You are on page 1of 4

Bertsozalea

Bertsozale Elkartearen Berripapera


Igeldo pasealekua, 25 20008 DONOSTIA Bertsozale@bertsozale.com
L.G. SS-614/97 ISSN 1138-4530

83. zenbakia

2007ko urtarrila
F.C. BAIMENA: 37/126

w w w. b e r t s o z a l e . c o m

Bost izen bota nahi dodaz merezi daben neurrira maixu haundi Amuriza eta Lopategi, biba! Trino eta Joseba Santxo epaile onenak dira bosgarrena ulertu barik hor egongo da begira Tu no nos diste el euskera pero nos diste la vida nos llevaste a la ikastola aprendimos enseguida ya es hora de que entiendas el canto que nos motiva esta txapela es tuya ai nire amatxu querida!

Xabi Paya, Bilbo 2006-12-16


doinua: baserrian jaio nintzan (habanera)

Bapatean Bizkaia Egun handia


2006ko abenduaren 16a, 8:10. Etxetik atera eta bertsolarientzat egunkari guztiak erosi ditut saioa hasi aurretik gainbegiratu nahi badituzte ere. Egunkari saltzaileak: Hoy tenis algo especial, verdad? Los bertsolaris aparecen en todos los peridicos. Ez dakit egunkari guztietan dauden ala ez, baina El Correo-n artikuluren bat agertu dela salatu du esandakoak.

izkaiko Bertsozale Elkartearen Durangoko egoitzara heldu eta hantxe dago Altzalei Euskaldunarako material guztia eramateko prest. Handik Zornotzara, Karmelo Uriarte lehendakaria hartu eta Euskalduna Jauregira. 9:00etarako heldu gara eta zain ditugu Txapelketako Talde Antolatzaileko kide guztiak: Joseba Etxebarria, Oihana Etxaburu, Iraide Arana, eta Enbeitatarrak familian: Zihara, Moises, Ardatz eta Maialen. Alde teknikoaz arduratuko diren Zuzenean-eko Jesus, Di-Dako Txapel, Imanol eta Gotzon eta Digitalak-eko ekipo osoa ere bertan daude. Mikrofonoak, gai-emailearen mahaia, epaileen eta kazetarien mahaiak, proiektorea, telebistako kamerak, argiak, bertsolarien zortzi aulki beltzak, oroigarriak eta sariak... Puzzlea osatzen duten pieza bakoitza bere lekuan kokatzeari ekin diogu. Eta halako batean, Moisesen deia entzun da: Jefea Joana izango da, baina, orain

hamaiketakoa egiteko ordua da! Deiari ez dio inork muzin egin, ezta neuk ere! Hamaiketakotik bueltan, txapelketako irudia izan den bonbilla ikaragarria eszenatokian zintzilik zegoen. Ederra! Guztioi gustatu zaigu. 13:15. Goizeko lanak burututa, bazkaltzeko ordua da. Menua Moisesek aukeratua da eta jakiak begiak itxita jateko modukoak. Sabelak beteta, 15:15etan taldeko bilera. Bakoitzaren lanak banatu ditugu: Ardatz eta Maialen bertsolariekin eta aurkezleekin egongo dira, Moises izango da epaileen arduradun, Zihara prentsarena, Karmelo eta Iaki, bi lehendakariak, ohorezko palkoan egongo dira harrera egiteko eta gainerakoak, Oihanarekin batera, sarrera nagusiko ateetan. 16:30. Bertsolariak eta epaileak iritsi behar diren ordua. Epaileak taldean etorri dira, Asier Ibaibarriaga gidari, puntual. Bertsolariak, banaka, baina guztiak garaiz. Eszenatokia ikusi eta kamerinoetara

