7ud Europar Batasuna

You might also like

You are on page 1of 16

7.

U nitatea Europar Batasuna

Unitate honetan hau ikasiko duzu:


■■ Nolakoak diren Europar Batasunaren egitura eta
Amaierako proiekturako
antolamendua.
• Europar Batasunaren
antolamendua eta funtzioak
■■ Zer erakundek, instituziok eta pertsonak osatzen duten
ezagutuko dituzu. Europar Batasuna.
• Europar Batasuneko arau
■■ Zer egitura eta oinarrizko funtzio dituzten Europar
juridikoak bereiziko dituzu. Batasuneko instituzio nagusiek.
• Europar Batasuneko erakundeak ■■ Zer funtzio edo eskumen dituzten Europar Batasuneko
identifikatuko dituzu. organoek eta zein den haien araudia.
• Europar Batasunaren eta haren ■■ Zer harreman dituzten Europar Batasuneko organoek
estatu kideen arteko harremanak
eta estatuetako administrazioek, eta zer eragin duen
nolakoak diren jakingo duzu.
Europar Batasuneko araudiak estatuen araudietan.
7. unitatea - Europar Batasuna 107

Hasierako eskema
Eratze-tratatuak:
– IAEE
– EEE
– Euratom
– Maastricht
Jatorria eta Tratatuak eta
helburuak akordioak
Aldatze-tratatuak:
– Akta Bakarra
– Amsterdam
– Niza
– Konstituzioa
– Lisboa

– Bandera
– Ereserkia
Ikurrak – Europaren Eguna
– Goiburua
– Txanpona

Erkidegoaren altxorra
Europako
EUROPAR
Erkidegoko
BATASUNA – Erregelamendua
zuzenbidea
– Direktiba
Araudia – Erabakia
– Gomendioa eta irizpena

– Kontseilu Europarra
Europar – Europar Batasuneko Kontseilua
– Europako Parlamentua
Batasuneko
– Europako Batzordea
instituzioak – Justizia Auzitegia
– Kontu Auzitegia

– Ekonomia eta Gizarte Komitea


– Eskualdeetako Komitea
Europar – Europako Inbertsio Bankua
– Europako Banku Zentrala
Batasuneko
– Europako Arartekoa
beste organo
– Datuak Babesteko Ikuskatzaile
batzuk Europarra
– Argitalpen Ofizialen Bulegoa
– Langileak Hautatzeko Bulegoa
– Europako Administrazio Eskola
108

1 >> Jatorria eta helburuak


Estatu kideak noiz sartu diren
Europar Batasunean
Europar Batasuna (EB) nazioarteko erakunde bat da, Europako estatuen
artean maiz izaten ziren gatazkei amaiera emateko xedez sortua; hain zuzen, Biga- 1952: Alemania, Belgika,
rren Mundu Gerra amaitu eta gutxira sortu zen. Frantzia, Italia, Luxenburgo eta
Herbehereak.
Europar Batasuna batasun ekonomiko hutsa zen hasieran, baina fronte politiko guztietan 1973: Danimarka, Irlanda eta
erakunde aktiboa da gaur egun, alor ekonomikoan ez ezik, baita garapen-laguntzetan edo Erresuma Batua.
ingurumenean ere, esaterako. 1981: Grezia.

Gaur egun, Europako 28 herrialde demokratikok osatzen dute EB. Estatu kideek beren 1986: Espainia eta Portugal.
subiranotasunaren zati bat partekatzen dute, eta erabakiak elkarrekin hartzen dituzte Eu- 1995: Austria, Finlandia eta
ropako Parlamentuan, Kontseilu Europarrean, Batzordean eta beste instituzio batzuetan. Suedia.
2004: Zipre, Eslovakia, Eslovenia,
Europako edozein herrialde sar daiteke, baldin eta haren erregimena demokratikoa eta
Estonia, Hungaria, Letonia,
egonkorra bada, zuzenbide-estatua eta giza eskubideak bermatzen baditu eta gutxiengoak
Lituania, Malta, Polonia eta
errespetatu eta babesten baditu.
Txekiar Errepublika.
Horrez gain, merkatu-ekonomia izan behar du eta haren Administrazio publikoak gauza 2007: Bulgaria eta Errumania.
izan behar du Europar Batasuneko legedia aplikatzeko.
2013: Kroazia.

1.1 > Tratatuak eta akordioak


EBk orain dituen antolamendua eta osaera urterik urte sendotuz joan dira estatu kideek
elkarren artean, bakoitzaren borondatez eta demokratikoki egin dituzten tratatu eta
akordioen bidez. Jarduera guztiak tratatu eta akordio horietan oinarritzen dira. Akor-
dioak lotesleak dira, eta EBk bere jardun-esparru zabalean dituen helburuak zehazten
dira haietan.

Eratze-tratatuak
Eratze-tratatuen bidez sortu dira Europako Erkidegoak eta Europar Batasuna. Hona zein
diren eratze-tratatu horiek:

Eratze-tratatuak

Ikatzaren eta 1951ko apirilaren 18an sinatu zen Parisen. Ikatza-


Altzairuaren Europako ren eta altzairuaren zirkulazio-askatasuna eta haien
Erkidegoa Eratzeko ekoizpen-iturrietarako sarbide askea antolatzea du
Tratatua, IAEE Tratatua helburu.

Europako Ekonomia
1957ko martxoaren 25ean sinatu zen Erroman. Ho-
Erkidegoa Eratzeko
rregatik, Erromako Tratatua ere esaten zaio.
Tratatua, EEE Tratatua

Energia Atomikoaren
Erroman sinatu zen EEE Tratatuarekin batera. Energia
Europako Erkidegoa
Atomikoari buruzko ezagutzak eta haren azpiegitura
Eratzeko Tratatua, zein finantziazioa bateratzen laguntzeko sortu zen.
Euratom Tratatua
1992ko otsailaren 7an sinatu zen Maastrichten.
Europar Batasuneko Tratatu horren bidez, estatu kideetako gobernuek
Tratatua, EB Tratatua adostu zuten atzerri-politikaren eta segurtasunaren
edo Maastricht Tratatua alorretan elkarrekin lan egitea, bai eta justiziaren
eta barne-arazoen alorretan ere lan egitea.
7. unitatea - Europar Batasuna 109

Aldatze-tratatuak
Tratatuak aldatu behar izan dira bai estatu kide berriak Batasunari atxiki zaizkiolako, bai
EBren instituzioetan aldaketak egiteko.
Honako hauek izan dira aldaketa nagusiak:

Aldatze-tratatuak
1986an sinatu zen, merkatu bakarra sortzeko.
1993an gauzatu zen, lau zirkulazio-askatasunak al-
Europako Akta Bakarra
darrikatuta: produktuek, zerbitzuek, kapitalek eta
pertsonek askatasuna dute Europaren barruan.

