You are on page 1of 9

1.

ebaluazioa 1

11. Kepler-en legeak. Enuntziatuak. Orbita zirkularretarako 3. legea deduzitzea


grabitazioaren legetik abiatuta (or.: 59, 86, 91)
J. Kepler (1571-1630) izeneko astronomo alemana Tycho Brahe astronomo ospetsuaren
laguntzailea izan zen haren bizitzako azken urteetan. Brahe-k izarren katalogo oso bat jarauntsi
zion, planeten higidurari buruzko oharrez betea, Marteri
buruzkoak bereziki. Datu horien azterketatik eta behaketa
propioetatik abiatuz Kepler-ek planetek orbita eliptikoak
egiten dituztela ondorioztatu zuen, eta Koperniko-ren
ereduari jarraituz, planeten higiduraren hiru legeak
enuntziatu zituen:
1. Planeta guztiek orbita eliptikoak egiten dituzte;
Eguzkia elipsearen foku batean dago kokatuta.
2. Planeta eta Eguzkia elkartzen dituen lerro zuzenak
azalera berdinak zapaltzen edo estaltzen ditu
denbora-tarte berdinetan.
3. Planeta baten higiduraren periodoaren berbidura planetatik Eguzkirako batez besteko
distantziaren kuboaren zuzenki proportzionala da.
T2 = kte R3
T: periodoa; R: planetatik Eguzkirako batez besteko distantzia
Ondorioak:
Kepler-en bigarren legean oinarrituz, planeta Eguzkiaren inguruan biraka dagoenean planetaren
abiadura lineala ez da konstante izango. Eguzkitik gertuago dagoenean azkarrago mugituko da, eta
Eguzkitik urrunago dagoenean polikiago higituko da.

Orbitaren eszentrikotasuna txikia denean, eta hori horrela har daiteke planeta gehienetarako, orbita
zirkulartzat har daiteke. Eta kasu horretan planetaren abiadura zirkular uniformea izango da,
Eguzkia zirkuluaren zentroan egonik. Beraz, planetaren abiaduraren modulua konstantea izango da

3. legea bi planeten erradioak eta periodoak alderatzen baditugu,


T 21 = K te r 21 eta T 22 = K te r 22
honela idatz daiteke:
T 21 R31
=
T 22 R32
T1: 1. planetaren periodoa
T2: 2. planetaren periodoa
R1: 1. planetatik Eguzkirainoko distantzia
R2: 2. planetatik Eguzkirainoko distantzia
Kepler-en 3. legearen frogapena
Demagun m masako planeta batek r erradioko orbita
zirkularra deskribatzen duela Eguzkiaren inguruan, eta haren
abiadura linealaren modulua, v, konstantea dela. Planetan
eragiten duen indarra Eguzkiak egiten dion erakarpen-indar
grabitatorio da. Indar hori zentrorantz doanez, sortuko duen
azelerazioa zentroranzko azelerazioa izango da (zentripetua
edo normala deitzen da. Bere balioa: a = v2/r).
Newtonen 2. legea:
2
GMm v
∣F⃗g∣=m a => =m
r2 r
2 1. ebaluazioa

Hortik planetaren abiadura orbitala ondorioztatzen da: v = G



M
r
(* ekuazioa)
Ikusten denez, abiadura orbitalak ez da planetaren masaren araberakoa, baina bai alderantziz
proportzionala orbitaren erradioaren erro karratuarekiko. Horren arabera, zenbat eta handiagoa izan
erradioa, hainbat eta abiadura txikiagoa beharko du sateliteak orbita egiteko.
Satelite batek orbita osoa egiteko behar duen denbora biraketa-periodoa da, T; periodo orbitala ere
deitua.
Periodoa eta abiadura orbitala erlazionatuta daude higidura zirkular uniformearen legeen bitartez:
2 r
T=
v
2 r
Beraz, v = da. (** ekuazioa)
T
(* ekuazioa) eta (** ekuazioa) berdinduz, ber bi eginez, eta T2 bakanduz (berdintzaren ezkerraldean
jarriz), hauxe lortuko dugu:

4 2 3
2
T = r
GM
Hau da, T2 = kte R3 Eta hori da Kepler-en 3. legea.
Azken ekuazio hori erabil daiteke Eguzkiaren masa lortu ahal izateko.

