You are on page 1of 8

2.

KONSTITUZIONALITATE KONTROLA

2.1. SARRERA: LEGE ETA LEGE-MAILA DUTEN XEDAPEN ETA


ARAUEN KONSTITUZIOTASUN KONTROLA

2.1.1. Funtzio edo helburua

Espainiako funtzio Konstituzionagilearen egikaratzea Konstituzio Auzitegiak egiten du. Funtzioak


hauek dira:

● Konstituzionalitate Kontrola: lege eta lege mailako arauak konstituzioarekin bat datozela
ziurtatzen du. Arau horiek bat ez badatoz, ezabatzen dituzte.
● Oinarrizko eskubideak babestea.
● Botere gatazkak konpontzea.

Bestalde, Espainiako sistema kontzentratua da. Horrek esan nahi du, K.K lana Konstituzio
Auzitegiak egiten duela, eta beste auzitegiek ez dutela kontrol hori egiteko ahalmena. Dena den,
kontrola norbaitek aktibatu behar du beti, eta hori beste auzitegiek egin dezakete.

2.1.2. Judiziamendu gaia edo materia (objektua)

Lehen aipatu dugun bezala, K.A-k K.K egiteko, lege eta lege mailako arauen kontrola egiten du.
Arau horiek, Konstituziopean dauden arau garrantzitsuenak dira. Esaterako hauek:

● Autonomia Estatutuak
● Lege Organikoak (gehiengo berezia eskatzen dutenak)
● Lege arruntak
● Dekretu legeak
● Dekretu legegileak
● Nazioarteko hitzarmenak
● Erreglamentu parlamentarioak (parlamentuak bere burua antolatzeko balio dute)
● Elkarte autonomoetako lege eta lege mailako arauak
● 5. xedapen gehigarria: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako zerga foru arauen kontrola (lege
mailakoa)

Oso garrantzitsua da araua (norma) eta xedapena (disposición normativa) ondo bereiztea.
Xedapena, idatzizko esaldi oso bat da (art. 15.1- Todos tienen derecho a la vida), eta araua, berriz,
xedapenaren esanahia (Todos-Jaioberriak, zaharrak, gazteak, *jaioko direnak*...).
K.A-k arauen akats zehatzak kontrolatzen ditu. Horiek hiru taldetan bereizten dira:

● Materialak/edukizkoak: etxebizitza bortxaezina da…


● Prozedurazkoak: Lege Organikoak aldatzeko gehiengo absolutua behar da…
● Konpetentzizko akatsak: imigrazioaren erregulazioa Estatu Zentralak egiten du…

Normalean, akats horien kontrola, xedapena onartzen denean egiten da. Baina zenbait kasutan,
kontrol hori xadapena indarrean sartu aurretik eta ondoren egiten da. Hala nola, Nazioarteko
Hitzarmenetan eta Autonomi Estatutuetan.

2.1.3. Judiziamendu parametroa


Lehenengo parametroa konstituzioa izango da. Ez zaio konstituzioari bakarrik begiratzen eta zerbait
konstituzioaren aurka badoa jakiteko beste parametro batzuk ere badaude. Parametro hauek
urratzeagatik zerbait antikonstituzionala izan daiteke.
Beste parametroak (neurriak edo erreferentzia):

● KALO-ko Konstituzionalitate blokea/Bloque de constitucionalidad (28.1): estatuaren eta


komunitate autonomoen artean botere banaketa antolatzen duen arau multzo garrantzitsuari
deritzo.Konstituzioarekin, estatu autonomikoak edota EK 150.legearekin osatuta dago,
zerbait konstituzioaren kontra jun daiteke bloke hoentako arau bat hautsi ezgero.
● Lege organikoaren erreserba zaintzerakoan sortzen den parametroa (KALO 28.2): hainbat
arauen erregulazioa lege organikoa egin behar du, lege organikoa ez bada, konstituzioaren
kontrakoa konsideratuko da.
● Espainiar konstituzioko Irekitze klausula/ Clausula de apertura konstitucional (10.2):
Konstituzioak errekonozitzen dituen oinarrizko eskubideak interpretatzerakoan Estatuak
sinaturiko nazioarteko hitzarmenak erabili behar dira.
● Erreglamentu parlamentarioak: Parlamentu bakoitzak bere burua antolatzeko duen arauak
edota prozedurak, geroago hori beste arau batzuetan garatu egiten da. Prozedura horiek
jarraitu egin behar dira, bestela, Konstituzioa ukatuko luke.

