You are on page 1of 23

1 Metodo zientifikoa

» EDUKIAK

1. Metodo zientifikoaren etapak


2. Magnitude fisikoak eta haien neurketa
3. Laborategiko lana
4. IKTak eta lan zientifikoa

360°-ko ikuspegia
Iragarpen matematikoak
Sormen@
Iragarri ez dakizkizun balioak
Zientzia eskura
Neurri oso zehatzak

Pentsamendu-errutina
IKUSI - PENTSATU - GALDETU

— Behatu hiru irudiei, eta deskribatu zer ikusten duzun.

— Idatzi zer iradokitzen dizun irudi bakoitzak.

— Idatzi zer galdera bururatzen zaizkizun irudi horiek


ikustean.

— Azaldu elkarri zuen ekarpenak.

— Erakutsi erantzunak ikasgelako hiru zonatan, ideia


guztiak ikusgai egon daitezen.

10
11
1. Metodo zientifikoa: etapak
Zientzia ikasketaren adar bat da eta inguratzen gaituen mundu naturalak nola
funtzionatzen duen azaltzea du helburu.

Naturako fenomenoei buruz dauzkagun ezaguerak zientzialariek gauzatzen duten


ikerketa-lanari zor zaizkio. Ezaguera horiek aldatzen ari dira etengabe, eta gizakion
bizi-kalitatea hobetzea dute helburu.

Giza gorputza ezagutzeari esker, bizitza luzatzen duten teknikak eta botikak

1. adibidea
garatu dira.
Zientziari esker eguraldi-iragarpenak egin ditzakegu, izurriak kontrola ditzakegu,
eta, horrela, janari-ekoizpena areagotzen da. Zientziak egunero erabiltzen ditu-
gun aurrerapen teknologikoak eman dizkigu: autoak, ordenagailuak, telefonoak,
etxetresna elektrikoak... Oro har, zientzia onuragarria izan da gizadiarentzat.

«Hondakin-zukua» biogas bihurtzen dute UAMn


Euri-ura zabor-poltsetan barrena igarotzen denean, ohikoa da poltsetatik usain txarreko
likidoa jariatzea. Hondakin organikoak degradatzen hasita daudelako gertatzen da hori.
Unibertsitate Autonomo Metropolitanoko (UAM) Iztapalapa campusean hondakin or-
ganikoak degradatzeko eta hondakin-urak tratatzeko sistema bat garatzen hasi ziren
duela hiru urte. Sistema horren bidez biogasa sortzen da produktu sekundario gisa,
eta haren osagai nagusia metanoa da.
Iturria: El Diario de Coahuila (2014-04-28).

— Zure ustez, aurrerapen zientifikoek hobeto bizitzen laguntzen al digute?


— Zure ustez, nola egiten dute lan zeregin hori duten pertsonek?

Zientzalariek ez dute era bakarrean lan egiten, eta ez dute aplikatzen bata bes-
tearen atzetik jarrabide multzo bat. Hala ere, ikerketa orotarako berdina den pro-
zesu bat defini dezakegu, metodo zientifikoa izenekoa, eta jarraian aztertuko
ditugu haren faseak.

1.1. Problema planteatzea


Zientzialari guztien ezaugarri da gure ingurune naturalean gertatzen den fenomeno
andana deskribatzeko nahia. Jakin-min hori behaketaren bidez asetzen da; hau
da, zientzialariek adi-adi aztertzen dituzte naturan gertatzen diren eta zentzume-
nen bidez hauteman daitezkeen fenomenoak.

Gure zentzumenek hauteman dezaketena problemaren aldagaiak dira. Era horre-


tan, aztergai izango den problema identifikatzen da.

2. adibidea
Demagun gasek oro har zer jokabide duten jakin nahi dugula. Gasen jokabidean eragi-
na duten xehetasun guztiak zaindu beharko ditugu (tenperatura, presioa, bolumena),
eta gasak aztertzeko balio duten materialak eskuragarri eduki beharko ditugu (glo-
boak edo pistoi mugikorrak, adibidez).

12 1. unitatea
1.2. Hipotesiak formulatzea
Problemaren mugak zehaztu ondoren, hari buruzko datuak eta ikerlanak biltzen
eta aztertzen dira. Fenomenoari buruz dagoen jakintza guztia ongi ezagutu behar
da, haren ezagueran aurrera egiten jarraitu ahal izateko.
Bistan denez, egiaztapen esperimentalari ekin aurretik, zientzialariak badu bere
ikerketen noranzkoa zehaztuko duen uste edo ideia bat, eta hipotesi bat egi-
ten du.

Hipotesi bat egitea da behin-behineko azalpen bat ematea behatutako


fenomenoari eta izan ditzakeen arrazoiei.

Gasen azterketaren adibidean, zientzialariak hi-


3. adibidea

potesi hau egin du: F


Esperimentuak beti planteatu +
«Gas kantitate batek okupatzen duen bolumena
behar dira beste edonork ere
txikitu egingo da, gasaren gaineko presioa han-
material berarekin emaitza
ditzen bada».
berberak lortzeko eran.

Hasierako hipotesia planteatu da, baina oraindik ez dago berretsita.

1.3. Hipotesiak baieztatzea


Hipotesiak egiaztatu egiten dira; hau da, onartu edo baztertu egiten dira espe-
rimentazioaren bidez. Horretarako, emaitzen bidez hipotesiak berrets ditzaketen
saiakuntzak diseinatzen dituzte zientzialariek.

Esperimentatzea da aztertu nahi den gertaera edo fenomenoa zenbait aldiz


errepikatzea eta haren behaketa egitea, eragina duten aldagaiak kontrolatuta.

Esperimentazioan zehar, magnitude guztiak neurtu behar dira, ahal bezain


zehatz.
Eskuratutako datu guztiak antolatzeko oso erabilgarria da taulak egitea, eta, ho-
rietatik abiatuta, grafikoak marraztea, datuen arteko erlazioa ikusteko.

Gas baten bolumenaren eta presioaren arteko erlazioa


Esperimentatu

Gasek presioaren eraginpean nola jokatzen duten ja- Datuen adierazpen grafikoan ikus daitekeenez, bi
kiteko 10 L-ko pistoi bat erabiliko dugu. magnitudeen arteko erlazioa alderantzizkoa da. Be-
Pistoiaren oinarri mugikorraren gainean zenbait pisu raz, planteatutako hipotesia zuzena da.
jarriko ditugu, gasaren gaineko presioa handitzeko.
V (L) 11
10
9
8
7
6
5
Pisuak pistoiaren gainean jarri ahala, pistoia mugitu 4
3
eta gasaren bolumena txikitu egingo da. 2
Hona hemen presioaren eta bolumenaren datuak: 1

0 1 2 3 p (atm)
p (atm) 1,00 1,25 1,50 1,75 2,00 2,25 2,50
K
V (L) 10,00 8,00 6,70 5,70 5,00 4,40 4,00 p " edo baita p šV " K ere
V

Metodo zientifikoa 13
+ Txostenetan lan zientifiko-
1.4. Ondorioak ateratzea
aren etapa guztiak sartu behar
dira. Fase honetan, interpretatu egiten dira esperimentalki eskuratutako emaitzak, egin-
dako hipotesia onartzeko edo baztertzeko.
— Behaketak.
Datuen analisiaren bidez, ondorioak atera daitezke eta planteatutako hipotesia
— Hipotesien planteamendua. zuzena edo okerra den egiazta daiteke; horrela, problema ikuspuntu zientifiko
— Datu esperimentalak. batetik azaldu daiteke.

— Ondorioen adierazpena lege Planteatutako hipotesia onartzen ez bada, «atzera egin» eta beste hipotesi bat
zientifiko baten bidez. Le- egin behar da, planteatutako problema justifikatzeko. Eta, ondoren, hipotesi
gea biltzar, jardunaldi zienti- berria egiaztatzeko prozesua abiatu behar da.
fiko, zientzia-aldizkarietako
artikulu, liburu, komunika- Aitzitik, hipotesia egiaztatzen bada, lege zientifikoa adieraz daiteke.
bide eta abarretan zabal-
tzen da. Lege zientifikoa erregularki errepikatzen den gertaera edo fenomeno natural
bat matematika-hizkuntzan adierazteko modua da. Elkarrekin lotuta dauden
lege zientifikoek teoria zientifikoa osatzen dute.