joan dira, urduri, kontzentratuta eta geure animoak jasota. Dena doa ondo, baina sentitzen dut ezustekoen ordua iritsi dela. Mekatxis! Non daude bertsolarientzat ura, kafea eta croissantak? Iraide joan da kafetegira eta ahaztu egin zaiela, barkatzeko, berehala etorriko direla. Epaileentzat eta prentsarentzat ere ez da behar beste ur ekarri eta bigarrenez joan behar izan gara kafetegira. Listo, oraingoan bai. Ardatzek zozketa egin denaren abisua eman dit. Ondo. Baina, Karmeloren deia; Aizu, ohorezko palkoko atea itxita dago eta hemen ez dago inor! Euskaldunako arduradunarengana joan eta palkoa ez omen dago erreserbatuta. Ez, zera! Non jarriko dira, bada, Foru Aldundiko, Jaurlaritzako, Udaletako ordezkariak?! Berehala bidali du norbait atea zabaltzeko. 17:10. Itxi laster teloia, jendea atean dago eta! Hasi da jendea sartzen, norbere aulkia topatzen eta familia handi honetako kideak agurtzen. 17:30. Saioa hasteko ordua. Sintonia entzuten da, baina jendea ez da esertzen. Beste bost minutu eta Zurie aterako da. Arrastion, arrastion guztioi!. Abiatu da ikuskizuna, zabaldu da oihala, piztu dira argiak eta Bernarrek deitu ditu zortzi bertsolariak. Prest! Agertokia jokaleku bihurtu da. Bertsolariak bikain eta entzulea gogotsu. Gogotsu eta txaloka, hasieratik bukaerara. Sari-banaketaren ostean, muxuak, besarkadak eta zorionak. Aurten, gainera, larunbata da eta badugu zer ospatua! 1

Bertsozalea

BERTSO EGUNA 2007


Historia

onostian urte hasierako ekitaldi hau antolatzeko usadioa 1968tik dator. San Sebastian egunaren inguruan antolatu ohi da beti, eta bertsolari eta bertsozaleon arteko urteko topagune garrantzitsuenetakoa da. Donostiako KTE erakundeak eman zion hasiera, eta Elkartearen lankidetza eta ardurapean antolatu da 1987az gero. Hiru aldi ezagutu ditu. Lehen aldian, Bertsolari Egun izendatu zuten eta bertsolariak omentzeko eginkizuna eman zitzaion. Arrakasta handiz antolatu ziren hauek: Uztapide (1968), Xalbador (1969), Lasarte (1971), Mattin (1972), Baserri (1973), Balentin Enbeita (1974), Iturri (1975), Lazkao Txiki (1976), Joxe Lizaso (1977), Mitxelena (1978), Joxe Agirre (1979), Paulo Txikia eta Loidisaletxe (1981), Mugartegi (1982), Xanpun (1983),Txomin Garmendia (1984), Egileor (1985), Etxeberria (1986), Azpillaga (1987), Madariaga anaiak (1988), Lexoti (1989), Alberdi eta Pujana (1990), Iraola eta Goiburu (1991). Bigarrenean, omenduen alorra zabaltzea erabaki zuen Elkarteak bertsolaritzaren alde lanean arituak ere kontuan hartuz: Emile Larre, Mariano Izeta eta Teodoro Hernandorena antolatzaileak (1992); Alfontso Irigoien eta Santi Onaindia (1993) eragilea eta ikerlariak; Ibaiertz, Olea, Aierbe, Matxain, Tximela, Jose Manuel Arriola, Atao eta Salaberri (1994) gerra osteko bertsojartzaileak. Hirugarrenean, norabidea aldatu eta Bertso Eguna izendatuz omenaldi eguna izateari utzi zion, garaian garaiko bertsogintzaren isla ez ezik zenbait froga egiteko gune bilakatuz. 1995ean eman zen urrats hori eta orduz gero era askotako ekitaldiez gozatzeko aukera eman digu. Udarregiren mendeurrena (1995); Inprobisazioaren topagune (1996); Katea ez da eten (1997); Pedro Mari Otao Ameriketara 100 urte (1998); Mende bi tarte (1999); Bertso Eguna 455. Jalgi adi plazara (2000); Bertso EgunaBere Bidean (2001); Bertsogintza eta eszenografia (2002); Gaia gai (2003); Bertsogintza eta espazioa (2004); Bertso Hutsik (2005) 2

Aho zabalik
Aho zabalik. Halaxe abesten dituzte bertsoak gure bertsolariek eta halaxe utzi nahi dugu bertsozalea. Egun handia iritsi da bertsozaleentzat. Ekitaldi mardulez betea dator aurtengoa. Egun osokoa izango da.