Kepler-en hiru legeak baliagarriak dira planetek Eguzkiaren inguruan duten higiduran, eta baita
sateliteek (naturalak, adibidez Ilargia Lurraren inguruan, edo artifizialak, adibidez meteosat
sateliteak Lurraren inguruan) beren planetaren inguruan duten higiduran ere.

10. Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak. Energia potentzial


grabitatorioa. Masa puntual (edo esferiko) baten potentzial grabitatorioa.
Energia mekaniko osoa. Energiaren kontserbazioaren printzipioa (or.; 62,
63, 66, 67)

Espazioko eskualde batean indar-eremu bat dagoela esango dugu, baldin eskualde horretan
probako gorputz bat jartzean gorputz horrek indar bat jasaten badu.
Adibidez, masa bat Lurra inguratzen duen espazioko eskualde batean kokatzean, masa horrek indar
grabitatorioa jasaten du. Horregatik eskualde horretan indar-eremu grabitatorioa dagoela esaten
dugu.
Indar-eremua kontserbakorra dela esaten da, partikula bat A puntutik B puntura eramateko
eremu-indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende baino ez dagoenean, hau
da, eremu-indarrek egindako lana bidearen mende ez dagoenean --edozein bidetatik joanda
indarrek eginiko lana berdina izango da--.
Weremu-indarra (A → B) 1. bidetik = Weremu-indarra (A → B) 2. bidetik = Weremu-indarra (A → B) edozein bidetik

Eremu kontserbakorraren definiziotik bi propietate ondoriozta


daitezke:
Ibilbide itxian eremu-indarrak egindako lana nulua da:
Weremu-indarra (A → A) = 0

Eremu-indarrak egindako lana magnitude berezi batek hasierako eta


amaierako puntuen artean duen aldakuntza modura adieraz daiteke:
Weremu-indarra (A → B) = - DEp = - [Ep(B) - Ep(A)] = Ep(A) - Ep(B)
Magnitude berezi horri energia potentziala Ep deritzo.
1. ebaluazioa 3

Beraz, eremu-indarrak eginiko lana kalkulatzeko, partikula A-tik B-ra higitzean, nahikoa izango da
puntu horien arteko energia potentzialaren diferentzia kalkulatzea.
Energia potentzialak ezaugarri hauek ditu:
• Energia potentziala indar kontserbakorren aurka egindako lana pilatzen den energia mota
da, eta energia hori berreskura daiteke. Adibidez, gorputz bat altuera batera eramatean,
pisuaren aurka lana egiten da. Lan hori energi potentzial grabitatorioa handitzeko baliatu da.
Gorputza altuera horretan askatzen bada, erori egingo da, energia potentzial grabitatorioa
energia zinetikoa bihurtuz.
• Energia potentzialak adierazpide desberdinak ditu F indarraren izaeraren arabera (energia
potentzial elastikoa, grabitatorioa, elektrikoa...).
• Energia potentzialaren erreferentzia-jatorria edonola (edozein posiziotan) aukera daiteke,
esanahi fisikoa duten bakarrak energia potentzialaren aldakuntzak baitira.
Indar ez-kontserbakorra (indar-eremua ez-kontserbakorra) bada, partikula bat A puntutik B
puntura eramateko indarrak egindako lana ibilbidearen mendekoa da.
Hori dela-eta ibilbide itxian indarrak (eremu-indarrak) eginiko lana ez da zero izango, eta ezin
izango da energia potentziala definitu. Beraz, indar horien aurka eginiko lana ez da pilatuko
energia modura, eta, ondorioz ezin izango da berreskuratu.
Indar-eremu kontserbakorren adibideak: eremu grabitatorioa, eremu elektrikoa
Indar ez-kontserbakorren adibideak: marruskadura-indarra, eta indar magnetikoak
Energia potentzial grabitatorioa
M masa batek bere ingurunean indar-eremu bat sortzen du. Beste m masa bat eremuko puntu batean
kokatzean, eta lehenengo masatik r distantziara, indar grabitatorioa jasango du, eta grabitazio-
eremua kontserbakorra denez, m masa A-tik B-ra higitzean, eremuaren barnean, eremu-indarrak
(grabitate-indarrak) eginiko lana energia potentziala A-n ken energia potentziala B-n izango da, eta
ez da bidearen mendekoa izango.
Weremu-indarra(A → B) = Ep(A) - Ep(B)
Energia potentzialaren erreferentzia-jatorria (energia potentziala zero) B puntuan aukeratzen
badugu, eta puntu hori infinituan dagoela onartuz, aurreko ekuazioa horrela geratuko da:
Weremu-indarra(A → ∞) = Ep(A) - Ep(∞) = Ep(A) - 0 = Ep(A) ∞
Ekuazio horretatik M masa puntualetik (edo esferikotik) r A
distantziara (A puntuan) kokatutako m masaren energia
potentzialaren definizioa ondoriozta dezakegu: m
m masak espazioko puntu batean, A-n, duen energia potentzial rA
grabitatorioa masa hori puntu horretatik infinituraino eramatean M
eremu grabitatorioak (eremu-indarrak) egiten duen lana da, eta ez
da bidearen mendekoa, eremu grabitatorioa kontserbakorra delako.
Lan hori energia potentziala izango da. Balio hori hauxe da:
Mm
E p  A=W eremu−indarra  A  ∞=−G
rA

