You are on page 1of 9

HIZTEGIA

BAKOITZAK DAUKANAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK

-(inorentzat) asteak bi ostiral ukan— pobrea izan

-Gehiago edukiago eta nahiago—Gehiago eduki eta gehiago nahi

–Dirua, mutilik hoberena eta nagusirik txarrena—Dirua eukitzea


hona da zure jainkoan bihurtzen ez den bitartean

–Gutxiegia eta larregia, beti kaltegarria—Gehiegi edo gutxiegi, biak


dira kaltegarriak

–Urri, baina ongi—Ez da beharrezkoa asko eukitzea, duzuna ona bada

–Beharrak aharra—Beharra alboroto sortzen du

–Ez buru eta ez buztan gelditu// Ez zeru ez lur gelditu—Ezer gabe


gelditu

–Negarrez bildu eta farrez jan—Nekez lortukoa erraz galdu

-Oinezkorik nahi ez eta zaldizkorik ez ukan—Onenaren zain ezer


gabe gelditu

DENBORA

–Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez—Denbora ezin


da berreskuratu

–Denbora badoa eta gu harekin

–Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin


jagi

GEZURRAK, IRUDIMENAK ETA EZINEZKOAK

–Afalondoko kontuak—Gezurrak, fantasiak

–Balizko errotak, irinik ez—Irudimen handia duten pertsonai ezaten


zaie, hitzegiten dutenean ezinezkoak diren gauzei buruz egiazkoak
izango balira bezala

–Beltz guztiak ez dira ikatz—Ez da ona irudipen hori ematen duen


guztia.

–Gezurra esan nuen etxean: ni baino lehenago kalean—Gezurtiei


azkar arrapatzen zaie

–Gezurrak hankak motzak ditu—Gezurtiei azkar arrapatzen zaie

–Txapel batekin bi buru ezin estali—Ezinezkoak diren gauzak egin


nahi duten pertsonei buruz ezaten da.

–Urrutiko intxaurrak, hamalau; alderantzean, lau—Ez fidatu


irudipenetaz edo promesa handietaz.

–Zuri guztiak ez dira irin—Gauzak ez dira diruditen bezala.

HITZ EGITEAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK

–Aho(a) betean—Osenki esan

–Belarrien hegalera esan— isilean esan

–Amen: Zu hor eta ni hemen—Eztabaida bat hamaitu nahi duzunean


naiz eta ez egon adoz bestea ezan duenarekin.

–Entzun eta isil, baiezko borobil—Ez duena ezer ezaten baieztatzen


du

–Esana da erraz eta egina garratz—Erreza da zerbait ezatea baina


azkoz zailagoa egitea.

–Gaizki esanak barkatu, ondo esanak ondo hartu

–Hauxe da lorra! Goian zerua eta behean lurra—Oso egoera


txarrean dagoen pertsona bati buruz hitzegiten denean

–Otsoa aipatu eta otsoa atean—Aipatzen duzun pertsona agertzen


denean

-Hitza ahotik atera baino lehen mihiari bi buelta eman—Hitz


egiterako pentsatu

–Indarra sudurpean ukan—Hitzez ausarta izan

–Mingainean haririk ez ukan—Pentsatzen dena garbi esan

–Sendalaian ibili—Eztabaidan ari

–Sudurretatik ahora ez eduki—Isilean ez gorde

–Tarranta ederra eduki—Ozenki eta oihuka hitz egin

IZAERAK

–arbilorea baino alferrago izan—oso alferra izan

–hezur nagusiko mina ukan—alferra izan

–lan zuri—alfer

–apostua egin baino lehen izerdia atera—arriskua ikusi baino lehen


urduritu

–astoputzak baino fundamentu gehiago ez ukan—axolagabea izan

–ateak baino maratila gehiago eduki—larrialdi edo begar


guztietarako irtenbideak ukan

–behartuko orduko ugaldean urik ez izan— zorigaiztokoa izan

-(inor) bildots izan orduko, (inor) ardi izan— (inor) baino


azkarragoa izan

–burua lehengo lepotik ukan— iritziz edo ohituraz ez aldatu

-(inoren) buruaren gainetik zopak jan—handiagoa izan

–A, zer parea! Karakola eta barea!—Ezaten zaie elkarrekin denbora


pasatuz, antzeko ohiturak edo akatsak dituzten pertsonei.

–Aita biltzaileari, seme hondatzaile—Semea izan ahal da aita bezala


edo oso ezberdin

–Arranoak lumak behar, txepetxak ere bai—Ezberdinak izan arren,


Pertsona(edo animali) guztiak behar berberak dituzte.

–Bururik ez duenak, hankak ibili behar—Oso azkarrak ez diren


pertsonak lan gehiago egin behar dute berdina lortzeko

–Geroa, alferraren leloa—Izenak ez du egiten izana

-Kanpoan uso, etxean otso—Kanpoan oso majua dena etxean oso


maltsurra izan ahal da. Irudipenetaz ez fidatu.