urrez ere noizbait egin izan da egun osoko ikuskizuna baina aurten berreskuratu da berriz. Goizean, eguerdi aldera Hamaika bertuteko bertsolariak izango dira kantuan Donostiako alde zaharreko kale eta tabernetan barrena. Beraien bertsoek bertso-giro goxoa sortzea izango dute xede. Ondoren, Alde Zaharreko elkarte batean egingo dute bazkaria. Arratsaldean, Kursaalean, ekitaldi nagusia izango da. Ekitaldi hau, sarritan bertsoaren esperimentu gisako jaialditzat hartu izan da. Oso bertsozale aditua du bertsolariak aurrean, eta, bertsolarientzat ez ezik, antolatzaileentzat ere urteko plazarik zailenetako izan ohi da. Aurtengo berrikuntza nagusiena, eszenatokia bera izango da. Zirkuaren tankera izango du aurtengoak. Oso xumea da ordea gure zirkua. Egia esan, egun horretan izango du bere estraineko aldia. Hain izango da xumea, ez dugula ikuslearentzat ikusgarria izango den ia ezer prestatuko. Bertsolarien ahoetan eta beren hitzarekin jostatzeko trebeziaren gain egongo da zirku honen etorkizuna. Gainerakook Aho zabalik uzten ahaleginduko dira Ander Lipus

antzerkigilea gidari dutela. Beronen ardura izango da egoerak eta gaiak aurkeztea. Afalostean, azken urteotan jendeak gehien eskertu duen formulari eutsiko diogu: Libreko zenbait bertsoaldi eder, Bertso Egunerako bereziki egindako bertso sortak, Emetik kabareta, soinua eta festa. Egun handia laster da eta ea denok Aho zabalik utziko gaituen eguna gertatzen den.

Bertso Bertute Egunaren egitaraua 10:00: Prentsaurrekoa 11:00-14:00: Bertso Hamaiketakoa eta bertso triki poteoa Donostiako alde zaharrean. Bulebarrean hamaiketako batera gonbidatuko dute partehartzaileek jendea. Hamaiketakoa bertsoz alaitua izanen da trikitilarien laguntzarekin. 14:00-18:00: Bertso Bazkaria. Bertsolariak: pio, pupo eta pepe. Poteoa, bertso bazkari batekin jarrraituko da. Hortatik aurrerakoa: Bakoitzak bere ukitua emateko unea (bertso ligea, bertso parranda, bertso orgia...)

Alberto ELOSEGI/ XDZ

Bertsozalea

Bertsolari gazteak eta bertsolaritza

Uxue ALBERDI
Ez diet sariketei halakorik eskatzen. Xenpelarrekoa nire burua probatzeko aukera bat izan da, eta 5 lagun onekin batera tabladuan kantatzekoa. Orain bi urte ez nuen uste jende aurrean kantatzeko kapaz nintzenik, eta orain badakit gozatzeko gai naizela. Egia esan gehiegi pentsatu gabe egindako zerbait izan da, baina oso polita. Ez, baina normalean entzuten ez gaituen jendearen aurrean kantatzeko modu bat da. Jendeak arretaz entzuten du, geuk ere onena eman nahi izaten dugu... Gozatzen asmatuz gero plaza politak dira sariketetakoak. Bertsotan ez diot neure buruari sekula helbururik jarri. Oraingoz behintzat ez. Bertso eskolara joaten jarraituko dut, beti bezala, eta hortik aurrera datorrena datorrela.

