problema bat asmatzen,ahoz kontatzen eta ebazten
ere.
➢ Badaki 1eta 2ko txanponekin kalkuloak egiten eta 5,10 eta 20ko billeteak ezagutzen ditu eta
kalkulu errazak egiten ditu
➢ Ezagutzen ditu bere inguruko objektu arruntenen prezioa
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduerak: Errezeta bat egiteko elikagaien prezio zerrenda eta kalkulua egin, eskolako
denda antolatu
ͽ Garapen jarduerak: zenbaki lasterketak, zenbakizko zuzenean eragiketak, buruzko kalkuloak
bi minututan, marrazkiekin buruketak asmatu,ahozko problema-sorta, erosketa lista desberdinak
egin katalogoak izanik, Euroa Europan, moneta erraldoien jolasa,moneten diktaketa /sailkapena,
sailkatu aldizkarietan; 2E baino gutxiago balio duena, 5 eurokin ordaindu, batuketa txartelak,
moneta/billeteen murala egin, monetak/billeteen balioa erlazionatu,
ͽ Indartzeko jarduerak ( J.T ) : Herensugeraren kalkuloak, Piratak aritmetikoak, Math Dice Jr,
Monopoly Jr, “Bankuaren jolasak + eta –“,
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Jolas birtualak zenbakiekin, Denda Jolasak
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ Bi gauza edo gehiagoren luzera,altuera eta zabalera konparatzeko prozedurak menperatzea
➢ Luzera, zabalera eta altuera magnitudeak deskribatzeko edo konparatzeko hiztegi egokia
aukeratzea eta zuzen erabiltzea
➢ Luzerak eta distantziak zenbakiz eta ahoz adierazteko prozedurak menperatzea, unitate
naturalak eta ez konbentzionalak erabiliz
➢ Metro bat zenbat den jakitea, gehiago edo gutxiago neurtzen dituzten objektuak sailkatuz eta
estimazioak eginez.
EDUKIAK
➢ Luzera, zabalera eta altuera identifikatui egoki diren gauzetan
➢ Luzeren eta distantzien kontserbazioa justifikatu
➢ Gauzak konparatzeko eta ordenatzeko prozedurak, luzeraren, zabaleraren eta altueraren
arabera
➢ Neurtzearen esanahia eta prozesua hasi *
➢ Luzerak edo distantziak zenbakitan adierazi unitate natural edo arbitrarioen bidez
➢ Metroaren estimazioa; objektuak izendatu, zerrendak egin *
➢ Magnitudeak neurtzeak eguneroko bizitzan duen baliagarritasuna baloratu *
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
➢ Behar bezala erabiltzen ditu “luzea/laburra; zabala/estua,lodia/mehea” eta dagozkien
konparatiboak bi gauza deskribatzeko eta/edo konparatzeko
➢ Bi edo hiru dimentsioko gauza bat emanik, badaki beren zabalera, altuera eta luzeera
bereizten
➢ Zenbait gauza emanik, badaki beren luzeren, zabaleren eta altueraren arabera ordenatzen
➢ Luzeerak, zabalerak eta altuerak konparatzeko estrategiak erabiltzen ditu
➢ Badaki gauza edo distantzia baten luzeraren neurria zenbakiz ematen, unitate naturalak
emanez (eskuak, hatzak, oinak..)