Potentzial grabitatorioa puntu batean ∞


Eremu grabitatorioko puntu batean kokaturiko masa-unitatearen
energia potentziala da. A
M masa puntualetik r distantziara potentziala hauxe izango da:
m
Ep
rA
M
V g= =−G M
m rA
Beraz, SI sisteman, potentzial grabitatorioaren unitatea joule zati kilogramo da (J/kg).
Magnitude eskalarra da.
Energia mekanikoa eta energiaren kontserbazioaren printzipioa
4 1. ebaluazioa

Gorputz edo sistema baten energia zinetikoa gehi potentziala energia mekanikoa da.
EM = EZ + EP
EZ: energia zinetikoa.
EP: energia potentziala.
EM: energia mekanikoa.
Gorputz hori indar kontserbakorren eraginpean baino ez bada, −adibidez, eremu grabitatorioaren
eraginpean bada− energia mekanikoa kontserbatuko da (ez da aldatuko). Energia potentziala eta
zinetikoa alda daitezke, baina bien batura, hau da, energia mekanikoa ez da aldatuko. Adibidez,
masa bat grabitazio eremuaren eraginpean higitzean masaren energia potentziala energia zinetikoa
bihurtzen da, baina bien arteko batura, hots energia mekanikoa, ez da aldatzen.
Frogapena:
Demagun gorputz batean eragiten duen indarra kontserbakorra, eta bakarra dela.
Kontserbakorra denez, indar horrek eginiko lana, minus energia potentzialaren aldaketa izango da:
Wkon = - DEP
Eta indar hori erresultantea denez, indarrak eginiko lana energia zinetikoaren aldaketa izango da
(Energia zinetikoaren teorema: indar erresultanteak gorputz batean buruturiko lana gorputzak
izandako energia zinetikoaren aldaketa da).
Wkon = DEZ
Beraz, -DEP = DEZ izango da.
Hots, DEZ + DEP = 0 => DEM = 0 => EM = Kte
EZ(A) +EP(A) = EZ(B) + EP(B)
Baina gorputzaren gainean indar kontserbakorrez gain indar ez-kontserbakorrek eragiten badute,
energia mekanikoa ez da kontserbatuko, −baina energia osoa kontserbatuko da− eta ekuazioa
honela geratuko da:
Wez-kon = DEM
Hau da, indar ez-kontserbakorrek gorputzaren gainean egindako lana energia mekanikoaren
aldaketa da.

9. Newton-en grabitazio unibertsalaren legea. Eremu-intentsitatea. Definizioa.


Masa puntual (edo esferiko) batek eratutako eremua. Adibidea: Lurreko
grabitazio-eremua.(or.: 60, 64, 80, 69)

Lege honek bi masen arteko erakarpen-indarraren balioa adierazten du eta honako era honetan
enuntzia daiteke:
Bi partikula materialek (edo bi esferek) elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren
zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren berbiduraren alderantziz proportzionala den
indar batez.
r
m1 m2

F21 F12

F12 = m1 masako partikulak m2 masako partikulari egiten dion indarra.