Beat GAZTELUMENDI
Saioei dagokienez ez dut uste aldaketa handiegirik nabarituko dudanik. Orain arte egin ditudan bertso saio gehienetara deitzeko ez dute kontutan izan sariketetan zer moduz ibili naizen, edo Eskolartekoan zer egin nuen... Normalean saioren bat antolatu nahian zebilen norbait kasualitatez nik eta nire anaiak abesten genuen saio batera edo joango zen, eta gustatuta edo beste bertsolaririk ezagutzen ez zuelako guri deitu izan digu. Ez, hauetaz aparte badauzkagu plaza gehiago ere. Egia da ez direla gehiegi ere eta urtean zehar egindako saiorik gehienak sariketetakoak izan ohi direla. Gainera, normalean sariketa hauek gure buruari azterketa bat jartzeko balio dutela esan liteke, guk kantatzen dugun plaza gehienak bazkari-afari girokoak izaten baitira, eta halakoetan jendeak bertsoen kalitateari baino gehiago begiratzen baitio zenbat barre egiten duen. Horregatik, non gauden eta zer hobetu dezakegun jakiteko balio dute sariketek; eta baita konfiantza hartzeko ere. Asmo nagusia bertsoekin gozatuz hobetzea izango da. Ahalik eta plaza gehien egin nahiko nituzke, nire lekua aurkitzeko eta konfiantza hartzen joateko. Ezin dut esan hau egin nahi dut edo hona iritsiko naiz, bertsotan buruak agintzen du, eta burua ez da makina bat; askotan izugarri entrenatu arren ez da beste munduko aldaketarik nabaritzen eta, beste batzuetan, burua beste leku batean edukita ere litekeena da ideia freskoagoak etortzea. Niri gustatuko litzaidake segurtasuna hartzea bertso bakoitza josterako orduan gauza berriak esateko, hitz-jokoak egiteko... 3

Oier LAKUNTZA
Egia esan sariketak irabazteak ez ditu aparteko bultzadarik emango.Poza eta konfidantza emango dit. Baietz esango nuke. Noizbehinka izaten ditugu gure aukerak, aurten adibidez Bertso Aroan kantatzeko aukera izan dugu bertsolari gazteok. Aukera hauek ez ditugu gehiegitan izaten eta sariketan izaten dugu gure aukera. Bertso munduan, bertsotan izaten ditudan aukeretan gozatzea nahiko nuke, ondo pasatzea. Sariak lortzea ez da nire helburua baina nafarroa mailan lehenik bertso liga dugu, eta ondoren txapelketa.Iazko maila ematearekin konformatzen naiz.

Jokin LABAIEN
Ez dut uste, dena den, ez da hori nire helburua. Gainera, ez naiz ni txapel asko irabaztekoa. Ez. Akaso desberdinak dira, txapel bat jokoan dagoelako. Gozatu eta gozaraztea, bertsotan eta bestelakoetan.

GALDERAK 1.-Sariketak irabazteak biderik erraztuko al dizue bertso munduan? 2.-Gazteon plaza bakarra al dira sariketa hauek? 3.- Ze asmo duzue 2007 urterako?

Bertso bertute eguna E


gun berean, urtarrilak 13an, Donostian, goizeko 11:00etatik hasita Bertso Bertute Eguna ospatuko dugu. Egun honen helburua Hamaika Bertute izenpean antolatu den ekimenari hasiera ematea da, eta, bide batez, bertsoaren bidez eta bertsolariei esker gozatu eta gozaraztea.

Hamaika Bertuteren oinarriak eta baloreak Talde honetan bildu garen bertsolarien, gai emaileen... helburua bertso-saioak antolatzeko baliabide urriak dituztenei, bertso-saioak antolatzeko aukera duina eskaintzea da. Hamaika Bertuteren helburua, bertsolarien plaza kopurua orekatua izatea da. Talde izaerak berebiziko garrantzia du. Horregatik antolatzaileak ezin izango ditu bertsolari jakin batzuk espreski eskatu (proposatu bai), taldeak erabakiko du saio bakoitzera joango diren bertsolariak.

Antolatzaileak saio mota eskatu ahal izango du. Bertsolari bakoitzarentzako 25ko dieta asumituko du eta bertako gastua (afari, bazkari). Hamaika Bertutek bertso eskaintza duina eskaintzeko konpromisoa du. Neurri horretan, antolatu nahi den ekitaldian bertsoa protagonista izatea eskatzen du, baita bertsoaz gozatu ahal izateko bitarteko duinak izatea ere (lekua, megafonia...). Autoeraketa eta autogestioa dira Hamaika Bertuten bildu gaituen kideon oinarriak. Taldeko kideok arduratuko gara bertso saioetara joanen diren bertsolariak lotzeaz, eta antolatzaileei epe zentzudun batean jakinarazteaz. Antolatzaileak aldiz, saioaren promozioa egiteaz eta bertsolariei harrera duin bat segurtatzeaz arduratuko dira (bertsolariei ongi etorria, saioaren nondik norakoak azaldu...).