2.1.4. K. Kontrola gauzatzeko bideak

Funtzioa gauzatzeko bost bide prozesal daude:

1. Konstituziokontrakotasun helegitea
2. Konstituziokontrakotasun kuestioa
3. Nazioarteko tratatu edo hitzarmenen aurre-kontrola
4. Zerga arloko foru-arauen kontrola
5. Autonomia-Estatutuen aurre kontrola

Hauen helburua, lege eta lege mailako arauen kontrola egitea da.

2.2. KONSTITUZIOKONTRAKOTASUN HELEGITEA (RECURSO DE


INCONSTITUCIONALIDAD)

2.2.1. Sarrera: araudia eta helburua + objektua

Espainiar Konstituzioko 161.1, 162,1 eta 164. artikuluan azaltzen da eta KALOko 31-34
artikuluetan agertzen da. Elegite hau lege mailako arau baten aurkaketara doa zuzenean.
Helburua: Lege eta lege-mailako arauen osotasun konstituzionala aztertzea, bere kontra dijoan
araurik ez dagoela zihurtatzeko.
Objektua: Estatuko lege eta lege-mailako arauen kontrola, estatu zentralekoak izan daitezke, baita
ere elkarte autonomoenak. KONSTUZ ESUKAL HERRIAN KALO 5 artikulu xedapena
GIPUZKOAKO, BIZKAIAKO ETA ARABAKO zerga foru arauen gainean konstituzioak
kontrola :

● Arrunta
● Organikoa
● Dekretu legegilea
● Autonomia Estatutua
● Nazioarteko hitzarmenak
● Erreglamendu parlamentarioak

Konstituzio Autonomoetako lege eta lege mailako arauengan ere.


Adierazi behar da helegitea aurkapen zuzena dela, zuzenean legearen aurka doalako.

2.2.3. Legitimazioa (nork erabili dezake rekurso hori)

Ea nor dagoen ahalmendua errekurtsoa martxan jartzeko edo erabiltzeko. 162.1.Artikuluaren


arabera, legitimazioa oso murriztua da; Gobernuko presidentea (estatuko defendatzailea), 50
diputatu (ados jarri ezkero), 50 senatore, estatuko herri defendatzailea.
Elkarte autonomoetako Gobernuak eta parlamentuak BAINA lege hori bere botere
eremuarekin zerikusia badu soilik, beraz ez da posible elkarte autonomo batek beste baten legea
aurkatzea eta beste alde batetik Estatu arau bat izan behar da, hau da, ezin du beste elkarte
autonomoetaki lege baten aurka joan ezta bere elkarte autonomoaren arau baten kontra joan.
2.2.4. Prozedura

Helegitea egiteko epea: hiru hilabeteko epea, araua dagokion boletinean argitaratzen
denetik. Kasu berezi batean, bederatzi hilabetetara luzatu daiteke, (KALO 33) legea presidentearen
eta elkarte autonomoen arteko eskuduntza bada. Legitimatu bati elegitea aurkeztu egiten zaio eta
besteekin batera alegazioak egigten dituzte. Hori eta gero epaila dator, sentencia. Espainiar
Konstituzioko 161,2 artikulua aipatzen baldin badu helegitea egiterakoan automatikoki esekita
geratzen da. (que coño???)

2.2.5. Epaien ondorioak

Epaiak estimatorioak edo desestimatorioak izan daitezke, hau da konstituzio kontrakoa estimatzen
duena edo desestimatzen duena. Espainiar Konstituzioko 164.art eta KALOko 38-40 Boletinean
argitaratzen direnetik epaiek ondorioak dituzte, ondorio orokorrak.

