You are on page 1of 6

28828694

Ligatzeko aukerak
Didaktikaria: Aitziber Larramendi Muxika

Ligatzeko aukerak
Ikerketa batean, jendearen idazteko modua eta ligatzeko aukeraren artean dagoen lotura aztertu
dute. Badirudi, ortografia-akatsek eragina dutela ligatzeko orduan. Gai hori ardatz duen sekuentzia
honetan, honako ariketak egin ditzakezu:

1. Gaian sartzeko galderei erantzun


2. Audioa entzun eta aukera zuzenak hautatu
3. Bat etorri, bat egin esapideei erreparatuta, mintzasaioa egin
4. Kalabazak emateko moduak ordenatu eta iritzia eman
5. Web-guneko soslaia irakurri eta akatsen zuzenketa egin

Argazkia: Pixabay

1. Nola ligatzen du jendeak?


Talde txikitan jarri eta erantzun galderei:

➢ Zure ustez, gaur egun nola ligatzen du jendeak gehiago, aurrez aurre ala sare sozialetan?

➢ Kaixo Maitia edo Tinder bezalako web-orriak ezagutzen dituzu? Harreman serioak nahi

dituztenentzat egokiak direla uste duzu?

1
28828694
Ligatzeko aukerak
Didaktikaria: Aitziber Larramendi Muxika

2. Kalabazak jasotzea
Entzun audioa. Ondoren, binaka jarrita, adierazi nork duen kalabazak jasotzeko aukera
handiena inkestaren arabera:

https://labur.eus/pKPHJ

A h-ak ondo erabiltzen ez dakienak


B tokian tokiko hizkeran edo euskalkian idazten duenak
C s eta z bereizten ez dituenak
D puntuazioa gaizki erabiltzen duenak
E aurreko guztiek aukera berdina dute kalabazak jasotzeko

Kaixo Maitia web-guneko kudeatzaileek

soslaiak gainbegiratu egiten dituzte. Zer esan

nahi du zehazki horrek? Egin aukera zuzena

eta baieztatu erantzuna taldean:

a) Web-gunean izena ematen dutenen alde


onak eta txarrak aztertzen dituztela.
b) Web-gunean izena ematen dutenen
aurkezpenak aztertzen dituztela.
c) Web-gunean izena ematen dutenen
aurpegiak ikuskatzen dituztela.

Argazkia: Viktoria (Pexels)

2
28828694
Ligatzeko aukerak
Didaktikaria: Aitziber Larramendi Muxika

3. Bat al zatoz?
“Tinderren ligatzea” izeneko ikerketa eta kale-inkestaren emaitzak bat datoz.
Erreparatu bat etorri esapideari.

Bat etorri / bat egin

Bat etorri esapideak ados egon edota kontziditu esan nahi du. Ikus adibideak:
● Ortografia-akatsak egiteak irudi txarra ematen duela dio jendeak eta neska batzuk bat datoz.
(ados daude)
● Ikerketak eta kale-inkestak bat datoz (edota bat egiten dute). (kontziditu egiten dute)

Adierazi ikaskideari: baieztapen hauekin bat zatoz?

1. Egokiagoa da Tinder bezalako web-guneetan gutxi idaztea eta lehenbailehen hitzordua jartzea.
2. Gezur txikiek laguntzen dute, bestea pozik uzteko balio badute.
3. Kalabazak beti aurrez aurre eman behar dira.

Nik bat egiten dut


zurekin. Kalabazak aurrez
Ni bat nator hirugarren
aurre ematea zintzoagoa
baieztapenarekin, baina
da.
lehenengoarekin ez nago
ados. Nik uste dut…

Argazkia: Chrysostomos (Pexels)


3
28828694
Ligatzeko aukerak
Didaktikaria: Aitziber Larramendi Muxika

4. Kalabazak emateko arrazoiak


Hemen dituzu kalabazak emateko arrazoietako batzuk, aurrez aurre ezagutzen ez duzun
batekin aritzean. Ordena itzazu: 1- kalabazak emateko arrazoi nagusia; 6- kalabazak
emateko garrantzi txikiagoa duena.

Ondoren, konparatu zuen zerrendak, binaka. Bat al zatozte? Zertan bai, ez? Ikusi talde
handian zein izan den arrazoi nagusia.

1. Ortografia-akatsak egitea
2. Itxura fisikoaz aritzea sarritan
3. Argazki desegokiak bidaltzea
4. Galdera gehiegi egitea
5. Norbere buruaz behar baino gehiagotan aritzea
6. Oso zuzena izatea

5. Web-guneko aurkezpena
Ortografia-akatsetan jarriko dugu arreta orain. Irakurri harremanetarako web bateko
pertsona honen soslaia, eta saiatu beharrezkoak diren zuzenketak egiten. Ikusi talde
txikitan zuzenketetan bat etorri zareten ala ez.