Bertsozalea
Xabi Paya

KOPLAK

PUNTUA

J A R R I TA

BIZKAIKO ELKARTEAK ERAGILEA BEHAR DU


Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eragile bat behar du. Eskatzen da: Goi mailako ikasketak Planifikaziorako, talde-lana koordinatzeko eta administrazio-erakundeekin harremanetarako gaitasuna Euskara maila ona Gidabaimena eta autoa izatea Kontuan hartuko da: Gizarte mugimenduetan esperientzia Bertsolaritzaren ezagutza Eskaintzen da: Egun osoko jarduna

Zer ematen du txapelak?


Lehenik eta behin, poza (saltoka eta oihuka hasteko adina). Gero, burua berotu egiten du, eta jakin beharra dago noizean behin gainetik kentzen. Zorionak ere ematen dizkizu, inguruko guztien ahotik. Jendearen begiradentzako imana da, eta gainetik kenduta ere, behin jantziz gero berdin-berdin erakarriko ditu adikuneok, logelan zintzilik hautsa erakarriko duen moduan. Errekonozimendua ere bada, bertso-eskolan pasatutako urteen emaitza eta norberak izandako irakasle eta guruen domina eta akuilu. Eta zergatik ez, txapelak agenda erosteko motiboak ere ematen ditu. Izan ere, orain ez gara esaten hasiko txapela saioak lortzeko bidea ez denik. Jendeak askotan txapeldunak nahi ditu. Oraingoan ere Amaiak Bizkaiko txapelduna nahi zuen. Hala ere, txapelik gabeko txapeldun asko ikus liteke gaur egungo plazetan. Bizkaiko finala aztergai, askoren iritziz, Euskaldunako azkena aspaldiko finalik onenetakoa izan omen da. Eta ez da kasualitatea. Bizkaiak sei ordezkari izan zituen Txapelketa Nagusiko finalerdietan, hamarretik sei. Horrek maila onean jartzen du Bizkaiko bertsolaritza. Agian hurrengo txapelketarako hamarreko horrek gutxienez dozena izan beharko du, Euskal Herriko mailaren arabera banatu behar badira proportzioak. Azken berripaperetako zutabe honen gaira itzulita, nire ustez ondo aztertu beharko genuke plaza beharra Euskal Herri osoko arazoa den, edota lurralde jakin bat(zu)e(ta)koa baino ez. Bizkaian nik neuk ez dut halako premiarik antzematen bertsolarien artean. Are gehiago, baieztatuko nuke ez dagoelako horrelakorik, Bizkaiak argi erakutsi baitzuen bertso-saioak egiteko gosea piztu zenean berehala Txapel bete Bertso martxan jarri zela. Helburua bertsotan egitea baldin bada, ez dago aitzakiarik. Horren adierazle Ekaitz Larrazabal Katxo da, gure eskualdeko errebelazioa txapelketan. Katxo, heuk zer deritzok plaza eskean ibilteari?

Interesatuek bidali curriculuma Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Zabale kalea 9, 48200 Durango helbidera edo bizkaia@bertsozale.com-ra, 2007ko urtarrilaren 15a baino lehen.

OKELAR BERTSO PAPER LEHIAKETA


Mutrikuko bertso eskolak antolatzen duen Okelar bertsopaper sariketako irabazlea Josu Goikoetxea Bilbotarra izan zen helduen mailan. Irizar eta txanbelaren saioa.Urretxu 1963 lanarekin lortu zuen txapela janztea. Bigarren saria Alaia Martinek irabazi zuen.

POTO-FINIXA

Lierni ALTUNA

Hitzak batzen gaitu.

Bertsozalea

2007ko urtarrila - 83. zenbakia

Erredakzioa: Iaki Iturriotz Tel.: (0034) 943 217798 Fax: (0034) 943 212427

Diseinua eta maketazioa: Xagu-on posta-e: bertsozale@bertsozale.com

You might also like