You are on page 1of 3

1.

Ariketa: irudi zatiak aukeratzea


Irudi zatiak aukeratzeko zenbait modu.

Demagun orri bat ageri zaigula hondo zuri batean. Atzealde zuria kendu nahi
diogu, garden bihurtu, eta gero beste leku batean itsatsi.

Nola egingo dugu hori? Makila magikoa erabiliz egin daiteke: hondoa edo
atzealdea aukeratu, eta, gero, aukeraketa atzekoz aurrera jarri, ezta?

Beste modu batzuetara ere egin daiteke, baina, kasu honetan, badirudi makila
magikoa dela aukera onena:

Makila magikoa hartuko dugu, eta, irudi zatiak gehituz, zurian klik egingo dugu,
hondo guztia aukeratu arte (di-da batean).
Baina guk ez dugu zuria aukeratu nahi, orria baizik, hau da, kontrakoa.
Aukeratutakoa alderantziz jarriko dugu.

Menua: Aukeratu: Irauli


Aukeratutakoa kopiatuko dugu (Ctrl + C). Jatorrizkoaren neurri berak dituen
hondo gardeneko dokumentu bat sortuko dugu, eta aukeratutakoa itsatsiko
dugu sortu berri dugun irudian (Ctrl + V):

Ene! Zati bat hartu gabe utzi dugu. Berriro ekingo diogu aukeratzeari, eta zati
hori ere hartuko dugu. Gauza bera egingo dugu, eta gero:
Zoragarri.

Irudia .xcf formatuan gordeko dugu badaezpada ere (geroago horrekin lanean
jarraitu ahal izateko, hala nahi izanez gero). .gif formatuan ere gordeko dugu,
gardentasunari euts diezaion. Kito, lortu dugu.

You might also like