➢ Badaki metro bat estimatzen edo kalkulatzen estrategia desberdinak erabiliz
➢ Badaki metro bat baino gehiago eta gutxiago dituzten gauzak izendatzen
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduera: Arropa zaharrak gelara ekarri eta jantziak nola egin
ͽ Garapen jarduerak: Soka luzatu, botoiekin ilarak luzatu edo moztu, buru-ariketak ( luzeak
diren gauzak izendatu, objektuak konparatu) koboekin altuera desberdineko dorreak, kartulinekin
zabalerak egin, “begi hutsez” bereizi eta konparazioak egin, gure ikasgela begihutsez neurtu,
eskolako gauzak unitate naturalekin neurtu, gure neurrien taula, arropekin tamaina desberdineko
panpinak eta pertsonak jantzi
ͽ Indartzeko jarduerak (J.T): Baliospen-ariketak ( imaginatu,beste objektu batekin konparatu),
haria sartzeko jolasak pattroi desberdinekin
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Eskolako neurriak neurri naturalekin kalkulatu,
ESPAZIOA: Eskolako MATERIALA: Oihal zatiak, soka, goma, , kuboak, kartulina, zinta
pasabideak, gela metrikoak, orratzak, hariak, metro xaflak, 50/20 zm xaflak,
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
egiten
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduera: Gure besoak balantza moduan jarri, arbelan zerrenda bat osatu pisuak
begihutsez ordenatzeko,
ͽ Garapen jarduerak: Pisuak ordenatu, pisuaren arabera hiru poltsa motetan sailkatu,
kontserbazio propietatea ziurtatzeko plastilina jolasak, esperimentu desberdinak, materiala eta
tamainen arteko desberdintasunak ohartzeko jarduerak,uretan objektuak pisatu,
ͽ Indartzeko jarduerak (J.T) : Balantzan klaseko gauzen pisua konparatu, irina, arroz eta azukre
kantitate zehatzak lortu pisuan eta balantzan,
ͽ Zabaltzeko: Errezeta desberdinak prestatu, oreka balantza
ESPAZIOA: Gela eta , MATERIALA: Montessori balantza, oreka balantza, errezeta liburuak,
denda txokoa kilo bateko janari zakuak, pisua, egurrezko zilindroak,
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ 99 arteko zenbakiak irakurtzea, idaztea, deskonposatzea, ordenatzea, alderatzea, irudikatzea
eta batuketa ( burukoarekin) eta kenketa bertikalak egitea
➢ 99 arteko zenbakiak beren posizio-balioaren arabera adieraztea eta haiekin segida mota
desberdinak osatzea.
➢ 99 arteko zenbakien batuketak ebaztea lehen batugaitik zenbatzen hasita edo buruz
➢ Deskribapen jakin bati dagozkion bi zifrako zenbakiak lortzea
➢ Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak bereiztea
➢ Bi zifrako zenbakien arteko kenketa bertikalak ebaztea, burukorik gabe
➢ Hiru zenbakiren arteko batuketak ( eramanekin edo eramanik gabe) bertikalki egitea
➢ Problemak ebaztea, eragiketa zuzena aukeratuz eta problema bat ebazteko pausoak
errespetatuz
➢ Sarrera bikoitzeko taulak eta grafikoak interpretatzea eta egitea
➢ Grafikoak eta taulak interpretatzeko eta egiteko interesa izatea
EDUKIAK
➢ 99 arteko zenbakiak *
➢ Bi zifrako zenbakiak beren posizio balioaren arabera adierazi eta segida mota desberdinak
osatu edozein zenbakitik zenbatzen hasita
➢ Deskribapen edo pista zehatzak jarraitu eta zenbaki egokia aurkitu
➢ Bi zifrako zenbakiak bikoiti eta bakoitietan bereizi, sailkatu eta ulertu
➢ Bi zifrako zenbakien arteko burukorik gabeko kenketak egin emaitza 99baino gutxiago izanda *
➢ Hiru zenbakien arteko batuketak bertikalean; burukoarekin eta burukorik gabe
➢ Problemak ebatzi pausoak errespetatuz; datuak aztertu, eragiketa zuzena aukeratu eta
emaitza aurkitu
➢ Datuak jaso; barra diagramak
➢ Informazioa antolatu; sarrera bikoitzeko taulak
➢ Adierazpen grafikoen garrantzia eta erabilgarritasuna baloratu
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
➢ 99arteko zenbaki guztiak ezagutzen, ordenatzen, irudikatzen ( zenbakizko
zuzeneaan, abakoan, regletan, Montessorin..) eta deskonposatzen ditu.
