You are on page 1of 1

DISTANASIA ETA TEMATZE TERAPEUTIKOA → SINONIMOAK DIRA!!!

Distanasia pazientea edozein kostuan bizirik mantentzeko ahalegina da, prozedura mediko
desproportzionalekin, heriotza zaildu eta pazientearengan eta haren familiarengan sufrimendua
eragiten dutenak, bizitza edo ongizatea berreskuratzeko benetako ikuspegirik gabe. Hau da, heriotza
prozesuaren luzapena da, non pazienteari ez zaizkion ematen zainketa aringarriak eta eskuhartze
medikoak oldarkorrak diren. Ondorioz, paziente asko bizirauten dute egoera kritiko eta kronikoan,
akats funtzional eta kognitibo larriekin.

Distanasia profesional-paziente arteko komunikazio faltaren ondorioz ematen da, honek


pazientearengan eragin negatiboak izanik.

Distanasia, heriotza ona edo duinaren antagonista da. Izan ere, bere helburua ez dago beti
ongizatearekin lotuta, heriotz zailarekin baizik. Ondorioz, ez dator etikarekin bat; profesionalak
malefizientzia praktika erabiliko du benefizentzia ordez. Horri aurre egiteko, aurretiazko borondatea
izan daiteke tresna nagusia.

Tematze terapeutikoa
Tematze terapeutikoa egoera terminalean dagoen pazientearen bizitza luzatzea da, hari onurak
eragin gabe. Egoera horien aurrean, osasun profesionalek ezintasuna eta frustazioa sentitu dezakete,
gaixoa puntu batera arte besterik ezin daitekeelako sendatu eta heriotzaren aurrean amore eman
behar dutelako. Ondorioz, pazientearen bizitza luzatzen saiatzen dira hainbat eta hainbat prozedura
medikoen bidez. Horrek, distanasia eragiten du.

Distanasia teknologia medikoen neurriz kanpoko erabilera da. Etimologikoki “heriotza disfuntzional”
esan nahi du eta paziente kritiko baten bizitzaren luzapena da, sendaezinak diren pazienteengan
prozedura terapeutikoak era obsesiboan eginez. Beraz, alde txarrak alde positiboari irabazten dio.
Pazientearen duintasunaren aurkakoa da terapia oldarkor hau, eta etikan eta bioetikan adituak
direnengatik baztertua da, pazientearen eta haren familiaren bizi-kalitatean duen eraginaren
ondorioz.

Teknozientziak eskeinitako posibilitateak direla eta, tematze terapeutikoa (obstinación terapéutica)


areagotu egin da. Teknika hau saihesteko helburuarekin, osasun profesionalek zalantza etiko ugari
dituzte, beharrezkoak ez diren tratamenduak mantentze edota kentzearekin.

You might also like