You are on page 1of 12

ERABAKIA, 2023ko EKAINAREN 6koa, UPV/EHUko GERENTEARENA.

HORREN BIDEZ, FUNTZIONARIOEN LAN BALDINTZAK ARAUTZEKO


HITZARMENEAN ETA LAN KONTRATUDUN LANGILEENTZAKO HITZARMEN
KOLEKTIBOETAN AURREIKUSITA DAGOEN ETA 2023ko EKITALDIARI
DAGOKION GIZARTE FUNTSAREN KARGURA DIRU LAGUNTZAK EMATEKO
DEIALDIA EGITEN DA

Indarrean diren funtzionarioen lan baldintzak Arautzeko Hitzarmenaren 12.


artikuluan, TEKAZELeko Lan Kontratudunen III. Hitzarmen Kolektiboaren 72.
artikuluan eta lan kontratudun irakasleen II. Hitzarmen Kolektiboaren 60. artikuluan
ezarritakoarekin bat etorrita, gizarte laguntzak finantzatzeko laguntzen deialdia
ezartzen da.

Bertan jasotako irizpideak zehazteko, elementu zuzentzaile berriak sartzea erabaki


da, funtsean errenta txikienei laguntzeko:

- Galera kalkulatzeko, 2 errenta tarte bereizi dira, eta 60.000 eurotik gorako errentei
portzentaje handiagoa aplikatu zaie.

- Laguntza kuantifikatzeko, familia errenta estandarizatua hartuko da kontuan.

- Diruz lagun daitekeen gastuaren % 25 ziurtatuko zaio 25.000 €-tik beherako


familia errenta estandarizatuari, betiere galera ekonomikoa egiaztatzen bada eta
deialdi honen 2.2.4 puntuan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

Finantzatu beharreko gastuak erabaki honen I. ERANSKINEAN aipatzen dira, baina ez


dira baztertzaileak.

2023ko ekitaldirako aurrekontuan, 110.000 euro esleitu dira.

Onartutako eskaeren laguntzen zenbatekoa laguntzen zenbateko osoaren


araberakoa izango da.

ERABAKI DU

Lehena.- 2023ko ekitaldirako Gizarte Funtsaren kargurako diru laguntzen deialdia


argitara ematea, honako klausula hauen arabera:

1
OINARRIAK

Lehenengoa.- Deialdiaren xedea

Oinarri hauek Gizarte Funtseko laguntzak emateko prozeduraren irizpide orokorrak


finkatzen dituzte, indarrean diren funtzionarioen lan baldintzak Arautzeko
Hitzarmenean eta TEKAZELeko lan kontratudun langileen eta irakasle-ikertzaileen
Hitzarmen Kolektiboetan ezarritakoarekin bat etorrita.

Laguntzak osasun arloko gastuak diruz laguntzera bideratuta daude, betiere gastu
horiek mutualistek edo Gizarte Segurantzak estaltzen ez badituzte.

Bigarrena.- Aplikazio eremu pertsonala

Deialdian funtzionario edo lan edo administrazio araubidean kontratutako langile


guztiek parte hartu ahal izango dute, baldintza hauek betetzen badituzte:

2.1.- Baldintza pertsonalak.

2.1.1.- Eskatzaile izan daitezke bai aktiboan dauden langileak bai UPV/EHUn
eszedentzian daudenak, familiak zaintzeagatik edo genero indarkeriagatik, baldin eta
unibertsitatean zerbitzuak eman badituzte sei hilabetez gutxienez, 2022ko
urtarrilaren 1etik deialdi honen datara arte.

2.1.2.- Gastuek deialdian aurreikusitako laguntza jaso ahal izango dute, baldin eta
aldi horretan egin badituzte ezkontideak edo bikotekideak, 25 urtetik beherako seme-
alabak edo adin horretatik gorakoak, mendetasun graduan minusbaliotasuna
edukita; bai eta zuzeneko lerroan odol ahaidetasunekoak edo antzekoak diren
aurrekoek ere. Funtzionario edo langilearekiko bizikidetza egiaztatu behar da, zaintza
partekatuko kasuetan izan ezik.

2.1.3.- UPV/EHUko langileak diren bi subjektuk onuradun komunak dituzten


kasuetan, horietako bakar batek bakarrik izango du laguntza jasotzeko eskubidea.
Banaketa edo dibortzio kasuetan, seme-alabengatiko laguntza eskatzeko
lehentasuna adingabearen zaintzak eta jagoletzak duenak izango du.