➢ Badaki bi zifrako zenbakiak beren posizio-balioaren arabera adierazten eta haiekin
segidak osatzen
➢ Zenbakiak hamarreko osoetara hurbiltzen ditu
➢ Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak bereizten ditu
➢ Eramanik gabeko bi zifrako zenbakien arteko kenketa bat burutzen du
➢ Badaki hiru zifren arteko batuketa egiten bertikalean
➢ Badaki problema bat ebazteko zein eragiketa aukeratu behar den eta emaitza
kalkulatzen du
➢ Grafikoak irakurtzeko eta egiteko interesa eta iniziatiba adierazten du
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduera: Barra diagrama taula baten azterketa erreala
ͽ Garapen jarduerak: Datuak jaso eta bilketa taulan idatzi, datuen baremazioa, batugaiak
abakoan bisualizatu eta batuketak egiteko kutxa tapetera pasatu, zenbaki segidak osatu, kopuru
desberdinak ordenatu, zenbaki asmakizunak,
ͽ Indartzeko jarduerak (P.T) : Piratak aritmetikoak, Math Dice Junior,
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Bingoa, “Thales parkea”jolas birtuala,
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ Irudi eta gorputz geometrikoak bereiztea, hauen ezaugarri eta elementuak kontutan hartuz
( aldea, aurpegiak, erpinak)
➢ Gorputz geometrikoak formen arabera arabera identifikatzea eta ingurunearekin lotzea
➢ Simetria hauteman, irudi simetrikoak ezaugarrituz eta eraikiz.
EDUKIAK
➢ Irudi eta gorputz geometrikoak berezi,ezagutu eta sailkatu *
➢ Gorputz geometrikoak bere ingurunean identifikatu eta formen arabera berezi
➢ Gorputz sinpleak ezagutu eta izendatu
➢ Gorputz geometrikoen aurpegiak kontatu eta honen arabera sailkatu
➢ Irudi simetrikoak; eta simetri ardatza
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
➢ Gorputz geometrikoak formen arabera bereizten ditu eta inguruneko gorputz errealekin
identifikatzen ditu
➢ Gorputz geometrikoak dituzten aurpegien arabera sailkatzen ditu
➢ Badaki ezagutzen simetri ardatzen bat daukaten irudiak eta badaki ardatz hori marrazten
➢ Bere ezagutzak maketaren eraikitze prozesuan isladatu ditu
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduera: Maketak behatu, bertan gorputzak/irudiak identifikatu,
ͽ Garapen jarduerak: Txotxa eta plastilinakin irudi lauak eta gorputzak osatu, etxe erraldoiak,
pajitekin ibilbide eta eraikinak sortu, poltsa beltzako objektuekin identifikazio jolasak, orri
geoplanoetan jolasak, gorputzekin irudi lauak osatu, plantillakin gorputz geometrikoak osatu,
maketa egiteko prozesua
ͽ Indartzeko jarduerak (J.T) : Xaguak eta katua jolasa, camelot junior, pinguinoak
izotzan,katomino, geoplanoak, geomax,
ͽ Zabaltzeko jarduerak:
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ Edukiera magnitude hauteman eta ontziak edukiaren arabera konparatzeko eta ordenatzeko
prozedurak menperatzea
➢ “Litroa” edukiera-unitatea dela ohartzea eta litro neurria kalkulatzea erreferentzi punto batzuk
kontutan hartuz.
EDUKIAK
➢ Edukieraren magnitudea. Ontziak edukiaren arabera konparatu eta ordenatzeko prozedurak
menperatu. *
➢ Litroa. Litro bat kalkulatu.
➢ Litro bat baino gutxiago eta gehiago nola kalkulatu
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
➢ Ontziak edukiaren arabera konparatu eta ordenatzen ditu
➢ Hiru ontzi emanik, badaki zer egin edukiera handiago zeinek duen zehatzeko.
➢ Ongi aritzen da ontzi baten edukiera zenbakitan emateko, bertze txikiago bat erabiliz
➢ Badaki litroa, edukiera neurtzeko unitatea dela eta “litro” bat kalkulatzeko gai da.