–Nork bere opilari ikatza—Zerbait egiterakoan bere buruan bakarrik


pentsatzen duten pertsonei ezaten zaie.

–Ohitura gaiztoa, berandu ahaztua—Ohitura txarra artzen da eta


gero oso zaila da uztea.

–Otsoak otsoari gaitzik ez, eta lapurrak lapurrari laztan—Gaiztoak


beraien artean errespetatzen dira

–Txakur zaunkaria, gutxitan ozkaria—Azkenean asko oihukatzen edo


hitzegiten dutenak gero gutxien egiten dutenak dira.

–Zahar eroa, gazte zoroa baino txarrago—Pentsatzen da gazte bat


sentzurik ez duten gauzak egitea normala dela bere adinagatik baina
zahar bat egitea txarto ikusita dago.

–Zenbat buru, hainbat aburu—Pertsona bakoitza bere iritxia du,


denak ezberdinak gara.

–Ura gorian jaio da hori—Mutil handi eta sendo bati buruz ezaten da

–Ahateari igerikan irakastea—Dogmatikoa izan

–Antzarren lumatzan bizi da—Bere munduan bizi da, odeietan

–euliak baino fundamentu gehiago ez ukan—Axolagabea izan

–ez hauts eta ez ikatz izan—karakter zehatzik ez ukan

–hari oneko egurra—ironiaz, egoskorra( pertsona erreza izaeran)

–hilak pizteko moduko—eder

–itxuraren kontrako—itsusi

–pareta gaineko oilarra—harroa

–puzkerra burduntzian sartzen jakin /puzkerra gerrenean sartu—


trebetasun handiak ukan

–putza izan ez eta puzkerra izan nahi—azaleko gauzekin ez


konformatu

–sasian eskritura egin eta plazara atera—maltzurra izan

–txepetxak adina bururik ez ukan— zentzugabea izan

–txantxangorriak baino buru gehiago ez ukan— zentzugabea izan

–zangotik ez erori—azkarra izan

–Xoxoak beleari ipurbeltz—Beti ere besteengan ikusi nahi dugu gure


erruen edo gure pekatuen zergatia, arrazoia eta ispilua

JANARIAK, FESTAK,MOMENTU BEREZIAK…

–Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.—Gabonetan


ezaten da

–Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan—Gabonetan


ezaten da

–Eguberri, arimak ere berri.—Gabonetan esaten da

–On egin dizuela janak eta kalterik ez edanak—Norbait jaten ari


denean ezaten zaio

–Zeuen izenean eta neure gizenean//Zeuen osasunerako eta


neure onerako—Edan baino lehen ezaten da

–Urte askotan, txapela kaskoan—Urtebetetzetan ezaten da

–Hilak lurpera, biziak mahaira—Hildako baten ohorez egiten den


janarian, jaten hasi baino lehen, esaldi hau ezaten da.

–Zer da? Baratzean zerba!—Asko galdetzen duten mutilei ezaten zaie.

–Ba doa eguzki amandrea bere amandreagana—Eguzkia jartzen


denean

JARRERAK

–ahuntzari burua ikuztea—ezinezkotan saiatzea

–ahoa neurri eduki— nahi guztia erraz eduki

–atzo egositako babak erein— itxurarik gabeko gauzak egin

–bazterrera ailegatu eta ito— ezer lortzeko puntuan hondatu

–Agindua zorra, esan ohi da—Eman prometatzen duzuna.

–Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana, ez da inoiz faltako

–Ardi txikia, beti bildots—Gendea ardi eta bildotzen artean ez du


askotan diferentziarik egiten, aldi berean beti ezaten du pertsona txikia,
dena baino gazteago dirudila.

–Aukera maukera, azkenik trankera—Neskalagun edo mutilagunez


asko aldatzen dena

–Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez berriz sartu—Zerbait


ematen dizuna gero zutaz gauza gehiago jasoko dituela
pentsatuz(abantaila bat lortzeko)

–Begi bat aski du saldunak, ehun ez ditu sobera erostunak—


Erosten duena akatz handiak ikusiko ditu produktuan, saltzen duena
berriz perfektua dela ezango du.

–Dagonean bonbon, ez dagonean egon—Gauzak dituzunean


disfrutatu, ez duzu beti aukera izango gauza hoiek eukitzeko.

–Ekark idia, edo begia—Oso gogorrak direnak zorrak eskatzen

–Elizatik hurreanena, paradisutik urrunena.—Oso religiosoak


direnak azkotan bere jarreretan santuetatik urrunen daudenak dira

–Eskola-mutilak sasiz sasi, asko jan eta gutxi ikasi

–Ez egin oihanean, eder ez denik kalean—Ez egin zerbait inor ez


dagoelako ikusten, norbait ikusiko balu ez bazenuke egingo.

–Gilen, bihar hilen, etzi ehortziren, etzidamu ahantziren—Hiltzen


zarenean, lehen egunean denok gogoratzen zaituzte, baina bigarrenetik
aurrera zutaz ahazten dira.

