You are on page 1of 4

ABIADURA

Abiadura mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora


laburrenean egitea baimentzen digun gaitasuna da.

Abiadura mota ezberdinak bereiz ditzazkegu:

 Erreakzio abiadura:
o Estimulu konkretu
baten aurrean
erreakzionatzeko
gaitasunari deitzen
zaio.
o Adibidez 100 metroko
lasterketa bateko
irteera edo atezainaren keinua
penalti bat geratzerakoan.

 Keinu abiadura:
o Keinu edo mugimendu konkretu bat
egiteari deitzen zaio (pilota
jaurtiketa bat,
o Adibidez teniseko sake bat edo
golfean makilarekin pilota
kolpatzean.

 Translazio abiadura:
o Ahalik eta abiadura azkarrenean
desplazatzeari deitzen zaio. Oinez, korrikan, igerian, edo
bizikleta baten gainean izan daiteke.
o Adibidez 100 metrotako lasterketa bat edo igeriketan 50
metrotakoa.
ABIADURA GARATZEKO ENTRENAMENDU SISTEMAK

Modu ezberdinak erabili ditzakegu abiadura lantzeko:

 Erreakzio ariketak:
o Estimulu finkoen aurrean: Posizio
desberdinetatik eta estimulu ezberdinari
erantzunez irteerak egitea litzake. Estimuluak
entzumena, ikusmena edo ukimenaren bitartez
eman daitezke.
o Estimulu aldakorren aurrean: Estimulu
ezberdinen artean egokia aukeratu eta honen
arabera dagokion erantzuna aukeratzean datza.
Adibidez futbolari batek aurkariaren
ekintzaren aurrean erantzun egoki bat bilatzea.

 Lasterketa motzak:
o Tarte laburrak (30 metrotik 100
metrotara) ahalik eta abiadura
handienean egitean datza. Ariketa
batetik bestera errekuperazio edo
atseden osoa eman behar diogu.

 Lasterketa teknika:
o Kirolariaren lasterketa teknika hobetzeko
ariketak dira. Asmoa frekuentzia
eta anplitudea hobetzea litzake. Erabiliko
ditugun ariketak adibidez; skiping eta
skalping, salto anitzak, hesiekin egindako
ariketak, bankuak eta uztaiak erabiliz, eta
abar.

 Super-abiadura:
o Norbere gaitasunaren arabera baino abiadura altuagoak
hartzean datza. Hau aldapak jetziaz, goma elastikoen
laguntzaz edo eta motor batek bultzatuaz lor daiteke.
 Prestatu 40’ minutuko entrenamendu saio bat INDARRA lantzeko.
Nahi dituzun entrenamendu sistema eta ariketak erabili ditzakezu.
Kontutan hartu saioa orekatua izan behar duela; gihar talde guztiak
landu behar dituzula. Gogoratu beroketa eta lasaitze fasea ere
kontutan hartu behar dituzula. Ariketa bakoitzeko denbora edo egingo
ditugun errepikapenak eta atseden tarteak azaldu behar dituzu.
Azalpena marrazkitxoez lagundu. Azaldu ere erabili beharko duzun
materiala.

You might also like