2.2.- Baldintza ekonomikoak eta laguntzaren zenbatekoa

2.2.1.- Galeraren kalkulua:

Bi tarte ezartzen dira, familia unitatearen errenta aitorpenaren zerga oinarrien


baturaren arabera:
 60.000 eurotik beherako zerga oinarriak: justifikatutako eta aldeko
gastuen batura familia unitateko aitortzaile guztien 2022eko errenta
aitorpeneko oinarri ezargarrien baturaren % 2 edo handiagoa izango da,
familia unitateko kideen kopuruaz zatituta.

 60.000 eurotik gorako zerga oinarriak: justifikatutako eta aldeko gastuen


batura familia unitateko aitortzaile guztien 2022eko errenta aitorpeneko
oinarri ezargarrien baturaren % 4 edo handiagoa izango da, familia unitateko
kideen kopuruaz zatituta.

2.2.2- Errentaren estandarizazioa laguntza banatzeko

Laguntzaren zenbatekoa esleitzeko, familia errenta estandarizatua hartuko da kontuan,


eta hori kalkulatzeko, aintzat hartuko dira honako hauek:

 Familia errentaren maila, zeina honela zehaztuko baita: eskatzailearen edo


bikotekideen eta diru sarrerak dituzten familia unitateko gainerako kideen zerga
oinarri orokorraren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ)
aurrezkiaren zerga oinarriaren batura.

Deuseztasun, banantze edo dibortzio kasuetan, hitzarmen arautzailearen edo epai


judizialaren arabera seme-alaben zaintza eta jagoletza duen eskatzailearen zerga
oinarri orokorra eta PFEZaren aurrezkiaren zerga oinarria hartuko dira kontuan,
bai eta haren egungo ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen diru sarrerak ere,
hala badagokio.

PFEZa aitortzera behartuta ez dauden familia unitateko kideen kasuan, errenta


konputagarria foru ogasunen organo kudeatzaileek bildutakoa izango da.

 Familia unitatea honako hauek osatzen dute: eskatzailea, haren ezkontidea


(deuseztasun, banantze edo dibortziorik ez badago) edo harekin izatezko
bikote gisa bizi ohi den pertsona, betiere behar bezala egiaztatzen bada, eta
eskatzailearekin bizi diren seme-alabak eta aurrekoak, zaintza partekatuaren
kasuetan izan ezik.

 Familia unitatearen baliokidetasun koefizientea kalkulatzeko, familia unitateko


kide bakoitzari honako hauetatik dagokion koefizientea aplikatuko zaio:

• Bi gurasoko familia unitate bateko kide den eskatzailea: 1,00.


• Ezkontidea edo izatezko bikotekidea: 0,5.
• Eskatzaileak ezkontiderik edo izatezko bikotekiderik ez badu, edo
emakumeen aurkako indarkeriaren biktima bada, adierazitako
koefizienteari 0,3 gehituko zaio.
• Familia unitateko kide den eta elkarrekin bizi den seme edo alaba
bakoitza: 0,3
• Familia unitatean den aurreko bakoitza: 0,3

3
• Agintaritza eskuduntzak familia unitatea osatzen duen pertsonaren bati
% 33ko edo hortik gorako desgaitasuna edo mendetasun egoera aitortu
badio, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran
dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006
Legearen eta haren garapen arauen arabera, dagokion koefizienteari 0,3
gehituko zaio.

Oinarrizko adibidearen laburpen taula

Ezkontide edo
Bizikide
Ezkontidea edo izatezko bikoterik ez
diren seme-
izatezko duen eskatzailea,
alaben,
bikotea duen edo genero
aurrekoen
eskatzailea indarkeriaren
kop.
biktima dena
0 1,5 1,3
1 1,8 1,6
2 2,1 1,9
3 2,4 2,2
4 2,7 2,5
5 3 2,8
6 3,3 3,1

Familia errenta estandarizatua kalkulatzeko, familia errenta familia unitatearen


baliokidetasun koefizienteaz zatituko da.