Gure saiakuntzari dagokionez, hipotesia onartu dugu, eta, orain, lege zientifiko
4. adibidea

bat adieraz dezakegu:


«Gas baten presioaren (p) eta bolumenaren (V) arteko biderkadura konstantea
(K) da».
p šV " K

Lege hori Robert Boyle-k adierazi zuen 1662an.

Zientzialari batek lege bat adierazten, perfekzionatzen edo gertaera esperimental


bat egiaztatzen duenean, bere lana ezagutzera eman behar du txosten zientifiko
baten bidez.

Komunikazio zientifikoaren garrantzia


Boyleren legea Edme Mariotte-k ere ikertu zuen aldi berean. Alabaina, Mario-
ttek 14 urte geroago adierazi zituen bere emaitzak. Mariotteren emaitzak ez
balira Boylerenak baino osoagoak izan (tenperaturaren eragina ere kontuan hartu
zuen Mariottek), inoiz ez zuketen haren lana kontuan hartu izango. Ordutik, Boyle-
Mariotteren Legea esaten zaio.
«Tenperatura jakin baterako, gas baten presioaren (P) eta bolumenaren (V ) arteko
biderkadura konstantea (K) da».
p š VT"Kte " K

Jarduerak
b) Egin pendulu bat 1,5 m-ko josteko hariarekin eta
300 cm3-ko poto batekin (kontserba-ontziak beza-
lakoa). Potoa hareaz bete, eta horrela lortuko dugu
hariaren masa arbuiagarria izatea potoarenarekin al-
deratuta. Lotu pendulua sabaiari, kako-iltze batekin.

1. Esperimentatu: Pendulu baten mugimenduaren c) Azterketa amaitzeko, neurtu penduluak zenbat den-
azterketa. Aplikatu metodo zientifikoaren etapak pen- bora behar duen (denbora-tartea) oszilazio bat egite-
dulu baten mugimendua aztertzeko. Horretarako, datu ko, hariaren luzera desberdinetarako eta penduluaren
batzuk emango dizkizugu, metodo zientifikoaren etape- masa desberdinekin.
tan antola ditzazun.
d) Denbora-tartearen neurketa fidagarria izan dadin, pen-
a) Ebatzi beharreko problema hau da: masaren eta haria- duluak 50 oszilazio egiteko behar duen denbora neurtu
ren luzeraren eragina pendulu-mugimenduan. behar da eta, ondoren, zati 50 egin.

14 1. unitatea
2. Magnitude fisikoak eta haien neurketa Agora
Antzinatik, gizakiak bere in-
Ikusi dugun moduan, hipotesiak esperimentazioaren bidez egiaztatzen dira.
guruko objektuak neurtzeko
Esperimentazioaren emaitzak neurrien bidez adierazten diren datuak dira, eta
beharra izan du. Lehenengo
magnitude fisiko esaten zaie. neurketa-erreferentziak giza
Horrela, aurreko ataleko gasen saiakuntzan neurtu ditugun magnitudeak, esate gorputzean bertan ezarri zituen.
baterako, presioa eta bolumena dira. Hala, antzinako dokumentuen
arabera, luzera eskuarekin, ha-
tzarekin edo oinarekin neurtzen
2.1. Magnitude fisikoak zen; eta denbora-unitateak, be-
rriz, Eguzkiaren eta Ilargiaren
Magnitudeak gorputzen propietate neurgarriak dira. Propietate bat neurtzen dugu- periodoetan oinarritzen ziren.
nean, unitate esaten diogun eredu batekin konparatzen dugu.

5. adibidea 1 esku
(4 hatz)
Ikasgelako arbelak 2,40 m dituela esaten badugu, arbelaren guztizko luzera me-
tro baten luzerarekin konparatzen ari gara, kasu honetan metroa erabili baitugu
unitate gisa. Horrela, gure unitatea (metroa) arbelaren luzeran 2,40 aldiz sartzen 1 beso
dela egiaztatuko dugu.

Gizadiaren historian, kulturen arteko komunikazioa oso zaila izan da, eta horren
arrazoietako bat neurketa-unitate desberdinak erabiltzea zen. Herri inbaditzaileek
beren neurketa-sistemak sartzen zituzten, eta historian aurrera egiteak arazoa
areagotzen zuen. 1 oin
Lurralde beraren baitan ere neurri desberdinak zeuden magnitude bera neur-
tzeko. Gaur egun, herri eta hiri ba-
tzuetan oraindik gelditzen dira
antzina zer neurri erabiltzen
Hala, Espainian adibidez, kana desberdinak zeuden: Alacantekoa, 0,912 m-koa; zuten adierazten duten mar-
Gaztelakoa, 0,836 m-koa; edo Teruelgoa, 0,768 m-koa. kak.
» Azaldu neurketak egiteko
beharra justifikatzen duten
arrazoiak.
2.2. Nazioarteko Unitate Sistema
» Arrazoitu zer arazo eragin di-
Frantziako Iraultza hasi zenean, 1789. urtean, Frantziako Nazio Biltzarrak agindu tzakeen nazioartean bateratu-
bat eman zion Parisko Zientzia Akademiari: nazioartean erabil zitekeen neurri- ta ez dagoen neurri-sistema
eta unitate-sistema sinple eta zientifiko bat diseinatzea eta zehaztea, hain zu- batek. Bateragarria izango al
zen ere. litzateke mundu mailako in-
formazio-trukearekin?
Ez zen bide erraza izan, 100 urte geroago
(1889an) ezarri baitzen nazioartean onartutako
sistema metriko hamartarra. Sistema horrek
funtsezko hiru unitate ditu:
— Kilogramoa, masa neurtzeko. 1782an, sistema metrikoa sor- +
— Metroa, luzera neurtzeko. tzearekin batera, Estatu Ba-
tuetako hirugarren presidente
— Segundoa, denbora neurtzeko. Thomas Jefferson-ek lehenen-
go sistema hamartarra propo-
1960an, Pisu eta Neurrien XI. Batzar Orokorrean, behin betiko Nazioarteko Uni- satu zuen dirurako.
tate Sistema (SI) ezarri zen, honako modu honetan:
Hartatik datoz zentimoa eta
— Lehengo eta behin, oinarrizko magintudeak finkatu ziren eta zein unitatetan hainbat dirutan erabiltzen zen
neurtuko ziren oinarrizko magnitude horiek. 10en multiploen bidezko ba-
naketa, gaur egunera arte iraun
— Horietatik abiatuta, magnitude eratorriak eta haiei dagozkien unitateak zehaztu duena.
ziren.

Metodo zientifikoa 15
Nazioarteko Sistemako Oinarrizko edo funtsezko magnitudeak
unitateen multiploak
eta azpimultiploak
Inguratzen gaituen munduan magnitude asko neur daitezkeela pentsa genezakeen
arren, zazpi besterik ezin dugu neurtu zuzenean. Magnitude horiek oinarrizkoak
Aurrizkia Sinboloa Berretura edo funtsezkoak dira.
iota I 1024
Oinarrizko magnitudeak
dzeta Z 1021
Magnitudea Unitatea Sinboloa
exa E 1018
Luzera metroa m
peta P 1015
Masa kilogramoa kg
tera T 1012 Denbora segundoa s
giga G 109 Korrontearen intentsitatea amperea A

mega M 106 Tenperatura kelvina K


Argi-intentsitatea kandela cd
kilo k 103
Substantzia kantitatea mola mol
hekto h 102

deka da 101 Magnitude eratorriak oinarrizko magnitudeak konbinatuta sortzen dira.


dezi d 101
Magnitude eratorriak
zenti c 102
Magnitude eratorria Unitatea Sinboloa
mili m 103
Azalera metro karratua m2
mikro R 106
Bolumena metro kubikoa m3
nano n 109 Abiadura metro zati segundo m/s
piko p 1012 Dentsitatea kilogramo zati metro kubiko kg/m3
femto f 1015 Indarra newtona N
Energia joulea J
ato a 1018
Maiztasuna hertza Hz
zepto z 1021

jokto y 1024
Unitate-bihurketak
Pentsatu al duzu inoiz bi hiriren arteko distantzia adierazteko zergatik erabiltzen
dugun kilometroa, eta ez, ordea, metroa?
Unitate-bihurketak egiteko bihurketa-faktoreak erabiltzen dira. Zatikiak dira,
non zenbakitzaileak eta izendatzaileak kantitate bera adierazten duten, baina
unitate desberdinetan. Zatikion balioa unitatea da, eta ez dute eraginik magnitu-
dearen balioan.
1 km 1000 m
1 km = 1 000 m q " "1
1000 m 1 km

Bihurketa-faktorea
6. adibidea
Adierazi SI sistemako unitatetan disoluzio honen dentsita- EBAZPENA. Unitate-aldaketa egingo dugu bihurketa-
tea: d = 1,25 g/cm3 faktoreen bidez.