1997an sinatu zen, eta gizarte-politikaren eta enple-


Amsterdamgo Tratatua guaren alorreko subiranotasun partekatua handiagoa
izatea eragin zuen.

2001ean sinatu zen. Instituzioak eraldatu zituen,


Nizako Tratatua Batasunak eraginkortasunez funtziona zezan, kide-
kopurua handitu ondoren.

Konstituzio Tratatuaren 2004an sinatua. Ez zen aplikatu, EBko herrialde guz-


proiektua tiek berretsi ez zutelako.

2007an onartua. 2009an jarri zen indarrean. EBren


Lisboako Tratatua eraginkortasuna handitzea eta haren jarduna na-
zioartean sustatzea ditu helburu.

Beste akordio batzuk


Tratatuez gain, Europar Batasunaren esparruan garrantzi handiko beste akordio batzuk ere
sinatu dira:

Beste akordio batzuk


1995ean sinatu zen. Haren bidez, barne-mugetako
kontrolak kendu ziren, eta Europar Batasunaren
Schengengo akordioa
kanpo-mugetan bisatuak eta kontrolak egiteko poli-
tika bakarra abian jarri zen.

Akordio horiek zehazten dute nola herrialde bat


Egonkortze- eta
bilaka daitekeen EBn sartzeko hautagai, negoziazio-
elkartze-akordioak prozesu baten ondoren.

Mediterraneoaren hegoaldeko eta Kaukasoren he-


Merkataritza- eta goaldeko herrialde ez kideekin sinatu dira horre-
kooperazio-akordioak lakoak, bai eta Batasunaren partaide izateko asmorik
ez duten Europako herrialde batzuekin ere.

Europar Batasuna nazioarteko zuzenbideko subjektua da, eta gai da bere izenean na-
zioarteko akordioak negoziatzeko. Nazioarteko akordio horiek EBren eta beste herrialde
edo erakunde baten arteko borondate-hitzarmen baten emaitza dira. Akordio horiek
eskubideak zein betebeharrak sortzen dizkiete Europako instituzioei zein estatu kideei.
110

1.2 > Ikurrak


Estatu kideetako herritarrei batasun-sentimendua eta Batasunaren balio eta printzipioe-
kiko identifikazio-sentimendua helarazteko balio dute Europar Batasunaren ikurrek: Europaren Urteak
Zenbait gairi buruz herritarrak
Europar Batasunaren ikurrak sentsibilizatzeko eta gogoeta sus-
tatzeko antolatzen dira Europaren
Urrezko hamabi izarrek zirkulu bat osatzen dute
atzeko plano urdin baten gainean. Europako herrien Urteak.
arteko batasuna, elkartasuna eta harmonia sinbo- Lehenengo Europaren Urtea 1983an
Bandera lizatzen ditu. Izar-kopuruak ez du zerikusik estatu izan zen, eta enpresa txiki eta
kideen kopuruarekin, baizik eta hamabi zenbakiaren ertainak zein eskulangintza hartu
esanahiarekin, perfekzioaren eta batasunaren ikurra
zuen gaitzat. Orduz geroztik, EBk
baita tradizioan.
urtero gai bat aukeratzen du hari
―Alaitasunaren oda‖ da, Beethovenen Bederatziga- buruzko eztabaida eta elkarrizketa
rren sinfoniaren zatia. Askatasuna, bakea eta elkar- Europako herrialdeen barruan zein
Ereserkia
tasuna gogorarazten ditu eta Europak ideal horiekin kanpoan bultzatzeko.
bat egiten duela adierazi nahi du.
Batzordeak gai bat proposatzen
Maiatzaren 9a da. Egun horretan, 1950ean, Robert du, eta Europako Parlamentuak eta
Schuman Frantziako Atzerri Arazoetako ministroak EBko estatu kideetako gobernuek
hitzaldi bat eman zuen eta hartan proposatu zuen onartu behar dute.
Europaren Eguna
Europa antolatu bat sortzea, beharrezkoa iruditzen
baitzitzaion Europan bakeak iraun zezan. Hitzaldi
horri Schuman adierazpena ere esaten zaio.

EBren goiburua ―Batasuna aniztasunean‖ da. Esan


nahi du EBn herritarrak elkarrekin aritzen direla
Goiburua bakea eta oparotasuna lortze aldera eta europarrok
aitortu eta aintzat hartzen dugula Europan kultura,
tradizio, herri eta hizkuntza ugari daudela.

Euroa legezko txanpona da EBko 19 herrialdetan, eta


Txanpona haietan guztietan erabil daiteke.

Eurogunea
Txanpon ofiziala euroa duten EBko herrialdeen multzoa da eurogunea. 1999an sortu zen
eta haren diru-agintaritza Eurosistema da; Europako Banku Zentralak eta euroguneko
herrialdeetako banku zentralek osatzen dute.
Euroguneko herrialde guztien diru-politika bateratuta dago eta Europako Banku Zentra-
lak interes-tasak zehazten ditu orokorrean, prezioen indizeak egonkorrak izan daitezen
euroguneko herrialde guztietan.
Andorrak, Monakok, San Marinok eta Vatikanoko hiri-estatuak, nahiz eta eurogunearen
barrukoak ez izan, euroa erabiltzen dute eta baimena dute zenbateko mugatuak jaulki-
tzeko, EBrekin adostutako diru-akordioei esker.
Txanpon bakarra erabiltzeak alde on asko ditu: enpresek traba gutxiagorekin jardun
dezakete mugaz gaindiko merkataritzan, merkatuak zabaltzen dira eta lagungarria da
ekonomia garatzeko. Denek txanpon bakarra izateak pertsonen zirkulazio askea erraz-
ten du. Euroari esker, EBk munduan proiekzio handiagoa du, euroa bigarren txanpona
bilakatu baita, nazioarteko merkataritzan AEBko dolarraren ondoren.
7. unitatea - Europar Batasuna 111

2 >> Europako Erkidegoko zuzenbidea


Europar Batasuneko eratze-tratatuek, aldatze-tratatuek, arauek, adierazpenek eta ebazpe-
nek, EBk sinatu dituen nazioarteko akordioek eta Justizia Auzitegiak emandako epaiek SOLVIT
Erkidegoaren altxorra deritzona osatzen dute. Arazoak konpontzeko Online zer-
bitzu bat da. Hain zuzen, agintari
Herrialde guztiek onartu behar dute altxor hori EBn sartzeko eta, onartzeaz gain, EBko
publikoek barne-merkataritzari
araudia nork bere estatuko legerian jaso behar du.
buruzko legeak zuzen ez apli-
Estatu kideek beren subiranotasunaren parte bati uko egin diote, eta Batasuneko insti- katzeak eragiten dituen arazoei
tuzioei boterea eman diete beren nazio-zuzenbidearen gainetik dagoen legeria emateko. irtenbidea emateko. Horretarako,
Legeria horri zuzenbide eratorria ere esaten zaio, eta Europako Erkidegoko zuzenbidea- EBko estatu kideak lankidetzan
ren iturrietako bat da, tratatuen eta nazioarteko akordioen ondoren. Tratatuek osatzen aritzen dira, eta 10 asteko epean
dute sorrerako zuzenbidea. ematen diote irtenbidea.
EBko estatu kide guztietan SOLVIT
Europar Batasuneko arauak
zentro bana dago herritarrei zein
Honako hauek dira zuzenbide eratorria osatzen duten arau juridiko nagusiak: enpresei erreklamazioak tramita-
tzen laguntzeko.