F21 = m2 masako partikulak m1 masako partikulari egiten dion indarra.
G = grabitazio unibertsalaren konstantea, 6,67 10−11 N m2 kg−2 baliokoa.
m1 eta m2 = partikulen masak.
r = partikulen arteko distantzia.
1. ebaluazioa 5

Unitatea SI unitate-sisteman newton-a da (N)


m1 m 2
Indarren moduluak: ∣F12∣=∣F21∣=G

Indar-bektorearen norabidea bi masak elkartzen dituen zuzenarena da. Noranzkoa: indarra jasaten
duen masatik beste masarantz doa.

Indar grabitatorioek honako ezaugarri hauek dituzte:


— Distantziarako indarrak (urrutiko indarrak) dira, hots, urrunera eragiten dutenak. Indarrek
eragin dezaten, ez da beharrezkoa inolako ingurune materialik masen artean.
— Beti ageri dira binaka (edo bikoteka). 1. partikulak 2. partikula F12 indarraz erakartzen
badu, aldi berean, 2. partikulak 1. partikula F21 indarraz erakartzen du. Bi indarrak modulu
berekoak eta norabide berekoak dira, baina aurkako noranzkokoak. Akzio- eta erreakzio
indarrak dira:  
F 12 =−F 21

m1 m 2
∣F12∣=∣F21∣=G

— Grabitazio unibertsalaren konstantearen, G, balioa izugarri txikia denez, erakarpen-


indarra hautemanezina da, bi masetako bat ikaragarri handia izan ezean.
Eremu grabitatorioaren intentsitatea. Masa puntual edo esferiko baten kasua,
eta Lurraren eremu grabitatorioa.

Gorputz batek, masa duelako, bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu
grabitatorioa deritzogu.

Espazioko puntu bateko eremu grabitatorioaren intentsitatea,  g , puntu horretan kokaturiko


masa-unitateak jasango lukeen indarra da.
Beraz, SI sisteman, eremu grabitatorioaren intentsitatearen unitatea newton kilogramoko edo
newton zati kilogramo da (N/kg).
Honela, bada, M masa puntual (edo esfera) batek masatik
r distantziara sorturiko eremu grabitatorioa determinatzeko,
probako m masa espazioko P puntuan jarriko dugu, M masa
puntualetik r distantziara. P puntuko eremu grabitatorioaren
intentsitatea masa-unitateko indarra da:
F g
g=

m

GM m
Eremu grabitatorioaren modulua: ∣F ∣ r
2
GM
g∣= g =
∣ = 2
m m r
Eremu grabitatorioaren norabidea: M eta m lotzen dituen lerro zuzena
Eremu grabitatorioaren noranzkoa: M masarantz
GM
Eta bektorialki, eremu grabitatorioa: g=
 2
− 
u
r
u bektorea M masa eta P puntua biltzen dituen zuzenaren norabideko bektore unitarioa da, M-tik

P-rako noranzkoan.
6 1. ebaluazioa

Eremua erradiala da eta distantziaren berbiduraren arabera txikiagotzen da; beraz, eremu zentrala
da.
Lurreko grabitazio eremuaren adibidea
Lurraren eremu grabitatorioa Lurrak bere inguruko espazioan eragiten duen asaldua edo
perturbazioa da, masa izateagatik hutsagatik eragiten duena.
Lurraren eremu grabitatorioaren intentsitatea
Lurraren eremu grabitatorioa deskribatzeko, eremu grabitatorioaren intentsitate bektorea erabiltzen
da.
Lurraren eremu grabitatorioaren intentsitatea espazioko puntu batean, g , masa-unitateak
puntu horretan Lurretik jasaten duen erakarpen-indarra da.
Eremu grabitatorioaren intentsitatearen adierazpena masa esferiko baten kasuan kanpoko puntu bati
dagokiona da:
GM
=
g 2
− u

r
Lurraren eremu grabitatorioaren intentsitatea edo, labur esanda,
eremu grabitatorioa, Lurraren zentrorako distantziaren
berbiduraren alderantziz proportzionala da.
G = grabitazio unibertsalaren konstantea. Balioa: 6,67 10 -11
N⋅m2⋅kg−2
ML = Lurraren masa. Balioa: 5,98 1024 kg
r = Lurraren zentroaren eta eremua kalkulatzen dugun P puntuaren
arteko distantzia (r = RL + h)
RL = Lurraren erradioa. Balioa: 6,37 106 m
h = Lurraren gainazaletik P punturako distantzia
u = bektore unitarioa, norabidetzat Lurraren zentrotik P puntura arteko zuzena duena, eta

noranzkotzat Lurraren zentrotik P-ranzkoa.