ULERMENA. SI sistemako masa-unitatea kg-a da, eta


g 1 kg 1 000 000 cm 3 kg
bolumen-unitatea, berriz, m3-a. Beraz, bi unitate-bihurketa 1, 25 ⋅ ⋅ = 1 250
egin beharko ditugu: g-tik kg-ra, eta cm3-tik m3-ra. Kilo- cm 3 1 000 g 1 m3 m3
gramoek zenbakitzailean egon behar dute, eta metro ku-
bikoek, berriz, izendatzailean.
EGIAZTAPENA. Lortutako emaitza koherentea dela eta
g unitateak zuzenak direla egiaztatuko dugu. Horrela ez
DATUAK. Disoluzioaren dentsitatea: d " 1, 25
cm 3 bada, kalkuluak berrikusiko ditugu.

16 1. unitatea
2.3. Notazio zientifikoa
Zenbaki oso handiak edo oso txikiak erabili behar ditugunean, zaila da horiekin
eragiketak egitea. Horregatik, badago zenbaki horiek modu errazean adieraz- Notazioa
teko baliabide matematiko bat, kalkuluak asko sinplifikatzen dituena: notazio
Edozein idazkera-sistemaren
zientifikoa.
izena.
Notazio zientifikoan adierazitako zenbaki oso edo hamartar batek hiru zati ditu:
zifra bakarreko zati oso bat, nulua ez dena; zati hamartar bat; eta 10en berretura,
berretzaile positiboa edo negatiboa duena.

Magnitudea Balioa zifra guztiekin Notazio zientifikoa


Lurra-Eguzkia distantzia 152 100 000 000 m 1,521 š1011 m
Balea baten masa 1 000 000 kg 1 š 106 kg
Euri-tanta baten masa 0,000 001 kg 1 š 106 kg
Jet baten abiadura 1 600 km/h 1,6 š103 km/h

Eragiketak notazio zientifikoarekin


— Batuketak edo kenketak egiteko, zenbakiak 10en berretura berarekin idatzi
behar dira, eta zati hamartarren arteko batuketa edo kenketa egin behar da.
Hala, 10en berretura egokitzeko, koma ezkerrerantz edo eskuinerantz mugitu
behar da.
Koma eskuinerantz mugitzen bada, berretzailea txikitu egin behar da: koma
zenbat leku mugitu den, bada beste hainbeste unitate txikitu berretzailea. Koma
ezkerrerantz mugitzen bada, berriz, berretzailea handitu egin behar da: ko-
ma zenbat leku mugitu den, bada beste hainbeste unitate handitu berretzailea.
1,6 š 105  9,5 š 106 " 16 š 106  9,5 š 106 " 6,5 š 106

— Biderketak edo zatiketak egiteko, zati dezimalen arteko biderketa edo zati-
keta eta berretzaileen arteko batuketa edo kenketa egin behar da.
2,03 š 105 š 6,2 š103 " (2,03 š 6,2) š 105  3 " 12,586 š 102 " 1,26 š 101

4,05 ⋅ 10−5 ⎛ 4,05 ⎞ −5 − ( −9) = 2,7 ⋅ 10 4


=⎜ ⎟ ⋅ 10
1,5 ⋅ 10−9 ⎝ 1,5 ⎠

Jarduerak
2. Adierazi zer bihurketa-faktore erabiliko zenukeen bihur- 6. Britainiar Inperioko neurri-sistemak eta gainerako kul-
keta hauek egiteko: a) euroak dolarretara, b) kilometroak turetakoak desberdinak izan dira beti. Oraindik ere, eza-
yardatara, c) urteak ordutara, d) km-ak argi-urtetara. gunak egingo zaizkizun unitate asko erabiltzen dituzte
britainiarrek: oina, akrea, yarda, pinta, etab.
3. Adierazi SI sistemako unitatetan jarraian proposatzen
dizkizugun neurriak. Gogoratu notazio zientifikoa behar — Taldeka, bilatu informazioa unitate horiek SI sistemako
bezala aplikatu behar duzula. zer unitaterekin erlazionatuta dauden eta zer balio du-
ten argitzeko. Aurkeztu emaitzak horma-irudi batean.
a) 150 RA; b) 0,7 ms; c) 400 GHz; d) 12,7 km
7. Egin, kalkulagailurik gabe, honako eragiketa hauek:
4. Adierazi SI sistemako unitatetan kantitate hauek:
a) Edalontzi baten bolumena " 0,25 L a) 1,43 š 107  2,9 š106 d) 3,8 š 105  9,3 š 106
b) Soinuaren abiadura " 1 234,8 km/h b) 23,5 š 1013  8,5 š 1012 e) 6,33 š 103 š 1,65 š 107
c) Lurraren batez besteko dentsitatea " 5,52 g/cm3 2, 25 ⋅ 10 −5
c) 9,1 š 1031 š 3,12 š 1028 f)
5. Ordenatu kantitate hauek txikitik handira: 1, 5 ⋅ 10 −9
a) 1 500 g; 0,75 kg; 2 · 106 Rg eta 14 hg
b) 20 m/s; 1 000 m/min; 72 km/h eta 0,0194 km/s

Metodo zientifikoa 17
3. Laborategiko lana
Laborategian ez da esperimentazio-lana bakarrik egiten. Laborategian, problemak
ebazteko saiakuntzak diseinatzen dira, datuak eskuratzen eta analizatzen dira,
eta, horietatik abiatuta, ondorioak ateratzen dira.
Hau da, laborategian metodo zientifikoaren fase guztiak gauzatzen dira.
Laborategian lan egiteko garaian gomendio hauei jarraitu behar zaie, erabilgarriak
izango baitzaizkigu saiakuntzak egokiro egiteko eta praktikak gauzatzeko garaian
denbora aurrezteko.

— Lanari ekin aurretik, irakurri arreta handiz lan-gidoia: zer, zergatik eta nola
egin behar dugun deskribatzen du.
— Erabili praktiketako koaderno bat, eta idatzi bertan gauzatutako prozesua,
erabilitako tresnak eta eskuratutako emaitzak.
— Egiaztatu lan-mahaian beharrezko material guztia daukazula.
— Jarri material guztia mahaiaren gainean. Jarri ontzi altuenak atzean eta ba-
xuenak aurrean, ustekabean iraul ez daitezen. Jarri etiketak aurrera begira,
konposatuak bizkor aurkitzeko.
— Egin lan era ordenatu eta garbian. Praktika egiten ari zarela produktu bat
isurtzen bada, bildu berehala.
— Amaitzen duzunean, garbitu erabilitako tresnak, baita eskuak ere, urarekin eta
xaboiarekin.

3.1. Laborategiko materiala eta tresnak


Jarraian, fisikako eta kimikako laborategietan erabili ohi diren tresna batzuk adie-
razi ditugu.

Beirazko materiala Neurketa-tresnak

Termometroa
Matrazea
Inbutua

Probeta Erlenmeyer
matrazea
Balantza

Polimetroa

Hauspeakin-
ontzia

Bureta

Kalibrea
Saio-hodiak eta tentegailua Pipeta eta pipeta xurgatzailea

18 1. unitatea
Beste material batzuk
Arragoa
Euskarria Eskuila

Bunsen
erregailua Tripodea
Pintzak eta saretxoa

Motrailua
Espatula

3.2. Produktu kimikoak


Egunero, produktu kimiko ugari erabiltzen dugu, eta etiketatuta egoten dira
piktograma izeneko sinbolo batzuekin.

