You are on page 1of 5

ANIMALIAK.

 Etxean ez daukat animaliarik. Hala ere, gustatuko litzaidake


txukurrak edukitzea baina baita haiek aske ibiltzea ere.
Horregatik baserri batean bizi izango banintz txakurren bat
edukiko nuke.
 Gehien gustatzen zaidan animalia, alemaniar artzain
txakurra dela esango nuke. Bestetik gutxien gustatzen
zaidana krokodiloa da.
 Orokorrean, nigana txakurrak hurbiltzen direnean
laztantzen ditut, baina orain dela 6 urte inguru txakur bat
nire eskuin eskuari kosk egiten saiatu zen. Zorionez, ez zuen
lortu, eta hori esker hatzez beteta dut eskua.
KIROLAK.
 Duela urte batzuk kirol ezberdinak egiten nituen, ordea,
gaur egun bizikleta estatika astean hiru aldiz egiten dut.
Bestaldetik asteburuetan eguraldi ona izaten badugu,
mendiko ibilbideak egitea gustatzen zait.
 Gustura ikusten dudan kirola, futbola da, eta baita
saskibaloia ere. Normalean telebistan ikusten ditut
partiduak sarrerak oso garestiak direlako. Hala ere,
batzuetan partiduak dohainik izaten dira eta ikusteko
aukera ona agertzen da.
 Futbolari dagokionez, Athletikzale naizela esan daiteke.
Duela urte asko, azken liga txapelketa irabazi ondoren,
Bilbon ospakizunaren eguna zen. Nik bandera bat eutsi
nengoenean bi neska hurbildu zitzaizkidan oihal zati txiki
bat eskatzera, baina ezetz esan nien ez nuelako nire
bandera apurtu nahi.

AISIALDIA.
 Asteburuetan, mendiko ibilbideak egitea gustatzen zait.
Izan ere, ibilbide bilduma haundi bat gordetzen dut etxean.
Kontua da, neguan eguraldi txarra dagoenean emaztea eta
biok ibilbideak egiteko ez dugu gogorik.
 Gehien gustazen zaigun autoz bidaiatzea da. Autoz,
garraiobide publikoaz baino askatasun gehiago sentitzen
da. Etxetik irten baino lehen patata tortilla prestatzen dugu,
fruitu lehorrak, fruta ale bi, eta botila bat ur hartzen ditugu
indarrak berreskuratzeko.
 Gorbeialdean ibilbideak egitea ez ezik, herriak ere ibiltzea
izugarri gogoko dugu. Perretxikoen denboraldian, askotan
joaten gara mendi haietara. Izan ere, datorren Larunbatean
Orozkora joateko asmoa daukagu, eta ezagutzen ez baduzu
ahal duzunean bisitatzera gomendatzen dizut.
ARROPA EROSTEN.
 Orokorrean, aurrekontua gastatzeko kontuan hartzen dut.
Oinarri horretatik abiatuz, erosterakoan nire gustoko
estiloa eta prezioaren arteko oreka bilatzen dut. Dena den,
erosteko erabakia hartu aurretik, gogoko dudan
arroparekin eroso nagoela sentitu behar dut.
 Modari dagokionez, nire iritziz modan dagoen ala ez
dagoen arropa ez da batere garrantzitsuena. Gustatzen
zaidan arropa modan dagoen ala ez, ba ez dut kontuan
edukitzen
 Normalean, edozein arropa behar dudanean besterik ez
arropa erosten dut, alegia, dendara joan aurretik argi eta
garbi jakiten dut zer erosi. Beste aldetik, beherapen
denboraldian gertu dagoenean erosketak atzeratzen dut.

JATEA ETA JATEKO OHITURAK.


