You are on page 1of 2

ZER DA HIRUGARREN ESTATUA?

 
Aztertu behar dugun testua, ''Zer da Hirugarren Estatua'' izenburua du. Sieyesek idatzitakoa
zen 1789. urtean, Estatu Orokorren bilera elkartu baino lehen sortua da. Izenburuak argi
esaten digun bezala, testu honen gaia herri xehearen garrantziari buruz hitz-egingo digu.
 
Sailkapenarekin hasita, testu historiko-literario baten aurrean gaude. Lehen esan dudan
bezala, testu honek 1789. urtean idatzita dago, Pariseko hirian. Idatzi honen egilea Sieyes da,
frantziar elizgizon, politikari eta urte batzuen ostean napoleonekin batera Frantziako kontsula
bihurtuko dena. Haren helburua, gizarte estamentalari buruz hausnartzea da eta herri
xehearen garrantzia azpimarratzea da. Testu honek Frantziako herrialde guztiari zuzenduta
dago.
 
Testuak dioenez, Frantziako egoera estatu orokorrak bildu aurretik, Frantziak estatu
absolutista zen eta herri xeheko pertsonek, kokotaraino zeuden eta horregatik estatu
orokorren bilera bildu zuten. Hau gertatu baino lehen, Sieyes, herri xehearen garrantzia
aldarrikatu nahi zuen eta horregatik testu hau idatzi zuen. Sieyes-en pentsamoldea ez zen
Frantzian momentu horretan boterean zeuden pertsonen berdina, hau da, Errege absolutista,
nobleak, kleroa eta burges batzuen pentsamoldea. Horregatik, testu honetan ikus
dezakegunez, jendearen pentsatzeko era aldatu nahi du Sieyes, esanez, Frantziako herrialdea
ez zen ezer izango hirugarren estaturik gabe. Baita, aldarrikatzen du herri xehea osatzen duten
pertsonek, gaitasun handiko gizakiak direla baina ezin dutela herrialdearen arlo batean ere ez
parte hartu. Gainera, Sieyes-ek aipatzen du, herri xeheak egiten dituen jarduerarik gabe, ezin
dela ezer funtzionatu, nekazariek, abeltzainek eta artisauek baitira janaria, arropa eta abar
egiten dutenek. Azkenik, nazioa zer den azaltzen du hirugarren estatuak nazioa den guztia
biltzen duela esateko.
 
Behin testua sailkatu eta aztertuta izanda, goazen ba iruzkina egiteko.
Frantziako egoera XVIII. mendean antzinako erregimenaren adibidea zen. Monarkia absolutista
bat zegoen boterean, Luis XV estatu burua izanda. Nahiz eta Europako nagusitasuna haren
eskuetan izanda, Frantziak etengabeko gudatan sartzen hari zen Erresuma Batuaren kontra,
beraientzako, 'jefe finala' zenez. Horren ondorioz, herrialdearen ekonomia hondoratuta
zegoen eta krisialdi batean sartu zen. Hori gertatu zenez, erreforma fiskal bat egitera behartuta
zeuden boterean zeudenak eta horrela egin zuten. Baina, logikoa denez, horrek haserrea
erakarri zuen pribilegiatuen artean, zergak ordaintzera behartu zituzten, baina egia esanda,
gehienek ez zuten hori egin. Orduan, alde batetik, nobleak eta kleroa haserretuta zeuden.
Gainera, urte horietan, hainbat uzta txar egon ziren eta goseteak eta prezioak igo ziren
Frantzian. Herri xeheak ere haserretuta eta ezinegon sentimendu batekin zeuden. Eta hau
gutxi izango balitz, burgesak ere haserretuta zeuden botere ekonomikoa izanda, botere
politikoa ere nahi zutelako, hau da, politikan parte hartu nahi zuten baina momentuz ezin
zuten. Laburpen moduan, orain arte, Frantzia osoa haserre zegoen gauza bat edo
bestearengandik. Aldaketa nabarmen bat beharrezkoa zen. Gainera, Amerikako Estatu Batuen
independentzia oso adibide ona zen iraultza bat egiteko eta Frantziarrek horrela egin zuten.
Hori dela eta erregearengan presio handia zegoenez, Estatu Orokorren bilera biltzea adostu
zen 1789ko maiatzaren 5an Luis XV deituta, noski, kontuan izanda, Estatu Orokorrak ez zirela
bildu 1614. urtetik. Momentu honetan, Sieyes-ek 'Zer da Hirugarren Estatua?' idatzi zuen,
jendearen pentsamoldea aldatzen saiatzeko eta Estatu Orokorretan Hirugarren Estatua
gehiago kontuan hartzeko. Orduan, eguna ailegatu zen eta estamentu bakoitzak bere 'kexa
koadernoa' aurkeztu zuen. Hirugarren Estatuaren kexa handiena zen botoa buruzkoa izatea eta
ez estamentuzkoa, haiek politikan parte hartu ahal izateko. Baina, inoren harridurarako, ez
zieten kasurik egin eta ez zuten ezta kexa hori irakurri edo eztabaidatu. Horren ondorioz, herri
xehearen ordezkariek, gehiengoak burgesak, eta klero eta nobleziaren kide batzuekin batera,
bileratik alde egin zuten Sieyes-ek aginduta. Hurrengo egunean, erregeak ez zien bileran
sartzen utzi eta haiek Polit Joko batean bildu ziren Asanblada Nazional Konstituziogilea sortzen.
Haien helburu nagusia, Frantziari konstituzio bat ematea zen, eta pilota jokotik ez zirela
aterako zin egin zuten konstituzio bat sortu arte. Versailles-en gertatzen ari zena Paris-era
ailegatu zen eta bertako pertsonek Bastilla hartzera ekin zuten protesta bezala uztailaren 14an.
Horren ondorioz, Asanblea Nazionalean hainbat erabaki hartu ziren, adibidez, sistema feudala
abolitu zen, kleroaren konstituzio zibila egin zen, gremioak debekatu ziren eta azkenean, 1971.
urtean Frantziako lehen konstituzioa sortu zen.
Ondorio bezala, esan daiteke, herri xehearen iraunkortasuna efektu izan zuela eta, behintzat,
urte batzuez nahi zutena izango zuten. Frantziako garai historiko honek ez zuen urte asko
iraunduko, baina urte gutxietan aldaketa asko gertatu ziren, batzuk hirugarren estatuaren
onera eta beste batzuk, batez ere historian aurrera egiten badugu, ez ziren hain onak izan
berriro antzinako erregimenera bueltatu zelako Frantzia.

You might also like