Osatu lantalde txikiak ikasgelan eta egin zuek edo zuen familiak etxean era-
biltzen dituzuen produktu kimikoen zerrenda.

— Etxera iristen zaretenean, atera argazkiak produktu horien etiketei.


— Identifikatu etiketetako sinboloak. Horretarako, erabili web orri honetako
datuak:

http://links.edebe.com/zyc

Produktu Kimikoen Europako Agentziaren web orria da, eta haren helburua da herritarren bizitza zaintzea, substan-
tzia kimikoak modu seguruan erabiltzen direla bermatuta.
— Egin aurkezpen bat argazkiekin, ikasgelan erakusteko.

Etiketetako piktogramen esanahia jakitea komeni da.

Arriskua adierazteko pik-


ABC — 99 Produktuaren identifikazioa.
togramak. CAS zenbakia eta IUPAC ize-
Bentzenoa dauka
Sukoia Osasunerako Etiketa: EE 601 - 020 - 00 na edo izen komertziala.
arriskutsua

Arrisku-adierazpenak (H Arrisku fisikoak: H200-H299 Konposizioa. Produktu pres-


esaldiak). Substantziaren Osasunerako arriskuak: H300-H399 tatuetarako, dauzkaten subs-
arriskuen nolakotasuna Ingurumenerako arriskuak: H400-H499 tantzia arriskutsuen zerren-
deskribatzen dute. da, kontzentrazioaren eta
Aholku orokorrak: P101-P103 toxikotasunaren arabera.
Prebentzio-aholkuak: P201-P285
Erantzuteko aholkuak: P301-P391
Biltegiratzeko aholkuak: P401-P422
Ezabatzeko aholkuak: P501
Zuhurtzia-aholkuak (P ZYX, SA Merkaturatzearen ardura-
esaldiak). Kontakturik izan del Sol k., 25 duna. Izena, helbidea eta te-
bada, ondorioak minimiza- tel. zk.: 954123456 lefono-zenbakia.
tzeko aholkuak.

Metodo zientifikoa 19
3.3. Segurtasun-arauak
Laborategian erabiltzen diren tresnak eta produktuak arriskutsuak izan daitezke,
behar bezala erabiltzen ez badira. Arriskuak saihesteko, bete beti arau hauek:

Tresnak eta produktuak


Arau orokorrak erabiltzeko arauak

— Ez erre, jan edo edan laborategian. — Ez erabili tresnarik edo makinarik, baldin ez badakizu
horiek nola erabiltzen diren, nola funtzionatzen duten
— Erabili mantala eta betaurrekoak arropa eta begiak eta zer segurtasun-arau espezifiko dituzten.
babesteko.
— Aparaturen bat edo muntaketa elektrikoren bat ma-
— Gorde jantzi beroak eta motxila laborategitik kanpo. nipulatu aurretik, deskonektatu elektrizitate-saretik.
Inoiz ez dute egon behar lan-mahaiaren gainean.
— Ez jarri martxan zirkuitu elektrikorik, irakasleak aldez
— Ez eraman jantzita bufanda, zapi luze edo arropa sol- aurretik instalazioa aztertu ez badu.
terik. Ile luzea baduzu, bildu.
— Erabili kontu handiz material hauskorrak, hala nola
— Saihestu alferrikako joan-etorriak laborategian. beirazkoak edo portzelanazkoak.

— Eskuek garbi eta lehor egon behar dute. — Materiala hausten edo hondatzen bada, jakinarazi
irakasleari.
— Praktika bat hasi aurretik, estali dauzkazun zauriak.
— Produktu kimiko batek zipriztintzen bazaitu, garbitu
— Ez probatu edo irentsi produkturik. berehala eremua ur ugarirekin. Era berean, garbi-
tu mahaia bertara produkturen bat isurtzen bada.
— Istripua gertatu, erre edo zaurituz gero, jakinarazi be-
rehala irakasleari. — Eduki txukun eta garbi lan-mahaia.

3.4. Hondakinak ezabatzeko arauak


Erabilgarritasunik ez duten produktuak hondakinak dira. Saiakuntza bat egin
Herrialde bakoitzeko gobernua- ondoren, hondakinak ezabatu egin behar dira, haien egoera fisikoaren arabera.
ri dagokio hondakinak kudea-
tzeko politika egokiak sortzea. — Hondakin solidoak. Ez dira isurbidean barrena bota behar, zeren ezustean eta
modu arriskutsuan erreakziona baitezakete. Bota aurretik, paketatu egin behar
Herritarrek ere ingurumena
dira.
errespetatzeko ideia sortzai-
leak proposatu behar dituzte. — Hondakin likidoak. Birziklatzeko ontziratu edo hondakin ez-kutsatzaile bihur-
http://links.edebe.com/u6a25
tu behar dira.
— Gasekin lanean. Gasak toxikoak edo narritagarriak izan daitezke; horregatik,
gasak xurgatzeko kanpaian lan egin behar da.

Nolanahi ere, zalantzarik izanez gero, galdetu beti irakasleari. Hark erabakiko du,
arriskuaren arabera, hondakin bakoitza nola ezabatu behar den.

8. Bilatu informazioa eta azaldu zertarako erabiltzen diren 10. Adierazi nola birziklatuko zenituzkeen hondakin hauek: Jarduerak
laborategiko tresna hauek: a) hornidura-iturria; b) kristali-
a) Salfumana edo korrosiboa den edozein garbiketa-
zadorea; c) matraze bolumetrikoa; d) pipeta.
produktu likido.
9. Azaldu zer esanahi duten ontzien etiketetako sinbolo b) Ur-disoluzio baterako erabilitako ur destilatua.
hauek, eta zer neurri hartu behar diren mota honetako
produktuak erabiltzeko:
11. Esan baieztapen hauek egia ala gezurra diren:
a) Produktu likidoak ahoarekin pipetea daitezke beti.
b) Gasak askatzen dituzten erreakzio kimikoak laborate-
giko leihoan egiten dira.

20 1. unitatea
4. IKTak eta lan zientifikoa
Irakasleak informazioa bilatzeko proposatzen duenean erabiltzen dugun lehenen-
go iturrietako bat Internet da.
Metodo zientifikoaren etapetako bi informazioa bilatzea eta emaitzen berri ematea
dira. Gaur egun, IKTak oso lagungarriak dira zientzialarien lana egiteko eta hezi-
ketarako.
Lan zientifikoan IKTak erabilita lortzen diren helburuak hiru multzo nagusitan sailka
daitezke:

Jarreretan Internet bezalako tresnak erabilita talde-lana, sozializazioa


oinarritutako eta sarean ibiltzen trebatzea sustatzen dira (ezinbesteko
heziketa jarrerak zientziaren edo teknologiaren garapenean).

Edozein gairen edukiak eskura jartzen ditu Internetek hain-


bat formatutan:
Kontzeptuak — testua — bideoa
IKTak
barneratzea
— irudia — simulazioa
— soinua

Gaur egun, badaude zenbait baliabide informatiko lagun-


garriak direnak:
Prozedura — grafikoak egiteko eta interpretatzeko
zientifikoak — hipotesiak egiteko eta egiaztatzeko
garatzea
— problemak ordenagailuz lagunduta ebazteko
— saiakuntzak simulazio informatikoaren bidez diseinatzeko

Hurrengo ataletan ikusiko dugu IKTak ezinbesteko tresnak direla metodo zienti-
fikoaren fase guztietan.