Europar Batasuneko arau nagusiak Zentro horiek estatuetako adminis-


trazioko parte dira, eta doan ema-
Irismen orokorreko araua da, derrigor bete beharrekoa eta ten dute zerbitzua.
estatu kide guztietan zuzenean aplikatzekoa. Zuzenbidea
Erregelamendua
sortzen du, bete beharrekoa baita estatu kide guztietan
estatuko legeen pare.

Zenbait emaitza lortzera behartzen ditu estatuak, baina lor-


tzeko modua eta baliabideak askatasunez aukeratu ditzake
estatu bakoitzak. Estatu kide bakar batentzat izan daiteke,
Direktiba edo zenbait estaturentzat, edo denentzat. Direktibak muga-
egun bat finkatzen du estatuko zuzenbideari gehitzeko, eta
estatu bakoitzaren ezaugarriak kontuan izaten ditu. Estatuko
legeak harmonizatzeko erabiltzen da.

Bete beharreko arau bat da bere elementu guztietan. Kasu


partikularretan erabiltzen da. Erabaki baten bidez, insti-
tuzioek estatu kide bat edo Batasuneko hiritar bat zerbait Europar Batasuneko
Erabakia
egitera edo zerbait ez egitera behartu dezakete edo es- arauen dokumentuak
kubideak zein betebeharrak eman diezazkiekete. Erabakiak
norentzat den edo diren zehaztu behar da banaka. GATE plataformako Descargas
atalean, Europar Batasuneko arau
Ez dira arau lotesleak. Erregelamenduak edo direktibak apli-
Gomendioa eta juridiko hauen adibideak daude
katzeari buruzko iradokizunak edo azalpenak ematea dute
irizpena xede.
(testuak gaztelaniaz):
• Erregelamendua.
• Direktiba.
Europako Batzordeak Batasuneko zuzenbidea behar bezala betetzen den kontrolatzen
du, zenbait errekurtsoren bidez. Hona errekurtso horietako bi:
• Ez betetzearen aurkako errekurtsoa. Batzordeak aurkezten du, estatu kide batek
betebeharren bat bete ez duela irizten dionean.
• Deuseztatzeko errekurtsoa. Edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkez dezake
erabaki baten aurka, erabakia harentzat bada edo erabakiak zuzenean zein zeharka
eragiten badio.
Gainera, edozein estatutako epaile batek epaitu aurreko auzia plantea dezake Justizia
Auzitegian, zalantzak baldin baditu kasu zehatz batean aplikatu beharreko arauen inter-
pretazio edo baliotasunari buruz.
112

3 >> Europar Batasuneko instituzioak


Estatuak EBn sartzeko metodoa bakarra da munduan, estatuek, nazioarteko erakunde Botere-banaketa EBn
horretan sartzean, beren subiranotasunaren alderdi batzuk ematen baitizkiote Bata-
Haren estatu kideetan bezalaxe,
sunari, hark erabakiak estatuen gainetik hartzeko ahalmena izan dezan. Subiranotasuna
EBn ere botere-banaketaren teoria
partekatzeak esan nahi du estatu kideek beren erabaki-botereetako batzuk Batasuneko
aplikatzen da eta botere bakoitza-
instituzioen esku uzten dituztela, haiek, demokratikoki eta Europar Batasunaren espa-
ren ardura instituzio zehatz baten
rruan, erabakiak har ditzaten denen intereseko gaietan.
esku uzten da:
Horretarako, instituzio eta organo independenteak sortu dira pixkanaka, Batasunaren • Botere betearazlea: Europako
interesak, estatuen interesak eta herritarren interesak batera ordezkatzeko. Batzordeari dagokio. Harena da
Europar Batasunaren gobernuaren
EBko instituzioen botereak eta erantzukizunak, bai eta bete behar dituzten arau eta
ardura.
prozedurak ere, EBko tratatuetan xedatzen dira. Tratatu horiek EBko herrialde guztietako
• Botere judiziala: Justizia Auzite-
presidenteek eta lehen ministroek adosten dituzte eta haietako parlamentuek berretsi.
giaren ardurapekoa da.
Sistema instituzional horren organo nagusiak Kontseilu Europarra eta instituzioak dira: • Botere legegilea: Parlamentuak
Europako Parlamentua, Europako Batzordea, Europar Batasuneko Kontseilua, Justizia eta Kontseiluak partekatzen dute,
Auzitegia eta Kontu Auzitegia. Instituzio horiei zenbait organok laguntzen diete, hala elkarrekin erabakitzeko proze-
nola Eskualdeetako Komiteak, Ekonomia eta Gizarte Komiteak, Europako Inbertsio dura baten bidez.
Bankuak eta Europako Banku Zentralak. Taula honetan ageri da eskematikoki zer funtzio
duen instituzio horietako bakoitzak.

EBko instituzioen funtzionamendua


– Arauak proposatzen ditu: Batzordea.
– Arauak onartzen dituzte: EBko Kontseilua eta Parlamentua.
– Arauak aplikatzen dituzte: Batzordea eta estatu kideak.
– Arauak betetzen diren edo ez kontrolatzen dute: Batzordea eta Justizia
Auzitegia.
– Finantziazioa kontrolatzen du: Kontu Auzitegia.