➢ Badaki litro bat baino gehiago eta gutxiago egon dadin prozedurak egiten
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduerak: Kubo handi bat eta itsasontziekin jolasa eta dilema
ͽ Garapen jarduerak: Tamaina desberdineko kartulinezko zilindroak
konparatu/aztertu/manipulatu, tamaina eta zabalera desberdineko plastikozko edalontzi eta
botilak konparatu, urez bete, lurran zulo bat egin eta manipulatu zabalago/estuago izan dadin,
koloreetako kubo ahokagarriekin dilemak sortu, ordenatu edukiaren arabera, , litro ontzi
desberdinak gelara ekarri eta litro erdi eta laurdena erabiliz bete, hormairudi bat egin gauza
arrunten edukierarekin
ͽ Indartzeko jarduerak ( j.t ) : Zilindro jokoa, dilemak, likidoak ontzi desberdinetatik batetik
bertzera aldatzen jardun
ͽ Zabaltzeko jarduerak: mundoprimaria eta ziberkids jolasak
ESPAZIOA: MATERIALA: neurri desberdineko plastikozko edalontziak, lito
Txokoak,gela eta bateko eta biko ur botila, neurri desberdineko botilak, kartulina
komuna zilindroak, litro neurrien piktogramak, trasbase ontziak
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
HELBURU DIDAKTIKOAK
➢ Erloju analogiko eta digital batean ordu osoak eta erdiak irakurtzea eta adieraztea eta neurri
unitateak ( orduak, minutuak, segundoak) identifikatzea, erlojuak erabiliz eta manipulatuz,
egunerokotasunaren denbora kontrolatzeko.
➢ Eguneroko jarduera batzuk zer ordutan egiten diren jakitea eta norberaren bizipenak
denboran kokatzea, egutegia erabiliz, eguneroko ekintzen kontrola eramateko.
➢ Denborazko iraupen desberdinak neurtu, denbora kontzientzia izateko.
➢ Bi ordu jakinen artean zenbat denbora igaro den jakitea, algoritmo desberdinak eginez,
denboraren kontzientzia izateko.
➢ Erloju analogikoak eta digitalak agertzen diren egoerekin erlazionatutako problemak ebaztea,
erlojua erabiliz, eragiketa eta estimazioak eginez, denbora erabiltzeko
EDUKIAK
➢ Erloju analogiko eta digitaletan ordu osoa eta erdiak irakurri eta adierazi *
➢ Ordu digitala egunaren zatiketekin erlazionatu
➢ Neurri unitateen denborak eta iraupenak; orduak,minutuak eta segundoak
➢ Iraupen motzak testuinguruan erabili; minutua eta segundoa
➢ Denborazko iraupenaz konparaketak egin
➢ Denborazko sekuentzia logikoak ordenatu
➢ Egunerokotasuneko jarduerak ordu desberdinekin lotu eta identifikatu *
➢ Bi ordu artean zenbat denbora pasa den kalkulatu
➢ Denborarekin erlazionatutako problemak; estimazioak eta eragiketak
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
➢ Erloju analogiko eta digitalean, orduak puntuan eta erditan irakurtzen eta adierazten ditu
➢ Badaki orduak, minutuak eta segundoak desberdintzen
➢ Badaki berak egunero egiten dituen jarduerak gutxi gora behera zer ordutan egiten dituen
erraten
➢ Badaki bi orduren artean zenbat denbora pasa den kalkulatzen
➢ Denborarekin estimazioak egiten ditu eta hainbat problema ebazteko gai da.
JARDUERAK:
ͽ Sarrera jarduera: Inguruko herrietako besta programak ikusi, behatu…
ͽ Garapen jarduerak:Erritmoak landu, minutu eta segundoen iraupena neurtu tresna
desberdinekin, ordu digitalekin beren eguneroko jarduera murala egin, binaka erloju
analogikoetan ordu desberdinak adierazi pauta desberdinak jarraituz, eskola ordutegiekin
kartelak egin; erlojuaren funtzionamendua aztertu, erloju bana eraiki, karteletan agertzen diren
ekintzak goizean, arratsalde eta gauean sailkatu
ͽ Indartzeko jarduerak: Orduen karta jolasa, eguneroko ekintzen ordutegien puzzlea, erloju
erraldoia eraiki, erloju propioa eraiki…
ͽ Zabaltzeko jarduerak: Ordenagailu jolasak
7. METODOLOGIA
■ Ikuspegi eraikitzailea
- Hiru txoko egonen dira eta bakoitzean 4 ikasle arituko dira lanean;
txokoak unitate bakoitzean aldatzen joanen diren arren, txoko bakoitzak
izaera eta helburu berdina mantenduko du urte guztian zehar. Hauek
dira hiru txokoak:
- Saio guzia txoko berdinean pasako dute eta hurrengo egunean, txokoz
aldatuko dira. Astean behin, talde osoko lana eginen da, eta bertan
txokoan agertzen diren prozesuen azalpenak, planteamenduei buruzko
hausnarketak eta erronkari edo proeiktuari forma emateko unea izanen
da.