Jarduerak
12. Blog bat webgune bat da, non pertsona batek ideiak eta 13. Gaur egun, IKTak berehala lotzen ditugu informatikare-
iritziak, irudiak, etab. argitaratzen dituen ordena kronolo- kin eta informatika-ingurunearekin. Hala ere, informatika
gikoan. Beste pertsona batzuek eduki horiek ikus eta hain ezaguna izan aurretik ere existitzen ziren IKTak.
irakur ditzakete, eta orrian aktiboki parte har dezakete,
a) Ikertu zer har zitekeen IKT-tzat hirurogeiko hamarka-
iruzkinak eginda. Blog bat erabilgarria izan daiteke zien-
dan, ikasleek eta irakasleek ordenagailurik erabiltzen
tzialari batek bere aurrerapenen berri emateko, «egune-
ez zutenean.
roko informatiko» gisa.
b) Erabiltzen al dira oraindik teknologia horiek gure gizar-
a) Orrialde honetako eskema ikusita, zer multzotan sar- tean?
tuko zenuke IKT tresna hori?
c) Azaldu zure ikerketa-lanaren emaitza doako IKT tresna
b) Zientziarekin erlazionatutako zer erabilera eman zenie- baten bidez. Dipity tresnak, adibidez, denbora-lerro
zaioke zeuk sortutako blog bati? interaktiboak sortzeko aukera ematen du. Testuak, iru-
diak, bideoak, etab. gaineratu daitezke.
c) Osatu hiru edo lau ikasleko taldeak eta sortu blog bat,
zientzien gaineko ezagueran egin dituzuen aurrera-
penen berri emateko.

Metodo zientifikoa 21
4.1. Informazioa bilatzea
Zientzialariek bizkor eta zehatz eskuratu behar dute informazioa. Horregatik,
Arakatzailea informazioa tratatu, erabili eta garraiatzea helburu duten teknologia berriak gara-
Web orri batean dagoen infor- tu dira.
mazioa ikusteko aukera ema-
Dena dela, kontuan hartu behar dugu informazioa eta jakintza ez direla gauza
ten duen programa da.
bera. Zientzialariek, ikerketa-lanari ekin aurretik, problema bera tratatu duten gai-
nerako pertsonak noraino iritsi diren jakin behar dute. Eta ahalmen handiko tresna
bat daukagu gaur egun horretarako: Internet.
Baina Interneten argitaratzen den guztia ez da egia. Beraz, informazioaren zorroz-
tasun zientifikoa ebaluatzen jakin behar da.
Interneten informazioa bilatzeak eta aukeratzeak berekin dakar:

— Arakatzaileen oinarrizko erabilera egitea (Interneten nabigatzea) informazioa


gordetzeko, berreskuratzeko edo inprimatzeko.
— Bilatzaileak erabiltzea informazio espezifikoa aurkitzeko.
— Gidoi bat edukitzea, egiten ari garen lanerako garrantzitsuak diren bideetan
Bilatzailea barrena nabigatu ahal izateko. Ez da komeni nora ezean nabigatzea.
Hainbat formatutako fitxategi
digitalak bilatzeko diseinatu- — Irizpideak edukitzea aurkitu dugun informazioa fidagarria ote den jakiteko;
ta dagoen programa da. adibidez, informazioaren jatorria jakitea.

Informazio-bilaketak pertsonen arteko komunikazioa ere bultzatzen du.


Gaur egun, zientzialariak harremanetan egoten dira etengabe, txata, posta elek-
tronikoa, bideokonferentziak... lagun dituztela.
Sistema horien bidez informazioa eskura daiteke, munduko hainbat lekutako aditu
onenen eskutik.

4.2. Datuak antolatzea eta analizatzea


Datuak antolatzea eta analizatzea metodo zientifikoaren parte dira. Matemati-
karen adar bat arduratzen da datuak aztertzeaz: estatistika.
Azterketa baterako datu kantitate handia maneiatzeko zeregina lau fase hauetan
bana daiteke:

Datuak antolatzea eta analizatzea

Bilketa Antolaketa Aurkezpena Analisia

Problema ebatziko duen Bildutako datuetatik, Datu multzo bat hiru mo- Datu multzoarekin eragi-
esperimentua diseina- azterketarako erabilga- dutan adieraz daiteke: keta matematikoak egi-
tzea eta datuak biltzea. rriak direnak aukeratzea enuntziatu, taula edo gra- ten dira, ondorioak atera-
(errore-analisia). fikoen bidez. tzeko.

22 1. unitatea
4.3. Lan zientifikoa idaztea eta azaltzea
Iragarpen meteorologikoa zen-
Tradizioz, zientzialariek saiakuntzak egiten zituztenean, datuak biltzen zituzten bakizko milioika datu maneia-
eta taulen eta grafikoen bidez tratatu behar izaten zituzten. Gaur egun, ordea, tzen dituzten ahalmen handiko
badaude zenbait programa datu kantitate oso handiak tratatzen dituztenak; programen bidez egiten da.
gainera, datuak analizatu ondoren, iragarpenak egiteko aukera ere ematen dute.
Konputazio zientifikoa zientziaren adar bat da, problema zientifiko, sozial eta
ingeniaritzakoak ebazteko balio duten eredu matematikoak sortzen dituena.
Zenbakizko aplikazio garrantzitsuenetako bi hauek
dira: lurrikarak eta beste hondamendi natural ba-
tzuk erreproduzitzea eta ulertzea ahalbidetzen
dutenak, eta behatu ezin diren fenomenoak ira-
gartzeko modua ematen dutenak (eguraldia edo
partikula subatomikoen portaera, adibidez).
Eskuragarriagoa baina ez horregatik garrantzi
txikiagokoa, datuak analizatzeko erabil dezake-
gun tresna ahalmentsuenetako bat kalkulu-orria
da. Tresna horrek aukera ematen du kalkulu
matematikoak egiteko, datuak ordenatzeko, da-
tuak hainbat modutan erlazionatzeko, eta datuen
taulak hainbat eratako grafikoen bidez irudika-
tzeko.
Hezkuntzaren ingurunean ez dugu inoiz datu kantitate handirik maneiatuko. Baina,
hala ere, datuak tauletan ordenatu eta grafiko batean adierazi beharko ditugu,
horien arteko erlazioa antzematen saiatzeko. Azter ditzagun aldagaien arteko
erlazio ohikoenak:

Zuzeneko proportzionaltasuna Alderantzizko proportzionaltasuna Proportzionaltasun koadratikoa

Balio bikoteen arteko zatidura konstante Balio bikoteen arteko biderkadura kons- Aldagaietako baten balioa bestearen
bat da: lerro zuzenaren malda. tante bat da. Grafikoa hiperbola bat da. balioaren karratuaren araberakoa da.
Grafikoa parabola bat da.

Jarduerak
+ 14. Ikasle batek lasterraldi bat egin du ikastetxeko jolasto- a) Irudikatu emaitzen grafikoa. Jarri posizioa ordenatu-
kian, eta haren higidura aztertu dugu. Datu hauek eskura- ardatzean, eta denbora, berriz, abzisa-ardatzean.
tu ditugu: b) Adierazi zer motatako erlazioa dagoen aldagaien
artean.
Denbora (s) Posizioa (m)
c) Interpolazioa egitea da dagoeneko badauzkagun
0 2 datuen tartean dauden beste datu batzuk aurkitzea.
2 15 Metodo hori aplikatuta, esango al zenuke zer posizio-
4 30 tan egongo den korrikalaria 1 s-en buruan?

5 38 d) Estrapolazioa egitea da ezaguna den tartetik haratago


dauden datuak iragartzea. Zein izango da, estrapola-
8 60 zioz, korrikalariaren posizioa 16 s-ren buruan?