 Epaiak ezin dira errekurritu arrazoi berarekin (bi alditan ez), jadanik juzgatua baitago “cosa
juzgada”.
 “Erga omnes” contra todos, denek bete beharrekoa da.
 Estimatorioak edo desestimatorioak izan daiteke. Konstituzio auzitegiak esaten badu lege
edo lege maila batek estimatorioa dela lege edo arauaren nulitatea gertatzen da, ondorioz
desagertu egingo da. Nulitatea aurreruntz, gaur nulua bada aurrerago ez da existituko
BETIKO DESAGERTU. Nulitatea atzeruntz, orain arte egondako santzioetan zer??
Printzipioz irekita dauden kasuetan baditu nolabaiteko ondorioak, hau da, irekita egonez
gero ezin da aplikatu. Kasua itxita EZ DAGO ATZERAGINKORTASUNARIK salbuespen
batzuen gatik, santzio penal edo administratibo desfaboragarriak kentzeko baldin bada
kontutan hartuko da. ESTA ABAJO TONTA DEL BOTE
 Legeak arazorik ez duela ikusten bada desestimatu egingo da eta berdin jarraituko du
konstituzioaren kontrakoa dela ikusten bada.
 “cosa juzgada” diren legeak ezingo dira berriro ireki, baina santzio penal edo administratibo
desfaboragarriak ekiditeko atzera eraginkortasuna izango du.
 Epaile horiek izan daitezke:
o Desestimatorioak (inkonstitunalizatua)
o Estimatzaileak (izan daiteke kutsatuta egotea)
 Ondorioa: Nulitatea  Existitzeari uzten dio, atzera eraginkortasunik gabe
 Salbuespena: Santzio penal edo administratiboa egotea. Desfaboragarriak
ekiditeko bada, badu atzera eraginkorrak.
2.3. KONSTITUZIOKONTRAKOTASUN KUESTIO EDO AUZIA
(CUESTIÓN DE INCONSTITUCIONALIDAD)

2.3.1. Sarrera: araudia eta helburua + objektua


Espainiako Konstituzioan 163.artikuluan azaltzen da, KALOn 35-37. artikuluan. Objektua, lege eta
lege mailako arauen kontrola izango litzateke eta helburua, Lege eta kontrol lana aktibatzea da,
epaileak, kasu konkretu batean zuzenbidea aplikatzen dagoen bitartean. HELBURU ZEHATZA
Konstituzio kontrako Lege mailako arau baten aplikazio judiziala ekiditea

2.3.2.. Legitimazioa

Edozein epaile edo auzitegi aurkeztu dezake kuestioa. Kuestioa zeharkako jokaera bat da, era
inzidental batean ikertzen delako, auzitegia edo epaileak erabaki konkretu bat hartzen hari denean
ezartzen dena. (gohian junjo zan)

Edozein epaile eta auzitegiak daude legitimatutak. Epailea kasu konkretu baten barne egon behar du
eta aplikatzearen arrazoia da kuestioa beharrezkoa duela konponbide bat bilatzeko lege hori nahi ta
nahiez erabili behar duelako. Aplikazioa ohartuta izan daiteke hau da, lege hori konstituzioaren
aurkakoa dela kontsideratzen duelako askotan abokatuak ohartaratu egiten dute epailea legea
konstituzio aurkakoa dela.

2.3.3. Prozedura: ukanbeharrak eta prozedura

Prozeduran bi momentu bereizten dira nagusiki BI FASE NAGUSI :


1. A quo fasea: Epaile arruntaren aurrean ematen da kuestioa. Lau baldintza ditu:
a. Kasu konkretu bat konpontzeko erabakiarra den lege-mailako arau baten gain sortu
behar du zalantza. Kuestioa planteatu ahal izateko lehenik epailearengan konstituzio
kontrakotasuneko zalantzak edo susmoak dagokion kasua konpontzeko beharrezkoa
edo erabakigarria izan behar du.
b. Epaileak duen susmoa relebantea izan behar du (nabarmena)
c. Epaileak kuestioa motibatu egin behar du (justifikatu eta arrazoitu)
d. Ezin du nahi duenean kuestioa planteatzea dun. Prozedimendua bukatu eta orduan
joan behar du konstituzio auzitegira.
2. Ad quem: Konstituzio Auzitegiaren aurrean ematen da kuestioa.
a. Aztertu ea baldintzak betetzen diren (Ametigarritasuna)
b. Hori eta gero, aztertu lege horrek Konstituzioa urratzen duen ala ez.
2.3.4. Epaien ondorioak