June 28 urte
Garaiera: 1,65 cm
Gorpuzkera: normala
Seme-alabak: 0
Josch13
(Pixabay)

Nor naiz ni? Zer bilatzen dut?


Ni oso neska alaia naiz. Orain, Gizon lehiala, alaia eta goxoa bazara, motxila
momentu onetan bizitzaz gozatzea hartu eta bidaitxo bat egiteko asmoa baduzu,
erabaki dut. Etorkizunean? Hauskalo! atera, jan eta eratea gustokoa baduzu, musika
Baina abenturarako prest nago. zalea bazara… zure bila nabil! Fisikoki?
Lagunek diote goxoa eta zintzoa Lehenengo ikusi eta gero jakin araziko dizut.
naizela, dibertigarria eta sutxua. Neri gizon baikorrak atxegin zaizkit.
Batzuetan biurri samarra, hori bai…
Mania berezirik ez dut. Bueno,
Zertarako nago Kaixomaitian?
zurrunka egiten dut…
Laguna aurkitu nahi dut. Al bada, bikotekidea
Hauek dira nire zaletasunak: musika, ere bai.
janaria eta natura.

Oharra: Interesa izanez gero, gai honekin lotura zuzena du Ikasbileko irakurgai mailakatuetan
duzun liburuak: Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa.
4
28828694
Ligatzeko aukerak
Didaktikaria: Aitziber Larramendi Muxika

ERANTZUNAK
2. Kalabazak jasotzea
A h-ak ondo erabiltzen ez dakienak.

b) Web-gunean izena ematen dutenen aurkezpenak aztertzen dituztela.

5. Web-guneko aurkezpena

June 28 urte
Garaiera: 1,65 cm
Josch13
(Pixabay) Gorpuzkera: normala
Seme-alabak: 0

Nor naiz ni? Zer bilatzen dut?


Ni oso neska alaia naiz. Orain, Gizon leiala, alaia eta goxoa bazara, motxila
momentu honetan bizitzaz gozatzea hartu eta bidaiatxo bat egiteko asmoa
erabaki dut. Etorkizunean? Auskalo! baduzu, atera, jan eta edatea gustukoa
Baina abenturarako prest nago. baduzu, musikazalea bazara… zure bila
Lagunek diote goxoa eta zintzoa nabil! Fisikoki? Lehenengo ikusi eta gero
naizela, dibertigarria eta sutsua. jakinaraziko dizut. Niri gizon baikorrak
Batzuetan bihurri samarra, hori bai… atsegin zaizkit.
Mania berezirik ez dut. Bueno,
zurrunga egiten dut… Zertarako nago Kaixomaitian?
Hauek dira nire zaletasunak: musika, Laguna aurkitu nahi dut. Ahal bada,
janaria eta natura. bikotekidea ere bai.