► Problema-egoera
► Jolasaren garrantzia
8. EBALUAZIO PROZESUAK
□ Ikaskuntza prozesuarena
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
1. Matematika lanerako jarrera ona eta interesa dute, kalkuluak txukun eta
ondo antolatuta aurkeztuz.
MATEMATIKARAKO GAITASUNA
GAITASUN DIGITALA
IKASTEN IKASTEA
□ Irakaskuntza prozesuarenak:
Gure lana hobetzen lagunduko digute eta aurrekoetan bezala lortu diren
edo lortzeko bidean dauden aztertuko dugu eta behar izanez gero, hobekuntza
proposamenak egingo dira; unitate bakoitzaren bukaeran, honako taula bat
betetzea proposatzen dut, irakasle bakoitzak hausnarketa egin eta ondorioak
atera ahal izateko.
Hasierako Egoera
Adierazlea Aldatzeko
Proposa
menak
B Ez Erdixka
ai
HELBURUAK
Ikasgai ezberdinen arteko harremanak daude
Ikasitakoa edozein testuinguruan erabili daiteke
Ikaslearen metakognizioari laguntzen dute: ikasle
bakoitzak bere irakaskuntzari buruz egiten duen gogoeta
Ikaslearen autonomia bultzatzen dute
EDUKIAK
Edukien arteko elkar harremana badago, modu
jakintzagaiarteko batean.
Bakarrik memoristikoak diren ikasketak zentzua duten beste
ikasketa motekin ordezkatzen dira (benetan ulerkorrak
direnak)
Edukien transferentzia lantzen da: testuinguru eta egoera
ezberdinetan erabiltzeko
Edukiak errealitateko egoerekin zerikusia dute
EBALUAZIOA
Alegiazko edo egoera errealen abiapuntutik lana egiten da
Denbora edo espazio antolamenduan malgutasuna dago
Ikaslea bere ikasketa prozesuaren parte-hartzea laguntzen da:
informazioa bilatzen, ikerketak egiten, gogoetak egiten,
aplikazioa eta ikasi duenaren komunikazioan.
Ikerketa bultzatzen da: proiektu edo interes zentroen bitartez.
Elkarlana bultzatzen da.
Irakurketa nahita nahizko tresna bezala ulertzen da.
Autoerregulaziorako prozesuak lantzen dira: egindako lanen
auto-ebaluazioa (egindakoa ebaluatu, akatsak bilatu,
aldaketak egin, ondorioak konprobatu).
10
15
15
60
►Behaketa eskalak : Lan jarrera baloratzeko; taula hau asteka beteko da:
Ikaslea Adierazlea 0 1 2 3
Autonomiaz aritu da
Lan denbora probextu du
Erne egon da
Talde dinamiketan parte hartu du
Zailtasunei aurre egiten saiatu da
Lanak txukun aurkeztu ditu
Lagunak errespetatu ditu
0= INOIZ 1= BATZUTAN 2=GEHIENETAN 3=BETI
1. HIRUHILABETEA
I
k
a
s
l
e
a
a
1
A Ongi eseri (2p)
J r Denbora lanean probextu
a (3p)
A Txokoko egitura
R uak errespetatu (2p)
R Txandak errespetatu (3p)
E L Erne (3p)
R a Galdetzen du (2p)
A n Autonomoa (3p)
e Bikote/taldeka (2p)
K
kiko
P Materialarekin (3p)
%
o Ikaskideekin (4p)
30
r Irakaslearekin (3p)
t
a
era
MATEMATIKA
Errutinak (5p)
E Zenbakiak .. .arte (10p)
D Eragiketak (5p)
U Buruzko kalkuloa (5p)
Hipotesiak/erronka ( 10p )
K
Geometria /neurria (10p)
I Jolas txokoa (5p)
A Kutxa txokoa(5p)
K Pentsatzeko txokoa (5p)
% GA II FROGAK ( 10p)
70 IA
Nota finala
Bukatzeko eta hurrengo atalari sarrera ematen diodan heinean, argi utzi
nahi dut ikasle guziekin ez ditudala ebaluazio tresna eta prozedura berdinak
erabiliko. hauek ere ikasle bakoitzaren berezitasunari egokitu beharko direla.