Konstituziokontrakotasun helegitean ematen diren ondorio berak ematen dira. Gainera,


KALO ko 38.3 artikuluan azaltzen den moduan (Vinculacion con el juez a quo, kuestioa planteatu
deun epailea zuzeneko erlazioa duela kasuakin beraz derrigorrez kontuan hartu behar duela kasua
konpontzeko) , auzitegi bati kuestioa sortzen zaio, Konstituzio Auzitegira joaten da eta erabakia
hartzean berehala auzitegi horri komunikatu behar dio.

2.3.5. Konstituziokontrakotasun “autokuestioa”

Konstituzio auzitegiak egiten du, beti norbaitek eskatua, prozesua aktibatu dutelako baina
salbuespen bat dago: berak bere buruari kuestioa planteatu diezaioke  Oinarrizko eskubideari
buruz erabakitzen ari denean, autonomi lokalaren edo udalen autonomiaren defentsa sortzen diren
gatazka konpontzean, edo lurralde historikoen autonomi forala defendatzeko gatazkak konpontzean
ohar daiteke akatsa lege batean dagoelab.

Nahiko arraroa da gertatzea. AZTERKETETAN ASKOTAN GALDETU. Konstituzio


auzitegiak bere buruari planteatzen dioen kuestioa da, konstituzio auzitegiak ez du ofizioz lan egiten
norbaitek martxan jarri behar du autokuestioetan izan ezik. Baina NOIZ? Hiru kasutan gertatzen da
hau: Lehengoa, Konstituzio Auzitegia babespen helegite bat aztertzen hari denean ikusten baldin
badu azterketa horretan konstituzio kontrako lege bat dagoela, Bigarrena Autonomi lokalaren
defentsarako konfliktoak erabakitzerakoan ikusten du lege bat dagoela kutsatuta eta inork ez dio
abisatu, eta Hirugarrena, foru autonomiaren defentsarako konflikto bat erabakitzerakoan lege bat
kutsatuta dagoela ikusten du inork bera abisatu gabe.

2.4. NAZIOARTEKO TRATATUEN GAINEKO KONSTITUZIOZKO


AURRE-KONTROLA (CONTROL PREVIO DE CONSTITUCIONALIDAD
DE LOS TRATADOS INTERNACIONALES)

Nazioarteko tratuak, Estatuek sinatzen dituzten akordioak dira. Edozein arlokoak izan daitezke eta
horiek ere lege mailako arauak dira.

2.4.1. Sarrera: araudia eta helburua + objektua

Estatu mailan estatuen adosten dituzten akordioak dira nazioarteko tratatuak. Akordio horiek
lege-mailako arauak dira. Beraz, estatuen arteko akordioen gaineko konstituziozko aurre-kontrola
da.
NON DAGO? Espainiako Konstituzioko 95.artikuluan eta KALOko 78.artikuluan azaltzen da.
Helburua: nazioarte mailako akordioen aurre-kontrola, indarrean sartu aurretikoa, konstituzio
kontrako obligazioak nazioarte mailan ez hartzea. Testua ixtear dagoenean azken oniritzia eman
behar denean egiten da aurre-kontrola. Eta objektua, testua bukatua/itxita dagoenean baino Estatuak
azken iritzia eman baino lehenago, hau da berretsi beher dutenean.
2.4.2-Legitimazioa

Estatuko Gobernua (osotasunean) , Diputatuen Kongresua eta senatua.

2.4.3-Prozedura

Legimitatu horietako batek K.A-ri kontsulta/eskakizuna egiten dio. Orduan, K.A.-k beste alderdiei
jakinarazten die. Kontsulta denez ez da epai batean bukatzen, deklarazioa batean baizik.

2.4.4-K.A. ebazpenaren ondorioak (deklarazioaren)

Deklarazioan bukatzen da, ez epaian. Baina hobeditu beharra dago.