5
28828694
Ligatzeko aukerak
Didaktikaria: Aitziber Larramendi Muxika

TRANSKRIPZIOA
Nagore Telleria esataria. Aipatu izan dugu zuekin sexu-gosea, pandemikoa alegia; juntadizoetarako geratu-ezina eta sareko
topalekuen gorakada.
Aste honetan aurkeztu dute Tinderren Ligatzea izeneko ikerketa. Alacanteko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitateko linguistika
saileko bi irakaslek egin dute azterketa, María del Carmen Méndez eta Ester Linares dira. Eta jendeak idazteko duen modua ligatzeko
aukerarekin duen lotura aztertzen ari dira. Oraindik ez dute erabat beren ikerketa amaitu baina aurreneko ondorioen berri eman dute.
Ortografia-akatsa kalabaza jasotzeko bide motzena da askotan. 256 mostra hartu dituzte eta ikusi dute emakumeen artean % 82k ez
duela ezer jakin nahi akats ortografikoak egiten dituenarekin. Eta gizonen artean, berriz, baxuagoa da hizkuntza-eskakizuna: % 42k
egin diote uko zita bati akats ortografikoengatik.
Gorka Peñagarikano lankideak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen artean egin du galdera: Ortografiagatik esan al diozu norbaiti
ezetz ligatzeko sare sozialetan?
Gorka Peñagarikano kazetaria. Norbaitekin sare sozialetatik ligatzen ari bazara, edo ligatzen saiatzen ari bazara, garrantzia ematen
diozu beste pertsonaren ortografiari?
Ikaslea 1. Bai. Bastante. O sea, (alegia) nik uste hor ikusten dela aber (ea) ikasten duen edo zer egiten duen bere bizitzarekin, no?
(ez?)
Ikaslea 2. Ez.
Ikaslea 3. Bueno, normalean ez dut batere-batere ligatzen. Orduan, ez naiz fijatzen ortografian…
Ikaslea 4. Ba bai, ez? Ze(ren) azkenean ez baldin badu ondo idazten, eta hola, ez baldin bada ondo komunikatzen… Ze(ren) ez dakit,
eta gero igual pertsonalki ondo hitz egiten du, baina idatzi, ez badaki idazten… Ba bai… Garrantzia ematen diot
Ikaslea 5. E, ez! Ez. Ez. Ez.
Ikaslea 6. Bai. Ze(ren) euskaraz ez badaki oso ondo hitz egiten, komeriak! Bai.
Ikaslea 7. Ez.
Ikaslea 8. Honbre (Bueno) nik uste dut atzeraka egingo zidala! Egia da z-ak eta s-ak leku askotan aldatzen dituztela, ze(ren) igual ez
dela ortografia-akats bat si no que (baizik) beraiek hala hitz egiten dutela normalean. Ze(ren) nik idazten baldin badut interneten,
idazten dut askotan nik hitz egiten dudan bezala, ez benetan idatzi beharko litzatekeen bezala.
Ikaslea 9. Adibidez, euskaran, bere euskalkian hitz egiteagatik, ez. O sea, batuan, ez dut kontatzen. Edo, adibidez, h batzuk edo, bai.
Ikaslea 10. Hori da. H-ek askotan atzera botatzen dute. Bai.
Gorka Peñagarikano. Primeran. Eskerrik asko. Ondo izan.
Nagore Telleria. Zer iruditzen zaizue, Ana, Jon?
Ana. Kale-inkestak bete-betean asmatu duela.
Nagore Telleria. Bai. Bat egiten du emaitzekin. Bai.
Ana. Bai, ezta? Ni bat nator hor neska batzuek esaten zuten horrekin, ez? Nik uste dut ohituak gaudela sare sozialetan eta whatsapp-
en eta halakoetan idazten, ez batuaz, baizik eta bakoitzaren tokian tokiko aldaera, ez? Eta hori ez dugula interpretatzen akats
ortografiko bezala, eta beraz, ez digula atzeraka ematen, baina h-ak behar ez duten lekuan, b eta v eta halakoak, horiek begietako
mina, bai.
Jon. Eta gero, askotan erreparatzen diogu ortografiari, baina puntuazioari erreparatuz gero, ez dakit nork, nork ligatuko lukeen inkesta
ikusita.
Nagore Telleria. Zuek pasatuko al zenukete marra gorria? Ergatiboa erabiltzen ez duen norbait ametitzeko modukoa da?
Ana. Uf! Izan beharko luke atzetik aitzakia on bat, euskaltegian hasiberri edo halakoren bat. Bestela, ez.
Esataria. Zuk, Jon?
Jon. Ez dakit zer esan, egoeraren arabera. Segun: ez dakit, ez dakit. Nahiago dut ez erantzun.
Nagore Telleria. Kaixo Maitian (online harremanak, ligeak…) galdera egitea pentsatu dugu. Iñigo Arandia, kaixo, egun on.
Iñigo Arandia. Kaixo Maitiako arduraduna. Kaixo, egun on, Nagore.
Nagore Telleria. Zuk, jendeak zer idazten duen eta ikusita, zer esango zenuke? Hain erabakigarria al da euskaraz idazteko orduan?
Iñigo Arandia. Bueno, badirudi baietz, ez? Ze(ren) ez dakit, esaten duen bezala, inkesta honek esaten duen bezala, ikerketa honek
esaten duen bezala. Nik, egia esan, ez daukat hori jakiteko aukerarik. Ez dut galdetu. Guk, e, ba bueno, soslai bakoitza gainbegiratzen
dugu, deskribapenak eta, beraien deskribapena eta guzti hori, eta bai, bai ikusten ditugu zenbaitetan akatsak, bai tipografikoak bai
ortografikoak, bai denetarikoak, ez? Eta, eta bueno, batzuetan tentazioa ere izaten dugu horiek zuzentzeko, baina… Eta agian, gehiago
zuzendu beharko genituzke hemendik aurrera, jakinda arrakasta gehiago izaten dutela horiek. Ez dakit. Ikusiko dugu.

You might also like