2.2.3.- Laguntzaren zenbatekoa

Aurrekontu baliabideen eta izapidetzeko onartutako eskaera kopuruaren arabera,


laguntzak honako formula honen arabera esleituko dira:
Laguntzaren zenbatekoa = *Gastu zuzenduaren koefizientea
Koefizientea honela lortzen da: banatzeko erabilgarri dagoen zenbateko guztia diruz
lagundu daitezkeen gastu guztiez zatitzen da, eta horrek hasierako portzentaje bat
ematen du, gero eskatzaile bakoitzaren gastuari aplikatu beharko zaiona, dagokion
laguntzaren zenbatekoa ateratzeko. Koefiziente hori birdoitu egin beharko da, 2.2.4
puntuan jasotako mugen ondorioz banatu ez diren soberako kopuruak direla eta.
Hartara, birdoitzeen amaieran, muga horiek aplikatu ondoren benetan emandako
zenbatekoen guztizkoa banatu beharreko zenbateko erabilgarriaren parekoa izango
da (diruz lagun daitekeen guztizko gastua kopuru erabilgarria baino txikiagoa denean
izan ezik; kasu horretan, gerakin bat geratuko litzateke).
Formula horietan benetan kontuan hartzen den gastuari Gastu Zuzendua esaten
diogu. Gastu hori kalkulatzeko, eskabide bakoitzean diruz lagun daitekeen guztizko
gastua biderkatu behar da faktore zuzentzaile batez, eta faktore horretan aintzat
hartzen dira familia errenta estandarizatua eta familia unitateko kideen kopurua.
Hala, Faktore Zuzentzailea kalkulatzeko, diruz lagun daitekeen gastua familia
errenta estandarizatuaz zatitzearen emaitzaz biderkatzen da familia unitateko kideen
kopurua.
Familia errenta estandarizatuak 25.000 €-tik beherakoak badira, eta soilik galera
ekonomikoa egiaztatzen bada, diruz lagun daitekeen gastu osoaren % 25 aplikatuko
zaie gutxienez.
2.2.4. Mugak. Emandako laguntza ez da inola ere diruz lagun daitekeen gastua baino
handiagoa izango, ezta 2.500 eurotik gorakoa ere hartzaile bakoitzeko.

Era berean, 2010eko deialditik aurrera, oro har, hartzaile bakoitzeko bost urtean 5.000
euroko gehieneko muga ezarri zen. Salbuespen gisa, gehieneko muga hori gainditu
ahal izango da hala gomendatzen duten aparteko inguruabarrak gertatzen direnean,
Maileguen eta Gizarte Funtsaren Batzordeak aztertu eta berariazko baimena eman
ondoren.

Hirugarrena.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa

3.1.- Dokumentazio orokorra

3.1.1.- Familia unitateko kide konputagarri guztien 2022eko errenta aitorpenaren


fotokopia osoa edo horretarako gutxieneko diru sarrera nahikorik ez izateagatik
aitorpena aurkeztu ez izanaren Ogasunaren ziurtagiria.

3.1.2.- Familia unitatearen osaera eta egoera egiaztatzeko, agiri hauen fotokopia
aurkeztu beharko da, dagokionaren arabera:

 Erroldatze kolektiboaren ziurtagiria


 Izatezko Batasunen Erregistroaren Ziurtagiria
 Desgaitasun ziurtagiria
 Mendekotasun ziurtagiria
 Hitzarmen arautzailea edo dibortzio epaia
 Emakumeen aurkako indarkeria egoera honako bitarteko hauetako baten
bidez egiaztatuko da:
o Genero indarkeriaren biktima babesteko agindua, eskaera egiten den
egunean indarrean egongo dena.
o Genero indarkeriako gertakariengatiko kondena epaia, non biktimaren
aldeko babes neurriak adosten diren. Neurri horiek indarrean egongo dira
laguntza eskatzen den egunean.
o Babes agindurik edo kondena epairik ez badago, eskatzailea genero
indarkeriaren biktima izatearen zantzuak daudela adierazten duen
Fiskaltzaren txostena izango da genero indarkeriaren egoera egiaztatzeko
titulua, harik eta babes agindua ematen den arte.