K.A.-k aztertu ondoren, kontraesana dagoela edo ez dagoela esan dezake.
● Kontraesanik ez: berretsi daiteke
● Kontraesana bai: konstituzioaren aurka doa, beraz:
○ Ez sinatu
○ Berriro negoziatu
○ Declarazio interpretatiboak sartu
○ Mantendu eta konstituzioa aldatu
Espainian historian zehar bi konstituzio aldaketa egon dira:
 Europar Batasuneko hitzarmena 1992 (Maastricht): Europar Batasuna sortu zenean,
Espainiar Konstituzioaren 13.2 artikuluaren kontra zijoan eta artikulua aldatu egin zen.
 Europar Batasuneko Konstituzioa idatzi zenean, 2004, hasieran sinatu egin zen, baina
Frantzian eta Holandan ezetz atera zen eta ez zen onartu.
KONTUZ! Aurre-kontrola da, baina gero konstituzio kontrola egiteko eskubidea dago. Gerta
daiteke nazio arteko hitzramen bat indarrean jartzea eta hau kontrolatu daiteke, indarrean sartu eta
gero. AURRE KONTROLA ETA GEROKO KONTROLA ERE BAI.

2.5 ZERGA ARLOKO FORU-ARAUEN KONTROLA: KALOKO 5.


XEDAPEN GEHIGARRIA (1/2010 LO)

2.5.1. Sarrera: araudia eta helburua + objektua (5.1 Xedp. G.)


● Sarrera: Hasieran KALOn ez zetorren baina 1/2010ean ezarri egin zuten eta azkeneko
xedapenenan sartu egin zen.
● Objektuak: zerga foru arauak kontrolatzea (gipuzkoa, bizkaia eta araba), euskadiko lurralde
historikoetako batzar nagusiek eginiko foru arauak. Lurralde historiko bakoitzak bere
konpetentziak ditu. Horietako bat zerga foruen arauak, hauek kontrolatzeko boterea
konstituzio auzitegiari eman zitzaion.
● Helburua: Arau berezi hauek Konstituzio auzitegiak kontrolatzea da, eta ez epaile arruntek.

2.5.2. Legitimazioa, Prozedura eta ondorioak (5.2 Xedp. G.)


Helegite eta kuestioko sujetu berdinak.
auzian bezalako legitimazioa, prezedura eta ondorio.

2.6. AUTONOMIA ESTATUTUEN AURRE-KONTROLA (15/2015 LO)

2.6.1. Sarrera: araudia, objektua eta helburua

● Sarrera: Gaur egun aurrekontrola bi kasutan dago, goian azaldutako KALO 78 (nazioarteko
hitzarmenak)eta KALO-ko 79 autonomi estatutuen proiektuetan aurre-kontrola egiten da
edo autonomi estatutuen erreforma proiektuetan.
● Objektua: autonomi estatutu proiektuengain eta estatuen erreformengain.
● Helburua: Indarrean sartu baino lehenago garrantzia handia duten arauak kontrolatzea.

2.6.2. Legitimazioa, prozedura eta ondorioak

● Legitimazioa: helegitearen eta auziaren legitimatu berdina.


● Prozedura: noiz? gorteetan eztabaidatzen ari direnean testua argitaratzen da eta berretsi
aurretik egiten da, erreferenduma egin aurretik. Prozedura ekidin egiten da aurre-kontrola
bukatzen den arte.
● Ondorioak: Bi epaia daude:
○ Desestimatua: aurrera jarraitu dezakezu
○ Estimatua:
■ K.A-k kutsaturik dauden artikuluak identifikatu behar ditu.
■ Aldatu bitartean ez du aurrera jarraituko.
INDARREAN SARTU ETA ONDORENGO KONTROLA EGON DAITEKE

GALDERA
Elkarte autonomoek ezin dituzte beste elkarteetako legeak aurkatu konstituzio kontrakotasun
elegitearen bidez baina bai bere elkartean egindako lege mailako araua eta ezin dira noski beste
elkarteetako autonomi estatutuak aurkatu (hau bai)

You might also like