You are on page 1of 6

5.

Gaia

Erreakzio kimikoak

Gure inguruan dena aldatu egiten da. Aldaketa guztiak ez dira berdinak:

Aldaketa fisikoak eta kimikoak bereiztu behar ditugu. Adibide bat, hau aldaketa kimiko
bat da:

Cl2(g) + Na(s) → NaCl(s) (doitu gabe)

Kloro gasa mortala da, eta sodio metalak, leherketak ekoizten ditu urarekin nahastean.
Baina haien artean erreakzio kimiko egiterakoan, sodio kloruroa eratzen da, gatz
arrunta, guk jaten duguna. Kloro eta sodio propietateak erabat ezberdinak dira gatzen
propietateak konparatuta.

Aldaketa fisiko bat:

Ura edalontzi batean sartzen dugu, edalontzi hori izozkailuan sartzen dugu. Nahiko
denbora itxaroten badugu, ura likidoa, solido bihurtuko da. Kasu honetan, molekulak
ez dira aldatzen, ura daukagu bi kasutan.

 Aldaketa fisikoetan: substantzien konposizioa ez da aldatzen.


 Aldaketa kimikoetan: substantzien konposizioa aldatzen da.

*Ariketa, denon artean egiteko, aldaketa fisiko edo kimiko?

a Mahatsaren hartzidura, ardoa egiteko


b Pilula eferbeszentea bat uretan sartzen badugu
c Deskarga elektriko bat
d Ura irakitea, lurrun bihurtu arte
e Landareen fotosintesia
f Haragi zati bat usteltzea

Aldaketa kimikoak erreakzio kimikoen bidez gertatzen dira, erreaktiboak eraldatu


egiten dira, eta produktuak sortzen dira.

Ekuazio kimikoak erreakzio kimikoen adierazpen idatziak eta laburtuak dira. Gezi bat
idazten da erreaktibo eta produktuen artean. Normalean, substantzien egoera
adierazten da parentesi artean: s, l, g edo aq (disoluzio urtsua).
Erreakzio kimikoen mekanismoa

“Mekanismo” hitzak “nola gertatzen den” esan nahi du. Eredu zinetiko molekularra
gogoratu behar dugu: partikulak etengabe mugitzen dira, eta batzuetan, talka egiten
dute haien artean.

Erreakzio kimikoetan, molekula batzuk beste molekula batzuk bihurtzen dira;


erreaktiboen molekulek talka egiten dute elkarren artean, lotura kimikoak hautsi
egiten dira eta beste lotura batzuk eratzen dira.

Talka guztien ondorioz, ez dira produktuak eratzen, talka eraginkorra izan dadin:

 Behar besteko energia izan behar du


 Orientazio egokia izan behar dute molekulek

HI eratzeko, H2 eta I2 erreakzionatzen dute: H2(g) + I2(g) → 2HI(g)

Lehengo kasuan (a), talka eraginkorra izan da, bigarrenean (b), berriz, ez.

Bideo honetan, orientazioaren eragina ikusten da:

https://youtu.be/wbGgIfHsx-I?t=82
Masa kontserbazioaren legea

Zer gertatzen zaio erreaktiboen masari?

Erreaktiboen masen batura eta produktuen masen batura berdina da, eta berdina izan
behar du, atomoak desagertzen ez direlako (horregatik, Dalton-en teoria balio zaigu
erreakzio kimikoak azaltzeko).

Lavoisier-en emaztea (Marie-Anne Pierrette Paulze) asko lagundu zion, Marie-Anne ere
zientzialaria zen.
Erreakzio kimikoen sailkapena

 Sintesi-erreakzioak: gogoratu behar dugu zer den “sintesi” bat egin:


Bi erreaktibo bakun edo gehiago konbinatu egiten dira, eta produktu
konplexuago eratzen dute. Adibidez:
N2(g) + 3H2(g) → 2NH3(g)
4 molekula erreaktiboetan, bi bakarrik erreaktiboetan

 Deskonposizio-erreakzioak: sintesiaren kontrakoa:


