You are on page 1of 4

DBH4-INFORMATIKA Axular BHI . 2022-2023 2.

Ebaluazioa: Kalkulu orriak

1.Ariketa
Irakasleak zurekin partekatutako azterketarako fitxategian, ondoko taula antzekoa ikusiko duzu, non
kiosko baten saltzen diren aldizkari izenak dituzun. Aldizkari bakoitzak, kioskoa egindako
salmentak adierazita daukate, egunez egun banatua:

Ondorengo kalkuluak eta formatu aldaketak egin:

KALKULUAK. FORMULAK

1. Fondo iluna duten gelaxketan dagozkien kalkuluak egin:


-Saldutako aleak (K zutabea eta 9.errenkada): Saldutako aldizkari ale kopuru osoa, aldizkari
bakoitzeko eta egun bakoitzeko.

-Diru sarrera eta lortutako dirua (L zutabea eta 10.errenkada): salmentetan lortutako dirua,
aldizkari bakoitzeko eta egun bakoitzeko.
Kontuan hartu aldizkarien prezioa edozein momentutan aldatu ahal dela eta kalkuluak automatikoki
eguneratu behar direla.

-Aste osoan lortutako diru sarrera (G13 gelaxka).

FORMATUA

2. Orriaren formatuari erreparatuz, bete ondorengoak:


-Orriaren goiko aldean, Izenburua polita jarri, ondo lerrokatuta eta gelaxkak lotuta.
-Orriaren izena “Aldizkariak” izan behar da.
-Aldizkari izenen zutabean, textuaren kokapenari dagokionez, lerrokatze ezkerra jarri eta
gainerakoetan lerrokatze erdiratua.
-Taulei formatu egokia eman: Letra tamaina, kolorea, fondoa, ertzak…txukun eta apaindua.
DBH4-INFORMATIKA Axular BHI . 2022-2023 2. Ebaluazioa: Kalkulu orriak

-Jarri euroaren ikurra eskatzen duten gelaxketan, formatu egokia aukeratuz edo sortuz, adierazitako
itxurarekin.
Honela geratu beharko luke zure artxiboak, emandako datuekin eta formulak sartuz:

DBH4-INFORMATIKA Axular BHI . 2022-2023 2. Ebaluazioa: Kalkulu orriak

2.Ariketa
Irakasleak zurekin partekatutako azterketarako fitxategian, ondoko taula antzekoa ikusiko duzu, non
zenbait ikasleen izenak dituzun. Ikasle bakoitzak, kurtso bukaerako bidaiara joateko saldutako
txartel kopurua duzu, 4 hilabeteetan banatua:

Ondorengo kalkuluak eta formatu aldaketak egin:

KALKULUAK. FORMULAK

1. Fondo iluna duten gelaxketan dagozkien kalkuluak egin:


-Txartelak guztira: Ikasle bakoitzeko 4 hilabeteetan saldutako txartel kopurua.
-Batazbesteko txartelak zutabean, ikasle bakoitzak 4 hilabeteetan saldu duen txartel kopuruaren
batazbestekoa kalkulatu. Horretarako, formula egokia erabili.
-Diru sarrera zutabean, kalkulatu ikasle bakoitzak lortutako dirua 4 hilabeteetan, txartelen prezioa
kontuan hartuz. Kontuan hartu prezioa edozein momentutan aldatu ahal dela eta kalkuluak
automatikoki eguneratu behar direla.

-Saldutako txartelak guztira: Ikasle guztien artean saldutako txartelak 4 hilabeteetan.


-Lortutako dirua (guztira): Ikasle guztien artena lortutako dirua lau hilabeteetan.
FORMATUA

2. Orriaren formatuari erreparatuz, bete ondorengoak:


-Orriaren goiko aldean, Izenburua polita jarri, ondo lerrokatuta eta gelaxkak lotuta.
-Orriaren izena “Txartelak” izan behar da.
-Saltzaileen zutabean, textuaren kokapenari dagokionez, lerrokatze ezkerra jarri eta gainerakoetan
lerrokatze erdiratua.
-Taulei formatu egokia eman: Letra tamaina, kolorea, fondoa, ertzak…Txukun eta
apaindua -Jarri euroaren ikurra eskatzen duen gelaxketan (0 hamartarrez)
-Kontuan hartu dezimal kopurua emaitzen formatuan.
DBH4-INFORMATIKA Axular BHI . 2022-2023 2. Ebaluazioa: Kalkulu orriak

Honela geratu beharko luke zure orriak, emandako datuekin eta formulak sartuz:

DBH4-INFORMATIKA Axular BHI . 2022-2023 2. Ebaluazioa: Kalkulu orriak

Azterketa honela ebaluatuko da:

1.ariketa:

-Formulak:
-Saldutako aleak, aldizkari bakoitzeko: 1 puntu. -Saldutako aleak, egun
bakoitzeko: 1 puntu.

-Diru sarrera: 1 puntu. -Lortutako dirua: 1 puntu.

-Aste osoan lortutako diru sarrera: 1 puntu. -Formatua: 2 puntu.

2.ariketa:

-Formulak:
-Txartelak guztira: 1 puntu. -Batazbesteko txartelak: 1 puntu. -Diru sarrera: 1
puntu.

-Guztien artean saldutako txartel kopurua: 1 puntu. -Lortutako dirua (guztira): 1


puntu. -Formatua: 2 puntu.
Guztira: 14 puntu.

You might also like