Metodo zientifikoa 23
360°-ko ikuspegia

Iragarpen matematikoak

Matematikari batek kalkulatu du 100 m-ko


behin betiko errekorra 9,29 s-an ezarriko dela
Egokitua: EFE 2006/12/21

Emakumeei dagokienez, aldiz, Paula Rad-


cliffe britainiarraren errekorra (2:15:25) na-
barmen hobe liteke: 8 minutu eta 50 se-
gundo, hain zuzen.
Bitxikeria gisa, Einmahlek kalkulatu du
abiadura-probetan ere egin litezkeela ho-
bekuntzak, arlo horretan gizakiak egin
dezakeenaren mugatik oso gertu gaudela
pentsatu ohi den arren.
Horrela, 100 m-ko errekorra ez ezik, 200 m-koa
Einmahlek ez ditu iragarri nahi etorkizun
ere hobe liteke; lehenengoa, Asafa Powell-
urrunean egin litezkeen errekorrak, baizik
en 9,77 s-ko markatik 9,29 s-ra jaits
eta, haren azterketan berariaz adierazita
liteke; eta bigarrena, Michael Johnson-ek
dagoenez, gaur egungo baldintzetan egin
19,32 s-an finkatu zuena, ia segundo bat
litezkeenak. Einmahlen kalkuluak gizo-
hobe liteke.
nezko 1.546 atletaren eta emakumezko
1.024 atletaren marka onenetan oi-
narrituta daude. Aztertutako guztiak
eliteko atletak dira, eta matematikariak Muturreko balioen
BERLÍN. eragiketa konplexuak egin ditu ordenagai- teoria
luan haien markekin.
John Einmahl holandar matematikariak, Einmahlen espezialitatea da, eta
Tilburgeko Unibertsitatekoak, atletismoko Einmahlen kalkuluen arabera, gizonezkoen hondamendi naturalek eragin de-
14 diziplinatako «behin betiko errekorra» maratoiko errekorra, Paul Tergat kenyarrak
zaketen «galera handiena» kalkula-
kalkulatu du. Gizonen 100 m-ko lasterketako ezarritakoa (2:04:55), bereziki nabar-
errekorra 9,29 s-an ezarriko dela kalkulatu mena da; izan ere, marka hori 49 segundo
tzeko erabiltzen da, esate baterako.
du, muturreko balioen teorian eta proiekzio bakarrik hobe liteke holandar matemati- Horrexegatik, aseguru-etxeek dizi-
estatistikoetan oinarrituta. kariaren ustez. plina horretara jotzen dute sarritan,
polizen zenbatekoa zehazteko ga-
Jarduerak

raian. Akzioek burtsa-merkatuetan


15. Albiste hau Alemaniako egunkari guztietan argitaratu zuten 2006an. Orain, izango duten portaera iragartzeko
matematikariaren iragarpenak bete ote diren egiazta dezakegu. Osatu tal- ere erabili du Einmahlek diziplina
deak jarduera hauek egiteko: hori.
a) Ikertu Interneten edo kirol-egunkarietan zer bilakaera izan duten mun-
duko errekorrek gizonezkoen 100 m-ko eta 200 m-ko probetan eta ma-
ratoian. Ordenatu taulen bidez.
b) Ikusi egindako marken bilakaera beheranzkoa izan ote den, edo ez dau-
kan zertan horrela izan. Zuen ustez, zergatik gertatu da hori?
c) Jonh Einmahlen azterketaren ondoren bildutako datuak ikusita, fidaga-
rriak al dira haren iragarpenak? Zure ustez, zer ondorio atera dezakegu
argitalpen horretatik?

24 1. unitatea
Sormen@: Iragarri ez dakizkizun balioak
Software libre bat erabil dezazun proposatzen dizugu, jarraian adierazita dagoena bezalako problemak ebazteko:
Ur-depositu bat betetzeko prozesuan datu hauek eskuratu ditugu:

t (min) 0 1 2 3 4 5

h (cm) 0 3 5,5 7,8 9,8 11,6

a) Deduzitu zer erlazio dagoen h (uraren altuera) eta t (denbora) aldagaien artean.
b) Iragarri zer altuera izango duen urak 10 minuturen buruan.

Ebatzi proposaturiko problema Jordi Lagares Roset-en Funtzioak programa erabilita. Saiakuntzak zer portaera
izango duen iragarri ahalko duzu, bai abiapuntuko egoeran, bai neurtu ez diren beste egoera batzuetan. Horretarako,
jarraitu argibide hauei:

1. Sartu webgunean:
4. Idatzi ur-deposituaren problemako balioak, bakoitza
dagokion laukian, x-ren balio txikienetik handienera
http://links.edebe.com/fr ordenatuta. Sakatu «Enter» datu bikote bakoitza idatzi
ondoren.

Jaitsi Funcions izeneko software librearen Funcions


per a Windows bertsioa. Idatzi t-ren balioak x-ren laukietan, eta h-ren ba-
lioak, berriz, F(x)-ren laukietan.
2. Programa instalatu ondoren, exekutatu «Windowse-
rako funtzioak» ikonoan klik bikoitza eginda. Interfaze 5. Datu guztiak idatzi ondoren, sakatu «Onartu». Hasie-
hau agertuko da: rako pantaila agertuko zaizu berriro. Sakatu «Onartu»
grafikoa eskuratzeko.
Ardatzetako
unitateak
eta mugak 6. Neurtu ez ditugun emaitzak iragarri nahi badituzu,
egin klik behealdean dagoen «Estrapolatu» laukian. Bi
aldiz onartu ondoren, aldagaiak erlazionatzeko aukera
emango dizun grafikoa eskuratuko duzu.
Adierazpen
analitikoak

Botoien
eremua

3. Sakatu «Zenbakizko funtzioa» botoia, eta hau ikusiko


duzu:

Grafikoa ikusita, aldagaien artean zer erlazio mota da-


goen deduzitu dezakegu.

Ikertu zure kabuz programak zer aplikazio izan de-


zakeen! Pila bat ditu!

Metodo zientifikoa 25
ZIENTZIA ESKURA
Praktikan: Neurri oso zehatzak
ZER DA?
Kalibrea neurketa-tresna bat da, ZER NEUR DAITEKE KALIBREAREKIN?
zehaztasun handiko neurketak
(milimetro-hamarrenetik Diametroak eta hutsarte txikiak
beherakoak) egiteko erabiltzen dena.
Lodierak
ZERGATIK NEURTZEN Sakonerak
DU ZEHAZTASUN HANDIZ?
NOLA IRAKURTZEN DIRA
Funtzionamendu oso bitxia duen gailu bat dauka,
nonius edo vernier izenekoa. KALIBREKO NEURRIAK?
Noniusak kalibrearen erregelako tarte bat hartzen Neurtu nahi den objektua kalibrearen
du (10en multiplo bat, ken 1), eta hamarreko multiplo barailen artean jarri behar da.
horrekin zatitzen du. Kalibrearen eskalan, noniusaren zeroa
non dagoen ikusten da.
Noniusaren zeroaren aurretik dagoen
neurria hartzen da: 40 mm.

Horrela, 10 unitateko luzeratik 9 hartzen baditugu, eta berriro 10 unitatetan


zatitzen baditugu, unitate berri bakoitzaren neurria 9/10 izango da.
Kalibrearen zehaztasuna da: erregela nagusiko neurri txikienaren (oro har,
mm-a) eta noniuseko neurri edo marra kopuruaren arteko zatidura.
L
D"
n Ondoren, kalibrearen erregela nagusiko marra batekin zehazki
1 mm
Irudiari dagokionez, " 0,1. bat datorren noniusaren marra aurkitu behar da. Kasu honetan, 1a.
10
Zenbaki hori kalibrearen zehaztasunaz biderkatzen da, eta lortutako
emaitza neurketa zehaztugabeari batzen zaio:
http://links.edebe.com/85vnc
D " 40  1 š 0,05 " 40,05 mm " 4,005 cm

PRAKTIKATU KALIBREAREKIN
Materiala: kalibrea (eskuzkoa edo digitala), txanponak eta saio-hodiak.
Talde txikitan:
a) Adierazi kalibrearen zehaztasuna eta neurtu eguneroko objektu batzuk, hala nola txanpon baten diametroa eta lodiera.
b) Hartu saio-hodi bat. Neurtu haren barne-diametroa eta gehieneko sakonera.
c) Zenbat eta handiagoa izan kalibrearen zehaztasuna, orduan eta desberdinagoak izango dira hartutako neurriak.
Alderatu ikaskideekin txanponari egin dizkiozun neurketen emaitzak, eta egiaztatu zure taldeko bi pertsonak balio
desberdina eman diezaioketela neurketa berari.