 Nire ustez dieta osasungarria eta orekatua jarraitzen dut.
Astean zehar, barazki ugari jaten dut eta baita lekaleak ere.
Indabak, dilistak, eta gehien gustatzen zaizkidan lekaleak,
txitxirioak. Ez dakit zergatik, baina txikitatik gustatzen
zaizkit. Frutari dagokionez, gehien gustatzen zaidana,
laranja da.
 Duela hamar urte inguru, porruak gorrotatzen nituen,
baina egun batean porruz pintxo bat dastatu ondoren,
gustatzen hasi zitzaizkidan. Gaur egun, nire ohiko dietaren
parte dira. Bestetik, ez dut inoiz inaurririk jan, baina erabat
gose izango banintz dastatuko nituzkela uste dut.
 Etxetik kanpo janariari dagokionez, ezagun jatetxetan jan
nahiago dut. Konfiantza gehiago ematen didate. Normalean
eguneko menua aukeratzen dut, baina noizean behin,
pintxoak jatea aukera ona izan daiteke.
OPORRAK.
 Duela urte asko, lagunekin joaten nintzen oporretan, baina
azken urte honetan familiarekin joan naiz eta hurrengo
urteetan seguraski hori ez da aldatuko. Lagunekin azken
bidaia nerbioi iturburura joan zen. Delikan eman genuen
gaua kanpin dendetan. Beste aldetik, familiarekin
Palentziara egin genuen azken bidaia. Fontecha de la Peña
izeneko herrian, hain zuzen.
 Nire iritzian, batez ere gazte garenean, oporretan
lagunekin erokeri gehiago egiten dira, ordea, familiarekin
lasaiagoa egoten gara.
 Orokorrean, jendez beteta ez dagoen lekutara nahiago dut
joan. Horregatik, herriak hiriak baino gehiago ezagutzea
gustatzen zait. Noizean behin, uharte eta hondartza bakarti
bat bisitatzea gustatuko litzaidake. Isiltasuna entzutera,
baina ez lagunekin, ez familiarekin.
MINTZALAGUNA.
 Lehenengo eta behin, euskaraz hitz egiteko lotsa kendu
behar dugula uste dut. Akatsak egiteko beldurra oztopo
handia da, baina akatsak egiten ez baditugu ez dugu
ikasiko. Hizkuntza eskolatik kanpo nire emaztearekin
euskaraz hitz egiten saiatzen naiz. Etb bateko teleberria
ikusten dugu eta berriak komentatzen ditugu.
 Arazorik handiena nire ustez, hiztegia da. Askotan, zerbait
esan nahi dut, baina hitz egokia ez zait burura etortzen. Hitz
egiten ari garen gaia zerikusi handia du, gai bakoitzean hitz
desberdinak erabiltzen dira eta.
 Mintzalaguna egitasmoa ezagutzen dut, eta oso ideia ona
iruditzen zait. Normalean, ezagutzen ez duzun pertsona
batekin hitz egitea zaila egiten zait, euskeraz ez ezik
gaztelaniaz ere. Klasean ikasitako gaiak praktikan jartzeko
ez daukat proposamenarik.
GASTU GEHIEGI DITUGU.
 Nire ustez jendea, behar ez duten gauzetan diru gehiegi
gastatzen du. Adibidez, nahiz eta pertsona baten mugikorra
primeran funzionatzen du, azken generazioko mugikorra
agertu ondoren, erosi behar du. Erosketa konpultsiboak
arazo dezente sortzen ditu.
 Baina, beharrezkoak ez diren gastuak, nola kontrolatu?
Hasteko, benetan kontrolatu nahi izan behar da. Seguraski
garunak irtenbidea aurkituko du.
 Nire gastuak handiak balira, lehengo eta behin, Excel baten
bidez, idatziko nuke hilabeteko gastuak eta hilabete
amaieran nondik etortzen diren gastuak aztertuko nuke.
Dirua aurrezteko, ezinbesteko ez diren gastuak kontuan
hartuko nituzke, eta hurrengo hilabeteetan erosketa
erabakiak aldatzen saiatuko nintzateke.

AUTOAREN GARAIAN BIZI GARA


 Alde batetik, garraio publikoa heldu ez den lekuetara
autoak heltzeko gai dira, eta bestetik ordutegi bati lotuta ez
ibiltzeko autoa hartzea aukerarik onena da. Bestetik,
autoaren mantenimendua oso garestia izaten da.
 Nik uste dut, orokorrean lan egiteko beharrezkoa denean
jendea ez du aukerarik, adibidez saltzaileak. Hala ere, jende
asko autoa erabiltzen du ez ezik bidaia luzeak egiteko, ogia
erosteko ere. Horregatik errepideak autoz beteta egoten
dira, eta sarritan azkarregi gidatzen da. Hori dela eta, gero
eta istripu gehiago gertatzen dira.
 Benetako beharraren arabera etxe bakoitzean erabaki
beharko dute zenbat auto edukitzea komeni zaie. Nire
etxean auto bakar bat dago. Batez ere, bidaia luzeak
egiteko eta garraio publikoa heldu ez den lekuetara hartzen
dugu autoa. Baina egia esan, garai hontan autorik gabe bizi
naiteke. Beraz, autoa hondatuko balitzait ez nuke auto berri
bat erosiko.

You might also like