3.1 > Kontseilu Europarra


Instituzio honen zeregina EBren politika globala ezartzea eta goi-mailako auziak
konpontzea da.
Kontseilu Europarreko
1974an sortu zen organoa, estatu kideetako estatuburuek eta gobernuburuek maiz egiten presidente iraunkorra
zituzten bileretan oinarriturik. Lisboako Tratatuaren bidez sortu
Bilerak formalizatuz joan ziren modu progresiboan, eta Europako Akta Bakarrak Kon- zen kargu hori. Kontseiluko kideek
tseilu Europarra instituzio mugatua bilakatu zuen. Lisboako Tratatuaren bidez, EBko hautatzen dute eta bost urtean
instituzioa da. egon daiteke karguan gehienez ere.
Haren funtzio nagusiak Kontseiluko
Kontseilu Europarra EBko estatu kideetako estatuburuek eta gobernuburuek osatzen bileretan buru egitea eta kanpoan
dute, bai eta Kontseiluko presidente iraunkorrak eta Europako Batzordeko buruak ere. EBren ordezkari izatea dira.
Haren lanetan, Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politika Erkideko goi-ordezkariak ere
esku hartzen du, nahiz eta Kontseiluko kidea ez izan.
Kontseiluak sei hilez behin egin behar du bilera (urtean lau bilera egiten ditu normalean),
eta seihileko horretan Batasuneko presidente suertatzen den estatuburua edo gobernu-
burua da bileretako buru.
7. unitatea - Europar Batasuna 113

3.2 > Europar Batasuneko Kontseilua


Instituzio honen zeregina, eta kontuan hartu ez dela aurreko puntuan landu dugun
Kontseilu Europarra, EBko politika ekonomikoak eta kanpoko eta segurtasuneko Eurotaldea
po- litika erkidea koordinatzea da. Horretarako, Europako Parlamentuarekin batera,
Modu informalean elkartzen da,
funtzio legegilea betetzen du, eta aurrekontuak onartzeko boterea ere badu.
haren kideek hautatutako presi-
Ministroen Kontseilua ere esaten zaio. Egoitza Bruselan du, eta ministro bakoitza bere dente baten gidaritzapean. Euroa
estatuko gobernuaren ordezkari da. duten herrialdeetako Ekonomia
eta Finantza ministroek, Europako
Haren osaera, beraz, aldatu egingo da, eztabaidatzeko gaia zein den. Esate baterako, Kon-
Banku Zentraleko presidenteak eta
tseiluak nekazaritzarekin lotutako kontuak aztergai baditu, estatu kideetako Nekazaritza
Ekonomia eta Diru Arazoetarako
eta Arrantza ministroak joango dira bilerara, eta Nekazaritza eta Arrantza Kontseilua
komisarioak osatzen dute.
izena hartuko du.
Haren eginkizuna euroguneari
Bileretan esku hartzen duten ministroez gain, estatu kideek talde iraunkor bana dute buruzko auziak aztertzea da, bai eta
Kontseiluan, nork bere estatuko interesak defendatzeko eta nor bere estatuaren ordezkari euroguneko herrialdeen ekonomia-
izateko. Enbaxadore horiei ordezkari iraunkor esaten zaie, eta Ordezkari politikak koordinatu eta gainbegi-
Iraunkorren Lantaldean (COREPER) elkartzen dira astero, Kontseiluaren lana ratzeko erabakiak hartzea ere.
prestatzeko.
Kontseiluko presidentetza txandakakoa da eta herrialde bakoitzak sei hilabetez betetzen
du kargua. Atzerri Arazoetako Kontseilua salbuespena da sistema horretan, kontsei-
lu horretarako presidentea Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politika Erkideko goi-
ordezkaria baita modu iraunkorrean.
Hauek dira Kontseiluaren funtzio nagusiak:
• EBko legeak onartzea, Europako Parlamentuarekin batera, elkarrekin
erabakitzeko
prozeduraren bidez.
• Estatu kideen ekonomia-politika orokorrak koordinatzea.
• Nazioarteko akordioak egitea EBren eta beste herrialde edo nazioarteko erakundeen
artean.
• EBren aurrekontua onartzea, Parlamentuarekin batera.
• EBko atzerri- eta segurtasun-politika erkidea definitzea eta aplikatzea.
• Estatuetako poliziaren eta auzitegien arteko lankidetza koordinatzea.
Kontseiluak bozketa bidez hartzen ditu erabakiak, gehiengo bikoitza deritzon sistemaz:
estatuen % 55ek onartu behar du (hau da, orain kide diren 28etatik 16k), baina estatu
horiek EBko biztanleria guztiaren % 65 ordezkatu behar dute gutxienez. Elkarrekin erabakitzeko
prozedura
Erabaki bat blokeatzeko, aski da lau herrialdek eskatzea, gutxienez EBko biztanleria
Europar Batasuneko lege gehienak
osoaren % 35 ordezkatzen badute.
onartzeko erabiltzen den proze-
Bozketa bereziak dura da. Prozedura horren bidez,
Parlamentuak Kontseiluarekin par-
Kontseiluan bozketak egiteko, kide gehienek egon behar dute bertan. Kontseiluko kide tekatzen du botere legegilea.
bakoitzak beste kide baten izenean baizik ezin du jardun, eta emaitzak automatikoki
ematen dira jakitera.
Atzerri-politikari, fiskalitateari edo beste gai labainei buruzko erabakiak herrialde guztiek
onartu behar dituzte (aho batez). Aho batez egin beharreko bozketa horietan, absten-
tzioak ez dira eragozpen izango erabakiak hartzeko.
Barne-erregelamendua, idazkaritza orokorraren antolamendua eta administrazioari zein
prozedurei dagozkien beste auziak gehiengo soilez onartuko dira. Gehiengo soila lortze-
ko, Kontseiluko 15 kidek aldeko botoa eman behar dute.
114

3.3 > Europako Parlamentua


Europako Parlamentuko kideak EBko herritarrek hautatzen dituzte, estatu kideetan bost
Europako Parlamentuko
urtez behin egiten diren Europako hauteskundeetan.
jarlekuak
Parlamentuak 751 kide ditu (eurodiputatuak). EBko 28 herrialdeak ordezkatzen dituz-
Lisboako Tratatuak xedatzen du
tenak, baina ez dira estatuka bloketan elkartzen, baizik eta alderdi politikotan eta beren
herrialdeek ezin dutela izan sei
ideologiaren arabera (progresistak, kontserbadoreak, berdeak, etab.). Jarlekuak herrialde
diputatu baino gutxiago eta 96
bakoitzaren biztanle-kopuruaren arabera banatzen dira, oro har.
diputatu baino gehiago.
Europako Parlamentuko presidentea bi urte eta erdirako hautatzen da, hau da, legegin- 2014ko hauteskundeez geroztik,
tzaldiaren erdirako, eta Parlamentuaren ordezkaria da bai atzerrian, bai Parlamentuak 751 diputatu daude, eta horrela
Europako beste erakundeekin dituen harremanetan. Bi urte eta erdiko epe hori luza jarraituko du Lisboako Tratatuak
daiteke. hala xedatu baitu. 28 estatuetako
500 milioi herritar ordezkatzen
Parlamentua osoko bilkuretan eta batzordetan elkartzen da. Batzordeak iraunkorrak,
dituzte.
bereziak eta ikerketa-batzordeak izan daitezke, eta osoko bilkuretarako lanak prestatzen
dituzte.
Hauek dira Parlamentuaren funtzio nagusiak:
• Europako legeria onartzea. Kontseiluarekin batera onartzen du, elkarrekin erabaki-
tzeko prozeduraren bidez.
• EBko instituzio guztien kontrol demokratikoa egitea, eta bereziki
Batzordearena.
• EBko aurrekontu-arloa antolatzea, Kontseiluarekin batera; gastuak alda ditzake
eta aurrekontu osoa onar edo atzera bota dezake.
• Europako Arartekoa izendatzea. Haren ardura da zaintzea ea Batasuneko instituzioek
administrazio-lana behar bezala egiten duten pertsona fisiko zein juridikoekiko.
• Garrantzizko akordioak onartzea, hala nola EBri estatu kide berriak atxikitzekoak edo
EBren eta hirugarren herrialdeen arteko merkataritza-akordioak onartzekoak.
• Europako Batzordeko presidentea hautatzea, eta Batasuneko Atzerri eta
Segurtasun Politika Erkideko goi-ordezkaria izendatzeko onespena ematea,
Batzordeko presiden- teordea izango dena.