Eremu grabitatorioaren gisako edozein indar-eremu irudien bitartez adieraz daiteke, hain zuzen ere,
bere indar-lerro edo eremu-lerro izenekoen bidez.
Indar-lerroek ezaugarri dituzte:
— Puntu bakoitzean eremu grabitatorioaren intentsitate-bektorearen norabidea eremu-lerroen
tangentea da eta noranzko berekoa.
— Bestalde, eremu-lerroen dentsitatea (eremu-lerroekiko perpendikularra den gainazalaren
azalera-unitatea zeharkatzen duten lerroen kopurua) eremu
grabitatorioaren moduluaren proportzionala da. Horren arabera,
eremu-lerroak zenbat eta bilduago egon, eremu grabitatorioa
hainbat eta intentsoagoa izango da.
— Masa puntual edo esferiko baten eremu grabitatorioaren eremu-
lerroak, Lurrarenak adibidez, ondokoak izango lirateke:

12. Indar-lerroak eta gainazal ekipotentzialak, masa puntual (edo esferiko)


batek eratutako eremu grabitatorioan (69. or.)

Eremu grabitatorioaren gisako edozein indar-eremu irudien bitartez adieraz daiteke, hain zuzen
ere, bere indar-lerro edo indar-eremu izenekoen bidez eta baita bere gainazal ekipotentzialen bidez
ere.

Puntu bakoitzean eremu grabitatorioaren intentsitate-bektorearen norabidea indar-lerroen


1. ebaluazioa 7

tangentea da eta noranzko berekoa.

Bestalde, eremu-lerroen dentsitatea (eremu-lerroekiko perpendikularra den gainazalaren azalera-


unitatea zeharkatzen duten lerroen kopurua) eremu grabitatorioaren moduluaren proportzionala
da. Horren arabera, eremu-lerroak zenbat eta bilduago egon, eremu grabitatorioa hainbat eta
intentsoagoa izango da.

Eremu-lerroak beti masetarantz doaz; ez dira masetatik ateratzen.


Eremuko edozein puntutatik eremu-lerro bat eta soilik bat igaroko da, bestela puntu horretan
grabitazio eremuaren intentsitate bi balio desberdin izango lituzke.

Masa puntualak (edo esferikoak) Bi masa puntual (edo esferiko) berdinez


sorturiko eremu grabitatorioa osaturiko sistemak sorturiko
eremu grabitatorioa
Gainazal ekipotentzialak
Balio bereko potentzial grabitatorioa duten puntuak biltzean, gainazal ekipotentzialak deritzen
gainazalak lor ditzakegu.
— Gainazal ekipotentzialak eremu-lerroen perpendikularrak
dira edozein puntutan. Irudian geziek indar-lerroak adierazten
dituzte, eta esferak (lerro etenak) gainazal ekipotentzialak dira.

— Masa bat gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik bestera


eramatean eremu grabitatorioak egiten duen lana nulua da.
W = m (VA − VB ) = 0
— Masa puntualaren (edo esferikoaren) kasuan, potentzialak
balio bera du masatik distantzia berdinera dauden puntu
M
guztietan V G=−G  .Beraz, gainazal ekipotentzialak
r
zentroa masan duten esfera kontzentrikoak dira.

13. Coulomb-en legea. Eremu elektrikoaren intentsitatea. Definizioa. Adibideak.


Karga puntual (edo esferiko) positibo batek eratutako eremu
elektrostatikoa; eta karga puntual (edo esferiko) negatibo batek eratutakoa.
Deskribatu nolakoak diren indar-lerroak bi kasuetan. (or.: 222, 224, 229)
Coulomb-en legea
1785ean, Charles Augustin de Coulomb-ek bi karga elektrikok elkarri egiten dioten indarraren
balioa adierazten duen legea enuntziatu zuen.
Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkaduraren
8 1. ebaluazioa

zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren berbiduraren alderantziz proportzionala.