5
3.1.3.- Laguntza eskaeraren xede diren egoerak edo kontingentziak osasun publikoak
estaltzen dituen gastuenak direnean, fakturez gain, organo eskudunak (Osakidetza,
GSIN, mutualitateak) igorritako irizpena edo ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta
bertan, onuradunari egin zaion tratamendu edo interbentzio kirurgikoa aipatuko da,
inguruabar zehatzak egiaztatuta, hala nola osasun publikoaren prestazioak nahikoak
ez izatea, tratamenduaren edo ebakuntzaren urgentzia, eta antzeko beste batzuk.
3.1.4.- Zinpeko aitorpena, non adieraziko baita eskatzaileak laguntzaren xede den
gastuari aurre egiteko ezein erakunderen laguntza ekonomikoa jaso ez duela edo
laguntzaren bat onartzeko zain ez dagoela. Bestela, jasotako laguntzaren edo
onartzeke dagoen eskaeraren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
Aurkeztu beharreko aitorpen eredua eskabide elektronikoa egin ondoren inprimatu
beharreko dokumentazioaren parte da.
3.2.- Gastua justifikatzeko dokumentazioa

Gastua justifikatzeko faktura aurkeztu beharko da, eta datu hauek izan beharko ditu
jasota: faktura zenbakia eta data, izena, posta kodea eta faktura egin duenaren eta
hartzailearen IFK, eragiketak eta banakako prezioa, BEZik badu, BEZaren zenbatekoa
desglosatuta.

Laugarrena.- Arau orokorrak

4.1.- Deialdi honetan jasotako laguntza guztiak bateraezinak izango dira onuradunek
edozein erakunde publiko edo pribatutatik jaso dituzten izaera eta xede bereko beste
batzuekin, non eta haien zenbatekoa ez den txikiagoa unibertsitateak eman
beharreko laguntzaren zenbatekoa baino; azken zenbateko hori 9.1 artikuluan
zehaztutakoaren arabera kalkulatuko da. Kontuan hartu behar da beste erakunde
batetik jasotako laguntzaren zenbatekoa ez dela faktura zehatzetik deskontatuko,
Unibertsitateak eman beharreko laguntzaren zenbateko osotik baizik.
4.2.- MUFACEren eta MUGEJUren aurreikuspen araubidean sartutako eskatzaileek
erakunde horiek dagozkien gastuetarako eskainitako laguntzak eskatu beharko
dituzte, eta jasotzen duten zenbatekoa unibertsitatearen laguntzaren zenbatekotik
deskontatuko da. MUFACEk edo MUGEJUk diruz lagun ditzaketen kontzeptuengatiko
eskaerak EZ dira aintzat hartuko, baldin eta eskaeran dagokion mutualitateari aldez
aurretik laguntza eskaera egin zaiola modu frogagarrian egiaztatzen ez bada,
eskaerari emandako erantzuna ere barne hartuta, baiestekoa edo ezestekoa den albo
batera utzita.

Bosgarrena.- Estaldura aldia

Egindako gastuen fakturen datak 2022eko ekainaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra
bitartekoak izango dira.
Seigarrena.- Eskaerak egiteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hogei lanegunekoa izango da, deialdi hau UPV/EHUko
iragarki tauletan eta webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Zazpigarrena.- Eskaerak aurkeztea


Eskaerak epe barruan aurkeztu behar dira, era honetara:

1.- Eskari orri elektronikoa beteta Langileen Atariko “Nire datu ekonomikoak”
atalean.
Eskaera behin eginda, eskariaren txostena sortuko du sistemak eta erreferentzia
zenbaki bat izango du: zenbaki hori erabiliko da zerrendetan eskari egilea
identifikatzeko.
2.- Txosten hori, zinpeko aitorpena eta hirugarren oinarrian adierazitako gainerako
agiri guztiak UPV/EHUren Egoitza Elektronikoko erregistro elektronikoaren bidez
aurkeztu beharko dira. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari
buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.e) artikuluan adierazitakoaren arabera, eta
bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian
adierazitakoarekin (erabaki horrek onartu egiten ditu interesatuak UPV/EHUrekiko
harreman elektronikoetan identifikatzeko eta sinadura elektronikoa erabiltzeko
jarraibideak, bai eta erakunde horretan lanean ari diren pertsonak identifikatu eta
sinadura elektronikoa erabiltzekoak ere), eskaera aurkeztu behar da UPV/EHUko
erregistro elektronikoaren bitartez: https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico.
Bertan sartuta, “Jasotzailea” atalean “Gerentzia/Gerencia” aukeratu behar da eta,
bigarrenez, “AZP Lan harremanak/Relaciones Laborales PAS (U02000318)”, zehaztuz
“eskatzen du” atalean “FONDO SOCIAL 2023”.
Firefox edo Chrome nabigatzailea erabili beharko da eta identifikazio elektronikorako
sistema hauetakoren: Izenperen ziurtagiri digitala, UPV/EHUko langile txartela
(Izenpe), NAN elektronikoa, edo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren
ziurtagiria (FNMT-CERES).
Era berean, eskaera aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein
erakunderen erregistro elektronikoan.
Eskatzaileak ezin badu aurkeztu eskaera egoitza elektronikoaren bidez, Erregistro
gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurkeztu ahal izango du (39/2015 Legea,
urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 16.4
artikulua). Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurkezten diren
eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente
elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna
funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua
adierazi ondoren, hori guztia UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren
28ko Erabakiaren arabera, zeinaren bidez onartu baitziren gai hauei buruzko
jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo

7
bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea
UPV/EHUn.
Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoak (UPV/EHU):
 Arabako Campusa
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 01
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Izardui komandantea kalea, 2, 01005, Gasteiz
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 19
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren
Zientzien Atala Lasarteko Atea z/g - 01007 Gasteiz

 Bizkaiko Campusa
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 03
Errektoregoa
Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 66
Larrako Etxea
Agirre Lehendakariaren etorbidea 81 - 48015 Bilbo
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 71
Bilboko Ingeniaritza Eskola (Bilbo)
Torres Quevedo Ingeniariaren plaza 1 - 48013 Bilbo
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 79
Bilboko Ingeniaritza Eskola (Portugalete)
Maria Diaz Haroko kalea 68
48920 Portugalete

 Gipuzkoako Campusa
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 02
Ignacio Mª Barriola Ikasgelategia
Elhuyar plaza, 120018 zk., Donostia
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 33
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea - Donostiako Atala
Doktor Begiristain pasealekua, 105 - 20014 Donostia
AURRETIKO HITZORDURAKO TELEFONOA 943 01 7310
 Erregistro Gaietan Laguntzeko Bulegoa 40
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - (Eibar)
Otaola etorbidea 29 - 20600 Eibar

Bulego horiek Lan Harremanen Unitatera bidaliko dute dokumentazioa (2023ko


Gizarte Funtsa).
Zortzigarrena.- Eskaerak onartzea
8.1.- Irailean, UPV/EHUko gerentearen erabaki baten bidez, deialdian onartutako eta
baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda espediente zenbakiak adierazita
argitaratuko da, iragarki taula birtualetan eta webgunean (TEKAZELeko langileen
profila - Laborala eta Soziala; IRIen profila - Gizarte laguntzak).
Baztertutako eskatzaileek hamabost laneguneko epea izango dute, zerrenda
argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, akatsa edo baztertzeko arrazoia
zuzentzeko. Zuzentzeko epea amaitzen denean, deialdian onartutako eta
baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Bederatzigarrena.- Laguntzak galtzea edo baliogabetzea

Laguntzak galdu edo deuseztatzeko arrazoia izango da eskaeran egindako aitorpenak


faltsuak izatea, eta horren ondorioz, batetik, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira,
horri lotuta egon daitezkeen diziplina edo zigor erantzukizunak ezertan eragotzi
gabe, eta, bestetik, ezin izango da Gizarte Funtsari dagokion diru laguntzarik eskatu
hurrengo deialdietan.

Ondorio berberak izango dira gertaera edo kontingentzia bererako subjektu batek
baino gehiagok laguntza eskatzen dutenean.

Hamargarrena.- Laguntzak ematea

Maileguen eta Gizarte Funtsaren Batzordeak laguntza emateko edo ukatzeko


proposamena igorriko dio gerenteari; gero, gerenteak administrazio bideari amaiera
emango dion erabakia emango du, eta horren aurka dagozkion errekurtsoak jarri
ahal izango dira. Erabaki hori Unibertsitatearen webgunean
https://www.ehu.eus/eu/group/azp/gizarte-laguntzak#Gizarte-laguntzak1 eta
EHUTaulan argitaratuko da.

Hamaikagarrena.- Datu pertsonalen babesa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 EB


Erregelamenduaren (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio
askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) 13. artikuluan
ezarritakoarekin bat etorrita, interesdunek emandako datu pertsonalak tratatu
egingo dira, deialdi hau kudeatzeko eta deialdiari datxekion eta hortik eratortzen
diren egintzak aurrera eramateko.

Interesdunek lehen aipatutako tratamenduaren xede diren datu pertsonaletara


sartzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzentzeko edo, hala behar bada, datuak
kentzeko eskatzeko eskubidea ere, datuak jaso ziren helburuetarako dagoeneko
beharrezkoak ez direnean, besteak beste.