Egoerak aztergai
1
Europar Batasunaren kanpo-ordezkaritza
Europar Batasunean 28 estatu kide elkartzen dira gaur egun. Nazioartean garrantzi politiko eta ekonomiko
handia du, eta, beraz, ekimen eta ekintza ugaritan esku hartzen du mundu guztian. EBren atzerri- eta
segurtasun-politikak nazioartean berezko nortasunaz agertzeko eta jarduteko aukera ematen diote. Denek
batera jardutean, EBko 28 herrialdeek indar handiagoa dute bakoitzak bere aldetik jardungo balute baino.
Nola baliarazten du EBk nazioartean duen lekua?

Erantzuna
Lisboako Tratatuak Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politika Erkideko goi-ordezkari kargua sortu zuen, EBko
kanpo-politika bideratzeko. Hartara, EBko kanpo-jarduna koherentzia, eraginkortasun eta ikusgaitasun han-
diagoak izaten hasi zen geroztik.
Lisboako Tratatuak EBren kanpo-ordezkaritza bermatzeko eginkizuna esleitzen dio Kontseilu Europarreko
presidenteari.
Bere funtzioak betetzeko, Batasuneko goi-ordezkariari Kanpo Ekintzarako Zerbitzu batek laguntzen dio. Horren
zeregina da Batasunaren kanpo-politikari buruzko proposamenak egitea eta Kontseiluak alor horretan hartutako
erabakiak aplikatzea.
7. unitatea - Europar Batasuna 115

3.4 > Europako Batzordea


EBren interesak ordezkatzea eta defendatzea da haren eginkizuna. Estatu
kideetako gobernuetatik independentea da, eta lege berrien proposamenak egiten ditu,
gero Parla- mentuak eta Kontseiluak onar ditzaten. Batasunaren politikak kudeatzea eta
aplikatzea, haren programak betearaztea eta haren funtsak erabiltzea ere haren
ardurapekoak dira.
Batzordeko kideei komisario deritze, eta Batasuneko estatu bakoitzeko komisario bana
du. Komisarioek EBren interesaren alde jardun behar dute, nork bere estatuko gober-
nuaren aginduak onartu gabe; EBko jarduera-sektoreen arduradunak dira (ingurumena,
garraioa, ekonomia, diru-kontuak, etab.).
Batzordea bost urtez behin berritzen da, hain zuzen, Europako Parlamenturako hautes-
kundeen ondoren, sei hileko epea baino lehen. Batzordeko presidentea estatu kideetako
gobernuek izendatzen dute aho batez. Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politika Erkide-
ko goi-ordezkaria Batzordeko presidenteordea da eta, horrez gain, EBko atzerri-arazoak
eta segurtasun- eta defentsa-politika erkidea gidatzen ditu.
Batzordeak erantzukizun politikoa du Parlamentuaren aurrean, eta Parlamentuak kargu-
gabetu dezake zentsura-mozio bidez. Parlamentuko bilkura guztietan ordezkatuta dago,
Europako Batzordea, Brusela.
bere politikak argitu eta justifikatzeko, eta eurodiputatuen galderei erantzun behar die
aldian-aldian.
Egoitza Bruselan du (Belgika); bulegoak, Luxenburgon; eta ordezkaritzak, bai EBko
herrialde guztietan, bai munduko hiriburu askotan.
Hauek dira haren funtzio nagusiak:
• Legeen proposamenak egitea Parlamentuari eta Batzordeari.
• EBko politikak eta aurrekontua kudeatu eta aplikatzea.
• EBko legeria betearaztea (Europako Justizia Auzitegiarekin
batera).
• EBren ordezkari izatea nazioartean.
• Tratatuak behar bezala aplikatzen direla zaintzea.
Komisarioak astean behin elkartzen dira Bruselan. Horrez gain, larrialdi-egoeraren bat
edo garrantzi bereziko gaiak eztabaidatzeko ere elkartzen dira.

3.5 > Justizia Auzitegia


Egoitza Luxenburgon du, eta haren zeregina da, batetik, EBko legeria estatu kide guz-
tietan modu berean interpretatu eta aplikatzen dela zaintzea eta, bestetik, estatuek eta
Batasuneko instituzioek legeria hori betetzen dutela bermatzea. Horretarako, Estatu
kideen, EBko instituzioen, enpresen eta partikularren arteko lege-gatazkak konpontzeko
ahalmena du.
Justizia Auzitegian, epaile bat dago estatu kide bakoitzeko, estatu kide guztien ordena-
mendu juridikoak ordezkatuta egon daitezen, eta zortzi abokatu orokorrek laguntzen
diete. Auzitegira iritsitako gatazkei buruzko irizpenak egitea da abokatu horien funtzioa.
Epaileek eta abokatu orokorrek lanbide-prestakuntza handia dute, eta estatu kideetako
gobernuek elkarrekin hartutako erabaki baten bidez izendatzen dituzte sei urteko epe
baterako (epe hori gerora luza daiteke, ordea).
Auzitegian maizenik aztertzen diren gaiek zerikusia izaten dute legeria interpretatu eta
aplikatzearekin, Europako arauak baliogabetzearekin eta Europako instituzioei zehape-
nak jartzearekin.
116

Auzitegi Orokorraren eginkizuna Justizia Auzitegiari laguntzea da, honek aztergai