–Hartuak, emana zor—Artzen baduzu gero beti zerbait zor duzu

–Hil arteraino bizi, han arte ez izi—Ez urduritu hainbeste, dena


lasaiago artu.

–Hiru belarritan igaren hitz isila, orotan lasterka dabila—Hobe da


gauzak lasaitasunez eta ondo egitea azkar eta txarto egitea baino.

–Hobe da oinez eta segurora, eta ez zaldiz eta zulora—Hobe da


gauzak lasaitasunez eta ondo egitea azkar eta txarto egitea baino.

–Ibiltari gauean, logura goizean

–Lastozko isatsa duenak, atzera begira—Zerbaitgaitik zaurgarri


bazara, beti adi egoten zara besteek min ez egiteko

–Nere etxeko kea, auzoko sua baino hobea—Beti ematen diogu


garrantzia gehiago gure etxeko gauzei naiz eta kanpoan gauza obeagoak
egon.

–Oilo ibiltari, azerien janari—Beharrezkoak ez diren arrisku gehiegi


artzen badituzu azkenean ordaintzen duzu.

–Zeinek bera nolako, besteak uste halako—Besteak epaitzen ditugu


gure iritxiak eta gustoak kontutan izanda, eta ez dugu kontutan artzen
eznerdinak direla, gure legeekin epaitzen ditugu

–Zor zaharra, izen txarra

–Oinezkorik nahi ez, zaldikorik etorri ez—Neska(edo mutil) bat ez da


inolako mutil edo neskarekin konforme geratzen.

–haurrak besteren etxean hazi—nekeak besteri utzi

–mandoa saldu eta satoa erosi—negozio txarra egin

–ur joanari presa egin—ezertaz beranduegi arduratu

–usoak joan eta sareak hedatu—ezertaz beranduegi arduratu

MOMENTUKO EGOERAK

–ai-aien egon— prest egon

–arraio pozoindua!—Harrituta

–astelehen buru handia—Festa ondoko motelkeria

–Sabelak egitean gur-gur, barteko afariak agur

–Gorua gerrian eta gogoa kirolan—Ez egotea egon behar zaren


gauzan, babian egon.

–ez urratu eta ez josi—zalantzan

–gatza sutan bezala irakiten jarri—haserretu

-(neure, heure, bere…) gogotik atera—haserretu

–gibel handi—lasai

–gibelean harri asko ez ukan—osasun ona ukan

–gorriak ikusi/senperrak ikusi—sufritu

–haizeak saldurik—ikaraturik

–Kale parrandan ibili—festan ibili

-leizea baino ilunago egon—oso ilun egon


–sasi guztien azpitik eta hodei guztien gainetik—inork ez dakielarik


nola

MOZKORKETAK

–perretxikoa harrapatu—mozkortu

–zepelina harrapatu—mozkortu

–anaia (neurekin, heurekin, berekin…) eduki—mozkortuta egon

OKER

–akerrak adarrak dituen aldera—oker

–Zalditik astora—Gero eta okerrago

–Aukeraren maukera, azkenean okerra

–Orga idien aitzinean jarri—Txarto egitea, buruzbehera jartzea,


ahaztea hamaieratik

–hontzak biligarroari buruhandi esatea—norberaren akatsak besteri


egoztea

–inku-manku ibili—okerka ibili

PIKUTARA BIDALTZEKO

–Zoaz antzarrak ferratzera

–Artaburuak jorratzen joan hadi

–Usoak joan, sareak heda

SENDIA

–Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen—Inoiz ezin izango


duzu egin nahiko zureamagatik zure ama egin duena zugatik eskertzeko.

–Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da—Sendiaren arazoak


etxe barruan geratu behar dira

–Haurrak hazi, nekeak hasi

–Umearen zentzuna, etxean entzuna—Umeak zer den ona eta zer


den txarra etxean ikusten duenarekin ikasten du.

BESTE BATZUK

–Asko daki zaharrak, erakutsi beharrak

-Burdina berotan jo behar da—Aukerak baliatu behar dira

–Egiak esan eta adiskideak gal

–Gogoa den tokian, aldaparik ez—Pozik zaudenean zerbaitekin arazo


gutxiago ikusten dituzu

–Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten—Hitzak


min psikologikoa egin ahal dute

–Nolako egurra, halako sua

–Osasuna, paregabeko ondasuna

–Sugabeko etxea, gorputza odolgabea

–Urak dakarrena, urak darama—Sortea dator eta gero joaten da

–Urte euritsu, urte ogitsu

–Hala dzipo

–Jainkoa dagoen bezala!

–Urlia, berendia eta zerendia (sandia)—fulano, mengano y zutano.

–Ardia ahuntzari ile eske

–Hala bada, hala biz, eta ez bada, ora pro nobis—Etxeko


erremedioetaz ezaten da

–Hor konpon Mari Anton!—konpondu zaitez zu bakarrik

–sasi tipitik atera eta handian sartu—egoera edo lan gaitza utzi eta
gaitzagoan sartu

–Ez du aterramendu onik aterako—Ez du ezer garbirik aterako

You might also like