9
Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu
ahal izango dute, eta horrelakoetan soilik gordeko dira erreklamazioak egiteko edo
defendatzeko.

Bereziki, egoera jakin batzuetan eta beren egoera partikularrari lotutako


arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamendua aurkaratzeko aukera izango dute.
UPV/EHUk datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo
egon daitezkeen erreklamazioak egiteko edo defendatzeko izan ezik.

Interesdunek, beren eskubideak erabiltzeko, formularioak dituzte eskuera


webgunean http://www.ehu.eus/babestu.

Deialdi honen arabera egiten den prozeduran parte hartzeak esan nahi du
interesdunak aurreko inguruabarrak ezagutzen dituela, albo batera utzi gabe eskaera
egiteko unean oinarri hauetan aurreikusitako eredu normalizatuaren arabera
ematen zaiona eta webgunean dagoen informazio gehigarria
http://www.ehu.eus/babestu

Leioan, 2023ko ekainaren 6an

30573996G Firmado
digitalmente por
MIREN 30573996G MIREN
LOREA LOREA BILBAO (R:
Q4818001B)
BILBAO (R: Fecha: 2023.06.06
Q4818001B) 13:45:08 +02'00'
Lore Bilbao Artetxe
UPV/EHUko gerentea
I. ERANSKINA

Laguntza ekonomikoa eskatu ahal izango da kontzeptu hauengatik:

 PROTESI ORTOPEDIKOAK: oinetako zuzentzaileak, barne zolak…

 IBILGAILU EGOKITUA DESGAITASUNA DUTEN edo AULKI


GURPILDUNEAN DOAZEN PERTSONENTZAT

 ESTOMATOLOGIA ETA ODONTOLOGIA TRATAMENDUAK: piezak,


enpasteak, ortodontziak, hortz protesiak, haiek inplantatzeko beharrezkoak diren
ebakuntza kirurgikoak…
*Urtebetetik gorako ortodontzia tratamenduetan, MUFACEren
laguntzarekin, horren zenbatekoa behin bakarrik deskontatuko da,
Unibertsitatearen laguntza eskatzen den lehen urtean.

 BEGI PROTESIAK: lente graduatuak, lentillak…

*Betaurrekoen armazoiei dagokien gastua EZ da diruz lagunduko.

 AUDIFONOA

 INTERBENTZIO KIRURGIKOAK ETA TRATAMENDU MEDIKOAK, baldin eta


helburu terapeutikoa badute eta dokumentu bidez egiaztatzen bada Osasun
Publikoak eskainitako tratamendua ez dela eraginkorra kasu zehatz horretan, edo
Osasun Publikoen prestazioetan sartzen ez bada (aurkeztu beharreko
dokumentazioa 3.1.3).

 KIMIOTERAPIA

 TRATAMENDU PSIKOLOGIKOAK edo PSIKIATRIKOAK

 DOWN-EN SINDROMEKO TRATAMENDUAK

*Kontzeptu honetan EZ dira sartuko Elkarte bateko kide izateari


lotutako kuoten ordainketak.

 TRATAMENDU GINEKOLOGIKOAK

 JAIO AURREKO DIAGNOSTIKOA

 LOGOPEDIA

 FONIATRA

11
 ERREHABILITAZIO TRATAMENDUAK, medikuaren aginduz
elkargokide zenbakia duten profesional tituludunek egingo dituztenak
(osteopatia eta akupuntura izan ezik).

 MENDEKOTASUNAK GAINDITZEKO TRATAMENDUAK:


alkoholismoa, tabakismoa, ludopatia eta droga mendekotasunak.

 Etxean TRATAMENDU MEDIKOA JASOTZEKO BEHARREZKOAK DIREN


INSTALAZIOAK ESKURATZEARI lotutako gastuak eta etxez etxeko laguntza.

 LAGUNTZA BEHAR LARRI EDO PREMIAZKOETATIK eratorritako beste gastu


batzuk.

Besteak beste, EZ dira diruz lagunduko kontsulta medikoen, proba medikoen,


ugalketa artifizialaren eta erditzeen gastuak, ezta farmazia gastuak ere.

Kasu zehatzetan laguntzak emateko eskubideari buruzko zalantzak Maileguen eta


Gizarte Funtsaren Batzorde batek erabakiko ditu, horiek ebaluatu ondoren.

You might also like