Hizkuntzak Justizia
dituen kasuak oso ugari direlako. Eskumena du zenbait gaitan iritzia emateko, bereziki
Auzitegian
partikularrek eta enpresek aurkeztutako demandetan. Auzitegi horretan ere Batasuneko
herrialde bakoitzeko epaile bat dago. Estatu kide bakoitzak bere
hizkuntza eta bere sistema juridi-
EBko Funtzio Publikoaren Auzitegiak EBren eta haren enplegatuen arteko auziak ebaz- koa dituenez, EBko Justizia Auzi-
ten ditu. Zazpi epailek osatzen dute auzitegi hori, eta Auzitegi Orokorraren mendekoa da. tegia instituzio eleaniztuna da,
edo, bestela esanda, Batasuneko
3.6 > Kontu Auzitegia hizkuntza ofizial guztiak erabil dai-
Luxenburgon du egoitza, eta haren zeregina EBko funtsak behar bezala kudeatzen direla tezke auzibideetan.
egiaztatzea da. Funts horiek erabiltzen dituen edozein pertsona edo erakunde ikuskatu
ditzake.
EBko herrialde bakoitzeko kide bat dago Kontu Auzitegian. Kontseiluak izendatzen ditu
sei urteko epe baterako (baina urte gehiagorako luza daiteke). Kide guztien artetik bat
hautatzen da, hiru urtean presidente izateko.
Kontu Auzitegiaren eginkizun nagusia EBko aurrekontua zuzen erabiltzen den egiaz-
tatzea da. Hori egiteko, Auzitegiak EBko diru-sarrerak zein gastuak kudeatzen dituen
edozein pertsona edo erakunderen dokumentazioa iker dezake. Haren ondorioak txos-
tenetan jasotzen dira, eta Batzordeari eta estatu kideei aurkezten dizkie.
Dagozkion helburuak betetzeko, Auzitegiak Batasunaren eta haren organismoen diru-
sarrera eta gastu guztien kontuak aztertzen ditu.
Bere jardunean, Kontu Auzitegia guztiz independentea da beste instituzioetatik, bai eta
estatu kideetatik ere.
Urtero, aurreko aurrekontu-ekitaldiari buruzko txosten bat aurkeztu behar du Europako
Parlamentuan eta Batzordean, eta informazioa eman behar die herritarrei interes be-
reziko gaiei buruz. Txosten eta irizpen horiek Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean
argitaratzen dira.
Kontu Auzitegian ikuskariak aritzen dira lanean. Kontu-ikuskariek ikuskapen-bisitak
egiten dizkiete maiz Batasuneko instituzioei, estatu kideei eta EBren laguntza jasotzen
duen edozein herrialderi, EBren diruaren ehuneko oso handi bat estatu kide bakoitzeko
agintariek kudeatzen baitute.
Kontu Auzitegiak ez du jurisdikzio-ahalmenik. Auzitegiko kontu-ikuskariek iruzurrik
edo irregulartasunik aurkitzen badute, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bu-
legoari jakinarazi behar diote (OLAF). Erakunde hori Europako Batzordearen mendekoa
da, eta espezializatuta dago iruzurraren, ustelkeriaren eta beste jarduera irregularren
aurkako borrokan.
Erakunde horrek barne- eta kanpo-ikerketak egiten ditu, eta estatu kideetako agintariek
iruzurraren kontra egiten dituzten jarduerak koordinatzen ditu. EBren finantza-interesak
babesten ditu horrela.
Kontu Auzitegiak hiru ikuskapen-mota egiten ditu: finantza-ikuskapenak, kasuan
kasuko ekitaldiko finantza-egoera egiaztatzeko; adostasun-ikuskapenak, finantza-
transakzioek arauak betetzen dituzten aztertzeko; eta emaitza-ikuskapenak, EBk finan-
tzatutakoak helburua modurik merkeenean lortu duen jakiteko.
7. unitatea - Europar Batasuna 117

4 >> Europar Batasuneko beste organo batzuk


EBko instituzioez gain, badira beste erakunde asko ere, EBren funtzionamenduan ga-
rrantzi handiko funtzioa betetzen dutenak:

Europar Batasuneko beste organo batzuk


Organo aholku-emailea da, eragile ekonomiko eta sozia-
len ordezkaria (enpresaburuak, langileak, sindikatuak,
Ekonomia eta erakunde ekologistak, kontsumitzaileen elkarteak, etab.).
Gizarte Komitea Organo horri kontsulta egin behar zaio EBren erabaki-
proposamenei buruz, baldin eta erabakiak enplegu, gastu
sozial edo lanbide-heziketaren alorrekoak badira.

Eskualdeetako agintarien eta toki-agintarien ordezka-


Eskualdeetako rien organoa da. Kontsulta egin behar zaio EBk toki- eta
Komitea eskualde-esparruari dagozkion erabakiak hartu baino
lehen.

Garapen ekonomikoko proiektuak finantzatzen ditu EBren


barruan zein kanpoan, bereziki eskualde behartsuenetan, Europako Banku Zentrala, Frankfurt.
Europako Inbertsio eta enpresa txiki zein ertainei laguntzen die Europako
Bankua Inbertsio Funtsaren bidez. Horrez gain, maileguak ema-
ten dizkie estatu atxikigaiei eta garapen-bidean dauden
herrialdeei.

Europako diru-politika gidatzea eta eurogunearen


egonkortasun ekonomikoari eustea dira haren funtzioak.
Europako Banku
Erabakiak independentziaz hartzen ditu, gobernuei eta
Zentrala Europako erakundeei lotu gabe, bereziki interes-tasak
erabaki behar dituenean.

Parlamentuak hautatutakoa da. Herritarrek, enpresek eta


Europako erakundeek EBko instituzioen eta organismoen kudeaketa
Arartekoa txarrari edo gehiegikeriei buruz egiten dituzten salaketak
ikertzen ditu.

Datuak Babesteko EBko instituzio eta organismoek herritarren datu pertso-


Ikuskatzaile nalen intimitatea errespetuz tratatuko dutela babestea
Europarra du helburu.

EBko instituzioen argitaletxe modukoa da. EBko argital-


Argitalpen
pen ofizial guztiak egin eta banatzen ditu, paperean zein
Ofizialen Bulegoa euskarri digitalean.

Langileak EBko instituzio guztietan lan egingo duten pertsonak hau-


Hautatzeko tatzeko eta kontratatzeko lehiaketak eta oposizioak pres-
Bulegoa tatzea da haren zeregina.

Europako EBko langileei prestakuntza eskaintzen die zenbait alo-


rretan. Europako instituzio guztietako langileek egin di-
Administrazio tzakete ikastaro horiek, erkidegoaren balioak zabaltzen
Eskola lagun dezaten.