Substantzia batetik abiatuta, substantzia bakunagoak eratzen dira. Adibidez:
2H2O2(l) → 2H2O(g) + O2(g)
2 molekula erreaktiboetan, 3 molekula produktuetan

 Azido-base erreakzioak
Azido bat zer den eta base bat zer den ikusi dugu:
Azidoek H+ askatzen dute ur disoluzioetan, adibidez:
HCl (aq) → H+ (aq) + Cl- (aq)
Basek OH- askatzen dute ur disoluzioetan, adibidez:
NaOH (aq) → Na+ (aq) + OH- (aq)
Haiek elkartzen direnean, ura sortzen da:
H+ + OH- → H2O
Beste elementuek (azidoan H+ ez dena eta basetan OH- ez dena) gatzak eratzen
dituzte, adibidez:
HCl (aq) + NaOH (aq) → Na+ (aq)+ Cl- (aq) + H2O

Beste erreakzio motak badaude, kurtso honetan, horiek bakarrik jakin behar ditugu.
Erreakzio kimikoen abiadura

Leherketa bat edo pospolo bat piztea erreakzio kimikoak dira, oso azkar gertatzen dira.
Metal baten oxidazioa, berriz, motel doa.

Erreakzio abiadurak adierazten du erreaktiboak zer azkar desagertzen diren, edo


produktuak zer azkar eratzen diren.

Erreakzio-abiaduran eragina duten faktoreak:

Alda dezakegu erreakzio baten abiadura?

 Tenperatura handitzen badugu, molekulen abiadura handiagoa izango da,


orduan talka gehiago egongo dira haien artean (talken teoria gogoratu).
Hozkailuetan, kontrakoa gertatzen da, horregatik erabiltzen ditugu.
 Kontzentrazioa: kontzentrazioa handia bada, molekula gehiago egongo dira
bolumen jakin batean, orduan, probabilitate handiagoa egongo da haien artean
talka egiteko. Bideo hau ikusi dugu:
https://www.youtube.com/watch?v=u4Ic5Yyk7cY

 Erreaktibo solidoen zatiketa-maila: zatiak txikiak badira, ukipen azalera


handiagoa izango da, molekulak azalera handiagoa izango dute talka egiteko,
orduan, erreakzio abiadura handiagoa izango da. Bideo honetan ikusten da:
https://www.youtube.com/watch?v=ExH_YRfYToI

 Katalizatzaileak: molekulak orientazio egokian jartzen dituzte talka egiteko,


orduan, erreakzio abiadura handiagoa izango da.
Industria kimikoa, gogoratu behar dugu 2.DBH-n ikusita:

Azpiproduktuak beste prozesu industrial batean sartzen dira eta aprobetxatzen dira.
Hondakinak birziklatzen saiatzen gara.

Kontaminazioa sortzen da, ez bakarrik prozesu industrialagatik, energia sortzeko


erabiltzen diren prozesuengatik, edo garraioetatik.

Klima aldatzen da, eta kontaminazioak azeleratzen ari da klimaren aldaketa, gaur egun
hori ikusten da glaziarretan, askoz txikiagoak dira.

Itsaso maila gorantz doa, baina hori ez da txarrena; itsasoetan dabiltzan korronteak
aldatzen ari dira, eta klima askoz gehiago aldatuko da. Adibidez, Mexikotik korronte
bat dator gure kostaldera, eta horri esker, gure klima epelagoa da. Korronte hori
aldatzen bada, hemen hotz handia izango dugu neguan, eta bero gehiago udan. Are
gehiago, hona datozen borraskak, urakan bihurtzeko probabilitatea handia dago.

Zer egin dezakegu guk?

 Birziklatu zabor guztia, eta benetan behar ez baduzu zerbait, ez erosi


 Zerbait erosi behar baduzu, ahalik eta hurbilen ekoiztuta
 Erabili bizikleta, garraio publikoa edo oinez joan
 Erabiltzen ari ez bazara, itxi txorrota eta itzali argiak
 Berogailuak eta aire egokitua neurriz erabili

You might also like