Bertzetik irizpidetan oinarrituta dagoen ebaluazio bat proposatzen dut; hau da,
ikaslearen abiapuntuan eta eginako ibilbidean oinarrituta.
“ Pertsona guztiak jenioak gara. Baina arrain bat zuhaitz batera igotzeko
abileziagatik epaitzen badugu, bizi guztia ergela dela pentsatzen pasako du “ 2
2
Albert Einstein ( 1879- 1918) “ Citas “
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
3. 60/ 2014 Foru dekretua; Nafarroan aniztasunari arreta nola egin zehazten
duen artikulua.
◦ Bi irakasle gelan:
Ohiz kanpoko hezkuntza arreta behar duten ikasleak dira, nire kasuan:
Mutiko honen balorazio eta behaketa jarraia egiten ari gara; alde batetik,
egokitze prozesu batean dagoela kontutan hartu behar da, lehendabiziko aldia
da eskolan dagoena eta bere burua eskola sistema batean kokatzea kostatzen
ari zaio. Bertze aldetik, susmagarriak diren hiru ezaugarri biltzen ditu;
inpultsibitate handia, bertzeekin erlazionako tresna gutxi, autokontrol eskasa,
arreta mantentzeko arazoak eta mugimendu nabaria. Horrela eta gure
behaketa erregistroak ikusita, orientatzaileak dagokion deribazioa egin zuen,
bertan beha zezatela, gu bitartean ikaslearen informazioa jasotzen duen
galdetegia betetzen genuen heinean. Diagnostikoa: TDH portaera nahasketa
larriakin.
Horrela, hauek dira ikasle honekin gelan lan egiteko eta bere jarrera
bideratzeko hartu diren neurriak:
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
• Gelako dinamikan ardura batzuk bere gain hartzea; bere burua baliosteko
eta bertzeen aurrrean irudi positibo bat sortzeko.
•
Distraitzen bada, keinu bat egin edo bizkarra ukitzea arreta berriro
bereganatzeko.
• Arreta luzaroan joan ez dakion, markatu noraino egin behar duen eta feed-
back eskaini lana sekuentzia motzetan emanez.
1.mailan gaude eta oraindik goiz da diagnostikoa hau egiteko, baina oso
nabaria da; bere familian bi dislexia kasu zuzenak daude eta bi kodeetan
( matematikoa eta linguistikoa) dituen eragozpenak ikusita, hainbat neurri
hartu ditugu gelan eta eskolan; klaseko erritmo arrunta jarraitzeko arazoak
dituelako eta arreta indibidualizatuago bat behar duelako.
12. BALIABIDEAK
11.1.1.Gelako banaketa
Matematikako saioetan txokoka lan eginen da, baina gure gelan beti
txoko finko batzuk izanen dira; eta txoko horietan, matematika arloan sortzen
diren bertze hiru txoko txertatuko ditugu. Txoko finkoak hauek dira:
► Ezagutza Txokoa ( Natur eta Gizarte arloan lantzen den materiala, lanak..)
► Jolas txokoa
► Ordenagailu Txokoa
11.2.Baliabide materialak
13. BIBLIOGRAFIA
EDUFORMA. 2007
2000
Lectores.
.
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila
Matematikako programazioa Lehen Hezkuntza 1. maila