Europar Batasuneko organismoak


Orain arte ikusi ditugun erakunde eta organoez gain, EBn beste hainbat organismo dau-
de zeregin zehatzak eta berariazkoak egiteko. Honako izendapen hauek izaten dituzte:
agentziak, zentroak, fundazioak, institutuak, behatokiak eta bulegoak.
Proposatutako jarduerak

1 >> Jatorria eta helburuak 16·· Esan zer ikuskapen-motari dagozkion EBko Kontu
Auzitegiaren honako jarduera hauek:
1·· Zer trataturen bidez ezarri dira lau zirkulazio-
• Finantza-transakzioek arauak bete dituzten aztertu.
askatasunak?
• EBk finantzatutakoak helburua modurik merkeenean
2·· EBk orain dituen antolamendua eta osaera urterik lortu duen ikertu.
urte sendotuz joan dira estatu kideek elkarren artean • Kasuan kasuko ekitaldiko finantza-egoera egiaztatu.
sinatutako tratatu eta akordioen bidez. Zertan dira
desberdinak eratze-tratatuak eta aldatze-tratatuak? 17·· Sartu Europar Batasunaren web ofizialean
(http://europa.eu). Bilatu EBko Justizia Auzitegiari
3·· Adierazi zer diren egonkortze- eta elkartze- buruzko informazioa Batasunaren instituzio eta orga-
akordioak.
nismoei buruzko atalaren barruan, eta egin taula bat
4·· Idatzi EBko estatu kideen zerrenda eta esan organo horretan tramitatzen diren bost prozedura-
bakoitza noiz sartu zen. motarik arruntenen helburuak alderatzeko.
5·· 2001ean sinatutako tratatu batek instituzioak
eraldatu zituen, Batasunak eraginkortasunez fun- 4 >> Europar Batasuneko beste
tziona zezan kide gehiago sartu ondoren. Zer tratatu
organo batzuk
da hori?
18·· Espainiako Bankuak har al ditzake interes-tasak
2 >> Europako Erkidegoko finkatzeari buruzko erabakiak?

Zuzenbidea 19·· EBko zer organotan ordezkatuta daude erakunde


ekologistak eta kontsumitzaileen elkarteak? Ba al
6·· Zer errekurtso-mota aurkez dezake Batzordeak dago antzeko organorik estatu mailan?
estatu kide batek betebeharren bat bete ez duela
irizten dionean? 20·· Espainiako enpresa batek salatu nahi du Euro-
pako instituzio batek gehiegikeria bat egin duela. Non
7·· Zer da Erkidegoaren altxorra? aurkeztu behar du salaketa?
8·· EBk nahi badu xedapenen bat estatu kide guz- 21·· Bilatu informazioa Interneten Europako Gizarte
tietan zuzenean aplikatzekoa izan dadin, zer arau- Funtsari buruz, eta esan zein den haren helburua eta
motaren bidez emango du? nola banatzen den.
Arau hori zuzenbide eratorrikoa ala sorrerako zuzenbi-
22·· Esan EBko zer organismo arduratzen den funtzio
dekoa da?
hauetaz:
• EBko diru-politika gidatzea eta eurogunearen egonkor-
3 >> Europar Batasuneko tasun ekonomikoari eustea dira haren ardurak.
erakundeak • EBko instituzioen argitaletxe modukoa da. EBko
9·· Nola izendatzen da EBko presidentetza? Zenbat argitalpen ofizial guztiak egin eta banatzen ditu,
paperean zein euskarri digitalean.
irauten du agintaldi bakoitzak?
• EBko langileei prestakuntza eskaintzen die zenbait
10·· EBko instituzioak direla eta, zer berritasun alorretan. Europako instituzio guztietako langileek
ekarri zituen Lisboako Tratatuak? egin ditzakete ikastaro horiek, erkidegoaren balioak
zabaltzen lagun dezaten.
11·· Nor elkartzen dira Kontseilu Europarrean? Bilatu
instituzio horrek onartu beharreko erabakien adibi- • Garapen ekonomikoko proiektuak finantzatzen ditu
EBren barruan zein kanpoan, bereziki eskualde
deak.
behartsuenetan, eta enpresa txiki zein ertainei
12·· Zer da gehiengo bikoitzeko sistema? laguntzen die Europako Inbertsio Funtsaren bidez.

13·· Zer organok du Batasunaren interesak ordezka- • Parlamentuak hautatzen du, eta herritarrek, enpre-
sek eta erakundeek EBko instituzioen eta organis-
tzeko eta defendatzeko ardura? Zer izen hartzen dute
moen kudeaketa txarrari edo gehiegikeriei buruz
organo horretako kideek?
egiten dituzten salaketak ikertzen ditu.
14·· Zer instituziok ordezkatzen du Batasunaren
botere judiziala?
15·· Zenbat eurodiputatu daude gaur egun Europako
Parlamentuan?
Amaierako jarduerak 119

1·· EBko estatu kide batek sinatu al ditzake egonkortze- eta elkartze-akordioak?
2·· Esan EBko tratatu hauek eratze-tratatuak ala aldatze-tratatuak diren:
– Europar Batasuneko Tratatua, EB Tratatua edo Maastricht Tratatua.
– Lisboako Tratatua.
– Europako Akta Bakarra.
– IAEE Tratatua.
3·· Urtez urte eta tratatuz tratatu, nolako bilakaera izan du EEEk gaur egungo EBra iritsi arte?
4·· Zergatik esaten da Europako Akta Bakarrak sortu zuela merkatu bakarra?
5·· Zer arauk osatzen dute EBko zuzenbide eratorria? Zergatik esaten da zuzenbide eratorria Europako Erkidegoko
zuzenbidearen iturrietako bat dela?
6·· Bilatu Interneten zein diren euroguneko herrialdeak, eta idatzi zerrenda batean. Horiez gain, ba al dago euroa
erabiltzen duen beste estaturik?
7·· Esan Europar Batasuneko zer arau den kasu hauetako bakoitzean:
• Arau honek estatuak behartzen ditu zenbait emaitza lortzera, baina lortzeko modua eta baliabideak askatasunez
aukeratu ditzake estatu bakoitzak.
• Arau hau ez da loteslea. Erregelamenduak edo direktibak aplikatzeari buruzko iradokizunak edo azalpenak
ematen ditu.
• Arau hau bete beharrekoa da bere elementu guztietan. Kasu partikularretan erabiltzen da.
• Arau hau irismen orokorrekoa da, derrigor bete beharrekoa eta estatu kide guztietan zuzenean aplikatzekoa.
8·· Zertan eragiten diete Europar Batasuneko arauek estatu kideetako ordenamendu juridikoei?
9·· Sartu Europako Parlamentuko web orrian (www.europarl.es) eta esan zer talde politikok duten ordezkaritza
erakunde horretan.
10·· Zertan dira desberdinak Kontseilu Europarra eta EBko Kontseilua?
11·· Zer gehiengo behar dira EBko Kontseiluan erabakiak hartzeko?
12·· Nola hautatzen dira eurodiputatuak? Estatuko edo autonomia-erkidegoetako parlamentuetan bezala elkartzen
al dira?
13·· Zein da Europako Parlamentuko batzorde espezializatuen zeregina?
14·· Esan zein diren Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politika Erkideko goi-ordezkariaren funtzioak.
15·· Haien antolamendu eta funtzioak direla eta, zertan dira berdinak eta zertan desberdinak Europako Parla-
mentua eta Espainiako Parlamentua?
16·· Europako Batzordeko presidenteordeak zer beste kargu betetzen du?
17·· Europako komisarioak estatuetako botere betearazlearen organo baten baliokide dira. Zer organoren baliokide?
18·· Gatazkak konpontzeaz gain, zein da Europako Justizia Auzitegiaren helburu nagusia?
19·· EBk erabaki du garapen-proiektu bat egitea estatu hautagai batean. EBko zer organismok du hura finantza-
tzeko ardura?
20·· Europan, zer organotan daude ordezkatuta autonomia-erkidegoak?
21·· EBko zer organo aholku-emailek ordezkatzen ditu agente ekonomiko eta sozialak? Ba al dago antzeko orga-
norik estatu mailan?
22·· Nola egiten dute lan Kontu Auzitegiko ikuskariek? Zer egin behar dute irregulartasunen bat aurkituz gero?
23·· Herritarren eguneroko bizimoduan EBko presentzia sumatu ohi da, haren ikurrak, arauak edo instituzioak
ikusi edo aipatu egiten direlako. Jarri bi adibide.
Amaierako aztergaiak