26 1. unitatea
Aplika dezagun metodo zientifikoa eguneroko egoerak konpontzeko
Gaur, hiru kideko taldeak osatu eta DIN A4 tamainako orri baten lodiera neurtzeko eskatu die marrazketako irakasleak ikasleei.
Pentsa dezagun nola jardungo duten, kalibre bat bakarrik badaukate eta metodo zientifikoaren faseak bete behar badituzte.
Ikus dezagun:

PROBLEMA PLANTEATZEA
DIN A4 tamainako orriei begiratuko diegu eta orri baten lodiera nola neur daitekeen pentsatuko dugu.

HIPOTESIA EGITEA
Hipotesia idatziko dugu:
«Zehaztasun egokiko kalibre baten bidez DIN A4 tamainako orri baten lodiera neur dezakegu».

HIPOTESIA EGIAZTATZEA
Hipotesia egiaztatu ahal izateko, egingo dugun saiakuntza planifikatu behar dugu:

Saiakuntza planifikatzea
1. Orri bakar bat neurtu beharrean, asko neurtu, eta lortutako neurria orri kopuruaz zatituko dugu.
2. A4ko 20, 30, 40, 50, 60, 70 eta 80 orriko paketeak egin eta haien neurriak idatziko ditugu.
3. Taldeko kide bakoitzak hartutako neurriak idatziko ditugu.
Datuak antolatzea eta analizatzea
— Taula bat egingo dugu, taldeko kide bakoitzak hartutako neurriekin.
Orri kopurua 20 30 40 50 60 70 80
1. ikaslea
Lodiera

Orri kopurua 20 30 40 50 60 70 80
2. ikaslea
Lodiera

Orri kopurua 20 30 40 50 60 70 80
3. ikaslea
Lodiera

— Taldekideek idatzitako emaitzen batez besteko balioak kalkulatuko ditugu, eta batez besteko
horiek benetako neurritzat hartuko ditugu.

Batez Orri kopurua 20 30 40 50 60 70 80


besteko balioak Lodiera

— Eskuratutako datuak grafiko batean adieraziko ditugu.


— Estrapolazioz, orri bakar baten lodiera kalkulatuko dugu.
— Modu analitikoan ere kalkulatuko dugu orri baten lodiera,
azken taulako balio bikote bakoitza zatituta. Jarraitu ikertzen
Diseinatu antzeko saiakuntza bat, iturriko ur-tanta
ONDORIOAK ATERATZEA baten bolumena kalkulatzeko. Kontuan hartu ez
Zer emaitza lortu dugu? duzula edukiko hain bolumen txikiak neurtzeko
moduko ontzirik, orri bakar baten lodiera neurtze-
EMAITZAK JAKINARAZTEA ko garaian gertatzen zen bezalaxe. Tanten erortze-
abiadura faktore erabakigarria izan daiteke bolumena
Taldeen emaitzak alderatuko ditugu eta emaitzak azalduko neurtzen duzunean.
ditugu.

Metodo zientifikoa 27
LABURPENA
— Problema planteatzea.
— Hipotesiak egitea.
METODO — Hipotesiak egiaztatzea (esperimentazioa).
ZIENTIFIKOAREN — Ondorioak ateratzea.
ETAPAK

— Magnitudea. Neur daitekeen guztia.


— Magnitude fisikoak. Zenbaki batek eta unitate batek osatuak.
— Magnitude bat neurtzea da haren unitatearekin konparatzea.

Nazioarteko Unitate Sistema (SI): magnitude bakoitzaren uni-


tateen balioa zehazten du, nazioarte mailan.
Magnitude oinarrizkoak edo funtsezkoak:
Luzera, m Korrontearen intentsitatea, A
Masa, kg Argi-intentsitatea, cd
MAGNITUDEEN
Denbora, s Substantzia kantitatea, mol
NEURKETA Tenperatura, K
Magnitude eratorriak. Oinarrizko unitateak konbinatuz sortuak.

Bihurketa-faktorea. Zatiki bat, non zenbakitzaileak eta izenda-


Metodo tzaileak kantitate bera adierazten duten, baina unitate desber-
dinetan. Haren balioa unitatea da.
zientifikoa
Notazio zientifikoa. Eragiketak notazio zientifikoarekin: batu-
keta edo kenketa, eta biderketa edo zatiketa.

Laborategiko materiala Segurtasun-arauak:


eta tresnak: — Arau orokorrak
— Beirazko materiala — Tresnak eta produktuak
LABORATEGIKO — Egurrezko materiala erabiltzeko arauak
LANA — Beste material batzuk Hondakinak ezabatzeko
arauak:
Produktu kimikoak: — Solidoak eta likidoak
— Etiketak eta piktogramak — Gasekin lanean

— Zientzialarien lanean IKTak ezartzen ari dira pixkanaka, eta


hori lagungarria da zientzialariak jarreren, kontzeptuen eta
IKT-AK ETA prozeduren ikuspuntutik hezteko.
LAN
ZIENTIFIKOA — IKTak informazioa bilatzeko, datuak antolatzeko eta anali-
zatzeko, eta lan zientifikoa idazteko eta azaltzeko erabil-
tzen dira metodo zientifikoan.

Gogoratu ikasi duzuna


16. Azaldu zer desberdintasun dagoen funtsezko magnitudeen eta magnitude eratorrien artean. Eman adibide
bana.
17. SI unitate-sistemaren jatorrizko izena sistema metriko hamartarra zen eta hiru unitate bakarrik zituen.
Aipatu banan-banan.
18. Adierazi zer diren bihurketa-faktoreak, eta idatzi bat egunak segundo bihurtzen dituena.
19. Aipatu zientzialari batek zer formatutan eskura ditzakeen ezaguerak, IKT berriak erabilita.

28 1. unitatea
Amaierako jarduerak
1. Metodo zientifikoa: 4. IKTak eta
etapak lan zientifikoa
20. a Hipotesi bat egin dugu, eta, saiakuntzaren on-
doren, ez dela bete egiaztatu dugu. Zer egin beharko
29. a Bi aldagai grafikoki adierazi ditugunean malda
negatiboko lerro zuzen bat lortu badugu, zer erlazio
dugu?
dute elkarren artean?
a) Datuak egokitu, hipotesia bete dadin.
b) Hipotesia berriro egin, froga daitekeen norabidean. a) Zuzeneko proportzionaltasuna
c) Saiakuntza bertan behera utzi, diseinuko akatsa b) Alderantzizko proportzionaltasuna
dela-eta.
c) Proportzionaltasun koadratikoa
d) Saiakuntza desberdin bat planteatu.
21. s Adierazi teoria zientifikoei buruzko baieztapen 30. s Irudikatu datu multzo hauek, eta adierazi alda-
hauetatik zein ez den egia: a) Alda daitezke. / b) Iragarri gaiek zer erlazio mota duten: zuzeneko proportzio-
egiten dute. / c) Usteak dira. naltasuna, alderantzizko proportzionaltasuna ala
proportzionaltasun koadratikoa.
22. s Azaldu zerk gertatu behar duen hipotesi bat lege
bihurtzeko.
a) x
23.
1 2 3 4 5
d Talde txikitan, eztabaidatu galdera hauei buruz
+ eta azaldu ikasgelan zuen ondorioak: a) Nork konpon- f (x) 2,1 4,3 6,4 8,6 10,7
tzen ditu gizartean eta egunerokotasunean azaltzen
diren problemak? b) Nola lagun dezakezue eguneroko
problemei irtenbidea aurkitzen? c) Ba al dago hori egi- b) x 1 2 3 4 5
teko modu jakinik?
f (x) 15 7,5 5 3,7 3

2. Magnitude fisikoak
c) x
eta haien neurketa 1 2 3 4 5

f (x) 2,5 4,9 7,4 9,8 12,3


24. a Nazioarteko Unitate Sistemako masa-unitatea
honela adierazten da:
a) g b) Kg c) kg d) gr d) x 1 2 3 4 5