Indarra magnitude bektoriala da, eta unitatea SI sisteman newton, N, da
+ + - F21
+
F21 Q1 r Q2 F12 Q1 r F12 Q2

F12 = Q1 kargak Q2 kargari egiten dion indarra.


F21 = Q2 kargak Q1 kargari egiten dion indarra.

Q1 eta Q2 = karga elektrikoak.


r = kargen arteko distantzia
∣Q 1∣∣Q 2∣
Indarren moduluak: ∣F12∣=∣F21∣=K 2
r
K = proportzionaltasun-konstantea, ingurunearen araberako balioa duena. Hutsean eta airean
honako balio hau du: 9 109 N m2 C−2
Indarren norabidea: indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da
Noranzkoa: kargak zeinu berekoak direnean indarra aldaratzailea da. Bi kargak aurkako zeinukoak
direnean kargek erakarri egiten dute elkar.
Distantziarako indarrak dira, eta ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar
horiek eragin dezaten.
Beti binaka ageri dira, akzio-erreakzioaren printzipioan azaltzen denez. Hau da, F12 eta F21
indarrek modulu eta norabide berak dituzte, baina elkarren aurkako noranzkoak (akzioaren eta
erreakzioaren legea).
F12=− F21

Esperimentalki egiazta daitekeenez, indar elektrikoek Q1 (+)


gainezarpenaren printzipioa betetzen dute.
Hiru karga elektriko puntual (edo esferiko) edo gehiago F21
F31
edukiz gero, karga bakoitzaren gaineko indar erresultantea
beste karga guztiek egiten dizkioten indarren batura
bektoriala da. Q2 (-) F = F21 + F31 Q3 (-)
Eremu elektrikoa
Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere in-guruko espazioaldean sortzen duen
perturbazioari eremu elektrikoa deritzo.
Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea,  E puntu horretan jarriz gero karga
positiboaren unitateak jasango lukeen indarra da.
SI sisteman, eremu elektrikoaren intentsitatearen unitatea newton zati coulomb (N/C) da.
P
E u
E
P
u

Q Q

Aurreko definizioak bidea ematen digu Q karga puntualak (edo esferikoak) sorturiko eremu
elektrikoa kalkulatzeko. Horretarako, frogako q karga (karga positiboa eta unitarioa), Q kargatik r
1. ebaluazioa 9

distantziara dagoen espazioko P puntuan kokatuko dugu. Puntu horretako eremu elektrikoa karga
unitateko indarra izango da.
Fe

E=
q
Eremu elektrikoaren modulua:
∣Q∣∣q∣
K
∣Fe∣ r2 ∣Q∣
∣
E∣= = =K 2
q ∣q∣ r
Eremu elektrikoaren norabidea: Q eta q kargak biltzen dituen lerro zuzena
Eremuaren noranzkoa Q kargaren zeinuaren araberakoa da. Karga negatiboa bada, eremu
elektrikoa kargaranzkoa da; positiboa bada, kargatik urruntzeko noranzkoa du.
Eremua erradiala da eta distantziaren berbiduraren arabera txikiagotzen da; beraz, eremu zentrala
da.
Eremu elektrikoaren balioa  E , deneko puntuan kokaturiko q kargak jasaten duen indar elektrikoa
hauxe da: F =q E
Eremu-lerroak
Eremu elektrikoa era grafikoan adieraz daiteke eskematikoki espazioko eskualde batean, eremu-
lerroak eta gainazal ekipotentzialak erabiliz.
Ondoko baldintzak betetzeko moduan marrazten dira:
Espazioko puntu bakoitzean eremu elektrikoaren intentsitate bektorea eremu-lerroen tangente
ukitzailea da, biek noranzko berbera izanik.
Eremu-lerroen dentsitatea, hau da, azalera-unitateko lerroekiko perpendikularki jarritako
gainazala zeharkatzen duten lerroen kopurua, eremu elektrikoaren moduluaren proportzionala
da. Hots, eremu-lerroak zenbat eta estuago jarrita egon, eremu elektrikoa hainbat eta bortitzagoa
da.
Eremu-lerroak beti sortzen dira karga positiboetan, izan ere, handik irteten dira; eta karga
negatiboetan bukatzen dira. Alboko irudian zenbait karga-banaketari dagozkien eremu-lerroak
marraztu dira.

You might also like