Europar Batasunaren eta estatu kide baten arteko gatazka


Europar Batasunak, estatu kide guztien legeria harmonizatzeko, direktiba bat onartu du eta bereziki estatu bati
eragiten dio.
Direktibak emaitza batzuk lortzera behartzen du estatu hori, baina lortzeko modua eta baliabideak askatasunez
aukeratzen uzten dio.
Gainera, muga-egun bat jarri du estatuko zuzenbidean gehitzeko, estatuaren ezaugarriak kontuan hartuta betiere.
Estatu kidea direktiba jaso eta bere lurraldean aplikatzeko zer baliabide behar dituen aztertzen hasi da, EBk jarri
dion helburua lortzeko.
Europako Batzordeak jakinarazpen bat bidali dio estatuari, ez betetzearen aurkako errekurtsoa abiaraziko duela
adierazteko, Batzordearen ustez estatuak ez dituelako bete direktibak ezarri dizkion betebeharrak, eta horrek
zehapenen bat jartzea eragin dezakeelako.
Denbora igaro da, eta estatuak ez du gehitu direktibaren edukia bere ordenamendu juridikoan, eta, beraz, ez ditu
bete hartan adierazitako helburuak.
a) Zergatik bete behar du estatu kideak direktibaren edukia?
b) Ba al dago EBn mekanismoren bat estatu kideek legeria behar bezala ez aplikatzetik datozen arazoak konpon-
tzeko? Estatu kideak uko egin al diezaioke mekanismo hori aplikatzeari? Zergatik?
c) Zer ondorio ekarriko dizkio estatu kideari EBko arau bat ez betetzeak?
d) Ikusi ditugun EBko instituzioen artetik zeinek du direktiba bete ez duen estatu kideari bete dezala eskatzeko
eskumena?
e) Estatu kidea jarri dioten zehapenarekin ados ez badago, erreklamazioa aurkez dezake. EBko zer instituziotan
aurkeztu behar du erreklamazio hori?
f) Zergatik da hain garrantzizkoa estatu kideetako legeriak harmonizatuta egotea?
g) Direktiba baten ordez gomendioa balitz, hura ez betetzeak ondorio berdina ekarriko al lioke estatu kideari?
Zergatik?
h) Ba al dago irismen orokorreko beste araurik, derrigor bete beharrekoa eta estatu kide guztietan zuzenean
aplikatzekoa?
i) Bilatu Interneten gure ordenamendu juridikoan gehitutako direktibaren bat.
Autoebaluazioa 121

1. Hauetako zein dira aldatze-tratatuak? 9. Auzitegi Orokorrari dagokionez, zein da zuzena:


a) Erromako Tratatua. a) Eskuduna da partikularrek aurkezten dituzten
b) Europako Akta Bakarra. demandetan.
c) Maastrichteko Tratatua. b) Justizia Auzitegiari laguntzen dio, kasu ugari
d) Bai b) bai c) erantzunak zuzenak dira. dituelako aztergai.
c) Epaile bat dauka EBko herrialde bakoitzeko.
2. Zein dira Europako zuzenbidearen iturriak?
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
a) Tratatuak.
10. Eurotaldeari dagokionez:
b) EBko arauak.
c) Nazioarteko akordioak. a) Estatu kideetako Atzerri Arazoetako ministroak
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. biltzen ditu.
b) Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroak
3. EBko zer arauk behartzen dute estatu bat edo bat
biltzen ditu.
baino gehiago adierazitako emaitzak lortzera?
c) EBko laguntzak jasotzen dituzten herrialdeetako
a) Erregelamenduak. Nekazaritza ministroak biltzen ditu.
b) Direktibak. d) Aurreko erantzun horietatik bakar bat ere ez da
c) Gomendioak eta irizpenak. zuzena.
d) Erabakiak.
11. Zer izen du Europako diru-politikaren ardura duen
4. Kontseilu Europarra: organoak?
a) Sei hilez behin elkartzen da. a) Ekonomia eta Gizarte Komitea.
b) EBko estatu kideetako ministroek osatzen dute. b) Eskualdeetako Komitea.
c) Organo bereziki politikoa da. c) Europako Banku Zentrala.
d) Batzordeko presidentea da buru. d) Europako Inbertsio Bankua.
5. EBko Kontseiluaren presidentetza: 12. Zein dira herrialde bat EBn sartzeko hautagai
bilakatzen duten akordioak?
a) Iraunkorra da.
b) Txandakakoa da. Sei hilez behin aldatzen da. a) Schengengo akordioa.
c) Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politika b) Egonkortze- eta elkartze-akordioak.
Erkideko goi-ordezkaria da buru. c) Merkataritza- eta kooperazio-akordioak.
d) Txandakakoa da. Hiru hilez behin aldatzen da. d) Aurreko erantzunetako bakar bat ere ez da
zuzena.
6. Europako Parlamentuko kideak:
a) Haien nazionalitateen arabera elkartzen dira.
b) Estatuetako parlamentuek hautatzen dituzte.
c) Ideologia politikoaren arabera elkartzen dira.
d) Bi bloke politikotan baizik ezin dira elkartu.
7. Batzordeko presidenteordeari dagokionez,
aukeratu zuzena:
a) Batasuneko Atzerri eta Segurtasun Politika
Erkideko goi-ordezkaria ere bada.
b) Ezin ditu bi kargu izan.
c) Presidenteak erabakitzen du horrelakorik sortzea
edo ez sortzea.
d) Erantzun guztiak okerrak dira.
8. Kontu Auzitegian lanean aritzen dira:
a) Epaileak.
b) Herri-salatariak.
c) Ikuskariak.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

You might also like