25. s Adierazi neurri hauek notazio zientifikoarekin f (x) 0,9 3,4 7,7 13,7 21,4
idatzita eta SI sistemako unitatetan:
a) 46 Rm c) 900 g e) 500 cm3
— Funtzioak (jatorriz Funcions) izeneko programa
b) 72 km/h d) 12 mA f ) 250 mL
erabil dezakezu, unitate honetako Sormen@
26. d Egin notazio zientifikoan idatzitako zenbaki atalean azaldu duguna.
hauen arteko eragiketak, kalkulagailurik erabili gabe:
a) 0,50 š 1014  2,70 š 1014 c) 54,20 š 107 · 34,75 š 104 31. d Egin ikerketa-lan bat gai hauetako bati buruz:
b) 1,75 š 106  0,75 š 109 d) 2,50 š 1023 · 104,05 š 1024
— Medikuntzaren aurrerapenak gaixotasunen trata-
menduan.
3. Laborategiko lana — Aplikazio teknologikoak dituzten material berrien
27. d Prestatu aurkezpen labur bat, argazkiz osatua, garapena.
ikasgelan azaltzeko, arroparekin erlazionatutako zer
jokabide diren desegokiak laborategian. a) Adierazi aurkikuntza horien aplikazioak zer hobe-
kuntza eragin ditzakeen gure bizimoduan.
28. d Ikertu zer desberdintasun dagoen bi kontzeptu b) Idatzi txosten bat metodo zientifikoari jarraiki, eta,
hauen artean: «substantzia leherkorra» eta «substantzia ondoren, azaldu eta defendatu ikasgelan. Horre-
piroteknikoa». Egiaztatu iturriak fidagarriak direla maila tarako, erabili unitate honetan landutako IKT tres-
zientifikoan. Argudiatu nola aukeratu dituzun. netako bat.

Metodo zientifikoa 29
Probatu zure gaitasunak

Dario eta Andrea beren institutuko kimikako laborategira joan dira lehenengo aldiz. Praktika bat egin behar
dute, eta taldekideak izango dira. Laborategian sartu eta dagokien lekura joan dira, motxila lurrean utzi dute,
eta berokiak aulkian jarri dituzte. Dariok Andreari gogorarazi dio ile luzea duela eta, irakasleak esan zuen
bezala, bildu egin beharko duela saiakuntza hasi aurretik.
Ingurura begiratu dute, eta lan-mahaian beirazko objektu batzuk eta produktu kimikoen poto etiketadunak
daudela ikusi dute. Adi-adi entzun dituzte irakaslearen gomendioak, eta hark adierazi die arreta lanean jarrita
jardun behar dela laborategian, istripuak saihesteko.

32. Irakasleak gidoi bat eman die, eta arretaz irakurri dute. Gidoia irudian ikusten diren epigrafeen arabera dago
egituratuta. Bertan adierazita dago zer urrats egin behar diren praktika egiteko, eta aholku teoriko batzuk ere
badaude.
a) Adierazi atal horietako bakoitza metodo zientifikoko zer etaparekin
dagoen erlazionatuta.
b) Ikasleek gidoi bat daukate, non saiakuntzari buruzko ia informazio
guztia dagoen idatzita. Hortaz, zertarako behar dute laborategiko koa- Iraupena BEHAKETA
Sabemos que las sustancias de la naturaleza pueden clasificarse, según el enla-
ce químico que presentan, en uno de los tres grandes tipos siguientes: iónicas,

dernoa?
Aldez aurreko edukiak
covalentes o metálicas.

Para determinar el tipo de enlace de una sustancia, podemos analizar las propie-
– dades físico-químicas (o macroscópicas) que esta presenta mediante ensayos en
– el laboratorio.

c) Adierazi gidoian sartu ezin den metodo zientifikoko etaparen bat. Lan-metodologia HIPOTESIAK FORMULATZEA
A partir de la observación, podemos formular la siguiente hipótesis:
Es posible clasificar diferentes sustancias en función de su enlace químico me-
Zailtasuna diante ensayos de laboratorio sencillos.

33. Lehen datuak hartu dituztenean, zenbaki oso txikiak eskuratu dituzte, SAIAKUNTZA PLANIFIKATZEA
Helburua

eta notazio zientifikoan idatzi behar izan dituzte, behar bezala aurkez- Determinar qué tipo de enlace químico presenta una sustancia a partir de pro-
piedades macroscópicas como la solubilidad, la temperatura de fusión o la con-
ductividad eléctrica.

teko. Baina zenbait akats egin dituzte. Zuzendu, irakasleari hutsik gabe Materiala
— Vasos de precipitados pequeños. azúcar, NaOH, NaCl, NaHCO3,
LABORATEGIKO SEGURTASUN-ARAUAK

eman diezazkioten. Es importante no respirar directamente los


vapores desprendidos por el disolvente orgá-
— Espátula.
— Varilla de vidrio.
grafito...
— Disolvente orgánico.
— Fuente de alimentación.
nico. Si se dispone de ella, debe emplearse — Frasco lavador con agua destila.
— Electrodos de grafito o, en su

a) 0,0000034 " 3,4 š 106 zk. zuzena "


la campana de gases. — Sustancias problema sin etique- defecto, de un metal inerte.
tar y referenciadas con una clave
— Cables de conexión.
(A, B, C...): CuCl2, KI, azufre,
cuarzo, alcanfor, virutas de Cu, — Bombilla.

b) 0,000257 " 25,7 š 10–5 zk. zuzena "


c) 0,00000000000097 " 9,7 š 1012 zk. zuzena "
d) 0,0623 " 6,23 š 10–4 zk. zuzena "

30 1. unitatea
CLER
34. Erreparatu praktikan erabili beharko duten produktue-
tako baten etiketari. Azetonitriloa
Toxikoa Sukoia eta metanola dauzka
a) Zer izen du produktuak? H302: Kaltegarria, irentsiz gero
H331: Toxikoa, arnastuz gero XXX, SA
b) Zer osagai ditu? 25 etorb.
P233 tel. zk.: 954123456
c) Zer arrisku egon daitezke produktu hori maneiatzen P210
denean? P262
P315
d) Zer egin behar da produktu horren erabilerarekin
erlazionatutako arriskuak saihesteko?

35. Andreak eta Dariok ez daukate argi Nazioarteko Sistemako zer unitate erabili behar dituzten, eta eztabaida-
tzen ari dira. Andreak uste du jarraian adierazitakoak erabili behar direla, baina Darioren ustez batzuk ez
dira zuzenak. Nork du arrazoia? Zergatik?

a) Metro karratua, SI sistemako azalera-unitate gisa.

b) Gramoa, SI sistemako masa-unitate gisa.

c) SI sistemako tenperatura-unitatea gradu zentigradua da.

d) Litroa SI sistemako bolumen-unitatea da.

36. Praktika amaitu ondoren, gainerako ikasleek baino lehenago, Andreak honako hau egin du:

a) Altxatu eta gainerako taldeei laguntzen hasi da.

b) Denbora daukanez, motxila ireki du, ogitarteko zati bat jan du, eta taldekideari mokadu bat eskaini dio.

c) Azkenik, praktikan erabili dituzten objektuak garbitu eta mahai gainean jarri dituzte bi taldekideek, lehor
daitezen.

— Jarrera horietatik zein ez dira egokiak laborategi batean? Arrazoitu erantzuna.

37. Aurreko orrialdearen hasierako deskribapenean bi ikasleek zenbait akats egin dituzte. Adierazi zein diren
eta zergatik ez den horrela jardun behar.
y
38. Taula bateko datuak irudikatu dituztenean eskuineko
aldean dagoen grafikoa lortu dute.

Ikertu zer erlazio mota egon daitekeen aldagaien ar-


tean, ez baita unitate honetan ikusi ditugun motetakoa
(zuzenekoa, alderantzizkoa edo koadratikoa).
x
Idatzi txosten bat, gainerako ikasleen aurrean aldagai
horien arteko erlazioa arrazoitu ahal izateko.

Ikaskuntzaren egunerokoa
Hausnartu
— Unitate hau hasi aurretik, zer pentsatzen zenuen zientzialarien lanari buruz? Aldatu al da zure pentsa-
moldea?
— Zer iritzi duzu ia mundu osoan Nazioarteko Unitate Sistema erabiltzeko akordioari buruz? Erlazionatu
akordio hori zerorrek eskala txikian gauzatzen duzun talde-lanarekin.
— Etorkizunari begira, ikusten al duzu zeure burua ikerketa-lanak egiten? Zer arlotan?

You might also like